You are on page 1of 9

UNITATE DIDAKTIKO BATEN PROGRAMAZIORAKO EREDUA Unitate didaktikoa definitzen: Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan

esuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen ditu. Urteko programazioaren ildo nagusietan azaldutako elementu guztiak

(gaitasunak, helburuak...) zehazten ditu. Gai baten edota proiektu baten inguruan antola daiteken plangintza mota da. Unitate guztiek urteko programazioa osatzen dute.

UNITATE DIDAKTIKOA: A- UNITATE DIDAKTIKOAN LANTZEN DIREN GAITASUNAK

B- HELBURU DIDAKTIKOAK

D- EDUKIAK: Jakin, Egiten Jakin eta Izaten Jakin

E- METODOLOGIA: Jarduera Didaktikoaren azalpena. o Denboralizazioa / Lekua. o Taldekatzeak o Baliabideak F- EBALUAZIOA ETA BERRESKURAPENA Ebaluazio irizpideak o Ebaluazio adierazleak Ebaluazio tresnak / Jarduerak o Hasierakoa. o Prozesukoa. o Amaierakoa. Kalifikazio sistema

G- ELEMENTU OSAGARRIAK H- ANIZTASUNAREN TRATAERA I- DIZIPLINARTEKOTASUNA J- IKASTETXEKO PROIEKTUEKIKO LOTURA

A.

GAITASUNAK

Testuinguru jakin batean, zereginak edo atazak eraginkortasunez burutzeko zein askotariko egoerei aurre egiteko ahalmena edo trebetasuna da. Horretarako, jarrerak, abileziak eta ezagutzak, aldi berean eta elkarri loturik, baliatu behar dira. Unitate didaktiko batean ez da derrigorrezkoa gaitasun guztiak lantzea. Zuzenean irakasgaiari loturik doana gehi irakasleak landu nahi dituen beste. a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. b) Ikasten ikasteko gaitasuna c) Matematikarako gaitasuna d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

B. HELBURU DIDAKTIKOAK

a) Formula honen bitartez idatzi daitezke: zer, nola, zertarako. b) Programazioaren helburuak zehazten dituzte (materia eta Oinarrizko

hezkuntzaren helburuekin koherentzia galdu gabe). c) Helburuak finkatzeko eduki eta denboralizazioa kontuan hartu behar dira. d) Behar den mailara eta ikasleen ezaugarrietara egokituta egon beharko dira. e) Beharrezkoak direnak jarri behar dira baina ez gehiegi. f) Ebaluatzeko aukera eman behar dute.

EGITURA: ZER, NOLA ETA ZERTARAKO - Zein aprendizai espezifikoak lortu behar dituen (ZER) - Zein plangintza den egokiena helburu horiek lortzeko (NOLA) - Ikasle bakoitzak bere garapen pertsonalerako zein aspektu landu (ZERTARAKO) behar dituen.

C.

EDUKIAK Substantiboak erabiltzen dira formulatzeko. Curriculum ofizialean agindutakoak izan behar dira. Oreka bilatu behar da proposatzen diren eduki eta eduki multzoen artean, hiru eduki mota agertu behar dira (sailkatu gabe). Kontzeptuakoak. Jakin. Prozesurazkoak. Egiten jakin. Jarrerazkoak. Izaten jakin. Testuinguru eta ikasleen interesa eta esperientzietara egokituta egon behar dira: funtzionalitatea bilatu.

D.

METODOLOGIA

Aipatu zeintzuk printzipio metodologiko jarraituko diren burutuko den unitate didaktikorako. Lana nola garatuko den zehaztu behar da. Jarduerak Estrategia metodologikoa jardueren bitartez konkretatzen da. Jardueren bitartez helearazi egiten zaie ikasleei ladu beharreko edukiak. Edukien eta gaitasunen lorpena ahalbidetzen dute. o o o o Lekua: beste espazio batzuk erabiltzen saiatu Denbora: zenbat saio eta denbora zelan banatzen da saio bakoitzean. Taldekatze mota: banaka, binaka, taldeka, talde handian... Baliabideak: anitzak, ikasleen esperientzietatik hurbilak, IKTen erabilpena, motibagarriak...

Irakatsi eta ikasteko Jarduerak o o Infinitiboz idazten dira (-TU) Proposatu den guztia jardueretan islatu behar da (elementu guztien arteko koherentzia) o o Helburuak lortzeko baliogarriak izan behar dira Xedearen arabera jarduera mota ezberdinak (sarrera-motibaziokoak, aurretizko ezagupenak astintzekoak...) agertu behar dira

o o o

Erakargarriak, orijinalak, esanguratsuak...izan behar dira Era anitzean planteatuta (ikerketa-, identifikazio-, sailkapen-, aplikazio-...jarduerak) Aniztasunari erantzuna emateko egokiak: o Neurri orokorrak: indartzeko eta sakontzeko jarduerak, mailen araberako sailkatuak... o Neurri bereziak: NEC-ak (norbanako egokitzapen curricularrak) edota etorkinentzako egokitzapenak

E.

