You are on page 1of 41

ANIMAZIO

JOLASAK

Zubiri Zubiri

Adina: 3 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 4 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (529.4 Kb.)


Realplayer (92.6 Kb.)
Azalpena

1
Bi lagun aurrez aurre jarriko dira, eskutik helduta zubia
osatuz. Beste jolaskideek ilara bat egingo dute, elkarri
gerritik helduta. Zubia osatzen duen bikoteak, besteek
entzun gabe, bi gauzaren artean aukeraketa egin beharko
du: bi fruitu (sagarra ala udarea), bi kolore (gorria ala
urdina), bi animalia (zaldia ala zakurra)...
2
Ondoren, denak abesten hasiko dira eta ilarako haurrak zubi
azpitik pasatuko dira. Abestiak "hemen geldituko dela"
esaten duen unean, zubia osatzen dutenek besoak jaitsiko
dituzte eta ilarako haur bat harrapatuko. Aurretik

aukeratutako bi gauzen artean bat aukeratzeko eskatuko


diote harrapatutakoari, eta hautatutakoaren arabera
zubiaren alde batean edo bestean jarriko da, zubia osatzen
duenari gerritik helduta.
3
Berriro abesteari ekingo diote ilarako haur guztiak bananbanan harrapatu arte. Bukaeran geratu diren bi taldeen
artean sokatira moduko bat egingo dute: elkarri gerritik
helduta talde bakoitza bestea eramaten saiatuko da.
Informazio soziokulturala

Gaur egun oso zabalduta dagoen jolasa da. Nahiz eta letra
aldaketa batzuk izan, kanta antzekoa da toki guztietan.
Zenbait lekutan "Frantziako erregea" aipatu ordez honelako
aldaerak agertzen zaizkigu: "etxeko jauna, herriko jauna",
"errege jauna, Don Felipe" edo "probintzi hon(e)tako errege
baten". "Zubiri-zubiri" aintzinako jolasa da. 1920. urte
inguruan egindako ikerketa batzuetan agertzen da lehen
aldiz. Dena den, mende honen aurretik ere ezaguna zela
esan daiteke, kantaren letrak aditzera ematen duenez,
Felipe izeneko erregerik aspaldi ez baita izan inguru
honetan eta Frantziako erregeak ere duela berrehun urte
desagertu baitziren. Euskarazko beste zenbait abesti erabil
daitezke jolas bera egiteko: MARTUTENEKO TRENA
(Xixupika), AITITA ETA AMAMA (Oskorri)
Esamoldeak

LERROKA: Ilaran
HARRAPATU (zubitxoa osatzen dutenek beso azpian
jokalari bat harrapatzea)
Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA Entzumenezko jokoa.


JOKAERA KOGNITIBOAK Sentipenezko eta
mugimenduzko jokaera: errepikapena.

TREBETASUN FUNTZIONALAK Ikerketa: lekualdatzea.


Eraginkortasuna: indarra.
ALDERDI SOZIALAK Mota mistoko harremana
(gizabanako-gizabanakoa eta talde motako
harremana).
Abestia
ZUBIRI ZUBIRI
NONGORI NONGO
NONGO ALKATE ZARA ZU?
FRANZTIAKO ERREGEAREN
SEME-ALABAK GARA GU
ZUBI HON(E)TATIK
PASATZEN DENA
HEMEN GELDITUKO DELA
HEMEN GELDITUKO DELA.

Alea Tita Konba

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (2.5 Mb.)


Realplayer (427 Kb.)
Azalpena

1
Bidaia jolas honetan gidari batek abestia abestu eta beste
guztiek erantzun egin behar diote. Gidariak abasten duena
errepikatu behar dute batzuetan, beste batzuetan, berriz,
dagokiona erantzun:
Gidaria: ALEA
Taldea: ALEA
Gidaria: ALEA TITA KONBA
Taldea: ALEA TITA KONBA
Gidaria: AMASA AMASA AMASA
Taldea: AMASA AMASA AMASA
Gidaria: O ALOE ALOE ALOA
Taldea:O ALOE ALOE ALOA

Gidaria: MANBO
Taldea: MANGO
Gidaria: EPI EPI EPAPAO
Taldea: EPI EPI EPAPAO
Gidaria: ZI ZA ZI ZA
Taldea: IE IE
Gidaria: ZI ZA ZI ZA
Taldea: IE IE
Gidaria: ZI
Taldea: IE
Gidaria: ZA
Taldea: IE
Gidaria: ZI ZA ZI ZA
Taldea: IE IE
Gidaria: GOAZEN BERRIRO HASTERA
2
Abestia behin eta berriro errepikatzen da, gidariarena
egiten duen jolaskide txandaka aldatuz. Gainera, gidari
bakoitzak doinu edo ukitu berezia emanez abestu dezake:
ozen, azkar, mantso... Abestia amaitzerakoan gidariak
GOAZEN BEHINGOZ IXILTZERA esango du.
Informazio soziokulturala

