You are on page 1of 38

Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

BASOAN

Goiz eguzkitsu batean Txirulin eta ni zuhaitz batetik bestera


hegan eginez jolasean genbiltzala, animalia handi batzuk sartu ziren
gure basoan. Oso arraroak ziren ez zuten ez lumarik eta ez hegorik,
hanka luzeak baizik. Jakinminak eraginda, beraien ingurura hurbildu
ginen.
Halako batean, animalietako batek gauza luze bat guganantz
zuzendu zuen. Ondoren zarata izugarri bat entzun nuen eta honekin
batera nire laguna lurrera erori zen.

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

BASOAN

Ez nuen izan Txirulini laguntzeko betarik, lau hankako beste


zomorro batek nire laguna ahoan hartu eta animalia handietako bati
eraman baitzion.
Orduan nik, izuturik, ihes egin nuen.

6.Euskara elkar G.I.E.


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

TXORROSKILOAREN ISTORIA

Emakume batek liburu zoragarri bat idazteko asmoa zuen.


Paper mordoa, berrogeitamar arkatz berri eta txorroskilo on bat
erosi zituen. Egun hartatik aurrera bere senarrak eta seme-alabek
beti baju hitz egingo zuten eta hanka punttatan ibiliko ziren,
emakumeak berehala hasi nahi baitzuen liburua idazten. Orriak
prestatu eta arkatza zorrozten zuen bitartean lehenengo esaldian
pentsatzen zuen.
Beste arkatz bat zorroztun eta lehenengo esaldian pentsatzen
jarraitzen zuen.
Hirugarren arkatza zorroztu eta oraindik ere lehenengo
esaldian pentsatzen jarraitzen zuen.

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

TXORROSKILOAREN ISTORIA

Azkenik, emakumeak, berrogeitamar arkatzak eta beste


7.512 zorroztu zituen. Hiru aste pasa eta artean lehenengo esaldia
idazteko zeukan. Baina jadanik arkatzak zorrozten munduko
txapelduna zen. Egunkarian azaldu zen.

Ursula Wolfel: “29 istorio xelebre”


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

LOTSA

Haizea, Ura eta Lotsa, elkarren adiskide handiak ziren, beti


elkarrekin zebiltzanak. Behin, Haizea eta Ura bakarrik aurkitu
ziren batean, Haizeak galdetu zion Urari:
-Non ote dago Lotsa, gure adiskidea?
-Nik ez dakit, baina, goazen haren bila.
Haizeak mendi-bizkar eta gailur guztiak arakatu zituen.
Urak, ibar, ibai eta erreka zulo guztiak jira zituen.
-Aurkitu al duzu? –galdetu zion Haizeak Urari.
-Arrastorik ere ez!
Haizeak, gora eta gora egin zuen zeru aldera. Urak , laino
eta hodei beltzetan begiratu zuen.

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

LOTSA

Nekatu zirenean, Urak honela esan zion Haizeari:


-Aurkitu al duzu gure adiskide maitea?
-Bazter guztiak astindu ditugu eta alferrik gabiltza.

Kontu kontari
Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

IKERREN ESTUASUNAK

Iker bost urteko haur txikia zen. Baina beste haur asko baino
zailduagoa zegoen. Gurasoak egunero goizeko seiretarako lanera
joaten zirenez, berak moldatu behar izaten zuen jaiki, gosaldu eta
ikastolara joateko.
Goiz triste hartan, beti bezala jaiki eta leihotik begiratu
zuen:”Jo, gaur ere euria!, pentsatu zuen. Jantzi eta sukaldera joan
zen gosaltzera. Amak utzitako txokolate gozoa mikroondas
berrian berotu eta esertzeko betarik gabe zurrut eginez hartu zuen
txokolatea.
-Aaii! Mingaina erre dut!
Beroegia zegoen. Berandu zenez, mahia gainean txokolate
beroa utzi eta korrika ikastolara abiatu zen. Bidean behin eta
berriro atzera begiratzen zuen eta ez zuen inor ezagunik ikusten.
-Non ote daude nire lagunak? Zergatik ez da inor ageri?
Larritzen hasi zen eta ikastetxearen atarira iritsitakoan ateak
itxita ikusi zituen.

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

IKERREN ESTUASUNAK

Hura zen estuasuna! Lagunik ez, bakarrik eta ateak itxita.


Ez zuen ulertzen egoera hura eta negarrari eman zion.
Ustekabean ertzain pare bat inguratu zitzaion eta haiekin hitz
egin ondoren, bere hanka sartzeaz konturatu zen: larunbata zen.
Bukaera asmatu

6.Euskara. Elkar. G.I.E

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

EUROPA

Feniziako Agenor erregearen alabak Europa izena zuen Oso


neska ederra omen zen. Bere azalaren leuntasuna hain harrigarria
zenez, ingurukoek pentsatzen omen zuten jainkosa bati lapurtutako
krema miresgarriren bat emango zuela aurpegian.
Zeus, jainkoen erregea, liluratuta geratu zen Europaren
edertasuna ikusi orduko, eta inork ezagutu gabe harengan hurbiltzeko
zezen itxura hartu zuen: ile mataza beltza zeukan zezen zuri
dotorearen itxura.
Printzesa bere lagunekin jauregiko lorategian zegoen egun
batean, zezena hurbildu zitzaien. Hain ederra eta hain otzana ikusirik,
neskatilek, berarengana hurbildu eta inguratu egin zuten. Zezena
Europaren aurrean belaunikatu zen, hau bere bizkar gainera igotzera
gonbidatuko balu bezala. Printzesak hala egin zuen eta Zeusek,
jainkoek bakarrik egin dezaketen moduan, urgainean oinez ibiliz,
itsasoa zeharkatu eta Kreta uhartera eraman zuen.
Bukaera asmatu

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

EUROPA

Iritsi bezain laster, Zeusek bere benetako itxura berreskuratu zuen


eta biak ezkondu ziren.

