You are on page 1of 3

Literatur testuak lantzeko teknika

Irakurtzen ari zaren bitartean, gara itzazu ondorengo puntuak:

Izen-abizenak: Obra: A. Argumentua


Kapitulu edo sekuentzia bakoitza bukatzerakoan, idatzi laburpen txiki bat. Modu horretan, obraren bukaeran, laburpen orokorra izanen duzu.

B. Egitura
Adierazi ea testua kapitulutan,eszenetan banatuta dagoen (kanpoko egitura); eta zein zatik hartzen duten planteamendua, korapiloa eta amaiera (barruko egitura).

C. Gaia
Laburpenaren laburpena da. Gaiak oinarrizko ideia eta egilearen intentzioa bildu behar ditu, azalpen labur eta zehatz batean.

D. Pertsonaiak
Pertsonaia bakoitzaren ezaugarriak (karakterizazioa, pertsonaien arteko harremana, duen garrantzia, maila sozioekonomikoa)

E. Espazio eta denboraren anbientazioa


Justifika ezazu, argumentuak erabiliz, garai historikoa, eremu geografikoa, ekintzen iraupena, datu sozialak, kulturalak eta ekonomikoak.

F. Teknika eta estiloa


Zehaztu narratzaileak erabiltzen duen ikus-puntua, tonoa (serioa, umoristikoa, didaktikoa, ironikoa) erritmoa, adierazpen teknikak (narrazioa, deskripzioak edo elkarrizketak), obra-mota (errealista, fantastikoa, erromantikoa)

G. Iritzi pertsonala Zure balorazio partzialek iritzi orokorra adierazteko aukera emanen dizute.

You might also like