You are on page 1of 17

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

UNIBERTSITATEKO LANAK EGITEKO OINARRIZKO GIDA


HUHEZI
08-11-04

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

AURKIBIDEA

1.-LABURPENA 2.- SARRERA ETA JUSTIFIKAZIOA:


ZERGATIK GIDA BAT?

3.- IDAZLANERAKO IRIZPIDEAK


ZEINTZUK DIRA LAN BAT EGITEKO URRATSAK? 4

4.- HEZURDURA
ZEINTZUK DIRA LAN BATEN ATALAK? 7

5.- BIBLIOGRAFIAREN AIPAMENA


ZERGATIK ETA NOLA EGIN BESTE AUTOREEN AIPAMENAK? 10

6.- FORMATUA
ZEIN FORMATU BEHAR DU BEHIN BETIKO IDAZLANAK? 16

7.- BIBLIOGRAFIA

17

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

1. Laburpena Gida honen asmoa da unibertsitateko ikasleek lan bat burutzerakoan kontutan hartu beharreko irizpide orokorrak finkatzea. Ikasgaietarako lanetan garrantzitsua da aurkezpen on bat egitea. Edukiarekin batera, formen aldetik ere lana egokia baldin bada, lanak argitasunean irabazten du eta irakasleari erraztu egiten zaio irakurketa. Ohitura onetan hezte aldera, dokumentu honetan ikasleari lagungarriak izango zaizkion ohar metodologiko batzuk egingo dira.

2. Sarrera eta justifikazioa Idazlan batean edukiek adinako garrantzia dute alderdi formalek. Lan bati ekiterakoan, ohikoa da ikasleak honelako galderak egitea: nondik hasiko naiz ikerketa hau egiten? nola identifikatu nire lana ondo egiteko ezagutza-iturriak? zer nolako harremana dute gaia planteatzeak, nire helburuen finkatzeak eta azken emaitzek? nola antolatu lanaren zati desberdinak? zeintzuk dira horretarako pistak? Modu honetako galderek agerian uzten dutena da gaiaren edukia zorrotza, landua eta egokia izateko, aldez aurretik beharrezkoa dela galdera onak egitea. Baina horrez gainera, irakasleak (ebaluatzaileak) ere askotan beste galdera batzuk egiten ditu, lana irakurri eta zuzentzerakoan: zeintzuk izan dira ikaslearen gaia eta helburuak? zer nolako irakurketak egin ditu haiek garatzeko, justifikatuta eta arrazoituta ote dago bere lanaren emaitza? Beste modu honetako galderak ere egiten ditu ebaluatzaileak: irakurterraza eta argia da testua? Lanaren zein pasarte da erabakigarria eta soluziobideak planteatzen dituena? Ikasleak sarreran aurreratzen ote dit ebaluatzaile bezala inporta didana lanaren zein pasartetan dagoen? Galderak horiek aditzera ematen dute garrantzitsua dela zuzentasunez idaztea, hizkuntza argi eta artezarekin, informazioa ondo egituratuz. Ikaslearen lanak sendoa eta pertsonala izan behar du, alegia, eraginkorra eta jatorrizkoa. Ikasgai bati dagokion idazlanean islatu behar izaten dira bai ikastaroan zehar barneraturiko ezagutza eta baita hori praktikan ipintzeko gaitasuna ere. Idazlana izaten da ikasleari bere konpetentziak (ezagutza akademikoa, soziala eta pertsonala) erakusteko bidea, alegia, gaiaren ezagutza teorikoa, bere ekarpena ingurune sozialarentzat eta ikaslearen gaitasun kritikoa erakusteko bidea. Baina horrez gainera, ikaslea unibertsitatean trebatu behar da ikerketa-lanean, ondoren bere eremu profesionalean ekimena izango badu eta memoriak, ikerketak eta proiektuak modu gaituan egingo baditu.

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Gida honen helburu nagusienak dira lan akademiko bat prestatzeko orientazio metodologikoak aurkeztea eta lizentzian / gradu-tituluan zehar ikaslea proiektuen antolaketan trebatzea.

