You are on page 1of 4

.​ ​ Hirugarren gaia: Ongizate estatua ​ ​.

SARRERA:

Gizarte Zerbitzuak gaur egun hiritarren eskubide moduan ulertzen dira, beraz Administrazio Publikoei deritzo
gizarte zerbitzuak bermatzea hiritarrei. Horregatik, administrazio publikoen gizarte ekintza barnean dagoz
gizarte zerbitzuak; Gizarte politiken esparru konkretua da Gizarte zerbitzuen politika. Eskubide sozialekin lotura sakona
dauka, baita ere Ongizate Estatuarekin, eskubide horiek bermatzeko eraiki den instituzioa den neurrian. Beraz, Ongizate
Estatuaren garapenak eta erronkak lotura histua daukate Gizarte Zerbitzuekin. Hori dela eta, Gizarte Zerbitzuen historia,
gaurkotasuna eta etorkizuna ulertzeko, ezinbestekoa da Ongizate Estatua eta eskubide sozialen testuingurua ulertzea.
Hau izango da bigarren gai honen helburua.

- Estatuaren antolatze modu bat non Administrazio publikoen zeregin garrantzitsuena hiritarren Ongizatea
bermatzea da, hau da, herritarren bizi kalitatea, bizi duina garatzea, biztanleen giza garapena sustatuz.
- Horretarako, Estatuak (Administrazio publikoek) herritarren giza- beharrizanak asetzeko erantzunak martxan
jartzen ditu, programa, zerbitzu eta prestazio ezberdinen bidez.
- Ongizate Estatuan, hiritarren Giza-beharrizan batzuei erantzun bat ematea Administrazio Publikoaren
(Estatuaren) erantzukizuna dela ulertzen da beharrizan horrek eskubide moduan onartu direlako.

Eskubideetan oinarritutako hiritartasuna​. Hiritartasun eskubide hauek ezin dira ukatu ezta ezeztu oinarrizko
beharrizanekin lotuta daudelako. Beharrizan hauek asetu gabe gelditzerakoan Estatuen egonkortasuna eta gizarte
kohesioa mehatxatuta egongo litzateke. Eskubide hauek legeen bitartez aitortzen dira.

ZER DA ONGIZATE ESTATUA?


Ongizate estatua eskubide sozialak modu instituzionalean bermatzeko sortu den eredu politikoa da. Horretarako,
administrazio publikoek politika (ekintza-jarduera) desberdin jartzen dute martxan, batez be bi eremutan:

- Lan eremuan: Soldata erlazioetan parte hartzeari lotutako arauetan lan merkatuari eta lan harremanekin
lotutako eskubide indibidualak eta kolektiboak arautzen dituzten politikak.

- Banatze-eremuan: Hiritarrei bideratutako zerbitzu eta baliabideen banaketarako politikak. Batez be banaketa
hau zerbitzu zuzenen bidez egiten da (hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzua…) edo diru-transferentzien bidez
prestazio ekonomikoen bidez (gutxiengo errentak, pentsioak, bekak, prestazio ekonomikoak).

ppt del tema 2, esquema - no me deja copiar)

Gizarte ongizatea ​HELBURU​ moduan: → Gizarte ongizate estua baino kontzeptu zabalagoa da.

- Gizarte ongizatea beharrizanen ​ASETASUNARI ​lotuta dago kontzeptu orokor moduan. Pertsonen, talde, herrien
beharrizanen asetasunari lotuta. Era berean, gizarte ongizatea, balore bat da. Bizi baldintzak hobetzea banako
edo taldeko helburua da. Eta Eskubide moduan dago onartuta giza eskubideen adierazpen unibertsalean.

- 1948ko ​Giza eskubideen adierazpen UNIBERTSALEKO 25.1 artikuluan ikusi dezakegu Gizarte Ongizatearen
onarpena balore gisa:
“Pertsona orok du bizi maila eroso baterako eskubidea, bai berak eta bere senideak osasuna eta
erosotasuna eta, bereziki, elikadura, janzkera, etxebizitza, osasun-asistentzia eta beharrezko gizarte
zerbitzuak seguruak dituztelarik; halaber, aseguruetarako eskubidea du, desenplegu, gaixotasun,
elbarritasun, alarguntasun, zahartzaro edo bere borondatetik kanpoko edozein gorabeherak sortutako
bizibide galtzea dela eta”.

.​ ​ Hirugarren gaia: Ongizate estatua ​ ​.

