You are on page 1of 32

GARAPENAREN PSIKOLOGIA

Gizarte Hezkuntza 1. maila


2023/2024 ikasturtea
Uxue Nuñez

1
AURKIBIDEA

2
1. GAIA: Garapenaren psikologiari sarrera

1. SARRERA

Garapenaren psikologia; giza bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa prozesuak aztertzen
dituen psikologiaren eremua da. Jaio aurretik garatzen hasten gara, gure gurasoek
hartutako erabakiek ere baldintzatzen dutelako gure garapena. Ondorioz, bizitza osoan
zehar garatutakoa praktikan jartzen dugu.

Aroak; konstruktu soziala, garapen egoki edo osasuntsurako oinarrizko beharrak behar
ditugu. Hauek aldatzen doaz pertsonaren arabera eta bere egoerak aztertuta hauetako bat
saltatzea ere gerta daiteke. (Haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna, zahartasuna) baina
gertatzean kalteak eragin ditzake gure garapenean.

Garapenaren arloak;
● KOGNITIBOA
● PSIKOSOZIALA
● FISKOA

Garapenaren arlo guztiak elkarri eragiten diote, elkarlotuta daude.


ADIBIDEZ; “Bullying”-a sufritzen duen ume batek bere arloren bat zauritua izango du eta
horren ondorioz besteak ere kaltetuak izango dira.

- Garapen normatiboa: OHIKOA, normalean gertatzen dena, ezberdintasun


indibiduala barne. (biologikoak, gizartea, kultura, garai historikoa…)

- Garapen ez-normatiboa: Ezberdintasuna sortzen dutenak / ezaugarri genetiko


bereziak (esperientzia atipikoak)

Norbanakoa bere garapenean subjektu aktiboa da: bere erantzunek besteengan eragiten
dute, garapenari eraginez: norabide bikoitzeko eragina sortuz.

HERENTZIA VS INGURUNEA

● HERENTZIA: Inatoak diren eragile edo ezaugarri bio-fisiologikoak, gurasoengandik


heredatuak.

● INGURUNEA: Esperientziaren bidez jasotako eraginak, heredatuak ez direnak.


(testuinguru fisiko/ingurugiroa, kulturala, historikoa…)

Eragina: Herentzia + Ingurunea

- Ezaugarri itxiak: ezaugarri genetiko aldaezinak (erreakzio marjina)

3
- Ezaugarri irekiak: gaitasun eta lorpen ezberdinen aukera, testuinguruaren arabera

ALDI SENTIKORRAK: garapen aldiak, non izakia esperientzia jakinei bereziki sentikorra
den (estresaren kudeaketa egokia, hizkuntza…).

→ Hizkuntza bereizteko ahalmena, BURMUINAK energia behar du eta


testuinguruaren arabera behar duena IKASTEN ditu.

→ Haurrak ez du estimulazio berezien beharrik.

PLASTIZITATEA: Nerbio sistema zentralean gerta daitezkeen aldaketa funtzional edo


estrukturalen aurrean, neuronek duten anatomia funtzioa berritzeko gaitasun mugatua.
Gaitasun berrien ikasketaren oinarria da.

→ Adinarekin gutxitu egiten da. (Hiptusa sufritzen duen pertsona helduari gehiago
kostatuko zaio asetzea.)

KANALIZAZIOA: heredatuak diren ezaugarri edo gaitasunek garatzeko dituzten mugak


(begien kolorea).

ERREAKZIO MARJINA: heredatuak diren ezaugarriek espresioan, testuinguruan duen


eragina (altuera azken belaunaldietan).

2. IKUSPEGI TEORIKOAK

2.1. PSIKODINAMIKOA

● GARAPEN PSIKOSEXUALA → Freud

○ Inkontzientea: Hainbat jokabide eta arazo emozionalen azalpena.


(“nahigabe” egiten ditugunak.) Bertako emozioak gordetzen ikasi
beharko dugu.

○ Nortasuna: Haurtzaroan sortzen da, lehenengo 6-7 urteak


erabakigarriak izango dira. Gatazkaren sorrerak ebazpen egokirik ez
duenean, traumak sortzen dira eta bertatik fijazioak. (Helduaren
nortasunean islatuko dena).

■ Aroak: Plazer puntuak hartzen dira erreferentzi bezala:


● Ahozkoa (0-12/18hilab)

4
● Uzki fasea (12/18- 3u.)
● “Falikoa” (3-6u.)
● “Latentzia” (6-12urt…)

Hiru elementuk osatzen dute gure nortasuna:

ZERA NIA SUPERNIA

Inkontzientea Urte batetik aurrera 5-6 urteetatik aurrera.


jaiotzetik daukaguna osatzen da, MORALA, “zer egin
eta berehalako errealitatearen eskaera behar den”
plazerra batzuk.”Nahi dut baina, Gurasoaek araututa.
ezin dut” ARRAZOIA

● GARAPEN PSIKOSOZIALA → Erikson

Gizarte eta kulturaren eraginari pisu handiagoa eman zion.

○ Nortasunaren garapena: Bizitza osoan zehar garatzen da eta 8 etapa


deskribatu zituen, elkarren arteko jarraitasuna zutenak. Etapa bakoitzean
behar batzuk bete eta gaitasunak lortu behar ziren bere ustez, bien arteko
oreka lortuz bertute baten garapena lortuko genuke.

■ Etapak

KONFIANTZA VS KONFIANTZA EZA (0-1urt) Testuingurua konfiantzan oinarritzen da. (Negar egiten
duenean ez badiogu kasu egiten konfiantza eza garatuko du) ITXAROPENA

AUTONOMIA VS LOTSA/ZALANTZA (1-3urt) Exploratzen eta garatzen uztea, umeak bakarrik egin nahi ditu
gauzak. BORONDATEA

INIZIATIBA VS KULPA (3-6) Imitatzen hasten dira, kapazagoa den gorputz bat garatzen dute jakimin
handiagoa sortuz. Umeek onartuak izateko beharra daukate. ASMO-NAHIA

LANGILE VS GUTXIAGOTASUNA (6-12) Eskolan hasteko garaia TREBETASUNA

IDENTITATE VS NAHASTEA (12-20) Nerabezaroa, burbuinan aldaketa handiak gertatzen dira. Zure
antzekoak diren kideekin lagun taldeak sortzen hasten zara. LEIALTASUNA

INTIMITATEA VS ISOLAMENDUA (12-20) Aurrekoa txarto garatua egon ezkero bakarrik sentituko gara,
GALDUTA. Baina ondo garatuz gero, INTIMITATEA lortuko dugu. MAITASUNA

PRODUKTIBITATEA VS GELDITASUNA (40-60) Beharrezkoa da hurrengo belaunaldiei erakustea. ZAINTZA

OSOTASUNA VS ETSIPENA (60+) Bizitzaren balantzea, positiboa bada hobeto sentituko gara bestea
desesperazioa garatuko zen. JAKINTZA (bizitzan)

5
2.2 IKUSPEGI EBOLUTIBOA (soziobiologikoa)

Jokabidearen oinarri ebolutiboa eta biologikoa da. Darwinen teoriaren eragina izango da,
jokabidearen egokitzapenerako balioa (funtzioa).

Ontogenesian mantentzen duena filogenesian bizirauteko baliagarria izan da eta


etologoen azterketak: ingurugiro naturalean.

- Filogenesia: Naturaren garapena


- Ontogenesia: Norberaren garapena

EKARPENAK: Atxikimenduaren teoriaren oinarria izango da. (Konrad Lorenz)

2.3. IKUSPEGI KOGNITIBOAK

Arreta pentsamenduetan ezartzen da, jokabidea pentsamenduan dagoela esanez.

