You are on page 1of 22

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea

6. ATALA Sektore publikoa

1. Estatua
1.1. Estatuaren funtzioak:
1.1.1. arautzailea
1.1.2. zerbitzu eta ondasunen hornitzailea
1.1.3. banatzailea
1.1.4. egonkortzailea
2. Administrazioak
2.1. Administrazio lurraldetarra
2.2. Gizarte segurantza
2.3. Enpresa publikoak
3. Zergak
3.1. Tributuak: zergak, zerga bereziak eta tasak
3.2. Zerga motak
4. Makroekonomia
4.1. Nazio produktua
4.2. Euro korronte eta euro kostantea: deflaktatzea
4.3. Barne produktua eta nazio produktua
4.4. Ezkutuko ekonomia: diru beltza
4.5. Errenta eta ondarea

2
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

1 ESTATUA
IX. mendeko liberalismotik, keynesianismo eta marxismotik pasatuz, gaur egungo neoliberal
edo sozialdemokratengana iritsi arte, ekonomilari guztiek
estatuaren interbentzioari garrantzi handia eman diote.
Errealitatean, edozein pentsaera ekonomikoaren menpe, 2.
Mundu Gerra ondoren estatuak sektore ekonomikoaren
bidez asko ala gutxi eragiten du ekonomian.

Funtsean, bi funtzio ditu: zergak kobratu eta ondasun eta


zerbitzu publikoetan gastatu. Estatuak, adibidez, egiten
dugun erosketa bakoitzeko BEZa kobratzen digu eta, gero,
diru horrekin Osakidetzako zerbitzua eskaintzen digu.

Estatistikari erreparatuz, gastu publikoak BPGren (Barne Produktu Gordina) ehuneko


ezberdinak hartzen ditu: Europar batasunean %37, eta %28 eta %28,5 Estatu Batuetan eta
Japonian, hurrenez hurren.

1.1 Estatuaren funtzioak

Sektore publikoak lau zeregin ditu eta hauek gauzatu ahal izateko abiapuntua ZERGA
POLITIKA da. Zergen bidez, zerbitzuak eskaini ahal izateko behar dituen baliabideak
lortzen ditu. Sektore publikoaren lau zereginak ondorengoak dira:

Administrazioak jarduera ekonomikoa antolatzen dituen arauak


ematen ditu. Adibidez, energia elektrikoaren prezioa,
ARAUTZAILEA
kutsaduraren kontrako neurriak, kontsumitzaileen defentsa eta
osasun zaintza arautzen ditu.

ZERBITZU ETA Enpresa publikoen bidez ondasun eta zerbitzuak eskaintzen


ONDASUNEN dizkie hiritarrei, hala nola, hezkuntza, osasuna, garraioa,
HORNITZAILEA defentsa...

Desberdintasun sozialak leuntzen saiatzen da eta horretarako


BANATZAILEA gutxieneko soldata, laguntza sozialak, bekak, babes ofizialeko
etxebizitzak bultzatzen ditu.

Magnitude ekonomiko nagusiak kontrolatzen ditu, hala nola,


EGONKORTZAILEA
inflazioa, defizit publikoa, langabezia....

3
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

1.1.1 Arautzailea

Liberal klasikoentzat hau da estatuaren funtzio bakarra. Honela agente ekonomikoek


errespetatu beharreko joko arauak ezartzen ditu: jabetza pribatua, kontratuak, enpresen
lehiakortasuna, kutsaduraren aurkako neurriak...

1.1.2 Zerbitzu eta ondasunen hornitzailea

Estatuak, beste agente ekonomikoek bezala, merkatuan eragiten du zenbait ondasun eta
zerbitzu eskainiz, hala nola, hezkuntza, osasuna, errepideak, garraioa eta abar. Elkartasun
printzipioan oinarrituta eta biztanleriaren ongizatea bermatu nahian, funtsezko zerbitzuak
eskaintzen ditu. Bestela, gizarteko talde behartsuenek ez lituzkete
zerbitzu hauek izango.