Animazio jolas hau Euskal Herriko aisialdiko jardueretan


(udalekuak, kanpaldiak, irteerak...) asko erabiltzen ari da
azkenaldian. Erabiltzen diren hitzak esanahi jakinik ez
dutenez, abesti hau hainbat hizkuntzatan da ezaguna.
Aldaerak atalean agertzen den abestia, adibidez, Italiako
Marsilio Parolonik idatzitako liburu batetik jaso dugu. Oso
aproposa da irteeretarako, bidaietarako edo mendi
ibilaldietarako.
Aldaerak

*hitzak aldatuz
Jolas honen abestiaren aldaera asko daude, ondoren
azaltzen dugun honako hau adibidez, baina jolasteko modua
berdina da: gidariak esaldi bat abesten du eta besteek
errepikatu egiten dute honek esandakoa.

O ALELE
ALELE TXIKETONGA
ALELE ANBASA ANBASA
O ALE BALOA BALOE
Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko jolasa.
JARDUERA KOGNIKTIBOAK
Sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa:
errepikapena.
ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana.
Abestia

ALEA
ALEA
ALEA TITA KONBA
ALEA TITA KONBA
AMASA AMASA AMASA
AMASA AMASA AMASA
O ALOE ALOE ALOA
O ALOE ALOE ALOA
MANBO
MANBO
EPI EPI EPAPAO
EPI EPI EPAPAO
ZI ZA ZI ZA
IE IE
ZI ZA ZI ZA
IE IE
ZI
IE
ZA
IE
ZI ZA ZI ZA
IE IE
GOAZEN BERRIRO HASTERA
(Bukatzeko: GOAZEN BERRIRO ISILTZERA)

Anakonda

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Toki zabal bat
Materiala

MP3 (1.2 Mb.)

Realplayer (157.6 Kb.)

Azalpena
1
Denak ilaran jartzen dira bata bestearen atzean gerritik edo
sobaldatik aurrekoari helduta.
2
Lehenengoa biribila egiten hasten da, gero eta biribil txikiagoa osatuz.
3

Bukaera gehiago biribildu ezin dutenean izango da. Bestela, berriro


biribila handitzen hasi eta hasierako egoerara itzultzen direnean buka
daiteke.
Abestia
Anakonda suge bat da,
biltzen dena mantso-mantso.
Harekin bilduz gero,
bihurtzen gara ero-ero.

Aristi Sale

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (1.3 Mb.)

Realplayer (227.4 Kb.)

Azalpena
1
Dantza egiteko jolasa da. Jokalari guztiek biribila osatuko clute, erdira
begira jarrita. Abesti osoa abesten duten bitartean, mugimendu
batzuk egin beharko dituzte:

ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak


eman abestiaren erritmoari jarraituz.

ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO: eskuinerantz pausoak


eman abestiaren erritmoari jarraituz,

TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak eman (4 pauso)

TIBO TIBO TIBO: eskuinerantz pausoak eman (4 pauso)

TIBO TIBO TIBO: ezkerrerantz pausoak eman (4 pauso)

TIBO TIBO TIBO: dauden tokian hiru salto eman.

2
Abestia zazpi aldiz errepikatuko da, baina kantuak aurrera egin ahala,
geroz eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte:

bigarren aldia: eskuetatik elkarri helduta eta hasieran bezala


eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.

hirugarren aldia: gerritik elkarri helduta eta hasieran bezala


eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.

laugarren aldia: sorbaldetatik elkarri helduta eta hasieran


bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.

bostagarren aldia: belarrietatik elkarri helduta eta hasieran


bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.

seigarren aldia: hanketatik elkarri helduta eta hasieran bezala


eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.

zazpigarren aldia: orkatiletatik elkarri helduta eta hasieran


bezala eskuinerantz eta ezkerrerantz mugitu.

