You are on page 1of 22

9

Helburuak

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Hasi baino lehen 1.Lerro poligonalak 136. orr. Definizioa eta sailkapena. Poligonoa 2.Triangeluak 136. orr. Elementuak eta sailkapena Triangeluak eraikitzen Zuzen eta puntu esanguratsuak 3.Laukiak 141. orr. Elementuak eta sailkapena Paralelogramoak 4.Poligono erregularrak 143. orr. Definizioa Simetria-ardatzak 5.Perimetroak eta azalerak 145. orr. Definizioa. Azalerak neutzen Azalera-unitateak 5.Poligonoen azalerak 147. orr. Laukien azalerak Triangeluen azalerak Poligono erregularren azalerak Poligono irregularren azalerak Praktikatzeko ariketak Gehiago jakiteko Laburpena Autoebaluazioa Tutoreari bidaltzeko jarduerak

Hamabostaldi honetan, hau ikasiko duzu:

Poligonoen elementuak zeintzuk diren esaten, bereizten eta irudikatzen. Triangeluak irudikatzen. Zeintzuk diren triangeluetako zuzen eta puntu esanguratsuak. Lauki motak bereizten eta irudikatzen. Beste poligono batzuk identifikatzen. Poligonoen perimetroak kalkulatzen. Poligonoen azalerak kalkulatzen. Poligonoen azaleren kalkulua aplikatzen eguneroko bizitzako egoeretan.

MATEMATIKA 1. DBH

133

134

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Hasi baino lehen

Bost piezako Tangram-a


Moztu goiko irudiak, eta ebazpenari begiratu gabe, saiatu lauki bat eraikitzen pieza guztiekin. Ondoren, saiatu beste irudi batzuk sortzen.

Aztertu
Beste zein tangram oinarritzen da lauki baten banaketan? Zenbat pieza ditu?

MATEMATIKA 1. DBH

135

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


1. Lerro poligonalak
Definizioa eta sailkapena. Poligonoak
Lerro poligonoala da lotuta dauden segmentu batzuen multzoa (segmentu baten amaiera izango da hurrengoaren hasiera). Irekiak edo itxiak izan daitezke. Lerro poligonal itxi batek osatzen duen barrutia da poligonoa.

Lerro poligonal irekia

Ahurrak edo ganbilak izan daitezke poligonoak. Ganbila: 180 baino txikiagoak dira bere barneangelu guztiak. Ahurra: 180 baino handiagoa(k) d(ir)a barneangeluetako bat(zuk). Unitate honetan, ikusiko dugu erregularrak edo irregularrak izan daitezkeela poligonoak. Alde kopuruaren arabera ere sailka daitezke.
Poligono ganbila Poligono ahurra

2. Triangeluak
Elementuak eta sailkapena
Hiru aldeko poligonoa da triangelua. Triangeluaren elementu garrantzitsuak hauek dira: aldeak, oinarria, altuera, erpinak eta angeluak. Angeluen arabera sailka daitezke triangeluak:
angeluak oinarria altuera Triangelua aldeak erpinak

Zorrotza: hiru angeluak zorrotzak dira. Zuzena: angelu zuzen bat eta bi zorrotz. Kamutsa: angelu kamuts bat eta bi zorrotz. Aldeen arabera ere sailka daitezke triangeluak: Aldekidea: hiru aldeak berdinak dira. Isoszelea: bi alde berdinak dira.
Triangelu zorrotza Triangelu zuzena Triangelu kamutsa

Eskalenoa: hiru aldeak desberdinak dira.


Hiru aldeko poligonoa da triangelua.
Triangelu aldekidea Triangelu isoszelea Triangelu eskalenoa

136

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
1. Adierazi beheko poligonoak ahurrak ala ganbilak diren:

a) Ganbila: 180 baino txikiagoak dira barne-angelu guztiak. b) Ahurra: 180 baino handiagoa da F angelua. c) Ahurra: 180 baino handiagoak dira A eta D angeluak. d) Ganbila: 180 baino txikiagoak dira barne-angelu guztiak. 2. Sailkatu beheko irudiak angeluen eta aldeen arabera:

a) Isoszelea eta zuzena. b) Eskalenoa eta kamutsa. c) Eskalenoa eta zorrotza. 3.

d) Isoszelea eta zorrotza. e) Aldekidea eta zorrotza. f) Eskalenoa eta zuzena.

