You are on page 1of 20

Deustoko Unibertsitatea

Gizarte lana eta Gizarte hezkuntza


2023-24 Ikasturtea

IKASGAI AMAIERAKO LANA


2º Dossierra

Ikasleak: Uxue Aguirre, Enara Gómez, Laida Larrañaga eta Ibai Martinez
Ikasgaia: Soziologia Orokorra
AURKIBIDEA
1. Talde praktika: Go!azen telesailaren analisi soziologiko-kulturala.....................2
2. Talde praktika: Generoaren gizarteratzea............................................................. 5
3. Taldea praktika: Eguneroko elkarrekintzen gainean hausnatzen..................... 13
4. Talde praktika: En la mente criminal...................................................................15
Erreferentzia bibliografikoak.................................................................................... 19

1
1. Talde praktika: Go!azen telesailaren analisi soziologiko-kulturala

Go!azen telesaiko lehen denboraldiko kapitulu bateko zati bat ikusi eta ondoren honen
analisi soziologiko-kulturala egiteari ekin diogu, zuzenean hasi aurretik hainbat kontzeptu
desberdin argituko ditugu (azpi-kultura, gizarte arauak, gizarte balioak, gizarte rolak eta
identitatea) Giddensen liburua oinarri ibiliz, hau ere gure analisia egiteko oinarritzat hartu
dugu.

Kontzeptuen azalpenak Giddensen irakurgaian oinarrituak:

Azpi-kultura arlo ireki bat da, bertan talde desberdin asko bila ditzakegu gotikoak, hippiak,
futbol talde bateko jarraitzaileak… bideoan gazteak, elizak eta beste hainbat azpi-kultura
ikusi ditzazkegu. Pertsona batzuk azpi-kultura batekin bakarrik identifikatzen dira baino beste
batzuk berriz baliteke azpi-kultura bat baino gehiagoren artean mugitzea. Giddensek dio
azpi-kulturak pertsonei askatasunarekin jokatzea laguntzen diola bakoitzaren iritziak eta
banakakoaren sinismenak lantzen laguntzen dute.

Gizarte arauak eta gizarte balioak denborarekin aldatzen joaten dira. Arau asko orain
normaltzat ematen digutunak gure bizitza pribatuan, adibidez erlazio sexualak izatea eskontza
baino lehen, duela urte batzuk txarto ikusita egongo zen. Bideoan, ikusi ahal dugu nola errieta
egiten diete gazteei korrika egiten dutelako, edo neskak eta mutilak logela eta espazio
desberdinak ez dituztela partekatzen. Beste aldetik, ere erakusten digu balioak nola
adisketasuna lagunen artean, edo errespetua apaizei. Giddensek ere esaten du gure balioak
eboluzionatzen joan direla modu natural batean denboran zehar, eta azaltzen du gure jarrera
eta eguneroko ohiturak gizarte arauetan oinarritzen direla.

Giddensen arabera sozializazio prosezu baten ondorioz ikasten dira gizarte rolak, hauek
gizarteak oinarri bezela jarritako espektatibak betezen dituzte beraien posizio sozial oinarri
harturik. Giddensek azaltzen du hainbat soziologok uste dutela gizarte rolak zerbait
oinarrituak direla, hauek diote gizarte rolak ez dutela abilezia ez sormena suposatzen.
Giddensek teoria hau askar deuseztatzen du esanez pertsona bakoitzak bere rola onartzen
duela iterakzio sozial etengabe baten ondorioz.

Giddens azaltzen duen moduan jaiotzen eta hezitzen garen ingurune kulturalak eragina duela
gure jokabidean; ere beste pertsonekin interaktuatzen dugunez jaiotzen garenetik hiltzen
garera arte, hori baldintzatzen du gure perstonalitatea, eta garatzen ditugun baloreak eta
jarrera; modu horretan sortzen da gure identitatea.

Bideoarean azalpena:

Bideoko trama nagusia Gotzone eta Gorkaren arteko musua da, Gotzone kezkaturik dago
oraindik ez duelako bere lehenengo musua eman eta urduri dago bere lagun eta ikaskideen
aurrean Gorkak barregarri utziko duen edo ez. Antzezteko garaia iristen denean Gorkak ez

2
dio musurik ematen Gotzoni eta klasearen aurrean barregarri uzten du. Hau ikusirik Iratik
(Gorkaren neska lagunak) arazo honi erantzun bat bilatu nahi dio Gorkarekin hitz eginez. Irati
Gorkarekin hitz egitera doanean beste neska betekin dagoela ikusten du eta jeloskor jartzen
da, ez da argi azaltzen zertan zebilen Gorka neska horrekin, ondorioz biak haserretu egiten
dira.

Bien bitartean udalekuko zuzendariak bisita bat jasotzen du, bisita honetan zuzendariak
gotzainari udalekua erakusten dio eta honek dituen arauak.

Hurrengo eszena ikusten ditugu bi mutilek nola ezkutatzen duten gutun bat barrez dabiltzan
bitartean, Gotzone eta Landa ezkutaturik daude beraiei begira. Gutun honek dio norbait
egongo dela Gotzonen zai nesken kumunean, Landak eta Gotzonek badakitenez hau txantxa
bat dela beste bi ikasleei ilea hartzea erabakitzen dute. Beste bi ikasleak Gotzonen zain daude
kumunean kamara batekin guztia grabatzeko prest, Gotzonek kumuneko atea ireki eta oihuka
hasten da, lehen aipaturiko gotzaia eta zuzendariak oihua entzunik kumunetara gerturatzen
dira, barruan aurkitzen duten egoerak zuzendaria kompromisu batean jartzen du beste
gotzainen eta apaizen aurrean, lehen azaldu dituen arauak hausten ari direlako.

Bideoaren analisia Giddensen irakurgaia eta aurreko kontzeptuak oinarri harturik:

Bideoan zehar badaude hainbat azpi-kultura, eliza eta gazteak horietako batzuk izan litezke.
Giddensek dio azpi-kulturak pertsonei askatasunarekin jokatzea laguntzen diola bakoitzaren
iritziak eta banakakoaren sinismenak lantzen laguntzen dute. Elizaren aldetik ikus dezakegu
nola udalekua honen inguruan erroturik dagoela, zuzendaria bera eta hainbat irakasle
elizaren parte direlako, honek ere udalekuaren inguruko erabakietan rol handia baidu.
Giddensek dioen bezala azpi-kulturak pertsonei askatasunarekin jokatzen leguntzen die, hau
garbi ikusten dugu gazteetan, hauek gazteak bezala jokatzen dute, arauen aurka, txantxazale,
bihurri, etab.

Bideoan argi eta garbi nabarmentzen dira gizarte rol desberdinak, alde batetik ikasleak eta
irakasleak ditugu, bi talde hauetako norbanako bakoitzak ere bere rol propioa dute lagunak,
neska lagun/mutil lagun, nerabeak, etab. Irakasleen artean ere badaude gizarte rol
desberdinak elkarren artean lagunak dira, lankideak, bikotekideak… Gailentzen den beste
gizarte rol bat zuendariarena izango litzateke. Giddensek dioen bezala pertsonai bakoitzak
gizarteak oinarri bezela jarritako espektatibak betetzen dituzte, hau oso argi geratzen da
pertsonaia guztiek dutelako rol markatu bat, Gorkak mutil gaizto eta neskazalearen irudia du
eta bere jokabidea halakoa da , Iratirekin eta Gotzonekin ere berdina gertatzen zaigu, Irati
neska zintzo eta bere lagunei laguntzeko prest bezala ikusten dugu, Gotzone neska isil eta
lotsatia. Rol desberdin guzti hauek gure gizartzean ikusi ditzazkegu.

