You are on page 1of 9

IRUDIAK IRAKURTZEA ETA IRAKURMENA LANTZEA

IZENBURUA: ZER SUSMO DUZU ORAINGOAN, SUPER?


MAILA: LEHEN HEZKUNTZA 2
Testua: Roser Ballesteros
Irudiak: Àfrica Fanlo

5. orrialdea nola landu

IRUDIAK IRAKURTZEA

Lehenik eta behin, erakuts iezaiezu ikasleei bosgarren orrialdeko irudia arbel digitalean, eta eska
iezaiezu bizpahiru minutuz isil-isilik eta adi-adi begira dezaten.

Zer ikusten duzue irudi honetan? Zer edo zer deigarri gertatzen al zaizue? Nor dira otso horiek?
Otsokumeak ala otso helduak dira? Zertan ari dira? Otso bakoitzaren jarrera eta aurpegiera adi-
adi begiratuko ditugu. Zer aurpegiera edo begirada dute? Nola uste duzue sentitzen direla? Nora
ote doaz?

Aurreko orrialdean ikusi genuen euria hasi zuela, gero kazkabarra eta, azkenean, kazkabarra
erauntsi bihurtu zela. Begiratu ongi orain zer eguraldi egiten duen: zer eguraldi dago orain?,
zenbat uste duzu iraungo duela?

Non daude otsoak? Nola daude taldekatuta? Nola egiten dute aurrera? Ordenaren batean al
doaz?

1
Nolakoa da zerua? Zer ikusten duzue? Eta lurra, nolakoa da? Otsoei ematen dien argia nondik
dator?

Zein kolorerekin margotu du zerua ilustratzaileak? Eta harkaitzak? Zergatik? Zer sentsazio eragin
nahi du? (Gaua dela ikusarazi nahi du.)

Irudia irakurtzen ematen duzuen denboran:

• Bultzatu ikasleak nahi adina interpretazio egitera, aukera ugari daudela ikus dezaten, eta
egin ditzatela beren hipotesiak.
• Umorez lagun egiezu, goza dezaten eta ideia gehiago sor ditzaten.
• Anima itzazu gertatzen ari daitekeen guztia imajinatzera, eta gogoratu ekarpen guztiak
direla ongietorriak.

IRAKURMENA LANTZEA

GOGORA EZAZU:

• Testua eta hiztegia aberatsak dira eta, ondorioz, ulertzeko hainbat estrategia erabil
daitezke.
• Irakurmena paragrafoz paragrafo landu behar duzu.
• Konbinatu testua pantailan eta paperean, eta audioa.
• Gidaren amaieran orrialdeko testua duzu, paragrafotan zatituta eta lerro bakoitzak
informazio-unitate bat duela.

Testua ikasleekin irakurtzen hasi aurretik, zuk aurrez irakurria izango duzunez, bidea prestatzen
joan zaitezke, era honetako galderak eginez, adibidez:

“Nork du gogoan aurreko orrialdean zer gertatu zen?”. Ikasleren batek gogoratzen duen hori
azaldu eta gero, audioa entzun edo orrialdea irakurri aurretik, aurkezpena egin dezakegu: “Tira,
erauntsi izugarria ari zuen. Otsokumeek ez zuten sekula horrelakorik ikusi. Ea nola dauden orain
otsokumeak. Zertan ari ote dira?”.

1. paragrafoa

Irakurmena lantzeko 1. estrategia

Bi aukera dituzu: lehen paragrafoko audioa jartzea edo testua ahots ozenez irakurtzea:

Beldurrak hilik geunden,


eta nagusien falta sentitzen genuen.
–Gaua da dagoeneko. Zergatik ez dira itzuli? –galdetu zuen Lalak, ahotsa dardaran.
–Eta… eta otsoa uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?
Nire aieneak Horen jarduna eten zuen. Ez zen ausartu esaldia burutzen.

Nork uste duzu esan duela esaldi hau?: “Beldurrak hilik geunden.”. (Beharbada, ikasleren batek
esango du narratzaile-lanetan ari den otsoa izan dela, hau da, Ho, Lala eta Superrekin dagoena.
Izenik jarri al diozue?) Nor dago beldurrak hilik? Seguru asko, Ho, Super, Lala eta istorioa
kontatzen ari den otsoa direla esango dute. Zergatik uste duzue daudela beldurtuta?
2
(Interpretazio bat baino gehiago egingo dituzte, gogoratu denak direla baliozkoak, denek
ekartzen dutela zerbait berria!)

Gero, testuak honako hau dio: “nagusien falta sentitzen genuen”. Orain badakigu otsokumeak
direla norbaiten falta sentitzen dutenak. Nor dira nagusiak?