Teoria ezberdinak daude:


● Oinarri organismikoak
● Mekanizista

2.3.1 EPISTEMOLOGIA GENETIKOA → Piaget

Kognizioaren garapenean hiru oinarrizko prozesu daude:

1. Antolakuntza: Gero eta konplexuagoa da eta ESKEMAK (sentsorialak eta motoreak


dira, ezta guztiz esperientzia) erabiltzen ditu, esperientzia erabiliz.
Pentsatzeko eta jokatzeko patroiak antzeko egoeretan erabilgarriak dira. (Zinemako
adibidea)

2. Egokitzapena: Ingurugirora moldatzen garenean gertatzen da, informazio berrien


aurrean horrela jokatzen dugu.

a. ASIMILAZIOA
b. AKOMODAZIOA (moldatzea)

3. Oreka: Esperientzia berrien aurrean “galtzea” horrela GATAZKA KOGNITIBOA


gertatuko zaigu eta gero desoreka hori antolatzeko:

a. Asimilazioa/akomodazioa
b. Gero eta eskema konplexuagoa (Homosexualaren adibidea) Aurreiritziei
kontra egitea esperientziaren bidez eta horrela eskema berri bat sortzea.

6
Guzti honek ETAPA desberdinetara eramango gaitu:

● Sentimen eta mugimenduari dagokion estadioa (0-2) → Errealitatea barneratzen


saiatuko da. Hasieran ez du ulertzen beraz ikusten ez duena ez da existitzen.
Eskemak sentsorialak eta motoreak dira, 8.hilabeterako barneratuak ditu gutxi gora
behera baina lehengotan dena ezagutzeko gogoak ditu beraz dena probatzeko
asmoak ditu. Etapa honetan dena da mugimendua.

● Eragiketa aurreko estadioa (2-6/7) → Imitaziorako etapa, ez den gauza bat hartzea
eta beste objektu bat dela esatea berarekin jolasteko. Hizketan edo margotzen
hasten garen unea. Oraindik kosta egingo da eskemekin jokatzea ez daude oso
lotuak.

● Eragiketa zehazteko estadioa (7-8 - 11/12) → Eskemak osatzen hasten gara, gauza
abstraktoak eta errealitatetik aldentzeko ahalmena ez dugu izango.

● Eragiketa formalen estadioa (nerabezarotik aurrera) → Modu zientifiko baten


pentsatzeko gai izango ginateke, gure eskemak formatuak egongo dira. Helduak
egiten ari gara.

INFORMAZIOA PROZESAMENDUAREN EREDUA

Teoria ezbedin eta ugari daude, batzuk eredu mekanizista dutenak.

Garapenaren arlo kognitibora mugatzen dira eta prozesu mentalen azterketa egiten da.

2.4. TESTUINGURUKO IKUSPEGIA:

Testuinguru sozialean jarriko dugu arreta, norbanakoa testuinguruaren parte da eta


subjektuaren garapena ulertzeko bere testuinguruan aztertu behar da.

● TEORIA SOZIOKULTURALA → Vygotsky

Garapen kognitiboa elkarrekintza sozialean oinarritzen da. Garapen kolaboratiboa


(elkarrekintza) izango du, ekintza partekatuen bidez. Horrela GARAPEN HURBILEKO
EREMUA sortuz.

● TEORIA BIOEKOLOGIKOA → Bronfenbrenner

Elkarren artean eragiten duten eragile ugarietan jarriko dugu arreta. Norbanakoa sistema
ekologiko baten garatzen da.
Sistema hori ez badugu ulertzen, ezingo dugu garapen hori ulertu/hobetu.

7
Norabide biko elkarrekintza izango da, subjektuak eta bere testuinguru hurbilarekin, aldi
berean beste sistema urrunagoek eragiten dutelarik. Bost sistema daude elkar lotuak
daudenak.

Hitzen definizioa:

● MIKROSISTEMA: Gurasoak, falilia edo hezkuntza


● MESOSISTEMA: Familia eta lagunen arteko harremanak
adibidez
● EXOSISTEMA: Irakasle batek bere kideekin daukan harremana
adibidez.
● MAKROSISTEMA: Kondizio sozial edo kulturalak
● KRONOSISTEMA: Familia edo ingurukoen egoera sozial,
ekonomiko, kulturala…

3. IKERKETA METODOAK

METODO ZIENTIFIKOA

1. Arazoa identifikatu; berrikusketa teorikoa (aurreko ikerketen emaitzak)


2. Hipotesiak sortu
3. Datuak bildu; lagin eta tresna fidagarri eta argi azalduta; errepikatzeko moduan
4. Datuak aztertu eta ondorioak atera
5. Emaitzak hedatu

Bi motatakoak izan daitezke:

● Kualitatiboa (subjetiboa) → Zelan, zergatik gertatzen den fenomeno bat inplikatuta


daudenen ikuspegitik

- Eguneroko testuinguruetan

● Kuantitatiboa (objektiboa) → “Kantitatea” tamaina (magnitudea) eta kausalitatea


(esperimentuen bidez)

- Proba/egoera estandarizatuak
- Laborategiko egoerak

IKERKETA ENPIRIKO MOTAK

● Esperimentala eta kuasi-esperimentala → Aldagaien arteko eragina (kausa-ondorio)


aztertzeko:

- Kontrolatuak, aldagai bat “manipulatzen” da

8
- Talde esperimentala (tratamendua) eta kontrol taldea; neurri pre-post

● Ez-esperimentala → Egoera edo fenomeno bat identifikatzeko, deskribatzeko


(deskriptiboak) edo aldagaien arteko harremana-asoziazioa aztertzeko
(konparatiboak*):

- Ez dago manipulaziorik (gertatu da dagoeneko, ez litzateke etikoa…)


- Egoera errealak
- Ezin taldeak ausaz sortu

* hemen kokatzen dira ebolutiboak

Kasu azterketak: Deskribapen oso zehatza, ezin da orokortu


Behaketa: Helburu batekin eta sistematikoa.
Bi mota: naturala eta laborategizkoa
Inkesta-elkarrizketa

IKERKETA EBOLUTIBOAK
Garapenaren psikologian egin izan diren ikerketetan interesa, asoktan, adinaren arabera
agertzen diren aldaketak (gaitasunetan,jokabideetan…) aztertzean egon da, bi motatakoak
izan daitezke:
- Ikerketa konparatiboak: adin taldeak elkartzen dituztelako
- Ikerketa ebolutiboak: adina eta adinaren araberako aldaketak edo eboluzioa
aztertzen direlako.
Bi motatako ikerketak izan daitezke:

● Luzerako diseinuak (longitudinalak): bi bider baino gehiago pertsona talde


berdinari eginda luzarokoak dira. Ibilbide ebolutiboa pertsona berdinetan aztertzen
da.

Honako abantaila hauek ditu:


o Garapena ondorioztatu daiteke
o Aldaketa intraindibidualak (bere bizitzan) eta desberdintasun interindibidualak
(besteekin alderaketa) aztertzeko aukera ematen du.

Baina baditu desabantailak ere:


o Garestiak dira.
o “hilkortasun esperimentala” eman daiteke, hau da, parte hartzaileak galtzea.
o Neurketa errepikatuen arazoa eman daiteke, hau da, parte hartzaileek
erantzunak ikasita izatea (bakarrik galdeketen kasuan)

● Zeharkako diseinuak: Une jakin batean intereseko adin-multzoetako taldeak


aztertzean datza. Adibidez, eskola batera joan eta galdetegi bat egin LH 1. Mailatik
LH 6. Mailara.

Abantailak:
o Azkarragoa eta merkeagoa

9
Desabantailak:
o Ez ditu izaki bakoitzaren aldaketak kontrolatzen
o Ezin da garapena ondorioztatu

Diseinu mota hauek ez dute aldaketa historikoekiko sentsiblitaterik. Belaunaldi bateko


emaitzak ez dira zertan hurrengoaren berdinak izan behar.

2. GAIA: Lehen haurtzaroa

2. 1 HAURDUNALDIA
Garrantzi handia duen momentua ondorengo garapenerako.
Iraupen: 38-42 aste.
Hiru etapa:

- Etapa germinala: enbrioi aurreko aldia (0-2 aste)


- Enbrioi aldia (3-8 aste)
- Fetu aldia: garai kritikoena (8 astetik jaio arte)
Umetokitik garapena bideratuko duten printzipioak (ordena):

- Zefalo kaudala: burutik buztanerarte.