Gizarte arauak oso barneratuta daudela ikus dezakegu biedeoan, zuzendariaren aldetik.
Bideoan zuzendariak beste gotzainei hainbat arau desberdin azaltzen dizkie, neskak eta
mutilak jolas denborak ordu desberdinetan egiten dituztela, korrika ezin dela egin pasilloetan,
komunak eta logelak banatuta daudela eta ezin direla elkarren artean nahastu eremu hauetan.

3
Giddensek bere liburuan esaten duen bezala gizarte arauak etengabe aldatzen joaten dira eta
bideoan garbi ikus dezakegu hori, zein pentsamolde duen zuzendariak neska eta mutilek
gauzak elkarrekin egiterako orduan eta nola gaztei bost axola dieten arau hauek betetzea,
arauen eszenaren ondoren bai mutil eta bai neskak batera jolasean ikus ditzakegulako. Hemen
garai batetik bestera dagoen pentsamendu aldaketa ikusi genezake eta nola aldatu diren
gizarteak oinarri bezala zituen arauak urte batzuk atzera eginez gero.

Antzeko ildotik jarraituz gizarte balio batzuk ere agertzen dira, horien artean adiskidetasuna
da bat. Hau ikasleen arteko erlazioetan ikusten da, adibidez musuaren aurreko eszenan, Irati
eta beste lagunak nola lasaitzen duten Gotzone berak azaldu dien arazoaren aurrean. Baita
musuarekin gertatu zenaren ondoren nola joaten den Irati Gorkarengana erantzun bila. Beste
balio bat beraiek baino botere gehiago dutenenganako errespetua izango litzateke, hierarkia
baten antzera, Ikasleak errespetua erakutsi behar die irakasleei eta zuzendariari, irakasleak
berriz zuzendariari, hierarkia honen maila gorena zuzendaria egongo litzateke. Balio hau
ikus dezakegu ikasleak irakaslearengan duten jarrerarekin, bideoaren hasieran badago eszena
bat non Gorka nesken atzetik dabilen urez beteriko puxika batekin, behin ikasgelara
sartutakoa irakasleak atentzioa deitzen dio eta honek neskak pakean usten ditu, irakasleak
agindutakoa eginez. Beti erakutsi digute gu baino botere gehiago duten pertsonengan
errespetua erakutsi behar dugula. Giddensen irakurgaia oinarri hartuta hau gizartean
oinarritutako arau bat dela esango genuke.

Pertsonaia bakoitzak bere identitate propioa dutela ikus dezakegu. Gorkaren pertsonaia mutil
aberats, gaizto eta emozioak eskutatzen dituen mutila bezala irudikatzen dute, Giddensek
bere irakurgaian dio, beste pertsonekin izaten ditugun interakzioak gure identitatean izaten du
eragina, identitate aldaketa hau oso garbi ikusten da Gorka pertsonaiaren identitate arkoan.
Goazen telesaiaren amaierarako Gorkak beste identitaten bat islatzen du, hau udalekuan zehar
egin dituen harremanen ondorio garbia da, Iratirekin izaten duen erlazioak aldatu egiten du
eta jada ez da hasiera batean zein pertsonai egoskor,gaizto eta berekoia. Goazen telesailaren
jarraitzaileak izanda badakigu baita ere Gorkaren jarrera bere aitarekin duen erlazio hotzaren
ondorio dela, duen jarrera “ume mimatuarena” dela esan genezake, bere aitak dana ematen
dio baino Gorkak ez du hori nahi, Gorkak bere aita berataz arro egotea nahi du, erlazio honen
ondorioz Gorkak bere emozioak ezkutatzen ditu eta ez dio inori usten berarengana
gerturatzen.

Bideoan ematen den beste identitate bat zuzendariarena izan zitekeen, Giddensek esaten du;
jaiotzen eta hezitzen garen ingurune kulturalak eragina duela gure jokabidean. Hau garbi
ikusten dugu zuzendariaren pertsonaiarekin, zuzendariaren jarrera eta heziketa kristaua izan
dela argi dago, bera apaiza delako, hau bere identitatearen zati garrantzitsua da bere
egunerokotasuna honen menpe dagoelako baita berak hartzen dituen erabakiak eta udalekua
zuzentzeko duen moduan ere.

Beste pertsonaiek ere badute beraien identitatea alde batetik Gotzone dugu, isila eta
antzerkiarekiko pasioa duen neska da, beste aldetik berriz Landaren pertsonaia dugun nahiz
eta bideoan zehar ez asko azaldu, telesaiaren jarraitzaileak izanda badakigu, mutil

4
txantxazalea dela bere ikaskideei egiten dien txantxaren ondorioz, telesaian ere zuzendariari
hainbat txantxa egiten dizkio. Amaitzeko Irati dugu, neska zintzoa dela argi geratzen da
Gotzone laguntzeko nahia azaltzen duenez, Iratik telesaian oso papel garrantzitsua du, lehen
esan bezala Gorkaren identitate eraldaketaren ezaugarri nagusi bat izango da.

2. Talde praktika: Generoaren gizarteratzea


Bigarren praktika honetan generoaren gizarteratzearen inguruan hausnartuko dugu, lehenik
eta behin kontzeptu soziologikoak azalduko ditugu Giddensen irakurgaia oinarri izanik.
Ondoren hiru bideo desberdin ikusi ditugu, hauek ikusi eta gero azaldu zer ikusi dugun
hauetan eta azkenik kontzeptuak erabiliz bideoak ikuspuntu sozioliko batetik azaldu.

Gizarteratzea prozesu bat da, non haur babesgabe bat kontzientzia propioa, inteligentzia eta
jaio den kulturaren parte izateko gai den gizakia bihurtzera ematen duena. Gizarteratzeak
generazio desberdinak lotzen ditu, haur baten jaiotzak bere ingurukoen bizitza aldatzen du.
Umeen heziketak gehienetan hauen gurasoetan erotzen da, hauen inguruan haurraren
heziketan garrantzi handia du. Kultura heziketa haurtzaroan askoz ere trinkoagoa da, baina
kulturarekiko heziketa eta adaptazioa bizitza osoan zehar ematen da.

Giddensen liburuan soziologo batzuek diote gizarteratzea hainbat fasetan ematen dela.
Lehenengo gizarteratzea haurtzaroan izaten da, lehen aipatu bezala etapa honetan ematen da
kultura heziketaren momentu trinkoena. Fase honetako eragile printzipala familia da.
Bigarrengo gizarteratzea nerabezaro eta helduaroan ematen da, eragile nagusiak eskola,
ikaskideak, komunikabideak eta lan ingurua direla azaltzen du irakurgaiak. Gizarteratzea
aurreko testuinguruetan ematen da, hauek balore, arauak eta kreentziak sortzen laguntzen
digute.

Generoaren gizarteratzea eragile desberdinen bitartez ematen da, eragile nagusiak familia
eta komunikabideak dira. Giddensen irakurgaiaren arabera hainbat ikasketa desberdin egin
dira ea zein puntutaino den genero desberdintasuna influentzia sozialaren ondorioa.
Azterlanean ama-seme interakzioak aztertu zituzten, hauek azaleratu zuten genero bakoitzeko
umeekin desberdin interakzionatzen zutela, nahiz eta gurasoak pentsatu biei tratu berdina
ematen ari zirela.

