You are on page 1of 1

Idazmen-proba

Egoera

C2 mailako proiektua egin duzu, eta zure irakasleak HABEra bidali du.

HABEko C2 mailako arduradunak proiektua aztertu du, eta konturatu da badagoela proiektu bat
lehendik egina, gai berari buruzkoa eta antzeko izenburua duena. Zalantza sortu zaio kopia ote
den, eta mezua bidali dizu azalpenak eskatzeko.

Egitekoa

Idatzi gutuna HABEko C2 mailako arduradunari, proiektuaren edukia benetan zeurea dela
frogatzeko. Ahalegindu arduradunaren zalantzak uxatzen.

Gutxieneko luzera: 350 hitz


Probaren iraupena: 140 minutu (2 ordu eta 20 minutu).
Orrialde marradunetan idatzi.

Ebaluazio-irizpideak:

Egokitasuna
Eskatutako gai, solaskide eta xedearen araberako lotura. Solaskideen
harreman-motari eta xedeari dagokion tonua. Lexikoaren modalizazioa.
Koherentzia
Ideia nagusien eta lagungarrien hari logikoa. Diskurtsoaren egitura, garapena
eta hurrenkera logikoa. Ideien osotasuna.
Kohesioa
Esaldi, paragrafo eta testu osoa elkarlotzeko testu-antolatzaileen erabilera
eraginkorra. Puntuazio-sistema. Kohesio-mekanismoen erabilera: anaforak,
ordezkapenak, elipsiak.
Aberastasuna
Hizkuntz baliabideen ugaritasuna eta barietatea. Esaldi landuen eta horien
baliokideen erabilera. Ordezkapen lexikalen erabilera.
Zuzentasuna
Gramatika-arauak: ortografia, deklinabidea, aditza, morfologia, sintaxia... Gaiari
loturiko lexikoa.

2
... C2 MAILA

You might also like