Oporretako kOADernoa Elkarlanean S.L.


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

EREDUA

Lihrt planetan hurkleak bizi ziren. Hauek, itxuraz arraro


samarrak izan arren, izakeraz oso atseginak ziren. Beste gaitasun
askoren artean, bustitzen zirenean ugaltzeko ahalmena zuten.
Behin Lihrt planeta dardara izugarri batek astindu zuen eta
hurklekume bat, irekita zegoen laborategi batean sartu zen, bere
burua babestu nahian. Aurrez aipatu ez badugu ere,
hurklekumeak oso kuxkuxeroak ziren, eta laborategian ikusi zuen
makina erraldoi hura zertarako ote zen jakin nahian martxan jarri
zuenean, energia arraro batek xurgatu eta espazioan zehar bidali
zuen.
Bapatean hurkle gazeak mundu ezezagun batean aurkitu
zuen bere burua. Bere harridurarako hango etxeek zuloak
zituzten eta haietako baten ertzera salto egin eta barrura sartu
zenean, ikuskizun harrigarri batekin topo egin zuen: hogei
animalia beren larruazalari hazka egiten beste animalia handiago
baten agindupean eta hau ere hazka ari zen. Azkeneko honek
aurrean zeukan plataforma makila batez kolpatu zuen, hurklea
erabat izutuz eta izkutaraziz. Egoera lasiatu zenean kuxkuxeatzen
hasi zen berriro. Barruan animalia handia bakarrik zegoela ikusi
zuen . Honek eskuetan zeukan tramankulu arraro batetik hauts fin
bat botatzen zuen
Egun hartan Ximon maisua bere ikasleei klasea ematen ari
zen eta gela aireztatzeko leihoa ireki zezala agindu zion bati.
Bapatatean izugarrizko egonezina sortu zen gelan: denak
gorputzari hazka egiten hasi ziren. Zer gertazen ote zen bere
buruari galdezka ari zela, mahai ertzean inoiz ikusi gabeko
zomorro bat ikusi zuen. Bitxo hura izutu nahian erregelarekin
mahai gainean kolpe bat jo zuen. Klasea amaitu eta ikasleeek
aldegin zutenean, Ximon atezainarengana joan zen, alergia sortu
zien zomorroa hiltzeko sprai baten bila eta gelan bota zuen sprai
hura.
Tramankulu hartatik botatako hautsak hurklea busti eta
ondoeza sortu zion.
Bukaera asmatu

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

EREDUA

Ondoren gertatu behar zitzaiona somatzen zuenez, ahalik eta


azkarren aldegin zuen handik. Kanpora irten zenean lurrean zulo
bat egin eta bertan sartuta loak hartu zuen. Bi aste pasa ondoren,
ama bihurtuta esnatu zen.
Negua zen eta euri asko egiten zuenez, hurkleak asko
ugaldu ziren. Gizakiek Lurra planeta hurkleentzat utzi eta alde
egin beharrean aurkitu ziren zortzen zieten alergia jasan ezinik.
Gizakiek aldegin zutenetik gu oso ondo gaude hemen.

6 Euskara Elkar. G.I.E.


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

ARTOAREN JATORRIA

“Aspaldi, oso aspaldi, indioen tribuen artean gatazka eta


borroka eguneroko ogia zen. Ezin zitekeen paraje haietan oso
lasai ibili, bidaiariak laster hartzen baitzituzten etsai eta
zelataritzat.
Garai hartan ba omen zen amona zahar bat, bere bilobak
hartu eta triburik tribu zebilena, non edo non onartuko zuten
itxaropenaz. Ez zeukaten nora joanik; edonora joanda ere, tribu
guztietatik kanpora bidaltzen zituzten.
Behinola tribu batera heldu ziren eta suaren inguruan
esertzera eta jatera gonbidatu zituzten. Jaten ari zirela, tribuko
buruzagia hurbildu zitzaien eta honela esan zion amonatxoari:

-Gurekin gera zaitezkete gosearen beldur ez bazarete.


