You are on page 1of 61

Eragin 1

Edukiak ebaluatzeko
baliabideak
1 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri testua eta erantzun. Deskribapen objektiboa ala subjektiboa da? Aukeratu beheko
aukeretatik, erantzuna arrazoitzeko.

Amonak hirurogei urte baino gehiago ditu, baina ez dakit zenbatsu gehiago (egia
esan, ez da erraza jendearen adin zehatza gogoratzea, batez ere zaharren adina,
ezta?). Oso altua eta argala da, eta tente baino tenteago ibiltzen denez, ipuin batetik
ateratako erregina ematen du. Erregina on bat, jakina. Gainera, oso azal leuna du,
eta patxo bat ematen diodanean, haren masailek masusta azalez eginak daudela
ematen dute. Ilea zuri-zuria du, hain zuria ezen batzuetan urdinxka ematen baitu.
Behin batean, oso urdinak zituela iruditu zitzaidan batean, ea punk-ez mozorrotzeko
asmoa ote zuen galdetu nion, eta amonak tuntuna banintz bezala begiratu zidan.
Ezetz esan zidan, ileak kolore hori hartzen ziola ile-apaindegira tindatzera joaten
zen bakoitzean (dirudienez, propio tindatzen dituzte horrela; gai urdinxka bat jart-
zen omen diote ilea zuritzeko. Ez al da harrigarria?).
Horrelakoa da bizitza, Carlota Gemma Lienas

•  Errealitatea islatzen du zehaztasun handiz.


•  Idazlearen ikuskera berezia azaltzen du.
•  Testu literarioaren tankera du.
•  Entziklopedietan irakurtzen ditugu horrelakoak maiz.

GRAMATIKA 2 Ordenatu hitzak izen-sintagmak osatzeko. Ondoren, idatzi dagokien predikatuaren ondoan.

•  horrek / beroki / Armairuko / zahar


•  babarrun / baratzeko / gorriak / Osabaren
•  Zarata / horrek / ozen
•  horiek / harri / txiki / Horko

 bizikletako gurpila zulatu didate.

 munduan goxoenak dira.

 hogei bat urte izango ditu.

 ez digu lorik egiten uzten.

GRAMATIKA 3 Bereizi perpaus hauetako subjektuak eta predikatuak.

•  Asiako zenbait astronomok kometa berria aurkitu dute.


•  Aneren gelako liburu zaharrak hautsez beteta daude.
•  Hainbat lagun elkartu dira udaletxe aurrean.
•  Eskolako ume askok jantokian bazkaltzen dute.

2 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

GRAMATIKA 4 Sailkatu.

lotsati – ordenagailu – uraren – behi – txiki – horko – nire – baserriko


beldurti – dotore – berogailu – Donostiako – tenperatura – abesti – gizen

Izenlaguna Izena Izenondoa

GRAMATIKA 5 Osatu perpausak determinatzaile hauek erabiliz.

zortzi – hori – gutxik – hirugarren – hau

•  Horko jatetxe joan den astean zabaldu zuten.

•  Liburuko kapitulua irakurri behar dut biharko.

•  Entrenatzaileak baloi erosi ditu futbol taldearentzat.

•  Lagun hartu dute parte surf txapelketan aurten.

•  Besoetan daukadan haurtxo atzo goizean jaio zen.

LEXIKOA 6 Biribildu esaldietako maileguak.

•  Telebistan emango dute film hori.

•  Radarrak argazkia atera digu.

•  Entsalada bikaina jan dugu gaur.

•  Puzzlea amaitzeko gutxi falta zaigu.

•  Plastilina berdea, marroia eta laranja nahasi ditu haurrak.

LEXIKOA 7 Esan hurrengo hitzak eratorriak ala elkartuak diren.

•  dantzari   •  garbitzaile  

•  okin   •  piano-jotzaile  

•  kirolari   •  irudigile  

•  itsasargi   •  baleontzi  

•  jangela   •  esatari  

•  aldagela   •  musika-saio  

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 3
PROBA

ORTOGRAFIA 8 Berridatzi data hauek, letrak erabiliz.

•  2013-10-06   

•  2001-04-11   

•  1879-06-27   

•  1948-03-18   

•  1995-01-30   

ORTOGRAFIA 9 Berridatzi data hauek, letrak erabiliz.

•  Tutankamonen hilobia (1922-11-04)  aurkitu zuten.

•  Titanic ontzia (1911-05-31)  itsasoratu zen.

•  Agustin Lizarraga (1902-07-14)  heldu zen Machu Picchura.

•  Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk (1953-05-29)  jo zuten Everesteko gailurra.

•  Walt Disney marrazkigilea (1901-12-05)  jaio zen Chicagon.

10 Bete dekorazio-olerki honetako hutsuneak azpian dituzun hitzekin. Ondoren, adierazi zein diren
dekorazio-olerkien lau elementuak.

behera – zoazte – begia – urregorria

Kuku miku kañola


LITERATURA
kainaberea larrosa,
Pitxoke ta Pitxote
jaunak nora
kalean gora
kalean ,
biribiltxoa alkate.
eskuan daukat hazia
poltsan
amamatxoak balekia
aterako lidake

Dekorazio-olerkien lau elementuak dira:

4 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
1 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Deskribapenaren ezaugarriak ezagutzen ditu eta badaki motak bereizten. 1

Testuinguruaz lagunduta, izen-sintagmak sortzeko gai da. 2

Subjektua eta predikatua egoki identifikatzen ditu. 3

Izenak, izenlagunak eta izenondoak bereizten ditu. 4

Era guztietako determinatzaileak egoki txertatzen daki. 5

Maileguak identifikatzeko gai da. 6

Hitz elkartuak eta eratorriak bereizten ditu. 7

Badaki datak letraz adierazten. 8

Badaki datak letraz adierazten. 9

Testuinguruaz lagunduta, badaki dekorazio-olerkiak osatzen.


10
Dekorazio-olerkien ezaugarriak ezagutzen ditu.

ERANTZUNAK 5 •  Horko jatetxe hori joan den astean zabaldu zuten.


•  Liburuko hirugarren kapitulua irakurri behar dut biharko.
1 •  Idazlearen ikuskera berezia azaltzen du.
•  Entrenatzaileak zortzi baloi erosi ditu futbol taldearentzat.
•  Testu literarioaren tankera du.
•  Lagun gutxik hartu dute parte surf txapelketan aurten.
Erantzun librea.
•  Besoetan daukadan haurtxo hau atzo goizean jaio zen.
2 •  Armairuko beroki zahar horrek hogei bat urte izango ditu. 6 •  Telebistan emango dute film hori.
•  Osabaren baratzeko babarrun gorriak munduan goxoenak •  Radarrak argazkia atera diogu.
dira.
•  Entsalada bikaina jan dugu gaur.
•  Zarata ozen horrek ez digu lorik egiten uzten. •  Puzzlea amaitzeko gutxi falta zaigu.
•  Horko harri txiki horiek bizikletako gurpila zulatu didate. •  Plastilina berdea, marroia eta laranja nahasi ditu haurrak.
3 •  Asiako zenbait astronomok / kometa berria aurkitu dute. 7 •  Hitz eratorriak: dantzari, okin, kirolari, garbitzaile, irudigile,
•  Aneren gelako liburu zaharrak / hautsez beteta daude. esatari.
•  Hainbat lagun / elkartu dira udaletxe aurrean. •  Hitz elkartuak: itsasargi, jangela, aldagela, piano-jotzaile,
•  Eskolako ume askok / jantokian bazkaltzen dute. baleontzi, musika-saio.
4 •  Izenlaguna: uraren, horko, nire, baserriko, Donostiako. 8 •  2013ko urriaren 6a.

•  Izena: ordenagailu, behi, berogailu, tenperatura, abesti. •  2001eko apirilaren 11.

•  Izenondoa: lotsati, beldurti, dotore, txiki, dotore gizen. •  1879ko ekainaren 27a.
•  1948ko martxoaren 18a.
•  1995eko urtarrilaren 30a.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 5
9 •  Tutankamonen hilobia 1922ko azaroaren 4an aurkitu zuten.
•  Titanic ontzia 1911ko maiatzaren 31n itsasoratu zen.
•  Agustin Lizarraga 1902ko uztailaren 14an heldu zen Machu
Picchura.
•  Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953ko maiatzaren
29an jo zuten Everesteko gailurra.
•  Walt Disney marrazkigilea 1901eko abenduaren 5ean jaio
zen Chicagon.
10 Kuku miku kañola
kainaberea larrosa,
Pitxoke ta Pitxote
jaunak nora zoazte
kalean gora
kalean behera,
biribiltxua alkate.
eskuan daukat hazia
poltsan urregorria
amumatxuak balekia
aterako leistake begia.
Dekorazio-olerkien lau elementuak dira: erritmoa, errima,
onomatopeiak eta hitz asmatuak

6 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
2 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Aukeratu itsasargiari buruz ematen den informazio gehigarria.

SANTA KLARAKO ITSASARGIA


Santa Klarako itsasargia izen bereko uhartean dago, Donostian, Kontxako badiaren
erdian.
1864ko irailaren 15ean hasi zen lanean. Kapera zahar baten hondarren gainean
eraiki zen, uhartearen gainaldean.
Azalera karratuko itsasargia da, baina alboan atxikia duen dorre zilindriko zuria-
ren gainean pausatua dago zortzi angeluko linterna, eskuz egindako kobrezko
kupula batek estalia. Itsasargia itsas mailatik 53 metrora dago eta dorrea 10 metro
garai da.
1962an, itsasargia elektrifikatu eta automatizatu zen, eta orduan ezarri zitzaion
oraingo kadentzia, bost segundoan behin distirak ematekoa. Argia 9 miliatara
iristen da.
Igeldoko itsasargizaina da Santa Klarakoa ere mantendu eta konpontzeaz ardurat-
zen dena.
http://www.farosdelacostavasca.net/index.php?i=1

•  Non dago? 

•  Noiz eraiki zen? 

•  Nolakoa da? 

•  Nork zaintzen du? 

GRAMATIKA 2 Osatu testua aditz jokatugabe hauek erabiliz.

patinatzera  lortzeko  jateari  moztea  eramatea  egiteagatik

Azazkalak utziko diot aurten. Amak esan dit, azazkalei

hozka hazten zaizkidala hain itsusi. Gainera, amak izotzetan

eramango nau bi aldiz lortzen baldin badut.

Hori eskularruak soinean erabaki dut!

GRAMATIKA 3 Osatu perpausak.

•  Nik amona tomate eskatu dizkiot.

•  Lagunek Arkaitz ezusteko eder eman diote.

•  Abeltzainak ardi etxola berri eraiki die.

•  Gurasoek ume txiki ohe prestatu diote.

•  Zuek auzokide galtzerdi lapurtu dizkiezue.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 7
PROBA

GRAMATIKA 4 Erantzun galderei.

•  Nora bidali ditu aitonak postalak? (Txina)




•  Noraino joan zara ogia erostera? (Kale Nagusia)




•  Non saltzen dituzte horrelako belarritako politak? (Bitxi-dendak)




•  Norentzat eskatu dizkiozu hanburgesak? (Semearen lagun guztiak)




•  Norengandik ikasi dituzu kopla eder horiek? (Aitona)




GRAMATIKA 5 Aukeratu forma egokiak perpausak osatzeko.

•  Elurrean / Elurretan ibiltzea ikaragarri gustatzen zaio gure txakurrari.


•  Aitor gelako ordezkari / ordezkaria izendatu dute gaur.
•  Aurten hiru puzzleak / puzzle oparitu dizkidate urtebetetze egunean.
•  Zer azkenburuko / azkenburukoa eskatu diozu zerbitzariari?
•  Auto / Autoak gutxi ibiltzen dira igandeetan hirian.

LEXIKOA 6 Esan hitz hauek elkartuak ala eratorriak diren eta banatu osagaiak.

•  iletsu: : +

•  dirudun: : +

•  eskubaloi: : +

•  burusoil: : +

•  arrandegi: : +

•  basakatu: : +

•  ipurtargi: : +

LEXIKOA 7 Sailkatu.

irakasle  eskumutur  ardo bakunak eratorriak elkartuak

abeslari  zuhaitz  bilbotar

sorgintxulo  aulki  amuarrain

arkatz  menditsu  hegaluze

hankamotz  garbitzaile  euri

8 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

ORTOGRAFIA 8 Berridatzi ordu hauek zenbaki digitalez.

•  Bost eta erdiak 

•  Laurak eta hogeita zortzi 

•  Hamabiak eta laurden 

•  Zazpiak laurden gutxiago 

•  Hamazazpiak eta hiru 

ORTOGRAFIA 9 Osatu esaldiak, emandako orduak letraz idatziz.

•  Udaletxean ez zaituzte hartuko (14:30etik) aurrera.

•  Klaseak goizeko (08:15ean) hasten dira.

•  Iluntzeko (19:20an) pizten dituzte kaleko argiak.

•  Pasaiarako trena (15:35ean) hartuko dute lagunek.

•  Postariak (10:00etatik 11:10era) irekitzen du bulegoa.

LITERATURA 10 Irakurri eta erantzun. Zein da dramatizazioa? Zein ipuin erritmikoa?

Adi zan neska Xoxoa


– Adi zan neska Xoxuak galdu du mokoa (bis)
etxean ze modu? mokoa, xoxua, gaixoak!
– Aitona zaukanagu Nola kanta, nola xirula,
trikulu–trakulu. nola kanta xoxuak?
– Zer egin zaion bada?
Xoxuak galdu du begia (bis)
Zertan Trabatu?
begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
– Bart esnea jaten
Nola kanta...
kutxarila tragatu.
– Hori pasako zaion Xoxuak galdu du burua (bis)
ondo zainduta. Burua, begia, mokoa, xoxua,
– Nola pasako zaion gaixoak!
ito zunan eta! Nola kanta...
La la la…

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 9
2 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Leku-deskribapen ezaugarriak ezagutzen ditu eta badaki informazio gehigarria interpretatzen. 1

Testuinguruaz lagunduta, aditz jokatugabeak esaldietan txertatzen daki. 2

Nor eta nori kasuak deklinatzen daki. 3

Badaki deklinabide-kasuez esaldiak sortzen. 4

Testuinguruaz lagunduta, mugagabea egoki erabiltzen daki. 5

Hitz elkartuen eta eratorrien osagaiak identifikatzeko gai da. 6

Hitz bakunak, elkartuak eta eratorriak bereizten ditu. 7

Badaki orduak zenbakiz adierazten. 8

Badaki orduak letraz adierazten. 9

Dramatizazioa eta ipuin-erritmikoa ezagutzen ditu. 10

ERANTZUNAK 4 •  Txinara bidali ditu aitonak postalak.


