You are on page 1of 10

Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar).

HABE, 2022

2. PUNTUAZIOAZ
1. Testuak

1.1 (Jakin)

Hutsuneak du hitza

Jone M. Hernández García


UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Saileko irakaslea eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea

Garai berria? Definizio berdina?


Joan den udaberrian, Euskal Herri mailan bertsolaritzaren inguruan
gauzatutako ikerketa soziologiko baten emaitzak ezagutzera eman
ziren. Era honetako hirugarren azterketa da.

Lehenengoa 1991-1993 bitartean Siadeco Ikerketa Taldeak egin zuen.


Ondoren, 2005-2007 urte artean ikerlari talde batek (Harkaitz Zubiri,
Xabier Aierdi, Alfredo Retortillo, Eider Alkorta eta Juan Aldaz)
bigarren azterketa gauzatu zuen, horretan ere ikuspegi zein
metodologia soziologikoak ardatz harturik.

Hirugarren ikerlana Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo


Retortillok bideratu dute 2015-2018 urte bitartean. Aipatu den
moduan, 2018an zehar azterlanak utzitako ondorioak plazaratu dira.
Hedapen lan horretarako, Zubirik eta Aierdik laburpen bat prestatu
dute bildutako emaitzekin. Dokumentuaren azalean ondorengo
izenburua irakur daiteke: Ebidentziak, teoriak, hausnarketak.
Hirugarren ikerlan horrek eskaintzen duen materiala ugaria,
mamitsua eta zabala da. Lekuan lekuko lan sakon batek utzitakoa
dago alde batetik, eta, bestetik, galdetegien erantzunak. Metodologia
kuantitatiboa eta kualitatiboa erabili dira.

1
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

1.2
(Soziolinguistika Klusterraren testua)

5
METODOLOGIA

Ikerketa honen oinarrian dago behaketa bidez hizkuntzen erabilkera neurtzeko


metodoa, XX. mendeko 80ko hamarkadan sortu eta ordutik hona garatu eta hobetu
izan dena, lehenago aipatu bezala. Aipatutako metodoaren ezaugarri nagusiak
"Hizkuntza erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa" gidan jasota
daude (Altuna eta Basurto 2013). Orrialde hauetan azaltzen dira erabilitako
metodoaren zenbait ezaugarri eta ikerketa honetan izan duen aplikazio zehatza.

5.1 IKERGAIAREN DEFINIZIOA ETA IKERKETA DISEINUAREN IZAERA


Hizkuntzen erabileraren kale-neurketan hizkuntzen ahozko erabilerari buruzko
datu enpirikoak jasotzen dira. Kaleetan entzundako elkarrizketetatik atera da
informazioa. Beraz, espazio irekietan solasean ari ziren hiztunen jarduna
behatuz jaso dira kale-erabilerari buruzko 2021. urteko datuak, aurreko edizioetan
bezalaxe.

Emaitzek Euskal Herriko kaleetako euskararen erabilera kuantifikatzen dute,


hizkuntzaren zuzentasuna edota egokitasuna ebaluatu gabe. Hau da, ez da
erabilitako hizkeraren kalitatea aztertu, ezta euskalkien erabilera ere. Ikerketa
deskriptiboa da honako hau, beraz, “fenomeno baten arlo desberdinen ezagupen
zehatza egin nahi” delako (Juaristi Larrinaga 2003, 35. or.).

5.2 IKUSPEGI METODOLOGIKOA


Ikuspegi kuantitatiboa du ikerketak, eta, kaleko euskararen erabilera-maila
neurtzeko, behaketa zuzenaren teknika darabil. “Bere helburua praktikan
hizkuntza bakoitza erabiltzearen ekintzak zenbateko maiztasun erreala duen
kontrolatzea da” (Altuna eta Basurto 2013, 28. or.).

Ikerketa-teknika
Esan bezala, behaketa zuzenaren bidez eskuratu dira hizkuntzen erabilerari
buruzko datuak.

“Behaketa Zuzena izenarekin ezagutzen dugun teknikaren


helburua da gizakien portaerak inolako manipulaziorik
gabe era sistematiko eta kontrolatuan begiratzea, eta hortik
ikerketarako garrantzitsua den informazioa eskuratzea.
Bitartekorik gabe, hau da, zuzenean egiten den behaketa
delako hartzen du teknika honek behaketa zuzena izena.”
(Juaristi Larrinaga 2003, 195. or.)