Lautada honetan ez dago ehiza askorik, baina daukaguna zuekin
banatuko dugu.
-Guk ez dugu askorik jaten -esan zuen amonak-. Gainera,
nik ere lan egin dezaket. Utzi umeak nire kontu, eta zuek,
helduok, zoazte jan bila.
Biharamuenean, ohi bezala, gizonek ehizara alde egin zuten
eta emakumeak, bitartean, fruitu barazki eta ur bila joan ziren
Umeak amonarekin gelditu ziren bakarrik. Ez zuten zer janik.
Gurasoak ez ziren gauera arte itzuliko. Baina egun hartan umeak
jolas eta jolas aritu ziren luzaro. Nekatu zirenean umeak
amonatxoarengana hurbildu ziren.
-Zertan diharduzu, amona? -galdetu zion ume batek.
-Arto-ahia prestatuko dizuek –erantzun zuen amonak, eta
lapikoko oreari eragiten segitu zuen.
Haurtxoek ez zuten ordura arte horrelako ezer ikusi. Baina
probatu zutenean ikaragarri gustatu zitzaien eta gehaigo nahi izan
zuten. Ase arte jan zuten. Ondoren , amonaren magealean eseri
ziren, txitatxoak oilalokaren hegal azpian bezala, eta amonak
istorio miresgarriak kontatzeari ekin zion.
Hilabeteak aurrera zihoazen eta amona gero eta nekatuago
zegoen. Halere, egunero bezalaxe, umeei janaria prestatzen zien.
Egun batean, ez zuen jaikitzeko ere indarrik, baina bilobak
hantxe ikusi zuen amona, ahiz betetako lapikoaren ondoan. Egun
hartan, ordea, bazuen amonak zerbait esateko, eta honela hitz
egin zion bilobari:
Bukaera asmatu

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

ARTOAREN JATORRIA

-Artoa erein eta segituan ernetzen da.Sarri ureztatu behar da


eta jorratu ere bai, hau da , aitzurra hartu eta belar txarrak
soroetatik kendu. Biloba maitea, hemendik aurrera, zuk eta zure
lagunek zaindu beharko duzue.
Haiexek izan ziren amonatxoaren azken hitzak, amonak ez
baitzuen gehiago hitzik egin. Baina ahia prestatzen segitu zuen
artaburuak heldu ziren arte. Handik ordu batzuetara, han
inguruan, jolasean ibili ondoren, biloba dendara itzuli zen, baina
amona ez zegoen han .Ez zuen beste inork ikusi: arto bihurtu zen.
Gaur egun, artaburei begiratzen badiezue, beren hosto
kapatxa artean, zilarrezko ileak ikusiko dizkiezue: bihotz oneko
amonatxo haren ileak dira, ume indioek gehiago goserik pasa ez
zezaten artoa ernearazi zuen amonatxo harenak”
Egia bada sinets,
egia ez bada ez sinets.

Hau hemengo ipuinak.IBAIZABAL


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

IASÁREN HISTORIA

“Cashinahuen tribuan Iasá izeneko neska gazte eder bat bizi


zen. Hain zen ederra ezen bera ikusten zuten guztiak
maitemintzen baitzituen. Baina Iasák Tupá maite zuen bakarrik,
Tupá jainko gorenaren semea
Anhangá deabrua ere Iasárekin maiteminduta zegoen eta
Tupári inbidia izugarria zion. Horregatik honi neskalaguna
lapurtzea erabaki zuen. Eta bere helburu maltzurra lortzearren
egun batean Iasáren amarengana jo zuen. Eta halaxe mintzatu
zitzaion:
-Iasá eta Tupáren arteko ezkontza eragozten baduzu, eta
zure alaba nirekin ezkon dadin lortzen baduzu, zure bisitza osoan
zehar ehiza eta arrantza joria emango dizut nik.
Eta ama handizaleak pentsatu zuen:
-Anhangáren eskariak betez gero jakiak bilatzeaz ez dut
gehiago arduratu beharrik izango!
Eta Iasári Tupá ikustea debekatu ondoren bere alaba eta
Anhangá deabruaren arteko ezkontzarako eguna ipini zuen.
Bere amaren erabakia ezagutzean, Iasák etsipenez onartu
zuen. Bazekien Anhangárekin ezkonduz gero infernuan bizi
beharko zuela, eta ez zuela berriro ikusiko zerua, Tupá bere
maitea eta honen aita bizi ziren zeru hura. Eta bere tristuran
bilduta, urrunetik bazen ere Tupá azken aldiz ikusteko nahia
piztu zitzaion, eta hala eskatu zion Anhangári.
Honek Iasáren nahiari baietza eman bai, baina baldintza bat
ezarri zion:
-Besoa zaurituko duzu eta zure odolaren tantek zerrura
zaramatzan bidea marraztuko dute. Horrela nik jarraitu egin ahal
izango dizut.
Agindu bezala Iasá ezkontza egunean, ospakizuna baino
lehen, Tupá azken aldiz bisitatzera abiatu zen. Besoa zauritu zuen
eta, aurrera egin ahala, bere odol tantek arku gorri bat osatu zuten
zeruan.
Hau ikusita Tupák, botere handia zuenez, eguzkiari, zeruari
eta itsasoari Iasá bere maiteari lagun ziezaioten agindu zien. Eta
Anhangá nahastearren arku gorriaren alboan beste hiru arku
marraz zitzaten eskatu zien. Honela, eguzkiak arku hori bat
marraztu zuen, zeruak arku urdin argi bat eta itsasoak arku urdin
ilun bat.
Bukaera asmatu

