You are on page 1of 24

Amaiur Pérez García

Gizarte eta Kultur tradizioak

Deustuko Unibertsitatea
Gradu bikoitza: LH+ JFeKZ
Sintesi Memoria

GIZARTE ETA KULTUR TRADIZIOAK


AMAIERAKO LANA
(Sintesis-memoria)

“Erlijioari buruzko ezagutza sakonei esker, erlijioak


bereizten dituzten oztopoak desagertu egiten dira.”
AURKIBIDEA
1.-SARRERA .................................................................................................... 3
2.- ERLIJIOA EGUNGO GIZARTEAN ETA ESKOLAN ..................................... 4
A.- Erlijioaren azalpena eta giza bizitzan duen lekua. .................................... 4
B.- Erlijioa gure gizartean: sekularizazioa eta aniztasuna .............................. 5
C.- Eta aurrekoak eskolarako dakartzan erronkak ......................................... 7
3. ERLIJIOA KUDEATZEKO ETA HEZIKETA MORALA BIDERATZEA ............ 8
A.- Aniztasuna kudeatzeko dauden ereduak; alde onak eta txarrak. .............. 8
B.- Pluralismo axiologikoaren artikulazioa ................................................... 11
C.- Etika Zibikoa eta Giza Eskubidek ........................................................... 12
4. MUNDUKO ERLIJIO HANDIEN HEZKUNTZARAKO EKARPENAK ........... 15
TXINAKO ERLIJIOAK ................................................................................. 15
BUDISMOA ................................................................................................. 16
KRISTAUTASUNA ...................................................................................... 18
ISLAMA ....................................................................................................... 18
5.- ERLIJIOA IRAKATSI BEHAR AL DA ESKOLAN? NOLA? ......................... 20
A.- Erlijioaren haur eta gazteen heziketarako ekarpenak ............................. 20
B+C.- Nola agertu beharko luke erlijioak curricul-ean, Erlijio ikasgaia, bai ala
ez? .............................................................................................................. 20
6.- ONDORIOAK ............................................................................................. 23
7.- BALIABIDEAK ........................................................................................... 24

2
1.-SARRERA

Bakarkako amaierako lan honen bidez, ikasgaiaren garapenean zehar


ikasitakoaren sintesi kritiko bat garatuz joan naiz.Hau da, ikasgaiaren eduki
nagusiak landuz eta laburbilduz joan naiz. Gainera, aldi berean, gaiei buruz
hausnartu dut. Beraz, laburbildutakoaren eta hausnartutakoaren emaitza guztia
sintesi-memoria bat honetan jaso dut.

Sintesi memoria hau 7 atal desberdinetan banatzen da. Lehendabizi


sarrera, honen bidez sintesiaren helburua eta antolakuntza azalduko dudana.
Jarraian, erlijioa egungo gizartean eta eskolan dituen ekarpenen inguruan
hausnartu dut. Hirugarrenik, erlijioa kudeatzeako aniztasun ereduen inguruan
hausnartu egin du, eredu bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak adieraziz.
Gainera, atal honetan ere, etika zibikoaren eta giza eskubideen inguruan
hausnartu dut.

Lanarekin jarraitzeko, laugarren atalean, munduko erlijio haundien balioak


eta ekarpenak pilatu ditut taula batean, eta gainera erlijio bakoitzaren iritzi
pertsonala eman dut modu labur batean.

Etorkizuneko irakasle bezala, lanaren atal garrantzitsuenetako bat dator


ondoren, bosgarren atala. Bertan , erlijioa eskolan irakastearen inguruan dudan
iritzia azalduko dut, erlijioa haur eta gazteen heziketarako duen ekarpenak
azaltzeaz gain.

Bukatzeko irakasgaian zehar ikasi dudana, lanarekin izan ditudan


zailtasunak edo arazoak adieraziko ditut, “ondorioak” agertzen de atala. Eta
azkenik, lanerako erabilitzako baliabideak ipiniko ditut zazpigarren atalean.

3
2.- ERLIJIOA EGUNGO GIZARTEAN ETA ESKOLAN

A.- Erlijioaren azalpena eta giza bizitzan duen lekua.

Askotan nahasteak sortzen dira Erlijio edo Etika zer den definitzen
dugunean. Pertsona askoren ustean gauza bera esan nahi dute baina
oker daude. Erlijioa da pertsona edo gizatalde batek izan ditzaken
sinesmenak. Erlijio bakoitzean ohitura , kultura eta tradizio desberdinak
dituzte. Etika aldiz, ondo edo gaizki dauden gauzak ikertzen ditu. Eta
horren artean morala den edo ez adierazten duena. Gaitasunetik sortzen
da. Morala eta etika desberdina da.

Bi termino hauen artean antzekotasunak eta desberdintasun batzuk


daude. Alde batetik, Erlijio mota desberdinak daude, etika aldiz, bakarra
da. Bestetik, erlijioa zer ohiturak edo kultura izan behar duzun adierazten
du, etikak ordea , egiten duzun hori ondo edo gaizki dagoen adierazten
du. Baina esan bezala antzekotasunak ere dituzte ,erlijio batentzat zerbait
moralki ondo egon daiteke eta beste batentzat gaizki, beraz
moraltasunarekin ere erlazioa du erlijioak , etika bezala.

Askotan , pentsatu izan dugu zertarako balio duten edo ze helburu


nagusi duten, bai etikak baita erlijioak ere. Erlijioa sinesteko balio du,
bizitzari zentzua emateko. Bizitzaren atzean zerbait dagoela sinesteko
balio du. Etika aldiz gizakiak elkar bizitzeko balio du , morala ez den zerbait
egitea ondorio larriak ekar ditzake , honekin ondo zer dagoen eta zer ez
ikasteko balio du, balore batzuk jasotzeko.

Bi termino hauen sorkuntza desberdina da. Erlijioaren kasuan, orain


dela urte asko sortu zen. Bizitzari zentzua emateko sortu zuten aitzinean
eta urtero belaunaldi belaunaldiz joaten joan da. Etika ordea , filosofo edo
zientzialariak sortu zituzten aitzinean, era berean erlijioarekin lotuz , ondo
zer dagoen eta zer gaizki jakiteko sortu zen. Gizakiak elkarrekin modu
onean bizitzeko.