•  Kale Nagusiraino joan naiz ogia erostera.
1 •  Santa Klarako uhartean, Donostian, Kontxako badiaren
•  Bitxi-dendetan saltzen dituzte horrelako belarritako politak.
erdian.
•  Lagun guztientzat eskatu dizkiot hanburgesak.
•  1864ko irailaren 15ean.
•  Aitonarengandik ikasi ditut kopla Eder horiek.
•  Azalera karratukoa, itsas mailatik 53 metrora dago. Alboko
dorre zilindriko zuriak zortzi angeluko linterna du, eta 5 •  Elurretan ibiltzea ikaragarri gustatzen zaio gure txakurrari.
kobrezko kupula batek estaltzen du; 10 metro garai da. •  Aitor gelako ordezkari izendatu dute gaur.
•  Igeldoko itsasargizainak. •  Aurten hiru puzzle oparitu dizkidate urtebetetze egunean.
2 Azazkalak jateari utziko diot aurten. Amak esan dit azazkalei •  Zer azkenburuko eskatu diozu zerbitzariari?
hozka egiteagatik hazten zaizkidala hain itsusi. Gainera, amak
•  Auto gutxi ibiltzen dira igandeetan hirian.
izotzetan patinatzera eramango nau bi aldiz moztea lortzen
baldin badut. Hori lortzeko eskularruak soinean eramatea 6 •  eratorria: ile + tsu
erabaki dut! •  eratorria: diru + dun
3 •  Nik amonari tomateak eskatu dizkiot. •  elkartua: esku + baloi
•  Lagunek Arkaitzi ezusteko ederra eman diote. •  elkartua: buru + soil
•  Abeltzainak ardiei etxola berria eraiki die. •  eratorria: arrain + degi
•  Gurasoek ume txikiari ohea prestatu diote. •  elkartua: baso + katu
•  Zuek auzokideei galtzerdiak lapurtu dizkiezue. •  elkartua: ipurdi + argi

10 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
7 •  Bakunak: ardo, zuhaitz, aulki, arkatz, euri.
•  Eratorriak: irakasle, abeslari, bilbotar, menditsu, garbitzaile.
•  Elkartuak: eskumutur, sorgintxulo, amuarrain, hegaluze,
hankamotz.
8 •  05:30
•  16:28
•  12:15
•  06:45
•  17:03
9 •  Udaletxean ez zaituzte hartuko ordu bi eta erdietatik
aurrera.
•  Klaseak goizeko zortziak eta laurdenetan hasten dira.
•  Iluntzeko zazpiak eta hogeian pizten dituzte kaleko argiak.
•  Pasaiarako trena laurak hogeita bost gutxiagotan hartuko
dute lagunek.
•  Postariak hamarretatik hamaikak eta hamarrera arte
irekitzen du bulegoa.
10 Adi zan neska dramatizazioa eta Xoxoa ipuin erritmikoa

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 11
3 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Zein da bloga? Zein egunerokoa? Arrazoitu.

Imajina al dezakezue ni, Silvia Jofre, ikaskatilu nazkantea, eskolan beti aurreko iladan
jartzen naizena, nire galdera zorrotzekin irakasleak ere zalantzatan jartzen ditudana,
beti apunteak hartzen eta azterketak bikain egiten nabilena…

Azaroak 19an, osteguna, Pamela Valencianoren No sólo duelen los golpes bakarri-
zketa izan genuen DBHko ikasleek. Bere istorio pertsonalaren bitartez, gure gizar-
teko hainbat arazori buruz hitz egin genuen.

1. 

2. 

GRAMATIKA 2 Osatu testua izen-sintagma mugagabe hauek erabiliz.

bi abestik      aditu askori      hainbat atari


zein talde      talde gutxik      edozein entzuleri

izan da aurten salduena? kosta egingo zaie galdera erantzuten.

Oso lortzen badute ere, album osoak baino diru gehiago eman

dezakete, Interneteko plataformetan ospea lortzen badute. daude sarean

musika gustukoena eskura jartzeko prest.

GRAMATIKA 3 Aukeratu forma egokia perpausak osatzeko.

•  Alazneri matematikako argitu dizkio irakasleak.

a) zalantza b) zalantz c) zalantzak

•  Aitorrek egia aitortu die azkenean.

a) lagunari b) lagunei c) laguni

•   onak dira azalaren osasunerako.

a) Azenario b) Azenarioa c) Azenarioak

•  Zenbat eskatu diezu etxerako lanak kopiatzen uzteko?

a) ikaskideri b) ikaskideari c) ikaskideei

•   6.000 euroko apustua jo dute iganderako.

a) Aizkolarik b) Aizkolariak c) Aizkolariek

12 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

GRAMATIKA 4 Osatu perpausak ondoko aditzekin.

ginen – zenituen – zarete – zituen – ditut

•  Iaz hainbat galtzerdi galdu zuk aldageletan.

•  Txikitan sarritan etortzen izebarenera pastelak jatera.

•  Aurten zuek ez txapelketako irabazleak izango!

•  Udaro magurioak biltzen hondartza inguruko haitzetan.

•  Sasoian zegoenean, Mikelek erraz eskalatzen horma guztiak.

GRAMATIKA 5 Aukeratu laguntzaile egokia esaldiak osatzeko.

•  Ikerrek 70 kiloko harria altxatu da / du.

•  Ziztu bizian atera dira / dute ikasleak txirrina entzun dutenean.

•  Kristalezko botilak ez dituzu / zara ontzi berdean jarri!

•  Gauero amak autoa garajean sartzen du / da.

•  Auzokoarengana igo dut / naiz, argia duen galdetzera.

LEXIKOA 6 Sortu hitzak, -le edo -tzaile atzizkiak erantsiz.

•  zain(du) + =

•  entzun + =

•  eros(i) + =

•  lagun(du) + =

•  jan + =

LEXIKOA 7 Osatu esaldiak parentesi arteko hitzei egile-atzizki egokia erantsiz.

•   (eleberri) horri liburua erosi diote zinema-gidoia egiteko.

•  Basamortuari buruzko argazki-erakusketa egingo du argazkilari horrek.

•  Jantokiko (zaindu) berriak goxoki hitz egiten die ikasleei.

•   (Haragi) horrek badaki haragi onena nori saldu.

•  Hainbat (ikusi) bildu ditu antzezlan barregarri horrek.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 13
PROBA

ORTOGRAFIA 8 Berridatzi esaldiak letra larriak zuzen erabiliz.

•  anton salazar donostiarrak irabazi du aurtengo munduko xake txapelketa ohion.

•  aitziber eta ane bilbon geratu dira. gorka eta leire, aldiz, gasteizera joan dira.

•  hainbat udalek zergak jaitsi dituzte, bilboko udalak, besteak beste.

ORTOGRAFIA 9 Azpimarratu zerrenda bakoitzean gaizki idatzita dagoena.

•  Gorbeia mendia, New York, Bidasoa Ibaia, Zelanda Berria.

•  Titanic itsasontzia, Maiatza, Kanariar Uharteak, Itsaso Beltza.

•  Urkiolako parkea, Izaro uhartea, Olinpiar Jokoak, Tolosar.

•  Argia Aldizkaria, Europako Parlamentua, Paris, Ekaingo koba.

LITERATURA 10 Hiru koplaren sei erdi dituzu hemen. Elkartu zatiak eta erantzun. Zer kopla mota dira?

Hor goian-goian belea  • •  Hik emondako diruarekin


errekaldean goldea etxonau asko edango

Agure zaharra birloka  • •  etxe hontako nagusi jauna


Hiru hagin ditu loka nekazaritxo noblea

Andre mondrongo, mondrongo  • •  Baina halanda guztiz be


Hik ezton asko emongo Dantzan dabil «alaporka».

1.  

2.  

3.  

14 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
3 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Egunerokoaren eta blogaren ezaugarriak ezagutzen ditu eta bereizteko gai da. 1

Testuinguruaz lagunduta, Nor, nork eta nori kasuen mugagabeak txertatzen daki. 2

Nor, nork eta nori kasuak egoki erabiltzen ditu. 3

Testuinguruaz lagunduta, izan eta ukan aditz laguntzaileak egoki txertatzen daki. 4

Egoki aukeratzen ditu aditz laguntzaileak, indikatiboko perpausak osatzeko. 5

-tzaile eta -le atzizkiekin hitz eratorriak sortzen ditu. 6

-lari, -tzaile, -kin eta -le atzizkiak eta haien esanahia ezagutzen ditu. 7

Egoki erabiltzen du letra larria. 8

Badaki letra larria noiz erabili. 9

Eske-kopla motak ezagutzen ditu eta badaki koplak osatzen. 10

ERANTZUNAK 4 •  Iaz hainbat galtzerdi galdu zenituen zuk aldageletan.


•  Txikitan sarritan etortzen ginen izebarenera pastelak jatera.
1 •  Egunerokoa: sentimenduak eta sentipenak adierazten ditu
•  Aurten zuek ez zarete txapelketako irabazleak izango!
eta norberarentzat idatzita dago. Ez du idazketa araurik.
•  Udaro magurioak biltzen ditut hondartza inguruko
•  Bloga: Besteek irakur dezaten idatzita dago; beraz, ez ditu
haitzetan.
barruko kontuak haizatzen. Gai baten albistea argitaratu
du. •  Sasoian zegoenean, Mikelek erraz eskalatzen zituen horma
guztiak.
2 Zein talde izan da aurten salduena? Aditu askori kosta egingo
zaie galdera erantzuten. Oso talde gutxik lortzen badute ere, 5 •  Ikerrek 70 kiloko harria altxatu du.
bi abestik album osoak baino diru gehiago eman dezakete, •  Ziztu bizian atera dira ikasleak txirrina entzun dutenean.
Interneteko plataformetan ospea lortzen badute. Hainbat
•  Kristalezko botilak ez dituzu ontzi berdean jarri!
atari daude sarean edozein entzuleri musika gustukoena
eskura jartzeko prest. •  Gauero amak autoa garajean sartzen du.
3 •  Alazneri matematikako zalantzak argitu dizkio irakasleak. •  Auzokoarengana igo naiz, argia duen galdetzera.
•  Aitorrek lagunei egia aitortu die azkenean. 6 •  zain(du) + -tzaile = zaintzaile
•  Azenarioak onak dira azalaren osasunerako. •  entzun + -le = entzule
•  Zenbat ikaskideri eskatu diezu etxerako lanak kopiatzen •  eros(i) + -le = erosle
uzteko? •  lagun(du)+ -tzaile = laguntzaile
•  Aizkolariek 6.000 euroko apustua jo dute iganderako. •  jan + -le = jale

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 15
7 •  Eleberrigile horri liburua erosi diote zinema-gidoia egiteko.
•  Basamortuari buruzko argazki-erakusketa egingo du
argazkilari horrek.
•  Jantokiko zaintzaile berriak goxoki hitz egiten die ikasleei.
•  Harakin horrek badaki haragi onena nori saldu.
•  Hainbat ikusle bildu ditu antzezlan barregarri horrek.
8 •  Anton Salazar donostiarrak irabazi du aurtengo Munduko
Xake Txapelketa Ohion.
•  Aitziber eta Ane Bilbon geratu dira. Gorka eta Leire, aldiz,
Gasteizera joan dira.
•  Hainbat udalek zergak jaitsi dituzte, Bilboko udalak,
besteak beste.
9 •  Bidasoa Ibaia.
•  Maiatza.
•  Tolosar.
•  Argia Aldizkaria.
10
Hor goian-goian belea
errekaldean goldea etxekoak agurtzeko
etxe hontako nagusi jauna eskeko kopla
nekazaritxo noblea

Agure zaharra birloka


Hiru hagin ditu loka
dantzarako kopla
Baina halanda guztiz be
Dantzan dabil «alaporka».

Andre mondrongo, mondrongo


Hik ezton asko emongo
burlazko kopla
Hik emondako diruarekin
etxonau asko edango

16 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
4 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Bilatu albistean galderen erantzunak.

Hamar urtetik beherako AEBko haurrek ezingo dute baloia buruz jo


hamar urte baino gutxiago duten haurrei baloia buruz jotzea debekatuko die AEBko
Futbol Federazioak.
AEBko haurrek baloia buruz jotzea saihestu beharko dute futbolean jokatzean. Modu
horretan, garuneko traumatismoak saihestu nahi dituzte. 2013an egindako ikerketa
baten arabera, txikitan baloia buruz askotan jotzen zutenen artean ugariagoak ziren
garun kalteak. Hura oinarri salaketa ipini zuen AEBko guraso elkarte batek FIFAren
eta AEBko futbol erakunde nagusien aurka. Horiek horrela, debekua ezartzea erabaki
du AEBko Futbol Federazioak datorren denboraldirako.
Aizu! Aldizkaria, 402. alea (moldatua)

•  Zer gertatu da?


•  Nork egin du? •  Non gertatu da?
•  Noiz gertatu da? •  Zergatik gertatu da?

GRAMATIKA 2 Aukeratu forma egokia.

•  Konfiantza osoa daukat taldekideengan / taldekideetan, lortuko dute.


•  Zenbat dendara / dendatara joan zara baserriko arrautzak eskaintzera?
•  Iaztik / Iazera ez dut institutuko / institututako lagunen berri izan.
•  Okulistara / Okulistarengana joateko ordua eskatu behar dut.

GRAMATIKA 3 Osatu esaldiak, leku-denborazko deklinabide-marka egokiak erabiliz.

•  Gure (herri) hainbat (kale) ez dute gauez argirik pizten.

•  (Gurasoak) jaso dut (mendi) ibiltzeko zaletasuna.

•  (Kanariar Uharteak) eguraldi ona egiten du (negu)

•  (Orio) (balkoiak) arraun-taldeko zapiak jarri dituzte.

GRAMATIKA 4 Osatu testua aditz trinkoak erabiliz.

geunden   zoaz   nabil   neraman
daramatzagu   genbiltzan   dago   daki

Begira aspaldiko argazki hau. Ni sokasaltoan hemen, zu baloiaren atzetik korrika

bizian … eta, Mikel? Non Mikel argazki honetan? Aspaldiko arropak

guztiok soinean! Batek argazkia noizkoa den! Badakit!

