You are on page 1of 8

B ATALA: GAIAREN GARAPENA

3.GAIA: Nortasunaren garapena. Garapen afektiboa zero eta sei urte bitarteko
haurrengan. Hainbat egileren ekarpenak. Autonomiaren konkista. Hezkuntzan behar
bezala esku hartzeko jarraibideak.

Ausaz aukeratutako gai guztien artean, hirugarren gaia garatzea erabaki dut,

haurrak izaki sozialak direnez eta besteekin harremanetan egon behar dutelako

beren beharrak asetzeko. Nortasuna garatzeko, garrantzitsua da, halaber, haurra

zein ingurunetan garatzen den jakitea. Adibidez, gurasoek haurrari nahi duen guztia

ematen badiote, emaitza katastrofikoa izango da, ez baitu inolako porrotik jasango.

Gainera, hirugarren gai hau, deialdiko 1, 2, 5 eta 18. gaiekin lotuta dago, hauek

haurrek sei urtera arte jasaten dituzten ezaugarri orokorrak jorratzen baitituzte,

garapen psikomotorrarekin eta garapen kognitiboarekin eta hizkuntzaren

bilakaerarekin batera.

Gai honetan zehar, honako atal hauek aztertuko dira: nortasunaren garapena eta 0-

6 urteko haurren afektibitatearen bilakaera. Ondoren, autore batzuen eragina

nabarmenduko da. Jarraian, autonomiaren konkistari buruz hitz egingo da eta

gaiarekin amaitzeko hezkuntzaren esku-hartze egoki baterako orientabide batzuk

emango dira.

Gai hau garatzeko, estatu mailan, egungo hezkuntzari buruzko legean oinarritu naiz,

abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoan, hemendik aurrera, LOMLOE,

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa moldatzen duena. Era

berean, lege horiek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko gutxieneko irakaskuntzak

ezartzen dituen abenduaren 29ko 1630/2006 Real Dekretuan zehazten dira. LOEren

2. artikulua nabarmentzen da (LOMLOE-ren moldaketarik gabe), non, besteak beste,

ikasleen nortasunaren eta gaitasunen garapen osoa jasotzen den.


Maila autonomikoan, 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa,

curriculumean oinarritu naiz. Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal

Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

Gairi hasiera emateko, nortasunaren bilakaera aztertuko dut. Nortasunaren

kontzeptua eta ezaugarriak azalduko ditut, nortasunaren dimentsio batzuekin batera.

W. Allport-en (1937) arabera, nortasuna sistema psikofisikoen norbanakoaren

barruko antolaketa dinamikoa da, haren jokabidea eta pentsamendua zehazten

dituena.

Bestalde, nortasunaren ezaugarri batzuk honela laburbil ditzakegu:

● Indibidualtasuna edo globaltasuna: osagai ezberdinez osatuta egon arren,

nortasuna osotasun bat da.

● Jarraitutasuna: gizabanakoaren garapen ontogenetikoan, honek hainbat

aldaketa jasaten ditu (haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa) eta, aldi berean,

bere portaerak aldaketak jasaten ditu, hala ere, indibiduoak berdina izaten

jarraitzen du.

Amaitzeko, haurren psikomotrizitatearen dimentsioak aipatuko ditut. Angel

Gonzalezen arabera (1992), nortasunak dimentsio hirukoitzean jarduten du:

kognitiboa, afektibo-estimatiboa eta operatiboa. Dimentsio horietako bakoitzak

osagai desberdin batekin zerikusia du: autokontzeptua, autoestimua eta autokontrola

● Autokontzeptua: geure burua deskribatzeko erabiltzen ditugun ezaugarrien

ezagutza da, autokontzeptua behar bezala garatzeko haurrak hainbat fase

igaro behar ditu: kontzeptua, non kanpo-ezaugarriak kontuan hartuta

deskribatu ohi diren; globala, non bere osotasunean deskribatu ohi diren:
«Ona naiz »; arbitrarioa, egun jakin batean gertatutako gertaerei erreparatuz

deskribatzen direnean; « txarra naiz, egun batean kristal bat hautsi nuelako ».

● Autoestimua: autokontzeptuak ez bezala, orientazio afektiboa eskatzen du, eta

positibotzat edo negatibotzat jo daiteke.

● Autokontrola: helburu batzuk finkatzea eta horiei eusteko gai izatea da.

Jarraian, 0-6 urte bitarteko haurren garapen afektiboaren gaia jorratuko dut,

237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu

eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, kontuan hartuta, non etapako helburu

orokor bat jasotzen den: gaitasun afektiboak finkatzea.

Haurren afektibitatea, gizakiaren gainerako gaitasunetan eragina duten emozio eta

sentimenduen multzo gisa definitu dezakegu. Sentimenduak, emozioak baino

egonkorragoak eta konplexuagoak dira, izaera adierazgarria dute eta oroitzapenekin

eta ideiekin lotuta daude. Emozioak aldiz, denbora gutxi irauten duten egoera

afektibo biziak eta subjektiboak dira.