3. Idazlanerako irizpideak Lizentzian / gradu-tituluan ikasleak askotariko lanak egin behar izaten ditu. Idatzizkoak diren kasuetan ere, idazlanak mota desberdinetakoak izan daitezke. Horietako bat proiektu enpirikoa da: erakunde bateko zein gizarteko premia bati eman nahi dio erantzuna. Ikerketaren eginkizun nagusia da gai baten inguruko errealitatea aztertzea. Modu orokor batean, ondoko urratsak jarraitu ohi ditu: marko teoriko bat identifikatu eta, hortik abiatuz, ikerketa-metodo bat aukeratzen da, datuak jaso eta aztertzeko; azkenik, lorturiko emaitzekin, ondorio nagusiak ateratzen dira, eta, hala balegokio, irtenbide berriak proposatu. Bigarren aukera bat proiektu teorikoa gauzatzea izan liteke. Kasu horretan, gaiaren inguruan literatura zientifikoak orain artean garatua bildu eta sakontzen da, helburu nagusia izanik ezagutza hori jasotzea, ordenatzea eta modu kritikoan eskaintzea. Beste hitzetan, eginkizuna da gaiaren inguruko ikuspuntu desberdinak identifikatzea, bakoitzaren aspektu esanguratsuenak lantzea eta horien arteko konparaketa-lana egitea. Aukeraturiko proiektuaren arabera desberdintasunak egon daitezke. Era berean, ez da gauza bera ikasgai baterako lana edota Karrera Amaierako Proiektua, desberdina da kasu bakoitzean sakontasun-maila. Halere, irizpide hauek kontuan hartu beharko ditu ikasleak ikerketari aurre egiteko: 1. Gaia identifikatzea. Lehenik ikergaia, arazoa edota kezka identifikatu eta arrazoitu behar da. Lehen galdera orokorra honelakoa da: zein da nire idazlanean sakondu nahi dudan gaia? Hori osatu eta zehazte aldera, bigarren galdera lagungarria hauxe da: zergatik landu, nola justifikatu nire lanaren garrantzia, zertzuk arrazoi daude idazlana ekarpen bat izango dela argudiatzeko? 2. Dokumentazio-lana. Behin gogoko gaia identifikatuta, horren inguruan idatzi dena ezagutzen hastea dagokigu. Zer idatzi da gaur artean nire gaiaz, zeintzuk dira gai horren inguruan dauden ikuspegi eta proposamen desberdinak, nolako azpi-gaiak eta lerroak jorratu ohi dira? Azken batean, gaiaren inguruko dokumentazioa landu

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

eta informazioaren arabera egindako galdera kokatu behar da: auziaren egoera (state of the art) zertan den jaso behar da. 3. Idazlana zehaztu. Behin gaia erabaki eta horren inguruan idatzitakoa identifikatuta, ikerlana indartzeko galdera zehatzagoak planteatu eta horien egokitasuna frogatu behar da. Izan ere, gaiaren inguruko informazio-lanak arreta-gune berriak sortu ohi ditu, kezkei erantzuna emateko edota interes-lerro berriak irekitzeko balioko dutenak, baina edozein kasutan ikerketa-eremua zedarritu behar da. 4. Behin gaia zehaztuta dagoenean, ondoko urrats hauek bata bestearen segidan etorriko dira: a. egitura diseinatu eta azalpenak kontrastatu; ondoren, b. emaitzak identifikatu, aurkeztu eta interpretatu; eta, azkenik, c. ondorioak atera, testuinguruan kokatu eta generalizazioak arrazoitu; eta, egoki baloratuko balitz, d. hurrengo lan baterako proposamen berriak aurkeztu. Horiek dira idazlan baterako ikasleak jarraitu beharreko irizpideak. Ikasleak urrats horiek ondo betetzen baditu, gai izan beharko luke urratsez urrats irakasleari epe jakinetan ondoko betekizunak jakinarazteko: 1. Idazlanaren gaia; 2. Gaia sakontzeko irakurgai hautatuak, bibliografia; 3. Ikaslearen helburu orokorrak eta zehatzak; 4. Gaiaren inguruko azalpen teorikoa (gaiari buruz aldez aurretik idatzitakoaren azalpena) eta idazlanaren egitura (gaiaren aurkezpena; gaiari buruzko ikuspuntu teorikoen azalpena); 5. Ikerketa pertsonalaren lorpenak, soluzioak, ekarpenak; 6. Behin betiko idazlana. Fase horietako bakoitzak ikerketa-lanen urratsei erantzuten die. Pausokako lan horren abantailak ugariak dira: ikasleak fase logiko guztiak betetzen ditu eta fase horiek bere lanari osotasuna ematen diote; irakasleari aukera ematen dio fase guztiak banaka ebaluatu eta aholkuak egiteko. Hori egitearen egokitasuna fase ororen garrantzian datza. Ikerketa ororen lehen urratsa arazoa eta gaia identifikatzea da. Horri lotuta dago helburua ere. Arazoa definitzen den unetik, ikerketa-eremua zehazten da, eta, horrela, informazioa lortzeko ardatzak eta proiektuaren