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

IASÁREN HISTORIA

Baina laguntza honekin ere Iasák ez zuen zerura heltzea


lortu, ez eta Tupá ikustea ere. Gero eta ahulago zegoen eta
lurrerantz egin zuen apurka-apurka . Modu horretan bere odola
eguzkiaren arku horiarekin nahastu zen lehenbizi, eta laranja
koloreko arku bat sortu zen orduan. Ondoren zeruaren arku
urdinarekin nahastu zen eta arku more bat agertu zen.
Lur gainera erortzean Iasá hil egin zen. Ez zen
Anhangárekin ezkondu. Ez zen infernura joan…
Bere gorputzetik arku berde bat irten zen gorantz, itsaroaren
urdina eta eguzkiaren horiaren nahastura, eta aurreko sei arkuen
bidea jarraitzen zuen zazpigarren arkua osatu zuen.
Horrela sortu zen lehenbiziko ostadarra. Eta historia honek
azaltzen digu zergatik dituen ostadarrak zazpi kolore eta zergatik
agertzen den beti zeruan arku bezla.”
Eta nik kontatu dizuet
niri kontatutako moduan.
Hala izan edo ez izan,
zuen bihotzak entzun dezan.
Bukaera asmatu

Han–hemengo ipuinak.IBAIZABAL
Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

GILTZA MAGIKOA

“Duela urte asko, inguru honetan jaiotzen ziren haur guztiak


oso antzekoak ziren. Ez zegoen ume ergelik, jaiotzean lepotik
zintzilik “giltza magikoa” zutela etortzen baitziren mundura.
Giltza guztiak ziren desberdinak eta giltza bakoitza bere jabeak
bakarrik erabil zezakeen. Giltza ondo zaindu eta egunero
garbitzen zuenari den-dena esplikatzen zion giltzak.
Liburuetako gauza guztiak ulertzen eta misteriorik ilunenak
argitzen laguntzen zion. Baina bere giltza ondo zaintzen ez zuena
adimen ergeleko bihurtzen zen eta kokolo itxura hartzen zuen.
Eta giltza galtzen zuena, ostera, zeharo aldrebesten zen.
Garai hartan, bazen seme bakarra zuen errege bat. Semeari
ezkontzeko garaia heldu zitzaionean, honek ez zuen emazterik
aurkitzen, printzea nano buruhandi bat baitzen.
Printzeak, halere, errinuko neskarik ederrenarekin
ezkonduko zela esaten zuen. Baina ez zion inori bere emaztea
izateko eskatzen, berak hautatutako neskak iseka egingo zion
beldur baitzen.
Behin batean, neskak bat bainatzera joan zen ibaira.
Honetarako, giltza lepotik kendu eta ibai ertzean utzi zuen, bere
arropa eta beste bitxiekin batera.
Erregearen semeak, handik igarotzean, giltza ostu zion.
Neskatoa uretatik irten zenean, giltzaren bila ibili zen luzaroan,
baina ez zuen aurkitu. Eta ezin zuenez aurkitu, amarengana joan
zen korrika kantari:
-Egun on, ama gozo agurgarria!
Galdu dut nire giltza miragarria!
Ai, ai, ai,
nahiz eta bila eta bila aritu,
ez dut inon aurkitu!
-Ene alabatxo, eska iezaizozu aholkua zuen aitari. Nire
giltzak ez dizu balioko, nireak zuerak baino hortz gehigo baititu.
Neskatoa, orduan, aiterengana jaon zen lasterka:
-Egun on, aita on maitagarria!
Galdu dut nire giltza miragarria!
Ai, ai, ai
nahiz eta bila eta bila aritu,
ez dut inon aurkitu!
-Ene alabatxoa, ederra egin duzu!. Zoaz izebarenga, hark
lagunduko dizu eta.
Bukaera asmatu

Horrela egin zuen gazteak:


-Egun on, izeba maitea xarmangarria
Galdu dut nire giltza miragarria!
Ai, ai, ai
nahiz eta bila eta bila aritu,
ezin izan du aurkitu!
-Zer entzun dut, ene iloba? Zu bezalako neska gaztea giltza
galdu! Begira zenbat urte dauzkadan eta, halere, lepotik zintzilik
giltza! Begira oraindik ere zeinen eder eta berri dagoen, ondo
zaindu dudalako.
Izeba zaharraren giltza ispiluaren pare zegoen distiratsu;
haren islada horiberdexka! Benetako diamentea zirudien!
-Izeba, ez dut giltza galdu, ostu egin didate! –esan zuen
neskatoak.
-Ene, orduan ulertzen dut. Giltza hori kendu dizunak
aparteko interesa du. Bal al daukazu etsairik?
-Ez, guztiak nire adiskideak dira.
-Eta ba al dabilkizu inor zurekin ezkondu nahian?
-Ez, izeba. Ez dut horrelako ezkongairik.
-Entzuidazu, hortaz. Zoaz jauregira eta kontatu gertatutakoa
erregeari.
Neskatxoa erregea ikustera joan zen. Jauregiko sarrerara
iritsi orduko, printze gazte nanoa aurkitu zuen eta berari halaxe
abestu zion:

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

GILTZA MAGIKOA

-Egun on, printze txiki agurgarria!


