You are on page 1of 21

1 GAIA

MATEMATIKA HAURTZAROAN

1.1 Matematikaren Didaktika arloaren helburuak eta funtzioak

Matematikaren Didaktika funtsean matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntza


prozesua aztertzen duen gai bat da. Matematikaren hezkuntzaren arlo berezi bat da
Matematikaren Didaktika, hezkuntza sistemaren maila ezberdinetan eskolak eman eta
matematikoki hezteko prestakuntza ematen saiatzen dena; hau da, datozen
belaunaldietako maisu maistra egokiak sortzea du helburu, matematikaren ikuspegitik
bereziki.

Matematikaren Didaktikako sailari dagokionez, dituen helburu nagusiak honako hauek


dira:

• Maisu maistra izango diren horiei baliabide egokiak eskaini “matematika


hezitzaile” izan daitezen era konpetente batean.
• Matematikaren Hezkuntzaren inguruan eskolan sortzen diren gertakariak
aztertu.
• Jardunean dagoen irakasleen orientazioa, bere errendimendua hobea izan
dadin. Era berean, beharrezkoak dituen baliabide didaktikoak eskaini eguneratu
ahal izateko eta bere kalitate profesionala hobetzeko.

Helburu horiek lortu ahal izateko, beharrezkoa da beste jakintza arlo edo diziplinek
sortzen dituzten ezagutzak aztertzea. Hori dela eta, jakintza horien ikuspegi batzuk
aztertuko dira datozen ataletan.

1.2 Ikaskuntzaren teoriak

Irakasle guztiek bere egunerokoan, ikasleei eta ikasle horien errendimenduan eragiten
duten era bateko edo bestelako lanak eta erabakiak hartzen ditu. Kasu gehienetan, lanak
era batean edo bestean egiteko erabakiak irakasleak bere ustean etekin onak emango
dituen horretan oinarritzen dira. Uste horiek irakasleak izan duen lan eskarmentuan,
intuizioan eta bere lanean lortutako emaitza egokietan oinarritzen ditu. Dena den,
Matematikaren Didaktikak eta arlo horretan lan egiten duten ikertzaileek horrekin
(intuizioa eta lan eskarmentua) ez dela nahikoa argi dute. Izan ere, irakasle baten lana

1
garrantzitsuegia da espekulazioak egiten egoteko eta norbanako pertzepzioaren
menpean uzteko hezkuntza ekintzen erabakiak. Erabakiak egokiak izateko aukera
handiagoak izango dituzte irakatsi eta ikasteko prozesuan oinarritutako teoriak kontuan
hartzen badira. Hori dela eta, jarraian teoria horien ideia batzuk emango dira.

Historian zehar irakaskuntzaren hainbat teoria orokor sortu izan dira. Batzuetan, haien
artean kontraesanak egon izan dira. Teoria horiek, egindako lana eta ikerketen
ondorioak dira. Bereziki psikologoek egindako lanak dira, izakiek jakintza lortzeko
erabiltzen dugun mekanismo konplexua ulertzen eta azaltzen saiatzen direnak. Teoria
eta ikerketa horiek eragin handia izan ohi dute hezitzaile eta hezitzaile munduarekin
erlazionatuta dagoen jendearekin, eta horiek hezkuntza prozesua eramateko dituzten
ideiekin. Era zabal batean, ikerketen ondorioetatik lortutako teoriak bi multzo handietan
bana daitezke:

1 Teoria konduktista.
2 Teoria kognitiboa.

Teoria horietako bakoitzak bere ikuspegi propioa eta ezberdina du honako jakintza
arloetan bereziki:

• Jakintzaren iturburuan.
• Jakintza lortzeko moduan.
• Jakintzak duen esanahiarekin.

1.3 Teoria Konduktista

Era zabal batean, teoria konduktistaren ideia nagusiak honako hauek direla aipatu
daiteke:

• Jakintza gogoratu behar diren datu eta teknika multzo bat dira.
• Jakintza bere hastapenetan elkarketak egitean datza.
• Informazio asko buruz ikasi duen eta gogoratzeko gai den pertsona bat, dakien
pertsona bat da.

Thordike izan zen lehen psikologo konduktistetako bat. Lege edo printzipio batzuk
sortu zituen matematikaren irakaskuntzarekin erlazioa zutenak. Horietatik bi honako
hauek dira:

2
Aritzearen legea

Egoera baten erantzuna, egoera berarekin erlazionatzen da eta egoera hori gero eta
gehiago azaldu, orduan eta era zuzenago batean egingo da elkarketa hori. Aldiz,
egoera hori gutxitan azaltzen bada, elkarketa hori ahuldu egingo da.

Efektuaren legea

Asebetetze bat ondorio bezala ekartzen duten erantzunek aukera gehiago izango
dituzte errepikatzeko egoera berri baten aurrean. Aldiz, deserosotasun bat ondorio
bezala badute, aukera gutxiago izango dute errepikatzeko egoera berri baten
aurrean.

Konduktismoak dituen printzipioekin erlazionatuta matematikaren irakaskuntza


estimulu-erantzuna erlazioaren trebakuntza bat izango da. Matematika ikasi ikaslearen
ikuspuntutik prozesu pasibo bat izango da; ikasleak era fidagarri batean irakasleak
proposatzen duen guztia kopiatuko du. Irakasleak hasiera batean hutsik dagoen ontzia
betetzea izango da bere lana. Konduktismoa garatu duen psikologoak Skinner eta Gagné
dira, beste batzuen artean.

1.4 Teoria Kognitiboa

Era zabal batean, teoria kognitiboaren adierazle nagusiak honako hauek dira:

• Matematikaren jakintzaren funtsa bere egitura da eta egitura hori kontzeptuak


haien artean era ordenatu batean elkartzen lortzen da. Era horretan, osotasun
ordenatu bat lortzen da.
• Jakintza erlazioen bitartez eskuratzen da eta ikaskuntza honako prozesu hauen
bitartez egingo da: asimilazioa eta integrazioa. Asimilazioa informazio berriak eta
jada ezagunak dituenen arteko loturak egitean datza eta integrazioa, ezagunak
ziren baina bananduta zituen arteko informazioen arteko loturak egiten.
• Dakien pertsona bat erlazioak sortzeko gai da.

Teoria kognitiboaren printzipioen arteko honako hauek izan daitezke esanguratsuenak:

• Erlazioak sortzeko adore eman behar da. Oroimenezko ikaskuntzaren aurkakoa


da.
• Erlazioak ezartzen eta ikuspuntuak aldatzen lagundu behar da. Garrantzitsua da
ikasleak duen jakintza eta informazio berriaren artean loturak ezartzea.