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

testuingurua ere bai. Ariketa hori burutzearekin batera, proiektuaren sendotasun eta ekarpenak arrazoitzeko ideiak jaso ahalko dira, bidenabar. Arazoak eta gaiak lotura estua duten heinean, komenigarria da arazoa ondo identifikatzea; arazo bati lotuta egon daitezke zehar-lerroak eta dimentsio-aniztasuna, baina horien sailkatze-gaitasunak eta bahetzeak argitasuna emango dio lanari eta ikaslearen ariketa erraztuko du. Ondo definitzen bada arazoa, horrek aurrera begirako informazio-eremua mugatzeko balio du (ez dugu guztia irakurri behar, jakin behar dugu garrantzitsua dena aukeratzen, interesekoa ez dena baztertzen). Bahetze-gaitasuna oso da garrantzitsua. Hori zuzentasunez egin dela frogatzeko, idazlanaren sarrera atalean zehaztu behar izaten dira lanaren helburuak (orokorrak eta zehatzak), eremua eta aztertze-modua (metodoa). Arazoa zehaztearekin batera, bigarrenik, informazioa biltzeari eta aztertzeari ekin baino lehen, iragarpenak egin ohi dira. Beste hitzetan esateko, hipotesiak jaurti behar dira, zein da gaiari buruzko gure ustea edo egiaztatu nahi dugun auzia, lana burutzen hasi aurretik susmoen egiazkotasuna argitzeko. Hipotesiak ondoko bertuteak izan ditzake: gaia zentratzeko balio du; frogatu beharreko elementuak adierazten ditu; teoria bat baieztatzeko edo baztertzeko egokitasuna eskaintzen du; edota, proiektuaren emaitzak aurkezteko eta laburbiltzeko lagungarria da. Hurrengo urratsa informazioa kontsultatzea da. Ikerketa baten aurre-baldintza da gaiari buruzko literatura, dokumentazioa edota aurrekariak eta egoera aztertzea. Halako ariketa baten lehen abantaila bat instrumentala da: arazoaren inguruko testuingurua kokatzeko balio digu, orain arte gaiaren inguruan egina eta proiektuak aurreratuko duena uztartuz; gaiaren inguruko ezagutza dugula demostratzeko balio du eta proiektuari ikusgarritasuna, zentzua eta sinesgarritasuna ematen dizkio. Gaiaren inguruko testuinguru teorikoa zehaztuz gero (orain arte egindakoa finkatzea), gaia aztertu eta egoera interpretatu ahalko dugu. Horrela, beraz: gaiaren inguruko ezagutza izatearekin batera, arazoa ondo mugatzeko eta zentratzeko balio digu; gaia sakontzen dugu eta modu horretan ekarpenak argiago identifikatu (ikerlariarentzat) zein jakinaraziko (irakaslearentzat, irakurlearentzat) ditugu. Proiektuaren fase honetan, ikasleak ondoko ezaugarriak jasoak izan beharko ditu, besteren artean: sarrera eta aurkezpen orokorra; helburuak: laburrak, argiak eta lorgarriak; marko teorikoa; deskripzioa: zer egingo den eta nola lortuko den (metodologia, ze prozedura

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

jarraituko dugun, bitartekoak eta euskarriak); proiektuaren garrantzia eta eraginkortasuna testuinguru akademikoan zein sozialean; atalak eta azpi-atalak; bibliografia edota materiala. Hau guztia proiektua garatu ahala aldakorra izan daiteke, noski.