Galdu dut nire giltza miragarria!
Ai, ai, ai
nahiz eta bila eta bila aritu,
ez dut inon aurkitu!
-Nik badakit non dagoen zure giltza. Nirekin ezkontzeari
baietza ematen badiozu, giltza itzuliko dizut.
Neskatxoak, zalantzarik gabe, baietz esan zuen, burua oso
nahasia baitzeukan ordurako. Eta, orduan printzetxoak giltza
atera zuen poltsikotik.
-Tori, hemen duzu zure giltza Emaidazu musu bat eta
elkarrekin ezkonduko gara!
Guztiz atsekabetu zen neskatzoa, baina bere hitza emana
zuenez, nanoarekin ezkondu zen.
Eta horrelaxe ezkondu zen erregearen seme nanoa
erresumako neskarik ederrenarekin”.
Errege batek seme bat zeukan.
Jantzi zuen gorriz,
jantzuen zuen horiz,
jantzi zuen zuriz.
Nahi al duzue kontatzea berriz?

Han-hemengo ipuinak.IBAIZAL
Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

BERBERA ETA ARROTZA

“Berbere bat bere larruzko dendaren aurrean eserita zegoela,


arrotz bat hurbildu zitzaion. Ostatu eske zetorren bidaiari bat zen.
Orduan, berebere hark, oso abegitsua zenez, etxea eskaini zion
eta, bide batez, oilo pare bat hil zuen otordu atsegina egiteko.
Emazteari eman zizkion oiloak ahal zuen ondoen
prestatzeko eta olio eta belar usaintsuekin gozatzeko. Gero
etxeko nagusia ezti bila joan zen erlauntzetara, ohitura baitzen,
kanpotarren bat etortzean, eztia eta oiloa eskaintzea.
Bien bitartean, emaztea oiloak sutan erretzen geratu zen
bidaiaria begira zuela eta ume txikia, hango usadioaren arabera,
bizkarrean zapi batean lotuta zeukan.
Halako batean umea esnatu eta negar batean hasi zen. Amak
ez zion kasurik egin
-Isilduko da ba ume txotxolo hau! -esan zion bidaiariari.

Baina, umeak negarrez jarraitzen zuen, garrasika, gero eta


garrasi zorrotzagoak, eta jasangaitzagoak eginez.
Azkenean, bidaiaria aspertu egin zen. Umearen garrasiek
bete-bete egin zuten eta honela galdetu zuen:
-Zer du ume horrek hainbeste garrasi egiteko? Emaiozu
eskatzen dizuna, ea bake apur bat ematen digun.
Eta emakumeak, munduko patxadarik handienaz, erantzun
zion:
Bukaera asmatu

-Etxean kanpotarren bat somatzen duen bakoitzean,horixe


egiten du beti. Negarrari ekiten dio eta ez da isiltzen aitak
arrotzari bi belarriak moztu eta umeari ematen dizkion arte.
Bidaiariak hori entzun zuenenean, altxa! eta sekulako
abiadan alde egin zuen handik. Oiloak, eztiak, ostatuak eta
gainerako guztiak ahaztu zituen. Handik hanka egin beharra
zegoen lehenbailehen eta badaezpada ere, kanpotarrak bere
belarriei heltzen zien, ez zelako orduara arte konturatu belarriak
hain maiteak zituenik.
Bien bitartean etxekoandreak bi oiloak leku ezkutuan gorde
zituen eta senarra agertu zenean, hauxe esan zion:
Ba al dakizu arrotzak bi oiloak lapurtu dizkigula ea abiada
handian alde egin duela, oilo eta guzti?

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

BERBERA ETA ARROTZA

Senarra abiada bizian atera zen etxetik eta kanpotarra han


urrutian ikusi zuen arineketan zihoala.
-Aizu! –egin zion oihu- . Utz iezaguzu sikiera bietako bat!
(oiloetako bat, jakina).
Eta besteak, belarriengatik ari zelakoan, hankak oriandik
arinago astindu zituen. Bitartean, emazteak ederki konpondu
zituen oiloak denda barruan. Ez zuen fitsik ere utzi, oilo biak
garbi-garbi utzi baitzituen, senarra eta bidaiaria korrika zebiltzan
bitartean.
Ez dakigu gose handia zeukan ala oiloak txikiak ziren. Zuk
zer uste duzu lagun?”
Eta egia ala gezurra,
Begi bien artean sudurra.
Kitto. Hementxe geldituko gara oriangoz. Basamortuko
karabanetan ere siesta egiten da. Hori egingo dugu, etenalditxo
bat eta lo kuluxka bat.
Beste liburu batean, akaso, aterako ditugu gordeta ditugun
ipuin eta kontu gehiago. Poliki-poliki kontatzen joango gara,
munduko denbora guztia geuretzat daukagu eta. Ondo izan.

