Professional Documents
Culture Documents
1. Komunikazioa nonahi
Edukiak
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
Helburuak
Ebaluazioa
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Jarduerak
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Helburuak
www.edebe.com 4
Ikasgelarako Programazioa
Ebaluazioa
Asmatutako edo egiazko hizkuntz egoera bat aztertu ostean, diglosikoa, elebiduna edo
eleaniztuna den esan eta arrazoitzea.
Perpausak zein motatakoak diren esatea, eta emandako juntagailu edota menderagailuez
baliatuz berridaztea.
Galdegaiaren legeak testuetan aplikatuz, perpaus jakin batzuek izan ditzaketen aukera guztiak
adieraztea.
Hitz-multzo batean sinonimoak eta antonimoak lotzea.
Deklinabide-ariketak burutzea.
Zenbakien, orduen eta daten ortografi arauak testuetan aplikatzea.
Testu jakin batzuk helburuaren arabera zer motatakoak diren esatea, eta zein erabilera-
eremutan sor daitezkeen zehaztea.
Jarduerak
www.edebe.com 5
Ikasgelarako Programazioa
Perpausa zer den aztertu eta, emandako irizpidearen arabera zein perpaus-mota dagoen
identifikatu, sailkatu eta berridatzi.
Galdegaiaren legeak aztertu eta erabili.
Berrikusketa
Sinonimia, antonimia eta sinonimia faltsua zertan diren gogoratuz, lexikoa aberasteko
ariketak burutu.
Hitzak deklinatzeko moduak eta arauak gogoratuz eta, bai eta mugagabea ere noiz erabiltzen
den berraztertuz, perpausak zuzendu, sortu eta deklinabide-atzizki egokiaz osatu.
Ortografi ariketak egin, honako hauen inguruan: z, s, s eta h letrak; zenbakiak letraz idatzita
eman; gaizki idatzitako ordinalak zuzendu; zenbakari banatzaileen erabilera zuzendu; gaizki
idatzitako datak zuzendu; orduaz letraz eman eta eskutizt bateko akatsak identifikatu eta
zuzendu.
Diskurtso-aniztasuna
Testu jakin batzuk helburuaren arabera zer motatakoak diren esan, eta zein erabilera-eremutan
sor daitezkeen zehaztu.
Testu-moten eta testu-eren sailkapenerako irizpideak zein diren ikertu eta testuen sailkapena
behatu ostean, testu jakin batzuk aztertu eta sailkatu.
Hizkuntzaren erabilera funtzionala
Testuaren eraginkortasunean testuinguruak duen garrantzia aintzatetsiz, erabilpen-eremu
desberdinetako testuetan duen eragina aztertu eta testuon egokitasunaz hausnartu.
www.edebe.com 6
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Giza hizkuntzak. K
Hizkuntza. K
Hizketa. K
Hizkuntz eta hizketa-mailak: kolokiala, arrunta, jerga, argota, kultua eta zientifiko-teknikoa.
K
Euskalkiak. K
Perpaus konpletiboak: menderagailuak eta nominalizazioa. K
Zehar-galderak. K
Lexikoa: polisemia, homonimia eta paronimia. K
Morfologia: «a» organikoa. K
Sintaxia: partitiboaren erabilera (ik-/-rik). K
Testuaren egokitasuna. K
Testuaren koherentzia. K
Testuaren kohesioa. K
Kazetaritza-testuak. K
Euskara giza hizkuntza delakoen artean koka daitekeen hausnartzea. P
Hizkuntz mailen bereizketa eta identifikazioa. P
Euskalkien banaketa historikoen eta gaur egungoaren azterketa eta alderaketa. P
Perpaus konpletiboen eraketa (menderagailuak eta nominalizazioa) eta funtzioaren analisia
eta erabilera. P
Zehar-galderen eraketa eta funtzioaren analisia eta erabilera. P
Hitz polisemiko, homonimo, eta paronimoen identifikazioa. P
«a» organikodun hitzen behaketa eta erabilera. P
Partitiboaren erabileraren azterketa eta aplikazioa. P
Pisu, neurri eta edukien idazkera. P
Egokitasunean eragina duten faktoreen azterketa. P
Testu koherentearen ezaugarrien ezagutza. P
Kohesio-baliabideen azterketa, identifikazioa eta erabilera. P
Kazetaritza-testuen ezaugarri orokorren identifikazioa. P
Euskalki guztiekiko estimua (Gizarte-komunikabide-hezkuntza). B
Joera arrazisten gutxiespena (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). B