Generoaren ezagutza eta lanketa modu inkostiente batean ematen da umeetan. Beraien buruak
etiketatu aurretik neska edo mutil bezala iada jasotzen dituzte zenbait seinale honen inguruan.
Lehengoko azterlanak dioen bezala emakumeak eta gizonak desberdin tratatzen dituzte
umeak, beste alde batetik ere usainak badu zer ikusia honetan, haurrek usainak genero
desberdinekin lotzeko gai baidira. Desberdintasun klasikoena janzkera eta ilejeran izaten da,
umeentzako lehen aipaturiko seinale bisual nagusienetakoa da. Haurrak bi urte betetzen
dituztenean hasten dira kontziente izaten beraien generoaren inguruan, beraien generoa eta
besteena indtifikatzeko gai dira. Behin bost urte bete ondoren ikasten dute generoa ez dela
aldatzen den gauza bat eta diferentzia fisikoak sexuaren araberako anatomian oinarritzen

5
direla. Jostailuak, liburuak eta lehen aipaturiko komunikabideak pisu handia dute umeek
duten ikuspegian generoaren inguruan.

Giddensen irakurgaian ageri da azterlan bat non umeentzako liburuak aztertu zituzten genero
rolen desberdintasunak bilatzeko. Liburu hauetan gizonek askoz ere papel nagusiagoak
zituzten baita ilustrazio gehiago ere. Emakumeek eta gizonek egiten zituzten aktibitateak ere
desberdinak ziren. Gizonezkoek abenturak eta aktibitateak aire librean ematen ziren, ekintza
hauek independentzia eta indarra eskatzen zuten, emakumeak ageri zirenean berriz hauen
izaera pasiboa eta aktibitateak etxearekin lotutakoak ziren. Ama ez ziren emakumeak izaki
fantastikoak bezala irudikatzen ziren, sorginak, maitagarriak, etab. Liburuetan ez zegoen
emakumerik etxetik kanpoko ekintzarik egiten zuenik, gizonetan berriz denak polizia, gerrari,
errege, etab bezala irudikatzen zituzten. Gaur egun egin diren ikerketek diote gauzak aldatu
direla aspektu batzuetan baina umeentzako literaturan gauza askok berdin jarraitzen dutela
diote ikerketek. Genero rolak txikitatik barneratzen ditugu inkoztienteki gure inguruan
ikusten dugunaren arabera.

Genero esterotipoak heziketa sexista baten ondorio dira. Hau egiaztatzeko June Stathamek
ikerketa bat egin zuen, azterlan honetan konturatu zen gurasoek egiten zituzten ahaleginak
genero rol tradizionalak apurtzeko, helduek mutilak setikorragoak izatea nahi zuten baita
beraien sentimenduaz azaleratzeko gai izatea ere, neskei berriz ikasketa aukerak eta
autopromozioa bultzatu nahi zizkieten. Gurasoak konturatu ziren ez zela hain erraza genero
esteretipoak apurtzea.

Argi dago generoaren gizarteratzea indartsua dela eta honi aurre egitea etsigarria izan
daitekeela. Behin genero rolak banatutakoan, gizarteak bakoitzari ezarri zion generoaren
arabera jokatzea espero du (Bourdieu, 1990; Lorber, 1994).

Giddensek genero identitatea Freuden, Chodorow eta Gilliganen teorien arabera aurkezten
dizkigu, Freuden teoriak dio genero bereizketa haur txikietan ardazten zela zakila izan edo ez.
Freudek azpimarratzen du diferentzia anatomikoak ez direla garrantzitsuan baizik eta zakila
izateak maskulinitatea irudikatzen duela eta ez izateak berriz feminitatea. Freuden ustetan
mutilek beraien aitak izaki indartsu bat bezela ikusten dute eta honekin identifikatzen dira,
ondorioz identitate maskulinoaz ohartzen dira. Neskak berriz beraien amekin identifikatzen
dira eta hauen identitate otzana onartzen dute. Irakurgaiaren arabera Freudek genitalen eta
genero identitatearen artean harreman zuzena dagoela sinisten du.

Chadorowen teoriak esaten digu genero identitatea haurrak gurasoengan duen loturaren
ondorioa dela. Freudek ez bezala Chadorowenek umeek amarengan duten lotura
azpimarratzen du. Haurrek beraien ama ikusten dute eragile dominatzaile bezala, lotura hau
momentu batean apurtu beharra dago, orduan umeei izaki askeak izatea eskatzen zaie.
Banaketa hau desberdina da mutil eta nesken artean, neskak nahiz eta izaki askeak izan
oraindik ere amarengan badute gertutasuna, honen ondorioz neskatila emakumea bilakatzen
denean honek besteenganako sentsibilitatea garatzen du. Mutiletan berriz bere ama guztiz
baztertzen dute, beraien maskulinitatearen interpretazioa femeninoak ez diren beste ekintzak

6
dira. Honen ondorio bezala errlazionatzeko arazoak izango dituzte baita ere modu
desberdinetan jaso eta analizatzen dute beraien ingurua. Izaki aktiboagoak izan ohi dira eta
bere sentimenduekin bat etortzeko arazoak izaten dituzte.

Irakurgaian ageri den hirugarren teoria Gilliganena da, bertan zentratzen da emakume eta
gizon helduek beraien buruarengan duten irudian eta beraien arrakasta indibidualetan.
Gilligan Chadorowen teoriarekin bat dator. Gilliganek dio bere aztergaian emakumeak askoz
ere izaki sensibleagoak diren gizonekin konparatuz, gizonen erantzunak orokorragoak ziren
emakumeenak berrin pertsonalagoak eta beti beesten inguruan kezka adierazten zuten.

“La opinión que tienen de sí mismas está basada en su capacidad para satisfacer con
éxito las necesidades de los demás, y no en el orgullo producido por los logros
individuales”(Gilligan, 1982).

Gilliganek adierazten digu nola gizonak izaki harroagoak diren emakumeekin konparatuta
baita nola emakumeak besteengan eta besteen sentimenduz gehiago ohartzen diren, baita ere
testuak dio emakumeak besteak asetzeko beharra dutela.

Gizarteratza agenteak Giddensen hitzetan, sozializazio-prozesu garrantzitsuak gertatzen


diren gizarte-taldeak edo egoerak dira. Bi mailako gizarteratze agenteak daude:

Lehen mailako sozializazioa haurtzaroan eta umezaroan gertatzen da, eta


kultura-ikaskuntzaren etaparik intentsiboena da. Etapa honetan, familia da sozializazioaren
eragile nagusia.

Bigarren mailako sozializazioa haurtzaroaren ondoren eta helduaroan gertatzen da, beste
gizarte-eragile batzuek familiaren rola hartzen dituztenean. Eskolak, lagun-taldeak,
erakundeak, komunikabideak eta, azken batean, lantokia gizabanakoentzako gizarte-indar
berriak bihurtzen dira. Ingurune horretan ematen diren gizarte-elkarreraginek haien kultura
gidatzen dute pertsonak balioak, arauak eta sinesmenak ikasteko

Aurretik esandandakoa kontuan hartuta, Giddends azaltzen digu familia-sistemak asko


aldatzen direnez, haurrek izaten duten familia-harremanaren bizipenak aldatu egiten dira
kulturaren arabera. Oro har, ama da umearen lehen urteetan pertsonarik garrantzitsuena, baina
amaren eta semearen arteko harremanen ezaugarriek hauen adiskideen forma eta
erregulartasunaren menpe daude. Familia-sistemaren izaerak eta beste gizarte-talde batzuekin
dituen harremanek baldintzatzen dute harreman hori.

