You are on page 1of 13

3.

GAIA

PENTSAMENDU ESPAZIALAREN ERAIKUNTZA


3.1 Topologiako nozioak eta oinarrizko forma geometrikoak

Historikoki, geometriak bi esparru landu izan ditu:

• Diziplina teoriko-deduktibo gisakoa.


• Praktiko - instrumentala: inguruko objektuen formak, posizioak eta errepresentazio
moduak lantzen dituena.

Jarraian, geometriako oinarrizko kontzeptuak izendatuko ditugu, non bakoitza dimentsio bati
lotuta egongo da:

• Puntua: ez du dimentsiorik, posizioa soilik. Teknikoki, puntuak dimentsiorik izan ez


arren, hor dagoela jakina da. Adierazteko modua letra larriz izango da: A, B, P1, P2..
• Marra: bi puntu geometrikoetatik igarotzen den zuzenkia da. Dimentsio bakarra du.
• Azala: lodierarik ez duen bi dimentsioko zerbait izango da. Azalen artean bakarrik
planoak aztertuko dira.
• Gorputz geometrikoa: 3 dimentsio ditu.

Geometria bidimentsionala azalei lotuta dago eta tridimentsionala ohiko espazio fisikoarekin
erlazionatuta dago; 2D eta 3D moduan adierazten dira, hurrenez hurren.

Irudiak adierazteko bi modu ezberdinetara egin daiteke:


• Era geometrikoan: marrazkiak erabilita
• Era aljebraikoan: erreferentzia sistemak, ekuazioak, funtzioak, oinarriak… erabilita.

Geometriaren arloko helburu nagusiak forma geometrikoak ezagutu, posizioak eta posizio
aldaketak kontrolatu eta errepresentazio grafikoak egiten jakitea izango da.

2D eta 3Dko irudien errepresentazio grafikoak:

2D bi dimentsio dituen azal laua bada, marrazten diren irudiak irudi lauak izango dira.
Adibidez, arbelean egiten diren irudi guztiak irudi lauak dira. Arbelean dagoen irudia orri
batean kopiatzen denean, 2D planoko eremu batetik 2D planoko beste eremu baterako
aldaketa besterik ez da egingo. Egoera hau, egoerarik sinpleena izango da.

Aldiz, hiru dimentsioko gorputz bat dugunean, espazioko irudi bat bezala, hainbat modu
ezberdinetan adieraz daiteke:

3D → 3D maketa bat egitea izango da.

3D → 2D proiekzioa (bistak ematen) edo garapen laua (gorputzaren hedapena) egin daiteke.

1
Haurraren gaitasunaren garapena

Haurren garapena kontuan hartzen, egoerarik sinpleena aztertuko da jarraian, hau da,
2D → 2D kopiatzea. Haurrek, ezaugarri geometrikoak orokorrenetik zehatzenera garatuko
dituzte.

• Topologikoa: Marra itxia edo irekia den kontuan hartuko dute eta barruan, mugan
edo kanpoan dagoen puntua ere bai. 3 urteko haurra bat hori egiteko gai izan daiteke.

• Proiektiboa: Poligono bat irudikatzen bada, haurrak poligono horrek dituen alde
kopurua egiten saiatuko da eta marrak posible duen bezain zuzenak egiten. Gaitasun
hori, 4 urterekin lortuko du gutxi gorabehera. Ez ditu tamaina edo angeluak kontuan
hartuko oraindik.

• Antzekotasunak: Angeluak eta paralelotasuna kontuan hartzen saiatuko da.

• Isometrikoak: Tamaina kontuan hartzen saiatuko da. Hau da, dimentsio guztiak
mantentzen saiatuko da, kopia berdin-berdina egiten.

Gaitasun horiek bere garapenean ordena honetan bereganatuko ditu:


Topologikoa→ Proiektiboa → Antzekotasunak → Isometriak

2D espazioko oinarrizko formak:

Jarraian bi dimentsioko oinarrizko formen sailkapen bat azaltzen da:

• Poligonoak: Zuzenkiez bakarrik osatutako formak


o Ganbilak: irudiaren edozein bi puntu lotzen dituen zuzenkiaren puntu guztiak
ere poligonoaren barnekoak dira.
 Hiru aldekoak:
Angeluak\aldeak Berdinak Bi berdin Berdinik ez
Zorrotzak

Bat zuzena

Bat kamutsa

2
 Lau aldekoak:
• Aldeak binaka paraleloak:
Angeluak\Aldeak Aldeak berdinak Alde ezberdinak
Angelu berdinak

Angelu ezberdinak

• Bi alde paralelo eta beste biak ez.