Txangoan , Zumaian. Pozik guztiok jolasean. Nik soinean

jaka hori benetan gorroto nuen!

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 17
PROBA

GRAMATIKA 5 Berridatzi aginte perpaus hauek aditz trinkoa jokatuta.

•  Joan zaitez pikutara, Jokin!

•  Itziar, Haizea, egon geldi, mesedez!

•  Neska-mutilak, joan atezainarengana giltza eskatzera.

•  Aizu, adi ibili, lurra zuloz josita dago eta!

•  Aizue, etorri nirekin, azkar!

LEXIKOA 6 Sortu hitzak, leku-izen hauei atzizkiak erantsiz.

•  Zornotza + =

•  Gasteiz + =

•  Argentina + =

•  Peru + =

•  Oion + =

•  Bergara + =

•  Brasil + =

LEXIKOA 7 Idatzi definizioei dagozkien hitzak.

•  Eskuinerako joera duena: 

•  Arriola familiako kidea: 

•  Frantzisko santuaren jarraitzailea: 

•  Gauez ibiltzea gustatzen zaiona: 

•  Lekanda familiako kidea: 

ORTOGRAFIA 8 Idatzi bi puntuak eta eten puntuak hala dagokien tokian.

•  Honela hasi zitzaigun ama kontatzen «Atea ireki eta zer ikusiko eta».

•  Mandatu piloa egin behar dugu ogia erosi, dirua atera, pastela agindu.

•  Honela hasi zuen hitzaldia «Badut amets bat».

•  Garbitzaileek dena garbitu dute kaleak, etorbideak, plazak.

18 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

ORTOGRAFIA 9 Jarri testuan puntua, bi puntuak eta eten puntuak.

Gurasoek behin baino gehiagotan esana zidaten «Ezberdina da Marrakex» Egia biribila! Zoragarria

da Koloreak, usainak, sentsazioak dena da ezberdina! Zokoetan edozer gauza aurki dezakezu

etxerako gauzak, tea prestatzekoak, espeziak Larruz egindakoak ere nahi beste zapatak, poltsak,

diru-zorroak Denetariko oihalak ere bertan dituzu eskuragai zapiak, alkandorak, soinekoak, tunikak

Dendari guztiak atentzioa eman nahian «Hurbil zaitez!» Edozein hizkuntzatan, gainera ingelesez,

frantsesez, euskaraz Ezberdina, benetan

LITERATURA 10 Osatu erromantzea ondoko zatiekin eta erantzun. Zein eredutako erromantzea da? Nola jakin
duzu?

•  Eskribau zaharrak hiru alaba, •  Soineko eder bat egingo neuskio

•  haren azpian uso bi dantzan •  hiruretatik ederrenari

Gure ortuan sagarra loran


Gure ortuan sagarra loran
Donianeko heldurik;

ederrik eta galantik.

hirurak zetaz jantzirik,

baneutso palabraturik.

urrez ta barraz beterik.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 19
4 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Albistearen atalak ezagutzen ditu eta badaki albiste bat interpretatzen. 1

Leku-denborazko deklinabide-markak erabiltzen daki. 2

Badaki leku-denborazko deklinabide-markak deklinatzen. 3

Orainaldiko eta lehenaldiko aditz trinkoak egoki txertatzen daki. 4

Aginterako aditz trinkoak egoki erabiltzen ditu. 5

-tar atzizkiarekin hitz eratorriak sortzen ditu. 6

-tar atzizkiaren adierak ezagutzen ditu. 7

Badaki pi puntuak eta eten puntuak noiz erabili. 8

Puntua, bi puntuak eta eten puntuak egoki erabiltzen daki. 9

Erromantzeen ezaugarriak ezagutzen ditu eta badaki motak bereizten. 10

ERANTZUNAK 4 Begira aspaldiko argazki hau. Ni sokasaltoan nabil hemen, zu


baloiaren atzetik korrika bizian zoaz… eta, Mikel? Non dago
1 •  Hamar urtetik beherako haurrei baloia buruz jotzea Mikel argazki honetan? Aspaldiko arropak daramatzagu guztiok
debekatuko die AEBko Futbol Federazioak. soinean! Batek daki argazkia noizkoa den! Badakit! Txangoan
geunden, Zumaian. Pozik genbiltzan guztiok jolasean. Nik
•  AEBko Futbol Federazioak. soinean neraman jaka hori benetan gorroto nuen!
•  AEBn, datorren denboraldian. 5 •  Zoaz pikutara, Jokin!
•  AEBko guraso elkarte batek salaketa ipini zuelako 2013an •  Itziar, Haizea, zaudete geldi, mesedez!
egindako ikerketa baten harira.
•  Neska-mutilak, zoazte atezainarengana giltza eskatzera.
2 •  Konfiantza osoa daukat taldekideengan lortuko dute.
•  Aizu, zabiltzate adi, lurra zuloz josita dago eta!
•  Zenbat endatara joan zara baserriko arrautzak
eskaintzera? •  Aizue, zatozte nirekin, azkar!

•  Iaztik ez dut institutuko lagunen berri izan.


6 •  Zornotza + -tar = zornotzar

•  Errekreo orduan ezin dugu geletan egon, debekatuta dago. •  Gasteiz + -tar = gasteiztar

•  Okulistarengana joateko ordua eskatu behar dut. •  Argentina + -ar = argentinar

3 •  Gure herriko hainbat kaletan ez dute gauez argirik pizten. •  Peru + -tar = perutar

•  Gurasoengandik jaso dut mendian ibiltzeko zaletasuna. •  Oion + -dar = oiondar

•  Goizaldetik egunsentira egon da izarrak behatzen. •  Bergara + -tar = bergarar

•  Kanariar Uharteetan eguraldi ona egiten du neguan. •  Brasil + -dar = brasildar

•  Orioko balkoietan arraun-taldeko zapiak jarri dituzte.

20 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
7 •  eskuindar
•  arriolatar
•  frantziskotar
•  gautar
•  lekandar
8 •  Honela hasi zitzaigun ama kontatzen: «Atea ireki eta zer
ikusiko eta...».
•  Mandatu piloa egin behar dugu: ogia erosi, dirua atera,
pastela agindu...
•  Honela hasi zuen hitzaldia: «Badut amets bat...».
•  Garbitzaileek dena garbitu dute: kaleak, etorbideak,
plazak...
9 Gurasoek behin baino gehiagotan esana zidaten: «Ezberdina
da Marrakex». Egia biribila! Zoragarria da. Koloreak, usainak,
sentsazioak… dena da ezberdina! Zokoetan edozer gauza
aurki dezakezu: etxerako gauzak, tea prestatzekoak,
espeziak… Larruz egindakoak ere nahi beste: zapatak,
poltsak, diru-zorroak… Denetariko oihalak ere bertan dituzu
eskuragai: zapiak, alkandorak, soinekoak, tunikak… Dendari
guztiak atentzioa eman nahian: «Hurbil zaitez!» Edozein
hizkuntzatan, gainera: ingelesez, frantsesez, euskaraz…
Ezberdina, benetan.
10 Erromantze lirikoa da. Maitasun kantua delako eta
sentimendua delako nagusi. Gainera, sinboloak erabiltzen
ditu. (usoa)

Gure ortuan sagarra loran


Gure ortuan sagarra loran
Donianeko heldurik;
haren azpian uso bi dantzan
ederrik eta galantik.
Eskribau zaharrak hiru alaba,
hirurak zetaz jantzirik,
hiruretatik ederrenari
baneutso palabraturik.
Soineko eder bat egingo neuskio
urrez ta barraz beterik.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 21
5 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Aukeratu argibide-orriarekin bat datozen ezaugarriak.

❑  Esaldi luzeak erabiltzen dira. ❑  Iraganeko aditzak erabiltzen dira.

❑  Azalpen subjektiboa ematen du. ❑  Helburua informazioa ematea da.

❑  Helburua iritzia ematea da. ❑  Bizipenak kontatzen dira.

❑  Azalpen objektibo eta zehatza da. ❑  Jarraibideak eta aholkuak ematen ditu.

❑  Funtzionamendua azaltzeko da. ❑  Bidaia-proposamena azaltzeko da.

❑  Orainaldiko aditzak erabiltzen dira. ❑  Hiztegia zehatza izaten da.

GRAMATIKA 2 Aukeratu forma egokia hutsuneak betetzeko.

•  Hango itxura ikusi al duzu? Mozorroturik daude ala?

a) gizonaren b) gizonen c) gizonentzat

•  Ane barazki-jalea da, ez du jaten.

a) haragiarik b) haragirik c) haragitatik

•  Dutxako gel orbanak atera zaizkit azalean.

a) berritik b) berriarengandik c) berriagatik

•  Familiako erosi ditu zozketarako txartelak.

a) kiderentzat b) kidetzat c) kideentzat

•   joango gara gaur eskolara.

a) oinez b) oinetaz c) oinik

GRAMATIKA 3 Erantzun galderei deklinabide-marka egokiak erabiliz.

•  Zerez eginda dago opila? (Irina eta ura)




•  Norekin geratu da Joseba kalean? (lagunak)




•  Nortzat jo zaituzte poliziek? (lapurra)




•  Norengatik poztu zara horrenbeste? (irabazleak)




•  Norentzat ekarri dituzu traste horiek guztiak? (Markel)

22 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

GRAMATIKA 4 Osatu esaldiak ondoko aditzekin.

garbituko ditut joaten naiz konpontzen ari dira aurkitu nituen deitu diot

•  Duela hamar minutu telefonoz Arantzari.


•  Une honetantxe, etxeko telebista teknikariak.
•  Geroxeago futboleko botak biharko partidarako.
•  Asteazkenetan dantza modernora .
•  Herenegun hamar euro kalean.

GRAMATIKA 5 Aukeratu aditz egokia.

•  Astelehenero zinemara joan ohi gara / joaten ari gara.


•  Hilero-hilero moztu ohi du / mozten ari da ilea gure izebak.
•  Oraintxe bertan hoteleko zuzendariari kexa-gutuna idazten diot / idazten ari naiz.
•  Une honetan bertan janzten ari naiz / jantzi ohi naiz, bi minututan prest!
•  Ikasten ari dut / ikasten ari naiz, orain ezin naiz kalera irten.

LEXIKOA 6 Idatzi definizioei dagokien hitza, -garri, -erraz, -gaitz eta -ezin atzizkiak erabiliz.

•  Ezin uler daitekeena: 

•  Mirets daitekeena: 

•  Eramateko erraza: 

•  Asetzeko zaila: 

•  Agortzeko ezinezkoa: 

LEXIKOA 7 Osatu esaldiak, aditzei -garri, -erraz, -gaitz eta -ezin atzizkiak erantsiz.

•  Ezin dut zure idazlana zuzendu, zure idazkera (ulertu) da.

•  Interneten beharrezko informazioa guztia (eskura) dago.

•  Amonari sakelako (erabili) erosi diogu, erraz molda dadin.

•  Material horri asko kostatzen zaio su hartzea, (erre) da.

•  Hainbat ideia (azpimarratu) aipatu dituzte hitzaldian.

ORTOGRAFIA 8 Idatzi koma hala dagokion tokian.

•  Iker institutuko zuzendaria eta Laura ikasketaburua Anderrekin bildu dira.


•  Aizue Leire eta Gotzon zer egiten duzue leihotik begira?
•  Arropa berria behar duela esan die Gaizkak gurasoei hala nola zapatillak eta galtzak.
•  Badaukazu ziriak papera itsasgarria pintzela... zubia egiteko behar duzun guztia?
•  Gose bazara hozkailuan badaukazu zer jan.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 23
PROBA

ORTOGRAFIA 9 Jarri komak eta puntu eta komak behar diren tokietan.

•  Ura irakiten dago beraz adi ibili.


•  Ikasgai askotan azterketak ditugu adibidez matematikan eta ingelesean.
•  Jende gehiegi etorri denez batzuek ez dute jesarlekurik izan.
•  Poltsa bete opari ekarri dugu: jostailuak adin guztietarakoak eta arropak denok janzteko
modukoak.
•  Ekaitz zatoz hona oraintxe bertan!

LITERATURA 10 Irakurri bertsoa eta erantzun galderei.

Osasungarria da
barre egitea
posible dunarentzat
nolako suertea!
Nik behintzat daukat nahiko
bizitza betea
ta parrez uxatzen det
barruko nekea.
Beñat Gaztelumendi

•  Zein neurritakoa da? 

•  Zein hitzek errimatzen dute? 

24 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
5 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Argibide orriaren ezaugarriak identifikatzen daki. 1

Deklinabide-kasuak testuinguruaren arabera txertatzen ditu. 2

Deklinabide-kasuak bereizten daki eta egoki erabiltzen ditu kasu-markak. 3

Testuinguruaz lagunduta, aditzaren aspektua egoki erabiltzen du. 4

Testuinguruaz lagunduta, badaki aditzaren aspektu-markak bereizten. 5

Zailtasun-atzizkiak erabiliz, hitz eratorriak sortzen daki. 6

-garri, -erraz, -gaitz eta -ezin atzizkien esanahia ulertzen du eta egoki erabiltzen ditu. 7

Egoki erabiltzen du koma puntuazio-marka. 8

Testuinguruaz lagunduta, koma eta puntu eta koma puntuazio-markak erabiltzen daki. 9

Bat-bateko bertsolaritzaren ezaugarriak ezagutzen ditu. 10

ERANTZUNAK 4 •  Duela hamar minutu telefonoz deitu diot Arantzari.


•  Une honetantxe, etxeko telebista konpontzen ari dira
1 •  Azalpen objektibo eta zehatza da. teknikariak.
•  Funtzionamendua azaltzeko da. •  Geroxeago garbituko ditut futboleko botak biharko
•  Orainaldiko aditzak erabiltzen dira. partidarako.

•  Helburua informazioa ematea da. •  Asteazkenetan dantza modernora joaten naiz.