Hizkuntza gutxituen arazoei buruzko kontzientziazioa (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza). B
Kultur ekintzekiko interesa (Garapenerako hezkuntza). B
www.edebe.com 7
Ikasgelarako Programazioa
Helburuak
Ebaluazioa
www.edebe.com 8
Ikasgelarako Programazioa
Jarduerak
www.edebe.com 9
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Euskalkiak. K
Fonetika. K
Fonologia. K
Alofonoa. K
Fonema. K
Letra. K
Bokal/kontsonante. K
Ahokari/sudurkari. K
Gor/ozen. K
Ahoskunea. K
Artikulazio-modua. K
Sinkopa. K
Epentesia. K
Asimilazioa. K
Disimilazioa. K
Alternantzia. K
Bustidura. K
Erlatibozko perpausa. K
Lexikoa: ondare-hitzak, kultismoak eta teknizismoak. K
Morfologia: hitzen eraketa. K
Sintaxia: postposizioak. K
Narrazio-testuak. K
Kazetaritza-testuak: albistea eta kronika. K
Euskalkien eta euskara batuaren arteko elkarreraginari buruzko hausnarketa. P
Euskalkien arteko bereizketa-irizpideen azterketa. P
Fonetika eta fonologiako zenbait kontzepturen ulerkuntza. P
Euskal fonemen sailkapen-taularen behaketa. P
Bizkaieraren ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoen behaketa. P
Sinkopa fenomenoaren azalpena eta adibideen bidezko identifikazioa. P
Epentesi fenomenoaren azalpena eta adibideen bidezko identifikazioa. P
Asimilazio fenomenoaren azalpena eta adibideen bidezko identifikazioa. P
Disimilazio fenomenoaren azalpena eta adibideen bidezko identifikazioa. P
Alternantzia fenomenoaren azalpena eta adibideen bidezko identifikazioa. P
Bustidura fenomenoaren azalpena eta adibideen bidezko identifikazioa. P
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
Helburuak
Norberaren euskalkiak duen garrantziaz jabetu eta hura sendotzeko interesa suspertzea.
Euskalkien arteko bereizketa egin ahal izateko irizpideak eta terminologia ezagutzea.
Bizkaieraren ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktiko nabarmenenak
ezagutzea.
Erlatibozko perpausen osaera-baldintzak eta motak (murrizgarriak eta ez-murriztagarriak)
ezagutuz, zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.
Oinarrizko zenbait eduki (ondare-hitzak, kultismoak eta teknizismoak; hitzen eraketa-motak;
hitz elkartuen eta postposizioen idazkera-arauak; baldintza-ondoriozko adizkiak) berrikusi eta
ezagutza irmotzea.
Narrazio-testuen osagaiak zein diren eta zein ezaugarri dituzten aztertu ostean, narrazio-
testuak identifikatzeko eta sortzeko gai izatea.
Narrazio-testu bakoitzak helburuaren arabera beren osagaiez egiten duen erabileraz kargutzea.
Albiste eta kroniken arteko berdintasun eta desberdintasunez jabetu ostean, era bietako
testuak identifikatzeko eta sortzeko gai izatea.
Zenbait balore onartzea: euskalkiekiko estimua eta euskalkien erabilera sendotzeko interesa
(Kultur aniztasunerako hezkuntza); prentsa-artikuluen objektibotasunaren balioespena
(Gizarte-
-komunikabide hezkuntza); joera arrazista eta xenofoboen gutxiespena (Giza eskubide- eta
bake-hezkuntza).
Ebaluazioa
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
Jarduerak
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
5. Euskalkiak altxor
Edukiak
Helburuak
Euskara batuaren beharrizanaz kargutzea, bai eta euskalkien balioa onartu eta berenganako
interesa piztea.
Gipuzkeraren ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoak ezagutzea
(bereizgarriak eta komunak) euskalki hori hobeto ezagutzeko eta hizkuntz gaitasuna
hobetzeko.
Mendeko perpausen artean denborazko, moduzko eta konparaziozko perpausen eraketa
aztertu eta zuzen erabiltzeko gai izatea.
Oinarrizko zenbait eduki (maileguak;-t(z)en aspektu-markaren gehiegizko erabilera; aditzaren
aspektua; ahalerako adizkiak; maileguen idazkera) berrikusi eta egoki erabiltzeko irizpidea
finkatzea.