Bete beheko taula: gelaxketan BAI edo EZ idatzi beharko duzu triangelu bat zutabean eta errenkadan adierazten den motakoa izatea posible denaren arabera: Aldekidea Zorrotza Zuzena Kamutsa Aldekidea BAI EZ EZ Isoszelea BAI BAI BAI Eskalenoa BAI BAI BAI Isoszelea Eskalenoa

Zorrotza Zuzena Kamutsa

MATEMATIKA 1.DBH

137

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


Triangeluak eraikitzen
Triangelu bat irudikatzeko, honako kasu hauetako bat izan beharko dugu: Hiru aldeak ezagutzea.

Segmentuetako bat hartuko dugu gure triangeluaren oinarri. Arku bat marraztuko dugu: zentroa oinarriaren muturretako batean izango du, eta erradioa beste aldeetako baten luzera izango da. Beste arku bat marraztuko dugu: zentroa oinarriaren beste muturra izango da, eta erradioa hirugarren aldearn luzera. Marraztutako arkuen ebaki triangeluaren hirugarren erpina.

puntua

da

Oharra: triangelua eraiki ahal izateko, a aldearen luzera baino handiagoa izan behar du b eta c aldeen luzeren baturak.

Bi alde eta ezagutzea.

bien

arteko

angelua

Segmentuetako bat hartuko dugu gure triangeluaren oinarri. Alde honen muturretako batean, irudikatuko dugu ezaguna den angelua. Zuzen bat marraztuko dugu: erreferentzia moduan hartutako erpinetik igaroko da, eta aurreko pausoan iruditutako angeluaren aldea izango da. Zuzen horren gainean, puntu bat markatuko dugu: bigarren aldearen luzera izango da marraztutako angeluaren erpinetik puntu horretara egongo den distantzia. Segmentu batekin lotuko ditugu triangelua izten lagunduko diguten erpin biak. Bi angelu ezagutzea. eta batera duten aldea

Ezagutzen dugun aldea izango da triangeluaren oinarria. Eman diguten angeluetako bat marraztuko dugu oinarriaren mutur batean. Zuzen bat marraztuko dugu: erreferentzia moduan hartu dugun erpinetik igaroko da, eta aurreko pausoan neurtutako angeluaren aldea zuzen horren gainean egongo da. Oinarriaren beste muturrean irudikatuko dugu bigarren angelua, eta zuzen bat marratuko dugu oinarriarekin angelu hori osatzen duena. Zuzenki bi horien ebakipuntua izango da triangeluaren hirugarren erpina. 138
MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Zuzen eta puntu esanguratsuak


Lau zuzen mota definitzen dira triangelu batean; zuzen esanguratsuak esaten zaie: Erdibitzailea: aldearen erdiko puntutik igarotzen den zuzen perpendikularra. Erdikaria: angelua beste bi angelu berdinetan banatzen duen zuzena. Erdibidekoa: erpin batetik erdiko puntura doan zuzena. Altuera: erpin batetik perpendikularrean doan zuzena.
Erdikariak eta intzentroa

Erdibitzaileak eta zirkuntzentroa

aurkako aurkako

aldearen aldera

Mota bakoitzeko hiru zuzen daude triangelu batean.

Zuzenkion deritze:

ebaki

puntuei

puntu

esanguratsuak

Zirkuntzentroa: hiru erdibitzaileen ebaki puntua.


Erdibidekoak eta barizentroa

Intzentroa: hiru erdikarien ebaki puntua. Barizentroa: hiru erdibidekoen ebaki puntua. Ortozentroa: hiru altueren ebaki puntua.