Gizakientzat oso garrantzitsua izan dira bi termino hauek. Erlijioa


adibidez, ezinbestekoa izan da, inork erantzun ezin zituen galderak
erantzuteko eta bizitzari zentzua emateko. Bestalde, etikak ere oso alderdi

4
garrantzitsua du gure gizartean , gure arteko elkarbizitza hoberena izateko
erabili dugu, zer dagoen gaizki eta zer ondo bereizteko.

B.- Erlijioa gure gizartean: sekularizazioa eta aniztasuna

Bigarren atal honetan, nola iritsi garen gizarte katoliko batetik


sekularizatuta dagoen beste batera adieraziko dut.

Gizarte sekularizatuta iristeko ibilbide bat jarraitu da. Hasiera


batean estatu katoliko ,konfesional bat izatektik (izaeraz, kulturaz,
siniskerez…), estatu sekular, ez erlijioso eta askotarikoa izatera pasa
ginen. Prozesuak XIX. Mendean hasi, baino XX. mendeko hamarkadan
areagotuko da, egun arte.Prozesuan hainbat urrats eman dira:

1.- XIX. Mendeko bukaera aldetik guerra zibilera:

Garai honetan, tradizionalismoa eta modernismoaren arteko


desberdintasunak eman ziren, eztabaidak, gatazka intelektualak,
gehienbat. Bestalde, antiklerikalismoa areagotu zen, hainbat taldetan:
langileak, nekazariak (Espainako hegolaldean – ekialdean…)

XX. mendean, bi fronte horiek, bi “Espaina” ulertuko dute:

1. katolikoa-monarkikoa

2. Errepublikanoa-laizista.

Bigarren errepublika garaian, gatazka areagotuko zen,


antiklerikalismoa, erlijioari erasoak eman ziren eta katolizismoaren
defentsa. Gerra Zibilean aldiz, errepublikanoek “elizak” erre zituzten eta
Franco-k Elizaren alde zegoenez, “Cruzada nacional” sortu zuen.

2.- Gerra Zibiletik XX. mendeko 60. Hamarkadara arte:

Bigarren urrats honetan Espainiaren izaera katolikoa agerian


gelditzen da. Antiklerikalismoa desagertuko egingo da. Elizak botere
handia izango du, bai hezkuntzan, baita gizartean ere. Gainera, garai
honetan, sekularizazioari buelta eman zitzaion… irudiz, behintzat.

60. Hamarkadan, garapen ekonomikoarekin, turismoarekin


bizimodu aldaketak egon ziren , eta hortik: aldaketa kulturalak, gizartekoak

5
eta azkenean politikoak ere etorriko ziren. Eta berriz ere sekularizazioak
indarra hartuko du, baina bestelakoa da: ez da antiklerikala, politikoa…
bizi ohiturei dagokiena baizik.

Gainera, elizak bizimodu moralerako, ohituretarako inspirazioa


izateari utziko dio.Baina familia, eskola, errituak (bataioak, ezkontza,
hiletak…) mantenduko ditu.

Garai honetan beraz izaera katolikoa izatetik, kultura katolikoa


izatera aldaketa eman da eta Espainiar estatua ez da aurrerantzean izaera
katolikokoa, kultura katolikokoa baizik.

3.- Demokraziaren hasieratik XX. mendeko 90. Hamarkadara arte.

60. Hamarkadako prozesua areagotuko da, bizimodu aldaketak


emango dira. Gainera, Espainiar estatua ofizialki ez da katolikoa izango.
Eta horren aurrean eztabaidak sortuko dira: Elizaren lekua gizartean,
hezkuntzan, finantzaketaren inguruko eztabaidak.

Katolikoak ez diren ideologiak, filosofiak eta haren etika,


morala…Oinarri etiko eta moralen krisialdia emango zen. Beraz, horren
aurrean aldaketak eman ziren, familian, gizartean, pentsaeran… eta beste
hainbat alderdietan.

Azkenik, garai honekin bukatzeko, adieraztea, Antiklerikalismoa


pixkanaka itzuliz joango dela.

4.- 90. Hamarkadatik egun arte.

Sekularizazioaren prozesuaren azken urratsarekin amaitzeko,


aurreko guztiari gehitzen zaizkio:

Alde batetik, aniztasun erlijiosoa onartzen dela(migranteak…),


Krisatautasunaren transmisioaren etena ematen dela, 60. Mendean
sekularizatutako gurasoen seme-alabek kristau kultura galdu dute.

Bestalde, hezkuntza katolikoaren krisialdia dator, erritu-


monopolioren galera, antiklerikalismoaren handitzea eta zabaltzea.

Espainiako estaua kultura katolikoko estatua izateari utzi dio.

6
Honek ondorio batzuk dakartza, López Rodrigo-k (2011)ren ustean:

- Espainiako estatuan eta Euskal Herrian erlijioari dagokionez imajinarioa,


ulermena, katolizismotik eratu da; hiritartasuna, ohitura sozialak –
erritualak… egutegia…

- Baina egungo egoera da guztiz bestelakoa: sekularra (ez erlijiosoa,


nagusiki) eta plurala (erlijio eta moral aniztasuna). Desoreka bat dago
“imajinarioaren” eta errealitatearen artean.

C.- Eta aurrekoak eskolarako dakartzan erronkak


Aurretik azaldutakoa arazoak eta erronka batzuk ditu, eta atal honetan
hauek aipatu eta adieraziko ditugu.

ARAZOAK ETA ERRONKAK :


- Erlijio gertakizunaren zentralizaioa-deszentraliazioa.
- Arautegia ez da udal-eremuaren mailara iritsi.
- Kudeaketa ohituretan oinarritzen da: zer egin hilerriak sortzeko, adibidez…
- Erlijio gertakizunaren kudeaketa migrazioari dagokion eremutik bideratzen da.
- Arazo berriak direnez, konponbide argiak ez daude.
- Erlijio gertakizunaren politizazioa-despolitizazioa.
ESKOLAN
Gainera eskolan ere erronka eta arazo desberdinak ekartzen ditu
Sekularizazio prozesu hau.

