You are on page 1of 7

3.- IDEOLOGIA ETA HEZKUNTZA ERREFORMA.

TESTUA: “Eskola eta balioen transmisioa. Ideologia eta espiritu kritikoa”.

SARRERA

Zer dira BALIOAK?

● Gauzak nola izan behar diren (baliagarria dena /garrantzitsua dena) definitzen dituzten
ideia abstraktuak. Zer da lagun ona izatea eta zer da txarra izatea….Aldakorrak dira batzuk, belaunaldiz
belaunaldiz batzuk aldatu egin dira

● Giza harremanenetan orientazioa eman. Guztiak orokorrean konpartitu: zer den


ona/txarra, zer desiragarria (edo ez).

Balioak: familia, lana, askatasuna, berdintasuna erlijioa, demokrazia…

OINARRIZKO KONTZEPTUAK

MORALA: subjetuek soziokulturalki ikasi eta barneratutako arau eta balioen multzoa.

Hezkuntza morala osatzen dute:

● Gizarte-rolen irakaskuntzak (ama, ikasle, abokatu, irakasle…ona izatea). (ikasten dugu nola
jokatu gizartean, eta nola desenpeinatu paper horiek)

● Balio eta arau multzoekin sostengatzen diren instituzio nagusien (familia, eskola, estatua,
merkatua…) onarpena. Horren arabera ditugu kulpabilidade sentimenduak, rol bat ondo betetzen ez
dugunean gaizki sentitzen gara, oso lotuta dago kristautasunari, moralidade kristauari.

IDEOLOGIA: balio eta arau menderatzaileen multzoa.

Pedagogo eta hezitzaileen dilema: eskolak belaunaldi berriak moralki hezten lagundu baina…

ZEIN BALIOTAN??

● Gizartean nagusitzen diren balioetan? (ordena eta gizarte-kohesioaren interesak)✓

● Ala balio kritikoetan? (modernitatearen izpiritua, kritika ezarri ezagutzaren elementuei)

IDEOLOGIA

● Tradizo marxista: Adibidea: “Gizakia izatez da askea edo esklaboa” (Aristoteles). Garai
horretan esklabutza naturaltzat. Orain hau ez litzake onartuko. Esklabutza garaiko ideologia
adierazten du honek, dominazio zapalkuntza harremana naturalizatzea, hau da, esklabuak sinesten zun
esklubu jaio zala ta esklabu izango zala beti. jabetzan oinarritutako pentsaera bat da, eta barneratuta zegoen
pentsatzeko forma hau.

● Sineste hori: IDEOLOGIA. Errealitateari buruz egiten dugun errepresentazioa, egiatzat


hartzen duguna. Arau eta balio (morala) menderatzaileen multzoa, transmititzen dena.

Marxen arabera:

● Gizarte bakoitzak sinesteak eta ekintzarako orientazioak sortzen ditu, jabetzaren eta
lanaren gizarte antolaketaren formarekin koherente direnak.

● Irudikapen horiek objektiboak dira itxuraz, indarrean dauden praktika historikoetara


egokitzen baitira…

1
● …baina engainagarriak, pribilegiozko eta menderakuntzazko gizarte-formak
ezkutuan justifikatuz. Naturalak bailiran.

Ideologia= Gizartearen mozorroa

Adibide batzuk:

● “Jainkoaren nahia da jauntxoek armak izatea, monjeek otoitz egitea eta jopuek goldatzea” (Ideologia feudala)

● “AEBn, edozein herritar izan daiteke izugarri aberats, aukerak baliatzen asmatzen badu” (amets amerikarra,
ideología nazional-kapitalista)

● “Francisco Franco, Espainiako buruzagia jainkoari esker” (1939tik 1997ra legezkoak izan ziren txanpon
frankistetako inskripzioa, ideologia nazionalkatolizista)

“Las ideas de la clase dominante son las ideas dominantes en cada época; o, dicho en otros términos,
la clase que ejerce el poder material dominante en la sociedad es, al mismo tiempo, su poder
espiritual dominante” Marx,

Marx-en aburuz:

● Ideologiaren funtzio bat engainatzea “kontzientzia faltsua”(Gizarte ordena bat naturaltzat


azaldu).