Altuerak eta ortozentroa

Zein da triangelu baten barne-angeluen batura?


A Irudian ikus dezakezunez: B

A + B + C = 180

MATEMATIKA 1.DBH

139

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
4. Esan zeintzuk diren irudietako zuzen eta puntu esanguratsuak:

Altuerak eta ortozentroa Erdikariak eta intzentroa

Erdibidekoak eta barizentroa

Erdibitzaileak, zirkuntzentroa

5.

Esan zeintzuk diren irudietako zuzen eta puntu esanguratsuak:

Erdikariak eta intzentroa Altuerak eta ortozentroa

Erdibitzaileak, zirkuntzentroa

Erdibidekoak eta barizentroa

6.

Irudikatu 6, 7 eta 8 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz, nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak? Triangelua eskalenoa da hiru aldeak desberdinak baitira. Zorrotza da angelu guztiak zorrotzak baitira. Barnean daude puntu esanguratsu guztiak.

7.

Irudikatu 6, 8 eta 10 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz, nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak? Triangelua eskalenoa da hiru aldeak desberdinak baitira. Zuzena da angelu zuzen bat baitauka. Zirkuntzentroak bat egiten du hipotenusaren erdiko puntuarekin. Angelu zuzenaren erpinean dago ortozentroa. Barnean daude barizentroa eta intzentroa.

8.

Irudikatu 6, 8 eta 12 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz, nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak? Triangelua eskalenoa da hiru aldeak desberdinak baitira. Kamutsa da angelu kamuts bat baitu. Kanpoan daude zirkuntzentroa eta ortozentroa. Barnean daude barizentroa eta intzentroa.

9.

Irudikatu 6, 6 eta 6 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz, nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak? Aldekidea eta zorrotza da triangelua: angelu guztiak dira 60-koak. Bat egiten dute zuzen esanguratsuek; baita puntuek ere.

140

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


3. Laukiak
Elementuak eta sailkapena
Laukia lau aldeko poligonoa da. Laukiaren elementu garrantzitsuak: aldeak, erpinak, angeluak eta diagonalak. Zenbat alde paralelo dituzten, honela sailkatzen dir laukiak:
aldeak erpinak angeluak

Laukiak

Diagonalak

Trapezoideak: aldeak ez dira paraleloak. Trapezioak: bi alde paraleloak dira.

Paralelogramoak: binaka paraleloak dira aldeak.


Laukia lau aldeko poligonoa da.

Trapezoidea

Trapezioa

Paralelogramoak

Paralelogramoak
Aurreko atalean esan den bezala, paralelogramoa da aurkako aldeak beti paraleloak dituen laukia. Bere angeluen eta aldeen arabera sailka daitezke paralelogramoak:
Karratua Laukizuzena

Karratuak: angeluak ere.

berdinak

dira

lau

aldeak;

baita

Laukizuzenak: aldeak binaka desberdinak dira; eta berdinak lau angeluak (zuzenak).
Erronboa Erronboidea

Erronboak: angeluak binaka desberdinak dira; eta berdinak lau aldeak. Erronboideak: desberdinak dira. angeluak eta aldeak binaka

Zein da lauki baten barneangeluen batura?


Diagonalak bi triangelutan banatzen du laukia; laukiaren barne-angeluen batura:

Aurkako aldeak paraleloak laukia da paralelogramoa.

dituen

180+180=360

MATEMATIKA 1.DBH

141

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
10. a) Sailkatu beheko laukiak: b) c)

d)

e)

f)

g)

h)

i)

j)

k)

l)

a) Trapezioa d) Erronboa g) Erronboidea j) Karratua

b) Laukizuzena e) Trapezoidea h) Erronboa k) Trapezioa

c) Erronboidea f) Trapezioa i) Laukizuzena l) Trapezoidea

142

MATEMATIKA 1. DBH

4. Poligono erregularrak
Elementuak.
Poligono erregularra da luzera berdineko aldeak eta angelu berdinak dituen poligonoa.