Informazio soziokulturala
Animazio jolas hau ez dago oso zabalduta, baina oso jolas
dibertigarria da eta oso aproposas bai haurrekin bai helduekin
egiteko. Guk azaldu dugun aldaera hau Urtxintxa Eskolako Ainhoa
Mercero musika irakasleak jaso zuen udalekuetan.
Aldaerak
*erritmoa bizkortuz
Abestiaren erritmoa bizkortuz gero, zailago da aginduak huts egin
gabe betetzea. Oso dibertigarria izan daiteke gero eta azkarrago
kantatzea eta mugimenduak azkarrago egin behar izatea.
Esamoldeak

BIRIBILEAN:
Kirrinkiloan, errondan, korroan.
Adibidez:

Jolasa hasteko, jokalari guztiak biribilean (kirrikiloan, korroan,


errondan) jarriko dira.
Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko jolasa.

JARDUERA KOGNIKTIBOAK
Sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.

TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa: koordinazio erritmiko orokorra.

ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana.

Abestia
ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO
ARISTI SALE SALE LE TIBO TIBO TIBO
TIBO TIBO TIBO
TIBO TIBO TIBO
TIBO TIBO TIBO
TIBO TIBO TIBO

Arre-arre mandako

Adina: 2 urtetik aurrera


Kopurua: 2
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Materiala

MP3 (286 Kb.)

Realplayer (40.1 Kb.)

Azalpena
1
Helduak haurra magalean (izterren gainean) hartzen du biak elkarri
begira daudela.
2
Kantaren erritmoan hankak mugitzen ditu gora eta behera.
3
Bukatzean, haurraren izena esaten da: Ikerrentzako! Haurra
bizkarrean eramatean ere abestu daiteke.
Abestia

Arre-arre mandako,
bihar Tolosarako,
etzi Iruerako.
Handik zer ekarriko?
Zapata eta gerriko.
Haiek norentzako?
Maialenentzako!

Aulkiena

Adina: 3 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Materiala: Aulkiak
Espazioa: Kalerako aproposa baina gela zabal batean egin daiteke
Materiala

MP3 (1.7 Mb.)

Realplayer (228.2 Kb.)

Azalpena
1
Aulki-jolasean haur askok har dezakete parte.
2
Jokalari baino aulki bat gutxiagoz osatu behar da borobil bat
eserlekuak haurrak dauden aldera begira direlarik.
3
Abestia kantatzen hasi eta aulkien inguruan hasten dira bueltaka
korrituz ala dantzatuz harik eta jokoaren arduradunak geratzeko
zeinua (txaloa, txistua...) egiten duen arte.
4
Orduan jokalariek eserleku batean eseri behar dute eta lekua
aurkitzen ez duena kanporatua izaten da. -5- Aulki bat kendu eta

lehengo eran jarraitzen da kantatuz eta kanporatuz jokalari bakarra


geratu arte.
Abestia
Saltoka eta brinkoka korro korroan (bira-biraka),
den denak gabiltza aulkien ondoan.
Lalara, lalara
Musika pozgarri hau isiltzen bada,
eseri behar duzu aulkitxo batean.
Lalara, lalara
Guztiok aulkietan eseritzean,
nor geldituko da jokutik kanpora.
Lalara, lalara...

Baketue Tuepapa

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 3 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (2 Mb.)

Realplayer (346.1 Kb.)

Azalpena
1
Animazio eta antzezpen jolas honetan lagun batek gidari lana egingo
du. Abestiarekin batera hondartza egun bateko bidaia antzeztuko
dugu. Horretarako, gidariak azalpenak eman beharko ditu eta beste
guztiek hark emandako azalpenak bete beharko dituzte.
2
Abestiaren zati bakoitzak mugimendu jakin bat du:

BAKETUE TUE PAPA BAKETUE TUE PA BAKETUE TUE PAPA


BAKETUE TUE PA: Zati honetan hondartzara joateko motxilan
behar ditugun gauzak sartzen ditugula antzeztuko dugu.

Horretarako gorputza alde batera eta bestera mugitulko dugu,


eta eskuak gora eta behera astinduko ditugu gerri parean.

TUTUE TUTUE PAPA TUTUE TUTUE PA TUTUE TUTUE PAPA TUTUE


TUTUE PA: Itsasoan bainatu ondoren, lehortu egin behar dugu.
Besoak altxatuko ditugu eta alde batera eta bestera mugituko
ditugu.

IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE! IENE IENE IENE IE! IENE
IENE IENE IE!: eguzkia hartzeko krema eman beharko dugu.
Eskuineko besoa luzatuko dugu eta ezkerreko eskuarekin
behatzetatik hasita sorbaldaraino krema emateko keinua egingo
dugu. ondoren, gauza bera errepikatuko dugu ezkerreko
besoarekin.

