You are on page 1of 7

9.

UNITATEA
GRAMATIKA
Osagarri zuzena (OZ) Osagarri zuzena (OZ) aditzak adierazitako ekintza jasotzen du. Osagarri zuzena esaldiaren zein elementu den jakiteko, aditzari Zer? galdera egiten zaio. Jokinek baloia galdu du. OZ Aditza Zuk eskua sartu duzu. OZ Aditza Zer galdu du? Baloia OZ

Zer sartu duzu? Eskua OZ

Osagarri zuzenak eta aditzak komunztadura egiten dute numeroan (sing., pl). Jokinek baloia galdu du.
singularra singularra

Jokinek baloiak galdu ditu.


plurala plurala

Jarduerak: 1. Azpimarratu esaldi hauetako osagarri zuzenak: Edortak bere gela garbitu du. Iakik beldurrezko pelikula bat ikusi du. Leirek erloju digitala erosi du. Mahai gainean utzi ditut berokia eta motxila. Gure aitak ogi integrala jaten du bazkarian eta afarian. Marinak ekarri du kafea dendatik. 2. Seinalatu osagarri zuzena duten perpausak: Gure amonak etxea saldu du. Igogailuak laugarren pisuan gelditu da. Mezu bat bidaliko diot telefonoarekin Mireiari. Haurrak jolasten ari dira. Langileek konpondu dute metroa. Autobusak hogei eserleku ditu.

Laidak eta familiak astero egiten dute txangoren bat. 3. Osatu esaldi hauek dagozkien osagarri zuzenekin: auto dirua dantza Unai partida - giltzak Saioak _______________ atera du poltsikotik. Saskibaloi-taldeak hitu ________________ irabazi ditu jarraian. Zuen taldeko dantzariek _____________ erakutsi ziguten atzo. Osaba-izebeK ________________ berria erosi dute. Parkean ikusi dugu ______________ txakurrekin. Saraik hartu ditu etxeko _________________. 4. Lotu subjektu, osagarri zuzen eta aditz egokiak, eta idatzi esaldi bana. Nik Irakasleak Jonek Jostunak Zuek Guk txakurra gutuna leihoak bilera prakak gereziak egingo dute konpondu ditu erosi ditu idatzi dut atera dugu ireki dituzue

_____________________________________________________________ _____________________________________________________________ _____________________________________________________________ _____________________________________________________________ _____________________________________________________________ _____________________________________________________________ _____________________________________________________________

5. Zuzendu osagarri zuzenaren eta aditzaren arteko komunztadura: Albaitariak txakurra sendatu ditu. Antzezleek antzezlanak prestatu dute hurrengo denboraldirako. Nereak eta Enekok ekarriko dute freskagarriak eta patatak. Kontzertuen zerrenda argitaratu dituzte aldizkarietan. Pilotariek pilotak aukeratu dute igandeko partidarako. Koloretako pinturak erosi du Elenek koadernoan marrazkiak egiteko. 6. Azpimarratu kolore ezberdinez esaldi hauetako subjektuak eta predikatuak. Gero, inguratu ardatzak eta osagarri zuzenak. Naroak atera ditu txakurrak paseatzera. Amonak pizza egiteko masa prestatuko du. Garaziren amak logela urdinez margotu du. Gure osabak barraskiloak bildu ditu baratzeko landareen artean. Aterpetxeko arduradunak piztu zuen beheko sua.

ORTOGRAFIA
Erdal izen berezien idazkera Erdal izen bereziak Euskaltzaindiak erabaki dituen eran idatzi behar dira. Euskara baturako oraindik onartu gabe dauden hitzak, ahal den neurrian, jatorrizko idazkeraren arabera idatzi behar dira. Nahasgarriak gerta daitezkeen erdal izen bereziak lehen aldiz aipatzen direnean, deklinabide-atzizkirik gabe idaztea komeni da; edo bestela, marratxoa idatzita izenaren eta atzizkiaren artean. Jarduerak: 1. Osatu esaldi hauek erdal izen berezi egokiekin: Belgika Bartzelona Galizia Erroma - Pekin 2008 Joko Olinpikoak Txinako hiriburuan egin ziren, _____________en. Eiderrek katalaneko ikastaro bat egingo du _________________n udan.

