You are on page 1of 100

2021-2022

Ikasturtea

UIN
IP LEHIAKETA

1 26. edizioa
2
Aurkibidea

6 Sorgina eta mutila


9 Katua eta sagutxoa: ezinezko adiskidetasuna?
11 Baserriko arazoa
17 Noaren mundu magikoa
23 Abentura uhartean
28 Itsasoaren sekretuak
32 Irlaren abentura
38 Animalien bila
48 Alaznek futbolera jolastu nahi du
54 Poloniako salbatzailea
62 Kihararen bigarren bizitza
66 Savetheseas
71 Mundua gizakien menpe
75 Labirintoan barna
79 Ikusezinak
83 Bakardadea elkarbanatu
92 Biktima baten hitzak
97 Bi istorio desberdin

3
4
LH

Sorgina eta mutila


Katua eta sagutxoa: ezinezko adiskidetasuna?
Baserriko arazoa
Noaren mundu magikoa
Abentura uhartean
Itsasoaren sekretuak
Irlaren abentura
Animalien bila
Alaznek futbolera jolastu nahi du
Poloniako salbatzailea

5
LH2A
Sorgina eta mutila l Nile Etxeandia Solera

6
7
Sorgina eta mutila

Behin batean mutil bat joan zen marrubiak hartzera. Bat batean
etxe bat aurkitu zuen eta barrura sartu zen.

Sorgin maltzur bat ikusi zuen eta esan zion:


- Sartu sartu… Zopa bat daukat zuretzat.

Mutilak kasu egin zion eta edabea hartzerakoan sorgindu egin zen.
Orduan mutila maltzurra bihurtu egin zen eta bere herrialdera
heldu zenean gauzak apurtzen eta irainak esaten egon zen.
Bat batean neska bat heldu zen eta mendian hartutako sendabelar
batzuekin mendekua apurtu zion.

Sorgina bere kristalezko bolatik gertatutakoa ikusi zuen eta


haserretu zen pilo. Baina haserretzean bere botereak galdu zituen.
Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila
Artxandape ikastolan.

NILE ETXEANDIA SOLERA


LH 2A

8
Katua eta sagutxoa: LH2B

ezinezko adiskidetasuna?
l Olivia Nalda Vink

9
Katua eta sagutxoa: ezinezko adiskidetasuna?

Behin batean, Bilboko etxe zahar batean katu beltz bat eta sagu
txiki bat elkarrekin bizi ziren; Luna eta Riki deitzen ziren.
Harreman txarra zeukaten eta beti haserretuta zeuden. Rikik
Lunari janaria kendu zion… Lunak egun osoa pasatu zuen Rikiren
buztanaren atzean… Bazidurien Lunak eta Rikik betidanik
entzunda zutela katuak eta saguak ezin zirela lagunak izan.

Egun batean, konturatu ziren letxuga eta azenarioa izugarri


gustatzen zitzaizkiela. Orduan, elkarrekin afaltzen saiatu ziren.
Afari horretan, barrez ari ziren denbora guztian. Egunak pasatu
eta lagunak zirela konturati ziren. Gustu eta amets berdinak
zituzten.

Azkenik balore garrantzitsu bat ikasi zuten: desberdinak garen


arren, ez dago ezinesko adiskidetasunik. Eta ala bazan edo ez
bazan sar dadila kalabazan.

OLIVIA NALDA VINK


LH 2B

10
LH3A
Baserriko arazoa l Alaia Abaunza Grygielska

11
12
13
Baserriko arazoa

Duela berrehun urte aitona zahar bat bizi zen baserrian. Uda
haretan bere bi bilobak joan ziren uda pasatzeko.

Ane ahizpa txikia zen, begiak belarra bezain berdeak zituen, ilea
kirruduna eta horia zeukan.

Junek, berriz, begiak marroiak zituen, ahizpa handia zen eta ilea
leuna zeukan eta horia ere.

Anek 6 urte zituen, Junek, 9.

Aitona Josu deitzen zen eta ile gutxi zeukan, elurra bezain zuria
zen bere ilea eta begiak grisak ziren. 76 urte zituen.

Bi ahizpek beraien aitonari laguntzen zioten, horrela egunak joan


eta egunak etorri.

Baina egun batean aitona Josu ohetik jaikitzerakoan lurrera erori


zen! Bere aurpegia mamua baino zuriago zegoen. Ane izan zen
konturatu zen lehena, oso beldurtuta zegoen. Juneri deitu zion eta
June etorri zenean, beldurrez komentatu zuen:

- Hil zorian dago!

Orduan espiritu bat agertu eta azaldu zuen:

- Zuen aitona salbatzeko espazioko diamantea behar duzue.

14
Eta Junek orduan:

- Nola lor dezakegu?


- Mapa hau jarraituz.

Anek eta Junek zerbait esan baino lehen, hegan joan zen espiritua.
Anek mapa zabaltzerakoan zulo bat agertu zen eta bi aldiz
pentsatu gabe salto egin zuten barrura. Bat batean, espazioan
zeuden, planeta ezezagun batean! Harribitxien planetan zeuden eta
orduan Junek:

- Ane, begira hor, urrezko harribitxi bat dago!

Anek orduan:

- Bai, eta mapan dagoena bezalakoa da! Goazen hartzera!


Baina hurbiltzerakoan konturatu ziren harri batzuen azpian
zegoela. Lehenengo Ane saiatu zen ateratzen, gero June. Ezin,
ordea!

Bat-batean airean entzun ziren hitz batzuk hau xuxurlatzen:

- Ez duzue oraindik gauza bat frogatu…

Orduan ohartu ziren ateratzeko biek batera lan egin behar zutela
eta horrela bai lortu zutela.

15
Azkenik, mapan zulo bat agertu zen eta aitonarengana bueltatu
ziren. Orain, mapa errezeta bat zen eta hau egin zuten:

Lehenik harria birrindu eta ur berotara bota.

Bukatzeko aitona Josuri edaten eman zioten eta ondo jarri zen.
Altxatzerakoan ondo sentitu zen aitona. Neskatilak asko poztu
ziren eta afaltzera joan ziren.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila
Artxandape Ikastolan.

ALAIA ABAUNZA GRYGIELSKA


LH 3A

16
LH3B
Noaren mundu magikoa l Carla Pizarro Miñambres

17
18
19
Noaren mundu magikoa
Bazen behin 2019ko abenduaren 5ean urrutiko herrixka batean,
Noa deituriko neska bat bizi zela. Noak lau urte zituen eta bere
adinerako baxua zen ,ile laburra eta marroia zuen ,buztina bezain
marroia. Bera alaia eta oso ameslaria zen .
Norak amets bat zuen, mundu magikora joan nahi zuen , baina bere
aita eta amak ez zioten usten , mundu errealean bizi behar zela
esaten zioten.
Egun batean Noa bere etxean zegoen gurasoekin batera, larunbata
zen eta nekatuta zegoen, baina etxerako lanak egiteko ordua zen
eta horretan zebilen; bere logelara joan zen bertan amaituko
zituela esanez baina hara heltzean bere pentsamentuak beste leku
batean zeuden: MUNDU MAGIKOAN! Pentsatzen eta pentsatzen
jarraitzen zuen baina ezer. Han zegoen bera etxerako lanen
aurrean eta haiek amaitzea erabaki zuen. Eguna igaro zen eta
oheratzeko ordua heldu zen. Loak hartu zuen eta bapatean
MUNDU MAGIKOAN esnatu zen eta Noak esan zuen:
-Nire desioa bete da!

20
Mundu magikoan loreak, zuhaitzak eta belarra zeuden. Noak paseo
bat eman zuen eta bat batean animalia bat ikusi zuen,
berarengana hurbildu eta lagunak egin ziren. Animalia hura katu
polit bat zen eta hark hitz egiten zekien, orduan Noari esan zion:
-Kaixo, ongi etorri. Nire etxea ezagutu nahi duzu?
Noak baietz erantzun zion eta bertarantz abiatu ziren.
Heltzerakoan neskatoak aipatu zion:
-Zelako etxe polita daukazu!
-Eskerrik asko -erantzun zion untxiak. Zertara etorri zara mundu
magikora ? -galdetu zion:
-Nire ametsetan beti oso polita ikusten delako eta ezagutu nahi
izan dudalako-erantzun zion Noak.
-Ongi da -esan zion katuak, orduan goazen parkera eta ea bertan
nire anaia arratoia aurkitzen dugun.
Leku hura zoragarria zen, politago ezin. Parkera heltzean han
zegoen arratoia txirristan ondo pasatzen eta beste jende pila bat
zabuetan alai alai jolasten.Haiek ere besteekin batera elkartu ziren
eta ondo pasatu zuten , halako batean Noak bere gurasoak faltan
bota zituen, zein ondo egongo ziren bertan!, baina bapatean
izugarrizko ekaitza agertu zen , sua ere agertu zen eta mundu
magiko guztia argi gabe geratu zen eta untxiak esan zuen:
-Mundu magiko honetan inoiz ez da gertatu horrelakorik, gure
amaiera da!

21
Ura botaten hasi ziren, tximeletak, erleak… Animalia guztiak
laguntzen zuten eta sua ezin amatatu. Oso nekatuta zeuden, ezin
zuten gehiago , suak harrapatuko zituen! eta RING RING RING
zarata bat entzuten da , orduan…
-Noa esnatu, ordua da -esaten dio bere amak.
Noa ametsetan zegoela konturatzen da eta mundu magikoa baino
lasaiago bere munduan dagoala. Altxatuz sukaldera joan eta aita
amei esaten die:
-Asko maite zaituztet! Zein ondo bizi garen mundu honetan. Gaur
egun polita izango da…
Aitak eta amak harrituta begiratzen diote, baina oso pozik daude
bere alaba hain alai ikusita. Eta benetan egun ederra igaroko dute,
eguna ez, urteak, oso zoriontsu biziko direlako.
Eta hala bazan ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila
Artxandapeko plazan.

CARLA PIZARRO MIÑAMBRES


LH 3B

22
LH4A
Abentura uhartean l Alazne Torres Tejo

23
24
25
Abentura uhartean
Bazen behin, bi ume Maitane eta Igor izenekoak. Hondartzan
jolasten hasi ziren eta halako batean, pilota jauzi zitzaien uretara.
Igorrek uretara sartzea erabaki zuen baina ez zekien igeri egiten;
orduan, Maitane laguntzera hurbildu zen eta olatu batek
itsasoaren barrurantza bota zituen biak.
Igorrek airerik gabe geratu zen eta Maitanek hondartzaren
ertzara eraman zuen bere laguna. Nahiz eta nekatuta egon, igeri
egiten jarraitu zuten uharte berezi bat aurkitu arte. Uhartea
txikia zen, palmondoz beteta, baina harerik gabekoa zen. Bi lagunei
oso arraroa egin zitzaien horrelako uharte bat ikustea. Oso
nekatuta zeudenez gero, lo egitea erabaki zuten geroago ikertzen
jartzeko asmoz.
Hurrengo goizean, esnatu zirenean, zerbait ezberdin somatu zuten
uhartean.
-Ez gaude leku berdinean -esan zuen Igorrek.
-Egia da! Mugitu gara, ez gaude leku berdinean -erantzun zuen
Maitanek.
-Zer gertatzen ari da? Aztertzen jarri beharko gara -adierazi
zuen Maitanek.
Jarraian buelta bat eman zuten uharteren ingurutik, baina bat-
batean zerbait ulertezina gertatu zen. Begi bat zirudien. Halako
batean… soinu ikaragarria sortu zen! Lagunak guztiz beldurtuta
geratu ziren eta korrika egitea erabaki zuten.
-Animalia baten gainean gaudela uste dut… -esan zuen Maitanek.
-Bai! Bale handi bat da! -erantzun zuen laguna.
-Min handia daukat gorputzean, zer egin didazue? -galdetu zuen
animaliak.