4. Hezurdura Hauek dira lan baten balioespen-irizpideak: proiektuaren kalitatea eta funtsa, zehaztasuna eta koherentzia, baliabide analitikoak eta sintesia, aberastasuna eta kohesioa, originaltasuna eta berrikuntza. Idazlanak eta Karrera Amaierako Proiektuak mota eta izaera askotakoak izan daitezke. Halere, denek izan beharko dituzte atal hauek, gutxienez. 4.1. Azala: formatu estandarra izan behar du. Hauek dira kanpoko azalak (ahal bada paper sendoagokoa) jasotzen dituen atalak: - Erakundearen izena (Mondragon Unibertsitatea eta HUHEZI Fakultatea). - Ikasketak. - Izenburua. - Txostenaren egilea(-k). - Proiektuaren tutorea/irakaslea. - Toki-eguna (Ikasgaia, maila eta lauhilabetekoa). [4.2. Hitzaurrea: zeri buruzkoa den proiektua eta zergatik idatzia izan den zehaztuko dira. Batzuetan Laburpena (3.5.) aski izaten da] Karrera Amaierako Proiektuan, bereziki. [4.3. Esker onak: proiektua burutzeko laguntza eta erraztasuna eman duten pertsona zein erakundeei eskerrak ematen zaizkio. Hitzaurrea laburra bada eta norberak egina, atal hau hitzaurrearen amaieran sar daiteke.] Karrera Amaierako Proiektuan, bereziki. 4.4. Aurkibidea: atal zein azpi-atalak eta bakoitzaren orri-hasiera zehazten dira; Azala ez da kontutan hartzen, lanaren orrialdeak zenbatzerakoan. Karrera Amaierako Proiektuan taulen, irudien eta grafikoen aurkibidea ere zehaztu behar da, aurkibide orokorraren ondorengo orrian. 4.5. Laburpena (abstract): txostenaren zatirik garrantzitsuenetakoa, ezen hor ikusten baita ikaslearen sintesi-gaitasuna; helburuak eta edukia, metodoa, eta emaitzak, aurrerapenak eta ondorioak laburtzen dira. Atal hau izan ohi da lehenik eta behin irakurri ohi dena. 250-500 hitzen tarteko hedadura du.

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

4.6. Gorputza, lanaren atalak: 1. Sarrera: lehen zatia izaki, argibideak zehazten dira. Gaia kokatzea: oinarrizko deskripzioa eta lana zertan datzan. Helburu orokorrak eta zehatzak. Lan-hipotesia (halakorik balego) eta erantzun nahi diren galderaildoak. Justifikazioa: lanaren zergatia, garrantzia eta interesa. Aurrekariak: literaturari gainbegiratua. Metodologia. Edukia: ordenatua eta laburra, idazlaneko atal bakoitzaren deskripzioa aurreratuz. 2. Testuingurua: auziaren egoera eta kokapena modu garatuan aurkezten da; gaiaren inguruan ordura artean ezagutzera emaniko ikuspuntuak, iritziak, ekarpenak ere zehazten dira: kronologikoki eta garrantziaren arabera mugatzen da. Behin hori eginda, ikaslearen proiektuak bere gain hartzen duen ikuspuntu/korronte/joera aipatzen da, eta ikasleak posizio horrekin bat egitearen motiboa ere justifikatzen da. (*) Metodologia. (Zenbait kasutan komenigarria izango da ikasleak erabilitako metodologiari atal bereizi bat eskaintzea. Esaterako, elkarrizketa pertsonalak egin baditu, teknika kualitatibo hori zehaztuko da, baita elkarrizketatuak, eguna, iraupena, etab.). 3. Ekarpena: gaiaren inguruan proiektuak egiten duen ekarpena landu behar da, ikuspuntu teoriko, praktiko zein pertsonal batetik. Argi azaldu behar dira helburuak, prozedura eta metodologia, eta baita analisia ere (ikasleak gaitasun kritikoa izan behar du, lortutako emaitzak baloratu behar dira, eta oro har proiektuaren helburuak zein hipotesiak bete diren azaldu eta arrazoitzen da. Batzuetan gerta liteke ikasleak hasieran zituen usteak ez betetzea edota ikerketa-prozesuan moldatuak izatea: axola duena beti ere zergatiak justifikatzea da) 4. Ondorioak. Emaitzen interpretaziotik erdietsitako konklusioak modu ordenatu batean laburtuko dira (onak eta txarrak; abantailak eta kritikak;

