You are on page 1of 4

EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA.

LITERATURA- TESTUA

10 Hakuna matata

Ba al dakizu zer esan nahi duen


hakuna matata esapideak? Argi dago ez
dugula euskaraz erabiltzen. Swahili izeneko
hizkuntzakoa da eta arazorik ez esan nahi
du.
Swahilia Afrikan erabiltzen den hizkuntza da
eta seguru swahiliz dagoen hitz bat baino
gehiago ezagutzen duzula.
Proba egin nahi?
Safari hitza behin baino gehiagotan entzungo zenuen, ezta?
Bada bidaia esan nahi du. Izan ere, honela deitzen zaie
Afrikan zehar animaliak ikusteko egiten diren irteerei
munduko hizkuntza guztietan.
Eta baietz jakin nola esaten diren zenbait animaliaren
izenak swahiliz! Simba hitza entzunez gero, zein animalia
datorkizu burura? Lehoia, jakina.
Bada, swahiliak hitz polit pila bat ditu animaliak izendatzeko:
elefantea tembo da; jirafa,twiga da; krokodiloa,mamba da;
hipopotamoa, kiboko da; errinozeroa,kifaru…

1
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA- TESTUA

Baina, Afrikan,ipuinetan ere agertzen dira animaliak. Seguru


“Lehoi Erregea” ipuina ezagutzen duzula:
Simba handiak hanka bat apurtuta zuen eta minaren
minez orroka zegoen bere kobazuloaren aurrean.
Sungura erbiak, egunero-egunero eramaten zizkion mina
kentzeko belarrak.
Egun batean,Fisi hiena inbidiatsua, bisitan joan zitzaion.
- Sunguruk ez zaitu sendatu nahi. Erabiltzen dituen
belarrak ez dute ezertarako balio – esan zion hienak.
Hori entzunda, zalantza sortu zitzaion Sinbari, eta
galdetu zion:
-Begira zer dion Fisik: ez nauzula sendatu nahi, eta
belar horiek ez dutela ezertarako balio. Egia al da hori?
-Egia da, Simba - erantzun zion erbiak- baina txikia
naiz eta ezin dut lortu zu sendatzeko behar den gauza
bakarra:hienaren larrua.
Orduan Simbak hatzaparka galanta
eman zion Fisi hienari eta bizkarreko
azala kendu zion.
Sinbaren hanka laster sendatu zen,
baina ez Fisi hienaren bizkarra.
Orduz geroztik, hienek latz-latza dute bizkarreko azala.
KENIAKO IPUINA (moldatuta)

2
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA- TESTUA

Irakurgaia lantzen

ULERMENA
1- Erantzun galderei.
o Non erabiltzen da swahili hizkuntza?

-
o Ezagutzen duzu swahillerazko hitzen bat?

ZEIN? ZEIN DA BERE ESANAHIA?

2- Idatzi ipuineko pertsonaien izenak eta azaldu zer egin zuen bakoitzak

3
EUSKARA LH 4 EGITEN JAKIN proiektua IRAKURMENA. LITERATURA- TESTUA

EGITURA
3- Ordenatu irudiak eta azaldu. Zer gertatu zen?

LABURPENA
4- Koadroa bete.
Ipuineko PROTAGONISTAK
zein diren

HIENAREN ASMOA zein zen

ERBIA nola LIBRATU zen

Ipuina nola AMAITU zen

You might also like