Familia mota asko egon arren, familiak sozializazio-eragile nagusiak haurtzarotik


nerabezarora eta haratago hainbat belaunaldi lotzen dituen garapen-sekuentzian jarraitzen
dira izaten.

7
Familiek leku desberdinak betetzen dituzte gizartearen antolaketa orokorraren barruan.
Gizarte tradizional gehienetan, pertsona bat jaio egiten zen familian bizitza osorako zehazten
zuen bere estatus soziala. Gizarte modernoan aldiz, estatusa ez da modu berean heredatzen.
Baita ere, gizartearen saktore ezberdinetan hezkuntza- eta diziplina-ereduak aurkitzen dira.
Jakina, oso haur gutxi onartzen dituzte baldintzarik gabe gurasoen iritziak. Gizarte
modernoan eragile sozial ugari egoteak askotariko desberdintasunak eragin ditu haurren,
gazteen eta gurasoen belaunaldien ikuspegietan.

Jarraitzeko Giddens ere hitz egiten digu eskolaren funtzioa gizarteratze agente bezala, oso
garrantzitsua dela pentsatzen duena. Eskolaratzea prozesu formala da, eta ikasleek hainbat
ikasgaiak dituen ikasketa-plana jarraitzen dute. Hala ere, eskola sozializatzeko bitarteko
burutzua da. Haurrek lasai egon behar dira klasean zehar, garaiz iritsi behar dute eta
eskola-diziplinari jarraitu behar diote. Espero da zuk onartzea eta instruktorearen aginpideari
erantzutea. Irakasleen erreakzioek ere eragina dute haurrek beren buruarekiko dituzten
itxaropenetan, eta horrek eragina du haien esperientzia profesionaletan eskola uzten dutenean.
Era berean, eskoletan lagun-taldeak sortzeko joera dute, eta haien eragina are gehiago
indartzen du adinaren arabera haurrak klaseetan banatzen dituen sistemak.

Beste gizarteratze agente bat kideen arteko erlazioa da, eratuta dago adin ia berdin edo
berdineko neska eta mutiletaz. Kultura batzuetan, bereziki gizarte tradizional txikietan, talde
hauek formalizatzen dira adin talde bezala. Talde hauetako kidea izan normaki esan nahi du
lagun erlazio hurbilak mantentzen dutela haien bizitza osorako.

Umeak batera egiten duten ariketa sozialaki izan ahal dira beste agente bezalako hain
garrantzitsuak. Kide taldeak influentzia handia duten genero gizarteratzean, umeak hitz egiten
dutenean haien gorputzeko aldaketei buruz naghusiki.
Umeak sortutako ingurune soziala eragiten zuen haien gorputz aldaketak lotsarekin edo
onartzen bazuten. Thorne (1993) ikertu zuenez:

“Si las chicas más aceptadas empezaban a menstruar o a llevar sujetador (incluso
aunque no lo necesitaran), las otras chicas también deseaban sentir esos cambios: pero
si se daba el caso contrario, si esas chicas no llevaban sujetador o no les había [...]
llegado el periodo, estos cambios eran considerados menos deseables.”

Bizialdiak Giddensen liburuaren arabera bizitzako etapa desberdinak dira, irakurgaian sei
etapa desberdintzen ditu; haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa eta
zahartzea.

Haurtzaroa umezaroaren eta nerabezaroaren arteko tartean ematen da. Hala ere, haurtzaroaren
kontzeptua ez zen agertu azken bi edo hiru mendeetara arte. Aurreko gizarteetan, gazteek haurtzaro
luzea izan ohi zuten, eta berehala hartzen zuten eginkizun aktiboa gizartean langile gisa. Philippe
Ariès (1965) historialari frantsesak uste zuen haurtzaroa luzaroan garatu zela. Erdi Aroko Europan,
haurrak helduak zire, bai aurpegi eta janzkeran. Orain normaltzat jotzen ditugun haur-jolasetan parte
hartu beharrean, haurrek helduen zeregin eta jarduera berak egiten zituzten. Gaur egun gure infantziak

8
luzeagoak direnez, gizarte modernoek arreta handiagoa jartzen dute haurrengan gizarte tradizionaletan
baino. Hala ere, garrantzitsua da adieraztea haurrari begira dagoen gizarte bat ez dela haur guztiek
gurasoen edo beste heldu batzuen maitasuna eta zaintza sentitzen duten gizarte bat. Gizarte
modernoa jasaten ari den aldaketen ondorioz, haurtzaroaren bereizketa berriro ahuldu daiteke.
Batzuek diote haur txikiek helduen programa berberak ikus ditzaketela, eta horrek mundua hobeto
ezagutzen laguntzen die.

Nerabezaroa: Duela gutxi arte ez zegoen nerabe kontzepturik. Kultura askotan, pubertaroak eragiten
dituen aldaketak ez dira egungo gizarteko gazteen artean ohikoak diren nahasmendu- eta
ziurgabetasun-mailetan gertatzen. Adibidez, helduarorako trantsizioa markatzen duten hastapen-erritu
bereziak dituzten zenbait kulturet.Gizarte horietako gazteek emantzipatzeko behar gutxi dute,
aldaketaren erritmoa motela delako. Mendebaldeko gizarteetan haur izateari uzteko eskatzen zaie
umeei. Nerabeak bi munduren artean harrapatuta daude; sarritan, heldu gisa jokatzen saiatzen
dira, baina legez haur gisa tratatzen dituzte. Lan bat nahi dute, baina eskolan jarraitu behar dute.
Mendebaldeko nerabeak haurtzaroaren eta helduaroaren artean bizi dira. Haurrek helduekin lan
egiten duten kultura tradizionaletan, desikaste-prozesua askoz ere lasaiagoa da

Gaztaroa gizarte modernoan banakakoak bere nortasuna eta sexualitatea lantzeko aldia da.

Helduaroa: Gure garaiko ziurgabetasun handia ezkontzan, familia-bizitzan eta beste


gizarte-testuinguru batzuetan aztertu behar da. Gure aurrekoak baino gehiago egin behar dugu
bizitzan. Gizarte modernoan, garrantzitsua da aktibo egotea, batez ere helduaroan. Pertsona gehienek
ez dute espero gauza bera egitea bizitza osoan zehar. Pertsona askok adin ertaineko krisia dute,
bizitzak eman dizkien aukerak alferrik galdu dituztela edo haurtzaroko helburuak inoiz lortuko ez
dituztela sentitzen dutelako. Baina zahartzeak ez dakar ezinbestean etsipena. Haurtzaroko ametsak
atzean uztea esperientzia askatzailea izan daiteke.

Zahartzaroa: Gizarte tradizionaletan, zaharrak errespetatuak ziren. Garrantzi sozialeko gaietan,


adinekoen iritziek garrantzi handia zuten eta, batzuetan, beraiek hartzen zituzten azken erabakiak.
Kultura tradizionaletan, zahartzarora iristeak estatus altuagoa lortzea esan nahi du maiz. Gizarte
modernoan, erretirazioak kontrako eragina izaten du. Adinekoentzat zaila izan daiteke beren
bizitzaren azken etapaz gozatzea.