aldeak

erpinak

Poligono erregularraren elementu esagurantsuak: Aldea: bakoitza. lerro poligonal itxiaren segmentuetako

Zentroa eta apotema Zentroa eta erradioa

Erpina: ondoz ondoko bi aldek batera duten puntuetako bakoitza. Zentroa: erpin guztietatik distantzia berdinera dagoen puntua.

diagonala

Barne-angelua

Apotema: alde batekiko segmentu perpendikularra: poligonoaren zentroan dago muturretako bat; bestea, aldean bertan. Erradioa: segmentu bat da, mutur bat zentroan duena, eta bestea poligonoaren erpin batean. Diagonalak: segmentu bat da, muturrak ondoz ondokoak ez diren erpinetan dituena.

Barne-angelua: ondoz ondoko bi aldek osatzen


Pentagonoa Hexagonoa

duten angelua (180 baino txikiagoa).

Alde kopuruaren bakoitzak:


Heptagonoa Oktogonoa

arabera,

izen

bat

du

poligono

Hiru aldekoa: triangelu aldekidea. Lau aldekoa: laukia. Bost aldekoa: pentagonoa. Sei aldekoa: hexagonoa.
Eneagonoa Dekagonoa

Zazpi aldekoa: heptagonoa. Zortzi aldekoa: oktogonoa. Bederatzi aldekoa: eneagonoa. Hamar aldekoa: dekagonoa. Hamaika aldekoa: endekagonoa. Hamabi aldekoa: dodekagonoa. Hamairu edo alde gehiagokoa: ez zaio izen berezirik ematen; 13, 14... aldeko poligono erregularra esaten zaio.
MATEMATIKA 1.DBH

Endekagonoa

Dodekagonoa

143

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Simetria-ardatzak
Badira lerro batzuk irudi bat erdibitu egiten dutenak; irudia lerro horietatik tolestutakoan, aldeetako bat beste batean gainjartzen da (biek bat egiten dute): simetria-ardatza dute izena lerro horiek. Poligonoek alde kopuru bikoitia edo bakoitia izan dezakete. Ohartu zaitez zer antzekotasun eta desberdintasun dituzten poligonoek simetria ardatzari dagokiolarik. Alde kopuru bakoitia duen poligono erregularraren erpin bakoitzetik eta horien aurkako aldearen erdiko puntutik igarotzen da simetria ardatza. Bi motatako simetria ardatzak ditu alde kopuru bikoitiko poligono erregular batek: aurkako erpinak lotzen ditu batek; eta besteak aurkako alde biren erdiko puntuak lotzen ditu.
Hexagonoaren simetria ardatza Pentagonoaren simetria ardatza

ARIKETA ebatziak
11. Kalkulatu angelu zentrala, barne-angelua eta erregular batean, eta hexagono erregular batean: kanpo-angelua pentagono

Angelu zentrala: 360:5=72 Barne-angelua: 180-72=108 Kanpo-angelua: 180-108=72 12.

Angelu zentrala: 360:6=60 Barne-angelua: 180-60=120 Kanpo-angelua: 180-120=60

Irudikatu triangelu aldekidearen, laukiaren, heptagono erregularraren eta oktogono erregularraren simetria ardatzak:

144

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


5. Perimetroak eta azalerak
Definizioa. Azalerak neurtzen.
Irudi lau baten perimetroa da aldeen luzeren batura. Irudiak betetzen duen azalera neurtzea da irudiak betetzen duen eremuaren luze-zabala kalkulatzea. Zeharka kalkulatzen dira azalerak. Hau da, hainbat formula matematiko erabiltzen dira, ezin baititugu neurtu luzerekin egiten den moduan (besterik gabe "irakur" dezakegu erregelarekin segmentu baten luzera). Perimetroa da poligonoaren aldeen luzeren batura. Azalera ezin da modu zuzenean kalkulatu, zeharkako formuletara jo beharko dugu.

