You are on page 1of 14

ROLA ETA ESTATUSA

ANTROPOLOGIA ETA GIZARTE


ERREALITATEAREN AZTERKETA
nortiz@deusto.es
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Gizarteratzea rolaren eta estatusaren bidez
2.1 Rol multzoa
2.2 Jokabidea rolaren arabera
3. Estatusa eta rol atxekiak/lortutakoak
3.1 Estatusa eta rol atxekiak
3.2 Estatusa eta rol lortuak
3.3 Rolaren araberako nortasuna eta benetako nortasuna
4. Rolen arteko tentsioa
4.1 Prestakuntza ezegokia rolerako
4.2 Rolen gatazkak
4.3 Porrota rolaren ihardueran
1. Sarrera
Estatusa: pertsona batek taldean daukan edo talde
batek besteekiko daukan posizioa edo maila da.
Rola: estatus jakin bat lortu duen pertsona batengandik
espero den jokabidea.
Pertsona bakoitzak bete ditzake zenbait estatus eta
espero da bete ditzala estatus horiei dagozkien rolak.
Estatusa, eskubide eta erantzunkizun saila da, rola
berriz erantzunkizun eta eskubide horien iharduera.
Gizarteratzea, gizartearen partaide izateko ohiturei eta
tradizioei buruz behar den ikaste prozesua da (rolak
agintzen duen jokabidearen ikasketa prozesua da).
2. Gizarteratzea rolaren eta estatusaren
bidez

Pertsona bakoitza bere rola betetzen ikasi behar du


(haur, ikasle, guraso, enplegatu…).

Rolen ikaskuntzak BI alderdi suposatzen ditu: 1) rolaren


erantzunkizunak betetzen eta eskubideak exijitzen ikasi
behar da eta 2) rolari dagozkion jarrerak eta
sentimenduak lortu behar ditugu.

Adib: azkar ikasten da elikatzen eta bainatzen baina ez hain


azkar haurraren zainketa ekintza atsegingarri eta zoriontsu
bihurtzen duten jarrerak eta sentimenduak.
Jarraipena…

2.1 Rol multzoa: estatus batek ez dauka rol bat


bakarrik, denak elkarloturik daude (emazte, alaba,
ama, hiritarra, langilea…).

Jendeak rol multzo guztietan ez dute hain ongi


funtzionatzen (ikasle ona alaba edo seme rola
etxeko zereginetan txarra).

Erreflexioa: rolak eta jokabideak

Rola arrakastaz betetzeko beharrezkoa da jokaera


arrazional sail batean TREBEA izatea.
Jarraipena…
2.2 Jokabidea rolaren arabera: rolaren portaera espero den
portaeraren ezberdina izan daiteke zenbait arrazoiengandik: -
Norberak ez duela ikusten rola besteek ikusten duten bezala.
-Norberaren Nortasunaren ezaugarriek eragina dute
rolarekiko ikuspuntuan.

-Rol bat betetzen duten pertsona guztiak ez daude


berdin konprometituak.

Uniformeak, ikurrak eta tituluak lagungarri dira rolaren


arabera jokatzeko.
Erreflexioa: Ezagutzen ditugun uniformeak

Adib: irakasle batek esperimentu batean bi hitzaldi berdin eman


zituen ikasgelako bi sektoreei klerigoz jantzia eta bestean jantzi
arruntarekin. Klerigoz jantzia eman zuenean moralki
konprometituagoa bezala ikusi zuten (Coursey, 1973).
3. Estatusa eta rol atxekiak/lortutakoak
Estatusak eta rolak BI motatakoak dira: 1) gizarteak atxekitzen
dizkigunak, norberaren gaitasuna edo ahaleginetatik kanpo
daudenak eta 2) gure ahaleginari esker lortzen ditugunak.
Adib: printsesa estatusa atxekia da baina suhiltzaile, irakasle etab…
lortutakoak dira. Bere hautaketa eta ekintzei esker lotzen da.
3.1 Estatusa eta rol atxekiak: gizarte bakoitzak zeregin ugari
antolatzen ditu hauek rol sexuari erantsiz.
Adib: filipinetan emakumezkoak dira farmazeutikoak, Markesas
irletan haurren zainketa eta etxeko lanak gizonezkoak etab…
Bideoa (Sexualidad y Roles) galderak: gutxi batzuk
pentsatzen/konportatzen dira horrela ala ez? Zer aldatu behar da
pentsatzeko era hau aldatzeko?
Gizarte desberdinetan ez zaie ematen tratu berdina haurrei, helduei
eta zaharrei. Adinaren arabera rola aldatzen da gizarte batetik
bestera.
Adib: haurrak EEBBetan kotoi artean, Navajo indiarren haurrak
txikitatik ardiak zaintzen. Txinan zaharrak begirunez, EEBBetako
zaharrak askotan egoitzetan erretiratzen dira.
Jarraipena…

3.2 Estatus eta rol lortuak: norberaren hautaketa


eta lehiari esker lortzen den gizarte posizioari
estatus lortua deitzen zaio. Gizarte tradizionaletan
estatus gehienak atxekiak izaten dira eta lanbidea
eta maila sozial orokorra erabakita daude
jaiotzatik. Gizarte industrializatuek zeregin gama
handiagoa daukate.
Jarraipena…