● Nola? gizartean indarrean dauden ekoizpen-harremanekin bat datorren


kontzientzia/pentsatzeko modu bat, pentsamenduaren forma naturalena balitzan.
Errealitatearen distorsioa.

“Gizakien kontzientziak ez du determinatzen haien existentzia, baizik haien existentzia sozialak


determinatzen du haien kontzientzia” (Marx eta Engels)

● Marxen ustez, ideologia ezin da kritikatuz irauli, soilik gizarte desberdintasunak aldatuz,

● Kontzeptuak garapen luzea…

○ Manheim (1966): Ideologia VS. Utopia

■ IDEOLOGIA → portaera edo pentsamolde historiko bat ideaien bidez adieraztea.


Hauek gizarte-ordena bat adierazi eta ezkutatzen dute → EZ da OBJEKTIBOA
interesen arabera osatzen baita

■ UTOPIA → EZ dagoen gizarte-ordena bar ideien bitartez adiraztea, etorkizunean


gauza daitekeena → EZ da OBJEKTIBOA aldaketarako eredu orientagarria baizik

○ Gramsci: Borroka ideologikoak garrantzi handia hezkuntza sistema eta komunikabideetan.


Ordenaren justifikazioa VS. Klase dominantearen pribilegioak babesten dituzten ideologiei
aurre egitea.

Definizio bat gizarte zientzietan:

“Gizarte-ordenaren ikuskera, sistemiko edo zatikatua, politikaren edo eguneroko bizitzako


egintzaren bidez ordena hori mantentzeko (halakorik bada) edo praktiara eramateko (halakorik
ez bada) balorazio edo orientazioak dituenak”

● Bi mota:

○ Mantentze ideologia. Gizarte-ordena mantentzera edo berreskuratzera


bideratuta.

2
○ Eraldatze ideologia. Indarrean dagoen gizarte-ordena aurreratuagoa edo egokiagoa den beste
baten bidez ordeztera bideratuta. → Utopia hemen sartu

● Bietan: gizabanakoen eta kolektiboen interesek eta balioek aski mediatizatutako gizarte-
errealitatearen irudikapena ematen du ideologiak.

● Eskola: ideologia transmititzen duen instituzio bat. Baina…

○ Mantentze ideologia soilik? (sozializatu) → Ikasleak indarrean dagoen hartzan barneratzen


ditu eta beraz helburua dagoen hori hala birsortzea da

○ Eraldatze ideologiarako tokia badu? (aldaketa proeiktuen parte) → baina horrek ez du esan
nahi eskolak beste instituzio batzuekin batera habian dauden aldaketa-proiektuetan parte
hartu ezin dutenik

Eskola indarrean dagoen gizartea eta kultura birsortzera soilik bideratua ala aldaketari
lagun diezaioke? Lagun diezaioke

1. GIZARTE IDEOLOGIAK ETA HEZKUNTZA POLITIKAK

● Ideologizazioa: ideologia osatzen duten irudikapen, arau eta balio multzoa, biztanleria
bati transmititzeko prozesua.

(Eskola ideologizazio agentea da).↓

Sozializazioaren puntu garrantzitsua da ideologizazioa. (Gizarte insitituzioekiko –familia,


ekonomiko, politiko…- pentsamolde partekatua)

● Eskolan nagusitzen den ideologia orokorraz gain, politikoki bideratuagoak ere….

○ Erregimen autoritarioak: erregimenaren aldeko politika ideologizatzaile


nabarmena eskoletan (diktadura faxistetan adibide argiak).

○ Erregimen demokratikoak: katedra-askatasuna konstituzioak bermatu (1978).

○ Eskola publikoetan: ikasleak ez doktrinatu. Gai konprometituak ezabatuz (eta


beraz, nagusitzen den ideologiari bide emanez) edo izpiritu kritikoan hezituz (gai
polemikoak sahiestu gabe).

○ Eskola pribatuetan: zentroaren idearioa –katolikoa eta kontserbadorea-, katedra


askatasuna eta aniztasun ideologikoa murriztu ohi da.

2. ERLIJIOA ETA ETIKA IKASKUNTZA MODERNOAN

Ikasleak modu INPLIZITUAN (ezkutuko kurrikuluma: irakasleen jarrera, zentroko arauak,


autoritatean errespetua…) eta ESPLIZITUAN ideologizatzen dira.↓

Doktrinamendu politikoak (frankismoa), erlijioa edo etika currilumean sartzean… ideologizazioa


are nabarmenago.