2
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

1.3

Kontsumo ondasunen salmentaren bermeari buruzko lege


berria
Positiboa, baina anbiguoa
Erabiltzaileek produktuen fabrikazio akatsak frogatu beharko
dituzte lehen sei hilabeteak pasa eta gero

Joan den irailaren 11n kontsumo ondasunen salmentaren


bermeari buruzko uztailaren 10eko 23/2003 legea indarrean
jarri zenetik, asko lege horren kontra azaldu dira.
Lege horren arabera, kontsumo ondasun batzuen
salmentaren legezko bermea bi urte arte luzatzen da, gaur
egungo sei hilabetekoaren ordez; hala ere, bere formulazioa
anbiguoa da eta kontsumitzaile elkarteak nahastu egiten
ditu, izan ere uste dute egiten dituzten erosketak beti bi
urtez babestuta egongo direla.
Hainbat kontsumitzaile elkartek ohartarazi du lege berriak
alderdi positiboak dituela baina kontsumitzaileentzat larriak
diren tranpak gordetzen dituela.
Era berean, uste dute kontsumitzaileei, lehen sei hilabeteak
pasatzean, ondasunetan akatsak ote dauden erakusteko
frogak jaso behar izateak “konpentsatu ezin daitekeen
gastua eragingo diela”.
Ibilgailuen sektoreak, esaterako, araudiaren alde azaldu
dira, baina aitortzen dute hutsune eta termino “subjektibo”
gehiegi daudela, eta ondorioz “auzi asko” eragin ditzakeela,
Automobil eta Kamioi fabrikatzaileen Elkarte Nazionaleko
arduradunek esanetan (ANFAC).
Legearen aldarrikapen fasea luzea izan da eta dagoeneko
automobilaren komertzioan inplikatutako alde guztiak aurrez
aurre jarri ditu, fabrikatzailea, saltzailea, tailerra edota
ordezko piezen denda.
Jarritako pieza bat akastuna bada, tailerrek pieza aldatzea
eskatzeaz gain, pieza horren muntatzean eta desmuntatzean
aritutako laneskuaren prezioa ere erreklamatu dezake, baina
ordezko piezen dendak horren kontra daude.
CONSUMER-ko legezko aholkularien taldeak Lege berria
aztertu du, eta batez ere lege horren alderdi berri edo
problematikoetan jarri du arreta.
Consumer aldizkaria, 2003

3
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

1.4

Digitalizazioaz

Elhuyar 346, 2022-06-01


https://aldizkaria.elhuyar.eus/analisiak/digitalizazioaz/
Digitalizazioa gizartea errotik eraldatzen ari da. Azkar, gainera. Hiperkonektatuta
gaude, eta horrek eragina du alor guztietan: bizimodua aldatzen ari zaigu, ongizatea
ulertzeko modua, garapen ekonomikoa… Eta botere-eredu berriak sortu dira,
digitalizazioaz eta adimen artifizialaz lortutako datuak baliatuta.
Berritasuna goraipatzen duen gizartea da gurea. Baina badakigu nora garamatzan
digitalizazioak? Hausnarketa sakona merezi duen gaia da. Izan ere, denon ahotan daude
hainbat kezka: pribatutasuna, kontrola, eten digitala, gehiegizko informazioa,
segurtasuna, bazterketak…
Zer aukera eta zer arrisku biltzen dira teknologia digitalen sarbide globalizatuaren pean?
Zer muga etiko eta demokratiko jarri nahi dizkiogu digitalizazioari? Bi adituren iritziak
ekarri ditugu eztabaidarako:

“Digitalizazioa: aurkia eta ifrentzua”