3
Abestia behin eta berriro errepikatu daiteke, gidariak eta, nahi izanez
gero, mugimenduak aldatuz.
Informazio soziokulturala
Aisialdian lanean diharduten taldeek oso ezaguna dute abesti hau.
Doinua eta letra ikasten errazak direnez eta oso dibertigarria denez,
adin guztietako lagunentzat da egokia. Gainera istorio berriak asma
daitezke eta mugimenduak berritu. Musika irakasleentzat ere, oso
abesti egokia da canon moduan erabil daitekelako. Hitzen hainbat
aldaera topatu ditugu aisialdiko taldeetan eta Euskal Herritik kanpoko
argitalpenetan (PAKE TUME TUME PAPA edo BAKE TUME TUME PAPA
adibidez).
Aldaerak
*canon moduan abestuz
Abestia canon bezala abestu daiteke, beraz mugimendu guztiak ikasi
ondoren, iolaskideak hiru taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak
zati bana abestuko du eta zati horri dagozkion mugimenduak egingo
ditu. Hau da, lehenengo taldea hasiko da (BAKETUE... ) zatiarekin, eta
zati honi dagozkion mugimenduekin. Talde hau bigarren zatiarekin
(TUTUE..,) hasterakoan, bigarren taldea lehengo zatiarekin hasiko da.
Azkenik, lehenengo taldea hirugarren zatiarekin hasterakoan
(IENE... ), bigarren taldeak bigarren zatiari ekingo dio eta hirugarren
taldeak hasierako zatia abestu eta antzeztuko du.

*istorioa aldatuz
Hondartza eguna antzeztu ordez beste istorio bat erabil daiteke.
Adibidez, bidaia bat:

1. Senegalera joan gara:saltoak alde batera eta bestera

2. Marokora: txaloak alde batera eta bestera

3. Andaluziara: bueltak eman eskuak buru gainean jarrita

Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko eta imitaziozko jolas sinbolikoa.

JARDUERA KOGNIKTIBOAK
Sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.

TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa: rolen eta ekintzen erreprodukzioa.

ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana.

Abestia
BAKETUE
BAKETUE
BAKETUE
BAKETUE
TUTUE
TUTUE
TUTUE
TUTUE
IENE
IENE
IENE
IENE

TUE
TUE
TUE
TUE

PAPA
PA
PAPA
PA

TUTUE
TUTUE
TUTUE
TUTUE

PAPA
PA
PAPA
PA

IENE
IENE
IENE
IENE

IENE
IENE
IENE
IENE

IE
IE
IE
IE

!
!
!
!

Barrabas

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2
Materiala: Ezer ez

Espazioa: Edozein
Materiala

MP3 (158 Kb.)

Realplayer (22.5 Kb.)

Azalpena
1
Jolaskide guztiek, arduraduna ezik, lehenengo zatia abestuko dute:
barrabas joan zen baratzara
jan zuen aza berdea
egin zuen kaka berdea
kaka berde hori norentzat?
2
Ondoren, arduradunak nahi duen agindua esango du: Azkena
eseritzen denarentzat.
3
Denek agindutakoa bete behar dute. Agindua betetzen duen azken
laguna hurrengo arduraduna izango da.
Abestia
Barrabas joan zen baratzera.
Jan zuen aza berdea.
Egin zuen kaka berdea.
Kaka berde hori norentzat?
Azkena eseritzen denarentzat.

Do-re-mi

Adina: 2 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Materiala

MP3 (1.1 Mb.)

Realplayer (147.8 Kb.)

Azalpena
1
Txalo-joko honetan ere, txalo jotzeko modua adostu eta, binaka edo
korroan, abestia kantatu behar da erritmoa jarraituz.
Abestia
Do, re, mi
euria du hasi.

mi, fa, sol


aterki, guardasol.
sol, la, si
putzuan erori.
si, do, re
bustita gaur ere.
re, mi, fa
banoa etxera.

Domino Abanti

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (2.1 Mb.)

Realplayer (362.2 Kb.)

Azalpena
1
Antzezpen jolas honetan jolaskide guztiek biribil bat egingo dute,
zutik. Erdian lagun bat jarriko da, eta honek esandako eta egindako
guztia errepikatuko dutebeste guztiek. Erdikoak antzeztuko du
abestiaren hitzek adierazten dutena:

DOMINO ABANTI = besoak aurrera luzatu, hatz lodia gora begira


dagoelarik.

DOMINO PREGO = besoak jaso bularrera.