Hauetako batzuk, defentsa adibidez, zuzenean ezer kobratu gabe


eskaintzen ditu estatuak bere aurrekontuetatik; beste batzuk, aldiz,
erabiltzaileek neurri batean ordaintzen dituzte. Dena den, gehiena
aurrekontuetatik ordaintzen da, hiritar guztion artean gure diru-
sarreren arabera.

Europan, estatuak sanitatea, hezkuntza, trenbide garraioa, etxebizitza sozialak,


adinekoen egoitzak eta abarreko zerbitzuak kudeatzen ditu. Honi europar eredu ekonomikoa
deitu zaio welfare state, amerikar ereduari kontrajarria dagoena.

1.1.3 Banatzailea

Errentaren eta aberastasunaren banaketan eragiten du diru-sarreren eta gastu publikoaren


bidez. Zerga sistemaren bidez errentaren banaketa ematen da:
gehiago irabazten duenak gehiago ordaintzen du zergetan.
Ongizate estatua II Mundu Gerra ondoren sortu zen behar
ekonomiko gehien zuten taldeen (langabetu, pentsionista, soldata
minimoa dutenak...) mesedetan errentaren berbanaketa bultzatzeko.

1.1.4 Egonkortzailea

Ekonomia kapitalistak ziklo positibo eta negatiboak izaten ditu.


Estatuaren funtzioa ziklo hauen kontrako politika ekonomikoa egitea
da. Ziklo positiboan, enpresek ahalik eta gehien ekoizten dute eta,
familiek dena erosten dutenez, inflaziorako joera sortzen da.
Ondorioz, estatuak dirua xurgatu behar du zirkuitu ekonomikoan:
zergak igo, interesak handitu eta gastu publikoa murriztu.
Depresioan, berriz, estatuak ekonomia berpiztu behar du
merkataritza erraztuz. Horretarako, zergak murriztu, interesak jaitsi
eta gastu publikoa handitu behar du kontsumoa bultzatzeko.

4
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

2 ADMINISTRAZIOAK
Estatuaren eragina gizartean administrazio desberdinen bidez
gauzatzen da. Administrazioak, beraz, hiritarrei zerbitzuak
eskaintzen dizkieten aginte publikoaren besoak dira. Hiru
administrazio mota bereiziko ditugu: administrazio
lurraldetarra, erakunde autonomoak eta enpresa
publikoak. Guk, batez ere, administrazio lurraldetarra
aztertuko dugu, hau baita estatuaren ardatza. Gurean,
administrazioak bost maila ditu:

2.1 Administrazio lurraldetarra

Bere eskumenak arlo ekonomikoan ditu nagusiki eta 27


estatuen gain eragiten du, besteak beste, ondorengo
EUROPAR BATASUNA
alorretan: merkataritza, moneta politika, ingurunea,
nekazaritza, arrantza, azpiegiturak, aduanak....

ESTATUAREN Espainiar Estatuaren eskumenak arlo hauetara zabaltzen


ADMINISTRAZIO dira: ejertzitoa, polizia, lan araudia, zigor kodea, kanpo eta
ZENTRALA barne politika.....

AUTONOMIA Euskal Autonomia Erkidegoak honako eskumenak ditu:


ERKIDEGOA hezkuntza, Osakidetza, ertzaintza, Euskotren, industria ....

Lau euskal probintziak foru erregimenetik datozen eskumen


FORU ALDUNDIA bereziak mantentzen dituzte, hala nola, zergen arautze eta
bilketa, errepideak, mendiak, kirol ez profesionala...

Hiritarrarengandik gertuen dagoen administrazioa da eta


oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu: kale garbiketa,
UDALA
zaborra jaso, kiroldegia, autobusak, hilerriak, ura, kale
argiketa, azoka eta, batez ere, lur eraikigarria zehaztea.

