You are on page 1of 19

2.1.

GIZARTEA ETA KULTURA:


GIZARTEA:
Gizarte hitza giza + artea hitzez osatuta dago eta gazteleraz latinetik eratorritakoa da
(Goirigolzarri, 2016):
Sociedad= “societas” (latina) adiskidetasuna, elkarketa.
“socius”en (adiskide, aliatu) bateratzea.
Gizartea definitzeko hainbat definizio ezberdin aurkitu ahal ditugu. Alde batetik, giza talde bat,
erlatiboki askea eta iraunkorra, toki batean lekutua dagoena eta kultura bat partekatzen duena
da. Beste definizio bat hurrengoa izan daiteke: Gizartea indibiduoak erlazionatzen duen
interrelazio sistema bat da. Bi pertsona batzean gauza asko erabaki behar dituzte, adibidez
unibertsitatean: non eseri, euskaraz edo gazteleraz egin, eskailerak edo igogailua erabili...
Gizarte guztiak grtaera honekin lotuta daude: Haien partaideak kultura batean oinarrituta
dauden erlazio sozialen arabera antolatzen dira. (Diez, Gutierrez, Telleria, 2016) (Giddens,
2000:51); (Goirigolzarri, 2016)
Gizarte guztiak dute komunean , gizabanakoak erlazio sozialen bidez antolatzen direla eta
kultura bakar batean oinarritzen direla. Kulturak ezin izango ziren izan gizarterik gabe, eta
gizarteak ezin izango ziren izan kulturarik gabe. Ondorioz, ez genuelako izango, adibidez,
hizkuntza propioa komunikatu ahal izateko eta gure pentsatzeko eta hausnartzeko abilezia
mugatuta egongo zen. (Giddens, 2000).
Gizarte motak:
Bilatutako helburua aintzat hartzen badugu, alde batetik, gizarte naturalak daude eta hauek,
naturaren eskaeraz sortutakoak dira gizakiak gizartekide moduan dituen berezko beharrizanei
erantzuteko. Bestalde, gizarte askeak ala artifizialak daude, gizakiaren akordioz sortuak helburu
zehatz eta hautazkoa lortzeko. (Goirigolzarri, 2016)
Bilatutako helburua lortzea aukera aintzat hartuta, alde batetik, gizarte perfektuak daude,
gizakiaren bizitza egokitasunez bideratzeko beharrezkoak diren ongiak, aukerak, e.a. eskaintzen
dituzte. Bestalde, gizarte ez-perfektuak daude eta hauek, gizakiaren bizitza egokitasunez
bideratzeko beharrezkoak diren ongiak, aukerak, e.a. ez dituzte eskaintzen. (Goirigolzarri, 2016)
Partaideen izaera kontuan hartuta, gizarte sinpleak daude, banaezinak direnak eta ez daudenak
gizarte txikiagoz osatuta, banakako soltez baino. Gizarte konplexuak aldiz, gizarte txikiagoz
eratuta daude. (Goirigolzarri, 2016)
Azkenik, partaideen hartuemana kontuan hartuta esan dezakegu gizarte itxiak daudela, egitura
zurrunez eratutakoak eta bestalde, gizarte irekiak daudela, askatasun indibiduala oinarri
hartzen dutenak. (Goirigolzarri, 2016)
Gizartea mota desberdinetan sailkatu daiteke. (Goirigolzarri, 2016)
KULTURA:
Kultura hitza latinezko “colere” hitzetik eratorritakoa da eta landu, laboratu eta zaindu esan
nahi du. (Goirigolzarri, 2016)
Kulturaren definizioak hainbat aldaketa izan ditu denbora pasatu ahala. Lehenengo, kultura
lurraren lantzea esan nahi zuen. Ondoren, kultura gizartea esan nahi zuen, eta ez basakeria.
Beranduago, garapen intelektuala esan nahi zuen, kulturaduna ezagutza zientifiko, filosofiko,
artistiko e.a. zuena zelako, eta zibilizazio hitzak garapen teknologiko eta ekonomikoa bakarrik
esan nahi zuelako (alderdi materiala zuen kontuan bakarrik). (Goirigolzarri, 2016)
Azkenik, kultura pertsonak gizartekide moduan bereganatutako ezagutza, ohitura, sinesmen,
balio, moral, lege, e.a. guztien osotasun konplexu moduan definitzen da. Beste definizio bat
hau izan daiteke: mentearen goiko mailako aspektuek osatzen due kultura, hala nora, artea,
literatura, musika eta pintura. Kultura ez litzateke bizirikk egongo gizartebaten babesa izan
gabe, eta, gainera, ez genuke izango hizkuntza ezta komunikatzeko modurik kultura ez bagenu.
(Giddens, 2000) (Goirigolzarri, 2016)
Esan bezala, normalean, kultura buruko alderdi garatuenekin erlazionatzen dugu; ala nola,
literatura, musika eta margolanekin. Baina, soziologoek beste modu batean planteatzen dute
soziologia. Beraien ustez, soziologiak, harremana dauka gizartea osatzen duten pertsonen eta
taldeen bizimoduarekin. Barnean sartzen dira janzteko era, ezkontza ohiturak, laneko
jarraibideak… (Giddens, 2000)
Kulturaren osagaiak:
Bi osagai ditu kulturak: materiala eta ez materiala. Kultura materiala objektu manufakturatuz,
teknologiaz... osatuta dago. Bestalde, kultura ez materiala sinesmenek, ideiek, balioek,
ohiturek… osatzen dute. Kultura gizarteratze prozesu baten bidez jasotzen dugu, etengabe
berritzen dena. Gizarteratze prosezua umeek edo gizartekide berriek gizarteko bizitza modua
ikastean datzan prozesua da. Bizitza moduaren adibideak hauek dira: gizarte arauak
(errespetatu behar diren ordutegiak eta moduak), sinesmenak edo ohiturak. (Giddens, 2000);
(Goirigolzarri, 2016); (Diez, Gutierrez, 2016).
Gizarteratze prozesua aurrera eramateko gizarte balioak eta arauak ezagutzea ezinbestekoa da.
Baloreak gizakiek munduarekin ditutzen interakzioei esanahia eta orientazioa ematen dizkie.
Gizarte balioak bizitzako elkareragiteei zentzua emateko balio duten ideia abstraktuak dira.
Gizartearen partaideentzat garrantzitsuak dira, izan ere, gizartearen arabera jarrera eta jokaera
desberdinak egokiak edo ez izan daiteke (Adibidez, kultura arabiarrean jan ondoren korroskada
bat botatzea edukazio onekoa da, kultura europarrean, berriz, ez da egokia hori egitea), eta
berdina pasatzen da ongia eta txarraren arteko bereizketa egitean. Adibidez, monogamia, gure
bikotekideari fidelak izan behar garela esaten duen balioa. (Giddens, 2016) (Goirigolzarri, 2016)
Bestalde, arauak ere garrantzi handia dute; gizartearen portaera arautzen dute eta kulturako
balioak islatzen dira hauetan. Adibidez, kultura baten non garrantzi handia duen abegitsua
izatea, oso ohikoa izango da opariak egitea eta etxe bateko anfitrioiak gonbidatuari oso ondo
tratatzea. (Giddens, 2000)
Alde batetik arau formalak daude, ez betetzeak zigorrak ekartzen dituztenak; adibidez, legeak.
Bestalde, arau informalak daude, ez betetzeak gizartekideen partetik presioa ekarri ahal
dutenak; adibidez, protokolozko afari baten janariarekin zikinkeriak egitea. (Goirigolzarri, 2016)
Balioak eta arauak batera aritzen dira, baina kultura batetik bestera, asko aldatzen dira hauek.
Adibidez, Ingalaterrako ikasleak harrituta geldituko ziren beraien ikaskideek azterketan
kopiatzen ibiliko baziren; Errusian aldiz, arraroa irudituko zitzaien Ingalaterrako ikasleen
portaera, beraiek balio handia ematen diotelako berdintasunari eta arazoak batera
konpontzeari.(Giddens,2000)
Posible da ere gizarte batean balio kontraesankorrak aurkitzea indibiduo bakoitzak bere ideia
propioak dituelako. Badaude talde edo pertsona batzuk erlijio tradizionalean sinesten dutela;
aldiz, badaude beste batzuk, aurrerapen zientifikoen alde daudela. (Giddens, 2000)
Balioen eta arauen aldaketak:
Denbora pasa ahala, balioak eta arauak aldatzen joaten dira. Gaur egun normaltzat hartzen
ditugun arau batzuk, orain dela hainbat urte beraiek zituzten balioen kontrakoak izango ziren.