• Alde paralelorik ez

 Bost aldekoak, sei aldekoak,…, n aldekoak:


• Erregularrak: alde guztiak luzera berekoak eta angelu guztiak
berdinak.
• Ez-erregularrak

o Ahurrak: Badaude poligonoko bi puntu non zuzenkia egitean zuzenkiko puntu


guztiak ez ditu poligonoaren barnean izango.
 Lau alde

 Bost alde

 Sei alde

• Borobilak: zuzenkirik ez duten formak.


o Konikak

o Besteak

3
• Besteak: aurrekoen konbinazioak izango dira.

3.2 Espazioaren orientatzea. Espazioaren errepresentazioa:


erreferentzia sistemak

3.2.1 Sarrera
Orientatze hitzaren jatorria, gizakiok lur azalean kokatuak egotearekin zer ikusia du:
eguzkiaren posizioa aztertzen ekialde erreferentzia topatu behar da. Kontuan hartu ekialdea
dela eguzkia ateratzen den aldea. Dena den, orientatzean ez da hori bakarrik kontuan hartu
beharko; era orokorrago batean erabiltzen da: orientatzea, ezaguna dugun erreferentzia
batekiko gure burua kokatzea izango da. Bakoitzak fisikoki orientatzeko duen gaitasuna,
aurretik izan ditugun esperientziekin lotua egongo da. Lurreko puntu ezezagun batean
aurkituko bagina, eguzki sistema ezagutzen dugunez, nola orientatuko ginateke? Edo, gauden
lur azaleko tokiaren berri nola emango genuke?

Erreferentzia sistemak objektuen posizioak adierazteko erabiltzen dira. Matematikan,


zenbakiak erabiltzen dira baina arlo honetatik kanpo erreferentziak norbera, beste pertsona
bat, objektuak… izan daitezke eta orduan aurrean, atzean, goian, behean… terminoak azalduko
dira.

3.2.2 Bi dimentsioko erreferentzia sistemak


Bi mota ezberdinetako erreferentzia sistemak erabil daitezke bi dimentsiotan:

• Erreferentzia sistema geografikoak: Zirkunferentzia maximoak diren bi marretara


dagoen distantzia adieraziko dute. Bi marra horiek Grennwicheko meridianoa eta
ekuatorea dira. Erreferentzia honi buruzko posizioa bi zenbakik adieraziko dute:
latitudea eta longitudea.
• Erreferentzia sistema orokorrak:
o Sistema cartesiarra: Perpendikularki ebakitzen diren bi marra zuzenek osatuko
dute; X eta Y ardatzak abzisa ardatza eta ardatz ordenatua izango dira
hurrenez hurren. Erreferentzia horrekiko edozein A punturen posizioa
adierazteko x eta y zenbakien bidez adieraziko da, A(x,y) moduan.

4
o Sistema polarra: planoko zuzen batek eta zuzen horretan dagoen puntu batek
osatzen dute erreferentzia sistema hau. Erreferentzia honekiko edozein puntu
adierazi nahi bada, koordenatu polarrak erabiliko dira. Koordenatu polarrek bi
osagai dituzte: r eta 𝜃𝜃.
 r osagaiak jatorriarekiko distantzia adieraziko du (r≥ 0).
 𝜃𝜃 osagaiak zuzenarekiko sortzen duten angelua adieraziko du.

Oharra: Jatorritik puntura dagoen r distantzia kalkulatzeko Pitagorasen


Teorema erabiliko da: 𝑎𝑎2 + 𝑏𝑏 2 = 𝑐𝑐 2

3.2.3 Hiru dimentsioko erreferentzia sistemak


Kasu hau ez dugu aztertuko, bakarrik aipatu zeintzuk izan daitezkeen espazioko erreferentzia
sistemak:

• Erreferentzia sistema geografikoa: latitudea, longitudea eta altuera adierazita.


• Erreferentzia sistema cartesiarra: X, Y eta Z ardatzak erabilita.
• Erreferentzia sistema zilindrikoa: Polarra bezala z altuera ematen duen aldagaia
gehituta.
• Erreferentzia sistema esferikoa: ez da hemen aipatuko.