26
-Guk? Ezer ez…
-Ezin dutu ondo arnastu, ostoporen bat daukadala uste dut -
adierazi zuen baleak.
Igorrek eta Maitanek lagundu egin nahi zioten; horretarako,
baleak zeukan ostopoa zein zen aztertzen jarri ziren.
-Uste dut hemen kokatuta dagoen palmondoa dela arazo nagusia.
Baleak arnasteko erabiltzen duen zulotxoa eztaltzen diolako -esan
zuen Igorrek.
-Lagundu behar diogu. Azkar!
Bi lagunek tira eta tira egin zuten zeukaten indar guztia erabilita,
baina palmondoa oso ondo finkatuta zegoen. Hainbat aukera eta
bide ezberdinak erabili ondoren, lortu zuten, palmondoa zulotxotik
kendu zioten.
-Eskerrik asko lagunak. Ez gara elkar ezagutzen, barkatu nire
harropuzkeria… nire izena Marea da. Nortzuek zarete zuek? -
galdetu zuen Mareak.
-Igor eta Maitane deitzen gara.
-Zerbait behar duzue? Laguntzeko prest nago egindako ekintzak
eskertzeko asmoz -proposatu zien Mareak.
- Etxera bueltatzea nahiko genuke -esan zuten bi lagunek poz-
pozik. Gure gurasoek guztiz kezkatuta egongo dira…
Azkenean, Mareak etxerako bidean jarri zituen itsasoan zehar eta
betirako lagunak izango zirela promes egin zuten.
Egia ala gezurra? Begi bien artean, sudurra.
ALAZNE TORRES TEJO
LH 4A

27
LH4B
Itsasoaren sekretuak l Alazne Ruiz Barrasa

28
29
Itsasoaren sekretuak
Behin familia aberats batetan mutil bat jaio zen, bere izena Erik
zen eta futbola asko gustatzen zitzaion. Geroago neska bat jaio
zen eta Aitana ipini zioten izena. Aitanari izugarri gustatzen
zitzaizkion panpinak baina bazegoen biei asko gustatzen zitzaien
zerbait, itsasontziak. Orduak pasatzen zituzten itsasontzietara
jolasten eta ez ziren nekatzen. Beraien urtebetetze guztietan
oparitzen zizkieten itsasontzi bat bakoitzari baina bederatzi urte
bete zituztenean bost egunetan itsasontziz ibiltzeko oparia egin
zieten Eriki eta Aitanari.
-Zein ondo, irrikitan nago!- esan zuen Aitanak.
-Bai, gure oparirik onena da!- jarraitu zuen Erikek.
Hurrengo egunean goiz-goiz esnatu ziren ezin zutelako gehiagorik
itxaroten egon eta ordua iritsi zenean Erikek ia txisa egin zuen
gainean emozioz.
Itsasontziaren erdian jarrita Erik eta Aitana itsasora begira egon
ziren.
-Zein polita!- esan zuen Erikek.
-Eta zein ederrak diren arrainak!- komentatu zuen Aitanak.
Itsasontzia mugitzen hasi zen eta Aitana uretara erori zen.
Erikek besoa luzatu zuen arreba laguntzeko, eta bera ere erori
zen. Itsasontziaren atzetik hasi ziren baina hau oso azkar zihoan
eta ez zuten harrapatu.

30
Orduan uharte bat ikusi zuten bananaz beterik, eta igeri eginez
hara heldu ziren. Heltzerakoan, Aitana lo geratu zen. Erik itsasotik
bila hasi zen, beste irla handiago bat aurkitu zuen eta Aitanari
komentatu zion.
-Aitana, irla handiago bat aurkitu dut, bananak eraman ditzakegu!
Bananak hartu eta irlara joan ziren. Han, biak lo geratu ziren.
Esnatzerakoan irla mugitzen ari zela nabaritu zuten. Bat-batean
irla igotzen eta igotzen hasi zen eta konturatu ziren irla bale bat
zela.
Beldurtu egin ziren eta hasierako beste uhartera abiatu ziren.
Denboratxo bat igaro eta gero konturatu ziren baleak lagundu ahal
zietela eta berarengana itzuli ziren. Horrela portura abiatu ziren
balearekin eta aurkitu zuten arrantzale bati eskatu zioten beraien
gurasoei deitzeko.
Gurasoak portura iritsi ziren. Erik eta Aitana itsasontzira igo
ziren eta bost egunetako bidaiarekin jarraitu zuten denak poz-
pozik.
ALAZNE RUIZ BARASA
LH 4B

31
LH5A
Irlaren abentura l Eneko Gutiérrez Rosé

32
33
34
Irlaren abentura
Baziren behin, lau lagun (Unai, Eneko, Xabi eta Lander) oporretan
Karibera joango zirenak. Eguna ailegatu zen, maletak prestatu eta
hegazkina hartu zuten. Lau lagunak oso pozik zeuden. Hamasei
ordu zeuzkaten hegazkinean egoteko. Hegazkinak bost ordu hegan
egiten zeramanean, pilotoak komunikatu zuen:
- Kaixo, ni pilotoa naiz eta ekaitz batean sartuko gara, ez
beldurtu.
Baina bat-batean tximista batek hegazkina argiztatu zuen eta
zarata itzela entzun zuten. Orduan, lau lagunek eta bidaiari
guztiek oihu egin zuten eta dena ilundu zen. Hegazkinak kolpe
batzuk jaso zituen eta gorabeherak izan zituen.
Ordu bat eta gero… lau lagunak kolpetik esnatu ziren. Enekok
leihotik begiratu zuen eta irla batean zeudela ikusi zuen. Bidaiari
guztiak ondo zeuden baina zauriak zeuzkaten. Momentu horretan,
lau lagunak laguntza bila joango zirela pentsatu zuten.
Hegazkinetik atera zirenean ez zuten inor ikusi eta ibiltzen hasi
ziren.
Ekaitzaren bitartean, hegazkina tornado batean sartu zen eta
sorginkeriaz… historiaurreko irla batera heldu ziren! Irla hori
izugarri handia zen eta dinosauro forma zeukan. Bidean, Eneko eta
Xabik zarata handiak entzun zituzten koba baten barruan:
GUAAAAR! Orduan, pasadizo batetik kobara sartu ziren eta leku
batera heldu ziren, dinosauroekin! Bertan, urrunean, sua ikusi
zuten, hor laguntza jasoko zutela pentsatu zuten eta hurbildu

35
ziren. Bat-batean dinosauro bat aurkitu zuten, baina ez zen
haragijalea. Bi lagunak elkar begiratu ziren ikaraturik eta galdetu
ziren: "non gaude?”.
Suarengana hurbiltzen jarraitu ziren baina oraingoan apur bat
beldurtuta. Orduan, konturatu ziren sua herri txiki batean zegoela
eta ailegatu zirenean, bi familia oso beldurturik aurkitu zituzten.
- Nortzuk zarete? Non gaude? - galdetu zien Xabik eta Enekok.
Gizonak esan zien duela urte bat hegazkin istripua euki zutela eta
irla horretan harrapatuta gelditu zirela. Orduan, beraiei berdina
gertatu zitzaiela konturatu ziren.
Iker gizonak, esan zien kontu handiz joan behar zirela, kontu
handiz! Irla horretan dinosauro handi eta biziak zeudela! Iker eta
bere familiak, denbora luzez etxera itzultzen saiatu zirela azaldu
zien, baita herri txiki horretan oso seguru zeudela ere.
Orduan, Eneko eta Xabik berriro hegazkinera joan ziren denak
ekartzeko. Hegazkinera bueltatu zirenean, koba batetik herri txiki
batera joango zirela esan zieten. Landerrek eta Unaik ez zuten
sinesten, baina hala ere, haien lagunak jarraitu zituzten.
Herri txikira bueltatu ziren eta bidetik dinosauro izugarriak ikusi
zituzten. Herrian, Ikerrek esan zuen ez zegoela leku nahikorik
denontzat eta etxe berriak egin behar zituztela. Etxeak egurrez
egin zituzten. Denak taldean lan egin zuten eta etxe oso onak egin
zituzten. Gainera, harresi altua eta gogorra egin zuten.
Hilabeteak eta hilabeteak pasatu ziren eta irlatik nola irten
pentsaten zuten.

36
Egun batean, Unaik ideia bikaina euki zuen: itsasontzi bat
eraikitzea. Itsasontzia urte batean zehar egin zuten. Jende
guztia oso pozik zegoen eta bidaia egiteko eguna heldu zen. Ez
zekiten non bukatuko zuten baina ez zeukaten beste aukerarik.
Bidaian zehar itsasoan beste ekaitz bat aurkitu zuten. Bat-baten
tornadoak eraman zien eta sorpresa handia hartu zuten: berriro
gaur egunera bueltatu ziren!!!! Ezin zuten sinestu!!!! Denak oso
pozik zeuden!
Urte asko pasatu ziren eta haien familiako kideekin berriz topo
egitea arraroa izan zen. Istorioa kontatzerakoan, ez zuten ezer
ez sinesten, baina dinosauroen argazkiak erakusterakoan, denak
aho bete hortz gelditu ziren. Lau lagunak eta beste gainontzeko
pertsonak, ospetsuak izan ziren mundu osoan.
HALA BAZAN ALA EZ BAZAN, SAR DADILA ARTXANDAPE
IKASTOLAN.

ENEKO GUTIERREZ ROSE


LH 5A

37
LH5B
Animalien bila l Irati Fernández Victorino

38
39
40
41
42
Animalien bila
Duela gutxi, mendi garai batean, baserri bat zegoen. Baserria
handia zen eta egurrez eginda zegoen. Bertan bizi zen
baserritarra oso nagusia zen. Gizon lasaia zen eta animaliekin
egotea zen gehien gustatzen zitzaiona. Bere baserrian animalia
asko zeuden: txerriak, zaldiak, ardiak, behiak, oiloak, untxiak eta
astoak.
Denak batera oso ondo bizi ziren. Txerriak jolasean ibiltzen ziren,
zaldiak saltoka eta korrika, ardiak menditik jolasean, behiak jan
eta jan, oiloak zarata egiten, untxiak saltoka eta astoak beti haien
artean hitz egiten.
Egun batean baserritarra animaliengana joan zen eta esan zien:
-Kaixo lagunak, gauza bat kontatu behar dizuet. Agian baserri
industrial bateko langile batzuk etorriko dira zuen bila.
Animaliak zarata egiten hasi ziren beldurtuta: “oink-oink” ”iiiiiiiiii”
“io-io”...
-Baina trankil, ziuraski ez zaituztete eramango, nik zainduko
zaituztet eta.
Eta baserritarra oso kezkatuta joan egin zen. Hurrengo egunean
astoak hitz egiten zeuden eta astorik zaharrenak eta altuenak
honela esan zuen:
-Hona etortzen badira ni korrika aterako naiz eta joaten direnean
berriro hona, nire etxera, bueltatuko naiz. Norbaitek nirekin hori
egin nahi du?
-Bai.
-Bai, noski!
Asto guztiek baietz esan zuten baina astorik txikienak, “Asto

43
Txikik”, ez zuen ezer esan eta astorik zaharrenak honela galdetu
zion:
-Asto Txiki, zu zer, bazatoz gurekin ala ez?
Asto Txikik erantzun zion:
-Ni ez naiz zuekin joango. Ezkutatuko naiz eta gero, baserriko
animali bat harrapatzen badute, nik lagunduko diot.
Asto batek esan zuen:
-Jajaja, Asto Txiki, zuk bakarrik hori egingo duzula uste duzu,
benetan?
Eta Asto Txikik hau erantzun zion:
-Bai, bai.
Bost egun eta gero baserritarra oso pozik zegoen, inor ez zelako
baserrira joan. Orduan poz-pozik lotara joan zen. Baina lo zegoen
bitartean, lantegi industrialeko langileak baserrian sartu ziren eta
animalia guztiak eramaten hasi ziren. Kamioi batean sartu
zituzten. Lehengo txerriak, gero ardiak, ondoren behiak… Geratu
ziren bakarrak astoak izan ziren eta pentsatuta zeukaten bezala
asto guztiak korrika ihes egin zuten. Asto Txiki baserriaren
atzean geratu zen ezkutatuta.
Langileek animalia gehiagorik ez zegoela pentsatu zuten.
-Hemen ez dago beste animaliarik, goazen!
-Bai, bagoaz.
Eta animalia guztiak hartuta joan egin ziren, baina ez zekiten
Asto Txikik jarraitu egingo ziela. Bidean, Asto Txiki basotik igaro
zen eta animalia batzuk aurkitzen hasi zen.

44
-Kaixo, zer animalia zara?
-Kaixo ni asto bat naiz, baserri batekoa, eta zu?
-Ni mapatxe bat naiz eta hemen bizi naiz, nora zoaz?
-Hirira noa nire lagunak salbatzera.
-Lagundu ahal zaitut?
-Bai, mesedez!
-Orduan goazen!
Asto Txiki poz-pozik zegoen lagun bat zuelako. Gero otso batzuk
agertu ziren eta ez ziren oso jatorrak izan. Horrela esan zuten:
-Aizue, nora zoazte?
Eta Asto Txikik esan zuen:
-Hirira, nire lagunak salbatzera. Baserri industrialetako langile
batzuek harrapatu dituzte.
Eta otsoek harrituta esan zuten:
-Zuekin goaz! Pertsonak gure etsai nagusiak dira eta gainera
baserri industrialetako langileek, otso bat eraman zuten duela asko.
Orain da ordua otso hori salbatzeko.
Eta denak poz-pozik hirira heldu ziren eta horrela esan zuten:
-Heldu gara!!!
Baina Asto Txikik esan zuen:
-Itxaron, plan bat behar dugu.
Eta besteek galdetu zuten:
-Baina zein?

