You are on page 1of 1

SANTA MARIA IKASTETXEA

Alberto Palacio, 2. 48920. Portugalete. Bizkaia


944937330 / 673043021 / Fax: 944937215
www.santamariaikastetxea.com // info@santamariaikastetxea.com

TESTU IRUZKINA EGITEKO GIDOIA:

1.-Testuaren kokapena eta sailkapena

1.1 Dokumentu idatziak formaren,edukiaren eta jatorriaren arabera sailka daitezke.

 Forma:informatzaileak(kronikak,albisteak,adierazpenak….),narratiboak(kontaketak,me
moriak,kondairak…) eta juridikoak (legeak,itunak..).

 Edukia:politikoak,ekonomikoak,kulturalak,sozialak……

 Jatorria:antzinako dokumentuak lehen mailako iturriak dira, eta gai horri buruz gaur
egungo egileek idatzitako dokumentuak,berriz,bigarren mailakoa.

1.2 Testu ingurua azaltzea.

 Lehen-lehenik,egilearen berri eman behar dugu.Pertsona bakarra bada,haren biografiari


buruz idatziko dugu.Talde bat edo egile ezezaguna bada,taldeari edo ideologiari buruz
idatzi beharko dugu.
 Ondoren,hartzailea pertsona bat edo talde bat (gizarte-talde bat,nazio bat) den adierazi behar
dugu.Testu pribatua edo publikoa.
 Azkenik, testua zer garaitakoa den esan behar dugu, eta testua idatzi zen garaiari buruzko
kontaketa labur bat egin behar dugu.

2.-Testuaren analisia

Fase honetan,testuko ideiak,pertsonaiak,erakundeak eta joerak aurkitu behar ditugu,baina ez


dugu haien testuinguru historikoa aipatu behar.Testuak zer adierazten duen,zer alderdi argitu
behar diren eta abar idatzi behar da.

 Testuaren ideia nagusia esaldi batean adierazi behar dugu.


 Bigarren mailako ideiak bereiztea.Oso garrantzitsua da testuko hitzak ez errepikatzea.
 Kontzeptuak azaldu behar ditugu.

3.-Testuinguruan kokatzea

Fase honetan aztertutako testuaren aurrekariak eta ondorioak behar dira.Testuaren testuingurua
jakin behar da horretarako.
Testuaren gai nagusia garatu behar da.Aztertutako dokumentua bera aipatu behar da.

4.-Testuaren garrantzia

Dokumentuaren garrantzia historikoa azaldu behar dugu.(Zergatik da garrantzitsuak testua?.

You might also like