BURUA GORA = burua gora begira jarri.

HANKAK OKERTU = belaunak okertu, oinak barrualdera


geratzeko moduan.

IPURDIA KANPORA = ipurdia atzeraka bota.

BEGI BAT ITXI = begi bat itxi.

MINGAINA ATERA = mingaina albo batera atera.

AURRERANTZ MUGITU = oinez aurrera joan.

TRIKITIXA, TRIKITIXA, TRIKITIXA XA XA = aurretik esandako


guztia aldi berean eginez, gorputza alde batera eta bestera
kulunkatu.

Informazio soziokulturala
Animazio jolas hau asialdiko jardueretan (udalekuak, kanpaldiak,
irteerak...) asko erabiltzen da. Lehengo bi esaldiak "italieraz"
mantentzea oso dibertigarria eta motibagarria da, batez ere haurrekin
jolasteko.
Aldaerak
*besoak aurrera
Jolas honetarako letra ezberdinak topatu ditugu. Batzuek "italieraz"
egiten dute abesti osoa, beste batzuek "italiera" eta euskara
nahasten dute, eta beste batzuek den-dena euskaraz abesten dute.
Guk erdiko bidea aukeratu dugu, oso motibagarria eta dibertigarria
iruditzen zaigulako. Abesti osoa euskaraz egiteko, honela abestuko
dugu:
"Besoak aurrera, besoak atzera, (...)" . Beste guztia berdin gelditzen
da.
Esamoldeak

KORROAN:
Biribilean, kirrinkiloan, erronda

Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko jokoa.

JOKAERA KOGNITIBOAK
Sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: errepikapena.

TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa.

ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana

Abestia
Erdikoa: DOMINO ABANTI
Besteak: DOMINO ABANTI
Erdikoa: DOMINO PREGO
Besteak: DOMINO PREGO
Erdikoa: BURUA GOR
Besteak: BURUA GORA
Denak: TRIKITIXA, TRIKITIXA
TRIKITIXA XA XA
Erdikoa: DOMINO ABANTI
Besteak: DOMINO ABANTI
Erdikoa: DOMINO PREGO
Besteak: DOMINO PREGO
Erdikoa: BURUA GORA
Besteak: BURUA GORA
Erdikoa: HANKAK OKERTU
Besteak: HANKAK OKERTU
Denak: TRIKITIXA, TRIKITIXA
TRIKITIXA XA XA
Erdikoa: DOMINO ABANTI
Besteak: DOMINO ABANTI
Erdikoa: DOMINO PREGO
Besteak: DOMINO PREGO
Erdikoa: BURUA GORA
Besteak: BURUA GORA
Erdikoa: HANKAK OKERTU
Besteak: HANKAK OKERTU
Besteak: IPURDIA KANPORA
Denak: TRIKITIXA, TRIKITIXA
TRIKITIXA XA XA

Erdikoa: DOMINO ABANTI


Besteak: DOMINO ABANTI
Erdikoa: DOMINO PREGO
Besteak: DOMINO PREGO
Erdikoa: BURUA GORA
Besteak: BURUA GORA
Erdikoa: HANKAK OKERTU
Besteak: HANKAK OKERTU
Erdikoa: IPURDIA KANPORA
Besteak: IPURDIA KANPORA
Erdikoa: BEGI BAT ITXI
Besteak: BEGI BAT ITXI
Denak: TRIKITIXA, TRIKITIXA
TRIKITIXA XA XA
Erdikoa: DOMINO ABANTI
Besteak: DOMINO ABANTI
Erdikoa: DOMINO PREGO
Besteak: DOMINO PREGO
Erdikoa: BURUA GORA
Besteak: BURUA GORA
Erdikoa: HANKAK OKERTU
Besteak: HANKAK OKERTU
Erdikoa: IPURDIA KANPORA
Besteak: IPURDIA KANPORA
Erdikoa: BEGI BAT ITXI
Besteak: BEGI BAT ITXI
Erdikoa: MINGAINA ATERA
Besteak: MINGAINA ATERA
Denak: TRIKITIXA, TRIKITIXA
TRIKITIXA XA XA
Erdikoa: DOMINO ABANTI
Besteak: DOMINO ABANTI
Erdikoa: DOMINO PREGO
Besteak: DOMINO PREGO
Erdikoa: BURUA GORA
Besteak: BURUA GORA
Erdikoa: HANKAK OKERTU
Besteak: HANKAK OKERTU
Besteak: IPURDIA KANPORA
Erdikoa: BEGI BAT ITXI
Besteak: BEGI BAT ITXI
Erdikoa: MINGAINA ATERA

Besteak: MINGAINA ATERA


Erdikoa: AURRERANTZ IBILI
Besteak: AURRERANTZ IBILI
Denak: TRIKITIXA, TRIKITIXA
TRIKITIXA XA XA

Etxetxoa

Adina: 3 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (1.5 Mb.)