•  Jarraibideak eta aholkuak ematen ditu. •  Herenegun hamar euro aurkitu nituen kalean.
•  Bidaia-proposamena azaltzeko da. 5 •  Astelehenero zinemara joan ohi gara.
•  Hiztegia zehatza izaten da. •  Hilero-hilero moztu ohi du ilea gure izebak.
2 •  Hango gizonen itxura ikusi al duzu? Mozorroturik daude ala? •  Oraintxe bertan hoteleko zuzendariari kexa-gutuna idazten
•  Ane barazki-jalea da, ez du haragirik jaten. ari naiz.

•  Dutxako gel berriagatik orbanak atera zaizkit azalean. •  Une honetan bertan janzten ari naiz, bi minututan prest!

•  Familiako kideentzat erosi ditu zozketarako txartelak. •  Ikasten ari naiz, orain ezin naiz kalera irten.

•  Oinez joango gara gaur eskolara. 6 •  ulertezin

3 •  Opila irinez eta urez eginda dago. •  miresgarri

•  Joseba lagunekin geratu da kalean. •  eramanerraz

•  Poliziek lapurtzat jo naute. •  asegaitz


•  Irabazleengatik poztu naiz horrenbeste. •  agorrezin
•  Markelentzat ekarri ditut traste horiek guztiak.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 25
7 •  Ezin dut zure idazlana zuzendu, zure idazkera ulertezina
da.
•  Interneten beharrezko informazioa guztia eskuragarri dago.
•  Amonari sakelako erabilerraza erosi diogu, erraz molda
dadin.
•  Material horri asko kostatzen zaio su hartzea, erregaitza
da.
•  Hainbat ideia azpimarragarri aipatu dituzte hitzaldian.
8 •  Iker, institutuko zuzendaria, eta Laura, ikasketaburua,
Anderrekin bildu dira.
•  Aizue, Leire eta Gotzon, zer egiten duzue leihotik begira?
•  Arropa berria behar duela esan die Gaizkak gurasoei, hala
nola, zapatillak eta galtzak.
•  Badauzkazu ziriak, papera, itsasgarria, pintzela...zubia
egiteko behar duzun guztia?
•  Gose bazara, hozkailuan badaukazu zer jan.
9 •  Ura irakiten dago; beraz, adi ibili.
•  Ikasgai askotan azterketak ditugu, adibidez, matematikan
eta ingelesean.
•  Jende gehiegi etorri denez, batzuek ez dute jesarlekurik
izan.
•  Poltsa bete opari ekarri dugu: jostailuak, adin
guztietarakoak; eta arropak, denok janzteko modukoak.
•  Ekaitz, zatoz hona oraintxe bertan!
10 •  Zein neurritakoa da? Zortziko txikia 7/6/7/6/7/6/7/6
•  Zein hitzek errimatzen dute? egitea, suertea, betea, nekea

26 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
6 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri testua eta aukeratu.

Trikuharrietako ganberen neurrien batez bestekoak hauek dira: 1,5-3 metro luze, 1-1,5
metro zabal, eta barrualdeko altuera, 1-1,5 metro. Bitxia egiten zaigu jakitea trikuha-
rri batzuetako harlauzak hiru edo lau kilometrotara dauden lekuetatik eraman zituz-
tela, horrek eskatzen duen lan eskergagatik.
Hildakoen gorpuekin gertatzen den bezala (burua mendebaldean eta oinak ekialdean
jarri ohi zituzten), trikuharriak ere eguzkiari begira daude. Izan ere, mendialdekoen
sarbidea sarbidea ekialdeari begira zegoen.

•  Informazio objektiboa / subjektiboa da.


•  Hiztegi ulerterraza / teknikoa erabiltzen du.
•  Edozein irakurle motarentzat / irakurle espezializatuentzat idatzita dago.
•  Aditza orainaldian / lehenaldian dago.
•  Testuak deskribapenezko pasarteak / iritzizko pasarteak ditu.

Zein testu mota da? 

GRAMATIKA 2 Osatu esaldiak mugagabearen forma egokia hautatuz.

•  Zein garaian / garaitan bizi izan zen Mozart?


•  Barraskiloak garbitzeko, uretan / uran jartzen ditu gure amonak.
•  Zenbait txoriri / txoriei eraztunak jarri dizkiete migrazioak kontrolatzeko.
•  Lau autok / autoak talka egin dute A-8 autobidean.
•  Aitziberren baserria non dagoen? Lekuetan / Lekutan dago hori!

GRAMATIKA 3 Osatu perpausak mugagabean deklinatuz.

•  Hainbat (herri) suteak egon dira udan.

•  Gure auzoko bi (agure) loteria tokatu zaie aurten.

•  Zenbat (ikasle) bazkaltzen dute jantokian?

•  Igela (printze) bihurtu zen neskatoak musu eman zionean.

GRAMATIKA 4 Bete hutsuneak juntagailu egokiak aukeratuz.

eta  edota  baina  ala  baizik

•  Txandala jantz dezakezu praka eroso batzuk.


•  Mikel eta biok haserretu egin gara pikutara bidali nau.
•  Etxean geldituko zara gurekin etorriko zara?
•  Nik ikasteko laguntza eskaini diot berak uko egin dio.
•  Ez dizut hitz egiteko esan, isilik egoteko .

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 27
PROBA

GRAMATIKA 5 Lotu zatiak esaldiak osatzeko.

Atseden hartu dudanez,  • •  nirekin joaten da frantseseko eskoletara.


Lagun handiak izan arren,  • •  telefonoz deitzea besterik ez duzu.
Agurtu dudan neska  • •  sarritan ez gara ados egoten.
Negua heltzen denean,  • •  animalia askok hibernatu egiten dute.
Zerbait behar baduzu,  • •  umore onez ekingo diot lanari.

LEXIKOA 6 Sortu hitzak -tasun eta -keria atzizkiak erantsiz.

•  Harro + =

+ =

•  Gizon + =

+ =

•  Adiskide + =

+ =

•  Handi + =

+ =

•  Ume + =

+ =

LEXIKOA 7 Osatu esaldi hauek, parentesien arteko hitzari -kizun edo -kuntza atzizkiak erantsiz.

•  Garatxoa kentzeko (ebaki) txiki bat egin behar diote Koldori.

•  Urrezko ezteiak direla eta, (ospatu) berezia antolatu dute aitona-amonek.

•  Amerikako (aurkitu) azaltzen duten hainbat hipotesi dago.

•   (egin) asko ditut gaur goizean, lagunduko al didazu?

•  Zerbitzua hobetzeko (iradoki) batzuk egin dizkiogu dendariari.

ORTOGRAFIA 8 Azpimarratu -a itsatsia duten hitzak.

•  bidaia •  barea •  katea •  lamina


•  galdera •  giltza •  natura •  arbola
•  zorua •  aztarna •  gauza •  zuhaitza
•  gela •  okela •  zientzia •  semea
•  amona •  koroa •  platera •  eskola

28 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

ORTOGRAFIA 9 Osatu testua, parentesi arteko -a itsatsidun hitzak deklinatuta.

(Logela) armairuko (gauza) ordenatzeko agindu

dit amak eta (galdera) bat egin dit: «Jostailuekin zer egingo duzu?

(Lehengusina) eman iezazkiozu». Egia esan, sekulako (tontakeria)

litzateke zakarrontzira botatzea, beraz, (izeba) etxera

eramatea erabaki dut. (Zakukada) bi jostailu eraman dizkiot azkenean!

Hori bai, plastikozko (animalia) oraindik ere neuretzat gorde ditut. Bueno, eta

(amona) Londresetik ekarritako (panpina) biak ere

sakratuak dira! Bueno, (ordena) apur bat jarri dut, behintzat.

LITERATURA 10 Osatu bertsoak eta erantzun galderei.

PASAI SAN JUANGO ZEZENAK


Esplikatu behar dut
ikusi dudana,
isilik ezin egon,
•  hirugarren balkoian
hau da gure lana;
Pasaiarako beti
bada zer esana:
•  teilatuan ere.

•  daukate zezena.
Etxe hartan zirenak
harriturik daude,
bastante sustatuak
dudarikan gabe; •  ezin fiaturikan
konfiantzarik inon
ez zuten batere,

Xenpelar

•  Zein gai jorratzen dute bertso horiek? 

•  Zein neurritakoak dira? 

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 29
6 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Deskribapenezko azalpen-testuen ezaugarriak ezagutzen ditu eta bereizteko gai da. 1

Mugagabea egoki bereizten du. 2

Hitzak deklinatzean, mugagabe-markak egoki erabiltzen ditu. 3

Perpaus elkartuetan juntagailuak txertatzen daki. 4

Bi perpaus lotuz, mendeko perpausak sortzeko gai da. 5

-tasun eta -keria atzizkiekin hitz eratorriak sortzen ditu. 6

-kizun eta -kuntza atzizkien esanahia ulertzen du eta egoki erabiltzen ditu. 7

-a itsatsidun hitzak bereizteko gai da. 8

Testuinguruaz lagunduta, badaki -a itsatsidun hitzak deklinatzen. 9

Bertso jarriak osatzeko eta ulertzeko gai da. 10

ERANTZUNAK 4 •  Txandala jantz dezakezu edota praka eroso batzuk.


•  Mikel eta biok haserretu egin gara eta pikutara bidali nau.
1 •  Informazio objektiboa da.
•  Etxean geldituko zara ala gurekin etorriko zara?
•  Hiztegi ulerterraza erabiltzen du.
•  Nik ikasteko laguntza eskaini diot baina berak uko egin
•  Edozein irakurle motarentzat idatzita dago. dio.
•  Aditza orainaldian dago. •  Ez dizut hitz egiteko esan, isilik egoteko baizik.
•  Testuak deskribapenezko pasarteak ditu. 5 •  Atseden hartu dudanez, umore onez ekingo diot lanari.
•  Deskribapenezko azalpen-testua da, dibulgazio-testua. •  Lagun handiak izan arren, sarritan ez gara ados egoten.
2 •  Zein garaitan bizi izan zen Mozart? •  Agurtu dudan neska nirekin joaten da frantseseko
•  Barraskiloak garbitzeko, uretan jartzen ditu gure amonak. eskoletara.

•  Zenbait txoriri eraztunak jarri dizkiete migrazioak •  Negua heltzen denean, animalia askok hibernatu egiten
kontrolatzeko. dute.

•  Lau autok talka egin dute A-8 autobidean. •  Zerbait behar baduzu, telefonoz deitzea besterik ez duzu.

•  Aitziberren baserria non dagoen? Lekutan dago hori!


6 Sortu hitzak -tasun eta -keria atzizkiak erantsiz.

3 •  Hainbat herritan suteak egon dira udan. •  Harrotasun, harrokeria

•  Gure auzoko bi agureri loteria tokatu zaie aurten. •  Gizontasun, gizonkeria

•  Zenbat ikaslek bazkaltzen dute jantokian? •  Adiskidetasun, adiskidekeria

•  Igela printze bihurtu zen neskatoak musu eman zionean. •  Handitasun, handikeria
•  Umetasun, umekeria

30 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
7 •  Garatxoa kentzeko ebakuntza txiki bat egin behar diote
Koldori.
•  Urrezko ezteiak direla eta, ospakizun berezia antolatu dute
aitona-amonek.
•  Amerikako aurkikuntza azaltzen duten hainbat hipotesi
dago.
•  Eginkizun asko ditut gaur goizean, lagunduko al didazu?
•  Zerbitzua hobetzeko iradokizun batzuk egin dizkiogu
dendariari.
8
•  bidaia •  barea •  katea •  lamina
•  galdera •  giltza •  natura •  arbola
•  zorua •  aztarna •  gauza •  zuhaitza
•  gela •  okela •  zientzia •  semea
•  amona •  koroa •  platera •  eskola

9 Osatu testua, parentesi arteko -a itsatsidun hitzak


deklinatuta.
Logelako armairuko gauzak ordenatzeko agindu dit amak eta
galdera bat egin dit: «Jostailuekin zer egingo duzu?
Lehengusinari eman iezazkiozu». Egia esan, sekulako
tontakeria litzateke zakarrontzira botatzea, beraz, izebaren
etxera eramatea erabaki dut. Zakukada bi jostailu eraman
dizkiot azkenean! Hori bai, plastikozko animaliak oraindik ere
neuretzat gorde ditut. Bueno, eta amonak Londresetik
ekarritako panpina biak ere sakratuak dira! Bueno, ordena
apur bat jarri dut, behintzat.
10 PASAI SAN JUANGO ZEZENAK
Esplikatu behar dut / ikusi dudana, / isilik ezin egon, / hau
da gure lana; / Pasaiarako beti / bada zer esana: /
hirugarren balkoian / daukate zezena.
Etxe hartan zirenak / harriturik daude, / bastante sustatuak /
dudarikan gabe; / konfiantzarik inon / ez zuten batere, / ezin
fiaturikan / teilatuan ere.
•  Gaia: jaiak, herrietako istorioak, Pasaiako zezenarena
•  Neurria: zortziko txikia.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 31
7 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri Richart-eko egiturari buruzko azalpen-testu zatia eta aukeratu.

Meteorito baten edo sumendien eraginez sortu zela pentsatu bada ere, egindako
ikerketek bi aukera horiek alboratu dituzte. Gaur egun, hipotesi nagusiak lurraren
goiko geruzaren mugimendu tektonikoaren eraginez atera zela dio, eta, ondoren,
haize eta uraren higaduragatik egitura zulatzen joan dela.
7 haizetara

❑ Fenomenoa deskribatzen du. ❑ Adituen hipotesiak azaltzen ditu.


❑ Fenomenoaren kausa zehazten du. ❑ Adibideak ematen ditu.

GRAMATIKA 2 Berridatzi perpausak aditz jokatuak jokatugabe bihurtuz.

•  Umorea aldatzen ez baduzu, ez duzu filmarekin barrerik egingo. (ezean)

•  Gauez ikasiko badut, kafea hartu beharko dut. (-t(z)ekotan)

•  Lo gehiegi egiten badut, buruko minez esnatzen naiz. (-(e)z gero)

•  Dutxarik hartzen ez baduzue, hoztu egingo zarete. (ezik)

•  Dantza txapelketa irabaziko badugu, gogor entseatu behar dugu. (-t(z)ekotan)

GRAMATIKA 3 Sortu baldintza-perpausak aditz jokatuez.

•  Gu berandu (oheratu) bihar berandu

(esnatu)

•  Zuk sukaldea (batu) , nik siesta

(egin)

•  Umeek goxokiak (jan) , hortzetako arazoak

(izan)

•  Nik idazlana (idatzi) , zuek lana

(aurkeztu)

•  Zuek zarata handia (egin) , irakasleak errieta

(egin)

32 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

GRAMATIKA 4 Jarri orainaldiko aditzak iraganean, eta alderantziz.