45
-Zer egingo dugu?
Asto Txikik esan zuen:
-Sua egingo dugu kanpoan eta langileek itzaltzen duten bitartean
guk ate guztiak ireki egingo ditugu.
Orduan, sua egin zuten baserriaren kanpoan eta langileak itzaltzen
zeuden bitartean barrura sartu ziren.
Asto Txiki eta bere lagunak sartu baino lehen animalia guztiak
suagatik oso kezkatuta zeuden.
-Sua! sua dago kanpoan!
-Suaaaaaaa!
Baina Asto Txiki sartu zenean animaliak esan zuten:
-Asto txiki zu izan zara?
Eta Asto Txiki esan zuen:
-Bai, zuei laguntzera etorri naiz lagun batzuekin.
Eta otsoak eta mapatxea sartu ziren eta azkar-azkar denak haien
kaioletatik atera ziren eta basora joan ziren. Baserri
industrialetako langileak baserrira sartu zirenean ez zegoen inor.
-Non daude?
-Ez dago animalirik!
-Denak joan dira.
Basoan animali guztiak ospatzen zeuden.
-Atera garaaaa!
-Asto Txiki, lortu duzu!

46
Eta otsoak esan zuten:
-Agur, gu bagoaz baina eskerrik asko otsoa salbatzeagatik.
Eta mapatxeak esan zuen:
-Ni ere banoa, agur!
Animaliak baserrira heldu ziren. Lehenengo Asto Txiki sartu zen
eta asto guztiak hitz egiten zeuden eta batek ohiukatu zion Asto
Txikiri:
-Jajaja, ez duzu lortu.
Eta bat-batean animalia guztiak sartu ziren baserrira.
Hurrengo goizean, baserritarra esnatu zenean, goizero bezala
animaliei jaten ematera joan zen. Animalia bakoitza bere lekuan
topatu zuen baina asko harritu zen guztiak oraindik lo jarraitzen
zutela ikusteaz. Berak gau guztia ametsetan eman zuenez, ez zen
ohartu animaliek gauean bizi izandako abenturaz.
Handik aurrera, baserritarrak ez zuen inoiz gehiago lantegi
industrialetako langileen berririk izan eta denak pozik eta bakean
bizi izan ziren urte askotan.

IRATI FERNANDEZ VICTORINO


LH 5B

47
LH6A
Alaznek futbolera
jolastu nahi du
l Unai Martínez Cortez

48
49
50
Alaznek futbolera jolastu nahi du
Bazen behin Alazne izeneko neskatila bat. Hauxe dotore eta
galanta zen, eta ahots oso polita eta ederra zeukan. Neskatila hau
ez zuen bere ametsa betetzen, bere ametsa futbolera jolastea
baitzen. Alazne ez zen ausartzen bere gurasoei bere ametsa zein
zen esaten, bere gurasoak oso finak zirelako: markazko arropa,
kotxe berriak, etxe handiak… Bere gurasoak nahi zuten Alazne
modeloa, abeslaria, antzezlea… izatea; hau da, “galanten” gauzak.
Egun batean, Alazne bere gurasoei aurre egin zien, eta kotxean
balletera joateko bidean, gurasoekin hitz egiten saiatu zen.
Komentatzen hasterakoan, bere ahizpa deitu zuen esanez
Alazneren letra zeukan orri bat apurtuta aurkitu zuela etxean,
eta orri hori bere egunerokoarena zela. Orriak hurrengoa zeukan
idatzita:

2022ko Maiatzaren 12a, osteguna.


Eguneroko maitea:
Gaur osteguna da, eta beste egun bat gehiago pasa da nire
gurasoekin hitz egin gabe. Ez naiz ausartzen futbolera jolastu nahi
dudala esaten, kirol hau “GIZONEZKOA” omen delako, eta gainera
nire gurasoak ni modeloa edo abeslaria izatea nahi dute. Nik ez dut
hori egin nahi nire bizitzan, nekatuta nago, beraiek ezin dute
aukeratu nire etorkizuna, hori nik aukeratu behar dut.

Alazneren gurasoak egunerokoan zer jartzen zuen entzuterakoan


papao moduan geratu ziren. Alazne bere ahizparekin haserretu
egin zen, ez baitzuen nahi gurasoak egunerokoaren edukia jakitea.

51
Hurrengo egunean…
– Bueno ahizpa maitea, klasera noa. Nirekin zatoz? - esan zuen
Alaznek.
– Zu ez zeunden haserre? - esan zuen bere ahizpak.
– Jada pasatu zait, txorakeri bat iruditzen zait kirol hori -
erantzun zion Alaznek.
Bere ahizpak aukeratu zuen Alaznerekin ikastolara ez joatea,
hobeto bakoitza bere bidetik joaten baziren, Alazneren ahizpa
haserre jarraitzen zuelako.
Alazne egoera hau aprobetxatu zuen herriko emakumeen futbol
taldean izena emateko, baina oztopo bat zegoen: izena ematea ez
zen doainik, 200 euro ordaindu behar zituen. Alazne, negarrez,
parkera joan zen eta egun horretan ez zen ikastolatik agertu.
Etxera ailegatzerakoan, bere ama haserre aurkitu zuen:
– Alazne, ikastolatik deitu naute ikastolara ez zarela joan esanez! -
esan zuen amak.
Alaznek ez zekien zer erantzun, eta negarrez bere logelara joan
zen, lo gelditu arte.
Hurrengo egunean, Alazne ez zen ohetik altxatu nahi, eta bere ama
kexkatuta, bere bila joan zen logelara:
– Alazne maitea, ikastolara joan behar zara - esan zuen amak.
– Ez zeundeten nirekin hasarretuta? - erantzun zuen Alaznek.

52
– Ez, eta gainera zure aita eta biok atzo hitz egiten egon ginen,
eta pentsatu dugu izena emango duzula talde polit horretan, eta
neska jokalari hoberena izango zara. Zin egin behar didazu ez
zarela inoiz goibel egongo, guk zure poztasuna nahi dugu, eta
futbolak hori ematen badizu, jarraitu ezazu zure ametsa - esan
zuen amak.
– Amatxo, eskerrik asko!
2042ko maiatzaren 10a, osteguna.
Eguneroko maitea:
20 urte pasa dira jada, eta eguneroko hau kutxa zahar batean
aurkitzerakoan negarrez hasi naiz oroimen guztiengatik. Gaur
egun futboleko talderik hoberenean jolasten nago, “Real Madrid
femenino” taldean, eta esan daiteke nire ametsa bete egin dudala.
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera
dadila Artxandape Ikastolan!
UNAI MARTINEZ CORTEZ
LH 6A

53
LH6B
Poloniako salbatzailea l Aner Anta Rámila

54
55
56
57
Poloniako salbatzailea
Orain dela urte batzuk Polonia eta Alemaniaren arteko guda bat
zegoen.
Poloniarren artean, famili bat hiru pertsonez osatuta zegoen, aita
Roberto (37 urte), ama Sonia ( 35) eta semea Aner (17
urtekoa). Bere herria eta bizi modua defendatzen ari ziren.
Aner oso langilea zen, nota hoberenak ataratzen zituen eta etxean
amari laguntzen zion ama haurdun zegoelako.
Polonia Alemaniaren Inbasioa jasotzen ari zenez Roberto bere
herria defendatzeko gudara joan zen eta Aner eta Sonia bakarrik
geratu ziren.
Anerrek eta amak ez zekieten non zegoen aita edo orandik bizirik
bazegoen.
Egun batean aitak deitu zuen etxera eta Soniak hartu zuen
telefonoa. Bere senarraren ahotsa entzun zuenean horrela esan
zion:
– Varsoviatik joan behar zarete! Alemaniak Varsovia
bonbardeatuko du eta hor gelditzen bazarete aurriskuan egongo
zarete.
– Eta zuk zer egingo duzu?-Esan zuen Soniak.
– Nik Polonia defendatuko dut nitaz ez kezkatu ondo egongo naiz
eta.-esan zuen aitak
–Baina ni haurdun nago. Umeak aita bat euki behar du, Anerrek
behar zaitu, nik behar zaitut!-Esan zuen amak negarez.

58
– Ezin dut hitz egin orain, joan egin behar dut .-Esan zuen
Robertok
Hau izan zen azken aldiz Robertorekin hitz egin zutela. Haiek jakin
gabe, egun horretan, hil egin zuten.
Aitak esandakoa egiten hasi ziren. Ahal zituzten arropa eta
gauzak hartu zituzten eta autobusen geltokirantz abiatu ziren.
Bidai txartelak erosi zituzten Poloniatik joateko. Geltokian pare
bat ordu egon ziren itxaroten autobusa irtetzeko. Azkenean
autobus bat heldu zen. 124 zenbakia zeukan eta hori zen hartu
behar zutena. Ama igo zen eta Anerrek igotzera zihoala honela
esan zion amari :
–Ama, ni ez noa, gure lurra defendatzeko hemen gelditzen naiz.
Lituaniara ailegatzen zarenean mezu bat bidali.
– Ezta pentsatu ere! Ez dakigu aita non dagoen eta ez dut utziko
zu ere bai hemen geratzea.-Esan zuen Soniak.
–Ama, lasai!, zurekin egongo naiz umea jaiotzeko unean- Esan zuen
Anerrek.
Bat batean autobusaren ateak itxi ziren eta ama negarrez
autobusean joan zen.
Arratsalde horretan Aner telebista ikusten zegoela teleberria jarri
zuen eta lehenengo berria bomba bat 124 autobusean gainean
jausi zela izan zen. esan zuen Anerrek:
–Nola gertatu da hau? nire ama hilda, nire aita behar bada ere eta
nik hemen bakarrik Polonia defendatzen nahian-Esan zuen negarrez.
Egun horretatik aurrea zer egin ahal zuen bere herriko jendeei
laguntzeko pentsatzen ibili zen eta erabaki bat hartu zuen.

59
Anerrek Varsovian geratzen zen jende guztia lituaniara eramanten
hasi zen. Poloniatik gertu geratzen ziren herrialdeetara eramten
zuen jendea eta horrela ea poloniar guztiak salbatzea lortu zuen.
Anerren helburua lortzen zihoan, jende gehiena salbo zeuden.
Varsovian geratu zirenak haien lurra defendatzeko geratu ziren.
Alemandarrak bakarrik nahi zuten Varsovia meneperatu eta
horretarako inguruko herriak bonbardeatu behar zuten.
Alemandarrak ez zuten nahi horrelakorik egin. Aner zela laguntza
ematen zuen burua eta Varsovian zegoela enteratu zirenean
berarekin hitz egitea pentsatu zuten.
Bat batean Anerren mugikorrera deitu zuten Alemaniako burua
zen eta esan zion Anerreri:
–Bakarrik zu hiltzea nahi dugu. Hiltzen ba zaitugu Polonia lasai
utziko dugu eta guztia zen bezalakoa geratuko da.
–Ados! gaur zazpietan Wilanow jauregiaren sarreran.-Esan zuen
Anerrek.
–Ados! -esan zuen Alemaniako buruak
Zazpiak ziren. Aner Wilanow jauregiaren sarreran zegoen
momentuan alemaniako burua agertu zen eta Anerreri tiro bat
eman zion buruan. Poloniako defendatzaile handiena hil zuten.
Egun horretik aurrera Polonia berriro berdina izan zen baina ez
guztiz bere defendatzilea falta zelako.
Maiatzaren 15ean, bere urtebetetze egunean, Wilanow jauregiaren
sarreran bere oroimenez estatua bat egin zioten.
Ala bazan edo ez bazan atera dadila Artxandape ikastolan.