3
• Haurrak sortzaileak dira, hortaz, beraien matematikak sortzen dituzte; ez dituzte
helduen ereduak era pasibo batean imitatzen. Hori guztia probetxuzkoa izan
behar da eta ikasleen sormenaren aldekoa izan.

Teoria kognitiboarentzat matematikaren jakintzaren funtsa ulermena da.

Lehenengo teoriaren bitartez era argi batean azaltzen dira jakintza mota bakunenak,
telefono bat gogoratu edota errutinak. Baina ez zaio azalpen sendo bat ematen
irakaskuntzaren era konplexuenei, non informazio adierazgarriaren memorizazioa eta
problemen ebazpena azaltzen dira.

Teoria kognitiboak ikaskuntzaren eta pentsamenduaren ikuspegi zehatzago bat ematen


du; era egokiago batean azaltzen du zer den ikaskuntza esanguratsua eta problemen
ebazpena; hau da, matematikaren ikaskuntzaren era orokorrago bat ematen du. Teoria
kognitiboaren ikerlarien artean Piaget, Bruner eta Miller psikologoak daude.

1.5 Teoria horien ondorio pedagogikoak

Heziketaren inguruko erabakiak dagokien arduradunen hausnarketa sakonen ondorio


izan ohi dira. Ikaskuntza teoria batean oinarritutakoak dira eta teoria baten edo
bestearen aldekoa izan ikaslearen, irakaslearen, testu liburuaren eta ikasgelako
errutinen zereginak guztiz aldatzen ditu erabaki horrek.

Aurretik ikusitako teoriei dagokionez, urte askotan zehar teoria konduktistak gidatu du
matematikaren irakaskuntzari dagokion arloa. Garrantzia handia eman izan zaio
oinarrizkotik konplexura egin beharreko bidea era hierarkizatu batean egiteari.

Teoria horrekin lotuta honako ardatz hauek lotu daitezke:

• Ikaslea bere porrotaren arduraduna da (baldin badu).


• Irakasleak bere eskolak azalpen magistralak egiten antolatzen ditu.
• Ikasleak adinka antolatzen dira.
• Ikasleen berezitasunak ez dira kontuan hartzen.
• Irakaskuntzari zuzendutako teknologia berriak ez dira kontuan hartzen, eta
jolasari ez zaio garrantzirik ematen.
• Bakarkako lanak taldeko lanak baino garrantzia handiagoa du.
• Testu liburua beharrezkoa da eta garrantzia handia ematen zaio. Bertan, ikasleak
jakin beharreko guztia biltzen da.

4
Aurretik azaldutakoarekin, besteak beste, honako ondorio hauek lortzen dira:

• Matematika ikastea buruz ikastea da.


• Ulermenak bigarren mailako garrantzia du.
• Azkar ez erantzuteak gutxiagotasuna dagoenaren adierazlea da.
• Edozein problema ebazteko beti dago arau bat.
• Problema batek ebazpen egoki bakarra du.

Azken urte hauetan, badirudi teoria kognitiboak matematikako irakasleen artean


garrantzia hartzen hasi dela. Bere printzipioek kontzeptu aritmetikoen ikaskuntza
bultzatzen du eta problemen ebazpenetarako teknikak eta estrategiak eskuratzen
laguntzen du. Teoria mota horrekin lan egiteko irakasleek honako hau hartu behar dute
kontuan:

• Ikaskuntza esanguratsuak denbora behar du finkatzeko.


• Haur bakoitzak duen gaitasuna eta prestakuntza uneoro ezberdina da eta
kontuan hartu beharreko adierazlea da. Izan ere, haurra batek ez baditu
bereganatu beharrezko ezagutzak ikaskuntza esanguratsu baten bitartez, ez da
gai izango irakaskuntza berriak bereganatzeko.
• Jolasaren bitartez era natural eta atsegin batean loturak egiteko gai izango da
haurra. Oinarrizko trebetasunak bereganatuko ditu eta memorizazioa eta
ikaskuntza esanguratsua lantzeko baliabide ezin hobea izan daiteke jolasa.
Hortaz, haurrek duten jolaserako gogoa landu behar da.

Teoria kognitiborako honako hipotesi hauek ematen dira:

• Irakasleak ikaslearen porrotaren arduradunak dira hein handi batean.


• Ikasgelan ikasleek egindako lanen azalpenak eta debateak onartuak daude.
• Materialak irakaskuntza prozesuan garrantzia handia dute, eta prozesuan jolasa
oinarrizko jarduera bat bezala hartzen da.
• Irakaslearen zereginik garrantzitsuena ikaslea ikasteko egoera batean jartzea da.
Horretarako, irakaskuntza egoerak diseinatu, sortu eta eskaini beharko dizkio
ikasleari.

Teoria hori indarra hartzen ari da, baina oso poliki eta hutsune handiekin. Izan ere, teoria
berria izateak eta tradizio faltak material kurrikularrak ez izateak ekartzen du. Baita ere
teoria martxan jartzeko azalpen garbien falta sumatzen da. Izan ere, teoriaren gomendio
gehienak esaera moduan azalduta daude eta zehaztasun eza sumatzen dute irakasleek.

5
1.6 Piaget

Jean Piaget (1896-1980) biologoa, psikologoa eta epistemologoa izan zen. Bere teoria,
“Adimenaren psikologia” (1947) izeneko lanean argitaratu zen. Biologoa izanik eta Darwinen
teoria eboluzionistaren jarraitzaile, antzeko eredua proposatu zuen adimena edo ezagutzaren
garapena azaltzeko: esperientziak behatuta, aldatze-egokitze jokoa da garapen horren
mekanika.

Piageten ikerketen ondorio moduan irakaskuntzari lotutako teoria kognitiboa garrantzia


hartzen hasten da. Izan ere, une horretaraino eskolako matematika irakasteko
erabilitako metodoak beste teoria batzuetan oinarrituta zeuden. Piageten ondoren
ikerlari asko izan dira bere saiakuntzak eta ondorioak iturburu moduan hartu dituztenak
ikerketak egiteko; batzuek, Piageten teoria baieztatzeko erabili dituzte eta beste batzuk,
ordea, ikerlari horrek lortutako emaitzak gaitzesteko.

Era horretan, batzuek bere ondorioak errefusatu dituzte eta beste batzuk berretsi eta
aurrerapausoak eman.