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

lortuak, ezeztatuak, baliogabetuak eta bidean sorturikoak; eta bestelakoak). Ondorioen pasartean ere sintesi-gaitasuna funtsezkoa da, eta horrekin batera ekarpen pertsonala (bilakaeran gertaturikoen justifikazioa; iritzi pertsonala) sakontasunez lantzea ere bai. 5. Hausnarketa: proiektuaren mugak eta irispenak, aurrera begirako proposamenak eta prospekzioa aipatzen dira. Beti da garrantzitsua leiala izatea, ikasleak aldez aurretik lanean zehar (sarreran, idazlanean zein amaieran) bere lanaren mugak azaltzea (eta justifikatzea: denbora mugatua izan duelako, etab.), eta neurri berean iradokizunak egin daitezke, hurrengo batean ikasleak egingo lituzkeen hobekuntzak proposatuz (lana egin ahala ikasten dugunez, prozesuan zehar sorturiko lerro eta interes-gune berriak proposa litezke). Hausnarketan, beraz, egiteko proposatua, egindakoa eta aurrera begirakoa azaldu behar dira. 4.7. Bibliografia [ikus 5. atala ere]: ikasleak bere idazlana burutzeko erabilitako iturrien berri eman behar du, lanaren azken zatian. Bibliografia garrantzitsua da, ondoko arrazoiengatik: 1. Arrazoi etikoak: idazlana burutzerakoan erabilitako ideia asko hirugarren pertsona batenak dira, eta zintzotasun etikoak eskatzen du ideiak beste batenak direla aitortzea. 2. Arrazoi sustantiboak: idazlanaren gaiaren inguruan lehendik ere beste batzuek idatzia dute, gaian adituak direnek, eta bibliografiak erakusten du ikasleak iturri egokiak erabili ote dituen. Horri gagozkiola, bibliografiak ikaslearen ezagutza, lanaren sakontasuna eta zorroztasuna erakutsiko dizkigu. Irakurgaiak identifikatu, irakurri eta sakondu izana balio handiko eginkizuna da. 3. Guztiarekin, bibliografiak proiektuaren egokitasunari eta mailari buruzko pistak eman ditzake: erreferentzien gaurkotasunagatik (komeni da lan aitzindariak eta lan berrienak ezagutzen direla frogatzea), edota ikergaiaren denbora-tarte zehatzean sortutakoa ezagutzeagatik, iturrien kalitateagatik, etab.

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

5. Bibliografiaren aipamena Lana gauzatzeko erabilitako materialaren berri eman behar izaten da, eta ikasleak erreferentziak aipatzeko modu jakin bat, eredu estandar bat, erabiliko du. Bibliografia ereduek lanean erabilitako iturriak aipatzeko (idazlanean eta bibliografia atalean) era koherente bat proposatzen dute. Eredu asko daude eta guztiak dira onak eta egokiak. Ondorengo taulan oso ezagunak diren ereduen zerrenda bat zehazten da (1. taula). Halere, garrantzitsuena da ikasleak idazlan batean beti ere eredu bat erabiltzea, berak egoki iritzitakoa. 1. taula: Bibliografia idazteko ereduen adibide batzuk.
Laburdura APA Ereduaren izena American Association Informazio gehiago APA (2002). Manual de estilo de publicaciones de la American Psychological Association (2. ed.). Mexico: El Manual Moderno. APA (2001). Publication Manual of the American Psychological Association (5. ed.). Washington: APA. APA (2007). APA Style guide to electronic references (pdf). Kontsulta: 2008-11-04. Iturria: http://books.apa.org/books.cfm?id=4210509 ChicagoTurabian MLA The Chicago Manual of Style http://www.chicagomanualofstyle.org Modern Association Language http://www.mla.org/ Psychological http://apastyle.apa.org

Gida honetan horietako bat jasoko dugu, zehazki APA (APA, 2001; 2007) eredua, hau baita Gizarte eta Zuzenbide Zientzietan gehien erabiltzen dena. Lehenengo, idazlanean beste autoreen ideiak nola jaso ditzakegun azaltzen da. Ondoren, lanaren bibliografia atalean guk kontsultatutako iturriak nola aipatu behar diren zehazten da. Autore baten ideiak bi modutan erabil eta aipa daitezke, orokorki esanda: 1. Autore baten ideiak geuregana ditzakegu eta horien berri modu orokor batean eman. Kasu horretan, bi eratan azaldu dezakegu ideia norena den:

10

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

a. Testuan ideia azaltzen den bitartean autorea aipatu daiteke. Adb.: Skutnabb-Kangas eta Toukamaak (1976) egindako ikerlanak argi erakusten du etxeko eta bigarren hizkuntzan gaitasun maila bat izatearen eragina garapen akademikoan. b. Ideia azaltzen dugun esaldiaren amaieran autorea eta liburuaren urtea jaso dezakegu, parentesi artean. Adb.: Max Weber soziologoak aztertu du protestantismoaren ideologia eta kapitalismoa nola uztatu ziren, ordu arteko pentsamendua auzitan ipini zuena, kapitalismoaren garapena ekarriko duen ikuskera aztertuz. Weber-ek egiaztatu digunez, aipagarria da, zentzu horretan, luteranismoak izaniko eragina, hari esker sendotzen delako gizaki lurtarrak bere zerua mundu honetako merituekin irabazi beharraren ustea, eta horrela hasiko dira enpresa, lehiakortasuna eta ekimen indibiduala garrantzia hartzen (Weber 1996). 2. Autore baten ideia/pasarte bat hitzez hitz kopiatzen dugunean, pasarte osoa kakotxo artean jaso behar da, eta amaieran autorea, liburuaren urtea eta pasartearen orria aipatuko dira. Adb.: Hala diosku Max Weber soziologoak: Kaiola husturik geratu da aszetismoaren izpirituaz, auskalo ez ote den behin-betiko izango (Weber 1996: 142). Halere, kopiatzen dugun pasartea 40 hitz baino gehiagokoa baldin bada ), pasarte hori aparteko paragrafo batean jasoko da, barrurago sartuta, baina laneko letra mota eta lerroen arteko tarte berberarekin. Adb.: Hala diote Oliva eta Palacios-ek (2001: 328): Eskolan arrakasta izan ohi duten haurren familien beste ezaugarri bat gurasoek disziplina eta hezkuntza mailan dituzten ohiturekin dago erlazionaturik. Guraso horiek kontrolatzaileak izan ohi dira, baina ez murriztaileegiak, eta seme-alabei azalpenak eta arrazoiak ematea gustatzen zaie jarraitu beharreko arauen inguruan. Haurrek pixkanaka erantzukizunak har ditzaten eta independenteak izan daitezen sustatzen dute guraso demokratiko horiek.