3.3 Simetriak, translazioak eta biraketak

Simetriak, desplazamenduak eta biraketak higidura isometrikoak dira. Hau da, irudi batek
deformaziorik jasan gabe planoan mugitzeko dituzten aukerak dira. Edo beste modu batera
esanda, irudi geometriko bati egiten dizkiogun aldaketak forma eta dimentsioa (luzera eta
angeluak) aldatu gabe. Jarraian, hiru higidura isometrikoak azalduko dira era praktiko batean.

3.3.1 Simetriak
Simetriak ardatz batekiko gertatzen dira. Irudiak ardatzarekiko tolestuz, bi irudiak bata
bestearen gainean geratu beharko da.

5
OHARRA: konpasa erdiko ardatzean jarrita, puntu batetik bere simetrikora dagoen distantzia
berdina izan behar da.

ADIBIDEA: bilatu alfabetoko hitzen artean, simetria duten hitzak eta esan zein den simetria
ardatza (letra larriz idatzita).

3.3.2 Translazioak
Translazioak gezi bat erabilita adierazten dira. Gezi horrek norabidea, noranzkoa eta zenbateko
distantziara geratzen den irudi berria adieraziko du.

3.3.3 Biraketak
Biraketa bat egiteko bi aldagai hartu behar dira kontuan: ze punturen inguruan biratu behar da
eta zenbat biratu behar da. Biratu behar den puntua adierazteko, normalean • O moduan
adieraziko da. G(O,𝛼𝛼) jartzen bada, O puntuaren inguruan 𝛼𝛼 graduko biraketa bat egin behar
dela adierazten du.

OHARRA: kontuan hartu behar da biraketa graduak positiboak ala negatiboak diren.

6
3.4 Pentsamendu espazialaren garapen ebolutiboa
3.4.1 Piaget
Piagetek bere esperimentuen emaitzetan oinarrituta adinaren arabera haurrak dituen
matematikarako gaitasunak hiru aldi handietan banatu zituen:

• Aurre eragiketaren aldia (<7 urte)


• Eragiketa konkretuen aldia eta itzulgarritasuna (7-12 urte)
• Eragiketa formalen aldia (>12 urte)

Kasu honetan, aurre eragiketaren aldia izango da gehien aztertuko duguna, hori da eta Haur
Hezkuntzari dagokion aldia. Kasu horretan, adinaren arabera ere haurrak gaitasun ezberdinak
lortzen dituela ikusi zuen. Hona hemen Piageten esperimentazioaren ondorioz lortutako
emaitzak:

• 3 urte:
o Irudi itxiak eta irekiak bereizten dituzte.

o Kanpoan, barnean eta mugan kontzeptuak ulertzen dituzte:

o Espazioko ordena bati jarraitzeko gai dira: burua-lepoa-besoa, gora-behera-


aurrera-atzera,….
• 4 urte
o Bi marra paraleloren luzera berdina dela errekonozitzen dute baina bakarrik
lerrokatuta badaude:

o Oraindik ez daukate luzeraren kontzeptua barneratua eta, adibidez,


bi marra horiek luzera berdina dutela esango dute.

o Bi punturen arteko distantzia tarteko objektuaren arabera aldatu egiten da.

A B A B

Hori horrela da, bi puntu lotzen dituen zuzena biderik motzena dela oraindik ez
dakielako. Haurrak ez du oraindik bereizten traiektoria eta luzeraren arteko
ezberdintasuna.
• 5-6 urte
Adin inguru horretan poligonoen alde kopuruaz jabetzen dira eta erregulartasunaren
gaitasuna lortzen dute. Hau da, poligono erregularrak eta ez erregularrak ezberdintzen
dituzte. Orokorrean, erregularrak besteetatik ezberdintzen dituzte nahiz eta
irudikatzerako orduan irregularrak errazago marraztu.

7
6 urterekin kantitatea eta distantziaren iraunkortasuna ulertzen dute:
- Kantitatea: plastilina bola bat edo txurro bat eginda, plastilina kopuru bera dela
ulertzen dute.
- Distantzia: lokarria lotua dagoenean edo luzatuta, lokarriaren luzera berdina da.