Olatz Arbelaitz Gallego
Informatikaria eta adimen artifizialeko ikertzailea
Digitalizazioa etxean, lanean, hezkuntzan eta aisialdian sartu zaigu, eta gizarte digital
bihurtu gara. Berrikuntza digitalek aukera ugari eskaintzen dituzte: osasun-arloan
ingurune osasuntsuagoak sortzen, gaixotasunen detekzio, diagnosi eta tratamenduak
optimizatzen eta zaintzaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen lagundu dezakete;
klima-aldaketaren eragina eta jasangarritasun handiagoranzko trantsizioa kudeatzeko
azpiegiturak sortzeko ere baliagarri izan daiteke; fabrikazioa eta industria zeharo aldatu
dira datuen erabilera intentsiboa eta 3D inprimagailuak direla medio; gobernantza-
ereduak ere hobetu daitezke, politikariei erabaki hobeak hartzen eta herritarrak tartean
sartzen laguntzen baitie.
Guk geuk une oro eskura dugu informazioa, edozein esparrutako zalantzak argitzeko
edo helburu batera iristeko jarraitu beharreko bidea topatzeko; errazago komunikatzen
gara urruneko kideekin; etxetik mugitu gabe lan egin dezakegu; eta gure ideiak
jendartean zabaltzeko aukerak biderkatu egin dira. Txanpon horrek, ordea, baditu beste
alde batzuk ere.
Arrakala berriak
Internet eta digitalizazioa luxuzko tresna izatetik ezinbesteko tresna izatera igaro diren
arren, munduan 3,6 mila milioi pertsonak ez dute oraindik konexiorik. Desberdintasun
digitalek gizartean dagoen bereizkeria islatzen dute, eta, ondorioz, neskek, emakumeek
eta talde baztertuek dituzte aukera gutxien teknologia eskuratzeko.
(…)

4
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

“Iraultza teknologikoa: etorkizuna irudikatzeko bide bakarra?”


Iñigo Martinez Peña
Filosofoa eta Batxilergoko irakaslea
Garai batean, etorkizuna iraultza politikoen bidez irudikatzea zen ohikoena. Egun,
berriz, iraultza politikoei buruz hitz egin beharrean, iraultza teknologikoaz hitz egitera
pasa gara: gure irudizko etorkizunek zientzia-fikzioaren antza hartu dute, onerako zein
txarrerako. Teknologiarekiko optimismoa eta pesimismoa elkarrekin bizi dira gugan,
izan Black Mirror telesaila edo Silicon Valleyko ekintzaileen hilezkortasun-promesak.
Eta iraultza horren paradigma “eraldaketa digitala” izan ohi da. Horixe dugu egungo
gobernu, enpresa eta erakunde guztien leloa, jarraitu beharreko ezinbesteko
mandamentua, historiaren norabidearekin bat egiteko bide bakarra. Izugarria da
industria digitalaren lobbyaren presioa, eta, haien negozioa puzteko, bizitzaren gida
algoritmikoa esparru guztietara zabaldu nahi dute. Burua makurtzea baino ez dago
ustezko patu saihetsezin horren aurrean?
Bizitzaren gida algoritmikoa
Digitalizazioak, beraz, eguneroko bizitzaren erabateko gida algoritmikoa ezarri nahi du.
Baina, bizitza errazteko asmo onez mozorrotutako tirania digital horren atzean, interes
ekonomiko pribatu erraldoiak daude. Gailu digital berriak ezinbestekoak omen dira gure
bizitza bideratzeko: besteak beste, smartphonera konektatutako koltxoiak, hortzetako
eskuilak, komun-ontziak, baskulak, ispiluak edo bainujantziak eros ditzakegu!
Eguneroko bizitzaren industriari ezin dio ihes egin gure keinu bakar batek ere;
mugimendu guztiak datu bihurtu nahi ditu, ustiatu ahal izateko.
Goizean, adibidez, smartphonera konektatutako smart koltxoiak esango dit zer moduz
egin dudan lo eta zer egin dezakedan hobeto lo egiteko; jaiki ondoren, hortzak garbitzen
ari naizela, hortzetako smart eskuilak nire haginen esmaltearen egoera aztertu, eta
gehien komeni zaidan hortzetako pasta berri bat proposatuko dit… ez dugu jada ezer
erabaki behar! Non gelditu da erabakiek dakarten erantzukizuna? Zer arrazionaltasun-
ereduri egiten diogu men?
(…)

5
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

1.5

Desordenari buelta ematen


Etxea ordenatua izateak lasaitasuna ematen dio pertsona askori. Desordenak, aldiz,
estresa sortzen die hainbati. Marie Kondok arrakasta lortu du mundu osoan, bere
metodoarekin. Soilik zoriontasuna ematen duten objektuak gordetzea aholkatzen du.

