You are on page 1of 2

IRUZKIN LITERARIOAK EGITEKO GIDA Testu komentaketa on bat egiteko testuak ZER eta NOLA esaten duen bere

osotasunean ikusi behar dugu. Izan ere, testu literarioen bereizitasuna zera da, gaiak nola adierazten diren. Testu literario funtzio nagusia estetikoa da, hau da, forma eta irakurlearengan eragiten dituen erreakzioak aztertu behar ditugu, beti ere, gaia alde batera utzi gabe. Beraz, beste ezaugarri batzuen artean, testu iruzkin on batek lotu behar du gaia eta forma.

1. IRAKURKETA ETA TESTUAREN KOKAPENA Testuaren ulermena: beharrezkoak diren irakurketak eginen ditugu testua ongi ulertzeko, hiztegiak, internet edo dena delakoa kontsultatuz beharrezkoa baldin bada. Testuaren kokapena: erabiltzen den testua osoa ala atal bat izan daiteke eta seguraski idazleak hainbat gauza idatzi ditu. Beraz, pauso hauek jarraitu behar ditugu: Autorea, lana, data eta garaia. Testuaren harremana bere testuinguru historikoarekin. Garai edo mugimendu literarioen ezaugarri nagusiak. Garai bereko beste mugimendu artistiko ala filosofikoekin harremanak badaude, aipatu. Idazlearen obran eta bizitzan non kokatzen den testua. Testua atal edo zati bat baldin bada, obra osoan kokatu. Generoa eta adierazpen mota: hemen testua zein genero eta azpigeneroari dagokion aztertuko dugu. Generoak asko izan daitezke: Genero epiko-narratiboa: epopeya, gesta-kanta, erromanzea, ipuina, eleberria, kondaira... Genero lirikoa: oda, sonetoa, abestia, billantziko, elegia, balada, epigrama... Genero dramatikoa: tragedia, komedia, drama, tragikomedia, entremesa, auto sakramentala, dantza, pastorala... 2. TESTUAREN EDUKIA. Atal honetan argumetua, gaia edo ideia nagusia, autorearen ikuspuntua eta haurreko guztia nola helarazten duen aztertuko dugu. Argumentua zehazteko, ZER GERTATZEN DEN esan behar dugu. Argumentua testuan agertzen diren oinarrizko edo funtsezko gertakizunak dira eta normalean paragrafo bat edo bitan laburtu daiteke. Gaia zehazteko, autoreak ZEIN IDEIA NAGUSI helarazi nahi digun aurkituko dugu. Argumentutik xehetasun guztiak kenduta autorearen intentzioa ikusiko dugu.

Autorearen ikuspuntua ikusteko, berak UTZITAKO MARKAK bilatuko ditugu. Kontutan hartu behar da gehienetan autorearen testuinguru kultural eta filosofikoa ez dela gurea izanen. Subjetiboa edo objetiboa, serioa edo ironikoa, kritikoa ala konformista, etab. izan daiteke. Narratzailea ere oso garrantzitsua da: 3. pertsona (orojakilea, pertsonaia edo mugatuta), 1. pertsona (protagonista ala lekukoa) edo 2. pertsona (normalean honek barneko dialogoa sortzen du). Estruktura aurkitzeko, TESTUA ZATITU eta atal bakoitzean zer eta nola esaten den aztertuko dugu. Normalean hasiera, korapiloa eta amaiera aurkituko dugu, baina guzti hau alda daiteke adibidez flashback-en bidez edo historiaren bukaeratik hasita.

3. FORMAREN ANALISIA Testuaren generoa eta estruktura nolabait formaren barne daude. Adierazi nahi denaren arabera genero bat edo beste aukeratuko du autoreak eta horrek ere testuaren estruktura mugatuko du. Horretaz gain, beste hainbat ezaugarri aztertu behar ditugu: Hizkuntza: literarioa, kalekoa, zientifikoa... Figura erretoriko eta literarioak. Bertsotan idatzitako testuen analisi metrikoa: erritmoa, neurria, errima, bertso mota... Testuaren berezitasun linguistikoak: Fonikoak: testuaren ortografia, soinua edo grafia zerbaitetan ezberdina bada, hau aipatuko da. Morfosintaktikoak: kategoria gramatikalen pilaketak, adjetiboak, estruktura sintaktikoa, etab. Semantikoak: hitzen esanahien konnotazioak aztertuko dira. 4. AUTORE ETA IRAKURLEAREN ARTEKO HARREMANA Lan literario bakoitza bere garaiari eta bere garaiko balore sistemari lotuta dago. Gaur egungo gizarteak beste balore sistema, beste ezagutza eta beste ikuspegi bat dauka. Beraz, testu literario bat aztertzean lehenago esandakoa kontuan hartu behar da. Hala ere, lan literario bat osatzeko, irakurlea ezinbestekoa da. Testuak, komunikazio egintzat hartuta, hurrengo alderdiak adierazten ditu: Irakurlearekiko jarrera: autorea irakurleari zuzentzen da ala ez? Irakurleengan sortzen duen erreakzioa edo erantzuna: identifikazioa, emozioa, gutxiespena... Komunikazio asmoa: hitzekin jolastea, konbenzitzea, informatzea, estetikoa... Autorearen jarrera bere garaiko balore sistemaren aurrean.

5. KRITIKA Atal honetan lehenago egin dugun lanaren laburpen bat eginen da, alderdi garrantzitsuenak berriz aipatuz. Hori egin ondoren, gure iritzi pertsonala emanen dugu, beti ere testuari erreparatuz.

You might also like