Adin honekin ere hasten dira perspektiba edo ikuspuntu ezberdinak daudela
nabaritzen, nahiz eta oraindik ez jakin oso ondo zertarako den edo nola erabili. Argazki
bat ikusten badute irudi berdinarena ezberdin aterata, horretaz konturatuko dira baina
ez dute jakingo nondik edo nola aterata dagoen.

• 6-7 urte
Azaleraren magnitudearen kontzeptua lortzen ari dira.

Bien azalera bera dela diote Ez dute bien azalera bera dela ikusten

Behin azalera kontzeptua guztiz lortu dutenean (9 urte), azalera berdina baina perimetro
ezberdina duten irudiez jabetzen dira. Baita ere konturatzen dira badaudela perimetro berdina
baina azalera ezberdineko irudiak. Bolumenaren kontzeptua 12 urterekin barneratzen hasten
da.

Piageten mailak honela laburtu daitezke: 2-6 tartean haurra espazio topologikoan bizitzen
hasten da, eta era berezi bateko propietate geometrikoak bakarrik hartzen ditu kontuan,
propietate topologikoak: irekia/itxia, jarraitua/ez jarraitua, kanpoan/barruan/mugan…Baina
oraindik konfigurazio espazial ezberdinek neurrian (luzera, azalera eta bolumena) duten
eragina ez dute ondo menderatzen.

3.4.2 Van Hiele


Dina eta Pierre Van Hiele senar-emazte herbeheretarrek 1960. hamarkadaren inguruan garatu
zuten haien teoriaren zati garrantzitsuena. Teoria horren arabera, geometriaren ulermena,
maila batetik aurrera, garapenarekin baino gehiago instrukzioarekin dago lotuta. Van Hielek,
geometriaren ulermena bost mailatan banatzen ditu. Dena den, bost maila horiek erlazioa
dute Piagetek proposatzen dituen aldiekin. Jarraian, bost mailen deskribapena egingo da.

1. EZAGUTZA OROKORRA: Etapa honetan kontzeptu geometrikoak era global batean


ikusten dira, osagairik edo atributu adierazgarririk ez balute bezala. Irudi
geometrikoak, adibidez, unitatetzat jotzen dira eta horiek deskribatzerakoan atributu
ez –adierazgarriak erabiltzen dira.
a. Irudi geometrikoak beren forma edo itxura fisikoaren arabera ezagutzen dira,
ez beren parteak edo propietateak aztertzen. Ondorioz, irudien arteko
sailkapenak antzekotasun edo desberdintasun fisiko globalez baliatzen
burutzen dira. Ondoko espresioak ohikoak dira deskribapenak egiteeko:
“badakit zeren antzekoa da”, “ez dakit zeren itxura du”…

8
b. Maila honetako ikasleak ezin du orokortu irudi batean ikusten dituen
ezaugarriak klase bereko beste irudi batera.
c. Ikaslea hiztegi geometrikoa ikasteko gauza da, forma bereziak identifika
ditzake ta, irudi bat emanik, kopia dezake.

2. IRUDIEN ANALISIA: Maila honetan, erpinak, diagonalak, angeluak… motako


propietateez jabetuko da haurra. Haur Hezkuntzako haurrak maila honetara iritsiko
dira.
a. Ikasleak irudi geometrikoak osagaiez edo elementuez osatuta daudela
konturatzen dira, baita propietate matematikoak dituztela ere. Irudia osatzen
duten zatiak deskribatu eta bere propietateak eman ditzakete, beti ere modu
informal batean.
b. Esperimentazioaz eta behaketaz baliatuta ikasleak bestelako propietateak
ondoriozta ditzake, klase bereko beste irudietara orokortzen.

3. IRUDIEN SAILKAPENA: Maila honetan propietateen arteko erlazioak lantzen dira:


paralelogramoak, hirukien sailkapenak, poligono erregularrak…
a. Arrazoibide (matematiko) formala gorpuzten hasten da maila honetan.
Ikasleak badaki propietate batzuk besteetatik ondorioztatzen dirala, eta
elkarren arteko inplikazioak edo erlazioak ere aurki ditzake. Oro bat, irudi
geometrikoen familiak era logiko sailka ditzake ezagun dituen propietate edo
erlazio geometrikoei kontu eginez. Dena den, arrazoibidea manipulazioaren
menpekoa da oraindik.
b. Ikasleek definizio matematiko formalak eman ditzakete: definizioak zertarako
diren eta nolako ezaugarriak dituzten ulertzen dute.
c. Arrazoiketa logiko-formal baten ondoz ondoko urratsak ulertu arren, ikasleek
ez dute frogapenaren ez egitura ez beharra sentitzen. Irakasleak frogapen
baten urrats kateatuak azaltzen baditu, ulertzeko gai dira, baina ezin dute
euren kabuz eraiki.