Realplayer (254.4 Kb.)

Azalpena
1

Imitazio jolas honetan jokalari batek abestiaren esaldiak esan behar


ditu eta beste jolaskideek errepikatu egingo dituzte honek esandakoa
eta egindako keinuak.
2
Mugimenduak hauek izan daitezke:

NIK ETXETXO BAT DAUKAT EDERRA EDERRA: beso eta eskuekin


etxe bat marraztu airean.

ATEA JOTZEN DUT HORRELA HORRELA: atea jotzeko keinua egin


lehenengo eskuineko eskuarekin eta ondoren ezkerrekoarekin.

LEIHOAK IREKITZEN HORRELA HORRELA: leihoak irekitzeko


keinua egin.

ETA TXIMINIATIK KEA GORA GORA DOA: bi eskuak elkartu eta


gorantz mugitu kea izango balitz moduan.

3
Abestia gidatuko duen jolaskidea aldatuz joango da txandaka. Lagun
guztiak gidariak izan direnean bukatuko da jolasa.
Informazio soziokulturala
Joan den hamarkada hasieran egin zen ezaguna abesti honen
euskarazko aldaera. Aisialdiko taldeetan hasi zen abesti hau
erabiltzen: lehenengo gaztelaniaz, eta ondoren, euskaraz. Mendi
irteeretan edo ibilbideetan animazio abesti moduan erabiltzeko oso
aproposa da.
Aldaerak
*bidaia jolasa
Keinuak egin gabe abesti soil moduan ere erabil daiteke. Gidariak
esaldiak esango ditu eta beste guztiek errepikatu. Abestia abesteko
modua ere alda daiteke: ozen abestuz, azkar, mantso, beldur ahotsa
jarriz, haur txiki baten ahotsa jarriz...
Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko eta imitaziozko jolas sinbolikoa.

JARDUERA KOGNIKTIBOAK
Jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora ekartzea.

TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa: ekintza, doinu eta mugimenduen erreprodukzioa.

ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana.

Abestia
NIK ETXETXO BAT DAUKAT
EDERRA EDERRA
ATEA JOTZEN DUT
HORRELA ETA HORRELA
LEIHOAK IREKITZEN
HORRELA ETA HORRELA
ETA TXIMINIATIK
KEA GORA GORA DOA

Harri kozkor batekin

Adina: 6 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 1 (hobe gehiago)
Materiala: Bi harri kozkor pertsona bakoitzak
Espazioa: Edozein
Materiala

MP3 (2.5 Mb.)

Realplayer (335.9 Kb.)

Azalpena
1

Esku banatan harri-kozkor bat dutelarik eta abestiaren erritmoa


jarraituz, bi harriak elkar joarazi behar dituzte haurrek modu honetan
adibidez: aurrean, hanka baten azpian, bestearen azpian, atzean eta
berriro aurrean.
Abestia
Harri-kozkor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin.
Jotzen ditu kax, kax, kax!
Bata bestearekin.
Bata bestearekin,
jotzen ditu kax, kax, kax!
Harri kozkor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin.

Lehoi baten bila

Adina: 3 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (3 Mb.)

Realplayer (507.8 Kb.)

Azalpena
1
Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da edo, biribila egiten
badute, biribilaren erdian kokatuko da. Aurrean dagoenak abestia
zatika abestuko du, abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz. Hori
isiltzen denean, beste jokalari guztiek hark esan eta antzeztutakoa
errepikatu beharko dute:

LEHOI BATEN BILA NOA: oinez joatearen antzezpena

HANDIENA HARTUKO DUT: besoak asko zabaldu

EZ DUT BELDURRIK: ausarta aurpegia jarri eta hatz batekin


ezezko keinua egin

BEGIRA ZENBAT LORE: hatz erakuslearekin lurra seinalatu

AJA, AJA: eskuak gerrian jarri eta gorputza alde batera eta
bestera mugitu.