5
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

JARDUERA: Europar Batasuneko webgunera joan eta osatu hurrengo taula:


(http://europa.eu/abc/panorama/howorganised/index_es.htm)

ERAKUNDEA ZEREGINA
Zeintzuk osatzen dute? Zein da bere funtzioa? Non bildu ziren
azkeneko aldiz eta zein izan zen tratatu zuten gai nagusia?

Kontseilua

Zeintzuk osatzen dute? Non du egoitza? Zein funtzio betetzen du?

Komisioa

6
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Nola aukeratzen dira bere kideak? Zenbat dira estatu bakoitzeko?


Non du egoitza?

Parlamentua

Non dago kokatua? Zein da bere funtzioa? Zenbat epaile ditu?

Justizia
Auzitegia

Zeintzuk dira estatu kideak? Ordena itzazu estatuak sarrera dataren


arabera.

Estatu kideak

7
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

1. JARDUERA: Zure Foru Aldundiaren web orrira joan eta bertan azaltzen
diren zergekin ondoko taula osatu.
http://webwpub1.gipuzkoa.net/wps/portal/ogasuna/webtributaria

ZERGA
SAILKAPENA EGITATE ZERGAGARRIA
MOTA

Azal ezazu zein zerga ordaintzen dituen hiritarrak, zuzenak ala zeharkakoak
diren, zein arrazoirengatik ordaintzen diren...

8
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

3. JARDUERA: Gipuzkoako udaletxeen web orrira joan eta atera ezazu zure
udalerriaren informazioa: zerga nagusiei buruzko azalpenak egin itzazu.
(http://gestorcontenidosim.gipuzkoa.net/udalweb/eu/html/index.shtml)

9
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

2.2 Gizarte segurantza

Hiritarrek behar egoera desberdinak pairatzen dituzte


bizitzan zehar, hala nola, gaixotasun arruntak, lan
istripuak, heriotza, alarguntza, gurasoen heriotza eta,
azkenik, erretiroa adin batetik aurrera (65 urte). Egoera
hauei guztiei aurre egiteko, Gizarte Segurantzaren
sistema sortu zen Lehen Mundu gerra ondoren. Gizarte Segurantzak aurrekontu itzela
kudeatzen du, beste sektore publikoen bezainbeste, alegia.

Bere finantza iturriak langile eta enpresen kotizazioak dira. Lehen, estatuak zati bat
transferentzia bidez ordaintzen zuen, baina, gaur egun, Gizarte Segurantzak superabita du eta
ez du estatuaren laguntzarik behar. Hala ere, Europan, hiritarren bizitza itxaropena luzatzen
ari denez eta jaiotza tasa oso baxua denez, Gizarte Segurantzaren porrota aurreikusten da epe
ertain batean (2025). Kotizatzaileen kopurua gero eta txikiagoa izango da eta pentsionistena
gero eta handiagoa.

Langabeziaren babesa INEMen esku dago. Erakunde honek aurretik egindako kotizazioaren
arabera lanik gabe gelditu den langileari prestazio ekonomikoa ematen dio.

KOTIZAZIO TAULA (ehunekotan) Langilea Enpresa

Gertakizun arrunta 4,7 23,6

Lan istripua eta gaixotasun profesionalak jardueraren arabera

Lanbide heziketa 0,10 0,6

Langabezia 1,55 6

FOGASA Ez 0,4

10
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Jarduera 1: Gizarte Segurantzaren web orrira joan eta bere historiari buruzko
datuak bila itzazu.

11
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Jarduera 2: Joan zaitez INEM web orrira eta kalkula ezazu zein izango
litzatekeen zure langabezia prestazioa ondorengo kasuan:

• atzo kaleratu zintuzten


• aurreko hiru urteetan enpresa berean lanean aritu zara, lanaldi osoz
• langabeziako oinarria: 1800 €
• ez duzu seme-alabarik

Gizarte Segurantzak jasotako kotizazioekin zenbait prestazio ordaintzen dizkie kotizatzaileei.