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
Ebaluazioa
Jarduerak
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
baztergarriak) zein eratakoak izan daitezkeen behatu ostean, maileguak identifikatu, sailkatu,
perpausak osatzeko baliatu eta ordain jatorragoa eman.
Aditzaren aspektuak eta aspektu-markak zein izan daitezkeen behatu, noiz eta nola erabili
behar diren aztertu eta, hori guztia gogoan, sailkapen- eta zuzenketa-ariketak burutu.
-t(z)en aspektu-markaren erabileraren mugak aztertu eta horren araberako zuzenketak egin.
Ahalerako adizkiez baliatu perpausak osatu edo zuzentzeko.
Maileguek testuaren barruan zer puntuazio-ikur eskatzen duten behatu eta testu batean ageri
diren maileguen idazkera aztertu ostean, testua beste hartzaile-mota batentzat egokitu.
Diskurtso-aniztasuna
Azalpen-testuaren helburu, ezaugarri eta atal nagusiak zein diren behatu, azalpen-motak
aztertu (sekuentziala, deskribatzailea, konparatiboa, kausa/ondorioa eta arazoa/konponbidea),
eta horretan guztian oinarrituz azalpen-
-testu bat sortu eta beste bat aztertu eta egokitu.
Hizkuntzaren erabilera funtzionala
Erreportaje-motak eta ezaugarriak aztertu ostean, erreportaje bat komentatu eta beste bat
sortu.
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
6. Euskararen arnasa
Edukiak
Helburuak
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
Ebaluazioa
Jarduerak
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
www.edebe.com 1
Ikasgelarako Programazioa
7. Euskararen labela
Edukiak
Euskalkiak: zuberera. K
Adizlagunaren ordezko perpausak: baldintzazkoak, kontzesiboak. K
Aditz alokutiboa: hika eta zuka. K
Lexikoa: toponimoak eta jentilizioak. K
Morfologia: izenordain bihurkariak. K
Testu-mailako loturak: antolatzaileak. K
Jarraibide-testuak. K
Kazetaritza-testuak: iragarkiak. K
Zubereraren ezaugarri lexiko, fonetiko-fonologiko eta morfosintaktikoen azterketa. P
Baldintzazko perpausen behaketa (ez-alegiazko eta ez-alegiazkoak) eta eraketa, eta perpaus
kontzesiboen bereizketa eta erabilera. P
Aditz alokutiboaren (hika eta zuka) izaera, azterketa, sailkapena eta erabilera. P
Izenordain bihurkarien jokabide sintaktikoaren azterketa eta beren erabilera. P
Antolatzaileen erabileraren ezagutza, identifikazioa eta sailkapena. P
Toponimoen eta jentilizioen idazkera eta erabilera. P
Jarraibide-testuen egitura eta ezaugarrien azterketa eta idazketa. P
Iragarkien (publizitatea eta propaganda) analisia eta idazketa. P
Gizartean bultzatzen diren ekimen ekologikoen balioespena (Ingurugiro-hezkuntza). B
Publizitate eta propagandarekiko jarrera kritikoaren piztea (Kontsumo-hezkuntza). B
Lanean edota gidatzean izan litezkeen istripuak ekiditeko prebentzioak daukan garrantziaren
oharpena (Osasun-hezkuntza). B
Helburuak
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Oinarrizko zenbait eduki (toponimoak eta jentilizioak eta horien idazkera; izenordain
bihurkariak eta erabilera; aginterako adizkiak; antolatzaileak) berrikustea eta zuzen eta egoki
erabiltzea.
Jarraibide-testuen helburu, egitura eta ezaugarri nagusiak ezagutzea, bai eta mota horretako
testuak identifikatu zein sortzeko gai izatea.
Iragarkiek kazetaritzan duten lekuaz jabetu, eta publizitate-zein propaganda-testuen ezaugarri
eta helburuak kontuan, era horretako testuak identifikatzeko, ikuspegi kritikoaz balioesteko,
bai eta sortzeko ere gai izatea.
Zenbait balore onartzea: gizartean bultzatzen diren ekimen ekologikoez kargutu eta
balioestea (Ingurugiro-hezkuntza); publizitate eta propagandarekiko jarrera kritikoa hartzea
(Kontsumo-hezkuntza); lanean edota gidatzean izan litezkeen istripuak ekiditeko
prebentzioak daukan garrantziaz ohartzea (Osasun-hezkuntza).
