You are on page 1of 1

1. Zer da "pil-pilean" dagoen arazoa?

- Gaur egungo gizartean dauden gatazkak dira.


- Gaur egun, gai edo arazo garrantzitsu bat bihurtzeko, mediatizatuta (telebistan,
irratian, sare sozialetan etengabe agertzen dena) egon behar da.

3. Zergatik landu behar dira eskoletan?


- Gizarte demokratiko batean gaude eta ikasleek gaur egun dauden arazoei eta
iraganean egon diren arazoei buruz jakin behar dute. Lagundu behar zaie arazo
hauek ulertzen eta hauei aurre egiteko baliabideak eman behar zaizkie, ikasle
autonomoak eta kritikoak sortzeko.
Horrez gain, pil- pilean dauden gaiak lantzean, umeen sentimenduak ateratzen dira
eta ikasleen partaidetza aktiboagoa bihurtzen da, gai horiek interes handiagoa
pizten dutelako.
- Ikasleek munduan eta inguruan gertatzen denari buruzko ideia bat izateko eta
horiekiko pertsona bakoitzak iritzi kritiko bat garatzeko. Honen bidez, ikasleak arazo
sozialak ikuspuntu kritiko batekin aztertuko dituzte eta ikasgela barruan ikuspegi
desberdinak sortaraziko dira.
4. Posiblea al da "pil-pilean" dauden arazoak lantzea? Nola?
- Bai. Irakasleek kontuan izan behar dute arazo hauek lantzean, umeek
sentimenduak adierazten dituztela, beraz, inplikazio emozional bat dago. Inplikazio
horren eraginez, argudiaketa arrazional bat sortzeko zailtasunak egoten dira. Beraz,
beharrezkoa da, gai hauen inguruko debateak sortzean planifikazio zehatz bat
gauzatzea.
Horrez gain, gai horien inguruan gizarteak dituen estereotipoak ezabatu behar dira.
Lortu behar dugu ikasleek gizarteak egiatzat ematen dituen datuak zalantzan
jartzea.
Nire iritziz, irakasleak bere iritzia gorde behar du, bestela honen iritziak eragina izan
dezake ikasleetan eta helburua ikasleek iritzi propioa izatea da.
Gai hauek hezkuntzan lantzeko, garrantzitsua iruditzen zait behar besteko denbora
izatea eta beste irakasleen zein familien laguntza eta partaidetza izatea.
- Ez da nahikoa gure munduko arazoak irakaskuntzan planteatzea, baizik eta
ikasleek benetan proposatzen diegunarekin ikasiko dutela jakin behar da.
Horretarako, klasean ikasleen artean debateak sortzea ideia ona dela uste dut,
honela, ikasleak hausnartu eta haien iritzi propioak izan ditzakete.

You might also like