•  Zuek goizago etorriko bazinete, lana garaiz amaituko zenukete.

•  Gogor lan egin banu, marka haustea lortuko nukeen.

•  Arropa zarpailez jantzi banintz, ez nintzatekeen antzokian sartuko.

•  Freskagarri gehiegi edan balute, sabeleko mina izango zuketen.

•  Taxia hartuko bagenu, askoz arinago helduko ginateke.

GRAMATIKA 5 Osatu testua koadroko baldintzak erabiliz.

bagenu – genuke – bazenu – bazina – nituzke – bagina banu – banintz – nintzakete


zatekeen – zenukeen – nintzakete – zenituzke – ginatekeen – nuke – zinateke – bazina

Ni oporretan egongo , lagunekin mundua ezagutzera joango

. Dirurik izango , Europarako trena hartuko

eta Mikelen eta Itziarren bidaia txartelak ere ordainduko .

Lagunartean egongo gu, ikaragarri ondo pasatuko .

Zu nora joango bidaiatzeko aukera izango ? Europara

joango , lagunak eramango ? Agian, guk abenturazko

telebista-programan izena eman izan , ametsa egia bihurtuko

eta Amazonas ingurua ezagutzen egongo . Zu zeu

ere ausartagoa izan , horrelako abenturaren batean parte hartuko

LEXIKOA 6 Osatu esaldiak -dun, -ti, -tsu eta -bera atzizkiekin.

•  Kontuz zer esaten diozun, hain da (sentitu) !

•  Bihar (eguzki) badago, hondartzara joatekotan gaude.

•  Jan eta jan eta ez da asetzen, (gose) hutsa da.

•  (Praka) emakume hori zure amona dela pentsatu dut.

•  Ez izan (kezka) , laster helduko da etxera!

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 33
PROBA

LEXIKOA 7 Idatzi definizioei dagozkien hitzak.

•  Tranpak egiteko joera duena:


•  Oso erraz hunkitzen dena:
•  Adarrak dituena:
•  Indar handia duena:

ORTOGRAFIA 8 Erantzun galderei baiezka.

•  Ez al dabiltza lanean?




•  Baduzue zapirik, mesedez?




•  Ba al dakite zer ordu den?




•  Ba al dator Jon?

ORTOGRAFIA 9 Osatu perpausak aditzei ba- edo -(e)z gero erantsiz.

•  Lasai, Aitor. Zu hitz egiten hasten , guztiak isilduko dira.

•  Astiroago irakurri , hobeto ulertuko dugu guztiok.

•  Oihu egiten , txoriak beldurtuko ditut.

•  Aner etortzen , gurekin jolastu nahiko du.

LITERATURA 10 Irakurri olerkia eta adierazi zeri buruz ari den eta nor zen egilea.

KONTRAPAS

Heuskara
ialgi adi kanpora 

Garaziko herria 
Benedika dadila
Heuskarari eman dio 
Behar duien thornuia.

Heuskara

Ialgi adi plazara

Bertze jendek uste zuten
Ezin eskriba zaiteien 
Orai dute phorogatu
Enganatu zirela. 

Heuskara 
Ialgi adi mundura

34 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
7 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Kausa-ondoriozko azalpen-testuen ezaugarriak ezagutzen ditu. 1

Aditz jokatugabeak erabiliz, baldintzazko perpausak sortzen daki. 2

Badaki baldintzazko perpausak sortzen. 3

Baldintzako orainaldiko eta iraganeko aditzak bereizten ditu eta egoki erabiltzen ditu. 4

Testuinguruaz lagunduta, baldintzako aditzak txertatzeko gai da. 5

-dun, -ti, -tsu eta -bera atzizkien esanahia ulertzen du eta egoki erabiltzen ditu. 6

-dun, -ti, -tsu eta -bera atzizkiekin hitz eratorriak sortzen ditu. 7

Baiezko perpausetan ba- aurrizkia egoki erabiltzen du. 8

Badaki ba- eta -(e)z gero egiturez baldintza perpausak sortzen. 9

Pizkundeko olerkigile handiak ezagutzen ditu eta olerkiak ulertzeko gai da. 10

ERANTZUNAK 4 •  Zuek goizago etorri (izan) bazinete, lana garaiz amaituko


zenuketen.
1 •  Fenomenoaren kausa zehazten du. •  Gogor lan egingo banu, marka haustea lortuko nuke.
•  Adituen hipotesiak azaltzen ditu. •  Arropa zarpailez jantziko banintz, ez nintzateke antzokian
2 •  Umorea aldatu ezean, ez duzu filmarekin barrerik egingo. sartuko.

•  Gauez ikastekotan, kafea hartu beharko dut. •  Freskagarri gehiegi edango balute, sabeleko mina izango
lukete.
•  Lo gehiegi eginez gero, buruko minez esnatzen naiz.
•  Taxia hartu (izan) bagenu, askoz arinago helduko
•  Dutxarik hartu ezik, hoztu egingo zarete. ginatekeen.
•  Dantza txapelketa irabaztekotan, gogor entseatu behar 5 Ni oporretan egongo banintz, lagunekin mundua ezagutzera
dugu. joango nintzakete. Dirurik izango banu, Europarako trena
3 Sortu baldintza-perpausak aditz jokatuez. hartuko nuke eta Mikelen eta Itziarren bidaia txartelak ere
ordainduko nituzke. Lagunartean egongo bagina gu,
•  Gu berandu oheratzen bagara, bihar berandu esnatuko
ikaragarri ondo pasatuko genuke. Zu nora joango zinateke
gara.
bidaiatzeko aukera izango bazenu? Europara joango bazina,
•  Zuk sukaldea batzen baduzu, nik siesta egingo dut. lagunak eramango zenituzke?Agian, guk abenturazko
•  Umeek goxokiak jaten badituzte, hortzetako arazoak telebista-programan izena eman izan bagenu, ametsa egia
izango dituzte. bihurtuko zatekeen eta Amazonas ingurua ezagutzen egongo
ginatekeen. Zu zeu ere ausartagoa izan bazina, horrelako
•  Nik idazlana idazten badut, zuek lana aurkeztuko duzue.
abenturaren batean parte hartuko zenukeen.
•  Zuek zarata handia egiten baduzue, irakasleak errieta
egingo dizue.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 35
6 •  Kontuz zer esaten diozun, hain da sentibera!
•  Bihar eguzkitsu badago, hondartzara joatekotan gaude.
•  Jan eta jan eta ez da asetzen, goseti hutsa da.
•  Prakadun emakume hori zure amona dela pentsatu dut.
•  Ez izan kezkatia, laster helduko da etxera!
7 •  tranpatia
•  hunkibera
•  adarduna
•  indartsua
8 •  Bai, badabiltza lanean.
•  Bai, badugu zapia.
•  Bai, badakite zer ordu den.
•  Bai, badator.
9 •  Lasai, Aitor. Zu hitz egiten hasten bazara, guztiak isilduko
dira.
•  Astiroago irakurriz gero, hobeto ulertuko dugu guztiok.
•  Oihu egiten badut, txoriak beldurtuko ditut.
•  Aner etortzen bada, gurekin jolastu nahiko du.
10 Euskarazko lehen liburua argitaratu dute. Horrela, euskaraz
ere idatz daitekeela erakutsi dute eta euskarari bere lekua,
garrantzia, ospea eman diote.
Egilea Bernat Etxepare da, Lingua Vasconum Primitiae
liburuaren egilea. Liburu hori da euskaraz inprimatu zen
lehenengoa, 1545ean.

36 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
8 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri eta erantzun.

Bizitza «letra larriz bizi dut»


Andoni Lubaki fotokazetaria hainbat gatazkaren lekuko izan da.
K: Thailandia, Mendebaldeko Sahara, Libia, Irak, Siria, Egipto…, gatazkan dau-
den herrialdeetan zer da kazetari izatea?
A.L: Bizitza «letra larriz» bizitzea da, txute bat. Oso bizirik sentitzen naiz, eta oso
zorionekoa. Badakizue, gogoko lekuan, aldaparik ez!

•  Zein zati bereiz daitezke zati honetan?

–  

–  

–  

•  Zer adierazten dute laburdurek?

GRAMATIKA 2 Osatu erlatibozko esaldiak.

naizen – dituzten – dudan – zenuen – diren

•  Nik goizean erosi aldizkariak gehigarria ere bazuen.

•  Aurten ez dute antolatuko zuk iaz irabazi txapelketa.

•  Trenez etorri atzerritar horiek Norvegiarrak dira.

•  Haurrek erosi kromoak neuk ere badauzkat.

•  Ni etorri bidetik etorriko dira gurasoak ere.

GRAMATIKA 3 Osatu esaldiak, hitzak ordena egokian jarrita.

•  pastelak / Eskatu / duzun


•  Atzo / antzezpena / ikusitako
•  esatariak / duenak / Irratiko / esan
•  Aitonak / bertsoa / zuen / abestu
•  utzitako / liburua / Apalategian

•   ez dauka txokolaterik.

•   Gorlizen estreinatu zuten.

•   asko harritu gaitu.

•   Lazkao Txikirena zen.

•   eskolara eramango dut bihar.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 37
PROBA

GRAMATIKA 4 Osatu esaldiak orainaldiko eta iraganeko NOR-NORK aditz laguntzaileak erabilita.

•  Egunero hiru aldiz garbitzen hortzak nik eta hortzetako haria ere erabiltzen .

•  Iaz guk furgoneta alokatu eta asteburuetan txangoak egin .

•  Lagunek gaur futbol-partida ikusi ; atzo, ordea, eskulanak egin .

•  Zuk atzo berokia gure etxean utzi eta aitak armairuan gorde .

•  Ikaragarri ondo pasatu atzo; gaur ere bikain pasatuko .

GRAMATIKA 5 Aukeratu aditz egokia perpausak osatzeko.

•  Nik zuek agurtu baina ez ikusi.

a) zaitut / nauzue b) zaituztet / nauzue c) zaituztet / duzue

•  Iaz guk zu ez ezagutu ere egiten.

a) zintugun b) gintuzun c) zenuen

•  Zuek ni bizikletaz ekartzen eskolara txikitan.

a) zintuztedan b) ninduzuen c) zenituen

•  Zuekin joatera gonbidatu baina ez daukat astirik.

a) zaituztegu b) nauzue c) zaituzte

•  Dendariak zalantzatan ikusi eta gu laguntzera etorri zaigu.

a) ditugu b) gintuen c) gaitu

LEXIKOA 6 Osatu hitz eratorriak.

•  harri + -tzar begi + -ño

•  handi + -kote leiho + -tila

•  asto + -tzar liburu + -xka

•  zabal + -kote haur + -txo

•  arrain + -tzar apur + -ño

LEXIKOA 7 Osatu esaldiak goiko hitzez.

•   horretan dituzu telebista programatzeko jarraibideak.

•  Hori ! Azpian karramarroak egongo dira, seguru.

•  Itxaron bat, mesedez!

•   hori ez zaigu labean kabitu ere egingo.

•   itxita badago, pasa zaitez bulegora, mesedez.

38 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

ORTOGRAFIA 8 Azpimarratu hitz segida bakoitzean gaizki idatzitakoa.

•  oihal, bahitu, uharte, behar, nahi, zeharkatu, zihur.


•  harrezkero, horregatik, heurekin, honantz, haiengana, honetarako.
•  herri, hautsi, huskeria, haurdun, hosto, harbola, hiri.
•  lehun,oihan, leiho, ohitura, uhin, ahultasun.
•  lehertu, ohol, gihar, saihets, bihurtu, hurbil, hurrun.

ORTOGRAFIA 9 Berridatzi esaldiak h behar den tokian jarrita.

•  Miia erre dut eta ankaz arri bat jo. Au eguna, au!

•  Ontzaren uluek aateak eta auntzak esnatu dituzte.

•  Bei zaar orrek esne ugari ematen zuen leen egunero.

•  Otz andia egiten du eta odei beltzak ditugu. Artu berokia.

LITERATURA 10 Irakurri eta aukeratu.

INORK AGINTZEN EZ DIDALAKO


Inok agintzen ez didalako
dut maite
maite dudana.
Inork agintzen ez didalako
ditut basamortua eta izarlokak maite.
Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak
ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura,
sagarrondoetan eskegiriko bihotz horiak,
tristura handiegia zaien neskatxak
eta zure irria, zure irria ere
inork agintzen ez dudalako
dut maite.
Joseba Sarrionandia
•  Olerkiak forma askea / zurruna du.
•  Askatasunaz / Gizarteko arazoez mintzo da.
•  Errimaduna / Errima gabea da.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 39
8 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Kazetaritza-elkarrizketaren ezaugarriak ezagutzen ditu eta atalak bereizteko gai da. 1

Testuinguruaz lagunduta, badaki erlatibozko perpausak osatzen. 2

Hitzak ordenatuz, erlatibozko perpausak sortzeko gai da. 3

Badaki NOR-NORK aditz laguntzaileez perpausak osatzen. 4

Egoki aukeratzen ditu NOR-NORK erako aditz laguntzaileak. 5

Atzizki graduatzaileekin hitz eratorriak sortzen ditu. 6

Hitz eratorriak testuinguruaren arabera txertatzen ditu. 7

Egoki identifikatzen ditu h letradun hitzak. 8

Egoki erabiltzen du h letra. 9

Abangoardiako olerkigintzaren ezaugarriak ezagutzen ditu. 10

ERANTZUNAK 4 •  Egunero hiru aldiz garbitzen ditut hortzak nik eta


hortzetako haria ere erabiltzen dut.
1 •  Zein zati bereiz daitezke zati honetan? •  Iaz guk furgoneta alokatu genuen eta asteburuetan
– Izenburua. txangoak egin genituen.
•  Lagunek gaur futbol-partida ikusi dute; atzo, ordea,
–  Pertsonaren aurkezpena.
eskulanak egin zituzten.
– Elkarrizketa.
•  Zuk atzo berokia gure etxean utzi zenuen eta aitak
•  Zer adierazten dute laburdurek? Noren hitzak diren. armairuan gorde zuen.
2 •  Nik goizean erosi dudan aldizkariak gehigarria ere bazuen. •  Ikaragarri ondo pasatu genuen atzo; gaur ere bikain
•  Aurten ez dute antolatuko zuk iaz irabazi zenuen pasatuko dugu.
txapelketa. 5 •  Nik zuek agurtu zaituztet baina ez nauzue ikusi.
•  Trenez etorri diren atzerritar horiek Norvegiarrak dira. •  Iaz guk zu ez zintugun ezagutu ere egiten.
•  Haurrek erosi dituzten kromoak neuk ere badauzkat. •  Zuek ni bizikletaz ekartzen ninduzuen eskolara txikitan.
•  Ni etorri naizen bidetik etorriko dira gurasoak ere. •  Zuekin joatera gonbidatu nauzue baina ez daukat astirik.
3 •  Eskatu duzun pastelak ez dauka txokolaterik. •  Dendariak zalantzatan ikusi gaitu eta gu laguntzera etorri
zaigu.
•  Atzo ikusitako antzezpena Gorlizen estreinatu zuten.
•  Irratiko esatariak esan duenak asko harritu gaitu.
•  Aitonak abestu zuen bertsoa Lazkao Txikirena zen.
•  Apalategian utzitako liburua eskolara eramango dut bihar.

