You are on page 1of 19

1

COVID-19 PANDEMIAREN ERAGINA OSASUN MENTALEAN

Amaia Aguado Rubio

Portaera Zientzien Metodologia II


Psikologiako 2. maila. Osasun Zientzietako Fakultatea
Deustuko Unibertsitatea

Bilbo, 2022ko abenduaren 7a


2

Prozedura

Txosten zientifikoen hautaketarako, oinarritzat jarraitutako gai printzipala COVID-19

pandemiak gauzatutako aldaketak osasun mentalean izan da. Behin gaia zehaztuta, bilaketa

hasi da.

Bilaketa, hautapena egiteko pausu garrantzitsuenetarikoa izan daiteke. Bilaketa

estrategiko bat aplikatuz, denbora aurreztu eta kalitatea bermatu daiteke. Hori dela eta,

hainbat hitz gako ezarri dira hasieratik: “COVID-19”, “pandemia”, “osasun mentala” eta

“biztanleria”.

Hitz horiek nahikoak izan dira hasierako ideia bat hartzeko. Milaka artikulu aurkitu

dira gaia jorratzen zituztenak. Hala ere, osasun mentalari errferentzia egiten dion gaia

orokorra izan daitekenez, hitz gehiago gehitu behar izan dira geroago. Haien artean

“emozioak”, “nahasmendu mentalak” eta “efektu negatiboak” bezalakoak aipatu egin dira.

Dena den, esan beharra dago erabilitako datu baseak ezberdinak izan direla. Nagusiki,

eta hasiera baterako, Océano erabili ohi da. Geroago, sakonduz eta artikulu espezifikoagoak

hautatzerako orduan, Pubmed edota EBSCOhost bezalakoak lagungarrienak izan direla esan

beharra dago..

Prozesu osoaren fase honetan, batez ere, zailtasun handiak aurkitu dira. Bai artikulu

egokiak aurkitzeko zein egokiak izan zitezkeen artikuluen sarbidetara ailegatzen lortzeko.

Izan ere, erabilitako artikuluetan, ezaugarri oso zehatzeko laginak aztertzen ziren.
3

Dena den, pertsona-talde orokor eta bereizitakoen artikuluen arteko konbinazioa,

hainbat metodo ezberdinen aplikazioari buruzko informazioa biltzea, helburu bera aztertzeko

ahalbidetu daitekela pentsatu da. Hori dela eta, ebazpena beraz, egitura antzekoa baina

ezberdinak baita guztiz ezberdinak zituzten disienu esperimentaletako ikerketaren

metodologiak ere aztertzeko erabakia hartzea izan da. Horrela, amankomunean jartzeko eta

alderatzeko aukerak egon dira.

Behin artikuluen hautapena eginda, gainetik egindako irakurketa eginda egon arren,

banan banako irakurketa indibiduala egitea ezinbestekoa izan da. Horrek, bi artikulu

baztertzera eraman du, bilaketa berregiteak ekarri duena.

Artikulu guztien arteko hautapen selektibo ofiziala egitean, artikulu bakoitzarekiko

azterketa hainbat pausotan oinarritu da.

Lehenik, irakurketa indibidual eta sakona egin da. Hortatik, ikerketa bakoitzak

erabilitako metodologiari garrantzia berezia eman zaio, zeinetatik bakoitzak aplikatutako

diseinu esperimentala atera da.

Bigarrenik, ikerketak erabilitako testen, eskalen, … iragarpena egin da, bakoitzak

zertarako aplikatu zen edota bere egitura zertan zetzan zehazteko informazio nahikoa zegoela

konprobatuta.

Beraz, esan daiteke, hautapenak bilaketa-fasea prozesu osoaren denbora gehiena

eramatea egin duela. Izan ere, bilaketa prozeduraren muina da, hortik ateratako artikuluek

eskainduko dituztelako aztertuko den informazioa eta horren kalitatea ere bai.
4

Behin artikulu zientifikoen hautapena eta azterketa sakona eginda, nahi dugun

informazioa ateratzea ahalbidetzen duenak esan bezala, erredakzioa hasi da.

Nahiz eta aurreko fasean baino zailtasun askoz gutxiagoak eduki, hainbat saiakera eta

berridazketak ekarri ditu honek.

