You are on page 1of 2

TESTU HISTORIKO BATEN IRUZKINA

Testu historikoak historialariek euren lanerako erabiltzen duten iturria dira.


Dokumentuetan garai zehatz bateko errealitatearen zati bat dago irudikatuta eta testu
horien azterketa oinarrizkoa da historia ezagutzeko.

Testu historiko baten iruzkina ondo egiteko hainbat eragiketa egin behar da:
aurkeztu, aztertu eta iruzkina egin.

1. Kokapena (0,5)

Testu historikoa adi-adi irakurri ondoren aurkeztu egin beharko da modu labur
eta soilean, ondorengo alderdiak azpimarratuz:
 Testuaren sailkapena.
 Jatorriaren aldetik: Testua lehen mailako edo bigarren mailako iturria
izan daiteke. Garai jakin bateko dokumentua denean lehen mailako
iturria da; Testua bertan adierazitako gertaeren ondorengoa den
ikertzaile edo historialari batek landutakoa bada bigarren mailako iturria
da.
 Formaren aldetik: Testuak mota askotakoak izan daitezke: juridikoak
(legeak, dekretuak, konstituzioak, tratatuak, itunak, kontratuak, etab.),
dokumentalak (erroldak, katastroak, erlazio estatistikoak, etab.),
lekukotasunezkoak (memoriak, autobiografiak, karta pertsonalak, e
 tab.), narratiboak (lan literarioak, iritzi-artikuluak, kazetaritza-testuak,
etab.) edo historiografikoak (historiagile batek gertaera bati buruz, gero
egindako azterketa).
 Edukiaren aldetik: testuan jorratutako gaiaren arabera politikoa,
ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa… izan daiteke.
 Egilearen identifikazioa. Testuaren egilea identifikatzea beharrezkoa da egilea
bera garrantzitsua denean edo testua hobeto ulertzeko. Dokumentuan
egilearen izena ageri ez baldin bada, ahal den neurrian, nor den ondorioztatzen
saiatuko gara testuak eskaintzen dituen arrastoetan oinarrituz. Testuak egile
bat baino gehiago baldin baditu adierazi egin beharko da, edo testua
inpertsonala edo anonimoa baldin bada. Egilea garrantzitsua denean
aurkezpenaren atalean nahikoa izango da egilearen aipamen laburra egitea, eta
ezaugarri biografikoak iruzkinean garatuko ditugu.
 Hartzailearen identifikazioa. Testua nori zuzendua dagoen adierazi beharko da
eta hor
 ren arabera testua publikoa edo pribatua den zehaztuko da.
 Testuaren kokapena denboran eta espazioan. Testua espazioan eta denboran
kokatzea beharrezkoa izango da. Batzuetan data zehatzak ez du garrantzirik,
baina testua zein garai historikotan kokatzen den adierazi behar da beti.
 Testuaren helburua. Dokumentuak zer nolako helburua duen adierazi behar da.

2. Analisia (1,5)

Zati honetan testua berriro irakurri beharko da oso adi, oinarrizko ideiak
azpimarratuz.

Testuak eskaintzen duen informazioa sailkatu eta analizatu behar da. Oinarrizko ideiak
modu logikoan eta hierakizatuan adierazi behar dira: ideia nagusi bat, testuaren gakoa
dena, eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak.

Beharrezkoa denean erreferentzia historikoen (erakundeak, pertsonaiak, gertakariak…)


argibideak eman beharko dira.

3. Testuingurua (2,5)

Zatirik garrantzitsuena da, bertan azterketaren atalean adierazitako testuko


ideiak garai horretako gertaera historikoekin erlazionatu beharko baitira. Ondorengo
urratsak jarrai daitezke:
 Testuko gaia ulergarriagoa egiten duten aurrekariak aipatu.
 Testua bertan ageri den gai historiko orokorrarekin erlazionatu.
 Testuan adierazitako egoeraren ondorengoak azaldu.
 Testuan adierazitakotik atera daitezkeen ondorioak adierazi
 Beharrezkoa denean egilearen ezaugarri biografikoak.

4. Ondorioak (0,5)
Azkenik, garrantzitsua izango da gai orokorraren testuinguruan dokumentuak duen
garrantzia baloratuko duen ondorio laburra eskaintzea, testuaren balioa, interesa,
esanahia… aipatuz.

You might also like