You are on page 1of 1

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

C2 MAILA

IDAZMEN-PROBA 1

Egoera
Jakiundek –Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak– hainbat
espezialitatetako beka-egitasmoa sortu du, bere esparruko gaiak sustatzeko. Zu
interesatuta zaude, eta eskabidea egitea pentsatu duzu.

Egitekoa
Idatzi gutuna erakunde horretara zure hautagaitza aldezteko. Zehaztu espezialitateko
gaiaren nondik norako nagusiak eta adierazi zertarako erabiliko duzun beka hori.

Gutxieneko luzera: 400 hitz (gutxienez)


Probaren iraupena: 160 minutu (2 ordu eta 40 minutu).
Orrialde marradunetan idatzi

Idazmena neurtzeko ebaluazio-irizpideak:


Egokitasuna
Eskatutako gai, solaskide eta xedearen araberako lotura. Solaskideen harreman-motari
eta xedeari dagokion tonua. Lexikoaren modalizazioa.
Koherentzia
Ideia nagusien eta lagungarrien hari logikoa. Diskurtsoaren egitura, garapena eta
hurrenkera logikoa. Ideien osotasuna.
Kohesioa
Esaldi, paragrafo eta testu osoa elkarlotzeko testu-antolatzaileen erabilera eraginkorra.
Puntuazio-sistema. Kohesio-mekanismoen erabilera: anaforak, ordezkapenak, elipsiak.
Aberastasuna
Hizkuntz baliabideen ugaritasuna eta barietatea. Esaldi landuen eta horien baliokideen
erabilera. Ordezkapen lexikalen erabilera.
Zuzentasuna
Gramatika-arauak: ortografia, deklinabidea, aditza, morfologia, sintaxia... Gaiari loturiko
lexikoa.

2020-1/ C2 mailako idazmen-proba: 1

You might also like