Ebaluazioa
Jarduerak
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
8. Literaturaren izaera
Edukiak
Helburuak
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Zenbait balore onartzea: pertsona adinduek dituzten arazoen aurrean sentiberatasuna azaltzea;
etorkinekiko jarrera positiboa izatea (Giza eskubide eta bake-hezkuntza).
Ebaluazioa
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Literatura: komunikazioa
Literaturaren funtzioak zein diren irakurri, hitzaren etimoaz ohartu ondoren.
Komunikazio-elementuek literaturan duten aplikazioa ikusi, taula eta eskema baten bitartez.
Hizkuntzak literaturan dituen funtzioak zertan dautzan behatu, adibideen bitartez. Jarraian,
ikusitakoa egiaztatu J. Sarrionandiaren “Amatxiren heriotza” poeman.
Literatura: estetika
Hizkuntza literarioaren eta ez-literarioaren ezaugarriak bereizi, A. Iturbideren testu bat eta
Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoko testu bat oinarri.
Hitz neurtuaren eta hitz lauaren ezaugarriak aztertu, A. Egaña eta A. Iturberen testu bana
erreferentzia gisa hartuz.
Literatura: kultura
Literatur inguruneak literatur produkzioan duen eraginaren berri izan, J. Sarrionandiaren
poema baten bidez. Jarraian, ikusitakoa landu J. I. Iztueta, T. Irastortza eta G. Arestiren
olerkiak medio.
Literatura konprometitua zer den ikusi, J, Sarrionandiaren olerki bat adibide. «L`art pour
l`art» bezala ezagutzen den mugimenduaren ibilbidea ikusita, euskal literaturan joera horri
jarraitu dioten bi poema irakurri, bata Lauaxeta eta bestea Lizardirena). Jarraian, ikusitakoa
berraztertu B. Gandiagaren testu bitan.
Testu-iruzkina
J. Sarrionandiaren “Irratiaren jabea” ipuina irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-
metodoaren aplikazioa behatu eta aztertu.
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
9. Literatur generoak
Edukiak
Narratiba. K
Narratzailea eta pertsona gramatikala: 1. pertsonakoa 3. pertsonakoa eta 2. pertsonakoa. K
Narratzailea eta gertaeren ezagutza: narratzaile orojakilea eta narratzaile lekukoa. K
Naratzailea eta gertaeren aurkezpena: fokua, ikuspuntua eta ahotsa. K
Pertsonaiak: pertsonaia biribilak eta pertsonaia lauak; pertsonaia nagusia, bigarren mailako
pertsonaiak eta pertsonaia osagarria. K
Pertsonaien karakterizazioa: zuzena, zeharkakoa eta nahasia. K
Espazioa: espazio itxia eta espazio irekia; espazio irreala eta espazio erreala. K
Espazioaren deskribapena: espazio subjektiboa eta espazio objektiboa. K
Gertaeren denbora: iragana, oraina eta etorkizuna. K
Denboraren antolamendua: lineala, in media res eta in extrema res. K
Denboraren iraupena: elipsia, laburpena, eszena eta luzapena. K
Lirika. K
Lirikaren ezaugarriak: funtzio adierazkorra, trinkotasuna, forma eta estatikotasuna. K
Poema. K
Poemaren zatiak: poema edo olerkia; estrofa, ahapaldia edo bertsoa eta bertso-lerroak. K
Metrika: neurria, erritmoa eta errima. K
Dramatikaren elementuak: egitura, pertsonaiak, elkarrizketa-baliabideak eta akotazioak. K
Testu dramatikoa: eszenografia, antzezpena eta zuzendaritza. K Narrazio-testuan parte
hartzen duten aztergaien (narratzailea, pertsonaiak, espazioa eta denbora) azterketa. P
Testu lirikoen elementuen analisia: ezaugarriak eta metrika. P
Testu dramatikoaren elementuen identifikazioa eta errepresentazioan parte hartzen duten
alderdien azterketa. P
Ordenadoreen abantailen balioespena (Garapenerako hezkuntza). B
Liburuen mailegutzak eskatzen dituen baldintzak betetzeko ardura (Kontsumo-hezkuntza). B
Helburuak
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Ebaluazioa
Literatur genero bakoitzeko testu bana irakurri eta, alderatu eta gero, ezaugarri nagusiak
adieraztea.