Behin honetara iritsita, komenigarria da adimen emozionalaren kontzeptua aipatzea,

hau, norberaren eta besteen sentimenduak gogoratzeko gaitasuna eta sentimendu

horiek hobetzeko trebetasuna da. Daniel Goleman (1995) dio adimen emozionala

bost gaitasunen inguruan antola daitekeela: norberaren emozioak eta sentimenduak

ezagutzea, horiek maneiatzea, onartzea, norberaren motibazioa sortzea eta

harremanak kudeatzea.

Adimen emozionalaren lanerako, haurraren garapen afektibotik abiatu behar da;

horregatik, garapen afektiboaren mugarri ebolutibo nagusiak deskribatuko ditut.


0 eta 3 hilabete bitartean, interesa adierazten duten aurpegi keinuak egiten dituzte,

hala nola, nazka eta ondoeza agertzen dute hainbat estimuluen aurrean. 3 eta 6

hilabete bitartean, aurpegi keinuekin egindako alaitasun-, haserre-, harridura- eta

tristura-adierazpenak agertzen dira. Beldurra, 5 hilabete inguruan adierazten hasten

dira. 6 hilabetetik 12ra bitartean, besteen adierazpenak behar bezala interpretatzeko

gai dira, eta erreferentziako pertsona bere albotik joaten denean negar egiten du. 12

hilabetetik aurrera, gurasoak/erreferentziazko pertsona ez egotea onartzen du, nahiz

eta protesta egin dezaketen. 18 hilabete inguruan, hau da, beren burua ezagutzen

hasten direnean, emozio eta sentimendu konplexuagoak sortzen dira, hala nola,

lotsa eta harrotasuna. 2-3 urte bitartean, berdinekiko eta etxeko animaliekiko

maitasuna erakusten du, eta emozioak garatzen doaz, hala nola amorrua, haserrea,

afektua. 3-4 urte bitartean, bere emozioak besteei proiektatzeko gogo bizia dute. 4-5

urte bitartean, berdinen konpainiaz gozatzen dute, baina oraindik ez ditu

kontrolatzen bere bulkadak; horrek gatazkak sor ditzake. 5-6 urte bitartean, jokoa

independenteagoa da eta enpatia garatzen hasten dire, beraz, kide bat

kontsolatzeko gaitasuna eskuratzen dute.

Ez dut atal hau amaitu nahi atxikimenduaren lotura aipatu gabe, Lopezen arabera

(2009), haurrak harekin modu esanguratsuan elkarreragiten duten pertsonekin duen

lotura da, eta jokabide, pentsamendu eta irudikapen mental jakin batzuk ditu

ezaugarri.

Jarraian, hainbat egilek 0-6 urte bitarteko haurren garapen afektiboaren ezagutzari

egindako ekarpenak azpimarratuko ditut, haien artean, Henry Wallon, Watson,

Skinner eta Bandura nabarmenduz.


Henrry Wallon (1987) haibat etaparen bidez aztertzen du nortasunaren garapena:

Etapa inpultsiboa (0-6) hilabete, hau jarduera aurrekontzientearen aldia da; etapa

emozionala (6-12 hilabete), haurrarengan emozioak nagusitasuna du; etapa

sentsoriomotorra (1-3 urte), haurrak eskuratzen dituen alderdi nagusiak, “ni”-a eta

“ez ni”-aren artean bereizten hasten da eta bereak edo besteen ekintzen artean

bereizten hasten da. Pertsonalismoaren etapa (3-6 urte), honetan haurrak nortasuna

finkatzen du eta hiru fase ditu: oposizio-fasea (haurrak bere “ni”-a agerian du, eta

autonomia babestuz berretsi behar du); eskertze-fasea (besteen afektua bermatu

nahi du, horretarako, besteak limurtzen ditu keinuen, hitzen eta ekintzen bidez) eta

imitazio-fasea (bere burua miresten duen pertsonen ezaugarriak imitatzen hasten

da, eta jarrera horiek imitatzen ditu).

Watson (1994), konduktismoaren “aita” izan zen. Honek, haurren nortasuna bere

hazkuntza-giroaren araberakoa zela zioen.

Skinnerrek (1974) baldintzapen eragilearen teoria sortu zuen. Teoria horretan,

animaliek zein gizakiek, emaitza positiboak dituzten jokabideak errepikatzen

dituztela proposatzen du.

Azkenik, Bandura, ikasketa bikarioaren edo behaketaren bitarteko ikasketaren teoria

garatu zuena. Ikaskuntza beste pertsona batzuen portaeraren behaketaren eta

imitazioaren bidez gertatzen dela baieztatuz. Gainera, jokabidearen kanpoko

determinatzaileak (sariak eta zigorrak) eta barneko determinatzaileak (sinesmenak)

jokabideari eragiten dioten eragin-sistema baten parte direla adierazten du.