Lehenengoz egin dena artikulu bakoitzeko funtsezko informazioa laburbiltzea izan da,

zaila izan dena, datu asko zituzten eta. Batzuetan, filtrazio bat egitea beharrezkoa izan da,

metodologiei baino, ikerketen beste aspektu batzuei garrantzia gehiegi ematen ari zitzaiolako.

Funtsezko informazioarekin laburpen eta azalpen konkretu bat ematerako orduan,

kontzeptu eta eskala eta test askoren ikerketetan zuten funtzioarekiko zalantzak pizten hasi

dira. Batez ere, irakurleentzat, kontzeptu askorekiko argitasuna ez zen islatzen.

Arazo horri ebazpen bat emateko, aukeratutako artikuluetan zueden kontzeptuei

buruzko ziten laguntzaz, informazio eta beraz, azalpen gehiago ematea lortu da.

Artikuluetako informazio guztia ondo azalduta eta artikulu ezberdinetako

konparaketak zein erlazioak kohesionatutak zeudela konprobotatuta, gaiaren aktualizazioaren

gaineko irakurketa orokorra egin da. Hau, ezinbesteko pausu erabakigarria da.

Horri esker, informazioaren azken filtraketa bat egitea ahalbidetu du. Horrek, gaia eta

funtsezko ideiak idazterako orduan batuta eta argi zeintzuk diren ikustea erraztuko die

irakurleei; hau da, idazlanaren edukia enfokatzea.


5

Gainera, akatsen zuzenketa eta perspektiba orokorrago batez testua birpasatzeak

profesionaltasun puntualizazioa emango dio egileari, besteak beste.


6

Gaiaren aktualizazioa

Artikulu bakoitzak bere diseinu zein metodologia esperimentala jarraitu zutela,

helburu berdin batekin lan egin zuten: pandemiak eragindako osasun mentalaren bilakaera

pertsonengan aztertzea.

Horretarako, lehen pausoa diseinu esperimentala zehaztea izan zen, non batzuen

artean, inkesta nagusi izan zen: ausaz hautatutako 25 europar herrialdeen azterketan,

Argentinako biztanleriarekin baita Errumaniakoarekin egindakoetan ere, Brasilgo

Hegoaldeko azterketan eta Espainian egindakoetan.

Baimen informatua behin sinatuta, parte hartzaileen bilketa hasi zen. Aipatutako lehen

ikerketa, 25 herrialdetan zehar eraman zelaren arrazoia zela eta, zeharkako, nazioarteko eta

elektronikako inkesta bat osatu zen. Guztira, 1220 pertsonetako lagina lortu zen.

Parte-hartzaile hautagarrien artean, 1) kardiopatia koronarioa, miokardiopatia edo

bihotz-transplantea zuen haur edo heldu gazte baten aita (0-25 urte), 2) kardiopatia

koronarioa zuen heldu bat (18 urte baino gehiago), edo 3) CHD zuen heldu baten bikotekidea

edo ezkontidea, urtebetez baino gehiagoz zainketa-laguntza eman zuena egon ziren. Inkesta

irekita egon zen pandemiaren hasierako fasean, 2020ko apirilaren 16tik maiatzaren 4ra arte

(Cousino et al., 2020).

Ezberdina izan zen Argentinan, Brasilgo Hegoaldean eta Errumanian aplikatutako

inkesten kasua. Hauek, herrialde jakin bateko biztanleria bakarrik hartu baitzuten inkestatuen

barnean.
7

Hego-Brasilen Google Forms-ek egindako galdetegiak erabili ziren. Zehazki, 327

parte-hartzaileak hiru taldetan banatu ziren: seme-alabarik gabeko boluntarioak (1. taldea), 0-6

urteko haurrekin (2. taldea) eta 7 urte edo gehiagoko haurrekin (3. taldea), guztiak Brasilgo

hegoaldean bizi zirenak (Giacobbo Schönffeldt eta Bücker, 2022).

Argentinaren kasuan, martxoaren 22an inkesta kaleratu zen. Hamalau egun geroago,

bigarren inkesta bat bidali zitzaien. Guztira, 6057 pertsonak hartu zuten parte lehenengo

ebaluazioan (martxoaren 22tik 25era) eta bigarren ebaluazioan (apirilaren 3tik 9ra; hau da, 12

eta 15 egun bitartean). 6057 pertsonetatik, inkestatuen % 91,6ri eragin zieten

isolamendu-neurriek, eta % 8,4ak salbuetsita geratu ziren. Inklusio-irizpideak 18 urtetik

gorakoak izatea, Argentinan bizitzea eta gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea izan ziren

(Canet-Juric et al., 2020).