Zahartzea: Gaur egun, jendeak bizitza luzeagoak, osasuntsuagoak eta produktiboagoak bizi ditu,
bereziki herrialde aberatsetan. Zahartzea esperientzia atsegina eta egokia izan daiteke, baina min
fisikoa eta isolamendu soziala ere ekar ditzake. Pertsona gehienentzat, zahartzearen esperientzia
tarteko punturen batean dago. Giddensek dio zahartzearen azterketa telefono mugikorrak ikertzea
dela. Bestela esanda, pertsonak zahartu ahala, gizartea bera ere aldatu egiten da eta, ondorioz,
zahartzearen esanahia aldatu egiten da.

Behin kontzeptu soziologiko giltzarriak deskribatutakoan ekin bideoen azterketa


soziologikoari. Zein egoera deskribatzen zaigu bideotan? Deskribatu bideo bakoitza eta
aztertu zein informazio eskaintzen diguten gure gizarteko genero eraikuntza prozesuaren
gainean. Zein genero rol, estereotipo, identitate islatzen dira?

9
Bideoan erakusten den lehen esperimentuan, bi ume, neska bat eta mutil bat daude, bestearen
generoaren arropa janzten zuten. Haiek zaintzen dituzten pertsonak uste behar dute ume baten
jantzitako arropa bere generoarekin erlazionatuta dagoela. Orduan, pentsatzen dute neskak eta
mutilak garenetik desberdin tratatzen gaituztela eta gauzak desberdinak esaten dizkigutela
aurtzarotik. Bideoan, neskak direnean, tratu lasai eta delikatua jasotzen dute, eta mutilak
direnean, tratu indartsu eta proaktiboa. Hau nabarmendu egiten du generoaren rolak argi
markatzen direla, neskak edo mutilak izaterakoan. Gainera, estereotipoak agertzen dira arropa
eta jasotako iruzkinen eta tratamenduen arabera, baina generoaren arabera desberdinak direla.

Bigarren bideoan hiru esperientziak bereizi dira: haurren, nerabeen eta gazteak. Guztiak
neskek izan ezik, eta "neska" gisa jokatzeko, borrokatzeko edo zerbait jotzeko ideiak
proposatzen dizkiote. Hasieran, esperimentuko parte-hartzaileak nerabeak eta gazteak dira,
eta ekintzak "neska" gisa egiten dituzte, guztiek modu lasai eta jolasteko moduan. Bigarrenik,
hamar urteko haurrek agertzen dira, baina hauek modu desberdinean adierazten dira.
Ondoren, elkarrizketatzaileek nerabe eta gazteei ikusarazi die ez dutela ekintzarik egin,
gizarteak ematen duen estereotipoak izan ezik. Gero, berriro galdetzen die neska bat bezala
jokatu dezaketela, eta neskak erakutsi dute korrika eta borrokatzen dutela benetan. Orduan
parte-hartzaileak ulertzen dute nola estereotipoak bere izaeran afekatzen dutela.

Hirugarren bideoan mutil batzuk agertzen dira. Hasieran, galdera desberdinak egiten dizkiete:
nola deitzen dira, zer izan nahi dute helduenean eta zergatik... Guztiek erantzuten dituzte
gauzak desberdinak: polizia, sendagilea, suhiltzailea, futbolari... Galdera hauekin amaitzean,
neska bat aurkezten diote, Martina izena duena. Horiek aurkeztean, barre egiten dute eta
harrituak agertzen dira. Elkarrizketatzaileek beste galdera bat egiten die: Zer gustatzen zaizu?
Denek erantzuten dute antzeko gauzak: begiak, ilea, ederra... dena itxura fisikoa da.
Elkarrizketatzaileek gauza desberdinak egiteko esaten die, lehenik neska lastantzeko, denek
baietz esaten dute eta hau betetzen dute, gero aurpegi barregarria bat jartzen dute eta hauek
berriro betetzen dute, baina azkenean, Martina jotzea eskatzen diete, eta mutil guztiak isilik
geratzen dira, ezer erantzun gabe. Galdetzen die zergatik, denek gauza bera erantzuten dute
neska delako, baina mutil batek bakarrik erantzuten du ez duela inor jotzea gustatzen.

Hirugarren bideoak ikusitakoan, argi geratzen da txikitatik neska eta mutil rolak erakusten
dutela. Izan ere, oraintxe bertan neska eta mutilaren rolak hainbat ezaugarri, jardueri, kolorei,
jostailuekin erlazionatzen ditugu.

Esan dugun bezala, neska eta mutilaren estereotipoak azaltzen dira; pertsona batik itxaroten
diren jokabideak dira. Neska batetik itxaroten da jokabide bat, baina hura ez da berdina
mutilaren kasuan. Gizabanakoen jarrera horiek eragiten dute, jarrera bat ezarrita dagoelako,
eta hori soilik egokitzen da. Baina erantzun horiek aldatu behar dira.

Sortzen dituen estereotipoek Rolak eratzen dituzte. Gizabanakoen jarrerak murrizten


dituztenean, horrek aurreiritziak ekartzen ditu.
Bideoek erakusten dute nola ez digutela eman norbanakoaren identitatea aske izateko; hau da,
nor garen, nondik gatozen eta nora joango garen zehazten duten gaitasuna.

10
Behin bideoek azterketa burututakoan jarri arreta zuen zein zuen ingurukoen bizitzan eta
hausnartu genero eraikuntza prozesuaren gainean. Horretarako, egin zuen edo
ingurukoen bizialdietan zeharreko ibilbide bat eta bilatu genero rol eta estereotipoen
transmizioa ageriko egin diren adibide ezberdinak. Zein mezu, jokabide... transmititu izan
zaizkizue? Zein modutan? Zein gizarteratze agenteren bitartez?

Jaiotzen garen unetik, gure inguruko guztia aldatzen da gure generoaren arabera. Orain,
haurra oraindik jaio ez bada ere, egungo teknologiarekin, gure gurasoek jakin dezakete
biologikoki neska ala mutila garen. Prozesu honen bidez generoak eraikitzen hasten dira. Era
berean, haurraren gela, jasotzen dituen opariak, arropak, erosten dituen jostailuak, haurraren
abizenak... aldaketa horiek guztiak sexuari buruz jasotako informazioaren araberakoak dira.
Asko eragiten du; jaiotzen garenean ez baitugu ez gusturik ez nortasunik, eta inguratzen
gaituzten jolasek, arropak... gure nortasuna inposatzen digute nola edo hala eta denborarekin
ohitura bihurtzen zaizkigu. Horrek ondorioak ditu: Txikiak garenean, benetan ez dugula geuk
aukeratzen esaten zaigu. Esaterako, jaiotzen garenean, hartzen ez dugun lehen erabakietako
bat gure izena da. Gaur, adinean hazten garen heinean, aukera dugulako izena aldatzeko,
adibidez, eskuartean dugun gaiari eutsi ahal izateko, erabaki horrek pixkanaka definitzen
gaituelako. Esaterako, orain Gabonak hurbiltzen ari dira, eta aldizkari bat hartzen badugu,
egunkariak oso sofistikatuak direla ikusten dugu. Neskak alde batetik, mutilak bestetik,
panpinak alde batetik, traktoreak bestetik, bonbak alde batetik eta sukalde bat bestetik.

Denbora pasa ahala, klaseen ordua iritsi zen. Sozializazio prozesuaren une
garrantzitsuenetako bat. Une honetan gure epe luzerako lagunak zeintzuk izango diren
aukeratzen dugu, eta denborarekin aldatzen garen arren, talde eta giro atsegin batean sartzen
gara. Gainera, oso ohikoa da txikitatik neskak edo mutilak ezagutzea. Haurrek ikusten
dituzten telesaioek eta filmek eragin handia dute...

