You are on page 1of 3

ARAZO-EGOERA

Arloa: Balio Etikoak


Gaia: Blog etikoa
Maila: 3.DBH
Saioak: 3
Proposamenaren justifikazioa: Nerabeek pentsaera abstraktu eta zentzu morala garatzen
dute, beraien inguruko egoerak epaitzen dituzte eta askotan iritzi irmoak garatzen dituzte.
Batzuetan muturreko jarrerak hartzen dituzte edo beraien ikuspuntuak defentsa sutsuak
egiten dituzte. Debatitzeko aukera ematea motibazio ariketa izan daiteke beraien gaitasun
kritikoak hobetzeko.
Arazo-egoera:
A. Testuingurua: Institutuko web orriari edukia eman nahi zaio. Hori dela eta, zutabe etiko-
kritiko bat eratu nahi da ikasleen kezkak eta egonezinei adierazpen bide bat emateko. Gelan
aurkeztu eta eztabaidatutako gaien ondorioak eta proposamenak publikatuko dituzte.
B. Arazoa: Ba al dakigu gure iritziak adosten eta adierazten? Gauza izango al gara bi hilean
behin interesgarriak izango diren gaiak azaltzen?
C. Helburuak:
• Pentsaera kritikoa lantzea.
• Adierazpena hobetzea.
• Eztabaidatzea.
Eginkizuna: Zutabe etiko-kritiko bat egitea institutuko web orriarentzat.
Competencias básicas/Oinarrizko konpetentziak:
A. Zeharkakoak:
1. Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia.
2. Elkarbizitzarako konpetentzia
3. Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia
4. Norbera izaten ikasteko konpetentzia
B. Diziplina-konpetentziak:
1. Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia.
2. Konpetentzia sozial eta zibikoa.

Helburu didaktikoak:
• Komunikazio- eta gizarte-trebetasunak erabiltzea, eta sentimenduak eta emozioak
egoki adieraztea, berdinen arteko jardueretan, eta elkarrizketa eta bitartekotza
erabiltzea gatazkei heltzeko .
• Egunerokotasunari begirada kritiko bat ematea, gai polemikoak edo interesgarriak
aukeratuz.
• Idatzizko adierazpena lantzea, iritzi testuak landuz.

Edukiak:
Informazioa balioestea eta adieraztea (argudioak azaltzea, arrazoiak ematea, etab.).
Egunkarietariko edo albistegietako gaiak aztertzea.
Topatutako arazo etikoak aukeratzea, azaltzea eta eztabaidatzea.
Benetako egoerak aztertzea eta kritikoki ebaluatzea.
Eztabaidaren ondorioak argitaratzea.

Jardueren sekuentzia:
A. Hasierako fasea: 1
B. Garapenaren fasea: 2,4,5
C. Aplikazio eta komunikazioaren fasea: 6
D. Orokortzea eta transferentzia: 3
Ebaluazioa:
A. Irizpideak:
• Jarduerari buruzko interesa erakustea.
B. Adierazleak:
• Egoerak taldean aztertzen ditu, eta balio etikoetan oinarritutako eraldaketa
proposamenak egiten ditu.
• Bere diskurtsoan sartzen ditu balio demokratikoak arautzen dituzten printzipioak.
• Kalitatezko produktua eta aurkezpena egiten ditu.
C. Tresnak:
• Zuzenketa txantiloiak

JARDUERAK

Jarduera 1
Sarrerako galderak: Zer da iritzi zutabe bat? Zer dakigu gaur eguneko munduaz? Zeintzuk
dira eguneko erronkak?

Jarduera 2
Egunkarietako iritziak aukeratu eta irakurri. Galdetegi labur bat beteko dute:
• Zein da gaia?
• Nola azaltzen da?
• Zein da arazoa eta
• Nolako irtenbideak proposatzen dira?

Jarduera 3
Talde txikietan aukeratuko dituzte beraien gogoko edo intereseko gairen bat eta irakaslearen
laguntzarekin, analisi kritiko bat egiten saiatuko dute.

Jarduera 4
Beraien artean eztabaidatu ondoren, zutabe txiki bat idatziko dute gero beste taldeei
erakusteko.

Jarduera 5

Eztabaida. Talde bakoitzak aurkeztuko du bere gaia eta proposatzen dituzten irtenbideak.
Talde guztiek amaitzen dutenean, ikasle guztiek bozkatu eta gehien atsegin izan dutena
aukeratuko dute.

Jarduera 6
Argitalpena prestatu. Ikasleek aukeratutako proposamena idazten dute, maketatu eta
irudiekin edertzen dute.

You might also like