Piagetek egin zuen lan zabalean, bi aipamen garrantzitsu egin daitezke: “haurrek
ikasgelatik kanpo jakintzak sortzen dituzte” eta “haurra guztiek buru-egitura bera dute
haien arraza eta kulturari banatuta dagoena. Denek sortzen dituzte egitura logiko-
matematikoak eta espazio-denbora loturak ordena orokor berdin bati jarraituta”.

Piagetek azpimarratzen du jakintza osotasun koherente baten barruan eraikita dagoela,


non ezin den kontzepturik bakanduta existitu. Adimena lau faktore ezberdinetan
banatua dagoela kontuan hartzen du:

• Heltzea.
• Objektuekin esperientzia.
• Transmisio (igorpen) soziala.
• Orekatzea.

Garapena abstrakzio prozesutan azaltzen du eta honako bi hauen artean banatzen du:

• Abstrakzio sinplea: Objektuetan ikusi eta behatzen denetik biltzen da.


• Abstrakzio erreflexiboa: Objektuen artean dauden erlazioetatik informazioa
biltzen da.

Piagetentzat, ezagutza errealitatea interpretatzeko egiturak eraikitzea da, egituratze prozesu


bat. Piagetek, ezagutza fisikoa, ezagutza soziala eta ezagutza logiko-matematikoa bereizi eta
erlazionatzen ditu:

• Ezagutza soziala: jakintza soziala ahozko transmisioaren bitartez egiten da.


• Ezagutza fisikoa: “hor kanpoan” dauden objektuen ezagutza da, kanpoko errealitatean
ikus daitezkeenak. Ezagutza fisikoaren iturria, gehien bat, objektuengan dago. Haur

6
batek objektuen ezaugarri fisikoez ohartarazteko daukan bide bakarra objektuak
aztertzea eta ikertzea izango da. Objektuek nola jokatzen duten ulertzeko zentzumenen
bitartez egiten da.
• Ezagutza logiko-matematikoaren iturria haurrarengan dago, objektuen artean egiten
diren erlazioak dira.

Ezagutza logiko matematikoaren adibideak:

o Munduan baloi gehiago dago baloi gorriak baino.


o Bi pilota ditugu, bata gorria eta bestea berdea. Pilota horiek ezberdinak edo
berdinak izango dira ezaugarri batekiko. Bi izatearen adierazpena ez dago ez
pilota gorrian ezta berdean ere ez: erlazio horiek egiten dituen buruan baizik.

Hiru ezagutza horiek guztiz erlazionaturik daude. Erlazioak egin ahal izateko, lehenbizi ezaugarri
fisikoak ezagutzea beharrezkoa izango da, nola erabiltzen diren jakin beharko da. Beraz, egitura
logiko-matematikoaren beharra dago. Baina, era berean, egitura logiko-matematikoak
eraikitzeko ingurune fisikoaren behaketa beharrezkoa da.

Aurreko adibidearekin jarraituz, haurrak pilota gorria dela jakiteko, aurretik eskema bat eraiki
behar du: gorria eta beste kolore guztiak aurka jartzen dituena, eta esfera eta beste forma
guztiak aurka jartzen dituena. Horregatik esaten da ezagutza fisikoa ez dagoela oso-osorik
objektuarengan. Haurrak ezin ditu objektuen arteko erlazioak eraiki bere inguruan ez badago
objekturik eta alderantziz. Beraz, laburbilduz esan daiteke behatzeko egitura logiko-
matematikoa behar dela eta egiturak eraikitzeko ingurune fisikoaren behaketa egin behar dela.

Kontuan hartu beharrekoa da haurrak jakintza fisikoa eta sozialean kanpotik datorren
informazioaren beharra duela. Jakintza fisikoa objektuen erantzunen erregulartasunak
aztertzen dira. Jakintza soziala, aldiz, hautazkoa da eta akordio eta adostasunen
ondorioak dira, ezin dira era logiko batean ondorioztatu. Hiru jakintza horiek ondorioak
lortzeko haurrak jardueran egin behar duen eskakizuna dute komunean, eta hirurak
elkar erlazionatuta daude. Izan ere, jakintza fisikoa ezin da eraiki marko logiko-
matematikoa gabe, ezin baita ulertu kanpoko munduko edozein ekintza erlazio markoa
erabili gabe.

Hori guztia aipatu ondoren, jakintza logiko matematikoari jarriko zaio arreta handiagoa,
hori da eta interesatzen dena kasu honetan. Jakintza logiko matematikoak honako
berezitasunak ditu:

• Ezin da zuzenean irakatsi.


• Beti noranzko berdinean irakasten da, hau da, lotura gehien sortzeko aukera
ematen dituen bidean irakasten da.
• Behin jakintza hori bereganatuta dagoenean, ez da inoiz ahazten.

Piageten teoriak garrantzia handia ematen dio haurra estadio edo maila ezberdinetatik
pasatzen dela bere heldutasunaren arabera eta bakoitza berezitasun batzuekin. Haurrak

7
mundua ulertzeko eta ikasteko duen gaitasuna dagoen estadio edo mailaren araberakoa
izango da:

• Maila zentzu-motorra (0 eta 2 urte bitartekoa gutxi gorabehera): Haurrak


mundua ulertzeko zentzumenak eta gaitasun motorrak erabiltzen ditu. Ez dago
pentsamendu kontzeptuala edo erreflexiboa. Haurrak objektu bat ezagutzen du,
zer egin dezakeen berarekin terminoetan. Maila honetan, haurrak objektua ikusi
ez arren oraindik existitzen dela ikasten du.

• Aurre-eragiketen maila (2tik 6ra): Maila horrek garai handia hartzen du, non
haurraren adimen garapenean aldaketa nabariak daude. Garapen horiek bere
heziketan kontuan hartu beharko dira. Maila honetan dagoen haurra intuizio
bidez eta zatika arrazoitzen du ikusten duenaren arabera. Pertzepzioa nagusitzen
da. Bere adimen egitura zehaztasunean nagusitzen da. Haurra maila honetan
trantsizio garaian eta beren pentsatzeko moduaren eraldatze batean dago;
egozentrismotik kooperazira, desorekatik oreka egonkorrera eta kontzeptu
aurreko pentsamendutik arrazonamendu logikora aldaketa egiten du. Bi azpi
garai ezberdindu daitezke maila honetan:

o Kontzeptu aurreko maila 2 eta 4 urte bitartean: Pentsamendua eskema


zentzu-motorra eta kontzeptualaren artean dago oraindik. Egiturak
bukatu gabe dauden kontzeptuekin sortuta daude, haurrari erroreak eta
mugak sortzen dizkionak. Haurrak osotasunaren alderdi batzuk besterik
ez ditu kontuan hartzen eta kontzeptuaren elementuak direnak ez
direnekin nahasten ditu. Hori da garai horretako arrazonamenduaren
berezitasuna.
o Intuizio bidezko maila 4 eta 6 urte bitartean: Pentsamendua berehalako
ulertzeko moduan nagusitzen da. Haurraren eskemak eta hautemateak
(pertzepzioak) bere eskarmentuan oinarritzen dira maila honetan ere.