Adibidez, ezkondu baino lehen sexu harremanak izatea edo zure bikotekidearekin bizitzea.
(Giddens, 2000)
Gure portaera eta eguneroko ohitura gehienak arau kulturaletan daude oinarrituta. Faktore
kulturalak mugimendu, keinu eta adierazpenetan influentzia dute. Irribarre egiterako orduan,
diferentzia handiak nabarmentzen dira kultura batetik bestera, adibidez. Eskimalen artean,
Groenlandian, jendaurrean irribarre egiteko ohitura ez da existitzen eta bestalde, Europako
Mendebaldeko herrialdeetan eta Ipar Amerikan hau oso fenomeno ohikoa da. Enpresaren
lehiakortasuna nagusitzeko, garrantzitsua da bezeroekin jarrera atsegina izatea eta irribarre
egitea eta horren ondorioz, Groenlandiako langileek, zerbitzatzeko teknika atseginak ikasten ari
dira. (Giddens, 2000)

Gizarteratze prozesua garrantzi handia dauka, lehen esan bezala, kultura honen bidez jasotzen
baitugu. Umeek (lehenengo gizarteratzea) edo gizartekide berriek (bergizarteratzea) gizarteko
bizitza modua ikasteko prozesua da gizarteratzea. Gizarteratze prozesuan atal ezberdinak
aurkitu daitezke: lehenengoz, gizartearen egitura eta funtzionamendua ikasi behar dute;
bigarrenez, gizarteko ohiturak eta sinesmenak ikasi eta azkenik, gizarte balioak, gizarte
arauak… ikasi behar dituzte. (Goirigolzarri, 2016)
Badaude animali batzuk, jaiotzean beraien kontura hazteko kapazak direla. Hala ere, beste
batzuk jaiotzean ezin dira beraien kontu hazi eta nagusien laguntza behar dute. Haurtxo bat
azken kasuko adibide egokia izango litzateke eta gizarteratzearen esker gutxinaka-gutxinaka
portaerak ikasten ditu. (Giddens,2000)
Gizarteratzeak adin ezberdineko pertsonak jartzen ditu kontaktuan. Ume baten jaiotzak bere
arduradunen bizitza aldatzen du, eta aldi berean, ikasketa berriak esperimentatzen dituzte.
Gurasoen bizitza beraien seme-alaben bizitzara egon behar da egokituta. Horrez gain, pertsona
nagusiak gurasoak izaten jarraitzen dute, baina aitona-amonaren papera jasotzen dute eta
gauzak aldatzen dira. (Giddens,2000)
Soziologoak gizarteratze prozesuak bi fase garrantzitsu dituela esaten dute eta hainbat
gizarteratze eragileei eragiten diete. Lehenengo gizarteratzea jaiotzetik haurtzarora igarotzen
da. Kultura ikasteko denboraldi biziena da, bertan umeak hitz egiten ikaste dutelako eta
portaera erregelak ikasten dituztelako eta gizarte eragile garrantzitsuena familia da. Bigarren
gizarteratzea azkeneko haurtzarotik heldutasun sasoirarte igarotzen dena da. Gizarteratze
eragileak hainbatekoak dira (eskola, ikaskideak,komunikabideak…) eta garai honetan
interakzioari esker, kulturako balioak, arauak eta sinesmenak ikasten dira. (Giddens,2000)
GIZARTE ESTATUSA ETA GIZARTE ROLA:
Gizartearen beste arlo bat gizarte estatusa eta gizarte rola dira. Estatusa gizartekide batek
gizartearekiko edota beste pertsonekiko duen maila da (ekonomikoki aberatsa bada, estatus
altua dela esaten da). Gizarte rola oso erlazionatuta dago estatusarekin, izan ere estatus jakin
batean dagoen pertsona batengandik itxaroten den jokabidea da (adibidez, burgesia altuko
pertsona batek protokolo arauak jakitea espero da). (Giddens, 2000); (Goirigolzarri, 2016);
(Gutierrez, 2016)
Rolek ez dakartzate trebeasun eta sormenik, baizik eta gizakiaren jarrera hartu eta gidatzen
dute. Bi rol mota daude, atxikitua daudenak, eta lortutako rolak. Rol atxikituak gizarteak
ematen ditu, adibidez gizona izatearen rolak emakumeei lehenengo pasatzea esaten du. Rol
lortuak gure esfortzuari esker gizartean lortzen dugun posizioa; adibidez, medikua izateak
jankintsuaren rola ekar daiteke. (Giddens, 2000); (Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016).
Hau guztia kontuan hartuta esan beharra dago gizartekide bakoitzak rol ezberdina betetzen
duela, eta haien arteko liskarrak edo armonia egon daitezke. Bi osagai hauek, rola eta estatusak
hain zuzen ere, pertsonaren gizarte identitatea sortzen du, nahiz eta pertsonaren identitatea ez
den gizarte identitatearekin soilik osatzen, eta, honek, banakotasuna bermatzen du. (Giddens,
2000); (Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016)
IDENTITATEA:
Jaiotzen eta hazten garen ingurune kulturalak gure portaeran eragina du, baina horrek ez du
esan nahi indibiduo guztiak gure indibidualizazio propioa ez dugunik. Egia da besteekin elkar
eragiten dugunez gure nortasuna baldintzatzen dela; hala ere, gizarteratzeak libre izateko
aukera ematen digu aldi berean, gure kabuz pentsatzen ikasten dugulako. (Giddens, 2000)
Identitatea pertsonak bere nor izatearen eta berarentzat garrantzitsua den horren inguruan
sortzen duen ideia da, alderdi anitzeko izan daitekeena. Identitatearen funtsezko iturrien
artean generoa, orientazio sexuala, nazionalitatea… aurkitu ahal dira. (Goirigolzarri, 2016)
(Giddens)
Bi motatako identitate aurkitu ahal ditugu: gizartekoa eta pertsonala. Gizarteko identitatea,
besteek indibiduoari eransten dizkioten ezaugarriak dira eta ezaugarri berdinak dituzten
pertsonekin erlazionatzen dira, adibidez, ama izatea, abokatuak, katolikoak… Bestalde,
identitate pertsonala norbanakoa egiten gaituena da eta garapen pertsonala eragiten du.
Munduarekin kontaktuan egotea gure subjektua sortzea eta ideia propioak garatzea eragiten
du. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2000)
ANIZTASUN KULTURALA ETA BERE ERAGINAK:
Identitatea: Pertsonak bere nor izatearen eta berarentzat garrantzitsua den horren inguruan
sortzen dituen ideia. Alderdi anitzekoa. Kontzeptu hau polifazetikoa da. Identitatea gizakiak zer
direnaren eta pentsatzen dutenaren gainean sortzen da. Bi mota daude, soziala eta pertsonala.
(Goirigolzarri, 2016), (Giddens, 2000:60, Telleria, 2016)
Gizarte identitatea: Dimentsio kolektiboa. Adibidez: Ikaslea, katolikoa, afrikarra etab. Beste
indibiduo batzuk zer aportatzen dioten besteei da. Atributo bat baino gehiagotaz ulertzen dute.
Gure bizitzak garrantzitsuak diren aspektu asko ditu. (Goirigolzarri, 2016), (Giddens, 2000:60,
Telleria, 2016)
Norbanakoaren identitatea: Banakakotasuna ematen diona da, garapen pertsonalaren zati bat
da, hau da, gure zentzua eta munduarekiko erlazioarekin lotua dago. (Goirigolzarri, 2016),
(Giddens, 2000:61, Telleria, 2016)
Munduarekin dugun kontaktu permanenteak gure ideiak sortzen ditu. Inguru kulturala eta
soziala oso faktore garrantzitsuak dira norbanako identitatea sortzeko. Momentu jakin batean,
identitate mota hau gure talde sozialaren eraginez aldatu egiten da. Gaur egun, identitatean
polifazetikoagoak eta estabilitate txikiagokoak dira. Orain gizakiak gehiago mugitzen da sozialki
eta geografikoki. (Giddens, 2000:61, Telleria, 2016)
Lehen: gizarte identitatearen nagusigoa norbanakoaren identitatearen gainetik. Gaur egun:
Identitatearen dimentsio aniztasunaren eta izaera aldakorraren gehitzea. Norbanakoaren
identitatearen protagonismoa. Orain, aukera dugu gure identitatea sortzeko nahi dugun
moduan. (Giddens, 2000:61, Telleria, 2016). Gaur egun globalizazioa eta emigrazioaren
ondorioz gizarteak dibertsifikatuagoak izaten hasi dira, multikulturalagoak. Kultura anitzeko
gizarteak dira, etnika eta hizkuntza ezberdinez osatuak. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2000)
Bestalde, gizartearen kultura orokorrarekin elkartuta egon harren, azpikultura eman ahal da,
kultura orokorraren desberdina dena. Pertsona batzuk azpikultura batekin bakarrik
identifikatzen dira, baina beste batzuk, azpikultura batetik bestera mugitzen dira. Adb.