- Erlijio-balioetan hezteko 2 aukera hezkuntza sisteman:

● Eskola konfesionala: Erlijio bati esplizituki atxikiriko ikastetxea.

● Eskola laikoa: erlijio-gaietan neutrala (sinesteak gai pribatuak dira).

Espainiar Estatua: hainbat eredu, baina praktikan konfesionalismoa.

3
HEZKUNTZA ETA SOZIOLOGIA (E. DURKHEIM)

● Eskolaren funtzioa → ikasleen kontzientzian garaiko gizartean integratzeko beharrezko jarrerak,


balioak eta arauak barneratzea; hau da, ikasleak moralki heztea.

● 3 moralitate elementu osatu behar dira hezkuntzaren bidez:

○ diziplina-espiritua

○ gizarte-taldeekiko lotura eta haien bidez instituzioekiko lotura

○ borondatearen autonomia

● Durkheimek moraltzat hartzen du gizabanakoen ekintzak preskribatzen dituzten eta


gizarteak inposatzen dituen arauen multzoa.

○ Beraz, moralak gizabanakoarengan duen funtsezko eginkizuna da jokabidea


ezartzea, finkatzea eta norbanakoaren arbitrariotasunetik ateratzea.

● Hezkuntza moralak bizi diren gizarte demokratikoko orientazio- eta bizikidetza-balio eta -
arau garrantzitsuenak irakatsi behar dizkie ikasleei. ↓

Horretarako beharrezkoa da eskubide eta betebehar demokratikoekin koherenteak


diren jokabide-arau eta -ohitura partekatuen arabera bizi izatea, familian eta eskolan
arrazoitu eta zigortutako arau eta ohituren arabera (diziplina).

● Jaioberria den izaki egoista eta asozialari beste bat gainezarri behar zaio, bizitza moral
eta soziala eramateko gauza izango dena. Hezkuntzak izaki berri bat sortzen du
gizakiarengan. (…) gizarte-bizitzak [animali bizitza kontrajarriz] suposatzen dituen
edozein motatako gaitasunak konplexuegiak dira (…).

○ Hortik ondorioz ateratzen da gaitasun horiek ezin direla transmititu belaunaldiz


belaunaldi herentziaren bitartez. Transmisioa hezkuntaren bidez egiten da”

● Arauak ikaslearen autoritate moralaren bidez barneratzen dira, eta taldearekiko eta
eskolarekiko leialtasun-giro egokia izanik.

● Gizarteak gizakiarengan hezkuntzaren bidez, duen eraginak, ez du helburutzat, eta ez


dakar inolaz ere ondoriotzat gizabanakoa zanpatzea, gutxitzea eta desnaturalizatzea,
alderantziz, hau handitzea eta egiazki humanoa bihurtzea baizik.”

● Hezkuntza aldian dagoen subjektuak eremu horretan duen autonomia morala taldearen
moralitatea ulertzea eta moralitatea hori borondatez eta kontzienteki barneratzea da.

● Piagetek proposamen hau baztertu zuen.

○ Irakaslearen zeregina ez da ikasleari arau eginak ematea, ikasleari heltzen


laguntzea baizik, berak jarrai diezaion aurrerapen moralaren bideari, arrazoiak
gidatuta.

● Kohlbergek, Piageten jarraitzailea,dio Durkheimen pedagogia morala doktrinatzailea


dela.

4
○ Bere ustez, garapen morala arrazonamendu moralaren eta espiritu kritikoaren
bidez sustatu behar da, askatasun giro batean.

“Morala hertsiki lotua dago gizarteen izaerari, zeren gizarteak aldatzean hura ere aldatu egiten
da”

“Hizkuntza bat ikastean, ondo desberdindu eta sailkatutako ideia-sistema oso bat ikasten
dugu…”

IDEOLOGIA ETA BIRSORTZE SOZIOKULTURALA

● Durkheimen ustez, hezkuntza moralak sozializatu egiten du

● Kritika → gizartea birsortzen du hezkuntza moralak/sozializazioak.

● Gatazkez eta desparekotasunez betetako gizarte batean, ikasleari ideologia nagusia


transmititu hezkuntza moralaren bidez. Gizarte hau zilegitzat hartzen duelako.