• Eragiketan konkretuen maila (7tik 11ra): Maila honetan dagoen haurra gai da
pentsamendu logiko bat garatzeko eta mundu fisikoan ematen diren aldaketak
ulertzeko. Aldaketa batzuk itzulgarriak dira eta horrek esan nahi duena ulertzen
du.
• Eragiketa formalen maila (11tik aurrera): Garai honetara iristen den haurrak
pentsamendu logiko oso bat lortu duela esan daiteke. Haurrak era logiko batean
pentsa dezake bai mundu fisikoaren inguruan bai esaldi hipotetikoen inguruan.
Zientziak behar duen arrazonamendu deduktiboa maila honetan hasten da.

8
1.7 Dienes

Dienesen lana Piaget eta Brunerren lanetan oinarrituta dago. Saiakuntza ezberdinak
egin zituen eta horien ondorio dira matematikaren ikaskuntzarako sortu zuen teoria.
Teoria horren oinarri honako lau printzipio hauek dira.

• Printzipio dinamikoa: Matematikako kontzeptuak sortzeko joko librea,


egituratua eta estrategia jokoak proposatuko dira. Joko hauek material zehatz
batekin egin behar dira, pixkanaka haurra ikerkuntza matematikoan
barneratzeko. Haur Hezkuntzan ezinbestekoa da printzipio dinamikoa
errespetatzea. Adinean aurrera goazen heinean, jokoak mentalak edo
esperientzia mentalak izan daitezke. Puntu honetan Piaget-ekin bat dator:
“Kontzeptua osatzen joateko, jolastu eta esperimentatu behar da”.

• Osotasun printzipioa: haurrentzako matematika jarduerak konstruktiboak dira,


ez analitikoak. Haurrek beraien jakintza eraiki behar dute.

• Aldakortasun Matematikoaren printzipioa: Aldagai bat baina gehiago dituen


kontzeptuetan, horiek ahal diren modu orokorrenean azaltzen diren moduan
aztertu behar dira. Adibidez, eraikuntza ezberdinak ikusten, zer duten komunean
eta zer den ezberdina aztertuko da. Horrela, kontzeptua definitu nahi denean,
komunean dutena kontuan hartu beharko da.

• Aldakortasun perzeptiboaren printzipioa: Azaldu daitezkeen zailtasunak


ikusteko, eta haurrek matematikan duen abstrakzio maila bereganatzeko,
kontzeptu bat adierazten denean, ahalik eta modu ezberdin gehienetan egingo
da: material ezberdinekin, ariketa ezberdinekin…

Dienesen arabera, kontzeptu matematiko bat ikasteko eman beharreko aldiak honako
hauek dira:

• Joko librea: norbanako bakoitzari bereziki prestatutako baliabide egituratu bat


ematen zaio non egitura matematikoak lortu daitezke. Baliabidea ezagutu eta
erabiltzeko ohitura hartu beharko du.

• Arau bitarteko jolasa: Jokorako arau batzuk ematen dira. Arau horiek benetan
matematikako murrizketak dira. Arau horiek erabiltzeko gai denean egoera
menperatzen duela esan nahi du.

• Joko isomorfoak: matematikako lege batzuk jarraitzen dituen joko bakar batera
jolasten ez da matematika ikasiko. Haurrek itxuraz ezberdinak diren baina

9
egitura berdina duten jokoetara jolastu beharko du. Orduan konturatuko da
hasiera batean ezberdinak ziren jokoak benetan erlazio bat dutela, izaera
abstraktua hain zuzen ere.

• Adierazpena: Abstrakzio hori oraindik ez du haurrak barneratu. Barneratu ahal


izateko, beharrezkoa da jokoaren adierazpen bat egin eta era berean adierazpen
horretaz hitz egin. Era horretan, abstrakzio hori jokotik kanpo ikusteko aukera
ere emango du.

• Deskribapena: Jokoan era inplizitu batean zeuden kontzeptu matematiko bati


elkartutako propietateak azaldu behar dira. Propietate horiek zeintzuk diren
ondorioztatu behar da, eta horretarako bakoitzak bere hizkuntza erabiliko du.
Ondoren, irakasleak lagunduta hizkuntza komun bat erabiltzeko adostasunera
iristea, benetan erabiltzen den izena erabiltzea, hain zuzen ere. Deskribapen
horrek axiomen deskripzio batera eramango du.

• Ondoriok atera: Egitura matematikoek propietate asko dituzte, baina batzuk


besteen ondorio bezala lortzen dira. Propietate minimo batzuk (axiomak) hartu
beharko dira eta garapenak (frogaketak) asmatu beharko dira besteetara iristeko
(teorema).

Edozein haurrak matematika ikas dezan, irakasleak aldi guzti hauek antolatu beharko
dituela matematikaren irakaskuntzan uste du Dienesek.

1.8 Bruner

Brunerrek gizakiak dituen buru-ereduak eta errealitate adierazteko erabiltzen dituen


hiru oinarrizko maila ematen ditu:

• Manipulazio edo ekintza maila: gauzen adierazpena berehalako erreakzio baten


bitartez adieraztean datza. Adierazpen mota hau hasierako urteetan gertatzen
da.

• Adierazpen ikonikoa edo grafikoaren maila: Gauzen adierazpena irudi edo


eskema baten bidez adieraztean datza. Dena den, normalean adierazi nahi den
elementuarekin antzekotasun bat izango du oraindik maila honetako
adierazpenak. Irudiaren aukeraketa ez da edozein modutan egingo.

10
• Errepresentazio sinbolikoaren maila: Gauzaren adierazpena ikur baten bitartez
adieraziko da. Hasiera batean ikur horrek eta adierazi nahi den gauzak ez dute
antzekotasunik izango.

Hiru mailak garapen kognitiboaren adierazle dira, baina batzuetan era paraleloan
azaltzen dira. Hau da, behin lehen maila lortu denean ez da zertan utzi behar erabiltzen
eta bigarren eta hirugarren maila lortzen ari direnean ere azaldu daitezke.