aberatsen azpikultura, gazteen azpikultura… (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2000)
Horrez gain, kontrakultura kasuak ere eman ahal dira, gizarte bateko kultura nagusiaz
kontrajartze aktiboan daudenak. Adb. Hippiak, naturistak, gotikoak… Hauek, gizarteko kultura
nagusiaren balio eta arauetako batzuk baztertzen dituzte, baina ez guztiak. Gainera,
kontrakulturak normalean gizarte aldaketarako indar eraldatzaile garrantzitsuak dira beraien
ideia, esperantza eta sinesmenen arabera jokatzen dutelako. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens,
2000)
Aniztasun kulturalaren eraginez shock kulturala gertatzeko aukerak daude. Kultura berri bat
ezagutzerakoan ala barneratzerakoan eta erreferentzia kulturalak galtzerakoan sentitzen den
desorientazioa da. (Goirigolzarri, 2016)
Fenomeno hau hizkuntza berdina duten herrialdeen artean gertatu ahal da ere, beste portaera
eta ohitura desberdinak izan ahal dituztelako. Oso ohikoa da shock kulturala sentitzea atzerrira
bidaiatzen denean. (Giddens, 2000)
Etnozentrismoa:
Etnozentrismoa ere ekar dezake aniztasunak, hau da, beste kulturak norbere kulturaren
ikuspuntutik epaitzeko joera. Gainera, kulturen aniztasuna hain handia ez denez, ez da
harrigarria kultura baten partaide bati beste kultura bteko ideiak edo jarrerak onartzea zaila
iruditzea.
Azkenik, erlatibismo kulturala daukagu, kultura bat bere barne esanahiaren arabera aztertzean
datzana. Hala ere, erlatibismo kulturalak ez ditu ohitura eta sinesmen guztiak legitimatzen.
(Giddens, 2000); (Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016)
2.2 Gizarteratzea eta bizialdia
GIZARTERATZEA:
Gizarteratzea pertsonak gizarte jakin batean bizitzen ikasten dueneko prozesua da eta
elkarrekintzei esker lortzen da. Prozesua ikasketa eta egokitzapenaren konbinazioa da.
(Goirigolzarri,2016)
Beste hitz batzuekin ere esan ahal dugu gizarteratzea prozesu bat dela, non, umetxo babesgabe
bat kontzientzia eta inteligentzia duen pertsona batean bihurtze den jaio zen lekuko kultura
ikasten duen bitartean. (Giddens, 2007)
Gizarteratzeari esker pertsonak gizarteko kultura ikasten dute, hau da, balioak, arauak,
ohiturak… eta horrez gain, nor izatea bereganatzen dute (identitate pertsonala zein gizarte
identitatea). Bestalde, gainontzeko gizartekideen itxarobidearen arabera jokatzen ikasiko du
prozesu honetan. (Goirigolzarri,2016)
GIZARTERATZE PROZESUA:
Gizarteratze prozesu hau bizitza osoan zehar ematen da, baina bi etapa nagusietan banatzen
da, nahiz eta bizialdi horietan hiru aldietatik pasatzen garen (haurtzaroa, nerabezaroa eta
helduaroa): Lehenengo eta bigarren gizarteratzea. Lehenengoa bizitzaren lehenengo atalean
gertatzen da, eta lehenengo etapan bizitzen den gizartearen behin betiko partaide bihurtuko
da, gainera, gizarteratzerik sakonena. Lehenengo gizarteratze etapan umeak jokaerak eta
hizkuntza ikasten ditu, eta honen laguntzailea familia da. Bigarren gizarteratzea bizitza guztian
zehar gertatzen da, eta, honen bidez pertsonak rol ezberdinak garatuko ditu deskubritutako
azpi-mundu desberdinetan. Gizarteatzearen etapa sekundarioan baloreak, arauak eta
kulturaren jarraibideak ikasten dituzte, eskola, lagunen eta komunikabideen laguntzaz.
(Giddens, ); (Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016)
GIZARTERATZE AGENTZIA:
Familia: Gizarteratzeko lehenengo agentzia da, umearoan behinik-behin. Umearen lehenengo
esperientzia da. Kultura igorle nagusia, gizarteratzen agentzia agerikoena da. (Goirigolzarri,
2016)
Familia eredu derberdinez eta gizartean espazio desberdinez osatua dago, hau, gizarteratzen
prozesuaren nondik norakoetan eragina izaten du. (Goirigolzarri, 2016)
Eredu desberdinak, familia handiak, nuklearrak, guraso bakarreko familiak eta bikote
homosexualak osatutako familiak izango lirateke eta gizartearen espazio desberdiak berriz,
familia bizitzako esparru pribatua, familiaren produkzio sistema eta familia gizarte posizioaren
emailea, hau gizarte modernoetan gertatzen da. (Goirigolzarri, 2016),
(Giddens,2007;132,Telleria, 2016)
Agente hau garrantzitsuena da nerabezarorarte, belaunaldi desberdinak lotzen dituetan etapa
da. Gutxitan umeak helduek emandako aholkuak jarritzen dituzte. (Giddens,2007;132,Telleria,
2016)
Eskola: Bigarren agentzia eskola da. Eskolaratzea ikasgai desberdinez osatutako ikasketa plan
baten burutzea da. Baina, gizarteratze agente zorrotzagoa da; eskolan umeak isilik egon behar
dira, puntual heldu behar dira eta arauak errespetatu egin behar dituzte. Irakasleen erantzuna
ere umeek duten beraien buruari buruzko itxaropenetan eragina du. (Goirigolzarri, 2016)
(Giddens)
Zure adin berekoekin elkarbizitzen zaude eta kontaktua duzu beraiekin. Lehen hezkuntzan,
irakaslearen rola garrantzi handia hartzen du eta umearen rol zentrala bihurtzen da.
(Goirigolzarri, 2016)
Lagun taldea: Hirugarren gizarteratze agentzia lagun taldea daukagu, nerabezaroan izugarriko
eragin eta garrantzia duen gizarte agentzia, izan ere nerabeek bizitza soziala egiten hasten dira
(kalera ateratzen guraso barik, jaieara ateratzen...), eta lagun talde honek behar duen
segurtasuna emango dio. . (Giddens, ); (Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016)
Komunikabideak: 1. Telebista, interneta etab. Gure mundu ikuskeraren eraketan itzelezko
garrantzia hartzen duen gizarteratze agentzia. (Goirigolzarri, 2016).
Egunkariak eta aldizkariak mendebaldean sortu ziren XIX. mendearen hasieran, baina goi
mailako pertsonek zuten bakarrik aukera irakurtzeko.Ondoren, ez zen bakarrik prensa,
elektronika ere parte hartzen hasi zen. Gure mundu ikuskeran eragin handia izan dute
komunabideak. Umeek asko erabiltzen dute telebista eta horrek sortzen dituen eraginak
aztertu egin dira. (Giddens,2007;134,Telleria, 2016)
Garrantzia erlatiboa dute aldeketen denboran eta espazioan zehar. Pertsonak modu zuzenean
ezagutzen duten pertsona, talde ala erakundeak ez dira gizarteratzen agentzia bakarrak.