Neskak garenean beti gure ama eredutzat hartzen dugu, sexu berekoa delako eta beragandik
hurbilago sentitzen garelako. Orain ikus dezakegu zer eragin duten gure seme-alaben gizarte
ereduek eta gure familiaren jokaerek. Gure ama sukaldean ikusten badugu, bere adibidea
jarraitu eta amak egiten duena egiten dugu. Normalean, neskek amarekin sukaldatzeko
ohitura hartzen dugu. Mutilak, berriz, ohituta daude aitarekin futbola ikustera edo
jolastera;rolen banaketak garrantzi handia du gure bizitzan.

Egia da sexuaren eta generoaren inguruko elkarrizketak normalizatuagoak direla gaur egun,
baina oraindik lan asko dago egiteko. Esan beharra dago, gainera, egunero gertatzen diren
hainbat injustizia amaitu egin behar direla, eta prozesu hori gizartearen esku dago. Askotan
kritika asko egiten dugu gizartearen parte garelako eta lehenik eta behin konturatu behar gara
ez garela jabetzen barnean egin behar diren hainbat aldaketaz. Intoxikazio-iturri
garrantzitsuena, noski, familia da, baina denborarekin haien parte-hartzea gero eta txikiagoa
izan da, lanarekin uztartzeko denborarik ez zegoenez, haurtzaindegiak bezalako erakundeek
hartu zuten lekukoa. Familia da gure lehen eragilea, jaiotzen garenean gure nortasunaren

11
giltza, moldatzen jarraitzen duguna. Beraz, esan daiteke hezkuntza dela etorkizunean
norbanakoaren bizimoduaren, sinesmenen eta ingurunearen, jarreraren eta pentsamoldearen
arabera aldatuko dena. Horregatik, gatazkaren teoria sortzen da gizartean, non talde sozialen
artean desadostasunak sortzen diren. Bestalde, esan bezala, nerabezaroan lagun taldeen
garrantzia oso handia da, eta komunikabideek eragin handia dute guregan etapa guztietan,
naiz eta, komunikabideak bizitzako etapa guztietan daude presente.

Bizitako genero ikasketa prozesu horiek gizartean genero ezberdintasunak betikotzen


lagundu dutela esango zenukete? Zein modutan? Zergatik?

Gure ustez genero ikasketa hauek ezberdinak garela esan genezake. Genero terminoa gizonari
eta emakumeei esleitzen zaizkien ezaugarri ezberdinen multzoari egiten dio erreferentzia,
honek arazoak sortu ditu gaur egun eta jendea ezin da aske sentitu nahi duena izateko
kritikatuak izango direlako, hau, hainbat pertsonekin gertatu da, hala nola, emakumea den
neska batek ‘‘gizon’’moduan jantzi nahi duenean edo alderantziz, gizon batek gaur egun
gizon guztiak janzten diren bezala jantzi nahi ez duenean femeninoago janztea edo
femeninoagoa izatea gustatzen zaiolako, besterik gabe. Eraikuntza sozial bat da, beraz,
gizartearen generoa edo kultura-eraikuntza dela eta sortzen ditu desberdintasun biologikoak
(zakila gizoneentzako edo bagina emakumeentzako). Gizartean gizonei eta emakumeei
genero-rol desberdinak esleitzen zaizkie, gizonen botereari eta emakumeen mendeko
estatusari eusteko. Beraz, genero-rolak nabarmentzen dira. Beti erakutsi digute neskei
panpinekin jolasten, sukaldean aritzen, etxean zaintzen… honen, ordea, gizonek txikitatik
ikasten dute mounstroekin, itsasontziekin... jolasten; horregatik, gizon gehiagok hartzen
dituzte genero-rol horiek gizartean, horregatik, gizonek sexu biologikoa nagusi den habitata
hartzen dute. Bestalde, gizabanakoak gizartearentzat moldatzeko modu bat diren
estereotipoak ditugu. Gure generoaren arabera, gizarteak guregana eraman dezakeen portaera
bat dugu. Adibide argi bat da: gizonak indartsuak direla beti, eta ez dute sentimendurik.
Rolak eta estereotipoak genero-sozializazio prozesu espezifikoen bidez ikasi eta barneratzen
dira, eta, horregatik, pertsonak besteen gizarte-itxaropenetara egokitzen dira, eta gizabanako
bakoitzak rol eta estereotipo horiek eguneroko bizitzara egokitzen ditu, eta oharkabean
transmititzen dizkie seme-alabei. Kontzientzia hartu aurretik, haurrek informazio asko
lortzen dute pertsonak imitatuz, eta, beraz, beren aitaren edo amaren hitzetara jotzen dute
erabakiak eta ekintzak hartzeko, eta horrek genero-portaeraren ereduak eratzen ditu. Orduan,
haurtzaroan eta bizitzan zehar gure bizitzara iristen diren pertsonak dira hori eragiten duten
faktore nagusiak; beraz, haiek moldatzen dituzte gure erabaki eta balio asko. Horrek esan
nahi du ez dagoela gure eskuetan bakarrik, baita gizartean bizitzen hezten eta irakasten
dizutenetan ere.

12
3. Taldea praktika: Eguneroko elkarrekintzen gainean hausnatzen
Hirugarren talde praktika honetan eskatzen zaigu eguneroko elkarrekintzen gainean
hausnartzea. Praktika honetan “Mejor imposible” filmaren zatitxo bat ikusi eta bere inguruan
hausnartzean datza, aurretik zenbait kontzeptu azaldu ondoren irakurgaia oinarri izanda.

Gizartearen azterketarako ikuspegi mikroaren eskaintzak (mikro vs. makro ikuspegiak


aintzat hartuta):

Giddens-ek ikuspegi mikroa gizarteko oinarrizko pertsonak ikusiz, haien erakundeak,


interakzioak, eta harremanak aztertzen ditu. Mikro ikuspegiak hurrengo elementuak hartzen
ditu kontuan:

- Pertsonak: Indibiduoak haien jokabideak, erabilera, eta erakundeak.


- Harremanak: Mikro-antropologiaz oinarritutako azterketa, hainbat pertsonen arteko
elkarrekintza aztertzen du.
- Hizkuntza eta Komunikazioa: Mikro-komunikazioa eta hizkuntzaren rolak aztertzen
dira.

Eguneroko elkarrekintzak eta bere oinarrizko elementuak: hitzezko komunikazioa, hitz


gabeko komunikazioa eta testuingurua:

Hitzezko Komunikazioa: Pertsonen arteko komunikazioa; hizkuntza erabiliz informazioa


transmititzea.
Hitz Gabeko Komunikazioa: Esan gabe, baina gestu, irudi, eta beste seinaleak erabiliz
komunikazioa.
Testuingurua: Ingurunea, gertakariak, eta inguruko faktoreak, pertsonen jokabidean eragina
izan dezaketen elementuak.
Gizarte bizitzaren erregionalizazioa:

Mikro eta makro eremuetan, erregionalizazioaren eragina aztertzen du, besteak beste,
kultura-harremanak, ekonomia-antolakuntza, eta sozializazio prozesuak.

Eguneroko elkarrekintza motak:

Elkarrekintza Instrumentala : Pertsonak helburu konkretuak lortzeko elkarrekintzan


murgiltzen dira.
Elkarrekintza Espresiboa: Pertsonen arteko harremanen funtzioa da, sentimenduak eta
identitatea sortuz.

Antzerkiaren metafora:

Giddens-ek esan bezala, antzerkiak gizartearen konposizioa eta eraketa aztertzen du,
pertsonen arteko harremanak eta gizartearen eraketa ikusteko metafora da.