- Proximo distala: lehenengo enborretik gertuen daudenak.

1. ALDI GERMINALA: ENBRIOI AURREKOA (0-2 aste)


6.egunean umetokian ezartzen da.
1. -3. eguna mitosia: zelularen banaketa-bikoizketa
4. eguna morula
5. -6. Eguna blastula
Zelulen banaketa azkarra. Ernaldutako obulua 6 egunetan umetokira heldu eta hortik aurrera
(7-8. egunean) ezartzen hasten da.
AZAL GERMINALAK

10
- Ektodermoa: azala, azazkalak, ilea, hortzak, zentzumenak eta nerbio sistema
hemendik sortzen dira.
- Mesodermoa: barneko azala, giharrak, hezurdura, zirkulazio aparatua sortzen dira
hemendik.
- Endodermoa: arnasketa, digestio aparatua, gibela, pankreasa atal honetatik sortzen
dira.
2.astean hasten dira zaku amniotikoa, plazentaeta zilbor hestea sortzen.

2. ENBRIOI ALDIA (2. astetik 8. astera)


Oso erraza da aldi honetan abortoak izatea, zaurgarritasun handiko aldia baita.
Gorputzaren sistema eta organo garrantzitsuenen sorrera eta garapena oso azkar ematen
da.
Abortuak bi prozesu hauetan zerbait txarto doanean gertatzen dira:

- Morfogenesia: gorputzaren atalak bereizten hasten diren aldia (burua, besoak…)


- Histogenesia: ehunen bereizketa hasten den aldia (nerbio sistema, digestio
aparatua…)

3. FETU ALDIA (8. astetik aurrera)


Organo eta gorputz atalen garapen azkarra.
Zentzumenezko organu guztiak erabat aktiboak daude jaio aurretik.
26. astean soinu eta bibrazioei erantzuten dute.
Ikasteko eta gogoratzeko gaitasuna dute: umetokian entzundako soinuak (ama hizkuntza,
amaren ahotsa), zaporeak ezagutzen dituzte…

- 8.astea: bihotz taupadak, ukimenezko estimuluetara erantzun.


-
- 3.hilabetea: genitalak ezberdindu daitezke, hezurrak izango direnak kartilagozkoak
dira, ageriko erreflexuak dituzte.
-
- 5.hilabetea: “nortasun” ezberdindua (tenperamentua -lasaia, urduria- ezberdintzen
hasi), lo patroiak agertzen dira, “lanugoak” (ile moduko bat) gorputz oso estaltzen du.
-
- 6.hilabetea: begiak norabide guztietara mugitzen dira, entzumen aktiboa, arnasketa
aparatua heldugabe dago.
-
- 7.hilabetea: irensteko, arnasteko gaitasuna dute. Haurrak askoz helduagoak daude
eta jaiotzen badira bizirauteko askoz aukera gehiago dituzte.
-
- 8.hilabetea: gantzazala edo “azpiazala” garatuta dute tenperatura mantentzen
laguntzeko.
-
- 9.hilabetea: hazteari uzten diote eta erditzerako prestatzen dira.

11
FAKTORE EZBERDINEN ERAGINA HAURDUNALDIAN
Barneko eta kanpoko faktoreen eragina: desegokiak direnean eraginak kaltegarriak izan
daitezke (itxurazkoak edo barnekoak -arnasketa, bihotza)
FAKTORE TERATOGENOAK: sortuko duen kaltea aldagarria da dosiaren
(maiztasuna) eta momentuaren arabera (enbrioi aldian larriagoa izango da)

● ELIKADURA ETA EGOERA:


- Toxoplasmosia: infekzioa. Elikaduraren bitartez hartzen da. Haragi gordina jatean
edo katuen kakak garbitzean gertatu daiteke. Heldu batentzat ez da larria, baina
haurdunaldian haurrari eragin handia sortu diezaioke: begien arazoak, hidrozefalia,
arazo kognitiboak, zirrosia…

- Azido folikoa: lagungarria eta beharrezkoa da nerbio-sistemaren sorreran. Hodi


neurala lehenengo asteetan itxi egiten da. Azido folikoarekin ondo ixten dira
bertebrak izango direnak, baina azido folikorik baldin ez badago txarto itxi ahal dira
edo ez itxi. Orduan medula espinalean arazoak izan ditzake haurrak.

- Gehiegizko pisua: gomendagarriena da pisua galtzea edo umea ez izatea. Arazo


hauek ekar ditzake:
o Arazoak haurdunaldian (fetuan eta amarengan)
o Abortu arrisku handiagoa
o Arazoak hodi neuralean (azido foliko gehiago)
o Haurraren etorkizunean arazoak: kardio-baskularrak, birikietakoak, minbizi
mota ezberdinak, diabetesa…

- Pisu baxuegia: amak desnutrizioa eta pisu baxuegia badu, haurrak ere hau
pairatuko du (2,5 kilo baino gutxiago izango ditu). Honako arazo hauek izan ditzake:
o Burmuineko garapen normala oztopatu (arazo kognitiboak)
o Arazo inmunologikoak
o D bitamina eza: ostoporosis arriskua.

- ADINA: eragin bikoitza du.

Ama nagusiegiak:

o Amengan: haurdunaldian arazoak, zesarea behar handiagoa


o Haurrengan: arazo kongenito gehiago (diabetes, hipertentsioa…)
▪ Trisomiak (down sindromea): bizi iraupen baxuagoa, hipotomia,
digestio aparatuan arazoak.
▪ Arazoak hodi neuralean: ardatz bifidoa eta hidrozefalia (burmuinean
irekiera normalean baino handiagoa, oso arriskutsua)
▪ Akondroplasia: “enanismoa”, aiten adinarekin ere harremana du.

Ama gazteegiak: nerabeak (20 urte baino gutxiago)

o Arazoak haurdunaldian eta erditzean


▪ Desgarro perineal (baginan)

12
▪ Haurrak hanketatik jaiotzea.
o Haurrengan:
▪ Haur goiztiarrak, pisu gutxiko haurrak:
● Lehenengo urteetan konplikazio larrien aukerak handitu.
● Atzerapen kognitiboa, neurologikoki
● Arnasketa arazoak

Aiten adina: zaharrak izaterakoan arrisku gehiago gazteek baino.

o Arazo kongenito gehiago:


▪ Akondroplasia (50 urterekin arriskua x10)
▪ Autismoa (50 baino gehiago eta 29 baino gutxiago)
▪ Azaldura bipolarra (30 urte baino gehiago, bai aitak, bai amak)
▪ Eskizofrenia (30 baino gehiago, 25 baino gutxiago)

● AMAREN EGOERA:

o Jarduera fisiko moderatua egokia da.


o Gehiegizko ezfortzua eginez gero, haur goiztiarra izan daiteke.
o Estresa: arazo kongenitoak (kardio baskularrak), malformazioak (ezpain
leporinoa, ahosabai irekia), estresari erantzun handiagoa, garatzen ari den
burmuinean eraginak (arreta, emozio kudeaketa, jokabideen kudeaketa…).
Epigenetika: burmuinaren plastizitatea.

