You are on page 1of 4

Jon Caño de Miguel

KASU EBAZPENA

Jon Caño de Miguel

Lan honen bidez, Kanadako egunkari batean agertutako albiste bat oinarritzat hartuz
(Berhokoirigoin, 2021), Hezkuntzari buruz hausnartuko da. Egunkari horretan, iraganeko
aztarnak gaur egun agerian geratu egin dira, zehazki ikusi egin da Kanadan aspaldi haurrek
jasan izan duten ankerkeriak. Hori kontuan hartuta, hainbat gai jorratuko dira, hala nola
eskolaren funtzioa, erakundeak eta eskolaren inguruko gizarte-testuingurua.

Clementek (2020) soziologoak dioenez, gaur egun eskolak duen funtzio nagusienetariko bat
da erabat prestatuta eta gaituta dauden pertsonen etorkizuneko belaunaldiak sortzea. Gainera,
eskola, erakunde espezializatu gisa, ezagutzak eta trebetasunak transmititzeaz arduratzen da,
eta, aldi berean, jarrerak, xedapenak eta ezaugarriak eratzen ditu; subjektuak eratzen ditu,
identitateak sortzen ditu. Honekin batera, Verak (2007) hezkuntza funtzioaren arloan, esaten
du gizartea aldatzen doala, beraz, ezinezkoa dela komunitatea eta familiak transmititzea
ezagutza guztiak irtenbide berriak hartzeko aldaketarik gabe. Ondorioz, familia eta
komunitateak funtzio hezitzailea galtzen dute, gainera, gaur egun aldaketa asko bizi izan
direnez, ezinezkoa da gaur egungo gazteek haien gurasoen eta aitona amonen bizitza berdina
edukitzea.

Lasala Navarro-ren eta Etxebarria Kortabarria-ren (2020) hitzetan, eskolaren jomuga, parte
hartzea dela proposatzen dute. Izan ere, erakunde asko zaharkituta daude, eta taldean soilik
parte hartuz alda daitezke gauzak. Parte hartzeak komunitate bateko kideen bizitzari eragiten
dio, erabaki kolektiboetan aldaketa lortuz. Soilik testuinguru jakin batean aktiboki parte
hartuz (bakoitzak berea izango du) lortuko da gizarte bidezkoagoak eta demokratikoagoak
eraikitzea. Hala ere, ahalegin komun hori ez da bat batean sortzen, eskolaren garrantzi
bereziko mugimendua eskatzen baitu.

Eskolaren ezaugarriak Antunez-ek (1997) bereizi zituen eta esanguratsuenak hauek dira,
berak egindako sailkapenean: Lehendabizi, eskakizun ugariak ikastetxearen ekintza multzo
Jon Caño de Miguel

bat eskatzen du, hainbat esparrutan dibertsifikatuta daudenak, hala nola, eremu kurrikularra,
gobernantza instituzionalaren esparrua edo administrazio arloa. Ondoren, ikastetxea lortzeko
helburu asko dituen erakundea da, izaera oso anitza eta, askotan, formulazio eta zehaztapen
anbiguokoak ditu. Azkenik, ikastetxea baliabide funtzional urriak kudeatu behar dituen
erakundea da eta, batez ere, etengabeko denbora falta jasaten duena.

Erakunde gisa, eskola funtzionala eta eraginkorra izan dadin, Murilloren (2006) ideia kontuan
hartuko da, honetan esaten da erakundeak funtzionamendurako elkartuta egon behar direla eta
dena goitik hasten dela, hau da, lidergotik edo, kasu honetan, zuzendaritzatik. Gainera, bere
artikuluan lider idealaren ezaugarriak zehazten ditu: Lehenik, lidergo partekatua edo
elkarbanatutakoa izatea; bigarrenik, pertsonen garapen indibual eta kolektiboan zentratua
egotea; ondoren, ameslaria edo irudikorra izatea; honekin jarraituz, arriskatu behar da,
gainera, erabaki pedagogikoekin inplikatua egon behar da; azkenik, aldaketa prozesuak
baimendu beharko ditu. Lehen azaldutakoaren ildotik, Romeroren (2021) ikerketaren arabera,
eskolek ezaugarri desberdinak dituzte tamainaren, ikasle eta irakasle kopuruaren,
kokapenaren eta azpiegituraren arabera. Bakoitzean aurkezten diren arazoak
gidaritza-praktikak baldintzatzen dituzte, eta lehentasun eta gai-agenda desberdinak
azpimarratzen dituzte. Zuzendarien profilak ezaugarri berak ditu: Unibertsitateko lanbide
heziketa eta kudeaketan espezializatua, 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna eskolan,
aurreko esperientzia zuzendaritza karguetan, erakundeen partaidetza handia eta eskolarekiko
lotura afektiboa.