Esaterako, erreferentzia taldeek zen komunikadibeek eragiten duten pertsonaren balio, jarrera
zen jokabideetan. (Goirigolzarri, 2016)
Erreferentzia taldeak: Pertsonak bere ezaugarri batzuk balioztatzeko erreferentzia moduan
harutko duen gizarte taldeak. (Goirigolzarri, 2016)
BIZIALDIA:
Bizialdia, bizitzan zehar pertsona batek igaro behar dituen etapak dira. Izaera biologikoa
(bizitza-zikloa) zein soziala (berezitasun kulturalak) sartzen da bizialdian. Bizi-aldi bakoitza
pasatzen doan heinean aldaketa biologiko, sozial eta psikologikoak gertatzen dira. Aldaketa
biologikoen artean gorputz fisikoan nabarmentzen direnak daude (ikusmena, entzumena,
muskulatura…); psikologikoen artean, adimena eta adimen gaitasunak daude (memoria,
ikasteko gaitasuna, motibazioa…); azkenik, sozialen artean, balioak eta adinarekin lotutako
gizarte rol eta itxarobideak daude. (Goirigolzarri, 2016)
Bizialdi batetik besterako igarobidea graduala izaten da normalean, baina badaude zenbait
bizipen aldaketa horiek eragiten dituela eta aldaketak markatzen dituela. (Goirigolzarri, 2016)
Lehenengo biologikoak, gorputz fisikoak (Gorputzean aldaketak, ikusmena, entzumena,
muskulatura…).Aldaketa fisikoak ez datoz edadearekin bat, indibidio desberdinak edade
berdinarekin biologikoki desberdin egon daitezke, genetikak ere parte hartzen duelako.
Normalena ikusmena eta entzumena galtzea da, ximurrak ateratzen dira, eta muskulatura eta
bihotz erresistentzia galtzea da. Gauza guzti hauek ezin dira saihestu, baina gutxiago eduki bai,
dieta on batekin, kirola... (Goirigolzarri, 2016), (Giddens,2007;196,Telleria, 2016)
Bigarrena, psikologikoak, adimena eta adimen gaitasunak (Memoria, ikasteko gaitasuna eta
motibazioa…). Ez dira fisikoak bezain errazak ikusteko. Alzheimer gaixotasunak dementzia bat
sortzen du, zahartzaroan dauden pertsona askori afektatzen die. (Goirigolzarri, 2016),
(Giddens,2007;198,Telleria, 2016)
Azkenik, soziala, balioak eta adinarekin lotutako gizarte rol eta itxaropideak. Gizarte batzuk,
adibidez, Txinan edo Japonen zaharrei errespetu handiago diete, beraientzat historikoki duten
momeria oso garrantzitsua da. Beste batzuetan, adibidez, American edota Ingalaterran, estobo
moduan tratatzen dituzte, teknologian jaioak ez direlako. (Goirigolzarri, 2016),
(Giddens,2007;198,Telleria, 2016)
Umearoa: 0-11 urte. Gizarteratze sakoneko aroa. Gizarte kontemporaneoan bizi direnak
umearoa ziklotik separatua dute. Umeak, jaio berriengandik difentziatzen dituzte. Azken
mendeetan sortu zen kontzeptu hau. Lehen, ez zituzten diferentziaren, hasieran gaztaroa
zegoen eta horrela lanean hasten ziren. Gaur egun, oso umearo luzea dago, baina ez da beti
ona izaten, tratu txarrak ere sufritzen dituzte batzuk. (Goirigolzarri, 2016),
(Giddens,2007;191,Telleria, 2016)
Nerabezaroa: (12-17 urteen arteko bizi-aldia, gutxi gora behera, pubertaroaen aldaketa
biologikoak markatutakoa). Kontzeptu hau ez zen existitzen duela urte gutxi batzuk arte.
Aldaketa biologikoekin lotua dago bizi-aldi hau. Mendebaldeeko gizartean, nerabezaroak bi
munduen hartean daude, umeen munduan (legalki) eta helduen munduan (tratua). Lan egin
nahi badute ezin dute, legalki eskolan jaraitu behar dutelako. (Goirigolzarri, 2016),
(Giddens,2007;192,Telleria, 2016), (Gutierrez, 2016)
Gaztaroa: Hirugarren fasea gaztaroa da, 18 urtetik 30 urteraino ematen da eta garapen eta
bilakaera pertsonal handiko garaia da. Fase honetan, garapen pertsonala eta sexuala paper
garrantzitsua hartzen dute gizarte modernoetan. (Giddens, 2007)
Helduroa: (31-64 urteen arteko bizialdia, gutxi gora behera, heldutasunak dakarren
erantzukizunen barneraketa dakartzanak) (Gutierrez, 2016), (Goirigolzarri, 2016)
Zahartzaroa: 65 urte baina gehiago. Jubilazioak markatua. Bizitza publikotik banatze
progresiboa edo bigarren gaztaroa al da?. Gizarte tradizionaletan oso garrantzitsuak dira eta
asko hartzen zaie kontuan. Familia giroan, gizonen eta emakumeen autoritatea handiagotu
egiten zen edadearekin. Gizarte industrializatuetan berriz, ez zaie kontuan hartzen eta estrobu
bat direla pentsatzen dute. (Goirigolzarri, 2016), (Giddens,2007;193,Telleria, 2016)
Gaur egun, bizitza luzeagoa, osasuntsuagoa eta emankorragoa da, bereziki herrialde
dirudunetan. Urtean munduan, 100 urte betetzen dituzten 3000 pertsona daude; esperientzia
hau atsegina izan ahal da, baina kasu batzuetan min fisikoz beterik dago edo bakartasunez.
Normalean, erdiko gune batean aurkitzen dira pertsonak. (Giddens, 2007)
Zahartzea britainiar gizartean:
75 urtetik gorako pertsonen proportzioa %5ekoa izan zen 1851 eta 1911 urteen bitartean eta
XX. mendean zifra hau hirukoiztu egin zen. Aldaketa hauen faktoreak nekazaritza modernoa,
garbiketa sistemak, epidemien kontrolak eta medizina izan dira. Zahartzea, bi tendentzien
ondorio izan da: familiak seme-alaba gutxiago izatea eta pertsonak urte gehiago bizitzea.
Bizitzeko esperantzak gora egin du; britainiar gizon batek 1900ean 45 urte biziko zituen eta
gaur egun, 76 urte. Emakume britainiar batek, denboraldi berean, lehenengo 48 urte biziko
zituen eta gaur egun, 80 urte. (Giddens, 2007), (Giddens, 2007; 193, Díez, 2016)
2.3. Elkarren eragile egunerokoan
SOZIOLOGIAREN IKUSPUNTU MAKRO ETA MIKROA:
Soziologiak gizartearen azterketa bi ikuspuntu nagusietatik bideratzen du. Alde batetik
makrosoziologia dago, goitik aztertutakoa. Honen ustez, soziologia gizarte sistema handien
(sistema politikoa, adibidez) eta prozesu globalen (industrializazioaren garapena, adibidez)
azterketa da; gizartea, funtzio zehatzak betetzen dituen gizarte eta kultura egituraz osatutako
osotasun integratua da, gizakiei emandakoa eta honen ondorioa da gizakia gizarte emaitza
dela. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2002: 123)
Bestalde, mikrosoziologia dago, barrutik aztertutakoa. Honen ustez, soziologia eguneroko
artekotzen azterketa da eta indibiduoak edo talde txikiak aztertzen ditu. Honen ustez, gizartea,
elkarrekintza subjektiboz eraikitako sarea da, gizakiek eraikitakoa. Gizakia testuinguru sozialez
eta erakundeez baldintzatuta dago, baina bere askatasun eta sormen pertsonala eragotzi gabe.
(Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2002: 123)
Eskala handian egindako ikerketak beharrezkoak dira oinarri instituzionalak ulertzeko, gaur
egun gizarte modernoetan, denbora guztian gaudelako ezezagunekin kontaktuan, modu zuzen
edo ez zuzen batean. Horrez gain, ezagunekin kontaktua mantentzea askoz errazagoa da orain,
internetekin edo hegazkin modernoekin. (Giddens, 2002: 123)
Eskala txikian egindako ikerketak beharrezkoak dira ere, aurrez aurreko interakzioa erakunde
sozialen oinarria delako. Adibidez, enpresa bateko korporazioa aztertu behar badugu, beraien
ekintzak hobeto ulertuko ditugu aurrez aurreko portaerak aztertzen baditugu. (giddens, 2002:
123)
SOZIOLOGIA ETA EGUNEROKO ARTEKOTZAK:
Eguneroko artekotzen azterketa soziologiarentzako interes handikoa da. Alde batetik,
eguneroko elkarrekintzetan egiteak burutzen eta egituratzen dituzte, EEn azterketak gizakiaren
izaera sozialaren eta gizarte bizitzaren inguruan informazio asko eskaintzen du. Gainera,
eguneroko elkarrekintzetan gizakiak egiteko modu, arau rol… batzuk errespetatzen ditu, baina
era berean aldaketak egon ahal dira (errealitatearen eraikuntza soziala). EEn azterketak gizakiak
gizartean zelan eraldatzen duen aditzera emango digu. Bestalde, eguneroko elkarrekintzak dira
gizarte erakunde eta sistemen “atomoa”. EEn azterketak gizarte eta erakunde sistemen
ulermena handiagotzen lagunduko digu. (Goirigolzarri, 2016) Eguneroko artekotzak gure ohiko
bizitzean, egunean, gainontzeko gizartekideekin izaten ditugun elkarrekintzak dira.