● GAIXOTASUNAK

- Rubeola: kataratak, itsutasuna…
- Herpes, barizela: azaleko lesioak, atzerapen kogntiboa…
- GIB/HIESA: haurra kutsatu, batez ere erditze momentuan edo edoskitzean.
- Diabetesa: arazo kongenitoak, batez ere bihotzekoak eta hodi neuralean.
- Hipotiroidismoa: pisu gutxiko haurrak, erditze goiztiarra, hipertentsioa
amengan

● INGURUA: TOXIKOAK ETA ERRADIAZIOAK



- Erradiazioak: malformazioak hezur eta giharretan, organoen funtzionamendu
desegokia, atrofiak, arazo neurologikoak.
- Toxikoak (metalak, insektizidak…): asma, alergiak, minbizia…

● SUBSTANTZIEN KONTSUMOA
Ez legezkoak: Amak izan ditzakeen zailtasun eta arazoez gain, haurrarengan:

- Pisu baxuegia
- Bat bateko heriotzaren sindromea

13
- Arazo kongenitoak: kognitiboak, neurologikoak, arretan…
- Abstinentziaren sindromea
Legezko drogak: tabakoa
Haurrengan efektuak:

- Oso txikia jaiotzea


- Lehenago jaiotzea
- Sindrome de muerte súbita del lactante
- Fetuaren bat-bateko heriotza
- Kondukta arazoak
- Arazo neurologikoak
- Atzerapenak hezkuntzan
- Arnasketa arazoak
Amarengan efektuak:

- Haurdun geratzeko zailtasunak


- Plazenta oso goiz desprenditzea eta odola galtzea
- Abortu arrisku handiagoa
- Iturria apurtzeko arrisku gehigo (romper aguas)
● MEDIKAMENTUAK
-
- Talidomida
o Medikuek errezetatzen zieten haurdun zeuden emakumeei
o Malformazioak haurrengan (handiak eta larriak)
o Medikamentua saldu zuten farmazeutikek Espainian ez dute erantzukizunik
izan.
o Batez ere beso eta hanketan malformazioak
o Amak errudun sentitzen dira medikamentua hartzeagatik
o Afektatuek jada ezin dutenez ezer egin farmazeutiken aurka (urte asko pasa
direlako) estatuari eskatzen dizkiote laguntzak etab.
o Hobe da medikamenturik ez hartzea haurdunaldian eta edoskitzean.

- Depakine
o Epilepsia eta azaldura bipolarra duten pertsonei errezetatzen zaie.
o Haurdun gelditzen ziren eta hau hartzen zuten emakumeei ez zieten
tratamendua eten.
o Amek depakine hartzen zutenean aukera gehiago zituzten TDAH edo
espektro autistaren barneko trastornoren bat duten haurrak izateko.

● ALKOHOLA
Kontsumoak kalte handiak izan ditzake eta horregatik haurdunaldian ez da edan behar.
1. Hiruhilabetean: zelula horiek kaltetzen has daitezke.
2. Hiruhilabetean: sindrome alkoholiko fetal garatu daiteke: arazo handiak, kanpotik
itxura fisikoan berezitasunak dituzte. Baina arazo neurologikoak oso arriskutsuak
izan daitezke.
3. Ikasteko arazoak izan ditzakete.

14
*Ez dago arrisku gabeko dosirik

2.2 HAURTZAROA (0-3): ATXIKIMENDUA


Aurrekariak: Ezinbesteko garrantzia dauka ondorengo garapenerako.

○ Autokontzeptua (guregan daukagun irudia)


○ Besteekiko harremanetan
○ Garapen kognitiboan eta emozionalean
○ Jarreran
○ Garapen fisikoan (Ospitalismo sindromea)

● Nondik dator atxikimendua?

Oinarrizko behar bat da, lotura emozional bezala ulertzen dena zein gertutasuna adierazten
duen. Teoriaren garapena, hainbat ikerketa egin dituzte, aurkikuntzarekin bat egiteagaitik:

○ Harlowen eta Spitzen ikerketa


○ Etologia: Teoria soziobiologikoen ekarpena (Lorenz)

■ HARLOW ETA SPITZEN IKERKETA: Haur eta helduen arteko


harremanak azaltzen ditu. Bi eratan:

PSIKOANALISIA: KONDUKTISMOA:
Ikasia: elikadura ikasia:
Puntsio sexualaren sublimazioa ● B Klasikoa: Elikadura
● B Eragilea: Irribarre, efektua
Ikerketa bikarioa: Indartuak diren
ereduen behaketa.

SPITZEN IKERKETA: Amarengandik urrunduak diren haurrei egin zaie, kartzelan


dauden amekin zaiduak konparatuz. Hau da, umezurtzetako etxeetan eta
kartzeletan.

Honako ondorio hauek argitaratu zituen (umezurtz etxeetan):


Haurren garapena etetea
Heriotza

HARLOWEN IKERKETA: Tximinoekin egin zen froga. Alanbrezko ama, hotza baina
esnearekin eta felpazkoa, goxoa baina esne gabe. Honako ondorio hauek aztertuz:

Harremanaren beharra elikaduraren gainetik dago.


Ondorengo arazoak izan ditzake: egoera berrien aurrean, berdinekiko
harremanak sortzeko.

TEORIA SOZIOBIOLOGIKOEN EKARPENA

15
● Lorenz

- Testuinguru naturalean garatuta → psikologiara egokitu (atxikimendu).
-
- “INPRONTA” → Bizirauteko beharrezkoak diren ezagutzak lortzeko modua
(automatikoki aktibatzen diren mekanismoak

Ikerketa: Antzarak arrautzatik ateratzean ikusitalo lehen objektuari automatikoki jarraitu


(ama?)

Haurren kasuan, zein mekanismo dauzkate haien bizirauteko aukerak


maximizatzeko?
Haurrek erabilitako “mekanismoak” helduen gertutasuna mantentzeko eta bizirauteko

Itxura:
- Haurrak maitagarriak diren pertzepzioa soilik gizakietan
- Biziraupen osoa → gurasoen / helduen menpe
- Genetikoki programatuta: ezaugarri fisikoak maitagarri gisa hauteman
- Arreta, zaintza eta babesa handitu
- Biziraupena eta espeziearen mantentzea bermatu
- Inkonszienteki garunaren zenbait atal aktibatu

Lehentasun pertzeptiboak:
Haur-zaintzaile lotura mantentzeko genetikoki zehazturiko lehentasunak
Gizakiekiko berezko preferentzia jaiotzetik
- Amaren esnea (zaporea)
- Giza aurpegiekiko interesa (ikusmena)
- Giza ahotsak (entzumena

Jokabide ezberdinak:
Hizkuntza garatu aurretiik, bi dira erabiltzen direnak:
- NEGARRA: gosea, mina, isolamendua… → zaintza / babesa eskatu

- IRRIBARREA: gozamena, gustua, poza… → jarraitzeko eskatu

Haieran izaera biologikoa → ondoren funtzio soziala

Erreflexuak:
Garrantzitsuenak: Xurgatze, aitzipen eta moro
6. hilabetean → besarkada

16
- Haurraren eta helduaren arteko sinkronia sustatu
- Segurtasun afektiboa eman

ATXIKIMENDUA
Haurraren eta beste pertsona baten artean (zaintzailea) garatzen den lotura emozional
berezia, bien arteko interakzioari esker garatzen dena, denboran zehar mantentzen dena
eta elkarrekin egoteko nahia eta banatzean larritasun sortzen dituena.

Ez da finkoa. Biologikoki erraztasunak ezarrita egon arren → testuinguruaren menpe


Funtzio nagusiak: Biziraupena bermatu eta etorkizunerako garapen sozialaren oinarria izan
Bowblyk definitu zuen atxikimenduaren garapena, 4 fase:

1. Fasea: Pertsonekiko lehentasuna baina zaintzaile berezirik gabe (0-3h)


- Atxikimenduaren hasiera, ez garatua
- Giza estimuluekiko lehentasuna
- Ohiko zaintzaileen ezaugarri batzuk ezagutu
- Edozeinen zaintza onartu (egokia bada)

2. Fasea: Ohiko zaintzaileekiko lehentasuna, arrotzak errefusatu gabe (3-6h)


- Zintzaileekiko lehentasuna
- Hurbileko pertsonak ezagutu eta bereizi
- Arrotzen zaintzak onartu egokiak badira

3. Fasea: Ohiko zaintzaileekiko atxikimendua eta arrotzekiko beldurra (6-12h)


- Arrotzarekiko beldurra
- Zaintzailea desagertzen bada asko larritu
- Zintzailea bueltatzean lasaitu
- Hurbileko atxikimendua, pil-pilean

4. Fasea: Atxikimendua egonkortu, independentzia gehiago garatu (12-24h)


- Arrotzarekiko larritasuna gutxitu (nortasunaren arabera)
- Zaintzailea irudikatzeko gai (lasaitasuna)
- Hizkuntza garatuagia (komunikazioa)
- Zaintzailearem desagerpena ez betirako
- Atxikimendua egonkortu

17
Atxikimendu motak (Ainsworth-ek ikertu)

1. ATXIKIMENDU ZIURRA (hauren %65-70)


- Zaintzailearen aurrean: haurrak ziur sentitzen dira eta ingurua esploratzen hasten
dira modu aktibo batean.
- Ezezagunaren aurrean: ez dute konfiantza handiaz hartzen eta lehentasuna
erakusten dute atxikimendu irudiarekiko (zaintzailea).
- Banaketa uneetan: haurra beldurtu egingo da, herstura (antsietatea) moderatua
sortuko zaio.
- Zaintzailearekin berraurkitzean: ukipen eta hurbiltasuna, haurra pozik eta lasaitu
egingo da.
- Zaintzaileak kontsolatzea: erraz kontsolatzea lortuko du, esploratzea
berreskuratuz.
- Zaintzailearen ezaugarriak: afektiboak dira, haurren seinaleak ondo interpretatzen
dituzte eta koherentean dira. Haurrek babesaren aurreikuspena garatzen dute.