ANER ANTA RÁMILA


LH 6B

60
DBH

Kihararen bigarren bizitza


Savetheseas
Mundua gizakien menpe
Labirintoan barna
Ikusezinak
Bakardadea elkarbanatu
Biktima baten hitzak
Bi istorio desberdin

61
DBH1A
Kihararen bigarren bizitza l Leire Villacián Crespo

KIHARAREN BIGARREN BIZITZA


Kihara oso pozik bizi zen neska bat zen, bere ama eta hiru neba
arrebekin bizi zen Kenian , Mombasan, hain zuzen ere.
Egun oso berotsu batean Kihara etxetik atera zen ikastolara,
egunero bezala joateko, bidean hainbat lagunekin topatu zen.
Ikastetxera heldu bezain laster klasera sartu ziren, Johari
beraien irakaslea zena, harritu aurpegiarekin hizketan hasi
zitzaien:
- Egun on, klasekideok, atzo esan nizuen bezala gaur
irakurtzen hasiko gara, badakit zaila izan daitekeela, baino saiatu
egingo gara.
Kenian bizimodua oso desberdina zen, ez zeuzkaten hainbat
eskubide eta askatasun.
Ikasleak, klasetik atera zirenean bakoitzak bere zereginak
zeuzkan, talde bat trapuzko baloiarekin futbolean jolastera joaten
ziren, beste talde batek, ordea, orraziak egiten zituzten eta beste
batzuek joko tradizionaletan jolasten zuten, baina Kiharak ordea
irakurtzea nahiago zuen, neska oso jakintsua eta trebea zen eta
ikastea izugarri gustatzen zitzaion. Egun hartan irakurtzen ikasi
zuten, beraz, etxeko bidetik korrika joan zen, eta etxera heldu
bezain laster amari poz-pozik horrela esan zion:
- Kaixo, ama, zelan zaude? Badakizu zer egin dugun gaur
klasean? Irakurtzen ikasi dugu.
Mombasako pertsona guztiak ez ziren ikastolara joan horregaitik
gehienek ez zekiten hainbat gauza.
Kihararen ama kutxa bat hartu eta Kiharari ema zion, kihara jakin
minez kutxa zabaldu zuen, karratudun 2 kutxa zeuden. Ama

62
aurpegiarekin zabaltzeko keinua egin zion, hautsez betetako bi
liburu zeuden, amak horrela esan zion Kiharari:
- Begira, hau zure aitarena zen, hark irakurtzea gogoko zuen,
nik ordea ezin izan dut jakin zer dioen ere.
Kihara poz-pozik liburuak hartu zituen eta lurrean etzanda,
liburuak hartu eta ozenki irakurtzen hasi zen.
Istorioan sartuta zegoen, bat-batean oihuak entzuten hasi zen
ordu hartan burua makurtu eta ama neba arrebekin ikusi zuen,
Kihara ezin zuen ulertu zer gertatzen ari zen, hegazkinak
entzuten ziren eta baita negarrak ere. Une horretan dena ulertu
zuen, Johari kontatutako istorioa zen hura, behin Joharik
horrelako zerbait kontatu zien. Kiharak liburuak hartu eta bere
amarengana korrika hasi zen, ikaratuta zegoen, ez zekien zer egin,
ama erdi negarrez makurtu eta horrela esan zien:
- Badakit oso gogorra dela zuentzat, ziur aski ez dakizue zer
gertatzen ari den, baina ulertuko duzue, oso arriskutsua da hemen
egotea, joan zaitezte Bakaryrekin.
Kihara izuturik, neba- arreben eskuak elkartu eta korrikan joan
zen, gero eta ozenagoak ziren oihuak, tupustean itzelezko zarata
entzun zen, atzera begiratu eta ama negarrez eskuarekin agur
esan zien.
Bakaryrekin elkartu ziren, Kiharak ez zekien zer esan baina Bakary
hizketan hasi zitzaion:
- Etorri nirekin orain azalduko dizuet zer gertatzen ari den.
Guztiek buruarekin baiezkoa egin zuten.
Korrika batean andreak itsasontzi moduko garraio batera eraman
zituen. Jendez gainezka zegoen, guztiak afrikarrak ziren.
Ahal izan zuten moduan eseri ziren, batzuk lurrean, besteak
jesarlekuetan, eta beste batzuk, ordea zutik geratu ziren. Itsaso

63
osoa ikusten zen, Kihara liruratuta geratu zen paisaiarekin.
Bapatean tripako mina sentitzen hasi zen, jendeari begiratu eta
guztiek aurpegi txarra zuten.
- Bakary, tripako mina daukat eta zorabiatuta sentitzen naiz.
Normala al da?
Bakary eskua jaso eta bekoki gainean jarri zion.
- Ez kezkatu, litekeena da olatuak eragiten duten
mugimenduengaitik izatea, normala da, txarto sentitzen bazara
esaidazu.
Kiharak buruarekin baiezkoa egin zuen. Supituan logurea sentitzen
hasi zen eta pixkanaka begiak itxi zituen. Iberiar penintsula
ikusten hasi zen, paisaia ederra zen, baina gero eta handiagoak
ziren olatuak.
Kihara, itsasontziaren mugimenduarekin begiak zabaltzen hasi
zen.
Kihara mugiezinik geratu zen Cadiz-eko portura heldu zirenean,
itsasontzia utzi eta Kontrol moduko batzuetatik geldirik geratu
behar ziren.
Guztia amaitu bezain laster, zeramatzaten poltsak hartu eta
utzitako aterpean sartu ziren. Kihara triste xamar zegoen, ez
zekien zer gertatuko zen bere amarekin, eta nola geratu ote zen
bere etxea.
Aterpean sartu eta han zegoen lankide bat beraien logeletaraino
eraman zituen. Logelak nahiko handiak ziren, Mombasan logelak
nahiko txarrak eta apurtuta zeuden, baina Cadizen luxuzkoak
iruditzen zitzaizkion Kiharari.
Heldu bezain laster Kihara, goibel zegoen, amak emandako liburua
irakurtzen hasi zen. Pentsatzen hasi zen, azken astean gertatu
ziren gauza guztiekin, alde batetik, inoiz bizi zuen abenturarik
harrigariena gertatu zitzaion, baina beste aldetik bakarrik zegoela
pentsatzen zuen, neba-arrebekin zegoen, aren gurasoen eza

64
somatzen zuen, eta negar malkoak botatzen hasi zen. Bakary
harridura aurpegiarekin begiratu zion, ez kezkatu maitea, laster
ama topatuko dugu. Andreari ideia bat bururatu zitzaion eta
horrela esan zuen:
- Orain bueltatuko naiz, itxaron nazazue.
Kihara neba-arrebak hartu eta irakurtzen hasi zitzaien.
Baykari bueltatu egin zen papel moduko eta arkatz batzuekin.
- Gure baduzu gutun bat bidali diezaiokegu amari.
Andreak nola egiten zen erakatsi zion.
Hurrengo egunean kalera ibiltzera joango zirela erabaki zuten.
Haientzat luxuzkoa zen, paisaia hondartzarekin, etxeak, guztiak
ederrak ziren.
Kihara oihu batzuk entzuten hasi zen, beraien izenekin, andreak
ere entzun zituen eta harrituta alboetara begiratzen hasi ziren.
Bapatean gutxien imaginatu zutena gertatu zen, Kihararen ama
korrika batean agertu eta umeengana lasterka hasi zen,
besarkada bat eman zien eta bera erdi negarrez ama besarkatu
zuen.
Ama nola bueltatu zen eta nola geratu zen guztia azaldu zien eta
poz-pozik, familia osoa berriro elkartu zen.
Munduan egunero horrelako gauzak gertatzen dira, Kihara bere
bizimodua, eta lagunak galdu zituen, orain bizitza berri bat hasten
ari da.

LEIRE VILLACIÁN CRESPO


DBH 1A

65
DBH1B
Savetheseas l Ángela Cano Alquegui

SAVETHESEAS
Kaixo, nire izena Peru da, 26 urteko mutikoa naiz eta itsaso eta
ozeanoekin zer ikusia duten gaiak oso gustuko ditut. Txikitatik,
gehien gustatzen zitzaidana nire herriko akuariora joatea zen, eta
asteburu gehienetan, bertara joaten nintzen, nire lagunekin edo
nire familiarekin, egia esan, beraiei ez zitzaien ilusio handirik egiten
joatea, baina nigatik egiten zuten eta oso ondo pasatzen genuen,
itsas- zaldiak eta dortokak gehien gustatzen zitzaizkigun
animaliak ziren.
Oraindik gogoratzen naiz, hilabeteak eman nituen nire ama eta
aitari arrain bat eskatzen, baina beraie ez zeuden ados, azkenean,
ni entzuteaz, pazientzia agortu zitzaien eta erosi zidaten.
Momentu horretan Nemo etorri zen, munduko arrainik onena eta
politena, urdina eta larrosa zen, oso txarto pasatu nuen hil zenean
bera nire lagunik onena zen eta. Trukoak irakatsi nizkion eta guzti,
baina bizitza horrelakoa da. Nemo hil zenetik, ez nuen beste
arrainik izan, nire gurasoek ez zidatelako uzten.
Baina 24 urtekin, independizatu nintzen eta edozein altzairu erosi
aurretik, arrainontzi erraldoi bat erosi nuen, eta arrain pilo bat
sartu nituen. Gaur egun, garai hartan erosi nituen arrain gehienak
bizirik daude. Gainera, ozeanografo bihurtu naiz, hau da itsasoan
eta ozeanoetan datuak biltzen ditut eta nire lankideekin
laborategian ikerketak egiten ditut, ozeanoen ezagutza
garatzeko. Eta lanean aritzen ez nagoenean, itsaso desberdinetara
bidaiak egiten ditut eta igeri egitera edo esploratzera joaten naiz,
animaliak ikusteko, edo itsasoan bizitzen diren landareak ikusteko.
Baina orain dela urte bat, bidaia berezi bat egin nuen, nire
etorkizuna aldatuko zuena.

66
Nire ametsa betidanik Ozeano Pazifikora igeri egitera joatea izan
da. Asko informatu naiz, bertako itsas-animaliak, klima, itsas-
landareak eta hainbat gauzei buruz. Eta 25 urte bete nituenean,
nire lankideak bidaia egiteko aukera oparitu zidaten, nik, pentsatu
gabe, aste batean bertan nengoen. Hegazkinez joan nintzen,
Australiako kostara arte, egia esan egun bateko bidaia oso
aspergarria izan zen, baina merezi izan zuen. Buzeo- ekipoa eraman
nuen, eta heldu bezain laster, murgiltzera joan nintzen. Ideia ordu
bat egotea zen, baina asko luzatu zen eta itzelezko abentura bizi
izan nuen.
Hasieran, bidaia lasaia zen, betiko modukoa, hainbat animalia
ikusten, nik nahi nuen lekuetatik joaten, eta momentu guztietan
pentsatzen: ziur nire lankideei izugarrizko inbidia emango diet. 20
minutu pasa eta gero, nire gainean helikoptero bat zegoela
konturatu nintzen, eta nire alboan mutiko bat zegoen, ez nekien zer
egiten ari zen, baina kuriositatea eman zidan eta galdetu egin nion.
- Aizu, mutiko, zertan zabiltza?- bera urduritu zen baina
jarraian begiratu zidan eta bere aurpegia lasaitu egin zen.
- Aa kaixo, barkatu ikaratu bazara , begira, SaveTheSeas
konpanian lan egiten dut.
- SaveTheSeas? eta zer da hori?- galdetu nion
- Umm interesatuta ikusten zaitut, nahiago baduzu,
helikopterora igo ahal gara eta bertan lasaigo eta erosoago hitz
egin ahal dugu.
- Oh, a-a-ados- erantzun nion beldurrarekin.
Helikopterora igotzean, 2 pertsona ikusi nituen helikopteroa
gidaiatzen, eta batek esan zuen.

67
- Baina, Eneko, berriro helikopterora jendea igotzen, hau mila
aldiz hitz egin dugu.
Eta itsasoan aurkitu nuen mutikoak erantzun zion:
- Badakit ez duzuela gustuko baina mutil hau espeziala da, ziur
nago.
Nitaz hitz egiten ari zen? Gero, mutikoa hurbildu zitzaidan eta
hitz egiten hasi zitzaidan.
- Begira nire izena Eneko da eta beraiek Naroa eta Mikel dira,
guk SaveTheSeas taldean lan egiten dugu, gure lana arrainak
salbatzea da, eta jendeari jakinarazi itsasoko bizitza hiltzen ari
garela, horretarako kartelak eta kanpainak egiten ditugu.
Ni oso harrituta nengoen:
- Baina nola kentzen duzue itsasoko zaborra?- galdetu nion
- Gure makina bereziak, itsasoko plastikoak xurgatzen ditu,
eta horrela arrainek edo beste animaliek ez dituzte jaten. Edo,
dortokak ez dira harrapatuta geratzen plastiko artean.
- Baina- baina itsasoan plastikoak daude?
- Bai, bai eta gainera pilo bat, egunero gure makinak 11.000
plastiko inguruan xurgatzen ditu.
- Ah, bai? nik hori ez nekien- egia esanda nik ez ditut albisteak
ikusten, ez zait gustatzen ikustea nola gure mundua gero eta
txartoago doan.
- Arazoa guztiok pentsatzen duguna baino larriagoa da, inork
ez da konturatzen, baina kalean botatzen ditugun plastikoak
itsasora heltzen dira eta animaliarik gabe geratzen ari gara, zu
konturatzeko, eta ados bazaude, leku berezi batera eraman ahal

68
zaitugu, zer pentsatzen duzu?
- E-ee bueno, ados- erantzun nuen
- Ederto oso ondo pasatuko dugu.
Bidaian, nire istorioa kontatu nien, itsasoa zergatik nuen gustuko
eta bitartean, Enekok bere lagunekin komentatzen zuen:
perfektua da lanerako, nik ez nekien zertaz hitz egiten ari ziren,
baina ez nuen ezer esan.
Heldu ginenean, non geuden galdetu nuen eta hirurek batera
erantzun zuten: Plastikozko kontinentearen gainean!!
- Zer? zer da hori?- nik miloika plastiko ikusten nituen
helikopterotik
- Begira hau da guk, gizakiok sortutakoaren emaitza, oso
ezaguna da plastikozko kontinentea ziur albistetan entzun duzula-
baina nik ez nuen erantzun
- Begira, zure istorioa kontatu didazunean, pentsatu nuen,
“mutiko hau perfektua da gure lanerako”, eta nire pentsamendua
mantentzen dut, hau da, gurekin lan egin nahi duzu eta jendeari
konzientziatzen lagundu?
Bi minutu eskatu nien pentsatzeko, eta nire burmuinari galdetu
nion: gure pasioa itsasoak eta ozeanoko bizitza da, eta ez dugu
utziko hau gertatzea eta hemen dagoen bizitza hain polita
desagertzea. Behin erantzuna jakinda, beraiei esan nien.
- Gustatuko litzaidake zuekin lan egitea eta itsasoak
salbatzea- guztiak oso pozik jarri ziren eta festa batekin ospatu
genuen.