11

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Testuan zehar, beraz, autorea, urtea eta, bere kasuan, orrialdea zehaztuko dira. Bibliografian, berriz, testuan zehar aipaturiko autore guztiak zehaztuko dira, alfabetikoki ordenatuta eta koska frantsesarekin autoreen abizenak errazago irakurtzeko. Jarraian, APA ereduaren arabera, liburuak, kapituluak, artikuluak, iritzi-artikuluak, hitzaldiak, elkarrizketak eta Internet-eko artikuluak aipatuko adibideak azaltzen dira.

1. Liburuak. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea). Liburuaren izenburua. Tokia: Argitaratzailea. Azurmendi, J. (2006). Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua. Bilbo: UEU. Argitaraldi berria duen liburua: Mauch, J. E. eta Birch, J. W. (1987). Guide to successful thesis and dissertation (4. ed.). New York: Marcel Dekker. Liburua erakunde, elkarte, zientzia institutu batek idatzi duenean: American Psychological Association. (2001). Publication manual of the American Psychological Association (5. ed.). Washington, DC: Autorea. Autorea eta argitaratzailea berdinak direnean Autorea hitza erabiltzen da argitaletxea identifikatzeko.

2. Kapituluak. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea): Kapituluaren izenburua. In izenaren iniziala. Abizena, Izenburua (kapituluaren hasiera eta amaiera orrialdeak). Tokia: Argitaratzailea. OMalley, P (2008). Governmentality and Risk. In J. Zinn . (Arg.), Social Theories of Risk and Uncertainty (52-75 orr.). London: Blackwell. Walsh, F. eta Olson, D. H. (1989). Utility of the Circumplex Model with severely dysfunctional family systems. In D. H. Olson, C. S. Russell eta D. H. Sprenkle (Arg.), Circumplex Model: Systemic Assessment and Treatment of Families (51-78 orr.). New York: Haworth Press. 3. Artikuluak. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea). Artikuluaren izenburua. Aldizkaria, zenbakia, artikuluaren hasiera eta amaiera orrialdeak. Aierdi, X. (2004). Zoon aktiboa eta pasiboa: gizaberea aska gozoan. Uztaro, 48,: 11-23. 4. Prentsa-artikuluak. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea, data). Iritzi-artikuluaren izenburua. Egunkariaren Izenburua, orrialdea(-k).