Zergatik ematen da atxikimendu ziurra? Haur-heldu harreman errepikatuan hiru prozessu


eman direlako “Mirroring” erraztuz.

- A (attunement): sintonia-sinkronia; haurra eta helduaren barneko egoera


emozionala bateratua da.
- B (Balance): oreka, erregulazioa. Haurraren egoera mental eta emozionalak
erregulatzen ditu.
- C (coherence): koherentzia, integrazio sentimendua: tratu ona bada, haurrak
barneko integrazioa lortuko du, eta besteekin konektatua sentituko da.

Ondorioak: autoestimu altua, autonomia eta sormen handiagoa, arazoak ebazteko


gaitasuna, emozioen kudeaketa hobea…

2. ATXIKIMENDU EZ-ZIHUR ANBIBALENTEA (%10-15)


- Zaintzaileren aurrean esplorazio gutxi
- Ezezagunaren aurrean: lehentasun argia zaintzailearekiko
- Banaketa uneetan: larritasun asko
- Zaintzailearekin berraurkitzean: portaera anbibalentea; alde batetik gertutasuna
baina aldi berean, haserre eta sahieste jokabideekin.

18
- Zaintzaileak kontsolatzea: oso zaila izango da.
- Zaintzailearen ezaugarriak: afektiboak, baina ez dituzte seinaleak ondo
interpretatzen eta inkoherenteak dira (intrusiboak). Haurrak ez du babesa
aurreikusiko (antsietatea).

Ondorioak: menpekotasuna, bakardadea, antsietatea…

3. ATXIKIMENDU EKIDITZAILEA (%20)


- Zaintzailearen aurrean zerbait esploratu, nahiko pasibo,
indiferentzia.
Lasaia dirudi.
- Ezezagunaren aurrean zaintzailearekiko lehentasunik ez
- Banaeta uneetan: ez da ia larritzen
- Zaintzailearekin berraurkitzean sahiestu, kasurik ez.
- Zaintzaileak kontsoltzea zaila da.
- Zaintzailearen ezaugarriak: erantzukizun falta, pazientziarik ez. Ez daude
eskuragarri eta haurra baztertzeko joera daukate. Haurraren gerturapenak sahiesten
dituzte. Haurra honetara egokitzen da.

- Esaten da atxikimenduaren transmizioa belaunaldiz belaunaldi doala. Gurasoek


hau bizi izan badute, baina hau landu badute, zailago egingo zaio baina
atxikimendua hobea izango da. Ehunekoek esaten dute
- Estrés fisiologiko handia agertzen dute, nahiz eta ez duten erreakzio emozional
zenbat haurrek garatzen
duten atxikimendu mota
oso handirik banaketa honetan.
bakoitza, baina kulturaren
- Honek harremanetarako arazoak sortu ditzake. arabera asko aldatzen da.
- Konexio neuronalen bitartez gugan markatuta gelditzen da eta ondorio anatomikoak
izaten ditu, hala ere, zaila den arren aldatu daiteke.

Ondorioak: Isolamendua, bakardadea, intimitaterako zailtasunak…

4. ATXIKIMENDU NAHASIA (%10)


- Zaintzailearen aurrean esplorazio gutxi edo ezer
- Ezezgunaren aurrean zaintzailearekiko lehentasunik ez.
- Banaketa uneetan antsietate gutxi edo ezer ez

19
- Zaintzailearekin berraurkitzean jokabide nahasi eta desantolatuak / anbibalentea
- Zaintzaileak kontsolatzea zaila.
- Zaintzailearen ezaugarriak: tratu txarrak edo utzikeria, bere jokaerak segurtasun
eza haurrari, paradoxa biologikoa (babesa ordez, segurtasun eza)

- Ondoriozta daiteke: koherentzia falta dago (zaintzailea ez dagoelako beti), tratu


txarren zikloak egon daitezke, utzikeria, babes bazterketa zikloekin (babestu beharko
luketenek aldi berean min ematean (desantolamendu oso handia sortzen da)
- Programatuta daude pertsona horrekiko lotura izatera, baina aldi berean beldurra
sentitzen dute (zaintzen duenak beldura ematen dio)
- Sortu den nahasmen honengatik, gerta daiteke neerabezaroan gizarteratzeko
arazoak izatea. Emozioak ez ditu ulertzen eta honek jokabide biolentoak ekar
ditzakete.

Ondorioak: Barne kontrol eza, kanpo gidarien beharra, ekintzen eta ondorioen kontzientzia
falta…

ATXIKIMENDUAREN ERAGILEAK
- Atxikimendu bat edo bestea garatzeko, eragile desberdinen efektua
- Atxikimendu ez-ziurra ez da mugatzen gurasoen heziketa axolagabera

Eragileak:
- Haurraren berezko ezaugarriak (tenperamentuak, nahaste psikologikoak…)
- Zaintzailearen tenperamentua / egoera (sentsibilitatea, nortasuna, sinesmenak,
antsietatea..)
- Testuinguru soziala (familia, klase soziala, kultura…)

ATXIKIMENDUA IRAUNKORRA DA?


Atxikimenuda etorkizuneko zenbait alorren oinarria da, oinarri horiek denboran zehar
mantentzen direlako.

Aldaketa neurologikoak gertatzen dira gure bizitzako hasierako harremanen ondorioz, eta
gainera, etorkizuneko harremanak baldintzatuko ditu.

ATXIKIMENDU ZIURRA ERRAZTEKO IRIZPIDEAK

20
1. Eskaera eta beharrei erantzun egokia eman.
Ezinbestekoa da haurren bilakaera ezagutzea.
o Egoki eta unean bertan erantzun.
o Haur nagusiagoekin: amorrualdi edo eskaera egiteko beste hainbat modu
desegoki ez onartuz, baina lasaitasunez, errespetuz eta enpatiaz erantzun.
o Ezetzaren arrazoia eman eta beste aukerak eskaini.
o Enpatia eta errespetuz hezi.
2. Emandako erantzun/zaintzaren ezaugarria
o Kalitatea vs kantitatea: biak ezinbestekoak.
o Iraunkorra izatea.
o Eskuragarritasuna, prestutasuna, zurekin kontatu dezakeela pentsatu behar
du.
o Baldintzarik gabekoa, pertsona gisa onartua dela sentitu behar du.
3. Atxikimendu irudien kopurua
o Hasieran gutxi eta iraunkorrak
4. Atxikimendu irudien arteko harremana
o Kolaboraziozkoa, positiboa, koherentea.

2. 3 GARAPEN FISIKO ETA PSIKOMOTORRA


● ERREFLEXUAK
Jaiotza oso aldaketa handia da haurraren ingurugiro fisikoan, horregatik, egokitu behar da.
Erreflexuak, estimulu zehatzen aurrean nahitakoak ez diren mugimenduak dira. Garapen eta
biziraupenerako balio dute eta progresiboki nahitako jokabideekin ordezkatzen dira.
→ NSZ heltzea

→ Gorputzeko kontrola

Ez agertzea (baten bat) edo ordezkatua ez izatea adin tarte batean (6-9h) → zailtasunen
susmoa.