Alde batetik, arazoak daude erlijio islamikoa eta ebanjelikoa eskola


publikoetan sartzeko. Gainera, eskola jantokietan, elikadura-agindu islamikoak
finkatzen dira. Bestetik, Juduen, musulmanen, ebanjelikoen jai-ospakizunak
bideratzeko prozedurarik eza dago. Eta Erlijio-ikurrak soilik eskola publiko
batzuetan onarturik daude.

Azkenik, ondorioekin bukatzeko, beharrezkoa da jakitea, irakasleontzako


erlijio aniztasunari buruzko formakuntza plan eta programen falta zegoen.

7
3. ERLIJIOA KUDEATZEKO ETA HEZIKETA MORALA BIDERATZEA
A.- Aniztasuna kudeatzeko dauden ereduak; alde onak eta txarrak.
Aniztasun horren kudeaketari ematen zaion erantzuna hiru eredu nagusitatik uler daiteke, Max Weber kategoriak erabiliz,
honela defini daitezkeenak: Eredu bakoitzaren ideia nagusiak, alde ona edo abantailak eta alde txarrak edo arriskuak adieraziko ditut
taula baten bitartez.

Ereduak Zer da? Alde Onak Alde Txarrak


(Abantailak) (Arriskuak)

1 MONOTEISMO - Eredua: Monokulturalismoa - Gizarte batuak, - Gutxiengoen eskubideak ez ditu


ANXIOLOGIKOA ondo errespetatzen. Bestelakoa
- Monoteismoa Jainko bakarra apaintzen kohesionatuak izatearen eskubidea ukatua.
duten erlijioei dagokie.
- Bortizkeria sortzeko arriskua:
- Eredu moral bakarra duten gizarte edo gehiengoaren jazarpena,
taldeak dira. gutxiengoaren erresistentzia
bortitza beste biderik ez baitu.
- Herritar guztiek kredo ideologiko bakarra
eta kode moral bakarra duten kasuetan - Gerra sor liteke, eta gutxiengoak
gertatzen da. Ideologia edo erlijio ofizial irabazten badu, beste
bakarra dago, eta, beraz, moral ofizial bat, monoteismo axiologiko motal bat
moral publiko bakarra. sortuko du, seguruenik
- Disentsioa (beste moral-forma batzuk),
gehienez ere, maila pribatuan eta
pertsonalean onartzen dira.
- Errespetua,
2 POLITEISMO - Eredua: Multikulturalismoa. tolerantzia… - “Getoak”, “tribuak” sortzekoa…
ANXIOLOGIKOA bakoitza bere lekuan bizi, bere
- Kasu honetan, ez dago “Jainko bakarra”, auzoan bizi… molestatu gabe,
hau da, “moral, ideologia edo erlijio eta besteek molestatua izan
bakarra”, baizik eta “jainko” asko edo asko, gabe.
hau da, ideologia, erlijio eta moral asko edo
asko. - Benetako elkarbizitzarik ez
dago, talde itxiak sortzeko joera
- Eredu horrek gizarte batzuk ordezkatzen baitago, elkarrengandik
ditu, non taldeak, baita gizabanako banatuak, “nahastu” gabe bizi
bakoitzak ere, bere kredo partikularra direnak.
defendatuko bailuke guztiontzat lotesleak
diren printzipioak onartu gabe. - Gizarteari kohesioa falta izango
zaio… “anarkia”, orden faltaren
- Egungo gizartean, mundu globlizatuan, sentzazioa… arazo globalari,
gero eta zabalduago dago. partekatuei aurre egiteko
gaitasun falta…
- Bakoitzak (taldeak nahiz pertsonak) nahi
duen morala izateko eskubidea du. Morala - Eta horrek kontrako erreakzioa
eta etika kontu pribatua da, ez publikoa sor lezake: monoteismo
(horretarako legeak daude) axiologikora itzultzeko nahia…
“fundamentalismo berriak”:

9
Islamismo erradikalak… alderdi
xenofoboak mendebaldeko
lurraldeetan…

3 PLURALISMO - Eredu inter-kulturala da. Mundo mailean - Monoteistek bilatzen - Eredua zehazteko zailtasuna
ANXIOLOGIKOA talde anitzetatik proposatutako eredua da duten kohesioa… dago.

- -Aurreko eraduari “zuzenketa”, alternatiba - Politeistek - Eskatzen dituen konpromisioa,


defedatzen dituzten borondate ona, irikitasuna, ez
- Pluralismo axiologikoa kultura arteko askatasuna, lortzea
ikuspegiari erantzuten dion eredua da. aniztasuna,
tolerantzia,
- Besteen aurrean irekitako kulturei eta
errespetua
mundu-ikuskerei dagokiena, elkarrizketan,
lankidetzan, oinarri komunen bila,
berariazko tradizioetatik abiatuta
adostasunak bilatuz eta arazo globalak
lantzen dituztenak.

- Monismoaren eta politeismo axiologikoaren


artean dagoen gizarte-egoera bati
erantzuten dion eredua da.

- Eredu horretan, politeismo axiologikoaren


alde nabarmenaz gain, gizarte
modernoetan ere akordio morala ematen
da oinarrizko gai eta gai askotan.

10
B.- Pluralismo axiologikoaren artikulazioa
Pluralismo axiologikoak erantzuten dion kulturarteko perspektibari hainbat
saiakera eta proposamen egin zaizkio. Erlijioen munduan, Erlijioen Munduko
Parlamentuak eta Weltethos Fundazioak, Tubingako Unibertsitateari lotutako
etika unibertsalerako fundazioak, erlijioen arteko elkarrizketa bultzatu dute
batzuk daramatzate helburu hauek lortzeko:

1. Lehenik, munduko erlijio guztiek partekatzen dituzten printzipio etiko


batzuk seinalatzea, eta, beraz, horietatik abiatuta, partekatutako mundu
globetiko bat eraikitzea

2. Bigarrenik, elkarrekin erantzutea munduari.

Gure estatu ingurunean, ikuspegi filosofiko eta ez-erlijioso batetik,


ikuspegi nagusia ere ildo horretatik doa. Azken hamarkadetako Espainiako
Etikaren erreferente nagusiek, hala nola Cortina, Camps, Etxeberria, Domingo
Moratallá, Martínez Navarro, Vidal…, horrelako artikulazio bat proposatzen dute,
bi etika-mota bereiziz:

1. Gutxienekoen etika, “Etika zibikoa” ere baderitzo, gizarteko talde eta kide
guztiek partekatzen dutena.

• Denok partekatutako etika publikoa, denontzako gizarte bat


eraikitzeko behar duguna.