12

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Lertxundi, A. (2007, irailak 9). Dilema. Berria, 3. 5. Hitzaldiak. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea). Hitzaldiaren izenburua. Jardunaldiaren izenburua, Antolatzailea, Tokia, Eguna. Eizagirre, A. (2008). Identitate askotarikoaren larritasunak. XXVII Uda Ikastaroak, UPV/EHU, Donostia, 2008-08-16. 6. Komunikazio pertsonalak. Ikasleak egindako elkarrizketa argitaragabea baldin bada erreferentzia, testuan bertan aipatuko da, eta ez da bibliografia atalean zerrendatuko. Trataera berdina emango zaie posta elektronikoz jasotako mezuei. X-k aipatu digunez, xxx (Komunikazio pertsonala, Urtea, data.) 7. Filmak, bideo grabaketak, arte lanak eta abar. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea). Izenburua [Euskarria]. (Lekua. Banatzailea). Harrison, J. (Prod.) eta Schimiechen, R. (Zuz.). (1992). Changing our minds: The story of Evelyn Hooker [Filma]. (Eskuragarri: Changing Our Minds, INc., 170 West End Avenue, Suite 25R, New Yourk, NY 10023). Autorearen ondoren parentesi artean honek betetzen duen funtzioa jarri. Adibidez, Produktorea (Prod.) edo Zuzendaria (Zuz.). Izenburuaren ondoren kortxete artean euskarria zehaztu. Adibidez, filma, bideo grabaketa, arte lana, diapositibak). 8. Internet. Abizena, Izenaren iniziala. (urtea). Lanaren izenburua. Berrikusitako data. Iturria. Beharrezkoa da erreferentzia jaso den eguna seinalatzea. Izan ere, denborarekin aldatu egin daiteke orrialdea, txostena osatu delako, eskegita egoteari utzi diolako, etab. Santamaria, K. (1969). Rikardo Arregi. Kontsulta: 2007-11-14. Iturria: http://www.argia.com/mendea/pertso/prota.htm . Datarik gabe (n.d.= no date; s. f.: sin fecha; d. g.= datarik gabe). Nielsen, M. E. (d.g.). Notable people inpsyhology of regiligion. Kontsulta: 2001-08003. Iturria: http://www.psywww.com/psyrelig/psyreligpr.htm Interneteko dokumentua, datarik eta autorerik gabe: Gender and society. (d.g.). Kontsulta: http://www.trinity.edu/~mkearl/gender.html 2001-12-03. Iturria:

13

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Horiek dira iturri nagusienak bibliografian aipatzeko jarraituko diren irizpideak. Beste zenbait ohar 1. Aipatzen dugun lana autore askok egina baldin bada, hau da jarraitu beharreko eredua. Abizena, Izenaren iniziala., Abizena, Izenaren iniziala. eta Abizena, Izenaren iniziala. (urtea). Liburuaren izenburua. Tokia: Argitaratzailea. Horton, P. eta Hunt, C. (1994). Soziologia. Bilbo: EHUko Argitarapen Zerbitzua. Agirre, N., Azkarraga, J., Elio, E., Garca, O., Sarasua, J., eta Udaondo, A. (2000). Lankidetza. Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua. Mondragon Unibertsitatea: Eskoriatza. 2. Zenbait kasutan pertsona batek (edo gehiagok) liburua argitaratu (edo koordinatu) du, baina liburua (edo liburuko kapitulu bakoitza) askoren artean osatua dago. Abizena, Izenaren iniziala (Koord.). (urtea). Liburuaren izenburua. Tokia: Argitaratzailea. Eizagirre, A. (Koord.). (2007). Ezagutzaren dinamikak. Bilbo: UEU. 3. Bibliografian autore baten lan bat baino gehiago aipatzerakoan, urte berdinekoak baldin badira, dataren ondoren hizki bat jarriko da, honela: Idazlanean aurrena aipatua: Jasanoff, S. (2005a). Designs on Nature. Science and Democracy in Europe and the United States. Princeton, NJ: Princeton University Press. Idazlanean ondoren aipatua: Jasanoff, S. (2005b). Let Them Eat Cake: GM Foods and the Democratic Imagination. In M. Leach,I. Scoones,eta B. Wynne (Arg.), Science and Citizens. Globalization & The Challenge of Engagement (183198orr.). London: Zed Books. 4. Bibliografian autore baten lan bat baino gehiago aipatzerakoan, urte desberdinetakoak baldin badira, zaharrenetik berrienera ipiniko dira: Rouse, J. (1989). Knowledge and Power. Toward a Political Philosophy of Science. Ithaca: Cornell University Press. Rouse, J. (1996). Engaging Science. How to Understand its Practices Philosophycally. Ithaca and London: Cornell University Press.