1.9 Haur Hezkuntzako haurren ezaguera matematikoa

Haur Hezkuntzako mailan dauden ikasleek duten ezagueraren inguruan, aurretik


ikusitako teoriek ondokoa esaten dute: teoria konduktistak haurrak edalontzi hutsak
bezala iristen direla eskoletara kontsideratzen du, eta edalontzi horiek betetzen joan
behar direla. Jakintza moduan buruz zenbatzen ikasita besterik ez direla iristen ikusten
du eta hori ere zenbakiak ikasteko orduan oztopo moduan kontsideratzen du. Horretaz
gain, beste ezer ez dakiela aintzakotzat hartzen da.

Teoria kognitiboan, ordea, Lehen Hezkuntza hasi aurretik haurrak kontuan hartzeko
jakintza maila bat lortu dutela zenbaki, aritmetika eta inguratzen duten objektuen
inguruan aintzakotzat hartzen da.

Gure inguruan bizi diren haurrak aztertzen badira, eskolara joan aurretik zenbakizko
serie bat egiteko gai direla ikus daiteke. Informazio asko jaso dute, hasiera batean
zenbakizko seriearen inguruko oroimenezko informazioa. Lau urte eta erdi eta sei urte
bitarteko haurra gehienek honako ezaguera hauek izango dituzte:

• 29 edo 39 zenbakiraino zenbatzeko gai dira.


• Ez daukate arazorik zenbaki bat esan eta hurrengoa edo aurreko esateko
hamarreraino. Egia da ere aurrekoa esatea hurrengo baina zailago egiten zaiela.
• Balio kardinalaren araua erabiltzeko gai dira multzo txikietan.
• Multzo bereko alderdi ordinala eta kardinalaren arteko erlazioa ulertzen dute.
• Zenbakiak irakurtzeko gai dira eta ahoz esandako zenbakiak ulertzeko.
• Multzo txiki batek dituen elementuen hurbilketa bat egiteko gai dira.
• Multzoen arteko konparaketak egiten dituzte. Era egoki batean erabiltzen
dituzte “baino handiagoa”, “baino txikiagoa” eta “berdin” kontzeptuak.
• Zenbatzeko izan dituzten lehen saiakuntzak direla eta aritmetika ulertzen
hasteko gai dira. Gehitzea eranstearekin bat datorrela dakite eta kentzea
gutxitzea edo murriztearekin.
• Buruzko kalkulua egiteko bidea irekitzen da, beti ere kopuruak zenbatzeko
gaitasunarekin bat etortzen badira.

11
Matematikarekin erlazioa baina ez zenbakiekin erlazioa duen beste alderdiak kontuan
hartzen badira, honako jakintza izango du haurrak:

• Kasu gehienetan ezberdintasun topologikoak ezartzeko gai dira (irekia - itxia)


• Lerromakurra eta lerrozuzena ezberdintzen dute.
• Irudiak dituzten angeluen eta dimentsioen arabera ezberdintzen dituzte.

Jakintza guzti hori matematika informala, aurre-matematika edo besterik gabe jakintza
matematikoa kontsideratzen da. Oinarrizkoa da matematika ulertzeko eta aurrerago
eskolan ikasiko duten matematika menperatzeko. Azterketa honen ondoren eta jarraian
ikasi beharko dituzten kontzeptu matematikoak aztertu ondoren, matematikarako
haurrek duten jarreraren jatorria aurre-eragiketa mailan ematen dela esan daiteke, hau
da, Haur Hezkuntzako mailan.

Eboluzioa haurraren heltze prozesua eta bere ingurunearekin elkarrekintzaren


menpekoan da. Ez da ahaztu behar eskolak bide horretan parte hartzen duela.

Haurren garapen matematikoak ikuspuntu ezberdinetatik ikusita, matematikak izan


duen garapen historikoaren antzeko garapena duela baieztatu daiteke. Era horretan,
zehaztugabeko eta zehaztutako jakintza pixkanaka zehatzago eta abstraktuagoa egiten
da, denboran zehar matematikarekin gertatu den bezala. Haurrek pixkanaka-pixkanaka
duten intuizio matematikoa erabilita teknika mota ezberdinak sortzen dituzte. Haurrek
matematika garatuko dute behar praktiko batzuk eta egoera zehatz batzuk abiapuntu
moduan hartuta. Garapen historikoarekin gertatzen den bezala, zenbatzea jakintza
informalaren garapenean oinarrizkoa da eta horrek, era beran, matematika formala
garatzeko bidea irekitzen du.

1.10 Jolasa

Pertsona batek atseginez egiten duen ekintza multzo baten moduan defini daiteke
jolasa. Jolasa izakiaren adierazpide natural moduan azaltzen da, oso adin txikian azaltzen
dena eta heltzeraino jarraitu.

Haurra txikientzat jolasa ekintza garrantzitsuena da eta ez bakarrik bere denbora


gehiena jolasean ematen duelako, baizik eta jolas horrek haurraren garapenean
aldaketa kualitatibo handiak sor ditzakeelako.

Haurraren oinarrizko ezaugarri asko jolasaren bitartez garatzen dira, hala nola,
atentzioa, eta bereziki memoria aktiboa. Haurra jolasten dagoen bitartean hobeto
kontzentratzen da eta gauza gehiago gogoratzen ditu. Haurra batek objektu bat
maneiatzen duenean edo jostailu batekin ekintza bat egiten duenean, haurra jolasean
dagoela esaten da. Baina benetako jolas-ekintza ekintza bat beste baten moduan

12
ulertzen duenean edota objektu bat beste bat balitz moduan erabiltzen duenean
ematen da. Ordezkatutako objektua buruaren euskarri bihurtzen da. Objektu horiek
erabiltzen dituenean, haurrak horien inguruan hausnarketa bat egingo du eta adimen-
planoan erabiliko du. Ideien munduan barneratzeko aukera ematen du jolasak.

Jolasa jakintzaren atal handi bat hartzen du bereziki zentzu-motorra mailan eta aurre-
eragiketa mailan psikologo kognitiboen arabera. Gainera, funtzio biologikoan eginkizun
garrantzitsua egiten du jolasak, izan ere, jolasaren bitartez gorputzeko atal guztiak eta
gaitasunak lantzen dira, horien hondatzea saihesten.

Marraztea eta eraikuntzak egitea ekintza emankorrak izateaz gain, haurtzaroko garai
ezberdinetan jolasarekin oso erlazionatuta egoten dira. Haurra batek marrazki bat edo
eraikuntza bat egiten duenean, gehienetan arrazoi bat izango du eta bere bizitzako edo
imajinazioko irudiak sortzen egongo da.