• Oinarrizko gutxiengo etikoak… nahiko “orokorrak” (malgutasuna,


egokitzapenak baimentzeko).

• Etika publikoa, etika “politikoa”…

• Talde anitzek partekatutako oinarria eta “hizkera”… Filosofikoa, ez


erlijiosoa izan behar du: arrazoimena denok partekatzen dugu.

• Edukiak, hauek dira:

o Giza Eskubideak

o Lege nagusien baloreak (konstituzioak, etab.)

o Bertute zibikoak: hiritar onaren izaerak


2. Maximoen Etika batzuk, “Osotasunaren Etika” edo “Etika Ulergarriak”
ere deituak, talde eta gizabanako bakoitzari dagozkionak.

• Etika pertsonalagoak dira, talde zehatzetakoak edo komunitate


zehatz eta bereizietakoak.

• Zoriontasunera edo autoerrealizazio pertsonalera, bizitza ona


lortzeko eskaintzak, garamatzaten etikoak dira.

• Etika Zibikoa errespetatu eta bultzatu behar izango dute. Baina


elkarrizketaren bidez (denon elkarrizketaren bidez) Etika
Zibikoaren gutxiengoak aberats ditzakete… eta beraien oinarri eta
balore nagusietatik gizarteari ekarpen handia egin diezaiokete.

C.- Etika Zibikoa eta Giza Eskubidek


ETIKA ZIBIKOA
Arestian aipatu denez, gurea bezalako gizarte plural eta sekularizatu
batean, gizartea eraikitzeko proiektu partekatuak eta elkarren arteko bizikidetza
aberasgarria egituratzeko oinarria da, desberdinen arteko elkarrizketa bateratuz
edo bateratuz, nukleo etiko partekatua lortzea. Partekatutako gune etiko horri
Gutxienekoen Etika edo Etika Zibikoa esaten zaio. Haien garrantzia erabakigarria
da ikuspegi filosofiko, ideologiko eta erlijiosoen arteko bizikidetza eta lankidetza
ahalbidetzen duen oinarri gisa, baita ikuspegi horiek sostengatzen dituzten
taldeena ere, gizarte edo komunitate baten barruan.

Gaiak duen garrantziak eta eskolako hezkuntzan duen garrantziak gai hau
garatzea eskatzen du.

“Etika zibikoa” honela definitu ohi da: balore eta arau moral partekatuen
multzoa, askatasunean elkarbizitza eraikitzeko eta eremu sozial eta politikoak
antolatzeko aukera ematen duena. Etika zibikoak, horren arabera, bizitza on edo
zoriontsuko ikuskera pluralak (hau da, gurea bezalako gizarteak) dituzten
gizarteetako ea bezalako gizarteak). Bizikidetzarako esparru politiko, sozial eta
kultural bat eraiki nahi da, non bizi-aukera desberdinak dituzten pertsona eta
taldeak, nork bere burua errealizatzeko proiektu desberdinekin, elkarrekin bizi
ahal izango baitira, eta denen artean eraikitako esparru horrek
autorrealizaziorako bizi-proiektu horiek garatzeko aukera emango baitu. Beraz,

12
izaera “politiko” nabarmena duen etika da, hori ahalbidetuko duen gizarte bat
definitu eta eraikitzera bideratuta dagoena.

Esan bezala, Hurkoarekiko, ingurune naturalarekiko eta objektu


publikoekiko errespetuan oinarritzen da; hezkuntza ona, gizalegea eta
adeitasuna.Adibideak: Gizalegezkoa da argi gorria ez pasatzea eta markatutako
lerroetan gurutzatzea. Zure aurrean dagoenean, bandera errespetatzea.

Etika zibikoa zer den definitu ondoren, ondorio batzuk atera ditzakegu
eskola-hezkuntzarako:

Lehenik eta behin, zaila dirudi hezkuntza moralak eskola-hezkuntzan duen


garrantzia ez ezagutzea. Gizakiaren oinarrizko dimentsioa da, funtsezkoa.
Bizitzari zentzua bilatzeko kontua ere bada, zoriona... eta agian garrantzia ere
bai (espiritualtasuna – erlijioa). Gaur egungo eskola-hezkuntzan ikuspegi
“praktikoa” dago, eta ikuspegi tekniko eta pedagogikoak dira nagusi (Graduan
zuen prestakuntza- eta curriculum-ibilbidea behatzea). Horrelako hezkuntza
batean ez da argi geratzen ea landu behar diren, ez eta nola landu behar diren
ere, hezkuntza morala, zentzua bilatzea, Zoriona… edo transzendentzia baten
planteamendua. Arazoa argia da Eskola Publikoan, baina baita Katolikoan ere;
izan ere, oraindik ez da kontuan hartzen, maiz, gaur egun hezkuntzak izan behar
duen testuinguru plurala eta sekularizatua.

GIZA ESKUBIDEAK

Giza eskubideak gizaki guztiek berezko dituzten eskubideak dira,


nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorri nazional edo etnikoa, kolorea, erlijioa,
hizkuntza edo beste edozein baldintza edozein delarik ere. Guztiok ditugu giza
eskubide berberak, inolako bereizkeriarik gabe. Eskubide horiek elkarri lotuak,
elkarren mendekoak eta zatiezinak dira.

Eskubideek gure bizitza osoa zeharkatzen dute, jaiotzatik gure heriotzara


arte. Gainera, gureek aldi berean elkarreraginen dute besteen eskubideekin eta
beste eskubide batzuekin. Horregatik, gure bizitza osoan esku hartzen dutelako,
garrantzitsua baita giza eskubideen hezkuntzari buruz hitz egitea.

Pertsona bakoitzaren giza eskubideak errespetatzea guztion betebeharra da.


Agintari guztiek, beren eskumenen esparruan, norbanakoaren aldeko giza

13
eskubideak sustatu, errespetatu, babestu eta bermatu beharko dituzte.
Horregatik, funtsezkoa da ikaslea txikitatik irakastea honen inguruan.