Testu bateko pertsonaiak sailkatzea eta karakterizazioa zehaztea.
Testu bateko narratzailearen funtzioak adieraztea eta zer motatako narratzailea den esatea.
Testu batean denborari emandako tratamendua zehaztea.
Testu batean ageri diren espazioen deskribapena komentatzea.
Poema bat irakurri eta beraren ezaugarriak ematea.
Antzerki-testu baten elementuak zehaztea.
Testu dramatiko baten antzezpena bideo bidez ikusi ostean, testuko eta testutik kanpoko
elementuei buruzko iritzia ematea.
Urrats batzuei jarraiki, testu baten testu-iruzkina egitea.
Liburu bati legokiokeen balizko liburutegi-fitxa idaztea.
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Aldez aurreko jarduera
A. Lertxundiren ipuin bat irakurri eta narratibaren elementuei buruzko galdera oinarrizkoei
erantzun.
Literatur generoak
Literatur genero nagusiak zein diren ikusi.
Narratiba
Narratzailea aztertu zenbait ikuspuntutatik: funtzioa, gertaeren ezagutza, pertsona
gramatikala, gertaren aurkezpena, J. M. Irigoien eta Harkaitz Canoren testuak erkatuz.
Pertsonaiak aztertu nortasunaren, partehartzearen eta karakterizazioaren arabera. Jarraian,
esandako egiaztatu J. Unzuetaren testu batean.
Espazio-motei buruzko sailkapena irakurri, A. Epaltzaren testu bat lagun. Jarraian, espazio-
mota zehaztu I. Mujikaren testu labur batean.
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Denborari narrazioan eman ohi zaizkion tratamenduak aztertu, P. Zubizarreta, J. A. Arrieta eta
R. M. Azkueren pasarte batzuen laguntzaz. Gertaeren antolaketa eskema bitartez behatu eta
denboraren iraupenaren aukerak aztertu B. Atxagaren testu labur batean.
Lirika
J. A. Arrietaren poema bat irakurri eta gero, lirikaren ezaugarriak -funtzio adierazkorra,
laburtasuna eta trinkotasuna, forma eta estatikotasuna- behatu zenbait olerkariren testuak
abiapuntu. Jarraian, ezaugarri horiek identifikatu J. M. Irigoienen poematxo batean.
Metrikaren aztergaiak -neurria, erritmoa eta errima- zertan dautzan behatu zenbait adibide
ikusiz. Jarraian, esandakoa identifikatu J. Sarrionandiaren olerki batean.
Dramatika
Jon Etxaideren antzezlan baten zati bat irakurri eta gero, antzerki-testuaren aldeak behatu.
Dramatikaren elementuei buruzko azalpena irakurri: egitura, pertsonaiak, elkarrizketra-
baliabideak eta akotazioak.
Errepresentazioa egiteko aintzat hartu behar direnak ikertu. Jarraian, B. Brecht-en antzezlan
baten pasartean ageri diren elementuak zehaztu.
Testu-iruzkina
G. Arestiren “Kontadore eta poeta” olerkia irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-metodoa
pausoz pauso aplikatu.
Ikasteknika
Liburutegia erabiltzeko jakin beharrekoak ulertu: liburutegiaren antolamendua, fitxen
erabilera -fitxa-eredua behatuz-, ordenadoreen erabilera eta liburu-eskabidea.
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Helburuak
Ebaluazioa
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Aldez aurreko jarduera
“Zapatari txikia” izeneko herri-ipuin bat irakurri eta bere ezaugarriei buruzko funtsezko
galdera batzuei erantzun.
Ahozko literaturaren ezaugarri nagusiak
Ahozko literaturaren inguruan tradizional eta ez-tradizional kontzeptuak zein irizpideren
arabera erabiltzen diren konturatu ondoren, ahozko literaturaren ezaugarri nagusiak aztertu.
Ahozkotasunaren definizioa irakurri.
Bat-batekotasuna zertan datzan hausnartu.
Jendaurreko jarduna izateak testuan duen eragina aztertu.
Transmisioaren arazoak dakartzan ondorioak laukietan bilduta behatu.
Estilizazioaren balioa identifikatu. Jarraian, esandakoak aztertu herri-literaturako zenbait
eredu komentatuz (ikusitako ahozko literatur ekitaldiak aipatu, sailkatu eta entzuleen eragina
komentatu eta gero, balada bat irakurri, esanahia berreraiki eta istorio bera hitz lauz idatzi; eta
balada bereko aldaera bi irakurri ondoren, berdintasunak eta desberdintasunak aipatu eta beste
hiru baladen gainean gertatu diren kutsadurak antzeman).