Aldi baterako ezintasuna


Arrazoia Iraupena Zenbateko Erakundea

oinarriaren
4. egunetik 15.era enpresa
%60
Gaixotasun arrunta gizarte
16. egunetik 20.era %60
segurantza
gizarte
21. egunetik aurrera %75
segurantza
istripu egunean soldata osoa enpresa
Lan istripua eta
laneko gaixotasuna oinarriaren gizarte
hurrengo egunetik aurrera
%75 segurantza

2.3 Enpresa publikoak

Enpresa publikoak ez dira, zehazki, administrazioaren arlo bat, baina


estatuaren jabetzapekoak direnez, ekonomian eragiteko tresna
boteretsuak dira. Berauen bidez, estatuak beste agente ekonomikoek
bezala eragiten du merkatuan, ondasun eta zerbitzuak eskaini eta
erosiz. Garraioaren sektorean, adibidez, tren zerbitzua eta hegaldiak
monopolio moduan eskaini izan ditu, Europar Batasunean
sektorearen liberalizazioa onartu den arte. Honez gain, estatuak
azpiegiturak eraikitzen ditu (errepideak, portuak, museoak,..)
merkatuan erosle handi baten funtzioak betez.

12
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Enpresa publiko nagusiak honako hauek dira:

RENFE, EUSKOTREN, IBERIA, TVE, EITB, CORREOS

JARDUERA (lan-koadernoan egin):

Bila ezazu enpresa hauei buruzko ondorengo informazioa:


ƒ Zein zerbitzu eskaintzen dute?
ƒ Beraien kapitala erabat publikoa da?
ƒ Nola dago osatua bere kontseilua?
ƒ Zein da zuzendaria?
ƒ Zenbatekoa izan da azken urteko salmenta?
ƒ Beste edozein informazio interesgarri bere merkatu-jarduerari buruz.

3 ZERGAK
3.1 Tributuak: zergak, zerga bereziak eta tasak

Administrazioak diru sarrerak behar ditu bere jarduera aurrera


eramateko. Diru sarrera batzuk beste edozein enpresak lor ditzakeen
berdinak dira, hala nola, enpresa publikoen irabaziak edo ondarearen
salmentatik eratorritakoak. Beste batzuk, aldiz, bereziak dira eta
administrazioak soilik ezar ditzake: tributuak. Tributuen ezaugarri
nagusia derrigorrezkoak izatea da, hiritar guztiak legez behartuak baitaude hauek ordaintzera.
Bestela, isun batez edo kartzelaz zigortuak izan daitezke.

Tributuak hiru motatakoak: dira zergak, zerga bereziak eta tasak.

Derrigorrezkoak dira eta ez dute kontraprestaziorik. Pertsonek eta


ZERGAK enpresek errentak, mozkinak eta salerosketengatik ordaindu behar
dituzte. Garrantzitsuenak Errenta, Sozietate gaineko zerga eta BEZa dira.
Derrigorrezkoak dira eta kontraprestazioa dute. Behar zehatz batzuk
ZERGA
asetzeko ezartzen dira. Adibidez, Udalak kale bat konpontzeko bertako
BEREZIAK
biztanleei diru ekarpen bat eskatzen die.
Ez dira derrigorrezkoak eta zerbitzu publikoak erabiltzeagatik ordaintzen
TASAK dira, adibidez, garraio edo kiroldegien erabilpena. Zenbait kasutan
derrigor ordaindu behar dira bertan biziz gero, adibidez, ura eta zaborra.

Laburbilduz, zergak izango dira haien onuraduna gizarte osoa denean, tasak onura pertsona
jakin batek jasotzen duenean, eta kontribuzio bereziak onuradunak pertsona talde zehatza
direnean.