4. ARRAZONAMENDU DEDUKTIBO ZEHATZA:


a. Maila honetara iritsita, ikasleek arrazoiketa logiko-formalak ulertu eta eraiki
ditzakete beren kabuz. Ondoz ondoko frogapenek zentzua dute jadanik, eta
beharrezkotzat jotzen dituzte enuntziatu bat egia dela konprobatzeko.
b. Ikasleek emaitza batera bide bati baino gehiagori jarraituz hel daitekeela
onartzen dute. Definizio baliokideak ere egon daitezkeela ulertzen dute.

5. ZORROTASUNA:
a. Marrazkirik gabe egingo dira maila honetan frogapenak.
b. Ikasleak hainbat axiometan oinarrituriko sistemak konpara ditzake.
c. Ikasleak hainbat geometria konpara ditzake eredu konkreturen beharrik gabe.

Van Hieleren teoriaren arabera, lehen hiru mailak instrukzio edo formakuntza gabe lor
daitezke. Baina geometria landu ez duen pertsona batek ezingo du 3. maila gainditu.

9
3.5 Materialak eta baliabideak
Ingurune fisikoa eta naturala, eta, gure eguneroko ekintzak geometria lantzeko baliabide ezin
hobeak dira. Adibidez: pilota motxila barruan gorde, poltsatik atera sagarra, ipini ate ondoan,
jarri mahai gainean, jarri etxe aurrean, utzi liburu tartean…

Material didaktikoak:

MATERIALA Formak, posizioak, ikuspuntuak, higidurak… landu


Ahokagarriak, puzzleak, • Forma
Buruhaustailuak… • Posizioa
• Orientazioa

Marrak: bikote
berdinak osatzea
Bideak espazioak • Orientazioa
• Posizioa

Mosaikoak: laminak eta • Formak


igloo • Ikuspuntua
• Posizioa

Tangram • Formak
• Orientazioa

Formen dominoa • Formak


• Posizioa

Geoplanoa • Formak
• Higidurak

Eraikinak 3Dn • Formak


• Ikuspuntua

3.6 Proposamen didaktikoak

Atal honetan geometria eta pentsamendu espazialaren eraikuntza lantzeko hainbat


proposamen egiten dira. Taldeka beste hiru proposamen egin eta adierazi ze eduki lantzen
dituzu:

1. Irudiak kopiatu geoplanoan


2. Labirintotik irten
3. Zaku itsu batean sartu eskua eta ukitutako objektuaren forma berdinekoa topatu.

4. Gelako, etxeko… zerk du hiruki, karratu, zirkulu forma?


5. Egin lerroak binaka, hirunaka…

10
6. Marrek duten norabidea jarraitzen, marraztu irudiak ordena mantenduta:

7. Ordena jarraituz, lotu ondoko irudiak:

11
ARIKETAK
1. Marraztu jarraian adierazten diren hiru puntuak eta lotu puntuak zuzenkiak erabilita.
A(2,0) B(-3,0) C(0,4)

2. Marraztu jarraian ematen diren lau puntuak eta irudikatu puntuak lotzen sortzen den
irudia.
A(3,0°) B(3,90°) C(3,180°) D(3,270°)

3. Ondoko erreferentzia sistematan marraztuak dauden puntuen koordenatuak


cartesiarrak bilatu lehen irudian eta koordenatu polarrak eta cartesiarrak bigarren
irudian:

4. Marraztu erreferentzia sistema cartesiar bat. Marraztu A, B eta C puntuek definitzen


duten poligonoa:
A(2,3) B(0,3) C(0,0)

5. Marraztu erreferentzia sistema polar bat, eta irudikatu jarraian datozen puntuek
elkartzen definitzen den poligonoa:
A(1,0°) B(1,90°) C(2,180°) D(1,270°) E(1,315°) F(3,360°)

6. Adierazi sistema cartesiar eta polar batean ondoko poligonoen erpinak.

12
13

You might also like