3.3 Rolaren araberako Nortasuna eta benetako Nortasuna:


rolerako prestakuntza guztiz egokia balitz, pertsona bakoitzak
bere rolarekin erabat ados dagoen notasuna garatuko luke.
Baina prestakuntzaren akatsak, bide ematen digu esateko,
pertsona askok rolak eskatzen dituen arautik nabarmenki
urruntzen den nortasuna garatzen duela.
Erreflexioa: Lanbideak eta nortasuna
Adib: saltzaile baten rolean atsegingarria, irekia izan behar da.
Benetako nortasuna lotsatia eta barnekoia bada suposatzen da ez
dela saltzaile ona izango. Arrakasta lortu nahi badu bere
nortasuna mozorratu beharko du. Halere, benetako nortasuna
aldatuz joan daiteke rolak eskatzen duen nortasunara hurbiltzeko.
4. Rolen arteko tentsioa
Rolen arteko tirabira aipatzean, rolak eskatzen dituen
erantzunkizunei aurre egiteko jendeak daukan zailtasunez ari
gara.
4.1 Prestakuntza ezegokia rolerako: gizarteratze jarraipena:
bizitzako etapa bakoitzeko esperientziak prestakuntza
eraginkorra dira hurrengo etaparako. Gaur egun aukera gutxi
dago jarraipen horretarako.
Adib: helduen lan gehienek etxetik urrun, haurrek ikusi ezin duten
lekuan. Haurrek eta gazteek betebehar gutxi familia gehienetan
eta haurren jolasek ez daukate lotura adinekoen zeregin eta
erantzukizunekin.
Beste akats bat, arau formalak irakasten zaizkie eta ez
helduen munduan funtzionatzen duten arauak. Kultura ideala
erakusten zaie eta ez erreala. Ondorioa: gazteak eszeptiko
bihurtzen dira testu liburuetako aholkuak ez dutela
funtzionatzen ohartzen direnean.
Jarraipena…
Ezjarraipen hauen alde, jokatzen dute gizarteko aldaketa
azkarrak. Adib: nekazariak hezi ditzake arreta handiz bere seme
alabak baserria aurrera eramateko jokabide eta teknikekin. Gaur
egun askok hiritar bizitza eta lanera bideratuko dira.

4.2 Rolen Gatazkak: 2 gatazka daude rolarekin zerikusia


daukatenak.
1) Bi edo gehiago rolek betebehar gatazkatsuak ezarri diezaioke
pertsona bati. Adib: lan egiten duen gizon edo emakume batek
ohar daiteke bere lanaren eskakizunak gatazkan egon
daitezkeela etxeko eginkizunekin.
2) Rol bakar baten barruan egon daiteke gatazka egituratu bat.
Adib: apaiz katoliko gazteen artean kastitate botua eta
ezkontzeko desioa da rolari erantsitako tirabiraren arteko arrazoi
nagusia (Schoenherr eta Greeley, 1974).
Jarraipena…
Lanbide rol askotan interesen gatazka erantsia dago. Adib:
bezeroarekin edo gaixoarekin zintzoa izateko erantzunkizuna
gatazkan egon daiteke aberasteko desioarekin eta horrela
alferreko konponketak egin daitezke gorputzean edo kotxean.
Hainbat prozesu rolen arteko «GATAZKA» murrizteko:
Arrazionalizazioa: defentsa prozesu bat da. Berdefinitzen
da egoera penagarri bat sozialki eta pertsonalki onargarria
izatera. Ezkutatu egiten du rolen gatazken errealitatea.
Adib: Gurasoa haur bihurriari jipoia ematen dio bere
onerako…
Konpartamentalizazioak: norberaren rolen tirabira
murrizten du bakoitzaren bizitza atal bananduetan isolatuz,
honela rolaren eskakizun multzoko bakarrari erantzun
dakioke aldi bakoitzean. Adib: kontzentrazio zelai nazi
bateko zaindaria aita eta senar maitakorra izan daiteke.
Jarraipena…

Adjudikazioa: konzientea eta intentziozkoa da. Rolen


artean sortu litekeen erantzunkizuna hirugarren pertsona
bati leporatzea.

4.3 Porrota rolaren ihardueran: rolaren porrota gaixotasun


fisikoa edo psikikoa ekar ditzake.

Batzuk porrot egiten dute beren heldu roletan


helduen erantzunkizunak eta autokontrola garatu
ez dituztelako eta edozein adinetan haur gisa
jarraitzen dutelako.
Batzuek porrot egiten dute desio duten rola lortzen:
akademi maila amestua, irrikatzen den postua…
Bakarkako lana Gaitasun Orokorra
lantzeko

Ba al dago zure roletan gatazkarik, unibertsitateko ikasle


izatearen eta familia bateko seme edo alaba izatearen
artean?

Zein ikuspegitik zaizu lagungarri unibertsitate ikasle rola


zure etorkizuneko roletarako?

Deskriba ezazu ezagutzen duzun kasuren bat, pertsona


bat presiopean bi rol gatazkatsu edo gehiago betetzera
behartua aurkitzen dena. Zuk zein irtenbide emango
zenioke gatazkari?

You might also like