Biztanleria errumaniarraren kasuan azterketa herrialde osoan egin zen, baita eskualde

geografikoen arteko alderaketaren bidez ere. Hainbat inklusio- eta baztertze-irizpide aplikatu

ziren parte-hartzaileak azterlanean inskribatzeko. Errumaniako eskualde guztietako medikuak

gonbidatu ziren azterketan parte hartzera, 25 eta 65 urte bitartekoak, jardunean. Baztertuak

izan zirenaldiz, ikasketan izena emateko unean aktibo ez zeuden familia-medikuak,

medikuntzako ikasleak, egoiliarrak, familiako mediku erretiratuak, beste espezialitate mediko

batzuk, erizainak eta beren jarduerari buruz hitz egin nahi ez zuten edo beren esperientzia

profesionala askatasunez partekatu nahi ez zuten familia-mediku guztiak. Lagina 677

subjektutakoa izan zen. Parte hartzeko eskaera eta online galdetegirako esteka baimen

informatuarekin eta gutun labur batekin batera bidali ziren, azterlanaren helburuak azaltzeko

eta erantzun zintzoak eskatzeko, lehen aipatu den bezala. Brasilgo hegoaldeko biztanleen

modu berbera erabilita, ados jarriz gero parte-hartzaileek online formularioa bete zuten,
8

Google Forms teknologia erabiliz, haien erantzunak automatikoki erregistratu zirela

datu-basean. Datuak 2020ko apirilaren 30etik maiatzaren 2ra bitartean bildu ziren,

Errumanian larrialdi-egoera ezarri eta bi hilabetera, gutxi gorabehera (Stafie et al., 2021).

Dena den, garrantzitsua da inkesta bakoitzaren egitura ondo ezagutzea, bertan

erabilitako item, eskala edota neurriak ezberdinak izan baitziren.

Europako nazioarteko inkestaren testak erantzun finkoak eta Likert

kalifikazio-eskalako elementuak barne hartu zituen ezarritako zenbait eremutan. Gainera,

NIH PROMIS Estres Psikologikoaren Esperientzien Eskala administratu zen eta inkesta,

Qualtrics inkesta softwarearen bidez (Cousino et al., 2020).

Brasilgo hegoaldean aplikatutako inkestan, bestalde, datu soziodemografikoak eta

EADS-21, IES-R, PSQI-BR eta WHOQOL-BREF eskalak aplikatu ziren (Giacobbo Schönffeldt

eta Bücker, 2022).

Inkesta argentinarraren kasuan, ezaugarri asko aurki daitezke, oso zehatza izan

baitzen. Sintoma depresiboen azterketarako Beck Depression Inventory-II (BDI-II) testa

aplikatu zen, 21 elementu zituela. Parte-hartzaileek 0 eta 3 arteko eskaletan kalifikatu zituzten

itemak, eta horietan puntuazio altuenek sintomaren larritasun handiagoa adierazten zuten. 9.

itema (ideia suizida) ez zen egin ikerketa honetarako, lineako inkestetan eragin lezakeen

arriskua dela eta.

Antsietate-egoera ebaluatzeko State-Trait Anxiety inbentarioaren bidez, 4 puntuko

Likert eskalan (0tik 3ra) erantzundako 20 itemek osatzen zuten.


9

Afektu positiboa eta negatiboaren azterketarako Positive and Negative Affect

Schedule autoinformea aplikatzearekin nahikoa izan zen. Bi azpieskalekin, afektu positiboa

eta negatiboa. Horietako bakoitzak 10 elementu zituen eta itemak 5 puntuko Likert motako

eskala batean kalifikatzen ziren (1 = ezer ez = 5 = asko).

Azkenik, faktore soziodemografikoak ikertzeko galdera itxiak sartu ziren (Canet-Juric

et al., 2020).

Errumanian eramandako azterketa prospektiboa izan zen, irekia, zeharkako ebakidura

zuena. Hiru faktoretan oinarritutako galdetegi bat diseinatu eta baliozkotu zen, 29 itemekin.

