You are on page 1of 4

Laguntza gela

Margotu aginduen arabera

Nire alkondara berria oso gustoko dut urdin kolorekoa delako. Lepoa eta eskumuturrak berdeak dira. Poltsiko horia dauka aurrean . Ah! Eta kolore askotako botoiak ditu.

Laguntza gela

Margotu aginduen arabera

Nire herriko jaiak dira eta buruhandiak ikustera joan naiz. Pirataren antzekoa gustatu zait. Aurpegi marroia zuen eta bibote beltza sudur azpian. Buruan zapi gorria eta

ezkerreko belarrian belarritako horia zeraman.

Laguntza gela

Margotu aginduen arabera

Oso gustoko dut fruta, okaranak batez ere . Oraintxe bertan jango nuke bat , baina ez dakit zein! Eskuinekoa horia da, erdikoa morea eta ezkerrekoa berdea. Mmm Ondo pentsatu dut eta hirurak jango ditut!

Laguntza gela

Margotu aginduen arabera

Hauek nire lagunak dira: Altuena Xabier da; errubioa da eta gaur praka bakeroak eta kamiseta gorria jantzi ditu. Futbolzalea da, ni bezala. Neska Ane da. Ile kizkurra eta marroia du eta gaur soineko loraduna jantzi du. Bestea Aitor da, ilea beltza du eta praka luze grisak eta kamiseta laranja ditu.

You might also like