You are on page 1of 1

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

C2 MAILA

IDAZMEN-PROBA 1

Egoera
Unibertsitatea.net atariak bere atalen artean badu bat irakasleei zuzendua. Bertan,
unibertsitate-arloko lan, txosten, apunte, artikulu eta bestelako dokumentuak
partekatzen dira. Zuri interesgarria iruditu zaizu zure espezialitateko irakasleen eskura
jartzea eskolak emateko baliagarri izango zaien informazioa.

Egitekoa
Idatz ezazu aditu zaren gaiaren gaineko artikulua unibertsitatea.net atarirako, helburu
izanik zure espezialitateko irakasleei informazio esanguratsua ematea eta zehaztea
zergatik izango zaien interesgarria material hori eskolak emateko.

Gutxieneko luzera: 400 hitz (gutxienez)


Probaren iraupena: 160 minutu (2 ordu eta 40 minutu).
Orrialde marradunetan idatzi

Idazmena neurtzeko ebaluazio-irizpideak:


Egokitasuna
Eskatutako gai, solaskide eta xedearen araberako lotura. Solaskideen harreman-motari
eta xedeari dagokion tonua. Lexikoaren modalizazioa.
Koherentzia
Ideia nagusien eta lagungarrien hari logikoa. Diskurtsoaren egitura, garapena eta
hurrenkera logikoa. Ideien osotasuna.
Kohesioa
Esaldi, paragrafo eta testu osoa elkarlotzeko testu-antolatzaileen erabilera eraginkorra.
Puntuazio-sistema. Kohesio-mekanismoen erabilera: anaforak, ordezkapenak, elipsiak.
Aberastasuna
Hizkuntz baliabideen ugaritasuna eta barietatea. Esaldi landuen eta horien baliokideen
erabilera. Ordezkapen lexikalen erabilera.
Zuzentasuna
Gramatika-arauak: ortografia, deklinabidea, aditza, morfologia, sintaxia... Gaiari loturiko
lexikoa.

2020-1/ C2 mailako idazmen-proba: 1 (larunbata)

You might also like