Urtzi Urkizu, Berria, 2016ko abenduak 21

Etxean ordena jartzeko bi gaitasun behar dira: atsegin zaiguna gorde eta gainontzekoa
botatzea, eta mantendu ditugun gauzak non jarri erabakitzea. Ordenan, garrantzitsuena
ez da erabakitzea zer botako dugun, baizik eta bizitza guztirako zer gorde nahi dugun
erabakitzea». Japoniako Marie Kondo budistaren hitzak dira. Munduko etxe askotan
ordena jartzen ari den guruarenak. Etxe barneko antolaketari buruzko lau liburu idatzi
ditu, eta, 30 herrialdetan, sei milioi ale baino gehiago saldu ditu. Munduan eragin
handiena duten 100 pertsonen zerrendan sartu zuen iaz Time aldizkariak. Kondo ziur
dago etxeko ordenak bizitzari eragiten diola. Haren teorien arabera, pertsona batek bere
etxea «modu egokian» ordenatzen badu, ez du berriro egin beharko. «Horretara jartzen
direnek hobe dute ez hastea oroitzapen nostalgikoak sortzen dituzten objektuekin. Hobe
zerbait errazagoarekin hastea: arroparekin».

Ordenaren «magiari» lotutako best seller-aren ostean, Kondok beste liburu bat idatzi du:
KonMari metodoaren gida bat da, erakusteko arropa nola tolestu —eskuoihalak eta
arropak bertikalean gordetzea proposatzen du—, armairuak eta tiraderak nola antolatu;
liburuak, paperak eta gainontzeko objektuak nola ordenatu behar diren. Etxea
«zoriontasunez» betetzea da asmoa.

Daniel Marañon psikologo klinikoa da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nortasuna,
Balioespena eta Psikologia tratamendua Saileko irakaslea. Haren iritziz, etxeko ordenak,
berez, ez du zoriontasuna areagotzen edo handitzen. «Hala ere, ordena orekatua izateak
herritarren eguneroko bizitzan lasaitasuna eta ongizatea ezar dezake. Ordenak espazioa
handitzen du, bista arinarekin espazioa modu erraz batean arakatu ahal izango da.
Horrek, adibidez, garbitasuna islatuko du». Marañonen iritziz, etxean edo lan egiten den
tokian gauza asko eta desordenatuak izateak estresa sor dezake. «Gauza asko
desordenatuak izatea gure barneko isla baino ez da. Hau da, gauzak ez baditugu
antolatzen, berez lanpetuta edo estresatuta gaudelako, gerora gauzak desantolatuta
ikusteak estres handiagoa sorraraziko digu». Etxe bakoitza mundu bat da, edonola ere.
Marañonek uste du ordenak eremuaren «garbitasun bisuala» dakarrela, eta horrek, era
berean, estresa aldendu dezakeela. «Gainera, askoz ere eraginkorragoak izango gara
gauzak bilatzeko edo gordetzeko orduan, eta ez dugu denbora galduko. Beste kontu bat
da Marie Kondok proposatzen duen metodoa, hau da, soilik gelditzea zoriontasuna
transmititzen diguten gauzekin». Psikologoaren iritziz, best seller-ak saltzeko metodo
on bat baino ez da Kondorena.

Japoniako guruaren jarraitzaileak mundu osoan daude. Euskal Herrian ere badira
herritarrak, haren liburuak irakurri, eta metodoa betetzen dutenak. Jarraitzaile horietako
bat da Susana Perez-Mallaina irakaslea: «Kondoren metodoak bere alde onak ditu.

6
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

Gustatu zait ideia, eta ados nago esaten duenean etxean bakarrik maite dituzun gauzak
gorde behar dituzula». Metodoari erabilgarritasuna aurkitu dio: «Kontu batzuetan, haren
irizpideak hartu ditut kontuan, eta ongi joan zait. Adibidez, haren arauei jarraituta
antolatu ditut lepoko zapiak. Baina jertseekin, ordea, ez zait erosoa iruditu».