Ahozko literatur erak
Herri-antzerkiaren motak eta ezaugarriak taula batean behatu.
Baladen ezaugarri behinenak identifikatu Jarraian, ezaugarri horiek bilatu balada batean.
Bertsoaren elementuak zein prozesua aztertu ezaugarri bakoitzeko adibide bana irakurriz.
Jarraian. A. Egañaren bertso-pare bateen neurria eta errima zehaztu eta gaiaren inguruko
gogoeta egin.
Ipuinginen berezitasunak irakurri eta herri-ipuin baten ezaugarriak bereizi;
Kantu lirikoaren barruko bereizketaz jabetu: batetik, kopla zaharren ezaugarriak kopla batean
behatuz; eta bestetik, XVIII. mendeko lirikari buruzko jakingarriak testu batean konprobatuz.
Testu-iruzkina
X. Amurizaren “Agur sagar beltzeran” bertso-sorta irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-
metodoa pausoz pauso aplikatu.
www.edebe.com 2
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
XVI eta XVII. mendeetako testuinguru kultural, erlijioso, politiko eta ekonomikoa. K
Literatura idatziaren hastapenak: B. Etxepare eta J. Leizarraga. K
Sarako Eskola: P. Agerre «Axular» eta J. Etxeberri Ziburukoa. K
Zuberoako idazleak: A. Oihenart eta J. Tartas. K
Bizkaiko idazleak: J. Betolaza, M. Otxoa Kapanaga eta R. Mikoleta. K
Literatura idatziaren hastapenen ulermena. P
B. Etxepareren bizitza eta lanaren azterketa. P
J. Leizarragaren bizitza eta itzulpenen analisia. P
Sarako Eskolako partaide nagusien helburuen ezagutza. P
Zuberoako idazle garrantzitsuenen ezagutza. P
Bizkaiko idazleen lan-pasarteen irakurketa. P
Mendeetan zehar erlijioek izan duten eraginaren antzematea. B
Kultur ondarearen balioespena guziton eskubide legez (Giza eskubide-eta bake-hezkuntza). B
Idazle klasikoek euskara suspertzeko egindako ahaleginaren balioespena (Gizarte-
komunikabide-hezkuntza). B
Liburuak zaintzeak duen garrantziaren onarpena. B
Helburuak
Ebaluazioa
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
XVI eta XVII. mendeetan Euskal Herriak bizi zuen testuinguru sozio-kulturala labur-labur
deskribatzea.
B. Etxepareren poema baten ezaugarri adierazgarrienak aipatzea.
J. Leizarragaren motibazioa eta helburuak komentatzea.
Sarako Eskolan bildu ziren idazlerik garrantzitsuenak aipatzea eta talde horren bereizgarriak
eztabaidatzea.
Axularren testu bat irakurri eta bere prosaren ezaugarriak azpimarratzea.
J. Etxeberri Ziburukoaren poema bat irakurri ondoren, haren helburuak eta baliabideak
aipatzea.
A. Oihenart eta J. Tartas alderatzea bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.
XVII. Bizkaiko literaturaren egoera komentatzea.
Gai baten inguruko lan monografikoa burutzea.
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Testuinguru sozio-kulturala
XVI eta XVII. mendeko testuinguru politiko, kultural, erlijioso eta ekonomikoari buruzko
laburpena irakurri, literaturan izan zezakeen eraginaz ohartzeko.
XVI. mendea
Euskal literaturaren hastapenak zein izan ziren ikusi.
Bernart Etxepareren bizitzari buruzko jakingarriak eta hark egindako literatur lanaren
ezaugarriak behatu. Jarraian, B. Etxepareren poema bateko atal batzuen zentzua argitu, gaia
zein den esan eta beste poema bateko gaia zehaztu eta gero, idazlearen eta lanaren arteko
erlazioa komentatuz, narratzaileak darabilen pertsona gramatikala aipatu eta metrika aztertu.
Joannes Leizarragaren bizitza, helburu eta lanaren nondik norakoak ikusi.
XVI. mendea
Sarako Eskolako idazleen motibazioak eta ardurak bereizi eta partaide zen E. Materreren testu
adierazgarri bat irakurri.