40 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
6
•  harritzar begiño
•  handikote leihatila
•  astotzar liburuxka
•  zabalkote haurtxo
•  arraintzar apurño

7 •  Liburuxka horretan dituzu telebista programatzeko


jarraibideak.
•  Hori harritzarra! Azpian karramarroak egongo dira, seguru.
•  Itxaron apurño bat, mesedez!
•  Arraintzar hori ez zaigu labean kabitu ere egingo.
•  Leihatila itxita badago, pasa zaitez bulegora, mesedez.
8 •  zihur
•  heurekin
•  harbola
•  lehun
•  hurrun
9 •  Mihia erre dut eta hankaz harri bat jo. Hau eguna, hau!
•  Hontzaren uluek ahateak eta ahuntzak esnatu dituzte.
•  Behi zahar horrek esne ugari ematen zuen lehen egunero.
•  Hotz handia egiten du eta hodei beltzak ditugu. Hartu
berokia.
10 •  Olerkiak forma askea du.
•  Askatasunaz mintzo da.
•  Errima gabea da.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 41
9 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri gutuna eta osatu taula,

Behingoagatik, aberats
Zuzendari hori:
Heldu zaizkigu beherapenak eta, behingoagatik, aberats sentitu gara. Dendarik
denda ibili gara; aurretiaz aukeratutako produktuak merke-merke aurkitu ditugu.
Probatu, aztertu eta miretsi egin ditugu, gure seme-alabak balira bezala. Erosi egin
ditugu, eta dendako ugazaba baino zuhurragoak garela ere pentsatu dugu. Okerra.
Hemendik gutxira jabetuko gara, behar ez genituen hainbat gauza erosi ditugula
konturatzen garenean.
Hausnartzera bultzatuko gaituelakoan agurtzen zaitut.
Oskar Basterretxea

Izenburua

Hasierako agurra

Sarrera eta azalpena

Bukaerako agurra

Sinadura

GRAMATIKA 2 Bete hutsuneak bezain, beste edo besteko erabilita.

•  Zuk nik txipiroi arrantzatu dituzula? Ezta hurrik eman ere!

•  Asier anaia zaharra altua da jada.

•  Ez dut inoiz une hartan zoriontasuna sentitu!

•  Bi jostailuak berdintsuak dira, bata bestea zaratatsua.

•  Ezinezkoa da aitonak hitz egitea, berbalapiko hutsa da.

GRAMATIKA 3 Berridatzi esaldiak.

•  Nik lau basokada ur edan ditut. Zuk 6 edan dituzu. (baino gutxiago)

•  Mirenek 8 madari bildu ditu. Ikernek 6 bildu ditu. (baino gehiago)

•  Nik egarri handia nuen. Zuk ere egarri handia zenuen. (adinako)

•  Gure sokak 10 metro ditu. Zuenak 12 metro. (baino -ago)

42 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

GRAMATIKA 4 Aukeratu aditz egokia perpausak osatzeko.

•  Gu lagunei gezurretan ibili harrapatu egin gaituzte.

a) gatzaizkie b) zaizkigu c) gatzaie

•  Zuek Mikeli hurbildu bart, laguntza eske.

a) zatzaizkiote b) zintzaioten c) zintzaizkioten

•  Ni ingelesez mintzatu atzerritarrari elkar ulertzeko.

a) gatzaizkio b) natzaio c) gintzaizkion

•  Erietxean zeundela, gu sarritan joaten bisitan.

a) gintzaizkizun b) gatzaizkizu c) gintzaizkizuen

GRAMATIKA 5 Osatu esaldiak, NOR-NORI erako aditz trinko egokiak aukeratuz.

datorkizu – dabilkie – datozkigu – natorkizu – nabilkio

•  Azkoitiko lagunak (guri) etxera asteburua pasatzera.

•  Etxea aldatzeko ideia buruan bueltaka gurasoei.

•  Hemen nauzu berriz; laguntza eske .

•  Ondo atseden hartzea, nekatu itxura daukazu.

•  Aspaldian atzetik, elkarrizketa egiteko hitzordua eskatzen.

LEXIKOA 6 Osatu hitz elkartuak hitz hauekin.

•  esku + zabal =  •  odol + bero = 

•  arte + lan =  •  sor(tu) + leku = 

•  lehia(tu) + kide =  •  ikas(i) + etxe = 

•  angelu + zuzen =  •  hauts + ontzi = 

•  etorr(i) + bide =  •  katu + kume = 

LEXIKOA 7 Azpimarratu testuko hitz elkartuak.

Trenbide ondoko eserlekuan jesarri da Markel, euskararako idazlana idazteko inspirazio bila.

Bizkar-zorrotik papera atera eta ingurura begiratzeari ekin dio. Urrutira kale-garbitzailea ikusi du,

gizon sudurluze eta burusoila. Ez zaio ezer bururatu. Tren-geltokiaren pareko artaldeari erreparatu

dio gero...ezer berezirik ez...arkumeak, ahuntz adarmotz bi...Trasteak batu eta helmuga zehatzik

gabe etorbidean behera joan da, zer okurrituko.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 43
PROBA

ORTOGRAFIA 8 Hautatu forma zuzena kasu bakoitzean.

•  mendirik-mendi / mendirik mendi •  Vitoria-Gasteiz / Vitoria Gasteiz

•  neba-arrebak / neba arrebak •  diru-eske / diru eske

•  eder-ederra / eder ederra •  zirt-zart / zirt zart

•  min-hartu / min hartu •  Txindoki-mendia / Txindoki mendia

•  zuri-urdina / zuri urdina •  poliki-poliki / poliki poliki

ORTOGRAFIA 9 Jarri marratxoa beharrezkoa den hitz-elkarketetan.

•  Banan banan eta astiro astiro sartu dira ikasle guztiak gelan.
•  Hiru lau aldiz ikusi makusi esan ostean, gurasoak berarekin jolastea lortu zuen.
•  Ezkio Itsasoko biztanleek etxerik etxe abesten dute Gabonetan.
•  Neska mutilak aurrez aurre jarri zituztenean egia jakitea lortu genuen.
•  Nerbioi ibaian plist plasta egin behar zuela ez zitzaion bururatu, bada, umetxoari!

LITERATURA 10 Irakurri eta erantzun.

MACBETH: Eta porrot egingo bagenu? (koldartuta)

MACBETH ANDEREA: Ze porrot eta porrot bako! (zeharo sututa) Hartu adorea eta ez dugu porrotik
egingo. Duncan loak hartzen duenean—eta gaurko bidaia neketsuaren ostean laster lokartuko
da— haren gelazain biak ardoz mozkor-mozkor egingo ditut, eta oroimena deuseztatuta geldituko
zaie; haiek txerri-lotan eta euren izateak, ardoz bustita, hil antzean dauden artean, zer ez diogu
egingo guk biok zaintzaile gabeko Duncani?
Macbeth, Shakespeare (moldatua)

•  Zer egiteko asmotan dabiltza? 

•  Zein da pertsonaia bakoitzaren jarrera? 

•  Zein azpigenerori dagokio? 

•  Akotaziorik ba al dago? Zein? 

44 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
9 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Gutun irekiaren atalak identifikatzeko gai da. 1

Testuinguruaz lagunduta, bezain, beste eta besteko konparazio-hitzak egoki txertatzen ditu. 2

Badaki konparaziozko perpausak idazten. 3

Egoki aukeratzen ditu NOR-NORI aditz laguntzaileak. 4

NOR-NORI aditz trinkoak testuinguruaren arabera txertatzen ditu. 5

Badaki hitz elkartuak sortzen. 6

Hitz elkartuak identifikatzeko gai da. 7

Hitz elkartuak sortzean, marratxoa egoki erabiltzen daki. 8

Badaki hitz elkartuak egoki idazten. 9

Antzerkiaren azpigeneroak ezagutzen ditu eta identifikatzeko gai da. 10

ERANTZUNAK 2 •  Zuk nik beste txipiroi arrantzatu dituzula? Ezta hurrik eman
ere!
1 Izenburua Behingoagatik, aberats •  Asier anaia zaharra bezain altua da jada.
•  Ez dut inoiz une hartan besteko zoriontasuna sentitu!
Hasierako
Zuzendari hori:
agurra •  Bi jostailuak berdintsuak dira, bata bestea bezain
zaratatsua.
Heldu zaizkigu beherapenak eta,
behingoagatik, aberats sentitu gara. •  Ezinezkoa da aitonak beste hitz egitea, berbalapiko hutsa
Dendarik denda ibili gara; aurretiaz da.
aukeratutako produktuak merke-merke 3 •  Nik zuk baino ur gutxiago edan dut.
aurkitu ditugu. Probatu, aztertu eta
•  Mirenek Ikernek baino madari gehiago bildu ditu.
Sarrera eta miretsi egin ditugu, gure seme-alabak
azalpena balira bezala. Erosi egin ditugu, eta •  Zuk nik adinako egarria zenuen.
dendako ugazaba baino zuhurragoak •  Gure soka zuena baino laburragoa da. / Zuen soka gurea
garela ere pentsatu dugu. Okerra. baino luzeagoa da.
Hemendik gutxira jabetuko gara,
4 •  Gu lagunei gezurretan ibili gatzaizkie eta harrapatu egin
behar ez genituen hainbat gauza erosi
gaituzte.
ditugula konturatzen garenean.
•  Zuek Mikeli hurbildu zintzaizkioten bart, laguntza eske.
Bukaerako Hausnartzera bultzatuko gaituelakoan
•  Ni ingelesez mintzatu natzaio atzerritarrari elkar ulertzeko.
agurra agurtzen zaitut.
•  Erietxean zeundela, gu sarritan joaten gintzaizkizun bisitan.
Sinadura Oskar Basterretxea

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 45
5 •  Azkoitiko lagunak datozkigu (guri) etxera asteburua
pasatzera.
•  Etxea aldatzeko ideia buruan bueltaka dabilkie gurasoei.
•  Hemen nauzu berriz; laguntza eske natorkizu.
•  Ondo datorkizu atseden hartzea, nekatu itxura daukazu.
•  Aspaldian nabilkio atzetik, elkarrizketa egiteko hitzordua
eskatzen.
6
•  eskuzabal •  odolbero
•  artelan •  sorleku
•  lehiakide •  ikastetxe
•  angeluzuzen •  hautsontzi
•  etorbide •  katakume

7 Trenbide ondoko eserlekuan jesarri da Markel, euskararako


idazlana idazteko inspirazio bila. Bizkar-zorrotik papera atera
eta ingurura begiratzaeri ekin dio. Urrutira kale-garbitzailea
ikusi du, gizon sudurluze eta burusoila. Ez zaio ezer bururatu.
Tren-geltokiaren pareko artaldeari erreparatu dio gero...ezer
berezirik ez...arkumeak, ahuntz adarmotz bi...Trasteak batu
eta helmuga zehatzik gabe etorbidean behera joan da, zer
okurrituko.
8
•  mendirik mendi •  Vitoria-Gasteiz
•  neba-arrebak •  diru eske
•  eder-ederra •  zirt-zart
•  min hartu •  Txindoki mendia
•  zuri-urdina •  poliki-poliki

9 •  Banan-banan eta astiro-astiro sartu dira ikasle guztiak


gelan.
•  Hiru-lau aldiz ikusi-makusi esan ostean, gurasoak berarekin
jolastea lortu zuen .
•  Ezkio-Itsasoko biztanleek etxerik etxe abesten dute
Gabonetan.
•  Neska-mutilak aurrez aurre jarri zituztenean egia jakitea
lortu genuen.
•  Nerbioi ibaian plisti-plasta egin behar zuela ez zitzaion
bururatu, bada, umetxoari!
10 •  Duncani zerbait egitekotan dabiltza, hiltzekotan edo.
•  Macbeth izututa dago, porrotaren beldur da. Anderea
adoretsu dago, ausart.
•  Tragedia.
•  Bai, koldartuta eta zeharo sututa.

46 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
10 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri lagunarteko mezu elektronikoa. Ondoren, adierazi zein atalek osatzen duten
goiburukoa, zeinek gorputza eta zeinek oina.

Gaia: Futbol taldea


Aspaldiko, Amaia!
Zelan zabiltza ikastetxe berrian? Hara joan zinenetik ez dugu elkar ikusi!
Gorkak esan dit zure ikastetxe berrian futbol-taldea daukazuela eta zu taldeko
atezaina zarela, hala al da? Nire ikastetxean ez dago futbol-talderik, eskubaloi-
taldean eman nuen izena. Egia esan, oso gustura nago, taldekide bikainak ditut
eta oso ondo moldatzen gara gure artean, baina niri futbola gustatzen zait. FUT-
BOLA BENETAN MAITE DUT.
Galdetuko diozu, mesedez, zuen entrenatzaileari ea datorren urtean, nahiz eta
zuen ikastetxekoa ez izan, zuen taldeko kide izan naitekeen?
Beste barik, Amaia, ea datorren urtean talde berean jokatzerik daukagun!
Eskerrik asko eta hurrengora arte!
Jasone

Goiburukoa: 

Gorputza: 

Oina: 

GRAMATIKA 2 Aukeratu aditz forma egokia esaldiak osatzeko.