Ordenarekin, oreka

Badira pertsonak, etxean desordena nagusitzen bada, urduri jartzen direnak. Horietako
bat da Ana Rosa Arizmendi Lehen Hezkuntzako irakaslea: «Etxean gauzak ordenan ez
badaude, oreka galtzen dut. Etxean ezin naiz telebista aurrean eseri, ez badut aurretik
etxean ordena minimo bat ikusten. Lantokian gauza bera gertatzen zait; dena
kontrolpean izan behar dut». Perez-Mallainak ere nahiago izaten ditu gauzak ordenatuta
ikusi: «Etxea gauzaz beteta eta desordenaturik edukitzeak egonezina sortzen dit.
Objektuak ondo antolatuta badaude, ordea, horrek lasaitasuna ematen dit, eta etxean toki
gehiago lortzen baduzu, are hobeto». Perez-Mallaina, Arizmendi bezala, urduritu egiten
da etxea ordenatuta ez badago: «Nahiz eta gauzak non dauden jakin, desordenak estresa
sortzen dit».

Maria Maritxalarrek 84 urte ditu, bakarrik bizi da, eta harentzat ere ez da garrantzi
gutxikoa etxea ordenan izatea: «Etxeak norbera nolakoa den erakusten du. Kezka
sortzen dit etxeko gauzak ordenan ez izateak. Zenbaitetan, eremu batzuk
desordenatuago egoteak ez du axola hainbeste, baina beste batzuetan, bai». Gazteagoa
zenean, ordenaren inguruko kontuekin ez zen hainbeste kezkatzen. «Badaude bizitzan
kontu garrantzitsuagoak, eta askotan utzi izan dut ordenarena bigarren mailan.
Adibidez, beste pertsonekin dugun harremana garrantzitsuagoa da hori baino. Edonola
ere, kontuan hartzeko gaia da etxea ordenan izatea. Pertsonaz asko esaten du».

Ez da Arizmendiren, Perez-Mallainaren eta Maritxalarren kasua, baina badira


ordenarekin gaixotu arte itsututa bizi direnak. Pertsona horiek agertzen duten
psikopatologia nahasmendu obsesibo-konpultsiboa da. Marañonek azaldu duenez,
pertsona horiek gehiegizko garrantzia ematen diote ordenari, garbitasunari edota gauzak
era simetriko batean izateari. «Portaera horien bueltan, kutsatzeko beldurra edota
hondamendi baten beldurra izan daitezke. Garbitasuna edo ordena beldur eta antsietate
hori desagerrarazteko modua da», gaineratu du psikologoak.

Arizmendik dio bere aitak —90 urte ditu— ez duela halako patologiarik, baina haren
filosofia oso lotuta dagoela oreka ematen duen ordenarekin. «Toki bat gauza
bakoitzarentzat, eta gauza bakoitza bere tokian». Hala esaten du beti Arizmendiren
aitak. «Ez da garbiena gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Teoria
horien arabera du aitak bizitza antolatua. Egunero egiten ditu etxeko lanak. Eta,
adibidez, edalontzi bat erabiltzen badu, une horretan bertan garbitzen du». Arizmendik
berak ez du sakrifiziotzat jotzen etxea ordenan jartzeko pasatzen duen denbora: «Ordena
gustukoa dut; dena bere lekuan edukitzea gustatzen zait. Atsegin handia ematen dit
gauzak ordenatzeak, ondo ikus daitezen, eta zer dagoen kontrolatzeko. Ordenatzea ez da
lana, plazera da». Haren etxean, ordea, ez dira denak horrelakoak. «Etxeko besteak ez
dira ni bezalakoak ordenari dagokionez, eta horrekin askotan sufriarazten didate».

7
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

2. Esaldiak

(Iturriak: Berria, Elhuyar, Soziolinguistika Klusterra)