Axularren biografia eta bere lanaren ezaugarri batzuk ikusita, elementu aipagarrienak testu
batean aztertu eta gero, Axularren testuaren gaia hautatu emandako beste gai batzuen artean,
aipuen erabilera aztertu eta gai berbera jorratuz, ipuin bat idatzi.
J. Etxeberri Ziburukoaren bizitza, obra eta idazkera-estiloaren berri hartu ondoren, poema
bateko gaia eta errima aztertu ondoren, bina errima berri eman.
A. Oihenarti buruzko informazio irakurri poema baten argumentua zehaztu eta hitz-jokoak
argitu.
J. Tartasen testu baten gaia baikorra edo ezkorra den esan, manikeismoa aztertu eta testu
baten erakargarritasunari buruzko gogoeta egin, testuan agertzen den antzeratsu, amets bat
kontatuz.
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Bizkaiko idazleen —J. Betolaza, M. Otxoa Kapanaga eta R. Mikoleta— liburuen berri laburra
irakurri eta R. Mikoletaren metodoaren ezaugarriak behatu. Jarraian, R. Mikoletaren
elkarrizketa baten gaia zehaztu, elkarrizketak liburuan daukan helburua aipatu eta berorika
delako trataeraren gaineko gogoeta egin.
Testu-iruzkina
Axularren Gero obraren 6. kapituluko pasarte bat irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-
metodoa pausoz pauso aplikatu.
Ikasteknika
Lan monografiko bat egin ahal izateko burutu beharreko faseei buruzko azalpena irakurri:
dokumentazioa, antolakuntza eta idazkuntza.
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Helburuak
Ebaluazioa
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Testuinguru sozio-kulturala
XVIII. mendeko gizartean, politikan, ekonomian, kulturan eta artean gertatutakoak behatuz,
garai hartako ikuspegi orokorraz jabetu.
Susperraldia
Euskal literaturaren susperraldia zertan adierazi zen konturatu.
J. Etxeberri Sarakoaren helburuak eta lanak taula batean sailkatuta behatu eta bere estiloari
buruzko ezaugarrien berri jaso eta gero, testu bat irakurri, gaia komentatu, gaur eguneko
giroarekin konparatu eta helburu berbera -irakurzaletasuna pizeta- duen gutun bat idatzi.
Gipuzkera literarioaren sortzaileen lanaz jabetzeko, M. Larramendiri buruzko informazioa
irakurri ondoren, Larramemdik Mendibururi bidalitako gutun baten esanahia zehaztu.
A. Kardaberazen bizitza eta lanei buruzkoak jakin eta gero, bere liburuko pasarte bati
izenburua eman eta esanahia argitu.
S. Mendibururen gaineko azalpenaz ohartu eta testu baten kohesio-baliabideak, metaforak eta
helburuak komentatu.
J. Lizarraga Elkanokoaren berri hartu ondoren, San Ignaziori buruzko testu batean erabilitako
hizkuntza eta testu hura idaztean izandako asmoa aztertu.
Dramatikaren bideak
XVIII. mendeko dramatikak izan zituen emaitzak behatu eta P. I. Barrutiaren bizitza eta
literatur lanaren ezaugarri nagusiez konturatzea.
Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen helburuak eta langintza zein izan ikusiz, X. M.
Muniberen bizitzako gorabeherak, lanak eta pasarteren bat irakurri.
Testu-iruzkina
P. I. Barrutiaren Gabonetako ikuskizuna antzerki-laneko pasarte bat irakurri eta testu-
iruzkinak egiteko lan-metodoa pausoz pauso aplikatu.
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Helburuak
XIX. mendean Iparraldean nagusi zen testuinguru sozio-kulturala behatzea.
XIX. mendeko Iparraldeko literaturaren ikuspegi zabala antzematea, eta atzerriko ikerlariek
euskal gaiez izan zuten interesaren berri izatea.
Iparraldeko lirikaren gorakada aztertzea egile nagusiak aztertuz (M. Larralde «Bordaxuri», P.
T. Etxahun, J. B. Elizanburu, J. M. Iribarren eta G. Adema «Zaldubi») bai eta A. Abbadiek eta
berak sortutako Lore-jokoek euskal olerkigintzarentzat izan zuten garrantziaz jabetuz.
Iparraldeko narratibaren mesederako J. Duvoisin eta J. B. Daskonagerrek egin zuten lana
ezagutzea.