14

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

5. Autore batek liburu bat (edo kapitulu bat, edo hitzaldi bat, edo beste) bere kabuz argitaratu badu, eta beste bat koordinatu, aurrena bere kabuz argitaratua aipatuko da; kasu horretan ez da, beraz, zaharrenetik berrienera ipiniko: Eizagirre, A. (2008). Identitate anitzaren larritasunak. XXVII Uda Ikastaroak, UPV/EHU, Donostia, 2008-08-16. Eizagirre, A. (Koord.). (2007). Ezagutzaren dinamikak. Bilbo: UEU. 6. Bibliografian erreferentzia jasotzen dugunean, edizio-lekua aipaturiko obraren hizkuntzan jasoko da, ez da euskaratuko. Adb., ingelesez baldin bada: London (eta ez Londres). Adb., gazteleraz baldin bada: Barcelona (eta ez Bartzelona). Esan bezala, bibliografian idazlaneko aipamen guztiak jasotzen dira, baina modu ordenatu batean, alfabetikoki. Adibide bezala, honelako itxura izango luke bibliografiak: Agirre, N., Azkarraga, J., Elio, E., Garca, O., Sarasua, J. eta Udaondo, A. (2000). Lankidetza. Arizmendiarrietaren eraldaketa proiektua. Mondragon Unibertsitatea: Eskoriatza. American Psychological Association. (2001). Publication manual of the American Psychological Association (5. ed.). Washington, DC: Autorea American Psyhological Association. (2007). APA Style guide to electronic references (pdf). Kontsulta: 2008-11-04. Iturria: http://books.apa.org/books.cfm?id=4210509 Aierdi, X. (2004). Zoon aktiboa eta pasiboa: gizaberea aska gozoan. Uztaro, 48: 11-23. Azurmendi, J. (2006). Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua. Bilbo: UEU. Egaa, A. (1996): Bertsolaritza maitatzetik proiektua gorpuztera pasa gara. Jon Sarasuaren elkarrizketa. Argia, 1574: 38. Eizagirre, A. (2008). Identitate anitzaren larritasunak. XXVII Uda Ikastaroak, UPV/EHU, Donostia, 2008-08-16. Eizagirre, A. (Koord.). (2007). Ezagutzaren dinamikak. Bilbo: UEU. Horton, P.eta Hunt, C. (1994). Soziologia. Bilbo: EHUko Argitarapen Zerbitzua. Jasanoff, S. (2005a). Designs on Nature. Science and Democracy in Europe and the United States. Princeton, NJ: Princeton University Press. Jasanoff, S. (2005b). `Let Them Eat Cake: GM Foods and the Democratic Imagination., In M. Leach,, I. Scoones eta B. Wynne (Arg.), Science and Citizens. Globalization & The Challenge of Engagement (183-198 orr.). London: Zed Books. Lertxundi, A. (2007). Dilema. Berria, 2007-09-09, 3.
15

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

6. Formatua Formaren egokitasunak baditu jarraibide batzuk. Ondoko hauek, lana onartua izateko aurrebaldintza izango dira: - Formatuaren ezaugarriak: DIN A-4, zutabe bakarra eta bi aldetatik, Garamond 12 puntu, 1,5 lerro-arteko espazioa, ezkerreko marjina 3 zentimetrokoa eta gainontzekoak 2,5 zentimetrokoak. - Tituluak: tituluak (atalak izendatzeko) eta azpitituluak (sekzioak izendatzeko) erabiliko dira. Modu grafikoan (letra lodiaz) eta koherentean nabarmenduko dira, zenbaki bidez ordenatuta. - Zenbakiak: orriak zenbatuta egongo dira (azalak ez du zenbakirik; lehen zenbakiak hitzaurrea eta esker ona izango dira, eta aurkibidea ondoren etorri arren, zenbatzerakoan kontuan hartu beharko dira). Tituluak eta azpitituluak ere zenbatuta egongo dira. Irudiek eta taulek zenbaki korrelatiboa izango dute, taularen gainean edo azpian jarriz dagokion zenbakia eta azalpena (iturria, ideia-laburpena, edo beste). - Grafikoak, taulak, irudiak eta diagramak txerta daitezke, beharrezkoa bada edota grafikotasunak proiektua hobeto laguntzen duela irizten bazaio. Irudiaren goialdean edo azpialdean izenburu bat jarriko zaio [ikasleak egoki iritzitakoa], eta iturria finkatuko da. 1. Aukera: iturria beste batena izatea. Kasu horretan: Iturria: Abizena, (urtea: orrialdea). 2. Aukera: norberak prestatua izatea. Kasu horretan: Iturria: lanketa propioa. 3. Aukera: norberak prestatua, iturri desberdinak erabilita. Kasu horretan: Iturria: lanketa propioa, xxx eta xxx erabiliz. - Oin-oharrak: Garamond 10 puntu. - Hizkuntza zuzentasuna: hizkuntza kalitatea baloratuko denez, gutxienez, Xuxen ortografia zuzentzailea erabiliko da, irakasleari lana entregatu aurretik.

16

Unibertsitateko lanen oinarrizko gida HUHEZI 2008-2009 Ikasturtea

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

7. Bibliografia

American Psychological Association. (2001). Publication manual of the American Psychological Association (5. ed.). Washington, DC: Autorea. American Psyhological Association. (2007). APA Style guide to electronic references (pdf). Kontsulta: 2008-11-04. Iturria: http://books.apa.org/books.cfm?id=4210509

17

You might also like