•  Aintzanek eskumuturra bihurritu duela / duenik esan digu Leirek.

•  Ez dakit zenbat orrialde dituela / dituen liburutzar horrek.

•  Galdutako mendizaleak ondo aurkitu dituztela / dituztenik entzun dugu irratian.

•  Ez nuen uste txangorako baimena gaurko ekarri behar genuela / genuenik.

•  Kermanek jakin nahi du ea azterketako emaitza noiz emango digutela / diguten.

GRAMATIKA 3 Berridatzi perpausak, konpletiboa eta zehar-galdera erabiliz.

•  Astelehenean naturako azterketa egingo dugu. Hori esan digu irakasleak.

•  Non ezkutatu didazue nire bizkar-zorroa? Galdetu digu Andonik.

•  Amaia bihar etorriko da Erromatik. Nik ez dut uste.

•  Zenbat lagun gonbidatu dituzu etxera? Galdetu dio amak Leireri.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 47
PROBA

GRAMATIKA 4 Osatu perpausak koadroko aditzak erabilita.

dizkizuete – zidaten – genizkizuen – zenigun – dizkiete

•  Gurasoek artzain-txakurkume bat oparitu nire urtebetetzean.

•  Atzo goizean, zuk ogi txigortua prestatu gosaltzeko guri.

•  Sherpek traste guztiak igotzen mendizaleei kanpamentu nagusira.

•  Txikitan, guk zuei pasadizoak eta istorioak kontatzen lotaratzean.

•  Liburu-dendakoek astelehenerako ekarriko zuek eskatutako liburuak.

GRAMATIKA 5 Osatu elkarrizketa, NOR-NORI-NORK erako aditzak erabiliz.

—Mikel, iazko txapelketarako, zuri eskatu erraketa , ezta?


—Bai, lasai, aspaldi bueltatu ; irristailuak, ordea, ez oraindik eman.
—Aizu, bihar ere tenisean aritzeko geratu gara. Utziko berriro, mesedez? Irristailuak,
falta barik, bihar ekarriko , zin dagit.
—Sentitzen dut, Koldo, baina Asierri utzi aurrekoan eta ez oraindik
itzuli.
—Bada, lasai, lehengusuei eskatuko , zaharren bat utziko , ziur.
—Eta zergatik ez zuzenean Asierri eskatzen?
—Ideia bikaina!

LEXIKOA 6 Osatu esaldiak hitz hauekin, bakoitzak dituen adierak kontuan hartuta.

zubi – giltza – izar

•  Judoka horrek ikaragarria egin dio aurkariari.

•  Hiriko argiek zeruko ikustea oztopatzen dute.

•  Etxeko aurkitu ezean, ezingo gara etxera sartu!

•  Bidasoa ibaian berria egiteko proiektua aurkeztu dute.

•  Abendu hasieran lau eguneko izango dugu aurton.

•  Hollywoodeko hari eman zioten Oscar saria.

ORTOGRAFIA 7 Azpimarratu hitz segida bakoitzean gaizki idatzitakoa.

•  sendatu, zabaldu, lasaitu, lisatu, bexarkatu, gaiztotu, zehaztu.


•  hamasei, senbat, bost, zazpi, zenbaki, zortzi, asko.
•  aizkora, aiztoa, zoramen, sardezka, zabalera, sakonera.
•  abenturazale, zehaztasun, zailtazun, idazle, salerosi, eskuratu.
•  xuxurlatu, sume, Gasteiz, saihestu, adierazi, ahaztu, eskatu.

48 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

LEXIKOA 8 Lotu azpimarratutako hitz polisemikoak dagozkien esanahiekin.

esan – zin egin – bildu – altxatu

•  Poliziak aginduta, besoak jaso zituen lapurrak.

•  Aspaldiko esaera asko jaso zituen liburu horretan.

•  Sakelakoa urtebetetzean oparituko ziola agindu zion aitak.

•  Mahaia atontzeko agindu dit aitak.

ORTOGRAFIA 9 Osatu esaldiak, hitzei z, s eta x txistukariak erantsiz.

•   aude la ai eta a al ie aio u ure ke ka iraka leari.

•   enbat enbaki artu behar ditu u o ketarako? ei ala a pi?

•   emeak e in uen iku ki un hori galdu, mu ika ale amorratua da!

•  aboi oso gare tia da; e ahutu, aflatxo batzuekin nahikoa da.

•  Trene , auto , hega kine ein autobu e joan aite ke Li boara.

LITERATURA 10 Irakurri eta erantzun galderei.

1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren
azken portura, Tolosara.
Mendian gora, Vasconum.
Hemeretzi urtez asfalto hutsean hazi eta baserri batera joan nintzen, neure burua Josecho el Vasco
bihurtu nahian. Maleta handi batekin. Kristoren bero bustia. Ibaiak (akaso neolitikoan ibai izanak)
kirasturik guztiz giroa.
Indigena batek seinalatu zidan bidea; tipoak ulertu nire galdera, eta arras harriturik ni, euskaraz
komunika nintekeela eta.
Kutsidazu bidea, Ixabel. Josean Sagastizabal

•  Argumentuko zein atal dela uste duzu? Zergatik? 

•  Nor da kontalaria? Zein pertsona erabiltzen du? 

•  Zenbat pertsonaia agertzen dira? 

•  Noiz gertatzen da narrazioa? 

•  Non kokatzen da kontakizuna? Tokia benetakoa ala asmatutakoa da? 

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 49
10 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Lagunarteko mezu elektronikoaren atalak bereizten ditu eta izendatzeko gai da. 1

Adierazpen-perpaus osagarriak eta zehar-galderak egoki osatzen ditu. 2

Badaki perpaus osagarriak idazten. 3

NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileak testuinguruaren arabera txertatzen ditu. 4

Testuinguruaz lagunduta, egoki erabiltzen ditu NOR-NORI-NORK erako aditz laguntzaileak. 5

Testuinguruaz lagunduta, hitz polisemikoak egoki txertatzen ditu. 6

Egoki idazten ditu s, x eta z daramaten hitzak. Hitz polisemikoen adierak bereizten ditu. 7

Hitz polisemikoen adierak bereizten ditu. 8

Egoki erabiltzen ditu s, x eta z txistukariak.. 9

Narrazioaren elementuak ezagutzen ditu eta badaki identifikatzen. 10

ERANTZUNAK 2 •  Aintzanek eskumuturra bihurritu duela esan digu Leirek.


•  Ez dakit zenbat orrialde dituen liburutzar horrek.
1 Goiburukoa: Gaia (Futbol-taldea) eta hasierako agurra
•  Galdutako mendizaleak ondo aurkitu dituztela entzun dugu
(Aspaldiko, Amaia!).
irratian.
Gorputza: Sarrera (Zelan zabiltza ikastetxe berrian? Hara joan
•  Ez nuen uste txangorako baimena gaurko ekarri behar
zinenetik ez dugu elkar ikusi!) eta mamia edo testua (Zelan
genuenik.
zabiltza ikastetxe berrian? Hara joan zinenetik ez dugu elkar
ikusi! •  Kermanek jakin nahi du ea azterketako emaitza noiz
emango diguten.
Gorkak esan dit zure ikastetxe berrian futbol-taldea
daukazuela eta zu taldeko atezaina zarela, hala al da? Nire 3 •  Astelehenean naturako azterketa egingo dugula esan digu
ikastetxean ez dago futbol-talderik, eskubaloi-taldean eman irakasleak.
nuen izena. Egia esan, oso gustura nago, taldekide bikainak
•  Bizkar-zorroa non ezkutatu diogun galdetu digu Andonik.
ditut eta oso ondo moldatzen gara gure artean, baina niri
futbola gustatzen zait. FUTBOLA BENETAN MAITE DUT. •  Nik ez dut uste Amaia bihar etorriko denik Erromatik.
Galdetuko diozu, mesedez, zuen entrenatzaileari ea datorren •  Etxera zenbat lagun gonbidatu dituen galdetu dio amak
urtean, nahiz eta zuen ikastetxekoa ez izan, zuen taldeko Leireri.
kide izan naitekeen?) 4 •  Gurasoek artzain-txakurkume bat oparitu zidaten nire
Oina: Amaierako agurra (Beste barik, Amaia, ea datorren urtebetetzean.
urtean talde berean jokatzerik daukagun! •  Atzo goizean, zuk ogi txigortua prestatu zenigun gosaltzeko
Eskerrik asko eta hurrengora arte!) eta sinadura (Jasone). guri.
•  Sherpek traste guztiak igotzen dizkiete mendizaleei
kanpamentu nagusira.

50 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
•  Txikitan, guk zuei pasadizoak eta istorioak kontatzen 9 •  Zaude lasai eta azal iezaiozu zure kezka irakasleari.
genizkizuen lotaratzean.
•  Zenbat zenbaki sartu behar dituzu zozketarako? Sei ala
•  Liburu-dendakoek astelehenerako ekarriko dizkizuete zuek zazpi?
eskatutako liburuak.
•  Semeak ezin zuen ikuskizun hori galdu, musikazale
5 —Mikel, iazko txapelketarako, zuri eskatu nizun erraketa, ezta? amorratua da!
—Bai, lasai, aspaldi bueltatu zenidan; irristailuak, ordea, ez
•  Xaboi oso garestia da; ez xahutu, xaflatxo batzuekin
dizkidazu oraindik eman...
nahikoa da.
—Aizu, bihar ere tenisean aritzeko geratu gara...utziko
•  Trenez, autoz, hegazkinez zein autobusez joan zaitezke
didazu berriro, mesedez? Irristailuak, falta barik, bihar
Lisboara.
ekarriko dizkizut, zin dagit...
—Sentitzen dut, Koldo, baina Asierri utzi nion aurrekoan eta 10 •  Hasiera, testua kokatzen duelako.
ez dit oraindik itzuli. •  Protagonista, 1. pertsona.
—Bada, lasai, lehengusuei eskatuko diet, zaharren bat utziko
•  Bakarra.
didate, ziur.
•  1980an, iraganean.
—Eta zergatik ez diozu zuzenean Asierri eskatzen?
—Ideia bikaina! •  Tolosan. Benetakoa.

6 •  Judoka horrek giltza ikaragarria egin dio aurkariari.


•  Hiriko argiek zeruko izarrak ikustea oztopatzen dute.
•  Etxeko giltza aurkitu ezean, ezingo gara etxera sartu!
•  Bidasoa ibaian zubi berria egiteko proiektua aurkeztu dute.
•  Abendu hasieran lau eguneko zubia izango dugu aurton.
•  Hollywoodeko izar hari eman zioten Oscar saria.
7 •  bexarkatu
•  senbat
•  sardezka
•  zailtazun
•  sume
8 •  Poliziak aginduta, besoak altxatu zituen lapurrak.
•  Aspaldiko esaera asko bildu zituen liburu horretan.
•  Sakelakoa urtebetetzean oparituko ziola zin egin zion aitak.
•  Mahaia atontzeko esan dit aitak.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 51
11 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri iritzi-artikulua eta idatzi subjektibotasuna adierazten duten egiturak.

Benetan harritzen nau zientziak berez duen garatzeko indarrak. Galdera batek bes-
te bat ekartzen du, erantzun batek beste norabait joateko atea irekitzen baitu. Horrek
egiten du jakintzan sakontzea eta zabaltzea. Uste dut gizartea ez dela ohartzen eta
ez duela aintzat hartzen. Nire ustez, zientziak berezkoa du garatzeko indarra, baita
gu garatzekoa ere; eta hori ona da, txarra baino gehiago.

Horrekin lotuta, txundigarria iruditzen zait, ordenagailuak zabaldu direnetik, zer


indar eman dion horrek zientziari, aurrera egiteko, zabaltzeko eta sakontzeko.

GRAMATIKA 2 Lotu zatiak denborazko perpausak osatzeko.

Trenean sartzerakoan,  • •  postre berezia eskatzen dut.

Zumaian bizi direnetik,  • •  maizago ikusten ditut senideak.

Harik eta txokolatea jan arte,  • •  ez naiz asetzen.

Korrika hasi eta berehala,  • •  tiketa trenbidera erori zait.

Aukera dagoen guztietan,  • •  lasterketa irabaziko nuela jakin nuen.

GRAMATIKA 3 Aukeratu menderagailu egokia esaldiak osatzeko.

•  Jaten dudan artean / dudanetik egunkaria irakurtzen dut.

•  Esnatu bezain laster, / Esnatzerakoan, gosaria prestatu ohi dugu.

•  Heldu garenerako / garen heinean lana eginda zegoen jada.

•  Igerilekura sartzean / sartu aurretik dutxa hartzea nahitaezkoa da.

•  Supermerkatura joaten den bakoitzean / bitartean goxoki bat ekartzen dit.

GRAMATIKA 4 Osatu testua aginterako aditzak erabiliz.

Andoni, etor hona, mesedez. Itzal ordenagailua eta jantzi

; bila giltzak nire poltsan eta joan eskolara

arrebaren bila eta etor biok etxera. Kontuz bidea gurutzatzerakoan.

Har tinko arreba eskutik eta begira autorik datorren.

52 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

GRAMATIKA 5 Aukeratu ahalerako laguntzaile egokia.

•  Ezin zain geratu, oso berandu da.

a) gaitezke b) dezakegu c) dezaket

•  Etxerako bidean afaria eros , nahi baduzue.

a) ditzaket b) nezake c) naiteke

•  Zapatak berogailu azpian utz , lehor daitezen.

a) zaitezke b) zintezke c) ditzakezu

•  Herritarrek ezin gertatutakoa sinetsi.

a) dezakete b) daitezke c) litezke

LEXIKOA 6 Lotu hiru zutabeetako hitzak.

sinonimoak antonimoak

Itxi  • •  zikoitz  • •  aberats

arlote  • •  adoretsu  • •  ireki

ausart  • •  zerratu  • •  eskuzabal

zeken  • •  argi  • •  koldar

burutsu  • •  eskale  • •  ergel

LEXIKOA 7 Bilatu antonimo bikoteak.

goiz – zail – berandu – gihartsu – tiratu – etsai


erraz – bultzatu – ahul – kide – zarpail – dotore

•   / •   /

•   / •   /

•   / •   /

ORTOGRAFIA 8 Osatu hitzak ts, tz eta tx erabiliz.