Poligono baten perimetroa

Azalera-unitatea

Azalera-unitateak
Metro bateko aldea duen karratuaren azalera da azalerak neurtzeko unitatea. Metro koadro du izena unitate horrek eta ikurra: m2. Ezkerreko irudian ikusi nola lortzen den metro koadroaren lehenengo azpimultiploa. Azaleraunitateak ehunaka aldatzen direla ikusiko duzu.

Unitate handiagoetara aldaketa

Unitate batetik ondoz-ondoan duen goiko unitatera pasatzeko, 100ekin zatitu behar da. Unitate batetik ondoz-ondoan duen beheko unitatera pasatzeko, 100ekin biderkatu behar da. Metro koadroa (m2) da azaleraunitatea.

Area da lursailen azalerak neurtzeko erabiltzen den azalera-unitatea: dekametro karratua da, edo ehun metro koadro.
Unitate txikiagoetara aldaketa

MATEMATIKA 1.DBH

145

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
13. Kalkulatu beheko poligono erregularren perimetroa. Adierazi perimetroa dekametrotan, metrotan, dezimetrotan, zentimetrotan eta milimetrotan:

aldea: 5 cm.

aldea: 8 m.

aldea: 2 dm.

aldea: 4 mm.

a) Pentagonoaren perimetroa: 0.025 dam = 0.25 m = 2.5 dm = 25 cm = 250 mm b) Hexagonoaren perimetroa: 4.8 dam = 48 m = 480 dm = 4800 cm = 48000 mm c) Oktogonoaren perimetroa: 0.16 dam = 1.6 m = 16 dm = 160 cm = 1600 mm d) Dekagonoaren perimetroa: 0.004 dam = 0.04 m = 0.4 dm = 4 cm = 40 mm 14. Zenbat cm2 dira 40 m2? m2tik cm2ra pasatzeko, bi posizio jaitsi behar ditugu: bi aldiz bider 100 egin behar dugu; hau da, bider 10000 egin behar dugu. 40 m2 = 40 100 100 = 40 10000 = 400000 cm2. 15. Zenbat m2 dira 500 mm2? mm2-tik m2ra pasatzeko, hiru posizio igo behar ditugu: hiru aldiz zati 100 egin behar dugu; hau da, zati 1000000: 500 mm2 = 500 : 100 : 100 : 100 = 500 : 1000000 = 0.0005 m2. 16. Zenbat dm2 dira 7 km2? km2-tik dm2-ra pasatzeko, lau posizio jaitsi behar ditugu: lau aldiz bider 100 egin behar dugu. Hau da, bider 100000000: 7 km2 = 7 100000000 = 700000000 dm2. 17. Zenbat hm2 dira 24 dam2? dam2-tik hm2ra pasatzeko, posizio bat igo behar dugu: zati 100 egin behar dugu. 24 dam2 = 24 : 100 = 0.24 hm2. 18. Zenbat mm2 dira 0.125 hm2? hm2-tik mm2ra pasatzeko bost posizio jaitsi behar ditugu: bost aldiz bider 100 egin behar dugu. Hau da, bider 10000000000. 0.125 hm2 = 0.125 10000000000 = 1250000000 mm2.

146

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


6. Poligonoen azalerak
Laukien azalerak
Oso erraza da laukizuzenaren, karratuaren erronboidearen azalera kalkulatzea.
A = 7 x 4 = 28 cm2

eta

Funtsezkoa da laukizuzen baten azalera kalkulatzen jakitea beste irudi lau batzuen azaleren kalkulua ulertzeko.

Laukizuzenaren azalera. Oinarria eta altuera


A = 5 x 5 = 25 cm2

biderkatuz lortzen da: A = oinarria x altuera.

Karratuaren azalera. A = aldea x aldea = aldea2. Erronboidearen


A = 6 x 4 = 24 cm2

azalera. Laukizuzenaren azaleran oinarritzen da: erronboidearen oinarria bider altuera (ez da beste aldearekin biderkatu behar). A = oinarria x altuera.

