You are on page 1of 7

OZENKI IRAKURTZEKO IPUINAK

1. zikloa
Osaba elefante- Arnold Lobel. Pamiela
Ekaitz ikaragarri bat izan zen, eta belaontzia ez zen itzuli. Ama
eta Aita itsasoan galdu ziren. Bakarrik nengoen. Nire logelan
eseri nintzen gortinak itxita. Logelako atea zabaltzen entzun
nuen. Kaixo, zure Osaba Elefante naiz, esan zuen ahots batek.
Elefante txikiak bolada bat pasatzen du osabarekin, eta arindu
egiten zaio gurasoen desagertzeagatik sentitzen duen tristezia
osabaren ipuin sendatzaile, kantu dibertigarri eta hitz jokoei
esker.

Zein polita den Panam- Janoski. Pamiela


Hartz txikia eta tigre txikia adiskidetasunaren eredu dira. Toki
idealaren bila eginiko bidaiak heldutasuna eta eguneroko abentura
adierazten ditu. Umorea, baikortasuna eta xalotasuna darizkion
klasiko kuttuna.

Mux Munstroa. Peio Aorga. Batela


Nik ez daukat anaiarik eta ez arrebarik; baina badaukat
aita eta badaukat ama. Eta badaukat munstro bat, nire
laguna dena: Mux. Gaur nire ama etorri da gelara eta
heldu dit belarritik, untxi bati bezala, eta deitu dit
kakanarru. Eta esan dit jostailu guztiak jaso behar
ditudala, oso desordenatuta dudalako nire gela; eta
gogorarazi dit gaur larunbata dela, eta, larunbatero
bezala, aitaren etxera joan behar dudala bazkaltzera,
berari tokatzen zaio-eta zaintza

Maripuzker- Mitxel Murua. Batela


Mari Puzker puzker asko botatzen zituen. Egun batean festa
batera joan zen eta puzker handi bat bota zuen. Orduan oso
lotsatuta Munduaren ipurdira joan zen. Hor puzkerren kapitaina
ezagutu zuen.

Toms y la goma mgica- Ricardo Alcntara. Ala Delta Edelvives


Toms era un mueco simptico, alegre y divertido. Sus
mejores amigos, la pelota, el tren y la mueca, lo acompaaban
a todas partes, aunque a veces tuvieran que soportar su mal
humor. Un da, al despertar, Toms encontr una goma de
borrar que a primera vista pareca comn y corriente. Pero
pronto comprendi que aquel objeto iba a cambiar su vida y la
de sus amigos.

Munduari itzulia 18 ipuinetan. A. Irusta. Elkar


Izenburuak dioen bezala, liburu hau ipuinez osatuta dago. Baina ipuinez
bakarrik ez. Mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak
ezagutzeko aukera ere ematen du. Non eta nola bizi diren esango digute,
eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digu. Hemezortzi haur,
hemezortzi lurralde eta hemezortzi ipuin.

Marimuki. Anton Dueso. Matxinsalto. Elkar


Liburu honetan bi ipuin dituzu:Marimukik ez du maskotarik.
Marimuki da gelan maskotarik ez duen bakarra. Animaliak
saltzen dituzten denda batera doa etaMarimukik ezin du lorik
egin. Marimukik, loak ezin harturik dagoenez, bere buruari ipuina
kontatzea erabaki du.

Sorgin bat ikaragarri polita. C. Mirancourt. Edelvives


Edernini sorgintxoa eguna bezain ederra jaio zen. Baina hori sorgin
bati gerta dakiokeen ezbeharrik ikaragarriena da. Zipotz
andereoak begitan dauka eta zigortu egiten du, beste sorginek ez
diete uzten beren umeei Ederninirekin jostatzen.

Txomin ipurdi. Patxi Zubizarretak eginiko moldaketa.