Jaioberrien erreflexuak

ERREFLEXUAK DESKRIPZIOA INHIBIZIOA

Zerbikal eta laberintiko Begi-eskuaren kordinazioa 4. hil


eta oreka zein tonuarekin
oso harremanduta: beso eta
hanken mugimenduak
buruaren leku aldaketan eta
lepoaren mugimenduak
haurraren leku aldatzean

21
(burua atxatzeko)

Xurgatzea ! Objetu batek haurren 4.hil


ezpainak ukitzeab, haurra
xugatzen hasiko da.

Muturkatzea edo Bilaketa Haurren masaila ukitzean, 4.hil


honek burua giratuko du
ahoa estimulazioa iturrira
eramateko.

Atzipena ! Esku ahurra ukitzean, 4.hil


haurrak eskua indarrez
itxiko du, ahurrak ukitu dion
objetua atxikiz.

Moroa ! Bat bateko aldaketaren 4.hil* Besarkada lehenago


ondorioz izu moduko
adierazpena agertuko du,
besoak irekiz.

Patelar Oinazpia gainazal baten 4-6. hil


gainean jarrita, txandaka
hankak bildu eta luzatuko
ditu.

Herrestatu Beso eta hanken 4.hil


mugimendu koordinatuak
lurretik herrestatzeko

● GARAPEN FISIKOA
Oso azkarra bizitzako lehen urtean (pisua hirukoiztu). Hurrengo urteetan progresiboki
motelagoa.
Dismorfismo sexuala: neskak pixka bat txikiagoak (pisu eta altueran)
Burmuina: “heldugabea”. Haurdunaldiko azken 2 hiletan eta hurrengo 4 urteetan zehar,
konexio gehiegi sortuz 2 prozesu aldi berean:
- Inausketa: erabiltzen ez direnak galduko dira
- Milenizazioa: erabilenak indartuko dira

● GARAPEN NEUROLOGIKOA
Medula eta entzefaloaren enborra: funtzionalak jaiotzean. Oinarrizko funtzioetaz arduratu:
arnasketa, tenperatura, bihotzaren frekuentzia…

Zerebeloa: oreka eta koordinazio motorearen arduraduna. Bizitzako lehen urtean inoiz
baino hazkunde azkarragoa → psikomotrizitatea.

22
Burmuineko azala: zentzumenak kudeatzen dituzten atalak, funtzionalak jaiotzean.

● GARAPEN SENTSORIALA
Ukimena da garatzen den lehena. Haurdunaldiko 32. astean, gorputz osoa sentikorra.
Jaioberriak minari oso sentikorrak dira eta ezinbestekoak dira: saiheste-leuntzea eta
estimulazioa (ukimenezkoa eta bestibularra → garapen neurologikorako).

Usain eta dastamena: jaio aurretik aktiboak.


- Ikasitako lehentasunak (umetokian, edoskitzean (lactancia)).
- Inatoak diren lehentasunak (emakumeen esnea, goxoa-gazia, mingots, garratz…)

Entzumena: funtzionala jaio aurretik. Umetokian entzundako ahots, soinu, hizkuntzen


oroimena eta errekonozimendua. Soinuen bereizketa oso handia.

Ikusmena: garapen gutxien duena. 30cm ikusmen hoberena. Garapen azkarra 5-6 hil. →
zaintzaile ezagunen aurpegiak ezberdindu. (3 urteren inguruan errebisio medikoak)

● GARAPEN MOTOREA
Garapen fisiko eta psikomotorra: Gorputz atalen eta haien mugimenduaren kontrolaren
hobekuntza progresiboa. Ekimen eta komunikazio (espresio) aukerak handitu.
Bi printzippioen arabera:
- Zefalo-kaudala ↓

- Proximo-distala ↔
Bai barne faktoreek, bai kanpo faktoreek eragiten dute.

Garapen motorean emandako aurrerapenak

Burua Ia jaiotzetik → hasieran erreflexuen erantzuna.


2-3 hil → buru eta lepoaren kontrol progresiboa.

Eskua Aurkikuntza (2-3 hil) –> koordinazioa begi-esku eta objetuak.


3 hil 1⁄2 → objektu txikiak hartu (zapiak, uztaiak, txintxirrina...).
7- 11 hil → pintza.
15 hil → dorreak (bi kubo).
3 urte → trazo-marrazki errazak; adb. zirkuluak

Enborra 3-6 hil → ahoz bera egonda, alboz-buelta emateko gai.


6 hil → erdi-jesarrita.
8 1⁄2 → jesarrita.

Katuka 6 - 10 hil: gehienak lekualdatzeko gai, narras edo katamarka.


Aurrerapen kognitibo eta sozial handiak.

Ibili 12. hil inguru

Korrika Lehen saiakerak 20. hil inguru

23
3. GAIA: Bigarren haurtzaroa

● GARAPEN KOGNITIBOA
Zentzumenik / pertzepziorik gabe, garapen kognitiboa ezinezkoa.
Piaget-en teorian oinarriturik.

Erreakzio zirkularrak:
Frekuentzia handiz errepikatzen diren (gustuko) jokaerak.

- 1. mailakoak (II. azpiestadioa): ustekabean, erreflexuak, gorputzarekin lotuta,


intentziorik gabekoa (eskua ahoan sartu adb.)
- 2. mailakoak (III. azpiestadioa): ustekabean, inguruko objektuekin, jostailua
kolpatzean soinua atera, erdi-intentzioa jarreran.
- 3. mailakoak (V. azpiestadioa): apropos objektuekin esperimentatu ondorioak
ezagutzeko, ez soilik errepikatu, aldaketak ere, intentzio osoa.

Objektuen iraunkortasuna: objektua ikusi ez arren, existitzen jarraitzen duela jakitea,


haurrak horren irudikapen mental bat duelako.

- I. eta II. azpiestadioak (0-4h): objektuen jarraipen bisuala, ezkutatzean ez bilatu,


objektuaren iraunkortasunik ez.
- III. azpiestadioa (4-8h): guztiz estalia → ez bilatu, erdi estalia → aurkitu, objektuaren
iraunkortasun partziala.
- IV. azpiestadioa (8-12h): momentuan desagertutako objektuaren bilaketa, lehengo
lekuan bilatu beti (AB akatsa), objektuaren iraukortasuna
- V. azpiestadioa (12-18h): AB akatsa ez, interferentziak ez.

24
- VI. azpiestadioa (18-24h): Objektuaren iraukortasuna erabat garatua, objektua
aurkitu ezkutatzeko desplazamendua ez ikusi arren.

Pentsamendu sinbolikoa (2-4)


Funtzio sinbolikoa

- Errepresentazioen sorrera: eredua edo irudi mentala barneratu duenaren seinale.


Aurreko etaparen (sentsoriomotorea) amaieran.

- Adierazleak: hizkuntza, imitazio diferitua, jolas sinboliko eta grafismoa (marrazkia).


Garapen grafo-motorea lege-proximo distala jarraitzen du. Marrak, zigi-zaga,
borobilak egiten hasten dira.

- 18 hilabetekin ez dute errepresentazio nahirik.

- 3 urtekin errealismo fortuitoa; borobilak, gurutzeak, eguzkiak...

- 5 urtetik aurrera eskema landuagoak.

- 6-8 urtekin ikusizko errealismoa.

Pentsamendu intuitiboa (4-6)


- ZENTRAZIOA: Ezin du alderdi bat baino gehiago aldi berean kontutan hartu.

- ITXURA PERTZEPTIBOA: Pertzepzioan oinarritzen da: “antza” edo “itxuraz” fidatzen


da.

- ITZULEZINTASUNA: Zailtasunak ekintza mentalaren abiapuntura itzultzeko.

- ESTATISMOA: Zailtasunak aldaketaz edo transformazioez konturatzeko.

- EGOZENTRISMOA: ez da EGOISMOA: Bere ikuspegi subjektibotik aldentzeko


zailtasuna. Garapen kognitibo + esperientzia = beldurren agerpena.

Eragiketa zehatzak (6/7 – 12)

- KALKULUA, IDAZKERA.