Giza eskubideak mantentzeko borrokatzen dugu egunero. Herrialde


askotan oraindik ez badaude eskubide asko aldarrikatuak .Horregatik,
etorkizuneko irakasle bezala hezi behar ditugu ikasleak pertsona guztien
eskubideak defenditzeko , mundu zoriontsuago bat eratzeko. Beraz ikusi
dezakegunez, ezinbestekoak dira elkarbizitzarako.

Ikasleei giza eskubideak irakasteko modu desberdinak daude.Giza


Eskubideei buruzko eztabaidak adibidez oso metodo ona izan daiteke gai horiek
ikasteko.Eztabaidak aukera ona dira gaiaren aurrean jarrera aktiboagoa
sustatzeko. Egiturari esker, ikasleek gai bati buruzko jarrerak ezagutu eta
problematizazio-trebetasunak gara ditzakete. Egoera jakin bati buruzko jarrera
informatuagoa izaten laguntzen dute, baina, aldi berean, desberdina pentsatzen
dutenen iritzi-eskubidea baloratzen dute.

14
4. MUNDUKO ERLIJIO HANDIEN HEZKUNTZARAKO EKARPENAK
BALIOAK ETA EKARPENAK
TXINAKO ERLIJIOAK
- Txinako erlijioa iturri anitzetatik sortutako nahasketa da. Hau da, Historia luzeko prozesu baten nahasketa.
- K.a. VI. mendean, Txinak berariazko dituen bi erlijio erak sortu ziren:
1.-Konfuzionismoa: Kung fu tzu, maisua.
• Konfunzionismoaren helburu nagusia herriaren onura bilatzea zen, indibidualismoa alde batera utziz.
• Nola? Gobernu on baten bidez. Honetarako, meritoak behar ziren, eta merituak izateko HEZIKETA beharrezkoa zen, hau da, hezkuntzak jartzen du indarra.
Zentzu morala garatu behar da, horrela denon onurako zerbitzuak egin ahal izateko. Moraliatean ETIKA iparrorratza da.
• K.a. III-II medeetatik aurrera estatuaren ideologia ofizial bihurtuko da, Txinako etikaren eta politikaren oinarri nagusia.
• Konfuzionismoan nagusi izango da gizartea auratzen duen oinarria. Taoren arabera ibili behar du gizarteak.
2.Taoismoa: Lao Tzu… Zhuang Zi.
• Naturara itzultzea; zibilizaziotik, hiritik urrun… jakintsu bakartia, erretiratua, naturaren arabera bizi dena.
• Hilezkortasuna bilatuko du.
• Gauzak diren bezala onartzea da TAOISMOA . Eta Konfunzionismoa aldatzen du.
• Taoismoan nagusi izango da natura arautzen duen oinarria. Gizakiak (jakintsuak) natura-ordenaren arabera (Tao-ren adierazpena denaren arabera) jokatu
behar du.
• K.a. II. Mendean, taoísmo erlijiosoa agertuko da:
o Taoismoaren printzipioak herri xumeak hartuko eta berrinterpretatuko ditu, erlijio osagai tradizionalekin nahastuz: magia, iragarpena, jainko-jainkosen eta
arbasoen gurtza…

o Hilezkortasunaren bilan kanpoko teknikak zein barrukoak sortuko dituzte: elikadura, sexu-harremanak, gogoeta…

- K.a. I mendean Indiatik Budismoa iritsiko da.


- Txinan Budismoa erabat berrinterpretatua izango da, eta Budismo berariazko txinatar erak sortuko dira.
• Fedearen Budismoa: Amithaba Budaren gurtza… “Lur Garbia” eskolak.
• Taoismoaren nahasketarekin, Chan Budismoa… gaur egun Zen bezala ezagutzen duguna.

• Budismotik meditazio praktikak, berrerargiztapenaren siniskera… hartuko ditu Txinatar Erlijioa.

- Ondorioz, lau oinarri izango ditu Txinako erlijio erak:


1.- Historiaurretik eta erlijio inperialetik sortutako “osagaiak”.

2- Konfuzionismoa.

3.- Taoismoa (filosofikoa eta erlijiosoa).


4.- Budismoa.

Mende askoz, tradizio horiek sarritan egon ziren aurrez aurre… gerran… Sung dinastiaren garain (K.o. 980-1279) sintesia eta nahasketa lortu zen arte.
- Harrez geroztik eta egun arte, txinatar erlijio erak nahasketa horren adierazpenak izan dira, eta dira. orokorrean, txinatarrak:
• Konfuziarrak dira etikan.
• Taoistarrak dira mistikan, espiritualitatean… erlijio sinistera nagusietan.
• Budistak meditazio tekniketan eta praktika aszetikoetan.
BUDISMOA

- Pertsona askok pentsatzen dutena ez bezala, budismoa ez da erlijio bat, budismoa doktrina filosofiko eta espirituala da. Doktrina horrek erlijio-portaera, arau eta forma
asko ditu. Askoren ustez, budismoa erlijio ez teista edo filosofia hutsa da.

- Argi denez, Budismoak balio eta ekarpen desberdinak ekar ditzake. Bai eskolarako eta baita bizitzarako ere. Budismoa sinesmenetatik eta errituetatik haratago doa,
eta, berez, horrek ulertarazi du portaera onena hurkoari laguntzea dela, modu baketsuan eta zintzoan. Ondorioz, balio moralak hartzen ditugu.

16
- Gainera, budismoa hainbat eredu eta portaeratan oinarritzen da, gizarteak bizitzari eta espiritualtasunari gehiago eman diezaien, materialari eta lurreko baldintzei
baino. Azkenean, askotan gauza materialetan jartzen dugu garrantzia, eta budismoak hau alde batera usten du, eta bizitzari ematen dio garrantzi. Ekarpen hau txikitatik
bereganatu beharrekoa da.

- Horretaz gain, Budismoa ere, liberazio espiritualerako portaera-arauak sortzen ditu, hau da, bizitzeko modu bat da.

- Budismoa meditazioa baino gehiago da.

- Beste ideología ikasteko aukera ematen digu, gure erlijioarekin konparatuz eta komunean ditugun ezaugarriak ikusiz.

- IKUSPEGI DESBERDINAK :

• Theravada (Hinayana), hegoaldeko budismoa:

o Buda hauentzat pertsona/gizaki bat.

o Honetarako monje izan behar.