Erein
Behin baziren Txomin Ipurdi eta haren ama.Pobreak
ziren eta egun batez Txomin Ipurdik amari esan
zion:Erregearen jauregira joanen naiz laguntza
eskatzera .Horrela hasten da ipuina, eta hortik
aurrera ipuin klasikoen egitura mantenduko du
istorioak:Txomini bidera aterako zaizkio azeri bat eta
otso bat.Azkenik erreka tartekatuko da Txomin eta
jauregiaren artean. Horiei guztiei gauza bera esanen
die:Sar hadi nire ipurdian!!.Jauregian Erregek probak
pasaraziko dizkio Txomini eta guztietatik onean
aterako da,bukaera zoriontsua izan arte

Nork jasoko ditu txakurraren kakak?. R. Alcntara. Ala


Delta
Pablo eta bere aitak txakur bat eduki nahi zuten, baina bere
hondakinak garbitzea ez zitzaien batere atsegin.

2. Zikloa
3

Paularen zazpi gauak.- Patxi Zubizarreta. Elkar


Paulak ospitalean igaro zituen zazpi gauak kontatzen dizkigu ipuin
honek. Baina beste ipuin asko ditu barruan, zeuk ere goza
ditzazun, asper ez zaitezen eta, hala behar bada, senda zaitezen.

Heroia izan nahi zuen mutikoa. Silvain Trudel. Ibaizabal


Luisek, handitzen denean, Justizigile Hegalaria bezalako heroia
izan nahi du. Horregatik, jantzi berezi bat eskatu du, kapa
gorria eta turborreaktoredun botak dituena. Beste aldetik
andereoak proposatu die ikasleei zerbait ekartzea etxetik
pobreei oparitzeko. Opariak kutxa batean gordetzen dituzte.
Egun batzuk ondoren Luisek ustekabe handia izango du: etxera
itzultzen denean eskolako kutxa ikusten du bere etxean.
Pobreak omen dira?

Aitategia. Dennis Whelehan. Ibaizabal


Ume baten ama gaixotrik dago ospitalean eta bakarrik geratzen
da etxean aitarekin. Baina aita ez da oso trebea bazkaria
prestatzen edo arropa garbitzen. Mutikoa aitarekin nekatuta
aitategi batera joaten da beste motatako aitak maileguan
eskatzera.

Hannoren herensugetxoa. Irina Korschunow. SM Baporea


Hannook ez da trebea eta lodikotea da. Lagunek barre egiten
diote. Behin hondarretan herensugetxo bat marraztuko
du eta bat-batean, bizirik agertuko da bere ondoan. Bion
artean oztopoak gainditu ahal izango dituzte.

Txita more txikia. Arrate Egaa. Erein

Alabatxoak azokan txita more txiki bat ikusi


eta amak azkenean erosi egiten dio. Ahizpa

nagusia poztu egin zen ikusiz batera, baina laster ahaztu zuen. Etxeko bikiek
hasieran beldurra bazioten ere, laster hankatik heldu eta lurrera bota zuten. Orduan
protagonistak erabaki zuen berak bakarrik zainduko zuela txita.

Pantaleon lagunekin doa. Patxi Zubizarreta.


Pamiela
Pantaleon elurrezko panpina bat da. Hotzaz eta paisaia
zuriaz asperturik, basamortura joatea erabaki zuen
behin, beroa eta koloreak ezagutzera. Baina handik
itzulitakoan ere berriro aspertu denez, oraingo
honetan nora eta Amazoniara joatea erabaki du, beroa
eta berdea ezagutzera. Eta lagunekin batera joango da
oraingoan. Baina, ai, oi, ei!, Amazonian arrisku eta
larrialdi asko izango dituzte zain.

Txanogorritxo eta amona basatia. J.C. Igerabide. Giltza

Ezagutu nuen herrialde bat non Txano Gorritxoren istorioa beste era
batera kontatzen zuten, ipuinarekin puzzle bat eginez bezala. Istorioa
desberdin samarra zen, amona ere desberdina, eta gurasoak, berriz ...

Bakarrik eta buztan gabe. Patxi Zubizarreta. Pamiela


Udako oporrak dira, eta afrikar askoren auto eta furgoneta
pila Iparretik Hegora doa. Furgoneta horietako bat
gasolindegian geratu da depositua betetzeko. Baina
furgonetakoak joan direnean, neskatila bat utzi dute:
ahantzirik. Gero, auto bat gelditu da, eta autokoak abiatu
direnean, katu bat utzi dute: abandonaturik. Eta
gasolindegiko gizonak ez daki zer egin neskatila
ahantziarekin eta katu abandonatuarekin! Eta zuk, zer egingo zenuke zuk? Agian,
Goloka konpainiakoek bezala, ipuinean oinarritutako txotxongilo edo antzezlan bat
prestatu?