Elkarrekintza horiek hitzezko zein hitz gabeko hizkuntzari esker burutzen dira, testuinguru
desberdinetan gertatzen dira (gertutasunezkoan, presentzialean…) eta eraginkorragoak izateko
gizarte arau eta jarraibide batzuk errespetatuz burutzen dira. (Goirigolzarri, 2016)
KOMUNIKAZIO ARRAKASTATSURAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK:
Pertsonarenak hitzezko komunikazioa eta hitz gabeko komunikazioa dira. Hitzezko
komunikazioa ideien, pentsamenduen, sentimenduen… berbazko adierazpena da eta hitz
gabeko komunikazioa sentimenduen, jarreren… gorputz adierazpena da eta keinuen edo
gorputz mugimenduen esker egiten da. Pertsonaren kanpokoa den elementua testuingurua da.
(Goirigolzarri, 2016)
Aurpegia, keinuak eta emozioa:
Alderdi nagusietako bat gure arpegiko espresioa da, emozioarekin lotura handia duena.
Paul Ekmaneta bere lagunek FACS (Sistema de Códigos de la Actividad Facial) garatu zuten.
Gure aurpegiko mugimendu muskularrek egiten duten mugimenduarekin lotua dago, hain
zuzen ere hainbat espresio egiterako garaian. (Giddens, 2002:124;Telleria, 2016)
Charles Darwin pentsatzen zuen, gizaki guztiek oinarrizko mugimendu berdinak egiten ditugula.
Ekman-ek hau deustetatu egin zuen, kultura oso desberdineko pertsonak aztertuz. Ekmanek
eta Friesenek Nueva Guineako kultura oso isolatu bat aztertu zuten, hauek ez zuten ia inoz ikusi
kanpotik zetorren norbait. Kultura honetako pertsonak oinarrizko sei emozioen espresioak
identifikatu zituzten argazki batzuk ikusita. (Giddens, 2002:125; Telleria, 2016)
Ekmanek zioen emozioen espresioak berezkoak zituztela gizakiek eta teoria hau beste ikertzaile
askok onartu zuten. Adibidez, I.Eibl-Eibesfeldt-ek aztertu egin zituen sei uma jaiotzetik gorrak
eta itusak zirenak. Ikusi zuen jarduera atseginak egitean, umeek irribarre egiten zutela,
bakainak igotzen zituztela arrigarria zen usain bain erakutsita eta gustokoa ez zuten zerbait
erakustean aurpegi txarrak jartzen zutela. Ume hauek ez zuten inoiz ikusi beste norbait
emozioak aupegiko mugimenduez azaltzen eta besten antzea espresatzen zituzten, beraz berak
ere uste zuen gizakiak berezkoak zituela jarduera hauek. (Giddens, 2002:125; Telleria, 2016)
Ekmanek eta Friesenek ikusi zuten ume jaio berrietan ere mugimendu txikiak zeudela
aurpegian eta hauek persona helduek zituzten antzekoak zirela. (Giddens, 2002:126)
Aupegiko mugimenduak berezkoak izanda ere baditugu faktore indibidual batzuk
kulturaz-kultura aldaketak jasaten dituztenak. (Giddens, 2002:126; Telleria, 2016)
Askotan gauza hauek ez dira bakarrik komunikatzeko erabiltzen, baizik eta, norbaitek gezurra
esaten duenean antzeman egiten zaio edota gauzak ez direnean berak esaten dituenak bezala.
(Giddens, 2002:126; Telleria, 2016)
Bestalde, ez dira aurkitu keinurik kultura guztiak berdin egiten dutena. Adibidez, gure kontrara,
kultura batzuetan buruarekin baieztatu egiten dute ezetz esateko. (Giddens, 2002)
Aurpegia eta autoestimua:
“Aurpegi” hitzak batzuetan estimua esan nahi du, hau da, persona batek beste pertsonarekiko
duen estimua. Gure eguneroko bizitzan, kontu handia izaten dugu gure itxura gordetzen.
Kortesiaren zati handi bat, gure portaera du oinarri, ebidentzian ez jartzeko. Adibidez,
norbaitek gezurrezko ilea badu saiatu egiten gara ilearekin dauden txantxak ez egiten.
Konturatu gabe, kontu handia dugu gure posturetan eta keinuetan beste persona batekin hitz
egiterakoan. Adibidez, diplomazia lanetan dagoen norbaitek kontu handia izaten du gauza guzti
hauekin. Izan ere, bi lurraldeen arteko gerra bat saiestu dezake eta. (Giddens,2002:127;
Telleria, 2016)
Genero ezberdintasuna ez hitzezko komunikazioan:
Hitzezko komunikazioa eta ez hitzezko komunikazioa ezberdina izan ahal da emakumeen eta
gizonen artean. Adibidez, begizko kontaktua izaterako orduan gizonak askeagoak sentitu ahal
dira; hau da, gizon batek emakume bati begiratzen badio modu “natural” batean ari da
jokatzen, baina emakume batek mutil bati begiratzen badio, sexuari bultzatzen diola esaten da.
(Giddens, 2002: 127)
Testuingurua:
Komunikazioa arrakastatsua izan dadin oinarrizkoa da testuinguruaren berezitasuna
errespetatzea: egoerak ezarritako exigentziak zen egoerak sortutako itxaropideak.
(Goirigolzarri, 2016)
KOMUNIKAZIO SOZIALKI ARRAKASTATSURAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK:
Gure interakzio gehienak hitzaren bidez egiten dira, hizkuntza ezinbestekoa delako gure bizitza
sozialan. Komunikazioa arrakastatsua izateko oinarrizkoa da testuinguruaren berezitasuna
errespetatzea: egoerak ezarritako exigentziak zein egoerak sortutako itxarobideak. Kontuan
hartu behar dugu ezagunekin, ezezagunekin edo hurbileko jendearekin gauden; kalean
ezustekoz topatu zaren ala asmoz; jai giroan ala lan giroan zauden… (Goirigolzarri, 2016)
(Giddens, 2002)
Gure adierazpenari esanahi osoagoa emateko hitzezko komunikazioa, hitz gabeko
komunikazioa eta testuingurua elkar osagarriak izan behar dira. Elkarren kontra egotekotan
komunikazioa sumindu egiten da gure adierazpenean kontrakortasunak sortuz. (Goirigolzarri,
2016)
Garfinkelen ikerketak:
Garfinkelen ikerketak agerian utzi zuen elkarrizketa bat izaten dugun orduan, aurretiaz
ezarritako itxaropenak ditugula pertsona bati buruz. Hau jakiteko, Garfinkelek ikasleei esan zien
norbaitek zerbait esaten zionean, erantzuna eman baino lehen, zer esan nahi zuen azaldu
behar zuela. Adibidez, norbaitek “Egun ona izan!” esaten bazion, berak galdetu behar zion ia
zein zentzutan konkretuki. Hau egiterakoan, jendea haserretu egiten zen kulturalki pertsona
guztiek badakitelako “Egun ona izan!” esaterakoan zer adierazi nahi duen pertsona horrek.
(Giddens, 2002)
Bandalismozko interakzioa:
Hitzarmenak errespetatzen direnean erosoago sentitzen gara, baina zer gertatzen da hitzarmen
hauek apurtzen direnean? Hitz egiterako orduan arazoak sortzen dira. (Giddens)
Hau jakiteko, elkarrizketaren ikerketa egin zuten. Duneier eta Molotchek gizon beltzen eta
emakume zurien arteko interakzioak aztertu zituzten. Gizonak emakumeekin elkarrizketa bat
hastea saiatzen ziren, beraiei deituz edo piropoak botatzen; baina, emakumeak ezer entzun ez
bazuten moduan jarraitzen zuten ibiltzen, kasurik egin gabe eta ibiltzeko erritmoa igotzen.
Honi, bandalismozko interakzioa deitzen zaio, pertsona baten elkarrizketako hitzarmenak
apurtzen dituenean ematen da. (Giddens, 2002)
EGUNEROKO ELKARREKINTZA MOTAK:
Topaketa:
Pertsonen artean kontaktu zuzena dagoenean.