13
Eguneroko elkarrekintza arrakastatsurako gizarte arauak:

Arauak gizartearen egituratzea eta bizitza erregulatzea helburu dute, eta horrek segurtasuna
eta egiturakotasuna bermatzen du.

Pelikularen esteka:

https://drive.google.com/file/d/1upIsNOHQ1lfO1THkeDCbsowbS-iD0xCx/view?usp=sharin
g

“Mejor imposible” filmaren zatitxoa [10:10-14:40] ikusitakoan, egin ezazue bere analisi
soziologikoa eguneroko artekotzen ikuspegia aintzat hartuta eta honako alderdiak kontuan
izanda:

- Jatetxean ematen den egoeraren deskribapen ahalik eta osoena antzerkiaren metafora
eta bere oinarrizko elementuak eta hauen ezaugarriak baliatuz: antzezlana,
antzeztokia, bastidorea, antzezleak eta gizarte rolak, irudiaren maneiua.

1- Antzezlana: Gure egunoroko bizitzaren zati bat da, eta gu gara antzezleak gizarte rolak
betetzen
2- Antzeztokia: Jatetxea (deskribatu)
3- Bastidorea: Neskak urruntzen denean eta zerbitzari testuingurua desagertzen da eta hasten
dira hitz egiten zitari buruz eta ez jatetxeko kontuei buruz
4- Antzezleak: zerbitzariak, bezeroak eta arduraduna (deskribatu)

Filmean erakusten diren elkarrekintza ezberdinen deskribapena, elkarrekintza horiek


arrakastatsuegiak ez izatea ekarri duten arrazoiak planteatuz eta arrakasta eza ageriko
egin duten elementuak zeintzuk diren azalduz.

Denak dira topaketak:


Lehenengoa doa Martin kaletik eta bere munduan sartuta dago eta hari da gauzak ez ikutzen,
ez gauzak ez jendea. Bere ikuspuntutik arrakastatsua izan da heldu delako jatetxeari ezer
ikutu gabe

Hurrengoa da non emakumeak bere semeekin eta zerbitzari bat dago, guztiz fokalizatua eta
elkarrizketa konfidantzarekin egin da. Ikusten da ondo esagutzen direal eta seme-alabekin
erlazioa gertua da, astero joaten delako. Elkarrizketa arrakaztatzua da.

Hurrengoan badago bikote bat ezerita eta Martin uste du bere lekuan daudela eserita, baina ez
da berea, jatetxekoa da. Han jartzen da, bere alboan eta ez du espazio pertsonala
errespetatzen. Gainera insultatzen die eta galdetzen die zenbat denbora egongo diren. Ez dago
erreakzio bat beren parte eta aserre joaten dira. Gizonak konfidantzarekin ezartzen da.

14
Orduan, nagusiak haserretzen da eta agintzen du azken aldia izatea Melvin horrela portatzen
dela. Bastidorean zeuden zerbitzariak kasurik egin gabe Melvin-i, betikoa delako.

Azkenengoan, Melvinek zerbitzariaren semearekin sartzen da eta neskak, asko aserretzen da


eta agintzen dio ez esatea berriz horrelako gauzarik. Orduna arrakazta galtzen da eta
komunikazio ez berbala isiltasuna eta eskuekin urduritasuna da. Jakin ahal dugu aserre
dagoela eta beste bezeroek ere begiratzen ari dira. Azkenean ulertzen duela esaten du eta
neska bastidoreetara doa.

4. Talde praktika: En la mente criminal


Azkenengo praktika honetan "En la mente criminal" albistea azaltzen zaigu, James Fallon
neuroanatomistak psikopaten gainean burututako ikerketa bat. Lehenik desbideraketaren
kontzeptua azladu dugu, ondoren desbideraketari buruzko hainbat teoria desberdin argitu
ditugu Giddensen irakurgaia erabiliz. Praktika amaitzeko albistea irakurri dugu eta aurreko
kontzeptuak eta teoriak erabiliz galdera batzuei erantzun diegu.

Zer da desbideraketa eta zeintzuk dira bere ezaugarriak?

Giddensen irakurgaiaren arabera desbideraketa adostasun falta da arau talde baten aurrean,
hauek gizartean erabakitako eta onartutako arauak dira. Gizartea ezin da banandu
desbideratuak eta arauak onartzen dituztenen artean. Giddensek dio denok noizbait apurtu
izan ditugula arau hauek, adibide bezala jartzen dizkigu zerbait txikia ostu dugunean denda
batetik edo lanetik gauzak eramaten ditugunean lapitzak, boligrafoak edo eta koadernoak
banakakoaren erabilerarako, baita txantxa telefonikoak egin edo marihuana kontsumitu.

Desbideraketa eta delitua ez dira sinonimoak, desbideraketaren kontzeptua askoz ere


zabalagoa da delituarena baino. Desbideraketa banaka eman daiteke eta baita taldean ere.
Irakurgaiak adibide gisa Hare Krishna sekta jartzen du, hauek beraien mezuak
drogomenpekotasuna zuten gazteen artean zabaltzen zituzten esanez “estar colgado todo el
día y descubrir el éxtasis eterno”. Irakurgaian ere Durkheim izeneko autore bat azaltzen da,
honen arabera, desbideraketak gizarte ordenatu batean papel garrantzitsua duela dio, denok
gara konstiente zer dagoen ondo eta zer ez ondorioz badakigu nola jokatu behar dugun
gizartean. Durkheimek dio gauza ez dela desbideratuak desagertzea baizik eta desbideratu
hauek mantentzea beti ere limite batzuen artean.

Desbideraketa azaltzeko teoria biologikoak, psikologikoak eta soziologikoak nabarmentzen


dira. Zertan datza bakoitza?

Teoria biologikoa hasiera batean pentsatzen zuten desbideraketa erentzia biologikoaren


ondorio bat zela, teoria hau Cesare Lombrosok aztertu zuen, urteak igaro ala bere teoriak alde
batera egin zituzten. Geroago beste teoria bat jarri zen indarrean honek esaten zuen hiru giza

15
estruktura desberdin zeudela eta horietako bat zuzenean zegoela loturik desbideraketa eta
delinkuentziarekin. Teoria honen arabera pertsona gihartsua eta aktiboak askoz ere
agresiboagoak direla esaten zuen, berriz pertsona argalak delituak egiteko joera gehiago
zutela. Teoria hauek ere oso kritikatuak izan dira nahiz eta erlazioa egon konstituzio fisikoan
eta delituen tasetan, baña honek ez du lehen azalduriko erentzia bilogikoarekin loturarik.

Teoria psikologikoak gizabanakoaren barruan bilatzen du desbideraketaren azalpena eta ez


gizartean, psikologiaren ideiak pertsonalitate desberdinetan zentratzen dira. Lehenengo
ikerketak espetxe eta eroetxetan egin ziren, hemen azpimarratu zen delitugileek ezaugarri
batzuk zituztela horietako batzuk debilitate mentala eta degenerazio morala. Hans Eysenck
psikologoak esan zuen egoera mentalak eredatu egiten direla, baita gizabanakoa
delinkuentziara bultzatzen dutela eta sozializatzeko orduan arazoak sortzen direla. Beste
autore batzuk esaten dute gizabanakoaren zati txiki batek garatzen du pertsonalitate
moralgabea eta psikopatikoa.