69
Egun horretik aurrera Espainiara joan ginen laurok eta nik, nire
ozeanogrofo moduko lana utzi nuen SaveTheSeas- en nire %100
emateko. Oso pozik daude nirekin eta ni nire lanarekin ere, gainera
momentu horretatik, estadistikak jaitsi dira eta jende gutxiagok
kontaminatzen du gure kanpainia ikusi ondoren. Talde hobe-ezina
egiten dugu laurok, azkenean, guztiok pasio berdina partekatzen
dugu, itsasoa.

ÁNGELA CANO ALQUEGUI


DBH 1B

70
DBH2A
Mundua gizakien menpe l Zuriñe Bergaz Garay

MUNDUA GIZAKIEN MENPE


2125eko abenduren 27a da eta oraindik jendea ohitu gabe dago,
baina ni jadanik ohitzen ari naiz. Egun guztietan berdina gertatzen
da, telebistan politikariak kutsaduraren arazoa konpontzen
saiatzen dira eta betikoa esaten amaitzen dute. Leihotik ez da
inor ikusten, ezin delako kanpora atera, baina noizbehinka zuriz
jantzita doan norbait ikusten da. Mundua pixkanaka hiltzen ari da.
Baina tira, zer egin dezaket nik?
2125eko abenduaren 28a da, barkaidazue, atzo neure burua
aurkeztea ahaztu zitzaidan. Markel izena dut eta 14 urteko
mutiko arrunta naiz, Getxoko etxe ez hain dirudun batean bizi dena.
Gutxienez nire logela daukat, eta nire familia; ez ditut lagunen
izenak gogoratzen. Hala ere, askotan nire amak Miren deituriko
neska baten laguna izan nuela esaten dit. Ni ez naiz gogoratzen 4
urte genituela ezagutu genuelako elkar parkean eta geroago
etortzeari utzi zion, baina bere izenaz beti gogoratzen naiz.
Etxean sartuta bi urte daramatzagu eta Mirenekin berriro topatu
nahi dut, baina horrela ezinezkoa da.
2125eko abenduaren 29a da. Lehiotik neska bat ikusi dudala
iruditu zait gaur gauean, beldurtu egin naiz zuriz jantzita ez
zegoela ikusterakoan. Burutik joanda nagoen edo benetan ikusi
dudan, galdetzen diot neure buruari behin eta berriro, eguzkia
atera den arte.
Jan eta gero, nire logelara joatean berriro ikusi dudala iruditu zait,
berarekin hitz egiteko gogoa nuen baina ikusi dudala konturatzean,
arrapalada batean korrikan joan da.
Ganbaran nengoela liburu zahar bat aurkitu dut, eta arazoari
buruz informazio piloa dago.

71
“ Plastikozko uharteak aurkitu dira ozeano pazfikoan“ beste batek
horrela esaten zuen: “Artikoa urtzen ari da”, hurrengoak “Gero eta
beroketa global handiago dago” eta arazoari buruzko iragarkiak
ziren guztiak, hau da klima aldaketa eta kutsadurari buruzko
iragarkiak ziren.
2125eko abenduaren 30a da gaur ezin izan dut lorik egin neska
ikusiko ndudalakoan, baina ez da horrela izan. Liburu bat irakurtzen
nengoela zerbait entzun dut, leihotik begiratu dut eta neska
lurrean botata zegoen, estropezu egingo zuen edo. Etxera sartzera
gonbidatu dut, baina, berak ezetz erantzun dit. Azkenean egin duen
zauria sendatzeko sartu egin da. Hainbat galdera egin dizkiot eta
berak beldurtuta erantzun dizkit galderak. Miren izeneko eta 13
urteko neskato jatorra zen, eta bere kabuz, jendeak arazoa
konpontzeko laguntza ematen zuen. Ilegala zen etxetik ateratzea,
eta zuriz jantziko jendeak bizitzeko beharrezkoa zena ekarri, eta
zaborra botatzen zuen. Miren eta biok bihar gelditu gara denbora
pasatzeko.
2125eko abenduaren 31a da, ziur aski goizean etorrikoa da gaur
gauean gaur zaharra delako; bitartean zer egingo dugun
pentsatzen ari naiz.
Zuzen nengoen bazkaldu baino lehenago etorri da eta jolasten hasi
gara aspertu egin garen arte. Hitz egiten hasi gara eta berak
arazoa konpontzeko duen planarekin hitz egiten amaitu dugu. “Ez
da plan txarra baina ez dut uste askorik egingo duzunik”, hori esan
eta Miren haserre jarri da hau esanez “Guztiok zerbait egin
dezakegu, eta ni arazoa konpontzen saiatzen ari naiz; baina,
guztiek zure ideia berbera badute, ez dugu ezer lortuko. Bakoitzak
zerbait egiten badu, aldiz, lortzeko probabilitate gehiago egongo
dira”. Bere haserrea lasaitzeko asmoz “Ongi da, ongi da; lagundu
egingo zaitut” atera dut nire ahotik. Zerrenda bat egin dugu:
- Zaborrontzi mota gehiago ipini.
- Argiak behar ez direnean amatatu.

72
- Plastiko gutxiago erabili.
- Eguzki panelak ipini.
- Txorrotako ura behar ez denean itxi.
Bukaerako plana: “Jendea etxetik ateratzea eta bizitza normala
egitea, hau da, lan egitera etxetik kanpo ateratzea, BAINA
baldintza batekin, garraio elektrikoak erabiliz, edo kutsatzen ez
duten garraioak erabiliz, adibidez, bizikleta, patineteak… Eta lehen
ipinitako baldintzak betetzea”
Hori hainbat alditan kopiatu eta gero Mirenek eta nik garbantzuak
jan ditugu. Jan eta gero nire logelara joan gara eta papertxoak
hartu eta lehiotik atera gara besteen etxeetan sartzeko. Azkena
falta zitzaigunean zuriz jantzitako norbaitek ikusi gaitu eta
azkar-azkar korrikan hasi gara. Momentu horretan txikitako
laguna zela konturatu naiz. Barrezka hasi naiz eta berak barrea
jarraitu dit. Azken papela erditik banatu dut eta berari eman diot,
plana txarto ateratzen bada, eta ezin badugu elkar ikusi batak
bestea gogoratzeko.
Erlojua begiratzerakoan gaueko hamarrak ziren baina ez Mirenek
ez nik, ez genekien etxera itzultzen, bururatu zitzaigun gauza
bakarra etxe batean galdetzea izan zen. Eta hala egin genuen
pertsona horrek etxeraino gidatu gintuen, berarekin hitz egiten
amaitu genuen eta gure ideia ondo iruditu zitzaion, horregatik
bururatu zitzaion laguntzea. Jendea pixkanaka irteten joan zen
baldintzak betetzen besteak kanpoan ikusterakoan. Zuriz
jantzitakoa jendeak jendeari etxera sartzeko esaten zion eta
jendeak ezetz esaten zuen; gu haien etxeetan sartutako papelak
beraiek bidali zituztelakoan. Emakume batek zuriz jantzitako bati
baldintzak erakutsi zizkion eta ez zitzaion ideia txarra iruditu.
Iluntzen ari zela ikusterakoan erlojua begiratu nuen eta gaueko
hamaika eta erdiak ziren. Ez zidan denborarik ematen gaueko
hamabietan urteberria ospatzeko, baina momentu horretan berdin

73
zitzaidan. Ni zerbait lortzen ari nintzen, nahi nuen zerbait zen eta
proposatu eta ahalegindu ostean azkenean lortu egin dut.
Goizeko ordubata eta erdietan etxeratu nintzen. Ama haserre
zegoen baina guztia kontaturakoan ez zidan errieterik egin, guztiz
alderantziz, pozik ipini zen gure kabuz zerbait lortu genuela
entzuterakoan.
2126ko urtarrilaren 1a da urteko lehenengo eguna. Gosaldu eta
gero Mirenek etxeko txirrina jo du, nik harriturik zer gertatzen zen
galdetu diot, eta berak telebista ipintzeko eskatu dit.
Nik bere eskaera betez telebista piztu dut. Azkenean arau berriak
finkatu dira eta gure baldintzak eta beste berri batzuk ezarriz
kalera atera ahalko gara. Betetzen ez dituenak ondorioak edukiko
ditu, adibidez ezin izango da denbora batean kalera atera baimenik
gabe eta kurtso batera eramango dute, klima eta mundua
zaintzearen garrantzia ikusteko.
EGUNEROKO HAU HEMEN AMAITU DA, ETA EGIA BADA EDO
EZ BADA MUNDUA ZAINTZEA GUZTIEN ARDURA DA.

ZURIÑE BERGAZ GARAY


DBH 2A

74
DBH2B
Labirintoan barna l Malen De Luis Aguirregoitia

LABIRINTOAN BARNA
Bazen behin neska bat Maitane deitutakoa. Neska erabat arrunta
zen. 23 urte zituen, bizitza erraza zuen hiri handi batean. Berriki
bere gurasoen etxetik joan eta bizitza berri bat ekin zuen, lan
finkoa zuen eta lagunekin eta gurasoekin harreman bikaina zuen.
Egun batean iragarki batek bere arreta erakarri zuen: “labirinto
honetatik ateratzea lortzen baduzu diru asko lortuko duzu”.
Maitanek bi aldiz pentsatu gabe, iragarkia zegoen zenbakira deitu
zuen eta izena eman zuen.
Bi aste pasatu ziren eta Maitaneri, labirintora joateko ordua iritsi
zitzaion , labirintoan hilabete osoa emango zuen eta horregatik
maleta hartu eta etxetik irten zen.
Bi ordu iraun zuen bidaia kotxe arraro, handi eta beltz batean.
Heldu zenean, jende gehiago ikusi zuen bertan eta lehenego eguna,
jendea ezagutzeko baliatu zuen, oso pertsona irekia baitzen eta
jendearekin egotea maite baitzuen. Lagun asko egin zituen.
Ezagutu zuen lehenengo pertsona, Naroa izan zen, bere adin
berekoa zen. Oso ondo konpontzen ziren eta harreman oso sendoa
sortu zuten bien artean.
Denbora pasatu zen eta labirintora sartzeko ordua heldu zen.
Lehenengo proba ginkana bat izan zen. Frogak labur eta errazak
izan ziren. Denak oso ondo pasatzen ari ziren , eta diru asko
irabazteko aukera handia zutela uste zuten.

75
Lehenengo astean froga oso errazak izan ziren , baina bigarren
astean dena gero eta zailagoa zen, eta ez bakarrik zailagoa, baizik
eta gero eta arriskutsuagoa, baina, hala ere, denak pozik zeuden .
Bi aste pasatu ziren eta bat-batean itzartzean, pertsona
gutxiago geratzen ziren. Maitane eta besteak kezkatzen hasi
ziren, horrela gertatzen zen goiz guztietan eta hiru egun bakarrik
falta zirenean, Maitane eta Naroa soilik geratzen ziren labirintoan.
Egun horretan biak oso kezkatuta egon ziren eta asko pentsatu
zuten:
- Nor izango da hurrengoa? Ni? Edo agian zu?
- Eta zu bazara? Zer egingo dut nik bakarrik?
Azkenean hainbeste itxarondako goiza heldu zen eta Maitane leku
isil, ilun eta bakarti batean esnatu zen. Hauxe galdetu zuen:
- Naroa ? Hor zaude ?
Ez zion Naroak erantzun galdera horri baina labirintoan ahots bat
entzun zen:
- Naroa ez dago , ez duzu inoiz gehiago ikusiko eta beste denak
ere ez.
Maitanek oso izututa galdetu zuen:
- Nor zara ?
Eta ahotsak erantzun zion:
- Labirintoa naiz eta orain, froga burutu, azkar.