- Pentsamendua: logikoagoa.

- Arreta eta oroimenean hobekuntza.

- Eskolako eginbehar gero eta exigenteagoetarako prest daude.

- Eragiketa mentalen erabilera arazo konkretu edo zehatzak lantzeko.

25
- ZENTRAZIOA ETA ITZULEZINTASUNA gainditu: aldi berean irizpide bat baino
gehiago kontuan hartzeko gai.
-
- Hala ere, errealitate gertura “mugatuta”: logika abstraktuaren jarduera konplexuetan,
ezagutzen duenetik aldenduak, zailtasunak

IKERKETA LANAREN TEORIA

Giza garapena gertaera zabal eta konplexua da. Giza garapenak, oro har, denboran
zehar pertsonaren alderdi biologiko, psikologiko eta sozialetan gertatzen diren aldaketa
kualitatiboak eta kuantitatiboak biltzen ditu.

Hau da, giza garapenaren alderdi guztietan (fisikoan, psikologikoan zein sozialean), bi
aldaketa mota gerta daitezke: kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lehenengoek kantitatean edo
kopuruan gertatzen diren giza aldaketekin dute zerikusia (adibidez, altuera, pisua, hitz
kopurua). Kualitatiboak, berriz, gaitasun mailako aldaketak dira, eta fenomeno berriak
agertzea dakarte.

Aldaketa horiek neurtezinak dira: adimenean gertatzen diren aldaketak edo mintzaira,
esaterako. Ondorioz guk gauzatutako frogak kualitatiboak dira, izan ere, bi umeen adimen
edo mintzatzeko gaitasunak aztertzen egon gara.

Hau dela eta, gure ikerketa zeharkakoa da, teoriak dioenez, zenbait adinetako pertsonak
une berean ebaluatzen dituzte ikerketa mota honetan. Zeharkako diseinuak hainbat kritika
jaso dituen arren, gaur egun diseinu mota erabiliena da.

Horren arrazoiak azaltzeko, honako alderdi hauek izan behar dira kontuan: batetik,
garapenaren psikologian gaurko eta hemengo parte-hartzaileak aztertzea beti dela
interesgarria; bestetik, luzetarako diseinua erabiltzen duten ikerketak aplikaezinak
suertatzen direla, adin kritikoetan eta haurtzaroan izan ezik, hainbat arrazoirengatik (diru-
kostu handia, denbora luzea, ikerketaren emaitzak lehenbailehen argitaratu beharra, eta
abar); horrez gain, gerora luzetarako metodoekin erabil daitezkeen hipotesi erabilgarriak
agertzen direlako.

Honek gure lanaren teoria izango litzake, mometu berdinean bi ume desberdin aztertu
ditugulako eta ez dugulako ume berdina urteetan zehar aztertu. Azken azterketa mota hau
luzetarako diseinua izango litzake.

26
Pentsamendu intuitiboa

Ekintzak mentalki irudikatzeko gai izatean datza, baina isolatuak eta pertzeptzioan
oinarritutakoak izan behar dute. Pentsamendua ekintza isolatuen bitartez osatuta da, beraz,
ekintza batek aurreko bat moldatzen edo ordezkatzen du, baina integratu edo osatu gabe.
Berezko ezaugarriak honako hauek ditu: pentsatzeko, interpretatzeko eta erlazionatzeko
modu bereizgarriak. Hauek dira moduak:

-Egozentrismoa: Ikuspegi subjetibotik aldentzeko zailtasuna edukitzea.

-Zentrazioa: Arreta ezaugarri batzuetan soilik jartzea eta koordinatzko ezintasuna.

-Itzulezintasuna: Ekintzak norabide bakarrekotzat.

-Estatismoa: Egoerak aldaketen gainetik. Hasiera eta bukaera lotzako ezintasuna.

-Itxura pertzeptiboa: Itxuraz fidatu.

Pentsamendu honetan, ez da logika erabiltzen, intuizioa baizik. Errealitateari buruzko


baieztapenak ez dira justifikatzen ez baitute beharrik sentitzen. Errealitatea hautemateko
beste modurik ez dago egozentrismo eta zentrismotik kanpo.

Eragiketa zehatzak

Eragiketa zehatzetan, arazoak ebazteko arrazoiketa logikoak erabiltzen dira eragiketa edo
operazioen bidez. Eragiketak edo operazioak ekintza isolatuak antolatzean datza, hau da,
osatu, baliogabetu, konpentsatu etab. Ekintza isolatuak izatetik, ekintza sistemak izatera
pasatzen dira, hau da, ekintza sistemen barneratzea edo integrazioa ematen da.

Garapen kognitiboa

Laburpen teorikoa

Jean Piaget psikologo suitzarrak garapen kognitiboaren teoria bat proposatu zuen,
haurrek munduaren ulermena hainbat etapatan nola eraikitzen duten deskribatzen duena.

Piageten teoria lau etapa nagusitan banatzen da.

27
- Lehenengoa, sentsoriomotorra (0-2 urte). Honetan, haurrek zentzumenen eta
ekintza motorren bidez esperimentatzen dute mundua. Objektuaren
iraunkortasunaren eta ekintzen koordinazioaren nozioa garatzen dute.
-
- Hurrengoa, eragiketa aurrekoa (2-7 urte) izango litzateke. Honetan, objektuak eta
ekitaldiak buruz irudikatzeko gaitasuna eta hizkuntza garatzea. Hala ere, etapa
horretako haurrek egozentrikoak izateko joera dute, eta zaila da kontserbazioa
ulertzea.
-
- Hirugarrena, eragiketa zehatzak (7-11 urte). Hemen, zehatzei buruz logikoki
pentsatzeko gaitasuna garatzea. Kontserbazioa ulertzen hasten dira, eta objektuak
sailkatu eta izan ditzakete. Azkenekoa, eragiketa formalak (11 urtetik aurrera)izango
zen. Arrazoiketa abstraktuaren garapena eta hipotesien eta aukeren arabera
pentsatzeko gaitasuna.

Egozentrismoa eta TOM

Laburpen terorikoa

Egozentrismoa, norberarena ez den ikuspuntu batean kokatzeko zailtasuna da, zure buruan
soilik pentsatzea. Hortaz, norberaren ikuspuntua bakartzat hartzeko joera dago, guztia
norberaren ikuspuntutik soilik ulertuz.

Egozentrismoa egoera desberdinetan gertatu daiteke, hasteko, prespektiba espazialaren


irudikapenean, honetan, haurrak ezin du bere prespektiba espaziala ez den beste bat
imaginatu, hiru mendien frogan ikusi ahal izan dugu hau islatuta.

Gero, munduaren irudikapenean, gertaerak azaltzeko berezko esperientzietan oinarritzen


dira, ohikoenak dira animismoa eta artifizialismoa.

- Animismoa, bizigabeak diren elementuei bizia ematea da, haien buruarekin


konparaketa egiten dutelako, personifikazio bat egiten, adibidez, "eguzkia goiz
esnatzen da".

28
- Artifizialismoa, elementu naturalak gizakiaren beharrak betetzeko eta gizakien
helburu baterako sortuak dira.

Egozentrismoa hizkuntzan ere gertatzen da, norberaren bizipen eta esperientzien inguruan
soilik hitz egitean oinarritzen da, berdin zaio norekin hitz egiten ari den edo besteek entzuten
dioten edo ez, norberaren buruz hitz egiten du etengabe, honek jende talde bat dagoenean
taldekako bakarrizketak sortzen ditu.

Azkenik jokabide soziala, talde jarduerak ez dira taldeka egiteko gai, bakarkako jokabidea
mantentzen da lankidetza alde batera utziz.

Egozentrismoa, 7 urterekin gainditzen da gutxi gorabehera pertsona bakoitza bere


ikuspuntua garatzen hasten da eta bere ikuspuntutik zer ikusiko duen irudikatzeko gai izaten
dira. Hala ere, oraindik, modu egozentrikoan jokatu dezakete batzuetan baina besteek
ikuspuntu berdinak ez dituztela partekatzen konturatzen dira.