Irakurgaiak lau ikuspuntu desberdin ematen dizkigu desbideraketa soziologikoan; teoria


funtzionalista, teoria interakzionista, gatazka teoria eta kontrolaren teoria.
Teoria funtzionalistarentzat delinkuentzia eta desbideraketa egiturazko tentsioen eta
gizartearen barruko arautze moralik ezaren ondorio dira. Banakakoaren nahiak eta talde
sozialenak ez badatoz bat eskura dauden sariekin, desioen eta desioak gauzatzearen arteko
desberdintasun hori kide batzuen motibazio desbideratuetan hautemango litzateke.

Teoria interakzionistatik delitua eta desbiderazioa aztertzen duten soziologoek uste dute
bigarren fenomenoa sozialki eraikitzen dela. Uko egiten diote berez desbideratuta dauden
jokabide motak daudela dioen ideiari. Honen ordez, interakzionistak galdetzen dute ia nola
defendatzen diren jokabide desbideratuak eta zergatik talde jakin batzuei eta ez beste batzuei
jartzen zaioen desbideratuen etiketa.

Gatazkaren teoriak pentsamendu marxista erabiltzen du esanez desbideraketa aukeratzen


den gauza bat dela esateko eta nahita egiten dela, baita ere gehienetan izaera politikoa duela
esaten dute. Uko egiten zioten biologiak, pertsonalitateak, anomiak, desorganizazio sozialak
eta etiketak desbideraketarekin lotura zutela adierazten zenean. Teoria honen autoreen ustetan
gizabanakoak nahita aukeratzen dute sistema kapitalistaren desberdintasunei erantzuteko
jokabide desbideratuetan inplikatzea. Modu honetan desbideratutzat jotako talde
kontrakulturaletako kideek gizarte-ordena zalantzan jartzen zuten ekintza politiko zehatzetan
parte hartzen zuten.

Kontrolaren teoriak dio delitua jarduera kriminalera daramaten bulkaden eta hori eragozten
duten kontrol sozial edo fisikoen arteko desoreka batetik datorrela desbideraketa. Interes
gutxiago du delituak egiten dituzten pertsonen motibazioetan. Aitzitik, pertsonak arrazionalki
jokatzen dutela suposatzen du, eta guztiak aske direla ahalik eta modu desbideratuenean
jarduteko. Delitu mota asko egoeraren araberako erabakietatik sortzen dira, hau da, pertsona
batek aukera bati aurre egin behar dionean, eta horrek pertsona hori jardutera eramaten
duenean. Teoria honen autoreetako batek, Travis Hirschik dio Pertsonak balizko onurei eta

16
arriskuei aurre egiten dieten eta delitu-jardueretan parte hartu ala ez erabakitzeko erabakiak
hartzen dituzten izaki berekoiak direla adierazi du.

Zein teoria motatan oinarritzen ditu Fallonek psikopaten gaineko bere ikerketak?

James Fallon-en ikerketak psikopatian faktore genetikoek eta ingurumen-faktoreek eragina


izan dezaketela iradokitzen duten teorietan oinarritzen da. Fallonek psikopaten garun-egitura
aztertu du eta desberdintasun esanguratsuak aurkitu ditu moralarekin, erabakiak hartzearekin
eta emozioen prozesamenduarekin lotutako arloetan. Gainera, ingurumenak psikopatiaren
garapenean eragin dezakeen eragile gisa duen garrantzia nabarmendu du, batez ere haurraren
garapen-etapa ahulenean.

Zein da psikopaten profil psikologikoa Fallonen esanetan?

Fallonen ustez, psikopatek hoztasun ia gizagabea erakusten dute euren jokabidean. Ezin dira
besteen emozioek eta zorigaitzek hunkitzeko gai. Enpatia falta zaie eta ez diote zigorren
beldurrik arrisku egoera batean jartzerakoan. Amigdalaren bidez emozio moralak, justizia,
errukia eta errukia hautemateko zailtasunak dituzte. Psikopatak askotan sentitzen ez dituen
emozioak imitatzen ditu eta deszifratu behar dituen seinale gisa soilik hautematen ditu
-errealitatean ez dagoenean damu egiten duela ematen du- defizit hori dela eta. Zure lobulu
prefrontalak, garunaren organo exekutiboa deritzonak, badu beste defizit gehigarri bat:
amigdalak ez dizu ohartarazten erabaki bat hartzerakoan sortuko den kalte edo sufrimenduz.
Beldur eta izu egoeren aurrean, psikopataren lobulu prefrontalak hartzen du subjektuarentzat
onuragarriena den erabakia, nahiz eta erabaki horiek aurretik zigortuak izan. Horregatik
esaten da psikopatek ez dutela esperientziatik ikasten. Beste pertsona batek errepikatuko ez
dituen jokabideak errepikatzen dituzte. Egozentrikoak dira eta berehalako helburuetara
bideratzen dira, hau da, plazerra eta kontrola lortzeari buruzkoak dira.

Ikerketaren bitartez Fallonek bere buruaz egindako aurkikuntzak zein modutan aldatu
zuen bere hasierako lekutze zientifikoa?

James Fallonen ikerketen emaitzek hasierako kokapen zientifikoa aldatu zuten, neurozientzia
tradizionalaren eremutik garunaren kriminologiara eramanez. Hasieran, Fallon giza garunean
neurona berriak eratzeko lanagatik ezaguna zen, gure neurona guztiak zenbatuta jaiotzen
garen dogma zalantzan jarriz. Hala ere, bere garunak adimen kriminalaren ezaugarriak zituela
deskubritu ondoren, adimen kriminalen eta psikopatiaren ikerketan parte hartu zuen, emaitza
horietan oinarrituta munduan zehar hitzaldiak emanez. Ustekabeko dira honek neurologia
kriminalaren alor berri bat arakatzera eraman zuen, psikopatiaren eta jokabide kriminalaren
mundu misteriotsua ikuspegi neurozientifikotik argituz.

Ikuspuntu soziologiko batetik zeintzuk dira Fallonen ikerketako aurkikuntza


interesgarrienak?

17
James Fallonen ikerketak aurkikuntza interesgarriak eskaintzen ditu soziologiaren
ikuspuntutik, psikopatiaren eraketan faktore biologikoen eta ingurumenaren arteko
elkarrekintza argitzen baitu. Haien ikerketaren emaitzek iradokitzen dute psikopatian faktore
genetikoek eta ingurumen-faktoreek eragin dezaketela, eta horrek inplikazio garrantzitsuak
sortzen ditu gizarteko portaera kriminala eta psikopatia ulertzeko.

Gainera, Fallon-en garunak adimen kriminal baten ezaugarriak dituela aurkitzeak giza
izaerari eta jokabidearen konplexutasunari buruzko galdera interesgarriak sortzen ditu.
Aurkikuntza hauek nortasunaren eta portaeraren eraketan biologiaren eta ingurunearen arteko
elkarrekintzari buruzko hausnarketa gonbidatzen dute, eta horrek ondorio nabarmenak ditu
soziologian eta gizartean krimenaren ulermenean.

Laburbilduz, Fallonen ikerketek psikopatiaren ikuspegi paregabea eskaintzen dute ikuspegi


neurozientifiko batetik, portaera kriminalaren ulermen soziologikoa eta giza izaeraren
konplexutasuna aberasten lagunduz.

Aurreko talde praktiken antzera oraingoan ere egin sarreratxo bat praktikaren xedea zehaztu
eta aztergai duzuen artikulua aurkezteko.

18
Erreferentzia bibliografikoak

Giddens, A. (2007) Sociología

19

You might also like