Fokalizatua: Pertsona batek beste personari bere atentzio guztia jartzen dionean izatenda. Gure
bizitza, beste indibiduekin ditugun topaketaz betea dago. Eguneroko elkarrizketak, jolasak, eta
keinuak topaketak direla esaten da. Bi ezezagun hitz egiten hasten direnean, keinuan oso
garratzitsuak dira. Hasierako kinuak ematen ez badira, indibiduoak, ezer gertatu ez balitz bezela
egin dezake. Topaketak fokalizatuan, indibiduoak, komunikatu egiten dira keinuekin,
espresioekin eta hitzekin. Goffmanek, espresioak bi taldeetan sailkatzen ditu, “emanak” eta
“galduak”. Adibidez, jatetxe bateko sukaldariak bezero batzuei galdetzen badie zer moduz Joan
den bazkaria, ez da bakarrik hitzekin geratuko baizik eta beren aurpegiko espresioekin eta jaten
ari zirenean egiten zituzten keinuekin ere. (Goirigolzarri, 2016), (Giddens,2002:135,Telleria,
2016)
Ez fokalizatua: Pertsonek ezdute elkarrekintzarik, baina inguruan duten presentzia somatu gabe
eta egokitu egin dira. Kale oso trantsiatu batean gertatzen da adibidez edo festa batean.
Indibiduo
bat beste batzuen presentzian dagoenean, ez hitzezko komunikazioa, keinuak eta espresioak
erabiltzen hari dira denbora guztian. (Goirigolzarri, 2016), (Giddens,2002:135,Telleria, 2016)
Topaketarik ez dagoenean, partaideen arteko kontaktu zuzena eza da, adibidez, telefonoz edo
interneten bidez izaten den kontaktua. (Goirigolzarri, 2016)
Antzerkiaren metafora:
Eguneroko elkarrekintza antzerki baten modukoa da. Gizarte bizitza antzezlana izango zen eta
gizartekideak antzezleak. Antzezlari bakoitzak bere gizarte estatusak eta rolak exijitzen dion
papera beteko du. Horrez gain, antzezleen papera testuinguruak baldintzatuko du (antzeztokia).
Antzezlariek etengabeko “irudiaren maneiua” burutuko dute gainontzekoengandik nahi duten
erantzuna jasotzeko. (Goirigolzarri, 2016)
Gizarte bizitza, antzerkiaren moduan, bi eskualdetan banatuta egongo da. Alde batetik, aurreko
eskualdea, antzeztokia; gizartekideek euren gizarte estatusa eta rola aintzat hartuta burutuko
dute antzezlana; adibidez, senar-emazteek beraien seme-alaben aurrean ez dute
eztabaidatuko, hauek lo daudenean eztabaidatuko dute. Bestalde, atzeko eskualdea,
bastidorea; gizartekideak beraien gizarte estatusa eta rola , neurri batean behintzat alboratzen
dutenean, hau izango da atseden unea; adibidez, zerbitzari batek bezeroen aurrean oso
atsegina izan ahal da, baina sukaldera sartzen denean oihuka hasten da. (Goirigolzarri, 2016)
(Giddens, 2002: 138)
Topaketarik ez duen elkarrizketa:
Topaketa gabeko espazioari “ziberespazio” deitu ahal zaio ere, elkarrekintza ez zuzenak eta ez
pertsonalak dauden espazioa. Alde onak eta alde txarrak ditu honek. (Goirigolzarri, 2016)
Kontrako argumentuen artean, komunikazioa arrakastatsua izateko presentzia oinarrizkoa dela
esan daiteke ahotsaren tonua, gorputzaren jarrera, aurpegiaren adierazpena… kontuan hartu
ahal izateko. Gainera, informazio aberatsagoa lortzen da eta inpresioen maneiua izan ahal da.
Ondorioz, engainua eta txartu emanak egon ahal dira. (Goirigolzarri, 2016)
Aldeko argumentuen artean, markagailu identifikatzaileak desagertu egiten dira (adina,
generoa, talde etnikoa…) eta mezua bihurtzen da elkarrizketaren zentro. Modu askatzaile
batean hitz egiteko aukera ematen da. (Goirigolzarri, 2016)
Gertutasuneko konpultsioei aurre egiteko oso erabilgarria da, gizakiak elkarrekintza pertsonal
eta zuzenean parte izateko beharrizana sentitzen dutelako, eta honek, erraztasuna ematen du
horretarako. (Goirigolzarri, 2016)
ELKARREKINTZA DENBORAN ETA ESPAZIOAN:
Ekintzak zein modutan banatzen diren espazioan eta denboran garrantzitsua da
topaketetarako. Gizarte bizitza denbora-egitura baten pean antolatzen da, topaketak leku
konkretu batean gertatzen direlako eta iraupen konkretu bat dutelako. Horretarako, erlojuaren
denbora garrantzitsua da, ekintzak neurtzen dituelako eta hori gabe, ezinezkoa izango zen
gizarte industrializatu batean bizitzea langile guztiak koordinatuta egon behar direlako.
(Giddens, 2002: 142)
Mendebaldeko gizarteak adibidez, denbora lineala izaten du erlojuaren denborak asko eragiten
diolako. (Giddens, 2002: 143) (Goirigolzarri, 2016)
Gainera, gizarte bizitza erregionalizatuta dago, hau da, denbora eta espazio jakinetan
antolatuta dago. Hori bai, erregionalizazio hori aldatu egiten da zonaldearen edo klasearen
arabera. Adibidez, etxe batean sukaldea eta egongela argia dagoen orduetan erabiltzen dira eta
logelar berriz, gaua denean. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2002: 143)
Interneten garapenak espazioaren eta denboraren berrantolaketa eta berdimentsionatzea
ekarri du, espazio eta denboraren arteko apurketa. Internetek mundu guztiko pertsonekin
harremana edukitzeko aukera eman digu, askotan ez ditugu ikusten ezta ezagutzen ere. Beraz,
espazioan berrantolaketa bat sortu du, komukazioa gure etxeko aulkitik mugitu gabe mantendu
dezakegulako. Denbora ere berrantolatu du, gure mezuak momentuan bidali eta momentuan
irakurri ditzakegulako. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2002: 146,Telleria, 2016)
EGUNEROKO ELKARREKINTZA ARRAKASTATSUAREN GIZARTE ARAUAK:
Lehenengo konplizitatea izan behar da, bi pertsonen arteko interakzioa arrakastatsua izateko
testuingurua ezagutu behar da eta ezagutza landuak egon behar dira (bere egunerokoa
ezagutu, bere nahiak…). (Giddens, 2002: 128) (Goirigolzarri, 2016)
Gainera, etnometodoak erabiltzen jakin behar da, hau da, jendeak besteek esaten diotenari
zentzua emateko erabiltzen diren metodoak erabiltzen jakitea; adibidez, sakoneko itxarobideak,
turnoak… (Goirigolzarri, 2016)
Bestalde, elkarrekintzazko gizarte arauak errespetatu behar dira, arau hauek eguneroko bizitzan
ikasten dira. Generoak, desberdintasun etnikoek, adinak, partaideen nor izateak… baldintzatu
egiten dituzte. Gainera, neurri handi batean ohartu gabe errespetatzen dira eta errespetatu
egiten ez direnean, beraien zentraltasunaz ohartu egiten gara. Adibidez, elkarrekintza
bandaliko bat ematen denean menpeko posizioan dagoenak boteretsuarekin
harremantzerakoan adierazi gabeko ohiturazko elkarrekintzaren oinarriak ez dituenean
errespetatzen. (Goirigolzarri, 2016)
Erantzun hotsak:
Harridura oihuak, pertsona batek parte den egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta, bere leku
hartzea egoeran kide diren gainontzekoei adierazteko erabiliak direnak. Adibidez, Ene! edo
Ups! erantzun hotsak erabiliko ditugu zerbait jausten zaigunean lurrera. (Goirigolzarri, 2016)
(Giddens, 2002: 133)
Ez arreta adeitsua (Goffman):
Gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun keinuak dira. Zure aurrean dagoenari bere
presentziaz ohartu zarela adierazten diozu, baina ausartegiak diren keinuak ekiditen; adibidez
irribarre txiki bat egiten metroan zure ondoan jesartzen denari. Honekin, albokoaren
askatasuna errespetatzen duzu eta fidagarria zarela adierazten diozu beste pertsonari.
(Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2002: 132)
Lapsus linguae:
Freuden ustez, hitz egiterakoan egiten ditugun akatsak akzidentalak dira. Inkontzientzetik
datozenak dira eta kontzienteko sentimendu erreprimituak motibatuak daude; adibidez,
“organismo” esan beharrean, “orgasmo” esaten dugunean. Horrez gain, zentzu bikoitza
motibazio inkontziente dela esan zuen ere. Akats hauek txantxa moduan hartu ahal dira.
