You are on page 1of 4

EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA.

AZALPEN TESTUA

4 Inuitak

1
Lurraren Ipar poloan, munduko tokirik hotzenetan,inuitak edo
eskimalak bizi dira.
2 Inuitak neurriz, txikiak dira. Gorputz indartsuak dituzte barruko
beroa hobeto gordetzeko. Begi urratuak dituzte.

3 Inuitak nomadak dira. Hotzak ez du landarerik hazten uzten


inuitak bizi diren lurraldean. Horregatik, ehiztari eta
arrantzaleak dira. Ehizatzen dituzten animalien atzetik ibiltzen
dira: hartzak, fokak, baleak…

4 Inuiten herrialdean etxeak eraikitzeko oso material gutxi dago


edo, hobeto esanda… elurra eta izotza besterik ez dago!
Beraz, neguan igluak eraikitzen dituzte. Igluak izotzarekin
eginiko etxeak biribilak dira. Eta badakizu zer den
harrigarriena? Kanpoan hotz ikaragarria egin arren, igluaren
barruan epeltasuna nabari daitekeela.

1
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. AZALPEN TESTUA

5 Udan, elurra urtzen denean,animalien larruekin kanpadenda


modukoak egiten dituzte.

6 Batetik bestera joateko, hezurrez edo larruz eginiko lerak


egiten dituzte, eta haietatik tiratzeko, huskie txakurrak dituzte.
7 Inuitek animaliak maite eta errespetatzen dituzte.

nomada: bizileku finkorik ez duena,


betetik bestera dabilena.
lera: elurretan ibiltzeko ibilgailua.

2
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. AZALPEN TESTUA

Irakurgaia lantzen

ULERMENA
1- Azaldu esaldi hauek egia (E) ala gezurra (G) diren.

 Inuitak munduko tokirik hotzenetan bizi dira.

 Ehiztari eta arrantzaleak dira.

 Lehoiak, elefanteak… ehizatzen dituzte.

 Neguan iglu izeneko etxeetan bizi dira.

 Udan kanpadenda modukoak egiten dituzte.

 Inuitak garraiatzeko lerak erabiltzen dituzte.

 Leretatik tiratzeko zaldiak dituzte.

EGITURA
2- Markatu X batekin erantzun zuzena.
Informazioa nahasia dago testuan.

Informazioa paragrafotan ordenatuta dago.

3- Erantzun:
 Zenbat paragrafo ditu testuak?

3
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. AZALPEN TESTUA

4- Zein paragrafotan ageri da?

Inuitak NON BIZI diren

FISIKOKI NOLAKOAK diren

Haien BIZIMODUA

ETXEAK nolakoak diren

Nola MUGITZEN diren leku batetik


bestera
ANIMALIENGANAKO sentimenduak

LABURPENA
5- Idatzi 4. eta 5. paragrafoen laburpena.

4. paragrafoa

5. paragrafoa

You might also like