Era berean, gizarte ongizatea kultura produktu bat da. Kulturak, gizarte baloreak, garai historiko bakoitzak, etab. Gizarte
Ongizatearen definizio mota bat edo beste bat edukiko dugu.

Hau da, ze beharrizan daukagu sasoi bakoitzean bizitza kalitatez bizitzeko? Beharrizan batzuk unibertsalak dira, beste
batzuk kutura eta sasoi bakoitzekoak.

Gizarte ongizatearen​ AGENTEAK:


- Administrazio publikoa agente moduan. →Administrazio publikoak ez da agente bakarra gure beharrizanak
asetzen duena. Gizarte ongizate estatuan, agenterik garrantzitsuena BOTERE PUBLIKOAK dira (oso
garrantzitsuak), beraiek bermatzen dituztelako ESKUBIDEAK LEGEEN bitartez.
- LEGEBILTZARRAK –GOBERNUAK-EPAITEGIAK → Estatua, autonomi erkidegoak, Foru aldundiak, Udalak
administrazio publikoak. (NAZIOARTEKO INSTITUZIOAK: EUROPAR KONTSEILUA, NAZIO BATUAK)

Gizarte ongizatean parte hartzen duten agenteak eta euren arteko harremanak.

(Aquí empiezan mis esquemas sobre Gizarte Politikak):


​ .​ ​ Hirugarren gaia: Ongizate estatua ​ ​.

GIZARTE POLITIKA
“Adminstrazioak-gobernuak- partidu politikoak aurrera eramaten dituzten erabakiak eta ekintzak publikotzat
hartu diren arazoei - beharrizanei aurre egiteko”. Arazoak – beharrizanak garrantzizkoak izan behar dira.

Ikuspuntu bi:
- Estrukturala: (gizarte politika diziplina bat bezala, edo gizarte politika administrazioaren ekintzaren atal bat
bezala).
- Koiunturala​ (momentuzkoa): Gobernu bat (edo partidu bat) edo bestearen politika.

Zeri bideratuta egoten dira:


- Errekurtsoen birbanatze ekitatekoa, bidezkoa.
- Aukera, tratu edo emaitzen berdintasuna.
- Beharrizanen asetasuna
- Arriskuen babesari
- Giza kapitalaren babesa eta garapena (gaitaseun pertsonalak, formakuntza, harreman eta zaintza sareak…).
- Harreman komunitarioak eraikitzen. Kohesioa.

Europako Ongizate Estatuek ​6 ESKUBIDE SOZIAL garrantzitsu babesteko antolatzen dute GIZARTE POLITIKA. (6 ondasun
babesten dira batez be, ​eskubide bihurtuz legeen bitartez​. Hauek dira:
1.- Osasuna
2.- Ikaskuntza
3.- Interakzioa (hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta harreman sareak zaintzea).
4.- Enplegua
5.- Ostatua
6.- Iraupena.

Gizarte politiken arteko ​ESTRUKTURA​.


1) Politika sektorialak: ​Ongizate estatuaren zutabe diren 6 ondasun (ESKUBIDE SOZIAL) bakoitzari bideratuta dauden
politika konkretuak.

- OSASUNA Osasun politika


- IKASKUNTZA Hezkuntza politika
- INTERAKZIOA Gizarte zerbitzuen politika
- LANA Enplegu politika
- ETXEBIZITZA Etxebizitza politika
- IRAUPENA Diru sarrerak bermatzeko politika

2) Zeharkako politikak: Berdintasuna, familia, komunitateak, eta gizarte ekimena babestu eta sustatzeko, politika
sektorialak zeharkatuz, antolatzen diren politikak.

- Berdintasun eta aniztasunaren atentziorako politikak.


- Politika familiarrak
- Politika komunitarioa
- Gizarte ekimena sustatzeko politika

3) Politika intersektoriala​: 3.1.- Gizarte politika eta beste poitika baten arteko koordinazioa. (gizarte zerbitzuen politika
eta osasun politiken arteko koordinazioa, ekintzak edo programak).

.​ ​ Hirugarren gaia: Ongizate estatua ​ ​.

GIZARTE POLITIKA eta Giza Eskubideak

Gizarte politikaren erreferentzia → Gizarte beharrizanak, baina eskubide moduan ulertuta.

Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala da gizakien beharrizanen eta asmoen adierazpide politikorik garrantzitsuena.
Erreferentzia politika publikoentzat.

Beharrizan sozialak politika publikoaren erantzukizun-pean gizarte eskubide moduan ulertzen dira.

You might also like