(Giddens, 2002: 133)
Espazio pertsonala:
Espazio pertsonala, elkarrekintzetan gainontzeko partaideekin mantendu behar den distantzia
da, partaide guztiak eroso sentitu ahal izateko. Kulturaren arabera distantzia horiek aldatu ahal
dira; mendebaldean, gutxienez metro bateko distantzia egon behar da interakzio fokalizatuetan
eta ekialde ertainean pertsonak normalean distantzia gutxiago usten dute beraien artean.
(Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2002: 140)
Elkarrekintzaren izaeraren arabera espazio pertsonala aldatu egiten da. Distantzia intimoan,
45cm-ko distantzia uzten da eta guraso, anai-arreba edo bikotekidearekin ematen den
distantzia da. Distantzia pertsonala 45cm eta 1m-ko tartea du eta lagunekin edo ezagunekin
ematen da. Distantzia soziala 1m eta 3m-ko tartekoa da eta gainontzeko gizartekideekin
ematen da, adibidez, metroan topatzen duzun pertsona batekin. Distantzia publikoan 3m edo
gehiagoko distantzia utzi behar da eta aurkezpenetan ematen da. Distantzia intimoa eta
pertsonala errespetatzen ez bada, hauek berreskuratzeko ahaleginak egingo dira. (Goirigolzarri,
2016)
Elkarrizketaren zerizatea errespetatzea:
Entzutea, parte-hartzeak amaitu arte errespetatzea, parte hartzeetan erritmo egokia
mantentzea… multzo honetan sartuko zen. (Goirigolzarri, 2016)
Adeitasuna:
Adeitasuna besteenganako errespetua eta errespetu horren adierazpena da. Eguneroko
elkarrekintzako gizarte arauak agintezko maila ezberdinak dituzte. Alde batetik, arau formalak
daude, beroneek ez betetzeak zigorra dakartenak; adibidez, lapurreta ez egitea. Bestalde, arau
formalak daude, beroneek ez betetzeak gizarte presioa dakartenak; adibidez, adeitasuna.
(Goirigolzarri, 2016)
2.4. Desbideraketa.
2.4. DESBIDERAKETA
DESBIDERAKETA:
Gizarte bateko eguneroko arauetatik (formalak zein informalak) bereizten diren jokabideak
dira. Gizarteak ezartzen dituen hainbat arau onartzearen falta. Adibidez, hilketa bat edo
zakarkeria bat. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
DELITUA:
Desbideraketa eta delitua ez dira sinonimoak, delitua momentu baten emandako lege baten
apurketa da. Adibidez, jokabide bandalikoa. Badaude desbideraketa portaera batzuk legeak ez
dituela zigortzen. Esan beharra dago, delitua desbideraketa mota bat dela. (Díez, 2016)
(Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Desbideraketaren eta delinkuentziaren azterketan bi diziplina ezberdin, baina erlazionatuak
daudenak, parte hartzen dute. Kriminologiak legeak zigortzen dituen portaerak aztertzen ditu
eta interes handia dute delinkuentzia neurtzeko tekniketan, delinkuentziako indizeetan eta
delinkuentzia gutxiagotzeko politiketan. Bestalde, desbideraketaren soziologiak jakin nahi du
zergatik hainbat portaera desbideratu moduan hartzen diren eta nola pertsona batetik bestera
kontzeptu hau aldatu egiten den. (Diez, 2016) (Giddens, 2002)
DESBIDERAKETAREN EZAUGARRIAK:
Ezaugarriei dagokionez, hurrengoak aurkitu ditzakegu. Jokabide desbideratua bakakoen edota
taldeen jokabidea izan daiteke (gizartearen gehiengoak ezartzen dituen arauen kontra
doazenak, adibidez, “Testigos de Jehová” talde erlijiosoa). Horrez gain, mailakatuta dago, ez
baita gauza berdina errepidea zebrabide gabe gurutzatzea edo norbait hiltzea. (Goirigolzarri,
2016); (Gutierrez, 2016).
Hala ere, desbideraketa gizarte bakoitzaren kulturaren arabera dago definitua, kultura guztiek
ez dituztelako arau formal eta informal berdinak. Gainera, jokaera desbideratuak aldatzen
joaten dira (Adibidez, duela 20 urte alkola edaten zuen nerabe bat desbideratua zen, baina gaur
egun, hain dago hedatuta edariaren kultura, edaten ez duen nerabea dela desbideratua).
(Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016).
DESBIDERAKETAREN INGURUKO TEORIAK:
Lehenik, teoria desberdinak daude (biologiko, psikologiko zein soziologikoak). Banakakoan
oinarritutako teorietan bi aipa ditzakegu: biologikoa eta psikologikoa. Gizartean oinarritutako
teoria bakarra, berriz, teoria soziologikoa da, lau ikuspuntu desberdinetan sailkatuta: Teoria
funtzionalista, elkarrekintzaren teoria, gatazkaren teoria eta kontrolaren teoria. (Goirigolzarri,
2016); (Gutierrez, 2016).
BANAKAKOAN OINARRITUTAKE TEORIAK:
Teoria biologikoa:
Delinkuentzia azaltzeko lehenengo teoriak biologian egon ziren oinarrituta. Teoria honen ustez
pentsatzen da, delitugile izate herentzia biologikoz erabakita datorrela. (Goirigolzarri, 2016)
Cesoro Lombroso kriminologo italiarrak esaten zuen (XIX), ezaugarri anatomikoak aztertuz tipo
kriminal ezberdinak identifikatu ahal direla. Delitugileen itxura fisikoa aztertu zuen, hala nola,
burezurraren forma, masailezurraren tamaina eta besoen luzera, eta konturatu egin zen beste
eboluzio estadio batzuetatik mantendu egin zirela. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Lombrosok uste zuen delitugile guztiak anormalak edo degeneratuak zirela biologiako
ikuspegitik, ez zirelako modu egoki batean garatu eta ondorioz, ezin zirelako gizartera moldatu.
(Giddens, 2007)
XX. mendean, esaten zen gizakietan hiru egitura fisiko ezberdindu ahal zirela; mesofoak,
gihartsuak zirenak; ektomorfoak, argaltsuak zirenak eta endomorfoak, lodiak zirenak. Horrez
gain, esan ahal zen mesomorfoak besteak baino erasotzaileagoak zirela. Teoria hau oso
kritikatua izan zen, hala ere, egia da erlazioa aurkitu ahal dela konstituzio fisikoa eta
delinkuentziaren artean. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Teoria psikologikoak:
Teoria psikologikoaren arabera delitugile izatea pertsonalitate motan dator erabakita, izan ere,
delitugile askok ezaugarri psikologiko batzuk partekatzen dituzte. (Goirgolzarri, 2016)
Psikopatak modu oldarkorrean jokatzen duten pertsonak dira eta errudun sentimendurik ez
dute. (Giddens, 2007)
DESBIDERAKETAREN SOZIOLOGIA:
Bestalde, desbideraketaren soziologia dago eta desbideraketa mota guztiak aztertzeaz
arduratzen da. Zenbait gai interesgarri jorratzen ditu; adibidez, zenbait jokabide desbideratu
moduan sailkatzearen arrazoiak identifikatzea, desbideraketa ulertzeko modu ezberdinak
aztertzea… Ikuspuntu teoriko ezberdinak oinarri hartuta hainbat azalpen eman zituen:
(Goirigolzarri, 2016)
Teoria funtzionalista:
Desbideraketa eta delinkuentzia, tentsio estrukturalen eta gizarte barruko moraltasun faltaren
ondorio dira. Indibiduoen aspirazioak eta gizarte aspirazioak eskuragai dauden sariekin bat ez
badatoz, portaera desbideratuak handitu egingo dira. (Giddens, 2007)
Durkheimen ustez, desbideraketa eta delitua ezinbestekoak dira gaur egungo gizarterako, ez
delako posible gizarte baten kontsentsu batera heltzea balioak eta arauak erabakitzerako
orduan. Desbideraketak lau funtzio nagusi betetzen ditu. Lehenengo, balio eta arau kulturalak
finkatzen ditu. Bigarren, onaren eta txarraren arteko mugak zehazten ditu. Hirugarren, gizarte
batasuna sustatzen du eta laugarren, gizarte aldaketa bultzatzen du. (Goirigolzarri, 2016)
(Giddens, 2007)
Merton-ek Estatu Batuetako gizartea aztertu zuen, eta honako teoria hau aurkeztu zuen:
gizartean indarrean dauden balioak arrakasta materiala, autodisziplina eta lan gogorra egitea
direla deskubritu zuen. Errealitatean, berriz, gizarteko talde pobreenek arrakasta materiala
lortzeko ez dute aukerarik. Ezintasun horrek “pribazio erlatiboa” sortzen du, eta honen
ondorioz sortzen da jokabide desbideratua. Guzti honen ondorioz, desbideraketa diferentzia
ekonomikoen eta aukeretan ekitate faltaren ondorioa da. Honek tentsioa sortzen du, balio eta
balio horiek lorteko bideen artean. Tentsio hauei aurre egiterakoan hainbat erantzun sortzen
dira: konformistak, erritualistak, erretiratuak, errebeldeak eta berritzaileak. (Goirigolzarri,
2016); (Gutierrez, 2016).