76
Maitane oso izututa frogak egiten hasi zen. Frogak ez ziren
batere errezak eta gero eta arriskutsuagoak ziren, labirintoak
gero eta txarrago hitz egiten zuen. Neska mespretxatu egiten
zuen eta komentario oso mingarriak egiten zizkion, eta Maitane
txikituta zegoen fisikoki eta mentalki.
Maitane oso nahasia zegoen. Berak pentsatzen zuen izugarrizko
aukera izango zuela diru asko irabazteko baina benetan izugarria
zen eta ez zekien nola irten bertatik. Gainera bakarrik zegoen, ez
zeukan inor eta labirintoak egiten zituen komentarioek benetan
mindu egiten zuten .
Beste aste eta erdi egon zen frogak igarotzen, eta azkenean,
azkenengo froga iritsi zen. Benetan zaila zen, eta oso arriskutsua.
Hainbat oztopo zituen, eta denak hilgarriak izan ahal ziren.
Lehenengo oztopoa inolako zailtasunik gabe gainditu zuen,
bigarrenean erretzen zuten laser batzuengandik pasa behar zuen.
Froga hori ere gainditu egin zuen, baina azkena, zailena zen. Soka
batekin laba-igerileku baten gainetik pasatu behar zuen. Maitanek,
soka hartu zuen eta salto egin zuen. Heltzear zegoenean PUM!
Soka apurtu egin zen, hobeto esanda, labirintoak soka moztu egin
zuen.
Eta orain , esaten badizuet laberintoa erasotzaile bat dela eta
Maitane erasotua dela? Maitane, maitasunaren bila doa eta
pertsona jatorra ezagutzen du. Hasieran dena oso polita da baina
gero gutxika-gutxika pertsona horrek zure lagun eta
familiarengandik urruntzen zaitu. Gauzak gero eta bortzitagoak

77
dira, eta dena komentario mingarriekin hasten da. Gero
agresibitate eta bortxaketa gehiago izango dira. Maitane oso
nahasita dago, ez daki zen egin. Horregatik, harreman horretatik
irten nahi du. Baina beldur da , horregatik poliziarekin hitz egiten
du ezkutuan (honek azkenengo froga ordezkatzen du). Hasieran
ondo doa, pertsona hori ez da konturatzen, baina egun batean,
pertsona hori konturatu egiten da eta Maitane hil egiten du .
Horrela esanda oso zakarra dirudi gertatzen denak, baina, tamalez
gure gizartearen isla den errealitate bat adierazten du, tratu
txarrak jasotzen dituzten emakumeena.

MALEN DE LUIS AGUIRREGOITIA


DBH 2B

78
Ikusezinak l DBH3A
Enaitz Vázquez Barrio

IKUSEZINAK
Euria ari zuen Bilboko kale lainotsuetan. Hotz nintzen, gorputza
estaltzen zidan burusia oso fina baitzen. Alde batetik bestera
zebiltzan pertsonak, presaka; haien etxeetara zihoazen Niretzat,
ordea, tabernaren ondoan zegoen eskinatxo hura zen nire bizilekua.
Bertan igarotzen nituen egunak, asteak eta hilabeteak. Handik ibili
ohi zen jendea behatzea eta elkarrizketak entzutea nuen gogoko.
Haientzat, aldiz, ikusezina nintzen. Asko jota, gizon-emakumeren
baten aurpegi tristea edota haur kuxkuxeroren baten begirada
jasotzen nuen. Behin, ume bat hurbildu zitzaidan, ondo nengoen
galdezka, baina berehala, aita etorri zen, haurra eskutik heldu eta
nigandik urrundu ziren.
Batzuetan, umeek ni ikustean pentsatzen zutena ezagutzeko
nahia sentitzen nuen.
- Ama nor da gizon hura?
- Ez dakit, Aiur — erantzun zion galderari garrantzi gehiegi
eman gabe.
- Amatxo, zer egiten du lurrean etzanda? Niri beti esan didazu
ezin naizela lurrean eseri — haurrak.
- Ez dakit Aiur — amak berriro.
- Zer saltzen du? — Aiurrek jakinminez.
- Ezer ez, laztana.
- Orduan, zergatik eman dio dirua andre batek? — umeak ez

79
zuen ezer ulertzen.
Amak ez zekien zer erantzun. Aiurrek 7 urte besterik ez bazituen
ere, oso azkarra zen eta ia ezinezkoa zen hura engainatzea.
- Ziur aski, gizon honek ez du dirurik izango eta horregatik,
kalean bizi da. Hori dela eta, Andreak txanpon batzuk eman dizkio
— azaldu zion amak. Aiur harrituta gelditu zen amak kontatu
zionarekin.
- Nola da hau posible? Lagun diezaioket, Amatxo? — galdetu
zuen urduri.
- Ez, gazteegia zara, laztana — emakumeak.
- Ba lagun iezaiozu zuk.
- Ez, gaur ez, Aiur — amak.
- Orduan, nork lagunduko dio? — haurrak ezin zuen egoera
sinetsi. Hainbat pertsona ikusi zuen gizonaren aurretik igarotzen
eta inork ez zuen hura begiratzen, ikusezina izango balitz bezala.
- Goazen, Aiur, iluntzen hasi du eta — esan zuen amak
elkarrizketa amitzeko asmoarekin.
Iluntzen hasi zuen eta hotzez dardarka ari nintzen. Kalea isil-isilik
zegoen. Tabernan geratzen ziren pertsona batzuen barreak eta
garrasiak entzuten ziren soilik. Neuk ere tabernan sartu nahi nuen,
bertan zegoen beroa sentitu, zerbait jan, nire telesail gustokoena
ikusten nuen bitartean. Taberna hartako telebista erraldoia zen.
Gustatu zitzaidakeen horrelako bat izatea, neure burua
imaginatzen nuen futboleko partida bat edota pelikula bat ikusten
eta aspertzean, beste kanal bat jartzen…
“Munduko enpresarik aberatsenaren buruzagiak 15.000.000.000

80
euro gastatu dit… Gero eta pertsona txiro gehiago daude Bilbon
eta zifrak gero eta harrigarriago… Gudak, 19 hildako utzi ditu
gaur, gainer…”
Aiurren amak, kanalez aldatzeari utzi zion eta telebista itzali
zuen.
- Beti berdin! — esan zuen gurasoak. Jarraian, liburu bat
hartu eta irakurtzen hasi zen. Aiurrek, nahaste-borraste itzela
zuen buruan. “Zergatik amak egiten zuen ezer entzun ez balu
bezala? Albisteak benetan hunkigarriak ziren!” pentsatzen zuen
mutilak.
- Entzun duzu? Guda bat, ama! 19 hildako! Txirotasun gehiegi!
15.000.000.000 euro! — gazteak.
- Bai, entzun dut — erantzun zion amak liburua irakurtzen
zuen bitartean.
- Zergatik gertatzen dira honelako gauzak, amatxo? —
galdegin zion.
- Gauza hauek oso konplexuak dira, Aiur. Gazteegia zara ulertu
ahal izateko — nagusiak. Hainbat alditan esan zion amak
gazteegia zela egun hartan.
- Hala ere, ez eman garrantzi handirik, horrelako gauzak
gertatzea normala da, zoritxarrez.
“Normalak?” pentsatu zuen Aiurrek.
Ez nuen askorik lo egin. Zerua gero eta argiago zegoen. Egun berri
baten hasiera zen. Atzokoa bezain hotza eta atzokoa bezain
antzekoa. Tabernan, betiko hiru lagunak kafea hartzen ari ziren.
Ondo ezagutzen nituen, haien elkarrizketak entzun ohi nituen eta.
Ezkerrean zegoena, Enara zen eta futbola ikaragarri gustatzen

81
zitzaion. Haren ondoan, Ekaitzek, arkitektoak; txisteak kontatzen
zituen egunero eta ni barrez lehertzen nintzen. Azkena, Aitzol,
abokatua zen eta istorio bitxiak kontatzen zituen beti.
Hiru lagunek, ordea, ez zekiten ezer nitaz, haientzat ikusezina
nintzen eta.
Aiurrek ez zuen ezer esan goiz osoan, ezin baitzuen aurreko
egunean kalean ikusitakoa, telebistan entzundakoa eta amak
esandakoa sinetsi nahi.
Amak, mutilaren isiltasuna nabaritu zuen.
- Zer duzu maitea? — amaren kezka nabaria zen. Haurrak ez
zuen erantzun. Hala ere, Aiurrek ederki zekien gertatzen zitzaiona.
Atzo bizitako guztia arrunta zela esan zion amak. “Nola normaliza
zitzakeen amak hain hunkigarriak ziren egoerak?” Hausnartu zuen.
“Normala al da pertsona batek, diru faltaren ondorioz
etxebizitzarik ez edukitzea eta beste batzuk milioika euro izatea?
Normala al da txirotasun gehiegi egotea? Normala al da guda
batean hainbat pertsona hiltzea? Eta normala al da egoera hauen
azalpenak sahiesteko gazteegia zarela esatea?”
- Galdera bat egin dizut Aiur. Zer gertatzen zaizu?
- Ezer ez, ama, helduegia zara ulertu ahal izateko.
ENAITZ VÁZQUEZ BARRIO
DBH 3A

82
Bakardadea elkarbanatu l DBH3B
Amaya Salgado Huidobro

BAKARDADEA ELKARBANATU
Zergatik diogu hainbeste beldur bakarrik egoteari? Beldurra al
diogu geure buruarekin bakarrizketan aritzeari? Dudan
konpainiarik onena neu naiz, ez dut inor behar ondo pasatzeko, edo
hori uste nuen lehen. Nire amari entzungo diodala uste dut eta hain
dramatikoa izateari utziko diot, gauzak hainbeste pentsatzeari
utzi egingo diot.
Ilargi naiz, eta 16 urte ditut. Uste dut dagoeneko badakizula,
baina lagunik gabeko neska bat naiz, ez dut inoiz lagunak egiteko
beharrik izan, inork ez didalako ematen nahiko segurtasun
elkarrizketa bat izateko. Eta inork ez du nahi eskizofrenia duen
neska bat, bai, eskizofrenia neukan, baina orain ondo nago,
psikiatrara joan nintzen eta medikamentu batzuk eman zizkidaten,
baina jada ez ditut behar.
Ez zait batere arraroa iruditzen bakarrik egotea, egia esan,
gustatzen zait, baina amak beti esaten dit arraroa naizela, beste
guztiak bezala sozializatu behar dudala eta gehiago hitz egin
behar dudala. Arraroa da, ahoa zabaltzen dudan momentuan beti
esaten didalako ez dudala arrazoirik eta ez dudala eskubiderik hori
esateko. Inoiz ez diot entzun, baina orain nire ikastolako neskek
ere esaten didatenez, arrazoia duela sinisten hasi naiz, beraz,
entzungo diet, lagun bat egingo dut.
Goizeko 7:15 dira eta iratzargailuak jot du. Gau osoa esna egon
naiz. Egun normala da guztiontzat, 2021eko otsailaren 13a, baina
gaurkoa egun garrantzitsuegia da niretzat, gaur lehen aldiz lagun
bat egingo dut. Gosaltzeko gogorik ez dut, beraz, jantzi eta
etxetik irten naiz. Bidean nire lagun berria nolakoa izango den

83
pentsatu dut.Agian ni baino altuagoa, ilea sorbaldetan behera duela,
agian betaurrekoak daramatza, ez dakit. Ikastolako ateak ikusi
ditut, guraso asko daude seme-alabak agurtzenzen, baina nire ama
beti egon da lanpetuegi ni eramateko.
Barrura sartu eta nire klasera joan naiz. Korridorean aurrera noa
eta denen begiak niri begira sentitzen ditudan arren, klasea
zeharkatu dut eta nire lekuan eseri naiz, atzean. Bat-batean
hemen sekula ikusi ez dudan neska bat sartu da, altu samarra da,
betaurreko beltz ederrak daramatza eta ilea sorbaldan behera du,
gorriz tindatuta. Nire harridurarako, inork ez dio begiratzen, inork
ez du komentariorik egiten, motxila hartu, niregana hurbildu eta
ondoko mahaian eseri da, bere entzungailuak jarriz. Ez dirudi ni
ezagutzeko inolako interesik duenik eta bakean utzi dut. Irakaslea
sartu eta klasea hasi da, neska hau existituko ez balitz bezala.
Ez naiz konturatu eta atseden ordua iritsi da, bakoitzak bere
gauzak bildu eta atsedenaldira joan direnean, neska berria klasean
geratu da bere entzungailuekin, eta berarekin geratzea erabaki
dut, berarekin hitz egin nahi dut. Lehen pentsatu dudan lagunaren
antza handia du, eta zerbaitek nigan beregana hurbildu eta bere
abestia etea eragin dit.
-Ka..kaixo, Ilargi naiz.-Esan diot, erantzungo didanaren beldurrez,
baina niri begiratu besterik ez du egiten, eta bere musikaren
bolumena igo du. Ez nau harritzen nirekin hitz egin nahi ez duela
ikusteak, baina gaur lagun bat egin nahi dut, lagun bat egin behar
dut, horregatik, berriro saiatu naiz.