● Beharrezkoa da sozializazio hutsetik harago kritikoa izatea.

Althusser (1977) hezkuntza-sistema da gizarte kapitalista birsortzen eraginkortasunez laguntzen


duen estatu aparatuetako bat:

● Hezkuntza modernoa Estatuaren aparatu ideologikoa da bere iritziz.

● Gizate kapitalista birsortzen du bi modutan:

○ Ikasleak gizarte klasearen arabera aukeratuz lanbide baterako edo besterako.

○ Ideologia menderatzailea erakutsiz kultura transimisioaren bidez.

Hezkuntza=Biolentzia sinbolikoa (Bourdieu eta Passeron, 1977)

● Biolentzia sinbolikoa: dominiazio egoera sostengatzeko mekanismoak, non dominatua ez


den jabe indarkeriaz eta haren dominazioaren konplize den).

● Eskolan, klase desparekotasunak erreproduzitu Curriculum ezkutuaren bidez. Eskoletan


irakasten den kultura klase dominatzaileen ondarea, inposatu ikasle guztiei.

● Kapital kulturalean (hizkera, jokaera, jokamoldea, irakurtzeko ohiturak, unibertso


sinbolikoa…) desorekak, abiapuntu desorekak.

=klase egituren birsortzea eskolaren bidez.

ESKOLA ETA ERREFORMAK

Hezkuntza politikak: gobernuek (partidu politikoek) hezkuntza sistemarekiko aurrera eramaten


dituzten ekintzak.

● 3 tentsio nagusi:

○ Ezker/eskuin.
○ Identitate nazionala.

5
○ Erlijioa
Erreformak: hezkuntza sistemarekiko dauden eskaera sozialei erantzuna emateko tresna
(politika baino zehatzago).

Erreforma motak:

● Estrukturalak (ikasketa urteak, derrigorrezko adina, zikloak…)

● Curricularrak (edukiak, ikasgaiak…)

● Antolakuntzarekin zerikusia (zentroen autonomia…)

● Politiko-administratiboak (estatuaren antolaketa, konpetentzia autonomikoak…)

Erreforma asko, baina Bigarren Gerra Mundialaren ondoren berdintasunaren helburuan


oinarritu.

XX. mendean zehar, ERREFORMA INTEGRATZAILEAK:

1. Erreforma konprentsiboa
2. Erreforma koedukatiboa
3. Erreforma multikulturala edo konpentsatorioa

1. ERREFORMA KONPRENTSIBOA

● Klase sozialetan kezkakuta.

● Langile klaseen seme-alabak eskolara joan.

● Derrigorrezko adina igo.

● Mugimendu arrakastatsua (popularra) baina kritikak:

○ Emaitzek oraindik oso sistema estratifikatua erakutsi.

○ Klaseen artean dauden desberdintasun aukerak agerian.

2. ERREFORMA KOEDUKATIBOA

● Gizon eta emakumeen arteko hezkuntza segregatuarekin bukatu nahi (eskola mixtoak).

● Bereizketa fisikoekin bukatu.

● Currulicum bateratzaile bat helburu.

● Hasieran ez zuen aurrekoaren arrakasta. Kritikak:

○ Ikuspegi androzentrikoa nabaria.

3. ERREFORMA MULTIKULTURALA

● Etorkinen fenomenoarekin harremana baina ez bakarrik (ijitoak).

● Estatu Batuetan esperientzia luze, hemen ez horrenbeste (ijitoak salbuespen).

● Arrakasta baina kritikak:

○ Segregazioak nabari (eskola publiko eta pribatuen artean).

6
○ Asimilazioa, kultura desberdinen aniztasunari errespetu gutxi.

ERREFORMA INTEGRATZAILEETATIK → ERREFORMA INKLUSIBOETARA

ZER DA ESKOLA INKLUSIBOA?

● Helburua: guztiontzat eta guztiongandik sortutako eskola, guztiok batera ikasten joateko,
guztiok parteNhartzeko moduak izanik, modu berean baloratuak izanda.

● Hezkuntza pertsonalizatu bat bezala ulertu, trebetasun eta konpetentzi aniztasuna


kontutan hartuz.

● Ohiko ikasgela batean pertsona bakoitzak behar dituen beharreetara egokitu.

You might also like