Bestetik adimenaren teoria edo TOM (Theory of mind), egozentrismoaren gainditzea


honekin lotuta dago, gizakiek bakarrik daukaten gaitasuna da.

Besteei barne egoera psikologikoak egozteko gaitasuna izatean datza, beti ere haien
jokabidetik abiatuta. Besteengan egoera psikologikoak egozteko gaitasuna garatzen da,
erakusten diren portaeretatik bai bakoitzaren portaeretatik zein ingurukoetatik, egoera
mentalak ondorioztatzeko gaitasuna da. Besteengan egoera psikologikoak egozteko
gaitasuna sortzen da, egozentrismoa baztertuz.

Gaitasun honen garapena, garapen sozialarekin eta emozionalarekin, norberaren identitate


garapenarekin, komunikazio gaitasunekin eta metakognizioarekin lotuta daude. 4 urte eta
erdirekin gutxi gorabehera, haurrek, haiena ez bezala, besteek errealitateari buruzko
sinesmen faltsu bat izan dezaketela ulertzen dute.

Geroago, 7 urterekin funtsezko gertaera bat egoten da adimenaren teorian, bigarren mailako
egoera mentalen ulermena, hau da, beste egoera mental batzuei buruzko egoera mentalak
ulertzea.

Ulermen horrek nabarmen areagotzen du haurrak hainbat egoera sozial ulertzeko duen
gaitasuna, adibiderik honena da ironia.

MORALITATEA

29
Azalpen teorikoa

Gizartea eta haren funzionamendu egokia, kideek jokabidea eta bizikidetza erregulatzen
duten arau multzo bat betetzearen mende daude.

Baina moraltasunaren kontzeptua konplexua da, eta ez da ondo definituta agertzen


literaturan; beraz, ez da zentzu unibokoarekin erabiltzen, agian elementu kognitiboak,
emozionalak eta kulturalak inplikatzen dituelako.

Horregatik, badirudi hezkuntzako profesionalen eta psikologoen artean adostasun txikiena


duen arloetako bat dela. Badirudi, ordea, adostasuna dagoela jokabidea epaitzeko eta
baloratzeko bi modu bereizteko orduan, halako moldez non, alde batetik, gizarte-
harremanetarako modu arbitrarioak arautzen dituzten arau konbentzionalak egongo
liratekeen, hala nola janzteko modua, ezagun bat ikustean egiten den agur mota, tratu
soziala, eta abar; eta, bestetik, arau moralak, oinarrizko eskubide eta betebeharrei eragiten
dien jokabidea arautzeko ardura izango luketenak, hala nola bizitzarako eskubidea, justizia
edo berdintasuna.

Teoria kognitibo guztiak bi oinarri nagusitan oinarritzen dira:

1. Arazo moralak ulertzeko eta epaitzeko gaitasunari ematen dioten garrantzia; horrek
esan nahi du garapen kognitiboa beharrezko baldintza dela judizio morala garatzeko

2. Benetako garapen morala dago, han da, hasierako moraltasun-formetatik


aurreratuagoetara don aurrerapena. Horrela, garapen moralaren azterketan eragin
handia izan duten hiru egile bereiz daitezke, Piaget, Kohlberg eta Turiel, eta horien
teoriak jarraian deskribatzen dira.

Piagetek ulertzen du jokabide morala paralelismoa duela jokabide kognitiboarekin,


eta horrek adierazten du barrutik kanporako prozesua gertatzen dela. Moraltasunak
arau eta arau sozialak errespetatzea esan nahiko luke, justizia pertsonen arteko
berdintasunarekiko eta elkarrekikotasunarekiko kezka gisa.

Piagetek, haurrek arauak betetzen dituzten ala ez aztertzeaz gain, arazo moralak
interpretatzeko eta epaitzeko moduan sakondu zuen, haurrek erantzun beharreko
hainbat dilema azalduz.

30
Kaniken jokoaren behaketatik eta dilemei emandako erantzunetatik lortutako
datuetatik abiatuta, Piagetek garapen moralaren etapak landu zituen, eta, beraz,
hasiera batean haurrak arauak sakratutzat hartzen baditu eta ezin aldatuzkoak,
autoritatez betetako figura helduek (gurasoek, irakasleek) inposatzen baitituzte.

Bere garapen kognitiboa hazi eta operazioaren aurreko azpialdia gainditu ahala,
haurra bera gai izango da arau horiek modu malguagoan baloratzeko, eta, beraz,
aldatu egin daitezke gizarte-adostasuna badago edo hala gomendatzen duten
beharrak badaude.

Modu eskematikoan jasotzen dugu moraltasun heteronomo batetik (5-10 urte)


moraltasun autonomo batera (11 urtetik aurrera) igarotzea, haur-hezkuntzaren
amaiera osoa eta lehen hezkuntza osoa barne hartzen dituena.

Piageten arabera moralitatea heteronomoa hauek ezaugarriak ditu:

1. Aginte-printzipioan oinarritzen da.


2. Haren praktika akastuna da, subjektutik kanpoko irizpideetan oinarritzen baita.
3. Justiziaren nozioa, funtsean, autoritateari men egitearekin eta zigorra saihestearekin
lotzen da.
4. Kanpotik inposatutako morala da, izaera hertsatzailea duena.
5. Helduen eta harren arteko harremanetan oso presente dagoen moraltasuna da.

Hemen erantzukizuna egintzaren ondorio materialen arabera epaitzen da. Plageten arabera
moralitate autonomoaren ezauparriak hauek dira:

1. Berdintasunaren printzipioan eta lankidetza-harremanetan inarritzen da.


2. Praktika zuzena izaten da erabaki aske baten emaitza barta.
3. Justiziaren nozioa gizarte-harremanen oreka-modu gorena da.
4. Elkarrekikotasunean oinarritzen da gizabanakoen beren ekimenetik sortzen da.
5. Ez da moraltasun estatikoa, malgua, moldagarria eta erlatibista baizik.
6. Egintzen erantzukizuna asmoen arabera epaitzen da.

Kohlbergen teoria Piageten judizio moralaren kontzepzioan oinarritzen da, baina hark
proposatzen duen parapen moralaren prozesua konplexuagoa eta unibertsalagoa da,
luzaroago luzatzen delarik Kultura batetik bestera aldatzen den moralaren edukiak, arau eta
praktika sozial espezifikoak eta balio batzuk izango lirateke.

31
Ez da aldatzen jokabide moralaren garapenaren ordena. Kohlbergek, Plagetek bezala, arau
eta balio desberdinekin gatazkan sartzen ziren dilema batzuk planteatuz egin zituen bere
azterketak. Dilema horiek haurrei, nerabeei eta helduei aurkezten zitzaizkien., baligesteko.

Hemen azalduko dugu Kohlbergen ereduaren ekarpena, lehen mailari dagokionez,


aurrekonbentzionala, bi maila hauek hartzen dituena: Jainkoa.

Lehenengoan, moraltasun heteronomoa, lehenik eta behin, esan behar dugu bere
ezaugarriek Piagetek aurretik ekarritakoak gogorarazten dizkigutela. Horrela, behin eta
berriz esaten da lehen fase honetan ongia arauen eta autoritatearen obedientzia
etabaidaezintzat hartzen dela; horrela, haurrak zigorra saihestea lortuko du, bere beldurrik
handiena, eta, beraz, autoritate helduaren mende jartzen da. Hemen ekintzak ondorio
fisikoen arabera epaitzen dira.

Garapen moralaren aurrekonektibitate-mailaren bigarren fasea moraltasun instrumentala,


berekoia edo indibidualista da, eta, beraz, haurrak lortu nahi duen ideia truke mesedegarriak
lortzea izango da, baina trukean abantaila txiki bat lortu nahian. Justiziaren ideia horrek
elkarrekikotasunaren koordinazioa eskatzen du.

Aurreko fasearekiko aldea da hemen onartzen dela bakoitzak bere interesak dituela, eta,
beraz, moralaren kontzepzio erlatibista gertatzen da, aurreko estadioaren absolutismoa
gaindituz.

32

You might also like