EBALUAZIOA

Bat dator proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin o o Prestakuntzazkoa eta jarraia. Irizpideak: curriculumean finkatutakoak eta helburuen lorpena neurtzeko egokiak. o o Ikasleei hasieratik ezagutaraztea. Noiz: hasieran, prozesuan zehar, amaieran.

Ebaluatzeko prozedurak anitz eta malguak izango dira, ikasleen aniztasunera egokituta eta berreskuratzeko mekanismoak kontuan hartuz.

Nork/nortzuk: o o Irakasleak: ikasleak, bere praktika, unitatea. Ikasleek: norberaren lana, kideena, irakasleen lana, unitatea...

Ebaluazio-sistema edo proposamena:

1. Zer ebaluatuko da? 2. Haurren garapen-alderdiak, hasierako ezagutzak, haurren aurrerapenak edo lorpenak, unitate didaktikoa bera (jarduerak, baliabideak, denboraketa, erabilitako espazioak, edukiak, helburu didaktikoak...), irakaslearen esku-hartzea... 3. Noiz ebaluatuko da? Hasieran, bitartean, amaieran. Honen barruan, programaturiko jardueren artean zein erabiliko diren esan behar da. 4. Zer tresna erabiliko da ebaluaziorako? Behaketarako tresna zehatzak, bestelako teknika eta tresnak eta ebaluatzeko irizpideak. 5. Nork ebaluatuko du? Irakasleak ebaluatzeaz gain, ikasleek lagunduko dute? Nola eta zertan? Beste pertsona batzuek? 6. Zertarako erabiliko da jasotako informazioa eta informazio horri buruz egingo duzuen analisia?

I.

Elementu guztien arteko koherentzia eta unitatea garatuko dugun egoerara

egokitzea egiaztatzea. II. Unitate Didaktikoa diseinatzeko erabili ditugun curriculum-materialak

(Curriculum Ofiziala, Errege-dekretuak, argitaletxeen materialak, etapako beste irakasleen planifikazioak edo diseinuak...). Zergatik aukeratu ditugu horiek?

Eranskina: Zenbait planifikazio, adibide gisa. Ez hartu eredutzat. Lehen Hezkuntzan BARDN, J.L. (2006). Para no perder el norte. Orienteering a travs de Arteaga. Salidas de campo para buscar, encontrar y no perderse. Kikiriki. Cooperacin Educativa. 79. 5256. EUSKO JAURLARITZA. HEZKKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA. Oinarrizko gaitasunak. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna, Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna, Matematikarako gaitasuna, Material didaktikoa, Lehen Hezkuntza. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Freskagarriak. GIN, N., PARCERISA, A. (Koords.) (2003). Planificacin y anlisis de la prctica educativa: fundamentos y aplicacin. Barcelona: Gra. 4. Tres ejemplos de secuencias formativas. Educacin Primaria: Aprendemos a escribir cartas y mensajes de correo electrnico. HERNNDEZ, F. & VENTURA, M. (2005): La organizacin del currculum por proyectos de trabajo. El conocimiento es un calidoscopio. Bartzelona: Gra. 7. Los proyectos y el proceso de toma de decisiones. Cuatro ejemplos de proyectos, cuatro ejemplos de problemas. El proyecto de trabajo sobre Los desiertos: el desierto del Sahara (quinto de EGB). PREZ, C. & ASENSI, C. (2000). Educacin para la convivencia. Programa de intervencin para educacin primaria. Aula de Innovacin Educativa, 93-94. 77-98. Haur Hezkuntzan ADARRA PEDAGOGI ERAKUNDEAREN PARTAIDEAK(96-97): BURGOA, A.; ELORZA, C.; MARTNEZ, M C.; OTSOA, N.; ZIARSOLO, A. (2003). 1.6. Esperientzia bat. Nor naiz ni?. In Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Haur Hezkuntza Gelarako Proposamenak (3-6) urte. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. FERNNDEZ GUTIRREZ, J.A. et al. (1994). Didctica de la Educacin Infantil. Madrid: Editex. 211-213. GMEZ MAYORGA, C. (2005-2006) El universo. http://perso.wanadoo.es/cgomezmayorga/cinco/universo/universo.htm

HIK HASI (ZENBAITEN ARTEAN). (2007). Proiektuak. Reggio Emilia. 0-6 urte bitarteko Udal Haur Hezkuntza. 19.monografikoa. 82-89, 93. HOHMANN, M. et al. (1.990). Nios Pequeos en Accin. Mexiko: Trillas. Planeacin en equipo. PREZ PREZ, C. (2000). Educacin para la convivencia. Programa de intervencin para Educacin Infantil. Aula de Innovacin Educativa, 92. 83-98. UGALDE, G. (2006-2007). Jolas heuristikoa. Dokumentazioa. Ertainen taldea, 1-2 urte. Oiartzun: Oiartzungo Udal Ikastola Patzuergoa. http://oiartzungohaur-eskola.com/archivos/2009-10-2-164535.pdf

You might also like