You are on page 1of 6

9.

UNITATEA: IRUDI LAUEN


AZALERA
Hurrengo gaian irudi lau desberdinen azalerak kalkulatzen ikasiko duzue.
Beti jarduerak egin baino lehen, azalpen bat izango duzue ariketak nola egin
behar diren jakiteko.

Errepaso moduan hemen duzue irudien lauen sailkapena. Irakurri


ezazue ondorengoa:

3 aldeak berdinak Bi alde berdin eta bat desberdin 3 aldeak desberdinak

3 angeluak zorrotzak Angelu zuzen bat (90º) Angelu kamuts bat

1
1. AZALERA UNITATEAK. ERAGIKETAK

Azalpena:
 Metro karratua (m2) da azalera unitate nagusia. Azalera unitateetan
aldaketak egiteko, ohartu unitate bakoitza 100 aldiz handiagoa edo txikiagoa
dela ondoko unitatea baino. Kasu honetan, beraz x100 edo :100 egiten da,

 Eragiketak egiterako garaian, hona hemen adibideak:

1 hm2 7 dam2 2 hm2 12 dam2 2 km2 9 hm2 45 dam2

+1 hm2 5 dam2 x 3 - 6 hm2 36 dam2

2 hm2 12 dam2 6 hm2 36 dam2 2 km2 3 hm2 9 dam2

Jarduerak:
1) Idatzi honako azalera neurri hauek, adierazitako unitateetan.

 12 km2 eta 4 m2 = __________ m2


 90 m2 eta 3 cm2 = __________ cm2
 4.562 m2 = ____dam2 eta ____ m2
 250 dam2 eta 26 cm2 = __________________ cm2
2
2) Egin honako eragiketa hauek.

200 km2 eta 2.545m2 85 hm2 eta 7.000 dm2

+ 67 hm2 eta 500 dam2 - 36 dam2 eta 845 dm2

8.724 m2 eta 4.121 cm2 8.543 cm2 : 3 =

x 35

2. LAUKIEN AZALERA

Azalpena:
Jarraian lauki desberdinen azalera (irudi bakoitzak hartzen duen espazioa) nola
kalkulatzeko pausuak dituzue.

 Karratua, laukizuzena eta erronboidearen azaldera kalkulatzeko BETI


oinarria x altuera egin behar da.

 Erronboaren (irudi urdina): erronboak bi diagonal ditu: diagonal handia


(ezkerretik eskuinera) eta diagonal txikia (goitik behera).

Hortaz, erronboaren azalera kalkulatzeko:

o Lehenik, diagonal handia x diagonal txikia egin behar duzue.


o Ondoren, ateratzen den emaitza : 2.

 Trapezioa (irudi gorria): trapezioak bi oinarri ditu, bat bestea baino


luzeagoa, bat oinarri txikia da eta bestea oinarri handia. Trapezioaren
altuera oinarri handia eta txikia lotzen duen zuzena da (90ºkoa).

Trapezioaren azalera kalkulatzeko:

o Lehenik oinarri handia eta txikia gehitu behar dituzue.


o Gero, ateratzen den emaitza altuerarekin bidertu.
o Azkenik, ateratako azken emaitza hori : 2 egin behar duzue.

Hurrengo orrialdean dituzue azalpenak marrazkien bidez.

3
Jarduerak:

3) Idatzi irudi hauetako bakoitzaren izena eta kalkulatu azalera.

A= A= A=

A= A=

4
4) Nereak kometa bat egin du oihal zati karratu batekin. Kometaren
diagonal txikia 2,5 m neurtu behar du, eta diagonal handiak 4m. Zer
azalera izango du kometak?

Erantzuna: __________________________________

3. POLIGONO ERREGULARREN PERIMETROA ETA AZALERA

AZALPENA:

Poligono erregularrak alde eta angelu guztiak neurri berekoak dituztenak dira:
Honakoak adibidez,

PENTAGONOA (5 ALDE) HEXAGONOA (6 ALDE) HEPTAGONOA (7 ALDE)

OKTOGONOA (8 ALDE) ENAGONOA (9 ALDE) DEKAGONOA (10 ALDE)

5
NOLA KALKULATU HAUEN PERIMETROA ETA AZALERA?

Perimetroa: poligonoaren alde batek zenbat neurtzen duen ikusi (azpiko


irudian, adibidez, 2cm. Ondoren, alde hori bidertu poligonoaren aldeen
kopuruarekin. Kasu honetan, 8 alde dituenez: 2 cm x 8 = 16 cm

Azalera: azalera kalkulatu ahal izateko, ondorengo formula erabiltzen da.

 Lehenik, perimetroa kalkulatu (kasu honetan 16 cm-koa).


 Gero perimetro hori apotemarekin bidertu. Apotema, poligonoaren zentrotik
edozein aldetara doan zuzena da (2.4 cm).
 Azkenik, ateratako emaitza beti : 2 egin behar da.

Jarduerak:

5) Kalkulatu ondorengo poligono erregular hauen perimetroa eta azalera:

P= P=

A= A=

6) Iturri batek hexagono erregular baten itxura du.Bere alde bakoitzak 0,93
m neurtzen du, eta apotemak 0,8 m.Kalkulatu iturriaren perimetroa eta
azalera.

You might also like