84
-Ez dakit nirekin hitz egin nahi duzun, baina hemen berria zara eta
ez dut uste lagunik duzunik, eta zure laguna izan nahi dut.
Jendearekin hitz egiten ez naiz oso trebea baina saiatzeagatik ez
dut ezer galtzen.-Azkenean entzungailua kendu eta entzuten ari
den musika entzuten dut. Ez da posible! Taylor swift gustatzen al
zaio!? Orain bai izan nahi dudala bere laguna! Nigana biratu eta
gaizki begiratu nau, baina nirekin hitz egiteko prest dagoela dirudi.
-Utzi bakean mesedez, ez dut inorekin hitz egin nahi.-esaten dit
berak. Baina gaur inoiz baino ausartago sentitzen naiz, eta neska
hau eta ni antzekoak garela ikusi dut, uste dut biok arazo bera
dugula.
-Begira, badakit bakardadea gustatzen zaizula uste duzula, eta
baliteke gustatzea, baina azkenean bizirik jango zaitu, zure
larruazalean sartuko da eta azkenean dena hain iluna ikusiko duzu
ezen ez duzun irteerarik aurkituko. Eta putzu horretan erortzea
nahi ez duzun zerbait da, sinets iezadazu, zuk sentiarazten duzun
iluntasun inori ez zaiolako arduratuko, zutaz barre egin eta zure
atzean gaizki hitz egingo dute bakarrik.-esan diot, ni ere harrituta
geratu naiz esandakoarekin, baina gauzarik onena iruditu zait.
-Eguzki.-eta horrekin bere lekutik altxatu eta nire albotik urrundu
da. Kuriosoa ez? Ni Ilargi eta hura Eguzki.
Eguzki ez da klasera bueltatu gero, baina harro nago norbaitekin
hitz egiteaz eta tartean totelka ez egiteaz.
Etxera joateko ordua iritsi denean, ikastolatik irten eta leku
askotara begiratu dut, Eguzki agertuko zain, baina ez da
agertzen, beraz etxera joan naiz.

85
Etxera iristean, Eguzki ikusi dut nire ohean eserita, nire hormara
begira, eta bertan dauzkat Taylor Swift-en argazki guztiei begira,
lehenago entzuten ari zen artistarena.
-Eguzki? Zergatik zaude hemen? Nola dakizu zein den nire etxea?-
galdetzen hasi naiz, baina argazki horiei begira jarraitzen du.
-Lehen esan didazu ez nintzela putzu horretan erori nahi, zu erori
zarela suposatzen dut, bera al da atera zaituena?-galdetzen dit,
Taylorri erreferentzia eginez.
-Egia esan, ez dut uste oraindik atera naizenik, bakardadearen
putzuan erortzen zarenean oso zaila da hortik kanpora aterako
zaituen norbait aurkitzea, baina sentitzen dut bere abestien bidez,
putzu horretan laguntzen nauela, beraz, ez nago guztiz bakarrik.-
azaltzen diot Eguzkiri.
-Bakardadea partekatzea esan nahi al duzu?-galdetzen dit hura,
buelta eman eta begietara begiratuz. Begi urdin ederrak zituen,
laguntza eskatzen omen zutenak.
-Bai, ederra izango litzateke zure bakardadea norbaitekin
partekatzea, ez al duzu uste?-esaten diot, eta poliki-poliki
hurbiltzen natzaio. Hasieran urruntzen da, baina gero hurbiltzen da
ere. Sorbaldetatik besarkatzen diot, oin puntetan jarrita, hemen
nagoela jakitea nahi dut. Segundu batzuk pasa dira hura onartu
eta gerritik besarkatu arte. Masailak erretzen ari zaizkidala
sentitzen dut, lehen aldia da horrelako zerbait sentitzen dudana,
baina sentsazioa gustatu zait. Alde egiten duela sentitzen dut eta
askatzen naiz. Elkarri begietara begiratzen diogunean ikusten dut
bere masailak ere gorri daudela eta bat-batean oso deseroso
sentitzen naiz.

86
-Beno..barkatu.. zure etxera horrela etortzeagatik, barkatu,
banoa.- eta nik agur esan baino lehen joan da.
Erlojuari begiratu diot, oso berandu da, beraz, entzungailuak jarri
eta ohean lokartzen naiz, begi urdin pare batekin ametsetan.
Erlojuaren soinuarekin esnatu eta azkar jantzi naiz, gaur lazkar
iritsi nahi dut ikastolara. Nire ama ez da inoiz etxean egoten,
beraz, ez ditut goizean bere oihuak jasan behar, eta hori eskertzen
dut. Etortzen den lehen autobusa hartu dut, eta ikastolara joan
naiz. Klaseak hasi baino 10 minutu lehenago iritsi naiz eta nire
mahaian eseri naiz.
Eseri besterik egin ez naizenean, nire ondoan eserita, amestu
ditudan begi horiek ikusi ditut, eta pixka bat urduri jarri naiz, baina
pertsona berria naizela sentitu dut, beraz, hitz egiten diot.
-Eguzki, kaixo.-esaten diot, agurtuko nauen esperantzan.
-Oh.. Ilargi..egun on.-Ni ikusi nahi ez duen aurpegiarekin esaten dit
hori, baina ikusten dut tonu horretan hitz egiteaz damutu dela.-
Barkatu, ez zait gustatzen goiz jaikitzea.
-Ez du inporta, niri ere ez. Zer ari zara entzuten?- Galdetzen diot,
baina ez du erantzuten, entzungailu bat eman dit, entzungailua
jarri eta nire abestirik gogokoenetako bat entzuten ari dela ikusi
dut "The Night We Met”. Ezerezetik hasten da abesten, eta ikus
dezaket zein pozik ari den abesten, beraz, berarekin hasi naiz
abesten. Hor gaude, bi pertsona abesti bat partekatzen, momentu
bat partekatzen, bakardadea partekatzen. Dena apurtzen den
arte. Bat-batean klase osoa sartzen da, eta haien begi guztiak
nigan sentitzen ditut, Eguzki han ez balego bezala. Zurrumurru
batzuk ere entzuten ditut, beraz, Eguzki eskutik hartu eta kalera

87
eraman dut, ez dut nahi zorion horren ostean tristura hau
sentitzea.
Guztiz kanpoan gaudenean, Eguzkik begietara begiratu nau eta
eskuak oraindik lotuta daudela sentitzen dut, urduri jartzen hasi
naiz eta azkar askatu ditut, baina irribarre egin dit eta berriro
lotu ditu eskuak. Hau ondo sentitzen da.
-Ilargi.-dio Eguzkik.
-Eguzki.-diot nik.
-Nora ari gara joaten?-galdetzen dit.
-Nire etxera, nire ama ez da inoiz egoten, ondo egongo gara.-Uste
baino askoz lehenago heldu gara eta nire gelara joan gara. Biok
ohean eserita gaude, elkarri begira, zer esan jakin gabe, isiltasuna
hautsi den arte.
-Ilargi, nola kontrolatzen duzu hainbeste bakarrik egote hori?-
galdetzen dit.
-Egia esan, ez dut inoiz kontrolatu, ohitu naiz. Ba al dakizu lagunak
izan nituela? Egunero ateratzen nintzen haiekin, gaixorik nengoela
jakin zuten arte.- Zergatik esan dut hori?!
-Gaixorik?-galdetzen dit, niregana hurbilduz.
-Ba-bai…ezkizofrenia neukan lehen, baina psikiatra batera joan
nintzen, medikamentuak eman zizkidaten, eta orain ez ditut behar,
ondo nago.
-Seguru ez dituzula behar, Ilargi?-bere galderak asko nahastu
nau, baina nik erantzun baino lehen gaia aldatzen du.- Uste dut
bakardadea izan dela sendotu ninduena, bakarrik egoteari esker

88
gainditu nituelako nire buruko arazo larrienak, neure buruarekin
konektatu nintzelako. Bakardadeak elikatu ninduen-azaltzen dit
Izarrak.
-Hori beste ikuspuntu bat da. Baina badakizu zer? Bakardadeak ez
zaitu elikatzen, zutaz elikatzen da hura, harekin pasatzen duzun
minutu bakoitzarekin hazten da, existitzen ez diren gauzak
ikusteak egiten dizu, eta konturatzen zarenean eta handik atera
nahi duzunean, dagoeneko osorik jan zaitu.
Eguzkiren masailezurra erori egin da esandakoarekin eta besarkatu
egin nau, hain estuki besarkatu nau negarrari ezin izan diodala
eutsi. Nire malkoak nabaritu dituenean nire begietara begiratu du,
besarkadatik askatu gabe, eta konturatu nahi dudanean bere
ezpainak nireekin elkartu ditu. Momentu horretan sentitu dut
askatzen dugun tristura guztia, baina berdin zait.
-Bakarrik egon nahi dut, baina zurekin bakarrik egon nahi dut,
horrek zentzurik al du?
-Zentzua dauka niretzat, Ilargi.

Oso berandu denean, Eguzkirekin joan naiz irteera, eskuak lotuta


dauzkagula, baina logura handia dut eta zerbaitekin estropezu
egin dut. Errepidera erori naiz eta ikusi dudan bakarra begietan
indartsuegia den argia da.
Psikiatra baten gelan esnatu naiz, edo hori dela uste dut. Leihotik
begiratu eta ilargi betea ikusi dut. Ondo egongo da Eguzki?
Nire ama hemen lan egiten duen gizon batekin hitz egiten ikusi dut
eta haien elkarrizketa apur bat entzun dut.

89
-Begira andrea, ez dakit zure alaba medikamentuak hartzen ari
ote den, bere eskizofrenia uste genuena baino askoz gehiago hazi
da, maila honetan, edozer gauza imajina dezake, baita pertsona
bat ere, taktua sentitzeko gai izan liteke, nahiz eta ezer ez ukitu
-ikusten dut amak nire gelara begiratzen duela eta esna ikusi
nauenean hurbildu egin da.
-Ilargi, zergatik ez duzu zure medikamentuak hartu?! Zertan ari
zinen pentsatzen?!- gizonak amari lasaitzeko esaten dio, oraindik
sentikor nagoelako kotxearen kolpetik, kotxea? Kotxe batek
harrapatu nau? Non dago Eguzki?
-E..Eguz..Eguzki..-hitz egiten saiatzen naiz, baina ezin dut.
-Eguzki? Nor da hori? Ikastolan berria?-galdetzen dit amak,
baietza egin diot buruarekin.
-Hobeto sentituko zinateke etorriko balitz? -galdetzen dit gizonak,
eta nik baietza egiten diot berriro. Ikusten dut gizona gelatik
irten eta eskolara deitu duela, baina espresio nahasi batekin sartu
dela berriro.
-Ilargi, Eguzki.. ez dago Eguzkirik ikastolan. Sentitzen dut hau
esatea, baina uste dut hau dela, hau da zuk imajinatu duzuna.
Pertsona bat irudikatu duzu, bere taktua, bere hitzak. Asko
sentitzen dut, sentitzen dut. Zure medikamentuak hartu beharko
zenituzke, barkatu Ilargi, benetan.
Ezin dut sinetsi entzuten ari naizena, Eguzki ez da benetakoa? Ez
dut sinisten, ez dut sinetsi nahi. Mugikorra hartu dut, eta
elkarrekin geneukan argazki bakarra bilatu dudanean, argazki
horretako pertsona bakarra ni naizela ikusten dut. Hain bakartuta
sentitzen naiz? Nire gaixotasunak ere lagundu nahi dit,

90
irudimenezko lagun bat ekarriz, norbait nirekin egoteko, baina nola
senti dezakezu zerbait irudimen batengatik?
Normala balitz bezala, iluntasunak inbaditu nau, bakardadeak
zaplaztada bat eman eta berriro putzuan sartu nau, nengoen baino
baxuago, baina oraingoan, ez dago inor nirekin. Ezin dut nire
bakardadea inorekin partekatu, eta oraingoan, hura nitaz elikatzen
utzi dut.
Ospitaletik irteten uzten didatenean, etxera joan naiz, eta
dagoeneko goiz da. Eguzki erraldoiak aurpegia argitu dit eta
buruari buelta eman diot lehen leihotik ikusi dudan ilargia ikusteko,
baina desagertu egin da.
Agian hori besterik ez gara, eguzkia eta ilargia, inoiz elkartuko ez
diren bi alde kontrajarriak.