Erronboaren

azalera. Erronbotik abiatuz, laukizuzen bat lor daiteke ezkerreko irudian ikus dezakezun bezala. Diagonal handia da oinarria, eta diagonal txikiaren erdia laukizuzenaren altuera:
6x4 2

A=

= 12 cm

Trapezioaren azalera. Ezkerreko irudian ikus


daitekeen bezala, trapezioa aldrebes ipiniz gero, erronboide bat lor daiteke. Erronboide horren azalera da trapezioaren azaleraren bikoitza. Erronboidearen oinarria da trapezioaren oinarrien batura, eta erronboidearen altuera da trapezioaren altuera.

A=

(7 + 4) x 3 2

= 16,5 cm

MATEMATIKA 1.DBH

147

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Triangeluen azalerak
Edozein triangeluren azalera nola kalkulatzen den ulertzeko, irudian ikus dezakezunez, triangelua aldebrez ipiniz gero, erronboide bat lortzen da. Triangeluaren azaleraren bikoitza izango da erronboidearen azalera. Oinarri eta altuera bera dituzte erronboideak eta triangeluak. Oinarria bider altuera zati bi da triangeluaren azalera.

Poligono erregularren azalerak


Edozein poligono erregularren azalera kalkulatzeko, triangelutan banatzen da poligonoa: erpinak zentroarekin lotuz lortuko ditugu. Poligonoaren apotema da triangeluen altuera. Triangelu baten azalera kalkulatzen da, eta gero triangeluen kopuruagatik biderkatu.
A= 7x6 2 = 21 cm
2

Perimetroa bider apotema zati bi da poligono erregular baten azalera.

Poligono irregularren azalera


Zeharkako metodoak erabiliko ditugu edozein poligono irregularren azalera kalkulatzeko. Hiru dira metodoak: triangulazioa, bilbe kuadrikulatua eta poligonoa lauki ezagunetan banatzea.

Poligono irregularraren triangulazioa

148

MATEMATIKA 1. DBH

ARIKETA ebatziak
19. Kalkulatu paralelogramo hauen azalera:

A = 24 16 A = 384 cm
2

A =11

2 2

A =121 cm

A = 30 18 A = 540 cm
2

A=

2416 2
2

A =192 cm

20.

Kalkulatu lauki hauen azalera:

A=

(35+7)21 2
2

A=

(12+8)12 2
2

A = 441 cm
21.

A =120 cm

Kalkulatu triangelu hauen azalera:


12 7 2
2

A=

A=

4 9 2
2

A = 42 cm

A =18 cm

22.

Kalkulatu polgono irregular hauen azalera:


5 8 5.5 2
2

A=

A=

6 10 8.66 2
2

A =110 cm

A = 259.8 cm

23.

Kalkulatu polgono hauen azalera:


8 2 2 = 8 cm 2 8 6 2 A2 = = 24 cm 2

A1 =

A = 5 3 =15 cm A=
2

(5+2)4 2 14 cm 2
2

A = 8+24 = 32 cm

A =15+14 = 29 cm

MATEMATIKA 1.DBH

149

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


Praktikatzeko
1. Markoan jarri nahi dugu 103 cm-ko

oinarria eta 63 cm-ko altuerako koadro bat. Zer luzera izango du erabili nahi dugun moldurak? 7,2 /m da molduraren prezioa. Kalkulatu markoaren prezioa.
2. Pentagono

erregularretan moztutako ohiala erabiltzen du horretarako. 173 cmkoa da eguzkitakoaren aldea, eta 266,21 cm-koa bere apotema. Zer luzerako ohiala beharko dugu 10 aldeko 36 eguzkitako egiteko?
9. Irudiko mosaikoan, koro poligonalak

irregular baten formako parke bat dago hiri batean. Aldeen neurriak: 45, 39, 29, 17 eta 39 metro. Zer luzera du parkea inguratzen duen hesiak? herrian: 11 aldeko polgono irregular baten forma du. Bonbillez osatutako girlanda bat jarri dute bere inguruan. Girlandaren luzera: 68 m. Zer luzera du karparen alde batek?