• Mahayana

o Buda hauentzat: Gudutasun horren agerpena, enkarnazioa.

o Amida, beste guda bat (mitologikoagoa)

o Bodishatva: Gizaki bat prozesua egin duena eta amaitu baino lehen besteei laguntzen geratzen da. (salbatzailea)

• Vajrayana (tantrikoa)

o Marhayana erlijioa Tibeteko erlijio prebudista batekin fusionatu zen.

o Erlijio horretan sakrifizio ugari egiten ziren, eta baita dantza eta errepresentazio mistikoak ere. Hala ere, budismo originala dute oinarri.

- Budismoa salbatzaileak dituen erlijio ere bada.

17
- Azkenik, budismoak geure pentsamendua antolatzen laguntzen du. Gure pentsamenduak gure etsai nagusi bihurtzea eragotzi behar dugu. Beharrezkoa da negatiboak
direnetatik deskonektatzea eta positiboak indartzea. Eta hori guztia ideia eta baliabideen bidez helarazi behar diegu haurrei hezkuntzan, beren ametsak eta sinesteak
bideratzen jakin dezaten. Horretarako meditatzea oso jarduera ona izango litzateke.

KRISTAUTASUNA

- Badakigun, moduan, kristautasunak protagonismo oso handia dauka gure gizartean, nahiz eta askotan ez jabetu.

- Kristauak diren pertsonak, jainko bakar batean sinisten dute. Pertsona kristauen fedearen lehen ekarpena, jainkoa existitzen dela sinistean oinarritzen da.

- Jainkoaren agerkundea historian zehar eman da. Historian zehar Jainkoa gero eta hobeto ezagutzeko aukera dago. Jainkoak gizakiari pixkanaka erakutsi dio gizakiari
Bere burua eta Mezua. Maisuak progresiboki, ikasleei heldutasuna lortzen duen neurrian, ikasten diren bezala.

- Mendebaldeko gizarteak kristaua izaten jarraitzen du eguneroko bizitzan. Fededuna izan ala ez, oraindik gure jarduteko modua bustitzen duen kultura oso bat osatu
du. Gizakiaren maitasuna eta maitatzeko modua bezalako gai garrantzitsuak herentzia kristauarekin zuzenean lotuta daude.

- Maitasunaren kasuan, normalean, sentimendu bat bezala ikusten dugu, afektu edo atxikimendu sentimendu bat bezala. Baina, gehienetan, maitasunean pentsatzen
dugunean, erromantizismoarekin lotzen dugu. Jainkoa ekuazioan sartzen dugunean, maitasun kristaua zer den pentsa dezakegu.Kristau maitasuna lagun
hurkoarentzat ongia edo onena nahi izatea da..

- Jesus da Jainkoaren behin betiko agerkundea, baina horren ulertzean sakontzen jarraitu beharko dugun oraindik, erabat ulertu arte.

- Ulertze prozesu horretan, kristauek Jainkoaren eta Jesus-en Espirituaren (Espiritu Santuaren) laguntza dute… Berak ulertze osora, Egi osora eramango gaitu.

- Ulertze berriek sortzen dituzten garapenak teologian, Elizaren magisterioan, dogmetan agertzen Dira. “Profeta” (Jesus) da Jainkoaren Hitza, eta Liburua (Biblia)
harengana iristeko bidea, bitartekaria…

ISLAMA

18
- Islama, ezagun dugun erlijio bat da eta honen tradizio batzuk ere ezagunak izaten ditugu, gure inguruan bizi diren musulmanen eskutik jakinaraziz , hala nola: Rama-
dama.

- Islamaren pertzepzio oso desitxuratua dagoelako gaur egun, eta gehienbat talde erradikal batzuen ondorioz izaten da. Talde hauek, erlijio guztiok bezala, Jainkoa
bilatzen dute honako hau ulertzeko,baina askok paperak galtzera iristen dira eta bilaketa irrazional batean amaitzen dute. Jarrera hauek, gizartean eragin handia izan
du eta islama praktikatzen edo jarraitzen duten guztiei talde berdinean sartu zaie, guztiak mespretxatuz.

- Ez gara ohartzen, alde onak ere badituztela erlijio guztiek bezala.

- Erlijio hau etikoki pertsonak eraiki ditzake eta hau ere hezkuntzan lantzeko oso interesgarria da, gizartean bizitzeko ere irakasten baitu.

- Oso ohikoa da, edo nire ezagutzen aldetik batez ere, lehen munduko egoera eta hirugarren munduko egoeretan oinarritzea erlijio honetan. Bi mundu ezberdin horiek
aldentzen dituzte eta benetan laguntza behar dutenei, hau da hirugarren mundukoei batez ere laguntzeko prest egoten dira.

- Honen adibide eta tradizio ohikoena, Ramadama da (barauldia). Ekintza honekin, beharren azalean jartzen dira eta ezin dute urik ezta janaririk eguneko denbora luze
batean, behartuen egoera ulertzeko eta gertu gertuz, beraien azalean jarriz.

- Azken finean, honako hau, bai gizartean bai hezkuntzan eragin handia izan dezake, gizartea indibidualista batean bizi garelako eta ingurukoei jaramon egitea edo
egiten ikastea ezinbestekoa dela ikusten dudalako.

- Aipatzeko beste alderdi bat, justizioa eta injustiziaren arloak dira. Hauentzat, justizia obligazioa bat den aldetik, injustizia berriz, debekatuta dagoen arloa da, koranean
aipatzen den moduan. Honekin batera ere, beste erlijioekiko bakea eta adiskidetasuna bultzatzen du besteekiko errespetuz eta askatasunez jokatuz.

- Ikusi daiteken bezala, arlo asko hartzen ditu barne erlijio honek, eta hauek hezkuntzan lantzeko bide on bat izan daiteke. Batez ere, berdintasuna bilatzen du eta inor
ez dagoela bestearen gainetik erakusten du. Horregatik ikasleek berdina ikus dezaten irakatsi behar diegu, etikoki hazi daitezkeelako, elkarbizitzarako oinarriak ikasi
dezaketelako justizian ere oinarrituz eta berdintasuna nolakoa den ezagutu dezaketelako. Azken hau, gaur egungo gizartean gertatzen diren eskubideen aurkako
ekintzak ikusi dezakete eta hauek ekiditeko aukerak bilatu ere, adibidez.