2.1. Mintzagaiaren ingurua (koma bai edo ez)

1. Emaitzen interpretaziorako, euskararen kale-erabilerak duen akats-tartea hartu


da kontuan (% 95eko konfiantza-mailarekin kalkulatuak). Erabilera-balio
bakoitzak bere errore-maila du. Eranskinen atalean jaso dira akats-tarte horiek.
(SOZIOLINGUISTIKA)
2. Hiztun horietako askok, praktikan, erdaraz aritzeko erraztasun handiagoa dute,
eta, esan gabe doa, horrek zuzenean eragiten du hizkuntza-hautuan eta
euskararen erabileraren indizean.
3. Kaleetan datuak mugikorraren bidez bildu ahala, behatutako elkarrizketa eta
solaskide kopuruaren jarraipena egin zen. Kopuru txikia jaso zen kasuetan, datu-
bilketa indartzeko neurriak hartu dira. (SOZIOLINGUISTIKA)
4. Hizkuntzen erabileraren kale-neurketan hizkuntzen ahozko erabilerari buruzko
datu enpirikoak jasotzen dira. (SOZIOLINGUISTIKA)
5. Emaitza fidagarriak eskuratu ahal izateko udalerri hauetan behatu beharreko
gutxieneko elkarrizketa kopurua aurrez finkatu da. (SOZIOLINGUISTIKA)
6. Udalerri eta ibilbide horietan neurtzaileek bi orduko neurraldiak egin dituzte.
(SOZIOLINGUISTIKA)
7. Laginketaren bidez, hautatutako herrietako kaleetan zenbat solaskide entzun
behar ziren kalkulatu ahal izan da, akats-tarte onargarri batetik abiatuta.
(SOZIOLINGUISTIKA)
8. Ikerketa honetan horiek guztiak diseinu aldetik “herri arruntak” bezala izendatu
dira. (SOZIOLINGUISTIKA)
9. Irailaren 17tik urriaren 30era kutsatze-datuak baxuak ziren, ez zegoen kalean
musukoaren derrigortasunik, ostalaritzan ez zegoen jendea multzokatzeko
mugarik ezta ordutegi murriztapenik, ez zegoen herriz-herri mugitzeko
debekurik…
10. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian parte hartzaile guztiak eragile aktibo dira
ezagutza-trukean. Ez da igorle eta hartzaileetan banatutako dinamika, guztiok
modu batean ala bestean, elkarrekin hausnartzeko tresnak eta plaza eskaini nahi
ditu Soziolinguistika Klusterrak. (SOZIOLINGUISTIKA)

2.2. Juntagailuaren aurrean (koma bai edo ez)

11. Digitalizazioa etxean, lanean, hezkuntzan eta aisialdian sartu zaigu, eta gizarte
digital bihurtu gara. (ELHUYAR)
12. Datu horiek egoera soziolinguistikoa deskribatzeko nahikoa ez zirela iritzita,
1983. urtean, Kale Erabileraren Neurketa metodologia sortu zuten, eta
8
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

Gipuzkoako udalerri guztietan egin zituzten (Larrañaga, 1986).


(SOZIOLINGUISTIKA)
13. Programa informatiko batek kalkulatzen ditu presoak delitua errepikatzeko
dauzkan aukerak, eta horren arabera askatzen edo espetxean jarraitzera
behartzen dute. (ELHUYAR)
14. Maritxalarrek uste du etxea «arindu» daitekeela, baina ez dela beti erraza izaten.
«Askotan bihotzak ez dizu uzten etxea arintzen. Buruak, agian, esaten dizu
zerbitzurik ematen ez duten objektu batzuk bota behar direla, baina bihotzak ez
dizu uzten. Ia baliorik ez duten gauzak gordetzen ditugu sarritan». (BERRIA)

2.3. Juntagailuen ondoren

15. Etxe barneko antolaketari buruzko lau liburu idatzi ditu, eta, 30 herrialdetan, sei
milioi ale baino gehiago saldu ditu. (BERRIA)
16. Aipatutako aldaketa horiek guztiek espazio publikoa erabiltzeko aukeren
murrizketa eragin dute, eta, era berean, gune ezberdinen arteko desorekak ekarri
dituzte. (SOZIOLINGUISTIKA)
17. Desberdintasun digitalek gizartean dagoen bereizkeria islatzen dute, eta,
ondorioz, neskek, emakumeek eta talde baztertuek dituzte aukera gutxien
teknologia eskuratzeko. (ELHUYAR)
18. Datuak, oro har, gizartearen isla dira, eta ez baditugu kontu handiz hautatu eta
aztertzen, sortuko diren sistemak ez dira neutroak izango, bazterkeria sortzeko
arriskua izango dute. (ELHUYAR)
19. Objektuak ondo antolatuta badaude, ordea, horrek lasaitasuna ematen dit, eta
etxean toki gehiago lortzen baduzu, are hobeto. (BERRIA)
20. Egungo bizi inguruen diseinuak eta antolaketak globalizazioak ekarri dituen
logiketan txertatu dira, eta, honela, Euskal Herriko kaleak, mendebaldeko beste
edozein hiri inguruk izan duen bilakaerarantz doaz; homogeneotasunerantz,
estandarizaziorantz, eta, ondorioz, tokiko nortasunaren galerarantz:
(SOZIOLINGUISTIKA)
21. Marañonek uste du ordenak eremuaren «garbitasun bisuala» dakarrela, eta
horrek, era berean, estresa aldendu dezakeela. (BERRIA)
22. Azken urteetan hizkuntza aniztasunaren galera handia gertatu da, eta, aditu
gehienen arabera, aldaketa esanguratsurik ezean, hurrengo hamarkadatan
hizkuntza-galera asko areagotuko da: (SOZIOLINGUISTIKA)
23. Baina badakigu nora garamatzan digitalizazioak? (ELHUYAR)
24. Ez da garbiena gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Teoria
horien arabera du aitak bizitza antolatua. Egunero egiten ditu etxeko lanak. Eta,
adibidez, edalontzi bat erabiltzen badu, une horretan bertan garbitzen du.
(BERRIA)
25. Ikuspegi kuantitatiboa du ikerketak, eta, kaleko euskararen erabilera-maila
neurtzeko, behaketa zuzenaren teknika darabil. (SOZIOLINGUISTIKA)