3. Erromerietarako karpa bat jarri dute

osatzen dituzte hexagonoen inguruko karratuek eta triangeluek. Hexagonoaren aldea eta dodekagonoarena berdinak dira, eta 30 cm-ko luzera dute. Hexagonoaren apotema 25,98 cm-koa da eta dodekagonoarena 55,98 cm-koa. Kalkulatu koro poligonalen azalera.

4. Lauza karratuak jarri nahi dira eraikin

bateko barne-patioan. Lausaren aldearen luzera: 30 cm. Laukizuzena da patioa. Patioaren neurriak: 10 m bider 1 m. Zenbat lauza behar dira?
5. Apurtu egin da itsasontzi baten bela,

10. Oinarri hexagonalekoa da aintzinako

eta beste bat ipini behar dugu. 21 / m2 kobratzen dizkigute bela berriagatik. Belaren altuera 8 m-koa bada, eta altuera 4 m-koa; zenbat ordaindu beharko dugu?
6. Ohial-biribilki baten zabalera 2 m-koa

fortifikazio baten dorrea. 166,27 m2koa da dorrearen oinarriaren azalera, eta 8 m-koa paretaren zabalera. Zer luzera du dorrearen apotemak?
2 2

11. a) Zenbat dam dira 97 hm ?

b) Zenbat dm2 dira 172 dam2? c) Zenbat cm2 dira 0.5 km2? d) Zenbat dm2 dira 2 km2? e) Zenbat mm2 dira 256 m2?
12. a) Zenbat m dira 250000 mm ?
2 2

da; eta 1050 zapi karratu egiteko erabili da. Zapien aldea: 20 cm. Ez da ohialik falta izan, ezta sobratu ere; beraz, zer luzer zuen biribilkiko ohialak?
7. Erronbo

formako kometa bat egin dugu. 393 eta 205 cm-koak dira erronboaren diagonalak. Plastikozko lamina laukizuzen bat erabili da kometa egiteko. Laukizuzenaren luzera eta zabalera eta kometarenak berdinak dira. Kalkulatu kometaren azalera; bainta laminarena ere. ditu eguzkitakoak egiten enpresa batek. Poligono

b) Zenbat dam2 dira 6 m2? c) Zenbat hm2 dira 1423 mm2? d) Zenbat km2 dira 8000 dm2? e) Zenbat m2 dira 1500000 cm2?

8. Hondartzarako

150

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


Gehiago jakiteko
Euler-en zuzena
Edozein triangeluren lau puntu esanguratsuak marraztutakoan hau ikusiko dugu: zirkuntzentroa, barizentroa eta ortozentroa lerrokatuta daude. Euler-en zuzena esaten zaio puntu horietatik igarotzen den zuzenari.

Euler-en zuzena triangelu zorrotz batean

Euler-en zuzena triangelu zuzen batean.

Euler-en zuzena triangelu kamuts batean.

Triangelu isoszele batean, lau puntuak lerrokatuta daude.Euler-en zuzenean dago intzentroa.

Triangelu aldekide batean, bat egiten dute lau puntuek. Ez dago Euler-en zuzenik.

Planoa betetzen
Zer poligonok planoa guztiz betetzen duten -espazio hutsik utzi gabe eta bata bestearen gainean jarri gabe- jakitea oso interesgarria da bai artean, bai ehun-diseinuan, baita matematikan ere. Horietako batzuekin probatu ahalko duzu hurrengo eszenan. Zeintzuk erabil ditzakegu planoa guztiz betetzeko?

Triangelu aldekideekin bete Karratuekin bete dezakegu dezakegu planoa. planoa.

Pentagono erregularrekin ezin dugu planoa bete.

Hexagono erregularrekin planoa bete dezakegu.