19
5.- ERLIJIOA IRAKATSI BEHAR AL DA ESKOLAN? NOLA?
A.- Erlijioaren haur eta gazteen heziketarako ekarpenak

Ikaleei erlijio eremura hurbiltzea oso interesgarria izan liteke


hainbat alderdiengatik.

Alderdi Historiko-kulturari dagokionez, erlijioak balioa du kultura


ezberdinak ezagutzeko edo bakoitzaren kultura ezagutzeko. Nire ustez,
eskoletan Kultura desberdinak irakastea interesgarria iruditzen zait,
ikasleek beste kultura batzuk ezagutzeko.

Bigarrenik, haur eta gazteek heziketa morala garatzeko ere


erabilgarria da erlijioa. Naiz eta etika eta erlijioa desberdina izan,
erlijioaren alderdi bat ere da heziketa morala. Gaizki eta ondo zer dagoen
ulertzea. Gainera, erlijio bakoitzak ondo dagoenaren eta gaizki
dagoenaren pertzepzio bat izan ditzake, beraz ikasleak hau ulertzea oso
garrantzitsua da.

Filosofiari dagokionez, bizitzari buruzko galdera handiei


erantzunak ematen dizkio erlijioak. Bizitzari zentzua emateko, lasaitasuna
lortzeko eta itxaropena izateko ere balio du. Bizitza bukatzen denean zer
gertatzen den erantzuteko edo edozer gauza zergatik gertatzen den
ulertzeko erabili ditzakegu erlijio. Zientziak erantzun ezin dituen galderak
erantzun ditzake. Honi esker haur eta gazteek dituzten galderei
erantzuteko erabilgarria izan ditzake.

Azkenik alderdi mistiko espirituala dago, honi esker babesa


sentitu ditzakegu, gure nia ezagutzeko edo duguna eskertzeko ere balio
du erlijioak. Alderdi honi esker, ikasleak balore asko bereganatzeko
aukera dute.

Honekin ikusi dezakegu, argi dagoela, erlijioak haur eta gazteen


heziketarako ekarpen asko dituela. Beraz ondorengo atalean erlijioa
irakasgaia bezala eskoletan irakatsi beharko zen ala ez inguruan
hausnartuko du, autore desberdinen ideiaz baliatuz.

B+C.- Nola agertu beharko luke erlijioak curricul-ean, Erlijio


ikasgaia, bai ala ez?
Atal honi erantzuteko , lehendabizi lau autore garrantzitsuen ideiak irakurri
ditut. Juan Jose Tamayo, Victorino Mayoral Cortes, Luis Guiridi eta Antonio
Salasen ideiak , hain zuzen ere.

Lau autore hauen iritziak irakurri ostean, argi geratu da, batzuk erlijio
ikasgaiaren alde daudela eta beste batzuk ez. Tamayo, Guridi eta Antonio Salas,
erlijio ikasgaiaren alde daude. Hirurok, ikasgai hau curriculumean sartzeko
ezinbestekoa den arloa esaten dute eta beste ikasgaiak bezala, konpetentziak,
ebaluazio-sistema eta helburu nagusiak bete behar dituela diote. Baina hiru
hauen artean, bereizketaren bat aurkitu daiteke, batez ere Tamayo eta Antonio
Salasen artean. Tamayoren ustean, guztiek egin beharreko ikasgai bat da, Ikasle
bakar batek ere ezin duelako kultur ondasun horren ezagutzaz gabetu eta
Antonio Salas, aldiz, aukerakoa izan beharreko ekintza bat dela aipatzen du.
Salasek, erlijio askatasuna eta pentsaeren askatasuna sustatu nahi du eta erlijio
irakasgaia jaso nahi dutenei eskaintza gisa hartu behar zaiela dio, aukerako
erabakia izanez.

Hiru autore hauen iritziekin amaitzeko, Luis Guridik eta Jose Tamayok bat
egiten dute, irakasle tituludun bat beharrezkoa dela esanez, erlijioari lotuta
egoteko eta erlijio irakasgaia bene-benetan eta arlo guztietan sakonduz landuko
duten irakasleak izango direlako.

Ondoren, erlijio ikasgaiaren alde ez dagoen beste autore bat dago,


Victorino Mayoral Cortés, hain zuzen ere. Honi buruz esan daiteke beste hiru
autoreen kontrako ideia duela eta ez zuela erlijio ikasgaia jarriko hezkuntzan.
Espainian, batez ere, zenbait faktore diskriminatzaileek eragiten diotelako
erlijioaren irakaskuntzari eta nahiz eta kontzientzia-, erlijio- eta sinesmen-
askatasuna bermatuta egon, herritarrekiko tratu desberdina finkatuta dago.
Honekin zer esan nahi du, desberdintasun nabari bat dagoela erlijio
katolikoa ematen delako gainerakoen gainean, beste sinesmen, kultura edo
tradizio ezberdinak dituzten pertsonei, nahitaezko bazterketak egiten zaielako.

Baina badago honekin ideiaren bat partekatzen duen autore bat, arlo jakin
batean, Luis Guridik hain zuzen. Biok erlijio-askatasunari buruz hitz egiten dute
eta bakoitzak nahi dituen sinesmenak eta tradizioak izateko askatasuna ematen
diete, hauek ere hezkuntzan kontuan hartuz. Beraz, Victorinok ez du erlijioa

21
ikasgaia bezala landu nahi, desoreka handi horren erruz, baina, Guridik, erlijio
ikasgaia ematearen alde dago, desoreka hauek alde batera utziz eta sinesmen
guztiak landuz zein onartuz

Nire Iritzia

Nik adibidez, ez dut erlijio irakasgaia eskolan izan . Eta lau testu hauek
irakurri ondoren, bi autoreen ideiak elkartzea oso interesgarria iruditzen zait. Alde
batetik, Antonio Salas esaten duen bezala erlijioa curriculumean egon beharko
zen , baina soilik erlijioa ikasi nahi dute ikasle eta gurasoen curriculumean. Hau
da , nire ustez , ez litzateke derrigorrezkoa izan behar.