Beste alde batetik, taldeko jolasean, haurrek besteak beste, hizkuntza eta komunikazioa
lantzen dituzte, baita beraien ekintzak besteenekin koordinatzen ere.

1.11 Jolasaren oinarri pedagogikoak

Moyles (1990) jolasaren inguruan hainbat oinarri eman zituen. Horien artean honako
hauek aurkitzen dira:

• Jolasa prozesu baten moduan hartu behar da, ez du zertan emaitza bat izan
behar. Hala ere, parte hartzaileak nahiko balu, emaitzak ere lor daitezke
jolasaren bitartez.
• Jolasa haurrentzat eta helduentzat beharrezkoa da.
• Jolasa ez da lanaren aurkakoa: biak gure bizitzaren zati bat dira.
• Jolasa beti inguruneak, materialek eta testuinguruak baldintzatzen dute.
• Ondo zuzenduta dagoen jolasak, haurrak jatorrian duen jakintza eta trebetasuna
hobetzea ziurtatzen du.
• Jolasa irakaskuntzarako baliabide oso egokia izan daiteke.

Jolasa eskolan era esanguratsu batean antolatu behar da, eta ez beste leku batean
egingo litzatekeen bezala. Horrek, gurasoak eta orokorrean gizarteak jolasari benetan
duen garrantzia emateko aukera eskainiko dio. Jolasa, ematen den moduaren arabera,
honako taula honetan banatu daiteke:

13
FISIKOA ADIMENEZKOA EMOZIONALA
MOTORE LODIA HIZKUNTZALARITZA TERAPEUTIKOA
MOTORE MEHEA ZIENTIFIKOA ERREPIKAPENEZKOA
PSIKOMOTORRA SINBOLIKO- ULERMENEZKOA
MATEMATIKOA LUDIKOA

Jolasak bakarka eta taldeka egin daitezke. Dena den, taldeka egiten diren jolasak jakintza
logiko-matematikoa lantzeko egokiagoak dira. Hona hemen arrazoietako batzuk:

• Partaideen arteko interakzio soziala sustatzen du.


• Haurren arteko feedbacka bultzatzen bada, erantzun egokien iturria lor daiteke
jolasa erabilita.
• Arauak negoziatzen dira eta arau horiek sor ditzaketen emaitza posibleak aztertu
daitezke.
• Haurrak gogo gehiagorekin hartzen dute parte eta mentalki eraginkorragoak dira
jolasean, beraiek proposatutako eta aukeratutako jolasak badira.

1.12 Baliabide didaktikoak

Haurrak haurtzaroan duen pentsatzeko modua zehatza da: datozen mailatan


abstrakziora egingo da aldaketa. Inolako zalantzarik gabe ziurta daiteke beharrezkoa
dela eskuekin manipulatzea adierazpen mailara pasatzeko, eta hortik abstraktuagoa den
maila batera.

Aurretik esan den bezala, jakintza logiko matematikoa bakoitzak barruan duen
ekintzaren ondorioa da, objektuen erlazioetatik abiatzen den abstrakzio erreflexibo
batetik. Hori guztiagatik, guztiz garrantzitsuak dira manipulazioan oinarria duten
baliabide didaktikoak.

1.12.1 Materiala
Matematikaren irakaskuntzan manipulazioaz hitz egiten denean, nabaria da ez dela
manipulazio aske batez hitz egiten. Ekintza jakin batzuk, zehatzak, material jakin
batzuekin eta kontzeptu matematiko zehaztu batzuk gauzatuko dira, kontzeptu
matematiko zehaztu batzuen jabetzea izanik helburua. Proposatzen eta gidatzen diren
ekintzak lortu nahi diren helburuekin zehaztuak izan behar dira. Haurrak egiten dituen
jarduerekin, eta material didaktiko egokiekin matematikaren jakintza abstraktuaren
prozesuan aurreratuko du. Ideia abstraktuak ez zaizkio inori berezko moduan etorriko,
ezta entzuten duenarekin lortuko. Objektuak manipulatzen lortzen diren emaitzetatik
etorriko zaio pentsamenduaren garapen abstraktua, eta aurrerago, eragiketak buruz
egingo ditu, materialaren laguntzarik gabe.

14
Material didaktikoa Haur Hezkuntzako matematikako irakaskuntzan beharrezkoa da.
Hona hemen arrazoietako batzuk:

• Kontzeptuen ikaskuntza erreal bat lortzeko aukera ematen du.


• Irakaskuntzarako funtzio motibatzailea du; bereziki, materialarekin egoera
interesgarriak eta haurrak modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen dioten
egoerak proposatzen bazaizkio.

Ez dago irizpide bateratu bat materialaren mota eta erabileran. Batzuk material oso
egituratu baten aldekoak dira, eta beste batzuk balio anitzeko eta egitura gutxi duen
materiala izan behar duenaren aldekoak dira.

Bi material motak baliabide didaktiko egokiak dira eta baten edo bestearen erabilera
hezkuntza egoera, haurraren garapen ebolutiboa, kontzeptua jabetze unea eta jarduera
proposatzen duen irakaslearen araberakoa izango da.

1.12.2 Materialaren erabilera


Haurra batek bere bilakaeran zehar objektu anitz manipulatuko ditu, danak ere bere
garapen kognitiborako egokiak izango direnak. Haurtxoak pertzepzio eta mugimenduko
eskemak sortzen ditu bereziki horretarako sortutako materialekin, hala nola,
txintxirrinak, giltzak eta panpinak. Baina baita ere inguruan dituen objektuekin, hala
nola, koilarak, potoak,…

Maila sinbolikoan dagoen haurrak material adierazgarriagoak erabiliko ditu: kotxeak,


animaliak, panpinak, erremintak… Dena den, material hauek material ez figuratiboekin
ere nahasten dira, eraikuntza blokeekin adibidez. Material horiekin bere ingurunearen
hainbat antzezpen egiteko aukera izango du.

Irakaskuntzarako erabiliko den lehen materiala haurraren jolasetik datorren materiala


izango da. Kotxeak, animaliak eta panpinak adibidez erlazio logikoak egiteko aukera
ematen dute: elkartu, sailkatu, ordenatu… Material honetatik hasteak duen garrantzia
da haurrak material hori ezagutzen duela eta material horrekiko interes berezia duela.

Hondakin moduan eta bizitzan ohiko erabilera duten materialak ere erabilera egokia
izan dezakete. Gogoratu behar da jarduera bera material ezberdinekin egin behar dela,
eta horrek kontzeptuen orokorpena bultzatzeko aukera emango du.