AMAYA SALGADO HUIDOBRO


DBH 3B

91
Biktima baten hitzak l DBH4A
Maialen Lozano Maeztu

BIKTIMA BATEN HITZAK


2021eko urriaren 5a
Gabon, eguneroko maitea, ez dakit gogoratzen nauzun, orain dela 5
urtetik ez ditudalako nire sentimenduak hemen idazten. Baina gaur,
gaur arraro sentitzen naiz, sentimenduak kanporatu nahian, beraz
egunorokoan idaztea erabaki dut.
Lehenik eta behin nire bizitza gogoraraziko dizut, badakizunez
Terese dut izena, hamasei urte ditut eta neska arrunta naiz, ez
dut arazo handirik egia esan. Familia osasuntsu dago, lagunak ditut
eta ikasketak ondo daramatzat.
Ez duzu Ioritz ezagutzen, nire mutilaguna. Ni baino urte bat
nagusiagoa da eta asko gustatzen zait. Orain dela 5 hilabetetik
batera gaude. Instagrametik hitz egiten hasi ginen.
Kontua da, gaur institututik irtetean Ioritzek gelditu egin nauela
eta etxerako bidean lagundu nauela. Bidean hizketan genbiltzan
bitartean gona hain goian ez eramateko esan dit, arrazoia du, hotz
egiten du.
Ioritz mutil maitagarria da, beti babesten nau eta berarekin
seguru sentitzen naiz, nabarmentzen da niretzat onena nahi duela.
2021eko urrriaren 16a
Gaur eguna ondo joan da eta ostirala denez Ioritzekin erosketak
egitera joan naiz. Dendan Ioritzek aholkatutako lepo luzeko bi
jertsei erosi ditut, oso politak dira. Ioritzek esan dit neguan
eztarria eta bularra ondo estalia eramatea ona dela, hotzeriak ez

92
harrapatzeko.
Gose ginenez kafetegi batera joan gara, jesartzera joan garenean
Ioritzek iraindu egin nau kafetegi guztiaren aurrean, edaria jausi
egin zaidalako.
Hain traketsa naiz batzuetan…
2021eko azaroaren 3a
Gaur larunbata denez diskoteka batera joan gara Ioritz, ni eta
lagunak. Abestu eta dantzan egin dugu. Momentu batean, mutil
batzuk pasatu dira albotik eta nahi gabe bat jo dut eta
barkamena eskatu diot. Joan direnean, Ioritzek lagunen aurrean
zaplasteko bat eman dit, ea nor naizen ni beste mutil batekin hitz
egiteko ohiukatu dit. Nire hutsegitea izan da, oso traketsa naiz
batzuetan eta Ioritzekin banago ez dut zertan beste mutil
batzuekin hitz egin.
2021eko azaroaren 7a
Gaur larunbat guztietan bezala ez naiz lagunekin atera,
Ioritzekin gelditu naiz. Eztabaida bat izan dut lagunekin,
diskotekan gertatu zenari buruz. Nire harremana Ioritzekin
toxikoa dela esan didate, zer jakingo dute beraiek. Ioritzek
horrelako gauzak esaten diztuztenak lagunak ez direla esan dit, ez
diet berriz ere hitz egingo.
2021eko azaroaren 20a
Gaur Ioritzek bere etxera gonbidatu nau, arratsaldea pasatzera.
Pelikula bat ikusten egon gara eta Ioritzek edaria ekarri du.
Edariak zapore arraroa zuen, baina seguruenik nire txundipenak
izango dira, ze ergela naizen.

93
Mareatzen hasi naiz eta Ioritz hurbildu zait. Ez dut ezer
gogoratzen, dena beltz dago gertatu dena gogoratzen saiatzen
naizenean. Lokartzen hasi naiz eta izartu naizenean arraro sentitu
naiz, hotzeriaren bat harrapatu dut agian.
Ioritzek oso ondo tratatu nau eta afaria eskatu du. Asko maite
dut, oso mutil maitekorra da. Munduko neskarik zoriontsuena naiz.
2021eko abenduaren 6a
Ezin dut gehiago, apurtuta nago. Negar-zotinka nago hau idazten
dudan bitartean, kale kantoian eserita. Alde egin dut, nire
bizitzagaitik alde egin dut. Ioritzen eskuetatik alde egin dut,
seguru nengoela uste nuen baina benetan min egiten zidan lekutik
alde egin dut.
Sudurra eta ahoa odoletan dauzkat, begia more eta beltzuneak
gorputz guztian zehar.
Ezagutzen ez nuen pertsona bat ezagutu dut gaur, min egin didan
pertsona bat.
Ez dut idazteko gogorik baina hau ahaztuko zaidan eta berriz ere
errealitatea ikusteko gai izango ez naizen beldur naiz, beraz...
Kontua da gaur Ioritzek bere etxera gonbidatu nauela, lo egitera,
nere gurasoak etxean ez daudelako. Gurasoek ez dakite ni non
nagoen, Ioritzek etxetik alde egiteko esan didalako, familiagandik
urruntzeko, komeni ez zaizkidalako.
Buelta bat ematetik heldu garenean Ioritz oso jator egon da,
baina gauzak okertzen hasi dira. Eunatek deitu nau, nirekin hitz
egin nahian, eta berarekin hizketan egon naiz denbora luzez. Deia
eta gero saloira bueltatu naizenean Ioritzek ez dit kasurik egin,
beraz beregana joan naiz ea zer gertatzen zaion galdetzera, ez dit

94
erantzun, isiltasuna erabili du zigor moduan… Agian hainbeste
denbora Eunaterekim hizketan egoteak haserretu du ez naizelako
berarekin egon eta bakarrik utzi dudalako.
Denbora bat eta gero nigana hurbildu da, mugikorra kendu dit eta
Elenek bidalitako mezua irakurri du. Mezuak Ioritz uzteko esaten
zuen, txarto tratatzen nauela eta harreman hau ahalik eta arinen
mozteko, txarrera ez joateko, aholkatu dit.
Ioritz ohiuka eta irainka hasi zait, nik ez dudala bera utziko
esanez, uzten badut bakarrik geldituko naizela… Agresibo jartzen
hasi da eta beldurtzen hasi naiz; beraz, sofatik altxatu eta alde
egiten saiatu naiz, baina ezin izan dut. Muturreko bat eman dit
begian, gelditzeko esan diot, baina ez dit kasurik egin. Ileetatik
hartu nau eta lurrera bota nau, ostikoka hasi da. Beldurra sentitu
dut, ohiuka hasi naiz. Ezin nintzen hor gelditu, alde egiten saiatu
naiz, baina alferrik, hormaren kontra bultzatu nau, atea ireki dut
zorionez giltzekin eta atera egin naiz. Eskailerak jaisteko negoela
Ioritzek zapata bat bota dit eta ni eskaileretatik erortzea eragin
du. Kostata eta minduta altxatu naiz eta korrika hasi naiz.
Eraikinetik irten eta inoiz baino arinago hasi naiz korrika, kalezulo
batean sartu naizen arte.
Bakarrik nago, ez zait inor gelditzen...
2021eko abenduaren 7a
Anitz naiz, Tereseren laguna. Terese ospitalean dago, hemen dago,
albo-alboan, hobetzen doa pixkanaka, baina ez da idazteko ezta
mugitzeko gai ere.
Atzo egunsentian aurkitu zuten kalezulo batean botata, zaurituta
eta odolez beteta. Koaderno bat zuen alboan eta eman egin digute.

95
Harrituta nago, dardaraka eta beldur naiz. Terese gaixoa, genero
biolentziaren biktima da. Kanpotik ikustea erreza da, baina behin
barruan zaudela ikustea ia ezinezkoa da horrelako gauzaren bat
gertatzen zaizun arte. Tereseren bizitzak izugarrizko bira eman
du azkenengo hilabeteetan, guk bagenekien nondik zetorren
Tereseren jokaera eta berarekin hitz egin dugu, noski, baina
itsututa zegoen, dena Ioritzen errua izan da, Terese manipulatu
du. Pixkanaka-pixkanaka egin du, halako kasuetan egiten duten
moduan, Tereseren errealitatea izan den eguneroko hontan ezin
hobeto ikusi ahal da. Ioritzek Terese desagerrarazi du, oraingo
Terese ez da Terese. Guri ez zaigu inoiz burutik pasatu Ioritzek
horrelakorik egiteko gai izango zenik, baina gertatu egin da.
Beti entzun dut, biolentzia mota hau isil-isilik hasten dela, hasieran
kontrol apur bat, gero irainak (biolentzia psikologikoa), hurrengoz
biolentzia fisikoa eta azkenik...hilketa. Zorionez, Teresi ez zaio hori
gertatu, baina mundu guztiko hainbat emakumeri bai, orain arte,
aurten, Espainian, 37 emakume hil dituzte genero biolentziagatik.
Eta oraindik badago jendea hau existitzen ez dela esaten duena,
dena gezurra dela. Ze gizartetan bizi gara?
Aski da, beldur gara.
MAIALEN LOZANO MAEZTU
DBH 4A

96
Bi istorio desberdin l DBH4B
Martin García Villanueva

BI ISTORIO DESBERDIN
Baziren behin bi mutil, Peio eta Ranjit, 14 urte zituztenak eta
haien adineko umeak bezala bizi zirenak. Peio, Bilbokoa, DBH 4.
mailan ikasten ari zen. Ez zituen nota bikainak ateratzen, baina
kurtsoa gainditzeko adina ikasten zuen, lagun nahikotxi zituen eta
oso alai bizi zen haren familiarekin batera. Ranjit, ordea,
Bangladeshekoa zen, ez zen ikastolara joaten eta ez zuen lagunak
izateko denbora nahikorik. Arropa lantegi batean lan egiten zuen,
14 orduz egunean. Bere familia guztiak fabrika berdindean egiten
zuen lan, baina ez zuten etxe bat izateko diru nahikorik irabazten.
Gainera, haren gurasoek otorduak salto egin behar zituzten
batzuetan, Ranjitek eta bere arrebak jatekoa izan zezaten.
Abenduaren 6an Peioren urtebetetzea zen eta urtero bezala, bere
izebarekin arropa erostera joan zen. Peio pozik eta urduri zegoen
aldi betean, duela aste bat denda batean ikusitako jaka bat
erosteko aukera izango zuelako. Ranjitentzat, aldiz, egun arrunta
zen, lantegira joan eta josi eta josi ibiliko zelako gaua iritsi arte.
Baina zein izan zen Peioren etsipena dendara heltzean gustuko
zuen jaka ez zuenean inon topatu.
Dendako saltzaile bati galdetu ondoren, geratzen zen azken jaka
erosi, 40 euro ordaindu eta etxera abiatu zen.
Hurrengo egunean, jaka jantzi zuenean poltsiko batean papertxo
bat zegoela konturatu zen eta jakinminez papera zabaldu eta
irakurtzen hasi zen.

97
Egun on, erosle agurgarria:
Ranjit naiz eta 14 urte ditut. Jaka hau nik josi dut eta
Bangladeshetik zure eskuetara heldu da. Arropa lantegi batean lan
egiten dut, nire familiarekin batera. 14 orduz lan egiten dut
egunean eta ez dut ia dirurik irabazten. Jaka hau egiteagatik 10
zentimo ordaindu didate eta zuk kalkulua egin dezazun, egunean
gehien jota bost jantzi egiten ditut eta ez dut soldata finkoril.
Hori gutxi balitz, ez dut eskolara joateko adina dirurik, ezta
jolasteko eta lagunak izateko denborarik ere. Nire eskubideak ez
dira inola ere errespetatzen, ez langile, ez ume bezala.

Bizitza hobe bat behar dut eta horretarako zure laguntzaren


beharra dut. Mesedez, eraman ezazu jaka hau berriro dendara eta
esaiozu dendariari apurtuta erosi duzula. Orduan, jaka nire
lantegira bueltan ekarriko dute eta niri emango didate, berriro jos
dezadan.

Zuk egin behar duzuna hurrengoa da: har ezazu espezia pote bat
eta sar ezazu poltsikoan. Espezia horiek salduko ditut et hemendik
alde egiteko nahikoa diru lortuko dut.
Mila esker aldez aurretik,
Ranjit
Peiok hau irakurtzean mezuan jartzen zuena egitea erabaki zuen
eta espezia potea erosi ondorej dendara joan zen jaka bueltatzera.
Jaka Ranjitengana bueltatu zenean, mutilak espeziak saldu eta

98
lantegitik at joatea lortu zuen. Bangladeshetik alde egin eta
Europara etorri zen, hemen bizitza berri bat hasi eta alai eta
pozik bizi izan zen.
Istorio hau asmatua den arren, Ranjiten istorioa ez da inola ere
fikziozkoa, gaur egun, oraindik, munduan arropa lantegi askotan
umeek lan egiten jarraitzen dute, lan baldintza ikaragarri
txarretan, haien eskubideak inola errespetatu gabe.
Guk astero erosten dugun arroparen atzean istorio bat dago eta
istorio hori, askotan, ez da guk uste duguna bezalakoa. Ipuinetan
bezala, Peiok Ranjit salbatzen du eta Peioro esker Ranjitek bizitza
hobe bat izatea lortzen du.
Guk, ordea, bizitza errealean ere, Ranjit bezalako ume ugari salba
ditzakegu, guztiok batera, gure eros ohiturak aldatuz. Erosten
dugun denden lantegiek nola funtzionatzen dutek ikertzen,
pertsonentzat edo ingurunearentzat kaltegarriak diren praktikak
salatzen eta praktika hauek dituzten enpresen produktuak
kontsumitzeari uzten Ranjit bezalako milaka ume eta helduren
istorio pertsonalak alda ditzakegu, guztiok gure harri-koskorra
ekarriz.
MARTIN GARCÍA VILLANUEVA
DBH 4B

99
100

You might also like