Iparraldeko euskal kazetaritzaren hastapenak ezagutzea, eta hastapen horretan J. Hiriart-
Urrutik egin zuen lanaz kargutzea.
Testu-iruzkina egiteko prozedura gogoratu eta erabiltzea.
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Ebaluazioa
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Testuinguru sozio-kulturala
XIX. mendean Iparraldeak bizi zuen egoeraren ikuspegi orokorra hartu, politika, ekonomia,
gizarte eta kulturaren arloetan gertatutakoen arabera.
Iparraldeko autoreak
XIX. mendean literaturak Iparraldean izandako bilakaeraren berri laburra hartu eta
hizkuntzalarien mendea zergatik izan zen ikusi.
Lirika
M. Larralde “Bordaxuri”ren bizimodua eta lana ezagutu.
P. T. Etxahunen bizitzari eta lanei buruzko jakingarriak irakurri ondoren, bertso batzuen gaia
eta metrika aztertu.
J. B. Elizanbururen bizitzako datu esanguratsuenak behatu eta bere lanaren ezugarri
aipagarrienak tonu desberdineko bi testutan ikusita, bertso-sorta baten gaia, hizkera eta
deskribapena nolakoak diren zehaztu. Ondoren, deskribapen bat asmatu.
J. M. Hiribarrenen obra eta ezaugarriak ikusi eta poema baten gaia, kontatzeko modua,
izenburua eta metrika analizatu. Ondoren gai berebera jorratuz, iritzi-artikulu bat idatzi.
G. Adema “Zaldubi”ren berezitasunak behatuz, Zaldubiren poema baten esanahia zehaztu, eta
konparazioak zein metaforak taula batean bildu. Ondoren, pertsona zahar baten deskribapena
egin.
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Edukiak
Helburuak
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
Ebaluazioa
Jarduerak
Literatur diskurtsoa
Testuinguru sozio-kulturala
XIX. mendeko politika eta ekonomia behatuz, Hegoaldeak orduan bizi zuen egoeraz jabetu.
Hegoaldeko autoreak
Bizkaiera literarioaren sorrera nola guzatu zen konturatzeko, J. A. Mogelen bizitza eta lanei
buruzko azalpena irakurri.
P. A. Añibarrori buruzkok irakurri.
F. Bartolome Santa Teresaren bizitza eta lana ezagutu ondoren, hark idatzitako pasarte baten
helburua eta arrazoiketa aztertu.
B. Mogelen biografi laburpena irakurri ostean, berak idatzitako alegia bateko pertsonaiak
aztertu eta erabilitako baliabide nagusia zehaztu ondoren, gai bereko beste alegia bat idatzi.
J. M. Zabalaren gaineko esplikazioa irakurri.
Gipuzkoako idazleen artean, J. B. Agirre Asteasukoaren ibilbidea aztertu eta bere testu baten
helburua bereizi eta denbora baliabide gisa nola islatzen duen esan.
J. I. Iztuetaren bizitza eta lanak gaingiroki ikusi ondoren, hark idatzitako testu baten helburua
identifikatu.
Lirika erromantikoa
E. M. Azkueren bizitza eta lanen berezitasunak irakurri eta gero, poema baten darabilen
hikzera, joera erromantikoaren islada eta abar aztertu.
J. M. Iparragirreri buruzko jakingarriez kargutu.
Bilintxek poesia erromantikoan duen kokapenaz konturatuz, bertso bi irakurri eta satirikoa ea
zein den esan eta satirikoa ez denaren gaia zehaztu.
www.edebe.com 3
Ikasgelarako Programazioa
F. Arrese Beitiaren ezaugarriez jabetu ondoren, testu bateko sinboloak eta lirikotasuna
zehaztu.
Dramatika
Dramatikaren garapenean Donostiako Eskolak izandako zerikusia ulertu, Martzelino Soroaren
eta jarraitzaileen berri hartuz.
Kulturgintza eta aldizkarigintza
Mende-bukaeran kulturgintzaren aldeko jarrerak zer proiektutan gauzatu ziren irakurri, hala
nola aldizakrietan.
J. Manterolak euskalgintzaren eragile moduan egindako lana eta horren alderdiak,
suspertzaile, sortzaile eta biltzaile moduan zein izan ziren behatu.
Testu-iruzkina
J. A. Mogelen “Esku, oin ta sabelarena” alegia irakurri eta testu-iruzkinak egiteko lan-
metodoa pausoz pauso aplikatu.
www.edebe.com 4