You are on page 1of 1

MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA II (3L) 2011-1-19

1) a) Konparatu prisma laukiar zuzena eta kuboa: aipatu ezaugarri berdinak eta desberdinak. b) Tetraedro erregularraren garapena egin eta esan zenbat aurpegi, erpin eta ertz dituen (1,5 puntu)

2) Marraztu konpasa eta erregela erabiliz 8 cm-ko diametroa duen zirkunferentzia. Inskribatu bertan hexagono erregularra. Deskonposatu hexagonoa lau triangelutan. Simetrikoa al da marraztutako irudia zirkunferentziaren diametroarekiko (erantzuna arrazoitu)? Sailkatu triangelu horiek aldeen eta angeluen arabera (erantzuna arrazoitu). Aukeratu iruditik nahi duzun triangelua eta kalkulatu bere ortozentroa. (2 puntu)

3) Ondoko irudiko A, B, C, D, E, F, G eta H angeluek zenbat neurtzen dute (graduatzailea erabili gabe)? Angelu guzti horietatik zein dira erpinez aurkakoak? Zer nolako angeluak dira A eta G? Eta C eta G? (1,5 puntu)
D F E A G H 773 C B 73

4) a) Poligono baten angeluen arteko batura 2880 da. Zenbat alde ditu poligono horrek? Arrazoitu erantzuna. b) Kalkulatu A irudi itxiaren azalera eta perimetroa, jakinik karratu guztiak neurri berekoak direla eta karratuen aldeek 1,5 cm neurtzen dutela.

c) Tetrabrik baten oina 8 cm-ko aldea duen karratu bat da. Zenbateko altuera du bertan litro bat esne sartzen bada? (2 puntu)

5) a) Adierazi labur, Piageten arabera, nozio geometrikoak ikasteko ordena. b) Dienes-en proposamena kontutan hartuta, proposatu PISUA lantzeko bi ariketa. Arrazoitu erantzuna. (1,5 puntu)

6) a) Zer da eta zertarako erabiltzen da Structuro? Aipatu Structurorekin landu daitezkeen geometriari lotutako kontzeptuak eta prozedurak. b) Zein material didaktiko erabili daitezke azalera lantzeko? Aukeratu horietatik material bat eta berarekin egiteko egokiak izan daitezkeen bi kontzeptuzko ariketa proposatu. (1,5 puntu)

You might also like