•  hon •  i el •  o o

•  i usi •  sal aile •   i irio

•  ur in a •   akurtzar •  merkatari a

•  isa •   ano •   orimalo

•   alupa •  hau •  a erakada

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 53
PROBA

ORTOGRAFIA 9 Osatu esaldietako hitzak ts, tz edo tx erabiliz.

•  En uleei ulergai egin zaie zien ialarien diskur o bi ia.

•  I ulapikoa hau i eta Ame i ai urra erosi nion a o urtebete erako.

•  Jer ea eran i eta apela kendu dut e era sar erakoan.

•  O ailean, mar oan eta maia ean epe ei buruzko hi aldia egingo dute.

•   an azale hu a da Alai , ipo jan irik agertu zaigu gaur ikaste ean.

LITERATURA 10 Zure ustez, zein atali dagokio zatu hau, hasierari, korapiloari edo amaierari? Arrazoitu.

Zerutar bat

Alde egin zuen leloak; atera zuen arloteak maleta eta zaldi gainera igota, joan zen pozik. Besteak,
berriz, bota behar zituen gibelak ahotik mendi hartako bazter guztiak arakatzen, batera eta bestera;
azkenean arnasestuka, bueltatu zen zaldia eskatzeko asmotan, eta aho bete hortz geratu zen inor
ikusi ez zuenean.

Ulertu zuen guztia eta etxera joan zen lotsatuta.

Emazteak, heldu zenean:

– Eta, ikusi duzu?

– Bai.

– Eta zaldia non dago?

– Eman egin diot Juani eramateko, beharbada guk baino beharrizan handiagoa izango du eta.

– Ai! Zu bezalako gizonik ez dago! Zorionekoa zurekin ezkondu nintzen ordua!

Atal hau 





54 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
11 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Iritzi-artikuluetan ikuspuntu subjektiboa identifikatzeko gai da. 1

Bi perpaus lotuz, badaki denborazko perpausak osatzen. 2

Denborazko perpausak egoki osatzen ditu. 3

Ahalerako aditz laguntzaileak bereizten ditu eta egoki erabiltzen ditu. 4

Testuinguruaz lagunduta, badaki ahalera erabiltzen. 5

Sinonimoak eta antonimoak bereizten ditu. 6

Antonimoak identifikatzeko gai da. 7

Egoki idazten ditu ts, tx eta tz letradun hitzak. 8

Egoki erabiltzen ditu ts, tx eta tz letradun hitzak. 9

Ipuin literarioen atalak ezagutzen ditu eta identifikatzeko gai da. 10

ERANTZUNAK 4 Andoni, etor zaitez hona, mesedez. Itzal ezazu ordenagailua


eta jantzi zaitez; bila itzazu giltzak nire poltsan eta joan zaitez
1 •  Benetan harritzen nau eskolara arrebaren bila eta etor zaitezte biok etxera. Kontuz
bidea gurutzatzerakoan. Har ezazu tinko arreba eskutik eta
•  Uste dut begira ezazue autorik datorren.
•  Nire ustez, 5 •  Ezin gaitezke zain geratu, oso berandu da.
•  eta hori ona da txarra baino gehiago •  Etxerako bidean afaria eros nezake, nahi baduzue.
•  txundigarria iruditzen zait •  Zapatak berogailu azpian utz ditzakezu, lehor daitezen.
2 •  Trenean sartzerakoan, tiketa trenbidera erori zait. •  Herritarrek ezin dezakete gertatutakoa sinetsi.
•  Zumaian bizi direnetik, maizago ikusten ditut senideak. 6 •  itxi, zerratu, ireki
•  Harik eta txokolatea jan arte, ez naiz asetzen. •  arlote, eskale, aberats
•  Korrika hasi eta berehala, lasterketa irabaziko nuela jakin •  ausart, adoretsu, koldar
nuen.
•  zeken, zikoitz, eskuzabal
•  Aukera dagoen guztietan, postre berezia eskatzen dut.
•  burutsu, argi, ergel
3 •  Jaten dudan artean egunkaria irakurtzen dut.
7 •  goiz / berandu •  zarpail / dotore
•  Esnatu bezain laster gosaria prestatu ohi dugu.
•  zail / erraz •  gihartsu / ahul
•  Heldu garenerako lana eginda zegoen jada.
•  bultzatu / tiratu •  etsai / kide
•  Igerilekura sartu aurretik dutxa hartzea nahitaezkoa da.
•  Supermerkatura joaten den bakoitzean goxoki bat ekartzen
dit.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 55
8 •  otso
•  hontz •  itzel
•  itsusi •  saltzaile •  txitxirio
•  urtxintxa •  txakurtzar •  merkataritza
•  isats •  txano •  txorimalo
•  txalupa •  hauts •  atzerakada

9 •  Entzuleei ulergaitz egin zaie zientzialarien diskurtso bitxia.


•  Itsulapikoa hautsi eta Ametsi aitzurra erosi nion atzo
urtebetetzerako.
•  Jertsea erantzi eta txapela kendu dut etxera sartzerakoan.
•  Otsailean, martxoan eta maiatzean txepetxei buruzko
hitzaldia egingo dute.
•  Txantxazale hutsa da Alaitz, ipotx jantzirik agertu zaigu
gaur ikastetxean.
10 Amaierari dagokio.

56 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
12 EDUKIAK EBALUATZEKO

Izena: Maila: Data:

TESTU-TIPOLOGIA 1 Irakurri testu zatiak eta adierazi. Zein da eskabide-gutuna? Zein lagunartekoa?

A B

Kaixo, Peru: Luzama dantza eskolako zuzendari jauna:


Ezetz jakin nora joango naizen aurten? Jasone Elgezabal eta Kepa Agirre gara, 12
Irlandara! Iaz zeu egon zinen, ezta? Ea, urteko bilbotarrak. Gutun honen bitartez
azaldu: zer eraman behar dut? Nolako Luzama dantza-eskolako matrikulazio epeei
eguraldia egiten du? Txanpona, zein buruzko zenbait zalantza adierazi nahi di-
da? tugu.

A: 
B.: 

GRAMATIKA 2 Lotu kausazko perpausak edo kontzesio-perpausak osatzeko.

Ez dut zurekin joan nahi  • •  ariketak kopiatzearren.


Sarritan galdetuta ere,  • •  behar adina diru daukagu eta.
Errieta egin didate  • •  ez du inoiz erantzun.
Nahiz eta jertsea garbitu,  • •  orbana ez zaio kendu.
Autoa eros dezakegu,  • •  haserreturik nagoelako.

GRAMATIKA 3 Berridatzi kontzesio-perpausak edo kausazkoak, proposatutako menderagailua erabiliz.

•  Nahiz eta lapurreta ikusi, ez du ezer esan. (-agatik ere)

•  Berandu heldurik ere, gelan sartzen utzi dit. (Nahiz eta ... -n)

•  Berokirik ez janzteagatik daukazu orain sekulako eztula. (-t(z)earren)

•  Partida irabazi dugunez, domina eman digute. (-(e)la eta)

•  Izena eman duten arren, ez dute parterik hartu. (ba-... ere)

GRAMATIKA 4 Aukeratu aditz laguntzailea, perpausak osatzeko.

•  Bost minutu lehenago prest egon gaitezen / gaitezela eskatu digute.


•  Oporretan ekarri zaitugu atseden har dezazun / dezazula.
•  Etor dadin / dadila hona oraintxe bertan!
•  Eska ditzan / ditzala orri zuri pare bat irakasle-gelan.
•  Aitorrek erosi dizkit egunkariak, gosaldu artean irakur ditzadan / ditzadala.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 57
PROBA

GRAMATIKA 5 Osatu testua subjuntiboko aditz hauek erabiliz.

dezagula – gaitezen – dezagun – daitezela – dezala – ditzan

Irakasleari eskatu diogu aurten ikasle-trukea antola atzerriko instituturen batekin.

Lehenengo eta behin gurasoen baimena lor agindu digu, gero, berak atzerriko

institutuetara eskariak egin . Gurasoak batzar batera etor ere

eskatu digu, guztion artean bidaia antolatzen has eta nola ordaindu erabaki

LEXIKOA 6 Adierazi zein hiztegi motatan bilatuko zenituzkeen.

•  Hitz jakin bat esateko beste modu bat.


•  Hitz baten esanahia.
•  Hitz baten kontrakoa adierazten duen beste bat.
•  Gai bati buruzko informazio zabala.
•  Hitz baten kategoria gramatikala.

LEXIKOA 7 Ordenatu hitz hauek alfabetoaren arabera.

•  krokodilo •  harlauza •  ionizazio •  amildegi


•  basamortu •  kamioi •  jertse •  fruitu
•  apaltasun •  irtenbide •  fosil •  isiltasun
•  galtzontzilo •  txakur •  kanpaleku •  trumoi

ORTOGRAFIA 8 Esan zein aditz duten oinarrian forma hauek.

•  Bainintzen bait- + •  Baita bait- +

•  Baikinen bait- + •  Bailegoke bait- +

•  Baitakigu bait- + •  Bailirateke bait- +

•  Baikoaz bait- + •  Baihintzen bait- +

•  Bainabil bait- + •  Baitzituzten bait- +

58 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
PROBA

ORTOGRAFIA 9 Osatu esaldiak aditzei bait- partikula erantsiz.

nago – zebilen – gara – litzateke – ditu

•  Ez dugu hitzik ere esan, lotsatu egin

•  Bikain ari da, lan guztiak bukatu jada.

•  Etxean geratuko naiz, zeharo nekatuta

•  Autoa gaizki aparkatuta utzi zuen, presaka

•  Ez da komeni gezurra esatea, laster konturatuko

LITERATURA 10 Adierazi eleberriaren zein ezaugarri identifika daitezkeen testuan.

Nekaturik zihoan 42. Street-ean zehar, lanbropean, gabardina handi bat soinean eta ingeles estiloko
kapela buruan. Haize bustiak jo ez zezan zerbait makurturik zeramatzan bizkarrak, eskuak poltsikoetan
eta lepokoa sudur-zuloetaraino. Hotza zen urtarrileko ilunabartze hartan Manhattanen. Jendea erruz
harat eta honat, etxerako bideak hartzen, bulego dorreetan egun osoa kalefakziopean pasatu ondoren.

Grand Central Station-go sarreran egunkaria eskatu zion, egunero bezala, zimurrez beteriko agure
zaharrari. Eskuak atera-sartu azkarra egin zuen egunkaria ordaintzeko eta The New York Times
galtzarbean jarriz, geltokiko berotasunera sartu zen.

110. street-eko geltokia

❑ Fikziozkoa da.
❑ Xehetasunek garrantzia dute.
❑ Elkarrizketa tartekatzen da.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 59
12 LORPEN-ADIERAZLEAK ETA ERANTZUNAK

Lorpen-adierazleak Jarduerak

Eskabide-gutunaren ezaugarriak ezagutzen ditu eta identifikatzeko gai da. 1

Bi perpaus lotuz, kontzesio-perpausak sortzeko gai da. 2

Badaki kausazko perpausak idazten. 3

Egoki aukeratzen ditu aditz laguntzaileak subjuntiboko perpausak osatzeko. 4

Testuinguruaz lagunduta, badaki subjuntiboko aditzak egoki txertatzen. 5

Hiztegi motak bereizten ditu. 6

Hitzak alfabetikoki ordenatzeko gai da. 7

Bait- partikularen idatzarauak ezagutzen ditu. 8

Bait- partikula egoki erabiltzen du. 9

Eleberriaren ezaugarriak ezagutzen ditu eta identifikatzeko gai da. 10

ERANTZUNAK 5 Irakasleari eskatu diogu aurten ikasle-trukea antola dezala


atzerriko instituturen batekin. Lehenengo eta behin
1 A: Lagunartekoa: Kaixo, Peru… gurasoen baimena lor dezagula agindu digu, gero, berak
atzerriko institutuetara eskariak egin ditzan. Gurasoak
B: Eskabide-gutuna: Luzama dantza eskolako...
batzar batera etor daitezela ere eskatu digu, guztion artean
2 •  Ez dut zurekin joan nahi  haserreturik nagoelako. bidaia antolatzen has gaitezen eta nola ordaindu erabaki
•  Sarritan galdetuta ere, ez du inoiz erantzun. dezagun.

•  Errieta egin didate ariketak kopiatzearren. 6 •  Sinonimoen hiztegia.

•  Nahiz eta jertsea garbitu,  orbana ez zaio kendu. •  Euskara-euskara hiztegia.


•  Autoa eros dezakegu,  behar adina diru daukagu eta. •  Antonimoen hiztegia.
3 •  Lapurreta ikusiagatik ere, ez du ezer esan. •  Hiztegi entziklopedikoa.
•  Nahiz eta berandu heldu naizen, gelan sartzen utzi dit. •  Edozeinetan.
•  Berokirik ez janztearren daukazu orain sekulako eztula. 7 amildegi, apaltasun, basamortu, fosil, fruitu, galtzontzilo,
•  Partida irabazi dugula eta, domina eman digute. harlauza, ionizazio, irtenbide, isiltasun, jertse, kamioi,
kanpaleku, krokodilo, trumoi, txakur.
•  Izena eman badute ere, ez dute parterik hartu.
4 •  Bost minutu lehenago prest egon gaitezela eskatu digute.
8 •  bait- + nintzen •  bait- + da

•  Oporretan ekarri zaitugu atseden har dezazun. •  bait- + ginen •  bait- + legoke

•  Etor dadila hona oraintxe bertan! •  bait- + dakigu •  bait- + lirateke

•  Eska ditzala orri zuri pare bat irakasle-gelan. •  bait- + goaz •  bait- + hintzen
•  Aitorrek erosi dizkit egunkariak, gosaldu artean irakur ditzadan. •  bait- + nabil •  bait- + zituzten

60 EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L.
9 •  Ez dugu hitzik ere esan, lotsatu egin baikara.
•  Bikain ari da, lan guztiak bukatu baititu jada.
•  Etxean geratuko naiz, zeharo nekatuta bainago.
•  Autoa gaizki aparkatuta utzi zuen, presaka baitzebilen.
•  Ez da komeni gezurra esatea, laster konturatuko
bailitzateke.
10 •  Fikziozkoa da.
•  Xehetasunek garrantzia dute.

EGUNEZ EGUNEKOA ERAGIN 1 Fotokopiatzeko materiala © Zubia editoriala S.L. / Santillana Educación, S. L. 61

You might also like