Hainbat egileren ekarpenak aztertu ondoren, autonomiaren konkistari buruz hitz

egiteari ekingo diot, 237/2015 dekretuaren 12. artikuluan jasotzen den bezala,

helburu orokor bat autonomiaren garapena lortzea da, beren ohiko jardueretan.
Autonomia norberaren buruari arauak emateko gaitasuna da, kanpoko edo barruko

presioen eraginik gabe. Haur Hezkuntzan, autonomiaren konkista norberaren

ezagutzarekin hasten da, ondoren, besteak deskubritu eta errekonozitu ahal izateko.

Hori da, hain zuzen, dekretu honetan jasotako norberaren ezagutza eta autonomia

pertsonala izeneko esperientzia-eremuaren helburu nagusietako bat.

Garrantzitsua da azpimarratzea autonomiaren konkista oso lotuta dagoela ohiturak

hartzearekin, hau da, aldez aurretik egin den ekintza bat errepikatza, eta behin ezarri

ondoren, automatikoki egitea. Ohiturak behar bezala ezartzeko, familiekin

lankidetzan aritzea funtsezkoa da, haurra gero eta autonomoagoa izan dadin. Beti

ere bere heldutasun-aukerak kontuan hartuta. Horretarako, garrantitsua da: ohiturak

hartzeko plangintza egitea, etxean erantzukizunak har ditzan haurra bultzatzea eta

haren espazioa eta denbora errespetatzea.

Bai Haur Hezkuntzako lehen zikloan, baita bigarren zikloan ere, jolasaren garrantzia

azpimarratzea ezinbestekoa da, hori baita haurraren jarduera naturala eta adin

horietan ikasteko bide nagusia. Maria Montessori (1936) dioen bezala, “jolasa

haurraren lana da”.

Gaia amaitzeko, esku-hartze egoki baterako jarraibide batzuk emango ditut. “Ni”-a

hazkunde emozionalaren zatirik garrantzitsuena da. Norberaren ezagutza

kontsiderazio positiboaren esperientziatik edo beste pertsona esanguratsu batzuen

esperientziatik garatzen da.

Onarpenari dagokionez, haurraren pentsamendu batzuk onartuak eta beste batzuk

baztertuak direnean, baldintzatutako onarpena izan duela esaten da. Haurraren

edozein ekintza ezin da onartu, hala ere, haurrak jakin behar behar du onartu egiten

dela eta pertsona gisa hartzen dela.


Konfiantzari dagokionez, haurra geroz eta hobeto moldatzen den heinean, bere

buruarengan konfiantza izaten ikasten du. Horretarako, haurrak bere beharrak eta

sentimenduak entzuten ikasten duela esan nahi du.

Enpatia-gaitasuna garatzen laguntzeari dagokionez, hau da, besteen ikuspuntuak

deszentratzen eta bereganatzen ikasteari dagokionez.

Ikaslearen nortasunaren eta autonomiaren garapena errazteko, zenbait printzipio

metodologiko nabarmendu behar dira, hala nola: ikuspegi globalizatzailea;

ikaskuntza esanguratsua; jolasa; behaketa eta esperimentazioa, besteak beste.

Gaian zehar aztertu den bezala, haurrak beren beharrak asetzeko besteekin

harremanetan egon behar dute. Haurraren garapena egokia izan dadin, familiekiko

harremana funtsezkoa da; izan ere, hauekin haurrek bere lehen ikaskuntzak

eraikitzen dituzte eta beren lehen zirkulu emozionalak ezartzen dituzte. Familiekin

harreman eta komunikazio ona izateko, harrera- eta irteera-uneak aprobetxatu

daitezke, haurren aurrerapenei eta zailtasunei buruzko informazioa trukatzeko.

237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, (curriculuma ezarri eta Haur

Hezkuntzaren antolamendua arautzen duena) ezartzen den bezala. Familia eta

eskola dira haurraren sozializaziorako eta garapenerako lehen testuinguru edo

guneak. Haurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira

bien ala bien helburu. Funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko

harremanak ezartzea familien eta eskolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak

partekatu eta haurraren oinarrizko beharrak asetzeko ».


Aplikazio didaktikoari dagokionez, batzarra bikoteka egingo da, ikasketa

kooperatiboa sustatuz, batzarra amaitzean arduradun bakoitzak ikaskide bat

aukeratu beharko du eta honi buruz zerbait polita esan.

Biblografia:

W. Allport, Gordan (1961). Psicologia de la personalidad. Paides?

Bandura, A. y Walters, R. (1974). Aprendizaje social y desarrollo de la personalidad.

Alianza.

Zaba.., H (2010). Didactica de la educaicon infantil. Madrid. N?

You might also like