Han hemengo ipuinak. IBAIZABAL


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

DONOSTIAN ELFENTEAK IKUSI ZIRENEKOA

Alkateak bere bulegoko leihoa ireki zuenean, ezin zuen sinetsi


begien bistan zuena: Alderdi Eder neurri, mota eta modu guztietako
elefantez beterik zegoen. Gorriz jantzitako elefante dotore bat
sokasaltoan, egunkaria irakurtzen ari zen elfante korbataduna,
hiruzpalau elefanten elkarren artean hizketan, elefaten asko
hondartzan etzanda, zenbait eguzkia hartzen, beste zenbait paletan,
saltoka, itsasora begira, txikleaz globoak egiten, pipak erosten, pipak
saltzen, usoei ogi apurrak botatzen...
Alkatea, bulegoko ateari ikaragarrizko danbatekoa eman eta
Ertzain Nagusiarengana joan zen.
-Zer gertatzen da Alderdi Ederren? –alkatea ez zegoen goiz
hartan txantxetarako.
-Alderdi Ederren? –galdetu zion Ertzain Nagusiak harriturik,
marfilezko hortz luze, zuriak erakutsiz.- Zer gertatzen da, bada?
-Dena elefantez beterik dagoela! –udaletxe guztian entzun zen
alkatearen kantalotsaren oihartzuna.
-Aibala, a ze gauzak esaten dituzun zuk gaur goizean! Alderdi
Eder elefantez beterik dagoela? Eta Amara, eta Egia, eta Urgull, eta
Igeldo... Aze gauzak entzuteko jaio garen errukariok.!
Alkateak ez zekien zer pentsa eta zer egin. Ertzain Nagusiari
kargua kendu zion han betan. Zuzendu zen gero Udaletxeko beste
funtzionariengana, hauek Ertzain Nagusiaren hitz berberak esan
zituztela eta alkateak kargua kendu zien denei. Ertzain Natgusiak eta
funtzionariek greba egitea erabaki zuten.
Bitartean, Alkatea Alderdi Ederra irten zen zer getatzen ote zen
ikustera. Kontuz-kontuz ibili beharko zuela erabaki zuen, elfanteek
zapal ez zezaten. Sokasaltoan zebilen elefanteak egunon esan zion,
egunkaria irakurtzen ari zenak kaixo! hizketan ari zirenek zer moduz?
paseoan zebiltzanek eguraldi ona, eh? saltaka ari zirenek gero arte,
itsasora begira zeudenek gaur itxaso zakarra dugu, doministikuka ari
zirenek Jesus! txikleaz globoak egiten ari zirenek osasun!, pipak
erosten zituztenek bizitza goraka doa, usoei ogiapurrak botatzen ari
zirenek, berriz, ez zuten alkatea ezagutzen eta, noski ez zioten kasurik
egin.
Alkateak ez zion nori erantzun eta elefanteek edukaziorik gabeko
alkate bat zutela agintari pentsatu eta hurrengoan botorik ez ematea
erabaki zuten.
Bukaera asmatu

Negua zen eta zirkorik ez zegoen anuntziatua egun haietan.


Gainera, alkateak zirkoa izatez gerotan jakin behar zuen, berak ematen
baitzuen horretarako baimena. Gure alkate gizarajoak ez zekien zer
pentsa, zer egin.
Autoan sartu eta Donostian zehar buelta bat eman zuen, ea
auzoetako egoera nolakoa ote zen jakin asmoz. Zebra igarobideetan ,
dendetan eta espaloietan, tabernetan eta banketxeetan, leihoetan eta
balkoietan, bazter guztietan elfeanteak ikusten ziten. Elefante dexente
ikusi zuen, pentsa, baita elefatente txikiak haur kotxeetan eramaten
ere.
Halako batez, semaforoa gorrian zegoenik ikusi ez eta beste auto
bat jo zuen. Beste autoko gidaria haserre bizian irten zen autotik.
-Elefante tunante! Tronpatu egin al haiz?

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

DONOSTIAN ELFENTEAK IKUSI ZIRENEKOA

Aurrean zegoena alkatea zela ikusi eta gero:


-Barka, alkate jauna, barka!
Alkateak hondamen gutiak ordainduko zituela, tronpa luzeko
gidariak ezetz, azken aseguruetako paperak bete zituzten eta bakoitzak
bere bidea hartu zuen. Alkateak Udaletxe inguruko garaje batera
eraman zuen autoa konpontzera eta, ondoren, bere bulegorantz abiatu
zen.
Ertzain Nagusia eta funtzionariak udaletxeko atarian zeuden
greba zein egunetan hasi eta zenbat egunetan luzatu eztabaidatzen.
Alkatea zuzendu zitzaien. Ertzain Nagusiak eta funtzionariek
betilun eta zorrotz begiratu zioten.
-Beno, beno, mutilak –esan zuen alkateak- burukomin dexentez
jaiki naiz gaur ea gauzak neurritik kanpora atera ditut. Has zaitezte,
mesedez, eguneroko lanean.
Eta bere tronpa luzatu zien funtzionari guztiei banan-banan
barkazioa eskatzen zien bitartean.
Bukaera asmatu

6.Euskara. Elkar G.I.E.


Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu:

ELEFANTEAREN SUDURRA

Aspaldi batean, elefantea ez omen zen gaur ikusten dugun


bezalakoa. Orduan ere gaur bezala handia eta gizena zen baina ez zuen
sudur luzerik, arraro samarra badirudi ere.
Gizarajoari ematen zion nahiko lan belarra jateko makurtu
beharrak. Bere etsai tigrearekin borroka egin behar zuenean bi
irtenbide zituen bakarrik: bere letaginak erabili edo bestela hankapean
hartu.
Baina, hala ere, elefantea oihanean gehien agintzen zuenetarikoa
zen .Tonto samarra eta engainatzen erraza ere bazen, egia esan.