2
Hemendik aurrera, esaten denaren antzezpena aurrean dagoenak
asmatu behar du, eta beste guztiek horrek egindakoa errepikatuko
dute.
Informazio soziokulturala
Joan den hamarkada hasieran egin zen ezaguna abesti honen
euskarazko aldaera. Ziur aski aisialdiko taldeetan hasiko zen abesti
hau erabiltzen; lehenengo gaztelaniaz, eta ondoren euskaraz.
Aldaerak
*ume txikientzat
Txikiekin hobe da jolasa laburrago egitea. Iritsi gaitezke kobazuloraino
eta lehoia topatu ondoren abestia bukatu. Saiatu mugimenduak
errazten eta errepikatze.
*abestiaren hitzak
Jolas honek gauza asko antzezteko balio du. Horretarako hitzak aldatu
besterik ez dugu egin behar. Adibidez, jolasa luzatu nahi badugu
mendi batera igo gaitezke: MENDI HANDI, HANDI, HANDI BAT; edo
lehoi bat harrapatu ordez marrazo baten bila joan gaitezke. Irudimena
pixka bat landuz, oso aldaera dibertigarriak asmatu ditzakegu.
Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA Imitaziozko joko sinbolikoa.

JOKAERA KOGNITIBOAK Jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora


ekartzea.

TREBETASUN FUNTZIONALAK Imitazioa: ekintza, doinu eta


mugimenduen erreprodukzioa.

ALDERDI SOZIALAK Kooperazio motako harremana.

Abestia
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ZUHAITZ BAT
ZUHAITZ LUZE BAT

ZUHAITZ LUZE LUZE BAT!


ZUHAITZ LUZE LUZE LUZE BAT!
IGO NAIZ
BEGIRATU DUT
JAITSI NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ITSASOA
ITSASO ZABALA
ITSASO ZABAL ZABALA
ITSASO ZABAL,ZABAL,ZABALA
MURGILDU NAIZ
IGERI EGIN DUT
ATERA NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
KOBAZULO BAT
KOBAZULO ILUN BAT
KOBAZULO ILUN ILUN BAT
KOBAZULO ILUN ILUN ILUNA
SARTU NAIZ
BEGIRATU DUT
IKUTU DUT
BURU BAT!
BI BELARRI!
BI BEGI!
BIBOTEAK!
MUTURRA!
AHOA!
HORTZAK!
LEHOI BAT!!!
BUELTA EMAN DUT
KORRIKA EGIN DUT
KOBAZULOTIK ATERA NAIZ

ITSASOAN SARTU NAIZ


IGERI EGIN DUT
ITSASOTIK ATERA NAIZ
ZUHAITZERA IGO NAIZ
ZUHAITZETIK JAITSI NAIZ
ETXERA JOAN NAIZ
OHE AZPIAN SARTU NAIZ
LEHOI BATEN BILA NINDOAN
EZ NUEN HANDIENA HARTU
BELDURRA IZAN NUEN
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA, AJA!

Juana Joxepa tronpeta

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: ikusi
Materiala

MP3 (3.2 Mb.)

Realplayer (545.6 Kb.)

Azalpena
1
Animazio jolas honetan gidari batek abesten duenari beste guztiek
erantzun behar diote eta mugimendu erraz batzuk egin behar dituzte,
gainera. Abestiak bi zati ditu: BERTSOA eta LELOA eta Juana Joxepa
Tronpeta pertsonaiak munduan zehar bizi izandako abenturak
kontatzen ditu.
2
Bertsoa aldakorra da. Lehengo bi esaldiak beti errepikatzen dira baina
hirugarren eta laugarren esaldiak aldatu egiten dira. Adibidez:
JUANA JOXEPA TRONPETAK
HARTU ZUEN BIZIKLETA
GELDITU ZEN GOIZUETAN
DANTZATZEN BIRIBILKETA.
Edo