Cohenek, azpikulturetan oinarritutako azalpena eman zuen. Bere ustez, jokabide desbideratua
indibiduala baino taldekoa da; badaude talde azpikultural batzuk gizarteko arau nagusiak
baztertu eta jokabide desbideratuak edo delitugileak indartzen eta saritzen dituztenak , hau da,
arauetatik ordezkatzen dituztenak; adibidez, auzoetako bandak. Kasu honetan, arauen artean
dagoen kontradikzioak delituen gorakada ekartzen du. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Teoria funtzionalistak arrazoi dute onespena eta desbideraketaren arteko erlazioa
azpimarratzerako orduan. Arrakasta izateko aukeren falta portaera delitugilearen gorakada
ekartzen du, baina badaude klase altuko pertsonak portaera delitugileak dituztenak; adibidez,
dirua lapurtzen duten politikariak. (Giddens, 2007)
Elkarrekintzaren teoria:
Teoria honen ustez, jokabide desbideratua gizarte mailan eratu eta definitzen da, hau da, ez
dago berezko jokabide desbideraturik. Teoria hau sortu zutenak, portaera desbideratuak nola
definitzen diren eta zergatik talde batzuei bai eta beste batzuei ez etiketa hori jartzen zaien
ikertzen dute. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Edwin H. Sutherlanden ustez, desbideraketa besteekin aritzen garen orduan ikasten da.
Azpikultura asko dauden gizarteetan, batzuk portaera delinkuente gehiago egiten dituzte;
orduan, azpikultura mota horrekin batzen bazara delinkuente baten bihurtuko zara.
Delinkuenteak beste pertsonen helburu berdinak dituzte, baina horiek lortzeko beste bide
batzuk bilatzen dituzte; adibidez, dirua lortzeko pertsona arruntak lan egiten dute,
delinkuenteek berriz, lapurtu egiten dute. (Giddens, 2007)
Etiketaren teoria aipatzekoa da. Teoria honen ustez, desbideraketa ez da indibiduo edo talde
bateri definitzen zaion ezaugarri bat, baizik eta desbideratuen eta ez desbideratuen interakzio
prozesu bat. (Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Honen arabera, jokabide desbideratua jendeak horrela etiketatu (jokabide bat desbideratu
moduan definitzea) duelako sortzen da. Etiketa prozesu horretan botere egitura agerian
geratzen da; aberatsek txiroa etiketatuko dute klase soziala dela eta, gizonek emakumea
etiketatuko dute generoagatik, eta, azkenik, zuriek latinoa edota beltza etiketatuko dute arraza
dela eta. (Goirigolzarri, 2016); (Gutierrez, 2016).
Ondorioz, etiketajea banakakoaren identitatean eragiten duela esan dezakegu. Lehenengo
desbideraketa, bazterreko lekua du pertsonaren identitatean (jokabide desbideratuaren
normalkuntza prozesua) eta bigarren desbideraketan, pertsonak etiketa onartzen du eta bere
burua desbideratu moduan definitzen du; ondorioz, jokabide hori pertsonaren identitatearen
oinarrizko ezaugarri bihurtzen da, jokabideari jarraipena emanez eta indartuz. Ikasketa prozesu
bat da. (Goirigolzarri, 2016)
Etiketaren teoria garrantzitsua da, horri esker badakigulako desbideratuaren etiketa pertsona
boteredunak jartzen diotelako besteei legeen formulazioei esker. Bestalde, teoria hau kritikatua
izan da portaera hauek eragiten dituzten kausak ez dituelako kontuan hartzen. Gainera, ez da
argi geratzen etiketajeak portaera delinkuenteak handitzen dituenik. (Giddens, 2007)
Gatazkaren teoria:
Teoria honen ustez desbideraketaren arrazoi nagusia desberdintasunean datza; klase, arraza,
genero… desberdintasunean. Jokabide desbideratuaren definizioa gizarteko botere
banaketaren araberakoa da. Pertsonak kontrakultura taldeetan sartzea erabakitzen dute,
portaera desbideratuak izateko eta sistema kapitalistako desberdintasunei aurre egiteko.
(Goirigolzarri, 2016) (Giddens, 2007)
Gatazka, botere eta desbideraketaren artean dago. Gizarte bateko legeak ez dira neutralak,
gizarte klase pribilegiatuen interesen aldekoa baino; gainera, legeak onak eta naturalak
direneko sinesmenak beraien izaera politikoa ezkutatzen du eta azkenik, gizarte bateko klase
pribilegiatuko kideak estu ikusten badu bere burua, zigorra (sinbolikoa zein erreala) ekiditeko
aukera gehiago izango du. Kriminologoak aztertu zuten legeak ez zirela “neutroak” eta ez zirela
biztanle guztiei modu berdinean aplikatzen. (Giddens, 2007) (Goirigolzarri, 2016)
Azkenik, kriminologia berria aipatu beharra dago. Desbideraketaren faktore makroan
zentratzen da. Desbideratu etiketa jasotzeko aukera handiago izango du kapitalismoaren
garapena oztopatzen duenak, kapitalismoaren oinarria lan produktiboa izanIk, lanik egin ezin
edo nahi ez duenak, kapitalismoa autoritatearen errespetua defendatzen duela jakinik,
autoritateari behar besteko errespetua adierazten ez dutenek edota staus quoa zalantzan
jartzen dutenek. (Goirigolzarri, 2016)
Kontrolaren teoria:
Teoria honen ustez, desbideraketa, Honen arabera desbideraketa hau da: jokabide desideratua
bultzatzen duen indarraren eta hori ekiditzeko ezarritako kontolen arteko desoreka. Gainera,
edonork eduki dezake jokabide desbideratua, izan ere, jokabide desbideratua momentuko
erabakien ondorioa da, bakoitzak bere izabazi eta galerak kontuan hartuta. (Goirigolzarri, 2016)
Hirschi-k gizartekideek gizartearekin eta haren egeekin lotura desberdinak ezarten ditu:
Atxikimendua, inplikazioa, konpromesua eta sinesmena. Lotura horiek indartsuak izanez gero
gizarteko kontrola eta onarpena handiagoa izango da. Lotura horiek ahultzean, berriz,
desbieratu eta delitugileak agertuko dira. (Goirigolzarri, 2016)
Eskuineko errealismoak esaten du, desbideraketa patologia indibiduala, banakakoak apropos
erabakitako jokabide anarkikoak, berekoikeria pertsonalak, autokontrol eta moralitate faltak
eragindakoa da. Desbideraketa ekiditeko modua disuasioa eta zainketa zorrotza da (tolerantzia
zeroko politikak); hau da, desbideratuan, aldaketa bultzatu baino, desbideratuari jokabide
desbideratua burutzeko aukerak murriztu. (Goirigolzarri, 2016)
Konklusioak:
Segun zein testuinguru sozialetan ematen den portaera desbideratua, zigortua edo ez izango
da. Honek erlazioa du gizartean ematen den ezberdintasun sozialarekin. Etiketaren teoria
erabiliena da delitua eta desbideraketa ulertzerako orduan, argi ikusten delako zein motatako
pertsonak arazoak dituzten legearen aurrean. (Giddens, 2007)
Delinkuentzia nola definitzen den erlazio zuzena du, hau ekiditzeko zein politika ezartzen diren
orduan. Adibidez, delinkuentzia kalean lo egiten duten pertsonek gehienbat egiten badute,
pobrezia gutxitzeko politikak ezarriko dira hau desagertzeko. Delinkuentzia portaera boluntario
baten moduan ematen bada, beste politika ezberdin batzuk ezarriko dira. (Giddens, 2007)

You might also like