Goiz batez, ibai ertzean zebilela, norbaitek deitzen ziola entzun


zuen. Bere lagun kokodriloa zen. Hau ibaian bainu bat hartzen ari zen.
-Kaixo kokodrilo, aspaldiko! Argalago zaudela dirudi.
-Bai, mutil, egun hauetan ez dut batere suerterik. Dirudienez
arrainak hona astean behin bakarrik etortzen dira. Zuri, ordea, ongi
doakizu ikusten denez. Sekulan baino gizenago ikusten zaitut.
-Egia da; orain larre ederrak daude. Zu ere gizenduko zinateke,
arrainak bakarrik jan gabe, belarra ere jango bazenu.
-Nik arrainak baino gauza gehiago ere jaten dut. Beste zenbait
gauza ere gustatzen zait.
-Zer gehiago gustatzen zaizu, ba?
-Izan ere…lotsa ematen dit esateak…
-Lasai, mutil. Ez duzu nigan konfidantzarik ala?
-Zurekin bai, baina ez dut nahi beste abereek jakin dezatenik
Elefanteak kokodriloari zer gustatzen ote zitzaion jakin nahiz,
honela esan zion:
-Beste inork entzuterik nahi ez baduzu belarrira esaidazu.
-Bueno, ba. Hurbil zaitez pixka bat.
Bukaera asmatu

Elefantea ogi zati bat baino hobeagoa zen eta ibai ertzera hurbildu zen.
Bitartean kokodriloa ere uretatik irten egin zen gehiago hurbiltzearren.
Elefanteak bere buru handia nahiko hurbildu zionean, honela esan
zion kokodriloak:
-Elefanteak ere gustatzen zaizkit –eta berehala bere ahotzarra
zabaldu zuen.
Elefanteak burua atzeratu egin zuen haserre. Horrela,
kokodriloak ez zion harrapatu bere sudur motz lodia besterik.
Kokodriloaren hortzak katigatu ziren, baina elefeantearen larrua
sendoa zen eta ez zuen zulatu.
Eta horrela, sekulako borrokarik barregarriena ikusi ahala izan
zen. Elefanteak bere indar guztiaz alde batera tiratzen zuen.
Kokodriloak, berriz, elefantea ibairatzea nahi zuen. Ibaian sartzea
lortzen bazuen, elefantea ito egingo zatekeen eta aste batzutarako jana
izango zukeen.
Ia ordu bete egin zuten indarka, elefantea batera eta kokodriloa
bestera tiraka. Elefanteak honela ziotsan kokodriloari:
-Askatzen banaiz ikusiko duzu, traidore horrek!
Artean kokodriloak gorputz eta arima ziharduen tiraka. Eta
elefantearen sudura luzatzen hasi zen.
Une hartan kurriloa agertu zen.
-Eutsi pixka bat gehiago, nik lagunduko dizut eta! –esan zion
elefanteari.

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu

ELEFANTEAREN SUDURRA

Eta kokodriloarengana joan eta ahoan kili-kiliak egiten hasi


zitzaion. Orduan kokodriloa handik eta hemendik buztankadak ematen
hasi zen. Denbora luzez aritu ondoren, kokodriloak soltatu, egin behar
izan zion elefanteari.
Gero elefanteak kurriloari eskerrak eman nahi izan zizkion.
Kurriloa badaezpada ere zuhaitz baten gainera igo zen. Baina
elefantea ikusi zuenean, barreari eman zion.
- Zergatik egiten duzu barre? –galdetu zion elefanteak.
- Begira iezaiozu zeure buruari ibaian eta ikusiko duzu eta
barrezka jarraitu zuen.
Elefantea joan zen eta bere aurpegia uretan ikusi zuenean,
izugarrizko sustoa hartu zuen: lukainka handi bat bezalako
sudurra zuen aurpegitik zintzilik.
Kurriloak oraindik barrezka ziharduen eta elefanteak honela esan
zion:
- Isil zaitez jadanik!
Baina kurriloak ezin zuen.
Hurrengo egunetan oihaneko abere guztiak joan ziren
elefantearen sudur berria ikustera.
Egunen batetan zoora bazoazte eta elefante bat ikusi, ez
iezaiozue galde zergatik duen hain sudur luze. Ez bait zaie
horrelakorik entzutea gustatzen.
Ordundik kokodriloekin haserretuta dabiltza elefanteak.
Harrez gero ez dute elkar ikusten.
Elefantearekin ongi geratzea nahi baduzue, bota zerbait
jateko.
Bere sudurra jasoz agurtuko zaituzte.

Zipristin ELKAR
Bukaera asmatu

Irakurri ondoren bukaera asmatu: 

KAM,KEM, KIM, KOM, KUM ANAIAK

Txinako herri batetan bost anaia bizi ziren duela urte asko.
Bostak guztiz berdinak ziren. Hain ziren berdinak, non ez bait zen
posible bakoitza nor zen jakitean.
Zaharrenak Kam zuen izena. Kamek bazuen halako ahalmen berezi
bat: berak nahi zuen adina luza zitekeen.
Bigarrenak Kem zuen izena eta nahi zuen beste ur edan zezakeen.
Hirugarrena Kim zen. Bere lepoa altzairuzko hodi bat baino
gogorragoa zen.
Laugarrena Kom zen eta suak ez zuen erretzen.
Txikiena Kum zen eta mendebaleko haizeak baino sendoago egiten
zuen doministiku.
Bost anaiak arrantzaleak ziren. Goiz batez itsasora irten ziren
arrantzara. Beren lanean zihardutela, norbaiten ahotsa entzun zuen
laguntza eske. Urrutira, itotzeko zorian zegoen haur bat ikusi zuten.
Eta hondartzan bere ama laguntza eske.