Hortaz, otsokumeak ehizatzera atera diren helduen zain daude, haien falta sentitzen dute eta
etxera itzul daitezen nahi dute, ezta? Zenbat heldu ote dira? Irudian zenbat daude? Den-denak
irudian ageri direla uste al duzue?

Orrialde honetan otsokumeen elkarrizketa entzun dugu. Beldurtuta daude eta zer gertatu ote
zaien pentsatzen ari dira, oraindik ez direlako bueltatu. Irudian, ordea, helduak ikusi ditugu.
Ikasleei lagunduko diegu ulertzen otsokumeak hizketan entzun ditugun arren, irudian otso
helduak ageri direla.

Irakurmena lantzeko 2. estrategia

Paragrafoa irakurriko dugu berriz. Oraingoan, Lala, Ho eta narratzailearen arteko elkarrizketan
jarriko dugu arreta.

Beldurrak hilik geunden,


eta nagusien falta sentitzen genuen.
–Gaua da dagoeneko. Zergatik ez dira itzuli? –galdetu zuen Lalak, ahotsa dardaran.
–Eta… eta otsoa uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?
Nire aieneak Horen jarduna eten zuen. Ez zen ausartu esaldia burutzen.

Lalak galdera bat egin du. Zer galdetu du?

Dagoeneko gaua da, ilundu du, eta nagusiak oraindik ez dira etxera itzuli. Otsokumeak urduri
daudela eta helduak etxera heltzeko gogoa dutela uste al duzue? Itxaronaldia luzea egiten ari al
zaie? Zergatik uste duzue ez direla itzuli helduak, nahiz eta dagoeneko ilundu duen eta joan
zirenetik denbora asko pasa den?

Lala galdetzera ausartu da, baina ahotsak “dardara” egin dio. Zer esan nahi du horrek? Zergatik
uste duzu hitz egin duela Lalak ahots mehe-mehearekin?

Lalak egindako galdera esaten saiatuko gara, bere ahots-tonu berarekin.

“–Gaua da dagoeneko. Zergatik ez dira itzuli?”

Lalak galdera hori egin eta gero, Hok zera esan du:

–Eta… eta otsoa uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?”

Hitz egitez amaitu aurretik, ordea, norbaiten aieneak moztu egin du:

“Nire aieneak Horen jarduna eten zuen. Ez zen ausartu esaldia burutzen.”

Noren aieneak moztu du Ho? Begira:

3
LALA: Gaua da dagoeneko. Zergatik ez dira itzuli?
HO: Eta… eta otsoa uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?
OTSOKUME NARRATZAILEA: (Aiene egin du eta ez dio utzi Hori esan nahi zuena esaten.)
Ea konturatzen diren otsokume narratzaileak egin duela aiene. Konturatzen ez badira, lagundu
egingo diegu. Esan diezaiekegu Lalak zergatik ez diren itzuli galdetu duela, Hok “eta… eta otsoa
uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?” esan duela eta, orduantxe, hirugarren otsokumeak
moztu egin duela, Hok ez dezan esan denek pentsatzen duten hori.

Elkarrizketa antzeztera anima ditzakegu: batek Lalarena egingo du, beste batek Horena eta
hirugarren batek otsokume narratzailearena. Era horretan argiago ikusiko dute nork eta zein
tonurekin esaten duen gauza bakoitza.

Zergatik uste duzue moztu duela otsokume narratzaileak Ho? Zer esan nahi ote zuen?
Gogoratzen al duzue zein animalia ehizatu nahi zuten? Oso ongi, hartz arre bat! Eta, oraindik
bueltatu ez direnez, zer imajinatzen ari da Ho? Nola bukatuko zenukete bere esaldia?: Eta… eta
otsoa uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?

Parte hartzera animatuko ditugu eta denen hipotesi edo usteak gogoz hartuko ditugu.

2. paragrafoa

Irakurmena lantzeko 1. estrategia

Entzun ezazue audioa edo irakur ezazue testua ahots ozenez:

–Ez kezkatu –esan zuen Superrek, zutik jarrita (bi hankatan)


eta muturra zimurtuz gertatutakoari usaina hartzeko.
–Zer susmo daukazu, Super? –galdetu nion.
–Haragi asko jan dute, ikusten ari naiz,
hainbeste non sabela lurretik arrastaka daramaten,
eta elkarren isatsak zapalduz dabiltzan.
Sekulako betekada egin dute.

Otsokumeak kezkatuta daudela uste al duzue? Nola dakigu hori? Jolasean al dabiltza, ekaitza
hasi aurretik bezala? Zertan ari dira? Zer egin du Superrek, lagunak lasaitzeko? Zer jarrera du
Superrek, bere hitzekin lasaitzen saiatu denean? Zer egin du muturrarekin? Ba al dakizue zerbait
usaintzen ari bazinate bezala sudurra zimurtzen? Saiatuko al gara? Zergatik dio egileak Superrek
muturra zimurtu duela? Zer jakin nahi du? Nola lortzen du hori?