JUANA JOXEPA TRONPETAK


HARTU ZUEN BIZIKLETA
GELDITU ZEN MANHATANEN
ZORTZI HANBURGESA JATEN
Gidariak lehenengo bi esaldi abestu ondoren, beste jokalari guztiek
esaldi hauek errepikatuko dituzte. Berdin egingo dute hirugarren eta
laugarren esaldiekin. Bertsoak asmatzea da jolas honen zatirik
dibertigarriena; beraz, gidari bakoitzak ahalik eta bertsorik
dibertigarriena asmatu beharko du.
3
Leloa ez da aldatzen. Jolaskide guztiek batera abestuko dute:
HEMENDIK HARA
MUNDUARI JIRA BIRA
JUANA JOXEPA
(Antxonek) BILA DEZALA
4
Azkeneko esaldian aipatzen den jokalariak (gure adibidean Antxon)
hurrengo bertsoa abestu beharko du. Beraz, izen hori aldatu egiten
da. Gainera, esaldi hauek abesten ditugun bitartean mugimendu
batzuk egin beharko ditugu. Eserita bagaude, honako mugimendu
hauek egin daitezke:
HEMENDIK HARA MUNDUARI JIRA BIRA: besoak altxatu eta alde batera
eta bestera mugitu
JUANA JOXEPA (Antxonek) BILA DEZALA: txalo jo.
Informazio soziokulturala
Jolas honetako pertsonaia, Juana Joxepa Tronpeta, aspaldiko korro
jolas batean agertzen da. Egun oso ezaguna den A LA KINKIRRINERA
abestiaren lehenengo zatian agertzen da emakume honen izena.
Zerainen jasotako aldaeran, haurrek honela abesten zuten, biribilean
jarrita: "Juana Joxepa Tronpeta jarri belauniko, Jesukristo baratzan,
aitatxo, amatxo, zabureri, gutxi, gutxi, gutxitxo. "A la kinkirrinera a la
saburrera, 'Mirentxu' plaza berriko jira beste aldera" . Saran,
Aramaion, Muxikan, Zeanurin eta Donostian antzeko aldaerak aurkitu
dira. Guk sortutako aldaera honetan Juana Joxepa Tronpeta baratzetik
eta Plaza Berritik atera dugu, munduan zehar bidaia egiteko. Jolasak
beste bidaia jolas batzuek duten oinarri bera du: gidari batek abestu
egiten du eta taldeak ernatzun edo errepikatu egin behar du.
Normalean, autobusetan egiten diren bidaietan egiteko oso aproposak

dira honelakoak. Euskaraz honelako abesti eta jolasak nahiko berriak


dira, adibidez, SARDINA BAT eta MAITEK PIXA EGIN DU.
Aldaerak
*zutik
Zutik jolasten bagara, leloa abesterakoan bestelako mugimendu
batzuk egin ditzakegu.
Adibidez:
HEMENDIK HARA MUNDUARI JIRA BIRA: bueltak eman, besoak
altxatuta.
JUANA JOXEPA (Antxonek) BILA DEZALA: saltoka egin, txalo jotzen
dugun bitartean.
Gaitasunak

JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko jokoa

JOKAERA KOGNITIBOAK
Sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: Errepikapena

TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa: rolen eta ekintzen erreprodukzioa

ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana

Abestia
JUANA JOXEPA TRONPETAK
HARTU ZUEN BIZIKLETA
GELDITU ZEN GOIZUETAN
DANTZATZEN BIRIBILKETA.
Edo
JUANA JOXEPA TRONPETAK
HARTU ZUEN BIZIKLETA
GELDITU ZEN MANHATANEN
ZORTZI HANBURGESA JATEN

Nire lagunaren txakurra

Adina: 4 urtetik aurrera


Kopurua: Mugarik gabe
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Materiala

MP3 (2.6 Mb.)

Realplayer (353.5 Kb.)

Azalpena
1
Korroan eserita, erritmoari jarraituz, ezkerreko lagunaren iztarren
gainean jo, gero norberaren izterretan eta ondoren
eskuinekoarenetan.
2
"Gitarra jotzen du" esatean, gitarra jotzen ari balira bezala egin.
3
"Fli fla fli flaio" esatean, biolina joko balute bezala egin.
4

Erritmoaren abiadura aldatzen joaten da. Hasieran erritmo normala,


gero lasaia, ondoren azkarra...
Abestia
Nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak
gitarra jotzen du.
Fli fla fli flaio,
fli fla fli flaio,
fli fla fli flaio,
gitarra jotzen du.

Txirukaka

Adina: 3 urtetik aurrera


Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Materiala

MP3 (1.4 Mb.)

Realplayer (190.9 Kb.)

Azalpena
1
Denak ilaran jartzen dira bata bestearen atzean gerritik edo
sobaldatik aurrekoari helduta.
2
Txirukaka... esatean aurreraka doaz. ogi, ogi, ogi esatean
atzeraka. Ei! esatean, berriz, besoak gora altxatzen dira.
3
Erritmoa aldatzen doa: hasieran erritmo normala, ondoren azkarra,
jarraian geldoa, segidan oso azkarra...
Abestia

Txirukaka, txirukaka,
katxi, mari-maru, ei!
Txirukaka, txirukaka,
katxi, mari-maru, ei!
ogi, ogi, ogi,
katxi, mari-maru, ei!
ogi, ogi, ogi,
katxi, mari-maru, ei!

You might also like