You are on page 1of 1

KONTROL ZERRENDA

1. Komunikazio-asmoarekiko egokitasuna osotasunean


 Testuak betetzen al du komunikazio-asmoa? Argi geratzen da zerbait eskatu nahi
dela eta zerbait erreklamatu nahi dela?
 Hizkuntza-funtzio bakoitzerako esaera/esapide egokiak erabili al dira?
2. Testuaren egitura (atalak edo osagaiak) eta informazioaren antolaketa.
 Testu generoaren egiturako atal edo osagai guztiak ditu testuak?
o Gutuna bada, baditu igorle-hartzaileen datuak (karguak eta helbideak),
agurrak, data, sinadura…?
o Inprimakia bada, inprimakiko hutsune guztiak bete ditu?
 Testuan informazioa dagokion egituraren arabera antolatua dago?
o Hizkuntza-funtzioa (eskaera, erreklamazioa, zoriontzea, eskerrak
ematea…), hartara eraman duen egoera edo arazoa, eta hizkuntza-
funtzioaren justifikazioa. (Kasu bakoitzean dagokion ordenan).
3. Ematen den informazioaren kalitatea eta kantitatea: a) helbururako
baliagarritasuna, b) zehaztasuna, c) kantitatea
 Testuaren helburua betetzeko informazio baliagarria ematen da?
 Nahikoa informazio ematen da? Ez da informaziorik falta?
 Informazio zehatza ematen da? Eremuari dagokion lexikoa erabili da?
 Eufemismorik eta hizkera sexistarik ez dago?
4. Paragrafo bakoitzaren ulergarritasuna: ideien arteko lotura.
 Informazioa paragrafotan banatua dago?
 Edukien paragrafokako bereizketa egokia da? Paragrafo bakoitzean ideia
bereizgarri bat garatzen da?
 Paragrafo barneko ideiak egoki josita daude? Ideien arteko erlazio-
semantikoarekin bat datoz erabilitako testu-antolatzaileak?
 Puntuazioa egoki erabili da?
 (Paragrafo batetik besterako loturarik bada?)
5. Idazki formalari dagokion igorle-hartzaile tratamendua.
 Igorle-hartzaile tratamendua egokia da komunikazio-asmorako, haien roletarako
eta testuingururako? Formala da?
 Agurrak egokiak dira?
 Igorle-hartzaile tratamendua testu osoan mantentzen da?
6. Zuzentasuna
 Zenbakiak dituzten datak, orduak, helbideak… ortografikoki zuzen idatzita eta
deklinatuta daude?
 Laburtzapenak zuzen idatzita eta deklinatuta daude?
 Puntuazioa zuzen erabili da?
7. Diseinua, aurkezpena
 Testuaren atalak begi-bistakoak dira? Erraz bereizten dira?
 Garbia eta ordenatua da?
 Letra-tamaina egokia da?
 Testua justifikatua dago?
 Lerroartea egokia da?

You might also like