Arrandegian saltzeko itsaskiak _______________tik ekartzen du gure osabak. Noizbait Italiara joaten bazara, ezinbestean bisitatu behar duzu _____________ko Koliseoa. Holanda eta ________________ Europako iparraldean daude.

2. Erreparatu erdal izen berezi hauei, eta idatzi esaldi bat herrialde bakoitzaren hiriburuarekin. Hori egiteko bisitatu: http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf . Senegal Grezia Austria Japonia Brasil Zeelanda Berria _______________________________________________________________ _______________________________________________________________ _______________________________________________________________ _______________________________________________________________ _______________________________________________________________ _______________________________________________________________ _______________________________________________________________ 3. Osa itzazu esaldi hauek dagozkien deklinabide-atzizkiekin: Alexander Fleming____ aurkitu zuen penizilina. Iazko Literatura Nobel saria Le Clzio____ eman zioten. Datorren hilean Ravi Shankar_____ kontzertua egongo da Euskaldunan. Usaian Bolt____ dauka 100 metro lauetako munduko marka.

4. Diktaketa prestatzeko, erreparatu erdal izen bereziei. Frantziako Tourra munduko txirrindularitza-lasterketa garrantzitsuena da. LAuto egunkariak (gaur egun, Lequipe) sortu zuen,1903.urtean. Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmoz. Lehenbiziko urte horretan Maurice Garinek lortu zuen maillot horia. 1984. urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da

LEXIKOA
Konparazioa eta metafora Konparazioa eta metafora estilo-baliabideak dira, hizkera edertzeko erabilitakoak: Konparazioa: kolorean, forman edo beste edozertan antza duten elementu bi erlazionatzen dira: Zure ile beltza ikatza bezalakoa da.
1. elementua 2.elementua lotura-elementua

Metafora: elementu batek beste bat ordezkatzen du antzekoak direlako. Ez da lotura-elementurik erabiltzen: Zure ilearen ikatza
Ilearen kolore beltza ikatzaren bitartez adierazten da.

Jarduerak: 1. Azpimarratu esaldi hauetako estilo-baliabideak, eta esan konparazioak al metaforak diren:

Mikelen begiak zerua bezain urdinak dira. Ortziko diamantea da zure irribarrea. Kontatu urrezko adatsa zuen printzesaren ipuina. Gure aita haritza bezain indartsua da.

2. Seinalatu agertzen diren estilo-baliabideak: Penak elefanteak dira eta bizkarrean jartzen zaizkizu. Pozak zaldiak dira eta oinetan eragiten dizute.
Juan Kruz Igerabide

Haizeak bezala eskuen artetik ihes egiten duzu.


Ken Zazpi

3. Azal itzazu zure hitzekin metafora hauen esanahiak: Martaren ahizpa porru-landarea da. Izotza ispilu jelatua da. Zure negar-anpuluak, perla distiratsuak. Haizea orrazi aldrebesa da. Mendi elurtuak, merengezko kukurutxuak.

Oraina, bihurtu metafora horiek konparazio, lotura-elementuak erabiliz. ____________________________________________________________ ____________________________________________________________ ____________________________________________________________ ____________________________________________________________ ____________________________________________________________ ____________________________________________________________ 4. Lotu zutabeetako elementuak konparazioak osatzeko. Ondoren, idatzi esaldi bat bakoitzarekin:

eztia arrosa gerezia luma altzairua portzelana

gogorra hauskorra arina gorria gozoa liraina moduko bezala bezain

_________________________________________________________________ _________________________________________________________________ _________________________________________________________________ _________________________________________________________________ _________________________________________________________________ _________________________________________________________________ _________________________________________________________________

You might also like