Beste poligono erregularrekin ezin da planoa bete, baina poligono desberdinak erabiliz gero bai. Adibidez, karratuekin eta oktogonoekin.

MATEMATIKA 1. DBH

151

Poligonoak, perimetroak eta azalerak permetros yezazu reas Gogora


garrantzitsuena
Lerro poligonoala da lotuta dauden segmentu batzuen multzoa (segmentu baten amaiera izango da hurrengoaren hasiera). Irekiak edo itxiak izan daitezke. Lerro poligonal itxi baten barne-azalera da poligonoa. Ahurra edo ganbila izan daiteke, eta erregularra edo irregularra. Triangeluen sailkapena: zorrotza, zuzena eta kamutsa, bere angeluen arabera; eta aldekidea, isoszelea eta eskalenoa, bere aldeen arabera. Laukizuzenen sailkapena: paralelogramoak, trapezioak eta trapezoideak, aldeen paralelotasunaren arabera. Paralelogramoen erronboideak. sailkapena: karratuak, laukizuzenak, erronboak eta

Azalera-unitatea: metro kuadroa(m2). Azalera-unitateak ehunaka aldatzen dira. Nekazaritzarako-unitateak deritzen unitateak erabiltzen dira lursailak neurtzeko: area (a), hektarea (Ha) eta zentiarea (ca). Aurreko hiru unitate horiek beste hauei dagozkie hurrenez hurren: dam2, Hm2 eta m2.

Formula desberdinak erabilitz kalkulatzen dira triangelu, lauki eta poligono erregularren azalerak. Poligono irregularren kasuan, azalerak kalkulatzeko, teknika hauek erabiltzen dira: triangelaketa, koadrikulatzea eta deskonposaketa.

152

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Autoebaluazioa
1. Aldeen arabera sailkatu ezkerreko triangelua

2. Puntu batean ebakitzen dira triangelu baten altuerak. Zer


izen du puntu horrek?

3. Sailkatu ezkerreko laukia.

4. Kalkulatu ezkerreko poligonoaren perimetroa.

5. Kalkulatu ezkerreko triangeluaren azalera. Datuak: oinarria 4


cm-koa da, alde berdinak 6,3 cm-koak eta altuera 6 cm-koa.

6. Kalkulatu ezkerreko laukiaren azalera.

7. Kalkulatu ezkerreko pentagonoaren azalera. Datuak: aldea 8


cm-koa da, eta apotema 8,30 cm-koa.

8. 9 m-ko oinarria eta 27 m2 -ko azalera ditu ezkerreko


publizitate-panelak. Zer altuera du?

9. Hexagono erregular bat da ezkerreko bonboi-kaxaren tapa.


314,86 cm2 -koa da bere azalera, eta 11 cm-koa bere aldea. Kalkulatu taparen apotema.

10. Kalkulatu dekagono erregularraren barne-angelua.

MATEMATIKA 1. DBH

153

Poligonoak, perimetroak eta azalerak permetros y reas


Praktikatzeko ariketen erantzunak

1. 23,90 euro 2. 169 metro 3. 6,18 metro 4. 1333 lauza 5. 336 euro 6. 21 metro 7. 4,03 metro, 8,06 metro 8. 23,03 metro koadro 9. 7738,2 zentimetro koadro 10. 6,93 metro

11. a) 9700 dam2


b) 1720000 dm
2 2

c) 5000000000 cm d) 200000000 dm

2 2

e) 256000000 mm

12. a) 0,25 m2
b) 0,06 dam
2 2

c) 0.0000001423 hm d) 0,0008 km e) 150 m


2 2

AUTOEBALUAZIOAREN erantzunak
1. Isoszelea 2. Barizentroa 3. Trapezioa 4. 44,32 cm2 5. 12 cm2 6. 180 cm2 7. 232,4 cm2 8. 3 metro 9. 4,77 cm 10. 144
Bidali jarduerak tutoreari

154

MATEMATIKA 1. DBH

You might also like