9
Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak. Patxi Petrirena Altzuguren (Elhuyar). HABE, 2022

2.4. Hizpideabarra eta gehikuntza


26. Gelako ikaskideen baimena behar duzu, bideoa grabatzeko eta argitaratzeko. /
Gelako ikaskideen baimena behar duzu bideoa grabatzeko eta argitaratzeko.
(Necesitas el permiso de tus compañeros de clase para grabar y compartir el
vídeo).
27. Irizpide horien arabera, neurketak 142 udalerritan egitea proposatu zen, 2021eko
maiatzean.

3. Puntu eta koma


28. Eguneroko bizitzaren industriari ezin dio ihes egin gure keinu bakar batek ere;
mugimendu guztiak datu bihurtu nahi ditu, ustiatu ahal izateko. (ELHUYAR)
29. Lantokian gauza bera gertatzen zait; dena kontrolpean izan behar dut. (BERRIA)
30. Prozesu kafkiar hori epaiketarik eta epailerik gabe egiten da; algoritmoek
erabakitzen dute. (ELHUYAR)
31. Guk geuk une oro eskura dugu informazioa, edozein esparrutako zalantzak
argitzeko edo helburu batera iristeko jarraitu beharreko bidea topatzeko;
errazago komunikatzen gara urruneko kideekin; etxetik mugitu gabe lan egin
dezakegu; eta gure ideiak jendartean zabaltzeko aukerak biderkatu egin dira.
Txanpon horrek, ordea, baditu beste alde batzuk ere. (ELHUYAR)
32. Laginketa-ereduari dagokionez, 1989ko edizioan 10.000 biztanletik gorako
udalerrietan egin zen neurketa; bigarren ediziotik laugarrenera bitartean (1993-
2001), 5.000 biztanletik gorako udalerriak eta 5.000tik beherako udalerri guztien
% 1012 behatu ziren; 2006 eta 2011n, aurreko laginketa-eredua oinarri hartuta
optimizatu zen behatutako udalerri kopurua; eta 2016ko edizioan, ahalik eta
eskualde gehienen datu adierazgarriak lortu ahal izateko laginketa-eredua osatu
zen. (SOZIOLINGUISTIKA)
33. Azkenik, proposatutakoez gain, beste hiru udalerri neurtu dira: Urkabustaiz eta
Zuia, laginketa egin ondoren udalerri mailako neurketa egitea eskatu zelako; eta
Antsoain, Eguesen nahikoa elkarrizketa jaso ez zirenez estratu bereko udalerri
batekin laginketa indartzea erabaki zelako. (SOZIOLINGUISTIKA)

4.
34. Pentsalari feministek azaldu duten moduan, eguneroko bizitza ez da kontuan
hartu, eta giza zaintzarako beharrak arbuiatu egin dira. Beraz, azken urteetan,
kaleak eta plazak elkar zaintzarako baino, kontsumo eta produkzio logiketarako
prestatu dira, eta, ondorioz, kalean lanean ari den zaintzaileari espazio
publikoaren erabilera asko baldintzatu zaio (Valdivia 2018).

10

You might also like