Maila aurreratuago batean pixkanaka material egituratuago bat eskainiko da eta


matematikaren irakaskuntzarako bereziki sortua dagoena. Horien artean Dienesen
bloke logikoak, Cuisenaireren erregletak eta abakoak aurkitu daitezke. Material horiek
ez dira figuratiboak eta abstrakziorako gaitasun handiagoa eskatzen dute. Hala ere,
zenbakizko ikurrak erabiltzen hasi aurretik azalduko diren materialak dira.

15
Nahiz eta egituratuta dagoen material bakoitza kontzeptu jakin batzuen jabetzan
laguntzeko prestatuak izan, horietatik asko erabilera orotarikoak direla azpimarratu
daiteke. Hau da, helburu eta kontzeptu bat baino gehiago lantzeko aukera emango dute.

Material bakoitza ez da soilik adin jakin baterako izango. Adin ezberdinetan erabil
daiteke, era errazago edo konplexuago batean.

1.12.3 Materialen zerrenda


Adibide moduan, material batzuen zerrenda eta zein kontzeptu lantzeko erabil
daitekeen emango da:

• Abakoa: zenbakiaren kontzeptua lantzeko.


• Bloke oinarri anitzak: zenbaki sistemak lantzeko.
• Cuisinaireren erregletak: zenbakiak lantzeko.
• Zenbakien jolasak: posiziozko balioak lantzeko.
• Kalkulu jolasak: kalkuluaren hastapenak lantzeko.
• Bloke logikoak: ezaugarriak eta logika lantzeko.
• Geoplanoa: kontzeptu topologikoa lantzeko.
• Tangrama: espazio orientazioa lantzeko.
• Forma geometrikoak: geometriaren hastapenak lantzeko.
• Mekanoak: osaketak eta deskonposaketak lantzeko.
• Ispiluak: simetriak lantzeko.
• Balantzak: neurriaren hastapenak lantzeko.
• Edalontzi graduatuak: objektuen konparazioak lantzeko (pisua, bolumena).
• Metroa: neurriaren hastapenak lantzeko.
• Probabilitate jokoak: zoria eta probabilitatearen hastapenak lantzeko.

1.12.4 Beste baliabide didaktikoak


Aurreko zerrendan aipatu diren baliabideez gain, material didaktiko bezala ere jarraian
azaltzen direnak erabil daitezke:

• Ipuinak
Martos, J. (2017). Cuentos interactivos para aprender mates. Cuadernos de
pedagogía, 476,177-189.
Rodriguez, M. (2007).El valor matemático de un cuento. SIGMA, 31, 11-25.

• Abestiak
Rojo, M. D. (2002). Las matemáticas de los cuentos y las canciones. Madrid: EOS

• Antzerkiak
Marín, M. (2012). Dinamización matemática: Teatro matemático infantil. UNIÓN,
31, 115-129.

16
1.13 Haur Hezkuntzako Curriculuma EAEn

Curriculumaren funtzioak, besteak beste honako hauek dira:

1. Hezkuntza asmoak zehaztu:


a. Zer irakatsi?
b. Noiz irakatsi?
c. Nola irakatsi?
d. Nola, zer, noiz ebaluatu?
2. Pedagogiako praktika orientatuko duen gida izan.
a. Zer irakatsi? Helburu eta edukiei lotua.
b. Noiz irakatsi? Sekuentziazioa eta denborari lotua.
c. Nola irakatsi? Metodologia eta baliabideei lotua.

Curriculuma garatzeko hainbat iturburu edukiko dira kontuan:

• Iturburu soziologikoa
• Iturburu psikologikoa
• Iturburu pedagogikoa
• Iturburu epistemologikoa

EAEn bi multzo ezberdinetan banatzen dira konpetentziak:

• Oinarrizko zehar konpetentziak: bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak


eraginkortasunek konpontzeko behar diren konpetentziak dira, hala esperientziaren
eremuko egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan.
o Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
o Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
o Elkarbizitzarako konpetentzia.
o Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
o Izaten ikasteko konpetentzia.
• Diziplinetako oinarrizko konpetentziak eta esperientzia eremuak: Haur Hezkuntzan,
haurren bizipenak dira hezkuntza-planteamenduaren funtsa, eta, ondorioz, bizipen edo
esperientzia eremuetan egituratzen dira hezkuntza-proposamenak.
o Hizkuntza eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
o Matematikarako konpetentzia.
o Zientziarako konpetentzia.
o Teknologiarako konpetentzia.
o Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
o Arterako konpetentzia.
o Konpetentzia motorra.

Kasu honetan, Matematikarako konpetentzian jarriko da arretan. Hona hemen 2016ko


urtarrilaren 15ean argitaratutakoa arlo honen inguruan.

17
Matematikarako konpetentzia: Matematikarako konpetentzia lantzean, errealitatea
ulertu eta interpretatzeko tresnak eskuratzen dira, eta tresna horien bidez, errealitateko
elementuak identifikatzen dira eta elementu horien arteko erlazioak, formak,
denboraren erabilera eta espazioaren adierazpena zehaztu.

Haurrak, bere burua ezagutzeko, inguru-kokapenaz jabetzeko eta ingurumen


fisikoarekin hartu-emanak izateko prozesuan, ingurune fisiko horren elementuak
aztertzen, behatzen, esploratzen, ikertzen eta identifikatzen ditu, elementuen arteko
erlazioak ezartzen ditu, antzekotasunak eta diferentziak hautematen ditu, ordenatu,
sailkatu eta zenbatu egiten ditu, elementu horiekin egindako ekintzek izango dituzten
ondorioak aurreratzen ditu, eta haien manipulaziotik abiatuta, eboluzio bat izaten du,
harik eta haien errepresentazioak eta hitzezko adierazpenak egiten dituen arte.

Oinarrizko konpetentzia espezifikoen korrespondentzia Haur Hezkuntzako eremuekin eta


Lehen Hezkuntzako arloekin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaiekin.

