You are on page 1of 2

TESTU IRUZKINAK EGITEKO PROZEDURA

Kurtsoan zehar, bi dokumentu mota erabiliko dugu.


o Lehen mailako iturriak: Hauek izango dira gertaerak gertatzen direnean
idatzitakoak.
o Eta bigarren mailako iturriak: Hauek, idazleak zuzen ezagutu ez dituen
gertaerei buruzkoak dira, edo gertaeren interpretazioak izan daitezke, ere
bai.
Lehenengo eginbeharra astiro egindako irakurmena izango da. Han kontzepturik
garratzitsuenak azpimarratuko ditugu eta eskematikoki ordenatuko ditugu testuaren
aldeak.

1. TESTUAREN KOKAPENA. Testu mota, egilea, jasotzaileak, garaia:


testuaren aurkezpena (0,5 puntu).
a) Testu mota guztien artean hauexek topa ditzakegu:
a. forma aldetik: juridikoa (konstituzioak, legeak, dekretuak,
erregelamenduak…), narratiboak (manifestuak, proklamak, diskurtsoak,
txostenak…), kazetaritzakoak (prentsa artikuluak), gutunak, literatur
lanak (memoriak, nobelak…), historiografikoak (historialarien lanak).
b. edukin aldetik: ekonomikoak, gizartekoak, politikoak...gaiaren arabera.
c. testu publikoa (eta non argitaratua) ala pribatua.
b) Egilea:
Egilea bakarkakoa edo taldekoa izan daiteke. Indibiduala edo kolektiboa.
o Bakarkakoa/indibiduala: Jakin behar dira berari buruzko daturik
funtsezkoenak: (jaiotzearen urtea, heriotza, bere bizitzaren gertaerarik
garratzitsuenak) eta bere garrantzia testuinguru historikoan.
o Lan taldekoa/kolektiboa: Garrantzitsuena da talde horren ideologiak edo
pentsamoldeak zer nolako eragina duten testu horretan.
c) Jasotzaileak:
Aztertu eta identifikatu egin behar da testua nori zuzenduta dagoen eta zeintzuk
diren jasotzaileenganako asmoak edo helburuak.
d) Garaia:
Esan behar da zein momentu zehatzetan kokatzen den testua eta batzutan, esango
dugu zein prozesu/bilakaera historikotan kokatzen den, ere bai. Ona da erregea
eta gobernuaren burua aipatzea.

2. TESTUAREN ANALISIA: nabarmentzen ditugu testuaren ideiarik


funtsezkoenak: zer esaten duen testuak (1,5 puntu).
Testuaren edukinak aztertu behar dira gaiaren analisia sakona eginez. Hau egiteko bi
modu daude:
o Atalez atal edo artikuluz artikulu (konstituzioa ez bada). Azaldu behar duzu
atalez atal testuak dioena, gero azaltzen duzu beste modu batez, zure
hitzekin eta teoria gehitzen duzu.
o Beste modu hau, gaiaz gai, konstituzioetarako da egokia:

21
1. Estatu mota. Estatuaren definizioa (agertzen bada): Monarkia,
Errepublika, monarkia konstituzionala edo parlamentarioa…
2. Subiranotasuna - Nork dauka?
3. Eliza-Estatuaren arteko harrenamak. Konfesionaltasuna?
4. Botereen banaketa. (Erregearen esku hartzea?)
 Botere legegilea: Nork dauka? Gorteak, zenbat ganbera?
Funtzioak?
 Botere betearazlea: Nork dauka? Funtzioak?
 Botere Judiziala? Nork dauka? Nolakoa da? Funtzioak?
5. Eskubide eta betebeharrak:
 Zerrenda luzea? Adibideak?
 Sufragioa? Errolda sufragioa ala unibertsala?
 Arlo ekonomikoa? Zergak?
6. Lurralde administrazioa? Tokiko boterea? boterearen lurralde
banaketa? Autonomiak?
7. Beste artikulu batzuk, dakizkizunak, nahiz eta testuan ez
agertu…

Batzutan testuaren hitz literalak komatxoen artean kopiatzea ondo dago; baina
orokorrean, azalpenak zure hitzak erabiliz eman, parafraseatu gabe, berbera
errepikatu gabe, eta beti teoria gehitu!

3. TESTUINGURUAN JARTZEAN: testua bere testuinguruan jarri behar


da: zergatik izan zen posiblea testu hau agertzea (2,5 puntu).
a) Lehenengoz, aurrez gertatutakoa azaldu behar da: (aurreko gertaerak, kausak,
lehenagoko zirkunstantziak). Zer gertatu zen testu hau egin baino lehen.
b) Gero, berriro itzuli behar da gai garrantzitsuenera eta testuaren erreferentziak
(aipamenak) eginez, azalduko dugu zer gertatu zen testua hau idatzi ondoren, zein
ondorio izan zuen.
c) Oso egokia da nazioarteko testuingurua aipatzea.
d) Ondorioen mugak:
o Gaiaz gaiko mugak: Ekonomiaz, gizarteaz edo politikaz hitz egin, testuaren
arabera. Nahiz eta gero, beste gai batekin erlazionatu ahal den.
o Muga kronologikoak: Kokatu behar da testua prozesu orokor batean.

4. TESTUAREN GARRANTZIA: Kokatzen den aldi historikoa ulertzeko,


testu horrek duen garrantzia adieraztea (0,5 puntu).
Atal honetan, esanguratsuena laburtuko dugu eta komentatuko dugu testuaren garrantzi
historikoa, objektibotasuna edo subejtibotasuna. Beraz, azaldu behar dugu zein neurritan
testu honek izan zuen garratzia bere garaian edo geroago. Azken ondorio hau 6-7
lerrokoa izango da eta beti idatzita eta landuta.

22

You might also like