Mendeko aldagaiak pandemiaren egokitzapena, prebentzio-karga eta medikuen

estres-maila izan ziren. Mendeko aldagai nagusia, pandemiarako egokitze-maila, 1etik 12rako

eskalan ebaluatua eta 12 item garrantzitsuko subjektuen erantzun bitarrak (bai/ez) erabiliz

kalkulatua.

Bestalde, ikerketaren aldagai independenteak honako hauek izan ziren: ezaugarri

soziodemografikoak, komorbilitateak, COVID pazienteekiko kontaktuaren presentzia,

COVID pandemiari buruzko ezagutza-maila eta bizitza profesionalaren egoera (Stafie et al.,

2021).

Ikerketa guzti hauek amankomunean duten ezaugarria Datuak SPSS bidez aztertu

zirela da. Pearsonen korrelazioa, lagin independenteen t proba eta urratsez urratseko

erregresio anizkoitzaren analisia erabili ziren emaitzak ebaluatzeko. Aldagai jarraituak eta

eskalakoak batez bestekoekin eta desbideratze estandarrekin (DE) aurkeztu ziren, eta

kategorikoak maiztasunen eta ehunekoen arabera ( %).


10

Espainian antolatutako hiru inkesten artean, bi oso modu antzekoan landu ziren, bata

2020an eta bestea urte bat pasa eta gero, ikertzaile berdinengandik. Ezberdintzen dituzten

ezaugarrien artean, egindako urtea ez ezik, bestelako ezaugarriak dira.

Lehenengo ikerketan, guztira, lurralde ezberdinetako 1.561 espainiarreko lagina

erabili zen. Parte-hartzaileen adin-tartea 19 eta 84 urte artekoa izan zen eta lagina UNEDeko

ikasleek osatu zuten. Protokoloak 2020ko apirilaren 18tik 26ra bete zituzten parte-hartzaile

guztiek, online (Sandín, 2020).

Bigarren ikerketan, 2021ean garatuta, 1.161 parte-hartzaileko lagina erabili zen

guztira. Ezarritako aldagaiak ahalik eta berdinak izaten saiatu zen. Laginaren % 95 UNEDeko

ikasleei zegokion, lehenengo ikerketan %100ari zegokiola. Gainerakoa biztanleria

orokorraren parte zen. Protokoloak apirilaren 18tik 21era bete zituzten parte-hartzaile

guztiek, online (Sandín, 2021).

Erabilitako inkestei eta eskalei dagokienez, bi ikerketetan konpartitu zituztela esan

beharra dago. 2021ean izan ezik, bestelako batzuk atxikitu zirelako.

Koronabirusaren eragin psikologikoari buruzko autotxosten galdetegia aplikatu zen.

Ezaugarri soziodemografikoei buruzko hasierako hainbat galdera eta bederatzi eskala

independente zituen: (1) Koronabirusarekin esperientzia (ECOVI); (2) Komunikabideen

erabilera (UMC); (3) Konfinamenduarekin lotutako jokabideak (CAC): (4) Prebentziozko

jokabideen erabilera (UCP); (5) Koronabirusarekiko beldurraren eskala (EMC); (6) Distres

emozionalaren eskala (EDE); (7) Trauma osteko estresaren sintomen eskala (ESEP), (8)

Koronabirusaren Interferentziaren Eskala (EIC), eta (9) Ezbeharren Aurreko Esperientzia

Positiboen Eskala (EEPA). Horietaz gain, beste eskalak erabili ziren.


11

UMC eskalaren bidez, komunikabideekiko esposizioa ebaluatzen zen lau itemen

bidez. Eskalan hiru erantzun-aukera zeuden, 1etik (gutxi/batere ez) eta 3ra (gehiena)

bitartekoak.

Distres Emozionalaren Eskalak (LIT) 10 esperientzia emozional negatibo mota

ebaluatzen zituen, eta normalean estres psikosozial handiko egoerekiko erreakzio gisa

gertatzen zirenak. Parte-hartzaileak 5 puntuko maiztasun-eskalaren arabera sintoma bakoitza

zein maiztasunez esperimentatu zuen adieraziz erantzuten zuen.

Bestalde, Intolerance of Uncertainty 12 itemeko autotxosten-eskala bat zen,

etorkizuneko gertaerekiko egoera anbiguoen eta ziurgabetasun-egoeren aurreko intolerantzia

ebaluatzen zuenak. Eskala bost puntuko erantzun-tartearen arabera erantzuten zen.

