You are on page 1of 9

DATUAK:

Adina: 3 urtetik aurrera

Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)


Materiala: Ezer ez Espazioa: Edozein

Iruditan: Ikusi

AZALPENA:
Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da, edota

biribilean egin daiteke. Aurrean dagoenak abestia zatika abestuko du, abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz. Hori isiltzen denean, beste jokalari guztiek hark esan/antzeztu duena errepikatuko dute. Hortik aurrera, esaten denaren antzezpena aurrean dagoenak asmatu behar du, eta beste guztiek horrek egindakoa errepikatuz.

LEHOI BATEN BILA NOA:

oinez joatearen antzezpena HANDIENA HARTUKO DUT: besoak asko zabaldu EZ DUT BELDURRIK: ausarta aurpegia jarri eta hatz batekin ezezko keinua egin BEGIRA ZENBAT LORE: hatz erakuslearekin lurra seinalatu AJA, AJA: eskuak gerrian jarri eta gorputza alde batera eta bestera mugitu.

GAITASUNAK:
Jarduera honen bidez lantzen diren gaitasunak:
JARDUERA LUDIKOA: Imitaziozko joko

sinbolikoa. JOKAERA KOGNITIBOAK: Jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora ekartzea. TREBETASUN FUNTZIONALAK: Imitazioa: ekintza, doinu eta mugimenduen erreprodukzioa. ALDERDI SOZIALAK: Kooperazio motako harremana.

ALDAERAK:
UME TXIKIENTZAT (3 urte edo gutxiago): Txikiekin hobe da jolasa laburrago egitea. Iritsi gaitezke kobazuloraino eta lehoia topatu ondoren, abestia bukatu. Mugimenduak erraztuz eta errepikatuz. ABESTIAREN HITZAK: Jarduera hau, gauza asko antzezteko balio du, horretarako hitzak aldatu besterik ez dugu egin behar. Adibidez, jolasa luzatu nahi badugu, mendi batera igo gaitezke: MENDI HANDI, HANDI, HANDI BAT.

Edo lehoi bat harrapatu ordez, marrazo baten bila (irudimena landuz).

INFORMAZIO KULTURALA
Bitxikeri moduan: Joan den hamarkada hasieran egin zen ezaguna abesti honen euskarazko aldaeran. Aisialdiko taldeen erabilpenagatik ziur aski .

ABESTIA:
LEHOI BATEN BILA NOA HANDIENA HARTUKO DUT EZ DUT BELDURRIK BEGIRA ZENBAT LORE AJA! AJA!
ZUHAITZ BAT ZUHAITZ LUZE BAT ZUHAITZ LUZE LUZE BAT! ZUHAITZ LUZE LUZE LUZE BAT! IGO NAIZ BEGIRATU DUT JAITSI NAIZ

LEHOI BATEN BILA NOA HANDIENA HARTUKO DUT EZ DUT BELDURRIK BEGIRA ZENBAT LORE AJA! AJA! .

You might also like