Azkenik, ikerketa bat dago (Aguilar et al. 2019) non egiaztatu zen kultura anitzeko eskola bat
ez dela arrazakeria edo horrelako gaiak gertatzeko arazoa. Ikerketa 5 urte baino gehiagoko
esperientzia zuten irakasleek egin zuten, eta hurrengoa ondorioztatu zuten: arazoa, berez, ez
zen eskola edo kultura-aniztasuna, baizik eta familia-inguruneak edo familien egoera
sozioekonomikoak baldintzatzen zituela seme-alabak, ikasgelan edo eskolan jarrera arrazista
edo segregazional horiek izateko; beraz, egiaztatu zen, nolabait, etxean ikusten dutena
kopiatu egiten dutela, eta ez dutela inola ere aplikatzen. Inguruneak eskolari edo bizitza
akademikoari eragin diezaiokeenez, George McLaurin gogoraraz dezake (Caldeira 1994),
1948an Oklahomako Unibertsitatean onartu zuten lehen gizon beltza, izkina batean eseri
behar izan zuela bere lagun zurietatik urrun. Garai hartan arrazismoa nazioartean zabaldua
zegoelako gertatu zen hori, eta batez ere AEBetan, herrialde osoan arraza-bereizketa izaten
Jon Caño de Miguel

jarraitzen baitzuen, eta horrek ez du esan nahi han esklabotza abolitu zenetik 100 urte ere
igaro ez denik. Georgek jasan zuen guztia gorabehera, eta garai hartan jende beltzari buruz
zuen estereotipoa gorabehera, haren izena ohorezko zerrendan dago, unibertsitateko hiru
ikasle onenetako bat baita.

BIBLIOGRAFIA:

Aguilar, G. F., Grau, M. P., & Prat, S. S. (2019). El profesorado de educación física y su
visión sobre los conflictos en una escuela multicultural. Educar, 55(1), 183-200.

Antúnez. S. (1997). La educación escolar se desarrolla en el seno de una organización.

Berhokoirigoin, J. (2021) Kanadako ume autoktonoentzako barnetegiak: milaka hil zituzten,


besteak traumatizatuta atera ziren. (s. f.). Argia.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2736/kanadako-ume-autoktonoentzako-barneteg
iak-milaka-hil-zituzten-besteak-traumatizatuta-atera-ziren

Caldeira, I. (1994). A construção social e simbólica do racismo nos Estados Unidos.

Clemente, A. T. C. (2020). ¿ Para qué sirve la escuela? Reflexiones sociológicas en tiempos


de pandemia global. Revista de Sociología de la Educación-RASE, 13(2), 145-155.

Lasala-Navarro, I., & Etxebarria-Kortabarria, I. (2020). Participación en la escuela: Una


utopía no tan lejana. Una propuesta enmarcada en el sistema educativo español.
Revista Electrónica Educare, 24(1), 213-230.

Murillo, F. J. T. (2007). UNA DIRECCIÓN ESCOLAR PARA EL CAMBIO: DEL


LIDERAZGO TRANSFORMACIONAL AL LIDERAZGO DISTRIBUIDO. REICE
- Revista Electrónica Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en
Educación, 4, 4, 11-24.
Jon Caño de Miguel

Romero, C. (2021). Liderazgo directivo en escuelas que superan las barreras del contexto.
REICE: Revista Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación,
19(1), 83-103.

Vera, J. (2007). Las relaciones escuela y comunidad en un mundo cambiante. La escuela en la


comunidad (pp.11-38). Graó.

You might also like