Afektu positibo eta negatiboaren (PANAS) eskalak 20 item zituen, 10 afektu

positiboari buruzkoak eta 10 afektu negatiboari buruzkoak. Item bakoitza 1etik 5era bitarteko

intentsitate-eskalaren arabera puntuatzen zen (Sandín, 2020).

2021. urteko azterlanari dagokionez, beste ezaugarri batzuk atxikitu zitzaizkion.

Koronabirusari izan dakizkiokeen beldurren faktore-dimentsioak aztertzeko,

faktore-analisi bat egin zen aldez aurretik.

12 itemeko Esperientzia Positiboen Eskala (HHE) aplikatu zen. Autotxosten-eskala

bat, zeinetan etorkizuneko gertaerekiko egoera anbiguoen eta ziurgabetasun-egoeren aurreko

intolerantzia ebaluatzen ziren. Eskala bost puntuko erantzun-tartearen araberakoa zen

(Sandín, 2021)

Beste inkesta ezberdin bat egin zen Esapainiar lurraldeetako pertsona ezberdinekin.

Lagina 18 eta 68 urte bitarteko 438 egoiliar espainiarrek osatu zuten konfinamenduaren lehen

etapan. Lagina 197 parte-hartzailera murriztu zen konfinamenduaren bigarren etapan

(bosgarren astea). Online autoinformatutako hainbat galdetegi administratu ziren


12

funtzionamendu positiboko, estutasun emozionaleko eta CPTko aldagaiak ebaluatzeko

(Miragall, 2021).

Bestelako diseinu-esperimentalak aurpegiratuz, behaketa bezalako

diseinu-esperimentala jorratzen duen ikerketa espainiarra ere aipatu beharrekoa izango

litzateke. Luzetarako behaketa-azterketa izanda, azpimarragarria da lineako bi inkesta barne

hartzen zituela: erreferentziazko inkesta (T0), 2019an egindakoa, eta jarraipen-inkesta (T1),

12 hilabete geroago egindakoa. Azken horrek bederatzi atal zituen. Bederatzi ataletatik lau T0

eta T1 ebaluazioetan administratzen ziren. Luzetarako datuen analisiek osasun mentaleko

nahasmenduen intzidentzia-tasa doituak zenbatu zituzten, Poissonen erregresio-ereduak

erabiliz. Arrisku- eta babes-faktoreak erregresio logistiko anitzeko ereduen bidez aztertu

ziren (Miranda-Mendizabal, 2022).

Mota asko daudela, behaketa sistematikoarentzako eredu baliagarria hurrengoa izan

daiteke.

COVID-19ak Espainian eragindako konfinamenduaren inpaktu psikologikoari

buruzko azterlanen berrikuspen sistematikoa egin zen biztanleria orokorrean eta

osasun-arloko pertsonalean. Bilaketa 2020ko irailaren 21etik 2020ko urriaren 2ra egin zen.

Psydnfo, Medline, Pubmed bilatzailea, PsicoDoc eta Google Scholar datu-baseak

kontsultatu ziren. Erabilitako hitz-gakoak hauek izan ziren: "osasun mentala" "antsietate",

"trauma osteko estresa", "depresio mentala", "estresa", "emozioak", "distantzia soziala",

"nahasmendu mentalak", "osasun-arazoak" "berrogeialdi", "koronabirus", "COVID-19",

"pandemia", "pertsona adinduak", "bizi-kalitatea", "emakume", "adina", “umeak eta

haurtzaroa”, " familiak eta familia-bizitza". Kontsultatutako Datu-basearen arabera,

hitz-konbinaketa ezberdina izan zen. Bestalde, inklusio-irizpideak espainieraz edo ingelesez


13

idatzitako azterlanak, 2020ko urtarriletik 2020ko abendura bitartean argitaratuak, Espainian

konfinamenduak eragindako eragin psikologikoa aztertzea helburu zutenak, eta testu osorako

sarbidea zutenak, eta ez soilik laburpenerako sarbidea zutenak izatea izan ziren (Clavero eta

Ausin, 2022)

Antzeko diseinua erabili zuen datuak modu independentean lortu zituzten sei egilek

osatzen duten azterlanak. Bilaketa sakona eta ez-sistematikoa egin zuten PubMed, Cochrane,