Irakurmena lantzeko 2. estrategia

Berriz ere audioa entzun edo paragrafoa irakurriko dugu:

–Ez kezkatu –esan zuen Superrek, zutik jarrita (bi hankatan)


eta muturra zimurtuz gertatutakoari usaina hartzeko.
–Zer susmo daukazu, Super? –galdetu nion.
–Haragi asko jan dute, ikusten ari naiz,
hainbeste non sabela lurretik arrastaka daramaten,
eta elkarren isatsak zapalduz dabiltzan.

4
Sekulako betekada egin dute.

Jar dezagun arreta SUSMOA hitzean. Zer esan nahi du zerbaiten susmoa izateak? Zerbaiti
buruzko ustea izatea esan nahi du, zerbait susmatzea. Hau esatea bezala da: zer pasatzen ari
dela uste duzu?, zertan ari direla imajinatzen duzu?, zer uste duzu gertatuko dela?

Irakurmena lantzeko 3. estrategia

Paragrafo hori berriz irakurri edo entzungo dugu, adi-adi, eta Superrek helduei buruz zer susmo
dituen azaltzeko esaten dituen hitzetan jarriko dugu arreta.

–Ez kezkatu –esan zuen Superrek, zutik jarrita (bi hankatan)


eta muturra zimurtuz gertatutakoari usaina hartzeko.
–Zer susmo daukazu, Super? –galdetu nion.
–Haragi asko jan dute, ikusten ari naiz,
hainbeste non sabela lurretik arrastaka daramaten,
eta elkarren isatsak zapalduz dabiltzan.
Sekulako betekada egin dute.

Konturatuko gara Superrek ustez ikusten duen hori kontatzen diela: hainbeste haragi jan dute,
sabela lurrean arrastaka daramate; eta elkarri isatsak zapaltzen dizkiote, halako betekadaren
ondoren poliki-poliki doazelako.

Gorputzarekin antzeztu dezaten eska diezaiekegu: imajina dezatela sabela janariz betea dutela;
hainbeste pisatzen die, ezin dute zutik ere egon; herrestaka dabiltza eta elkarri isatsak zapaltzen
dizkiote.

Badakigu Super otso berezia dela, ezta? Berezia delako du izen hori! Berezia da, adibidez, ez
delako lau hankan ibiltzen. Orain arte irakurri dugunaren arabera, zer beste bereizgarri edo
ezaugarri berezi du Superrek? Zertarako gai da? (Sudurrarekin arriskua usaintzen du.)

3. paragrafoa

Irakurmena lantzeko 1. estrategia

Entzun ezazue audioa, edo irakurri lehendabizi testua ahots ozenez eta, gero, entzun audioa.

–Zer besterik ikusten duzu?


–Bata bestearen ondoan doaz, ilaran.
Ama Mer buru:
lehen trumoiak entzutean, ulu egin,
eta Zaikok erantzun egin dio;
azken doa, taldea babesteko.
Noizean behin, gelditu, burua jaso,
eta atzerantz begiratzen du,
atzetik inor ez datorrela ziurtatzeko.
–Zertan ari dira orain?
–Basarteko kobazulo ezkutu batean sartzen ari dira
atseden hartu behar dute.
Ekaitza baretu arte ez dira handik irtengo.
5
Superren hitzak entzun orduko, otsokumeei jakin-nahia piztu zaie, gehiago jakin nahiko dute,
seguru. Otsokumeetako batek Superri zera galdetu dio: Zer besterik ikusten duzu?

Eta Superrek azaltzen jarraitu du: ilaran doaz; ama aurrean doa (orain badakigu Mer izena duela)
eta, lehen trumoiak entzun dituenean, ulu egin du. Haurrei ulu egin dezaten eska diezaiekegu:
batzuek Merren plantak egin ditzakete eta beste batzuek Zaikorenak, Merren uluari beste ulu
batekin erantzuten baitio.

Zergatik uste duzue egin dutela ulu Merrek eta Zaikok? Zergatik doa Mer aurrean? Zergatik doa
Zaiko atzean?

Irakurmena lantzeko 2. estrategia

Paragrafo osoa irakurriko dugu berriz, arreta handiz:

–Zer besterik ikusten duzu?


–Bata bestearen ondoan doaz, ilaran.
Ama Mer buru:
lehen trumoiak entzutean, ulu egin,
eta Zaikok erantzun egin dio;
azken doa, taldea babesteko.
Noizean behin, gelditu, burua jaso,
eta atzerantz begiratzen du,
atzetik inor ez datorrela ziurtatzeko.
–Zertan ari dira orain?
–Basarteko kobazulo ezkutu batean sartzen ari dira
atseden hartu behar dute.
Ekaitza baretu arte ez dira handik irtengo.

