You are on page 1of 4

ADITZ SINTAGMAREN OSAGAIAK

1.- ADITZA.
Aditza ekintza, egoera edo gertaera bat adierazten duen hitza da. Eta hauek trinkoak edo
perofrastikoak izan daitezke.
Aditz trinkoak: Osagai bakarrak ematen du ekintzaren, pertsonaren eta denboraren berri. 
Hau da, hitz bakarrean biltzen da informazio guztia. 
Adibidez: daude, datoz, nenbilen, daukazu.
daude ekintza: egon pertsona: haiek denbora: orainaldia
datoz ekintza: etorri pertsona: haiek denbora: orainaldia
nenbilen ekintza: ibili pertsona: ni denbora: lehenaldia
daukazu ekintza: eduki pertsona: zuk denbora: orainaldia
Aditz perifrastikoak: Bi osagai dituzte, hau da, bi hitzetan biltzen da informazio guztia.
Lehenengo hitzak ekintzaren berri ematen du eta bigarrenak, pertsona eta denboraren berri
ematen du.
Adibidez: konturatu naiz, joan ziren…
konturatu naiz ekintza: konturatu pertsona: ni denbora: orainaldia
joan ziren ekintza: joan pertsona: haiek denbora: lehenaldia
ARIKETAK
1.- Azpimarratu esaldiko bakoitzeko aditza:
 Gure amamaren laguna hil egin da.
 Zuen etxeko langilea gaur ez da etorri.
 Gure amak guri ez digu esan nora joan.
 Gure urtebetetzean zuen lagunak etorriko dira.
 Argizarizko kandela horiek ez dute horretarako balio.
 Gero emango dizkizuete auzoko horiek etxeko giltzak.
 Horrelako kasuetan ez dute horrelako aitzakiak balio izaten.
 Zuen lagunak izugarri aspertu ziren jai horretan.
 Ondo egiten dituzte neska-mutiko horiek beren lanak. 
2.- Hurrengo testuan azaltzen diren aditz trinkoak eta perifrastikoak azpimarratu eta beheko
taulan sailkatu.

Askok pentsatzen dute sokatira, harri jasotzea eta beste hainbat herri kirol Euskal Herrikoak direla,
baina, egia esan, ez dira hemengoak bakarrik, nahiz eta gure artean indar handia daukaten.
Sokatira, esaterako, Irlandan, Eskozian eta beste zenbait herrialdetan ere praktikatzen da eta munduko
txapelketak ere antolatzen dira. 
Aizkora jokoa, adibidez, Australian ere egiten da.
Kirol horietako gehienak eguneroko lanetan dute jatorria. Harri jasotzeak edota idi probak, adibidez,
harginen zereginetatik datoz.

Aditza Trin. / Peri. Ekintza Pertsona Denbora

3.- Aurkitu zer aditz diren eta osatu esaldi bana.

Aditz mota Ekintza Pertsonak Denbora

Trinkoa egon hura lehenaldia

Perifrastikoa irentsi hark, hura orainaldia

Trinkoa ibili haiek orainaldia

Perifrastikoa galdu hark, haiek orainaldia

4.- Aukeratu aditz egokia.


 Izaro eta Elene oraintxe ari dira trenera igotzen. Debara doaz/joan dira.
 Izaro eta Elene ez daude etxean. Debara doaz/joan dira gaur goizean.
 Nora daramazu/eraman duzu ortain traste hori?
 Trikukumeak eskuan eduki dituzu/dauzkazu maisua joan den arte.
 Itxaron piska bat, aita eta osaba oraintxe etorri dira/datoz eta.
 Aita eta osaba etorri dira/datoz dagoeneko. Gurekin jolastu nahi omen dute
saskibaloian.
 
5.- Lotu eta idatzi hauen antzeko beste bi esaldi. Bata aditz trinoarekin eta bestea aditz
perifrastikoa erabiliz.
Goizean - - Mundakan - - gaude.
Orain - - etxean - - egon gara.

6.- Osatu esaldiak, parentesi arteko aditza modu trinkoan jarriz.


 Guk ez  ………… (jakin) Txinako ipuinik, baina Jonek asko ………… (jakin).
 Zuek kromo asko ………… (eduki) errepikatuta; nik, ordea, ez ………… (eduki).
 Aitor ez ………… (egon) hemen, patioan ………… (egon).
 Begira, begira, maisua oso serio ………… (etorri). Zer esango ote digu? 
7.- Adierazi zein esaldik adierazten duen orainaldia.
 Eneko oinutsik dabil.
 Eneko oinutsik ibiltzen da.

 Gure behia etzanda dago.


 Gure behia etzanda egoten da.

 Nerea bizikletaz doa etxera.


 Nerea bizikletaz joaten da etxera.
8.- Osatu esaldiak:
Aditz trinkoa
 Ni egunero klasera ………….
 Hark liburu politak …………
 Gu lagunak …………
 Zu logelan …………
 Haiek ez ………… gure klasekoak.
 Nire laguna zure etxean …………
 Zure amak hiru sema-alaba …………
 Ni ikastetxean …………
Aditz perifrastikoa
 Zure lagunak tarta bat ………………..
 Ni korrika egitera ………………..
 Zu Ameriketatik ………………..
 Hark liburu berriak ………………..
 Guk etxerako lanak ………………..
 Haiek bazkaria prestatzera ………………..
 Zuek egunero txokolatea ………………..
 Gure laguna erruduna ………………..
Ibili: trinkoa eta perifrastikoa
 Haiek beti presaka …………/………………..
 Nire laguna eguneko kale horretatik …………/………………..
 Zu bromatan …………/………………..
 Gure ama berandu …………/……………….
 Zu parkean pozik …………/………………..
 Gu goiz …………/………………..

You might also like