Scopus, SciELO eta Google Scholar datu-baseetan. Bilaketa-estrategiek honako termino

hauek barne hartu zituzten: "COVID-19", "SARS-CoV-2", "antsietatea", "depresioa",

"nahaste psikiatrikoak", "isolamendu soziala", "portaera-aldaketak", "paziente psikiatrikoak",

"paziente mentalak". Bilaketa maiatzaren 14tik 26ra egin zen, artikulua maiatzaren 26tik

irailaren 5era eguneratu zela (Pedrosa et al., 2020)


14

Erreferentziak

Canet-Juric, L., Andrés, M. L., del Valle, M., López-Morales, H., Poó, F., Galli, J. I., Yerro,

M., & Urquijo, S. (2020). A Longitudinal Study on the Emotional Impact Cause by

the COVID-19 Pandemic Quarantine on General Population. Front Psychol.

https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.565688

Clavero, C., & Ausin, B. (2022). EFECTOS PSICOLÓGICOS DEL CONFINAMIENTO

POR LA PANDEMIA DE LA COVID-19 EN EL AÑO 2020: UNA REVISIÓN

SISTEMÁTICA. Psicología Conductual, 30(2), 565-595.

https://doi.org/10.51668/bp.8322214s

Cousino, M. K., Pasquali, S. K., Romano, J. C., Norris, M. D., Yu, S., Reichl, G., Viers, S., &

Schumacher, K. R. (2020). Impact of the COVID-19 pandemic on CHD care and

emotional wellbeing. Cambridge University Press.

Giacobbo Schönffeldt, S. D., & Bücker, J. (2022). Parental mental health during COVID-19

pandemic. SciELO - Scientific Electronic Library Online, 71(2).

https://doi.org/10.1590/0047-2085000000378

Miragall, M., Herrero, R., Vara, M. D., Galiana, L., & Baños, R. M. (2021). The impact of

strict and forced confinement due to the COVID-19 pandemic on positive functioning

variables, emotional distress, and posttraumatic growth in a Spanish sample.

European Journal of Psychotraumatology, 12(1).

https://doi.org/10.1080/20008198.2021.1918900

Miranda-Mendizabal, A., Recoder, S., Calbo Sebastian, E., Casajuana Closas, M., Leiva

Ureña, D., Manolov, R., Matilla Santander, N., Forero, C. G., & Castellví, P. (2022).

Socio-economic and psychological impact of COVID-19 pandemic in a Spanish


15

cohort BIOVAL-D-COVID-19 study protocol. Gaceta Sanitaria, 35(1), 70-73.

https://doi.org/10.1016/j.gaceta.2021.10.003

Pedrosa, A. L., Bitencourt, L., Fontoura Fróes, A. c., Barreto Cazumbá,, M. L., Bernardino

Campos, R. G., Camilo Soares de Brito, S. B., & Simões e Silva, A. C. (2020).

Emotional, Behavioral, and Psychological Impact of the COVID-19 Pandemic. Front

Psychol. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2020.566212

Sandín, B., Chorot, P., García-Escalera, J., & Valiente, R. M. (2021). IMPACTO

EMOCIONAL DE LA PANDEMIA DE COVID-19 DURANTE EL PERIODO DE

CONFINAMIENTO EN ESPAÑA: FACTORES PROTECTORES Y FACTORES DE

RIESGO/VULNERABILIDAD. Acción Psicológica, 18(1), 27-44.

https://doi.org/10.5944/ap.18.1.29520

Sandín, B., Valiente, R. M., García-Escalera, J., & Chorot, P. (2020). Impacto psicológico de

la pandemia de COVID-19: Efectos negativos y positivos en población española

asociados al periodo de confinamiento nacional. Revista de Psicopatología y

Psicología Clínica, 25(1), 1-22. https://doi.org/10.5944/rppc.27569

Stafie, C. S., Profire, L., Apostol, M. M., & Costache, I. I. (2021). The Professional and

Psycho-Emotional Impact of the COVID-19 Pandemic on Medical Care—A

Romanian GPs’ Perspective. International Journal of Environmental Research and

Public Health, 18(4). https://doi.org/10.3390/ijerph18042031


16

Eranskinak
17
18
19

You might also like