Orduan Kumek uretara salto egin zuen haurra ateratzeko. Kum


igerilaririk onena zen. Baina haurrarengana hurbildu zenean
doministiku egiteko gogoa sartu zitzaion. Doministiku ez egiteko
ahalegin guztiak egin zituen, baina alferrik. Aatxiisss!!! egin zuenean,
haurra haizeak eraman zuen eta urrutian desagertu zen.
Haurraren ama Kumi oihuka eta mehatxuka hasi zitzaion.
Emakumearen oihuak entzun zituztenean, polizia talde bat etorri eta
Kum atxilotu egin zuten.
Egun batzu geroago, epaitu eta sutan erreta hiltzera kondenatu
zuten.
Kumek bere ama eta anaiak agurtzera joateko baimena eskatu
zien epaimahaikoei. Hauei ongi iruditu zitzaien eta baimena eman
zioten.
Bukaera asmatu

Kum joan zen etxera eta bertan geratu zen. Kom bidali zuen bere
ordez.
Biharamuenean Kom hartu zuten Kum zelakoan. Gero taket
batean lotu zuten. Azpian egurra jarri eta ondoren su eman zioten.
Ordu batzu geroago, Kum hilda egongo zela pentsatu zuten. Sua
itzaltzera zihoazela, Kumek begiak irekitzen zituela ikusi zuten. Gero,
aharrausi egin ondoren, zera esan zuten:
-Aaah”! Zein ongi egiten den lo suaren epelan!
Borreroak ahozabalik geratu ziren harrituta. Ez zuen erredura bat
bera ere. Bota zuten egur gehiago ere, baina ez zuten ezer lortu.
Orduan epailariak honela esan zuen:
-Ezin badugu ere, lepoa moztuko diogu.
Orduan Komek bere ama eta anaiak agurtzeko baimena eskatu
zuen. Berriz ere eman zioten.
Joan zen Kom eta Kin etorri zen.
Borreroak lotu zizikion eskuak eta Kum zelakoan enparantza
handi batera eraman zuen. Han jende pila bat zegoen. Erdian oholtza
bat zegoen. Kim oholtza gainera igo zen. Borreroak ezpata atera eta
indar guztiz eman zion. Ezpatak salto egin zuen Kimen lepoan. Berriz
ere, beste kolpe bat eman zion borreroak, lehen baino gogorrago
oraindik. Ezpata hautsi egin zen bigarrrenean.
-Ez erre eta ez leporik moztu ezin diogunez, itsasora botako dugu
– esan zuen epailariak.
Kimek ama eta anaiak agurtzera joateko baimena eskatu zuen.
Horrela, ba, Kim joan eta kem etorri zen.
Lotu eta untzi batetan sartu zuten. Itsaso barrura eraman zuten eta
uretara bota. Orduan Kem ura edaten hasi zen. Azkenerako putzutxo
batzu geratu ziren bakarrik. Beraz, Kem ez zen ito. Untziko jendeak
oinez joan behar izan zuen etxera.
Epailariak ez zekien zer egin, Ez zuen aurkitzen gizon hura
hiltzeko modurik eta azkenean honela esan zuen:

ARIKETAK:

1. Orain bukaera zuk asmatu


2. Asmatu ondoren egileak egindako bukaera irakurri
Bukaera asmatu
Bukaera asmatu

KAM,KEM, KIM, KOM, KUM ANAIAK

Kemek azkeneko aldiz etxekoak bisitatzera joatea eskatu zuen


eta baietza eman zitzaion. Orduan Kam etorri zen.
Gazte talde bizkor baten esku utzi zuen Kam, Kum zelakoan
eta mendira eraman zuten. Sokaz eta eskilaraz baliaturik, inguruko
mendirik handienera eraman zuten. Dena amildegiz inguratua
zegoen. Gero handik alde egin zuten soka eta eskilarak eramanez.
Kam bakarrik utzi zuten toki bakarti hartan.
Kam lasai eseri zen paisaiari begira. Geroxeago norbaiten
nigar hotsa iruditu zitzaion. Nigarra zuhaitz baten adarretatik
zetorren. Hurbildu zen eta Kumek egindako doministikuaren
haizearen indarrez haraino iritsitako haurra zela konturatu zen.
Kamek luzatu zuen bere eskua eta haurra hartu zuen. Gero hankak
eta gorputz osoa luzatu zituen menditik behera emeki jaitsiz.
Herrira heltzen ikusi zutenean, jende guztia harriturik geratu
zen. Desagertutako haurra zekarrela jakin zutenean, denak saltoka
eta oihuka hasi ziren pozarren.
Ordutik aurrera, Kam, Kem, Kim, Kom eta Kum herrian oso
estimatuak izan ziren. Azkenengoa batez ere. Izan ere, oriandik
zera pentsatzen zuten herrian: Ezin izan zutela ere erre, ez lepoa
moztu, ez ito, eta gainera desagertutako haurra aurkitu zuela.
Azken honi, Kumi, “Aatxiiss” deitu zioten aurrerantzean.

Zipristin 3 Elkar

You might also like