Oinarrizko Haur Hezkuntzako Lehen Hezkuntzako Derrigorrezko


konpetentzia eremuak arloak Bigarren
espezifikoak Hezkuntzako
ikasgaiak
Matematikarako Nortasun eraikuntza Matematika -Matematika
konpetentzia eta komunikazioa - Matematika
eta adierazpena eta (ikaskuntza
Nortasunaren akademikoak edo
eraikuntza eta aplikatuak aukera)
ingurune fisikoaren
eta sozialaren
ezaguera

NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA


ADIERAZPENAREN EREMUA
EREMUAREN EZAUGARRIAK

Honako hizkuntza hauek baliatzen dira eremuan: hitzezkoa, idatzizkoa, artistikoa,


gorputzarena, matematika-hizkuntza, musika-hizkuntza, ikus-entzunezkoa eta
ikaskuntzaren eta ezagutzaren teknologiena. Adierazpen modu horiek lantzeko prozesuan,
esanahiak negoziatzen direnean, gizartean hitzarturik dauden kodeak bereganatzeko
urratsak emango dituzte haurrek, haien alderdi adierazkor eta funtzionalean.

Haurraren eskolak komunikaziorako esparru bat izan behar du, topaleku bat, eta esparru
horrek adiera aberatseko hizkuntza-eredu bat eskaini behar die haurrei, argia eta ongi
egituratua. Eredu horrek, batik bat, komunikazio-aukera askotarikoak eman behar dizkie
haurrei, bai hezitzaileekin komunikatzeko, bai ikasgelako kideekin komunikatzeko, haien
hipotesiak probatu eta kontrasta ditzaten.

18
Objektuen eta errealitatearen propietateak eta haien arteko erlazioak adierazten ditu
matematika-hizkuntzak, eta haurrek jolas-izaerako testuinguru adierazkor eta
funtzionaletan eskuratzen dute hura, beraien esperientzia aktiboaz baliatuta.

ETAPAKO HELBURUAK

Hauek dira, etapa honetan, “Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena”
eremuko helburuak:

2) Hizkuntza askotarikoen komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez


gozatzea, norberaren egoera pertsonal, fisiko eta sozialeko beharrizanak, sentimenduak eta
bizipenak adierazi eta azaltzeko.

4) Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-
eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko.

9) Askotariko testuingurutan erabiltzea matematika-adierazpenak, objektuen ezaugarriak des-


kribatzeko eta inguruneko egoerak interpretatu eta ulertzeko.

EDUKIAK

EDUKI KOMUNAK

Eremu guztiek komunak dituzten oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.


Edukien multzo honetan adierazitako jarrera eta prozeduren xede dira:

● Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea.


● Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea eta aztertzea), buruz ikastea
eta adieraztea (deskribatzea, zehaztea, azaltzea, etab.).
● Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).
● Ideiak sortu eta adieraztea.
● Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.

Informazioa balioestea eta adieraztea (arrazoiak ematea, justifikatzea, etab.).


● Ideiak sortu eta adieraztea.
● Zereginak eta proiektuak planifikatzea eta aztertzea.
● Plangintzan erabakitakoa betetzea edo, beharrezkoa baldin bada, doitzea.
● Egin eta betetako plangintza balioestea eta hura hobetzeko proposamenak egitea.

19
LEHEN ZIKLOA:

3. MULTZOA: Matematika-hizkuntza.

● Elementuen eta multzoen arteko loturak eta zenbakirik gabeko kuantifikazioak


egitea (asko, gutxi, batzuk, etab.).
● Ohiko lekuetan orientatzea eta espazio-nozio batzuk hitzez adieraztea, haurra
bera eta/edo gauzak non dauden azaltzeko.
● Eguneroko bizitzako ekintzen denbora-segidaz ohartzea eta eguneroko ekintza
eta jarduera errepikatuak aurreratzea.

BIGARREN ZIKLOA

3. MULTZOA. Matematika-hizkuntza
● Objektuen eta materialen ezaugarri batzuk (kolorea, forma, horien egitekoa, etab.)
ezagutzea eta bereiztea. Objektuen arteko antzekotasunak eta diferentziak hautematea.
● Elementuak sailkatzea. Kidetza-harremanak eta kidetzakoak ez direnak.
● Elementuak mailaz maila antolatzea. Testuingurutan erabiltzea zenbaki ordinalak.
● Multzoak zenbakitu gabe kuantifikatzea (asko, gutxi, etab.).
● Objektu multzoen kantitateak konparatzea.
● Berdintasun eta desberdintasuneko loturak egitea (berdinak dira, gehiago dira, gutxiago
dira...).
● Doitasunez zenbatzea multzo batean dauden elementuen kantitateak. Zenbaki kardinalak
erabiltzea. Zenbaki-segidak adieraztea.
● Zenbakien balio funtzionala eta eguneroko bizitzan duten erabilpena behatzea eta
horretaz guztiaz jabetzea.
● Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak ebazteko.
● Neurketak egiteko premia dakarten egoerak identifikatzea.
● Neurtzeko unitate arautu eta arautu gabe batzuk eta neurtzeko tresna batzuk ezagutzea.
● Lan eta ziklo batzuk denbora-unitateekin (eguna, astea, urtaroa, urtea, etab.) duten
erlazioaren zenbatespena egitea eta eguneroko bizitzako jarduerak denboran kokatzea
(eguna, gaua, goiza, arratsaldea, astea, jaieguna, etab.).
● Norberak eta objektuek espazioan duten kokapena. Posizio erlatiboak.
● Inguruneko elementuen forma lauak eta hiru dimentsiokoak identifikatzea. Oinarrizko
gorputz geometriko batzuk esploratzea.
● Topologia-kontzeptu oinarrizkoak jakitea (irekita, itxita, barruan, kanpoan, gertu, urrun,
etab.) eta leku batetik bestera joatea, ematen zaizkion jarraibideen arabera.

20
EBALUAZIO IRIZPIDE ETA ADIERAZLEAK
5) Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua ulertzeko.
● Espazioak eta objektuak neurtzeko erreferentzia ohikoak eta ezohikoak (hatzak, oinak,
etab.) erabiltzen ditu.
● Sailkapenak eta segidak egiten ditu inguruko elementuekin eta hitzen bidez adierazten du
horiek egiteko erabili duen irizpidea.
● Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu.
● Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko.
● Zenbatespena erabiltzen du zenbatzeko.
● Zenbakien segidako grafia modu funtzionalean erabiltzen du.
● Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu zenbaki
ordinalak eta kardinalak.
● Egutegia erabiltzen du denbora adierazi eta neurtzeko.

Behaketa zuzena eta sistematikoa da ebaluazio-tresna egokiena Haur Hezkuntzan, hezkun-


tzako esku-hartzea erregulatzeko aukera ematen duen aldetik. Ebaluazioko irizpide eta
adierazle argiak, behatu eta erregistratzeko modukoak, adostu behar dira, jarraibide edo ildo
batzuk ezarriko dituztenak, irakatsi eta ikasteko estrategiak eta prozesuak diseinatu, egokitu
eta banakatzeko.

21

You might also like