Bestalde , Juan Jose Tamayok esaten duena ere oso proposamen ona
iruditzen zait. Erlijioa irakastea, baina ez soilik erlijio katolikoa irakastea, erlijio
GUZTIAK irakastea. Azken finean erlijioa kultura da, eta Espainia ezjakintasun
izugarria dago. Nire ustez beste kulturen inguruan lantzea interesgarria izango
litzateke, eta erlijio irakasgaia horretarako erabili ditzakegu.

Gainera erlijioa lantzea defenditzen duten hiru autoreekin ados nago


alderdi batean. Irakasten duena horretarako prestatua egon behar da. Azkenean
, curriculumean irakasgai bat bezala sartzeko ideia badago, beste irakasgai
bezala planteatua egon beharko litzateke. Hau da, curriculumean helburu eta
konpetentzia batzuk bete behar ditu, eta noski edukiak eta ebaluazio irizpideak
ere zehaztuak egon beharko litzateke.Beraz erlijioa irakasgai bezala sartzeko
ideia badago beste irakasgaiak bezala hartu beharko zen.

Testu guztiak irakurri ondoren , ondorio batzuk atera ditut nire


proposamena planteatzeko. Erlijio guztien inguruan jakitea EZINBESTEKOA da
, beste kulturak ezagutzeko eta aniztasuna ulertzeko. Baina erlijio irakasgaiaren
kanpo egon beharko zen. Zeren Victorino Mayoral esaten duen bezala, nahiz eta
askatasuna egon, hemen erlijio nagusia katolizismoa denez, azkenean erlijio
guztiak ez lirateke berdin tratatuko. Beraz alde batetik erlijioa hautazko
irakasgaia bezala proposatzea interesgarria iruditzen zait ,Antonio Salas esaten
duen bezala. Hau da erlijioa ikasi nahi duten ikasleen curriculumean soilik
agertzea. Baina bestalde beste kultura desberdinak irakastea ezinbestekoa da,
eta hau historian sartu ahal da.

22
Beraz nire proposamena da: Erlijioa hautazkoa izatea ( Antonio Salas
esaten duen bezala) eta erlijio guztiak ezagutzeko aukera ematea ( Juan Jose
Tamayo planteatzen duen bezala) , baina kasu honetan erlijio irakasgaitik kanpo.

6.- ONDORIOAK
Lan hau egiteko ezinbestekoa izan da klasean apunte batzuk hartzea eta
gelan ikusitako bideoak berrikustea. Azkenean bideoekin termino guztiak
erraztasun handiagorekin ulertzen dira. Gainera, oso onuragarria izan da
hautazko hiru jarduerak eginak izatea, lana askoz gehiago erraztu baitit.

Ondoren lanarekin hasterakoan, lehendabizi lana antolatu dut. Hau da atal


desberdinetan banatu dut eta atal bakoitzarentzat beharko nuen materiala
antolatu dut. Behin materiala guztia antolatuta izaterakoan lana osatzen joan naiz
nituen apunteekin, hautazko jarduerekin, teoria gehigarriarekin eta nire iritzi
pertsonalarekin.

Lana orokorrean ondo eraman dut baina egia da hirugarren atala izan dela
gehien kostatu zaidana. Azkenean teoria asko zegoen eta atal guztiekin
konparatuz gehien kostatu zaidana izan da.Baina Aluden dauden baliabideak
berrikusiz atal honekin nituen zailtasunak gainditzea lortu dut. Bestela,
orokorrean nahiko gustura lan egin dut sintesi honetan irakasgaian zehar
landutakoa eta nire iritzia modu laburrean adierazteko.

Irakasgai honi esker gauza asko ikasi ditut. Alde batetik, munduan dauden
erlijio mota desberdinen inguruan ikasi dut. Askotan erlijio desberdinak
mespretxatzen ditugu , ez gara arduratzen beste erlijio eta kultura batzuetako
informazioa eta ohiturak jakiteaz, besteek nola pentsatzen duten ulertzeko. Eta
etorkizuneko irakasle bezala ezinbestekoa da hau jakitea. Edozein erlijioko
ikaslea hezteko gai izateko.

Gainera erlijioa benetan zer den ulertzea lortu dut irakasgai honi esker .
Eta etika eta erlijioaren arteko desberdintasunak zeintzuk diren.

Zoritxarrez ez dugu denbora askorik izan gai guztietan sakontzeko, egoera


dela eta, baina izan dugun denbora oso baliagarria izan da ezagutza berriak
eskuratzeko eta pertsona bezala hazteko.

23
7.- BALIABIDEAK
Lana egiteko ondorengo baliabideak erabili ditut:

Egindako bakarkako hausnarketa 1,2 eta 3.

ALUD-eko “Erlijio Gertakizunari sarrera” delako epigrafearen baliabideak.

ALUD-eko “1.3. Erlijioaren aniztasuna gizarte sekularizatu batean” ataleko


ondorengo artikuluak:

- “El proceso de secularización de la sociedad española”.

- “Las minorías religiosas en el marco de una sociedad pluralista” (23-32.


Orrialdeak).

- “Las minorías religiosas en el marco de una sociedad pluralista” (32-40.


Orrialdeak).

ALUD-eko “1.3.2.- Erlijio-aniztasunaren kudeaketa” epigrafeko artxiboak.

ALUD-eko “1.4.- Funtsezko oinarria: Etika Zibikoa eta Giza Eskubideak”


epigrafeko baliabideak.

ALUD-eko “2.1.- Txinako erlijio pentsakera” epigrafeko baliabideak (bideoak eta


teoria)

ALUD-eko “2.2.1.- Esperientziatik... Shidarta Gautamaren (Budaren) ibilbidea”


eta “2.2.3.- Budismoa” epigrafeetako baliabideak (bideoak eta teoria)

ALUD-eko “2.3.2.- Kristautasuna” epigrafeko baliabideak (bideoak eta teoria)

ALUD-eko “2.3.3.- “Islama” epigrafeko baliabideak (bideoak eta teoria)

ALUD-eko “1.2.1.- Erlijioa eskolan?... zertarako?” epigrafeko:

- “Fundamentación antropológica de la enseñanza religiosa”.

- “La función de la educación religiosa en el diseño curricular”.

ALUD-eko “1.2.2.- Eztabaida klasikoa: "Erlijio ikasgaia... bai ala ez?... bai bada,
nola, zertarako?” epigrafean agertzen den debatea gogora dezakezu

24

You might also like