Paragrafoaren amaieran, idazleak azaldu digu Zaikok ilararen amaieran zer egiten duen, taldea
babesteaz gain. Noizean behin gelditu, burua jaso eta atzerantz begiratzen du, inor jarraika ez
dutela ziurtatzeko. Nor animatuko da Zaikoren hiru mugimendu horiek egitera?

1. Ibiltzen doa eta noizean behin gelditu egiten da.


2. Burua altxatzen du.
3. Atzera begiratzen du.

Mugimendu horiek hiruzpalau aldiz errepikatuko ditugu.

Otsokumeak buru-belarri ari dira Superren azalpenak entzuten. Dena jakin nahi dute. Superrek
ikusten duen hori azaltzen jarraitu du: helduak baso barruan dagoen kobazulo batean sartu dira,
atseden hartu behar dutelako, eta ekaitza bukatu arte ez dira handik aterako.

Zer iruditzen zaizue Superrek kontatzen duen guztia? Zer gertatzen den asmatzeko botere
bereziak al ditu, ikusten ez badu ere? Nola daki hori guztia? Asmatu egiten al du? Sinesten al
diozue? Eta helduek Superrek esandako guztia egin dutela uste al duzue? Nola dakizue hori?

6
Z ER S U S M O D U Z U O R A IN G O A N , S U P ER ?

5. orrialdeko testua

Beldurrak hilik geunden,

eta nagusien falta sentitzen genuen.

–Gaua da dagoeneko. Zergatik ez dira itzuli? –galdetu zuen Lalak,

ahotsa dardaran.

–Eta… eta otsoa uste baino indartsuagoa baldin bazen, eta…?

Nire aieneak Horen jarduna eten zuen. Ez zen ausartu esaldia

burutzen.

………………………………………………………………………………

–Ez kezkatu –esan zuen Superrek, zutik jarrita (bi hankatan)

eta muturra zimurtuz gertatutakoari usaina hartzeko.

–Zer susmo daukazu, Super? –galdetu nion.

–Haragi asko jan dute, ikusten ari naiz,

hainbeste non sabela lurretik arrastaka daramaten,

eta elkarren isatsak zapalduz dabiltzan.

Sekulako betekada egin dute.

………………………….…………………………………………………

–Zer besterik ikusten duzu?

–Bata bestearen ondoan doaz, ilaran.

Ama Mer buru:

lehen trumoiak entzutean, ulu egin,

7
eta Zaikok erantzun egin dio;

azken doa, taldea babesteko.

Noizean behin, gelditu, burua jaso,

eta atzerantz begiratzen du,

atzetik inor ez datorrela ziurtatzeko.

–Zertan ari dira orain?

–Basarteko kobazulo ezkutu batean sartzen ari dira

atseden hartu behar dute.

Ekaitza baretu arte ez dira handik irtengo.

………………………….…………………………………………………

8
Parentesi artean dauden bi hitzetako zeinek du jatorrizko testuan

dagoenaren esanahi bera? Aukeratu bat eta biribildu:

(Izututa/Pozik) geunden, eta (txikien/helduen) falta sentitzen genuen.

–(Ilun/Goiz) da dagoeneko. Zergatik ez dira itzuli? –galdetu zuen Lalak,

ahotsa dardaran.

–Eta… eta otsoa uste baino (ahulagoa/mardulagoa) baldin bazen, eta…?

Nire aieneak Horen jarduna (bizitu/moztu) zuen. Ez zen ausartu esaldia

(amaitzen/hasten).

–Ez (larritu/alaitu) –esan zuen Superrek, zutik jarrita (bi hankatan) eta

(lepoa/musua) zimurtuz gertatutakoari usaina hartzeko.

–Zer susmo daukazu, Super? –galdetu nion.

–Haragi asko (edan/irentsi) dute, ikusten ari naiz, hainbeste non sabela

lurretik arrastaka daramaten, eta elkarren isatsak (miazkatuz/zanpatuz)

dabiltzan. Sekulako (tripakada/kuluxka) egin dute.

–Zer besterik ikusten duzu?

–Bata bestearen ondoan doaz, ilaran. Ama Mer (erdian/aurrean): lehen

trumoiak entzutean, (doministiku/oihu) egin, eta Zaikok erantzun egin dio;

azken doa, taldea (laguntzeko/beldurtzeko). Noizean behin, gelditu, burua

(jaitsi/altxa), eta atzerantz begiratzen du, atzetik inor ez datorrela

ziurtatzeko.

–Zertan ari dira orain?

–Basarteko kobazulo ezkutu batean (barneratzen/lotan) ari dira,

(kafea/arnasa) hartu behar dute. (Beroa/Denboralea) baretu arte ez dira

handik irtengo.

You might also like