Munstro bat edukinontzian. Mari Bel Aiertza. Giltza.

Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra
eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da. Baina, azkenean,
edukiontziaren munstroa ezagutu behar duela bururatzen zaio beldurra gainditzeko.
Misterioa argitzeko ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak.

3.Zikloa
Palabras de caramelo. Gonzalo Moure. Anaya.
Kori es un nio sordo, vive en un campo de refugiados saharauis, le
gustan los camellos e ir a la escuela para aprender a leer y escribir.
El da que su maestra entiende que puede ensearle a escribir, algo
muy especial sucede en su vida: es capaz de plasmar en el papel sus
emociones, especialmente aquellas que surgen de su relacin con su
amigo Caramelo, un pequeo camello color canela.

El lugar ms bonito del mundo. Ann Cameron.


Alfaguara.
Juan es un nio guatemalteco de siete aos. Al ser
abandonado por su madre, se va a vivir con su abuela, tos y
primos que son muy pobres. Como necesitan dinero, Juan
aprende el oficio de limpiabotas. Pero quiere hacer algo
ms. Aprende solo a leer. Y gracias a su enorme inters, es
aceptado en la escuela. En el amor de su abuela encuentra
el
lugar
ms
bonito
del
mundo.

Miss txatarra. Xabier Mendiguren. Elkar


Katixa izeneko neska baten ama hil zen eta bere aitarekin
txatartegi batean bizi da.
Amonak esaten zion ez zuela seorita baten antzik; Egunero, aita
bere lagunekin txatartegian elkartzen zen, zerbezak edateko eta
motorrez hitzegiteko.
Egun batean, katixa eskolatik itzultzerakoan , aitaren lagun batek,
Patillasek kontatu zion bere ama sida izeneko gaixotasun baten
ondorioz hil zela.

Bennek Anna maite du. Peter Hrtling. Elkar.


Bennek eta Annak eskolan ezagutu dute elkar eta maitemindu

dira. BainaAnna etorkina eta pobrea da eta askotan ez dago ondo onartua
ikaskideen artean.

Querido hijo ests despedido. Jordi Sierra i Fabra.


Alfaguara.
Puede una madre despedir a su hijo? Pues eso es lo que le ha
ocurrido a Miguel por desordenado, por travieso, por desobediente.
ranscurrido el plazo de treinta das que le han dado, ha de abandonar
la casa.

Hegoaldera. Manuel L. Alonso. Ibaizabal


Hamar urteko neska bat aitarengana doa, bi aste pasatzera. Ia
ez dute elkare ezagutzen. Aitak iragan iluna du eta aspaldi ez
dira elkarrekin egon. Gainera bidaia luze bat egin behar dute
diru gutxirekin. Zailtasun asko pasatuko dituzte, baina poliki
poliki haien artean sentimenduak sortzen dira.

Harrezi handirantz. Jon Arretxe. Alfaguara.


Harresi handirantz abentura eta amodioa nahasten dituen liburua
da. Gau batez, Rama izeneko pertsonaiak amets bat izango du.
Hurrengo gauean ametsa errepikatu egingo zaio, eta baita
hurrengoan ere. Horregatik, ametsa egia bihur daitekeela pentsatu
du. Rama ametsetan azaldu zaion toki hartara abiatuko da, eta
herriz herri eta hiriz hiri egingo duen bidean, abentura
harrigarriak biziko ditu, jende asko ezagutuko du, maitemindu
egingo da... Etxerako bidea hartzerakoan, berriro leku beretik
pasatuko da, bihotzak hori egin behar duela esaten baitio. Liburu
atsegin eta entretenigarria da, abenturak gustuko badituzu, batez ere. Atal bat
irakurrita, hurrengoan zer gertatuko den jakiteko irrika pizten du. Gure
adinekoentzako egokia da, hiztegi eta esamoldeen aldetik erraza baita .

You might also like