13
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

3.2 Zerga motak

Askotan termino hau erabiltzen da tributua erabili beharrean, baina zergak


tributu-mota bat besterik ez dira. Zergak ordainik gabe eskatutako tributu-
motak dira, bere ekintza zergagarria hiritarraren ondare baten jabetza,
ondasunen zirkulazioa, edo errentaren eskuratze zein gastuen ondorioz
sortutakoa da.

Zergen sailkapena

Zerga ordaintzeko obligazioa pertsona bati ezartzen zaio, eta honek


ezin izango du beste batzuen kontura errekuperatu. Zerga hauek
aberastasuna zigortzen dute, hau ondare baten jabetzan edo
ZUZENAK errenta baten lorpenean adierazten da. Ondorioz, errenta eta
ondarea zergapetzen dituztenak dira, aberastasuna zuzenki
zergapetzen dutelako. Adibidez: PFEZ, Sozietateen Zerga eta
Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga.

Pertsona baten aberastasuna horren erabilpenaren bidez adieraz


daiteke ere, eta erabilpen hori zergapetu daiteke. Zeharkako zergek
ahalmen ekonomikoaren zeharkako adierazpenak zergapetzen
dituzte, hau da, aberastasunaren zirkulazioa eta kontsumoa.
ZEHARKAKOAK
Zeharkako zergetan pertsona batek ordaindu duena beste batzuen
kontura eskuratzeko eskubidea aurreikusten dio legeak. Adibidez,
BEZan saltzailea da subjektu pasiboa, baina berez erosleak
ordaintzen du.

Aberastasunaren edo errentaren ehuneko finkoa ordaintzen


PROPORTZIOZKOAK denean. Adibidez: Sozietateen gaineko Zergan sozietate guztiek
beraien mozkinen %35 ordaindu behar dute.

Aberastasuna edo errentan handitzen den neurrian, ehuneko


handiagoa ordaintzen denean. Adibidez: Errentaren gaineko
AURRERAKORRAK
Zergan gehiago irabazten duzun neurrian, gehiago ordaindu
beharko duzu.

Zerga atzerakorra da errenta handiagoa den neurrian aplikatzen


ATZERAKORRAK
zaion portzentaia txikiagoa denean.

14
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

1. JARDUERA: sartu zure ogasunaren web orrian (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,


Nafarroa) eta bila ezazu informazio hau: zein da erakundea, nor da bere burua,
non du egoitza, zein jarduera burutzen du eta intereseko beste edozein
informazio. (http://www.gipuzkoa.net/DFG/fiscalidad-e.html)

15
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

MAKROEKONOMIA
Makroekonomiak herrialde bateko ekonomia aztertzen du. Bere helburua da ekonomiaren
funtzionamendu orokorra ulertzea eta, aldi berean, jarduera ekonomikoaren maila ezagutu
eta bere garapenean eragitea.

Makroekonomiak helburu zehatzak finkatu eta makroekonomia-politika diseinatzea


ahalbidetzen dion funtsezko aldagaien azterketa egiten du, besteak beste, inflazioa,
langabezia, nazio produktuaren hazkundea, defizit publikoa eta truke tasa.

Gizarteari ekartzen dizkion onurak edota kostuak aztertzen ditu eta, era
Inflazioa
berean, hartu beharreko konponbide eta ondorioak ere.
Lan merkatuak pairatzen dituen desorekak, hala nola, langabezia tasa
Langabezia handiak aztertzen ditu eta horiek murrizteko hartu beharreko neurriak
proposatu.
Makroekonomiak ekoizpenaren hazkundearen arrazoiak aztertzen ditu.
Nazio
Ekonomia nabarmen hazten denean, lanpostu asko sortzen dira eta
produktu
ongizatea orokortu egiten da. Ekonomia hazten ez denean, ordea,
hazkundea
kontrakoa gertatzen da eta depresiora irits daiteke.
Gastu eta diru sarrera publikoen arteko aldea neurtzen du, sektore
publikoaren jardueraren oreka edo desoreka maila erakutsiz. Defizita
Defizit
handia denean, sektore publikoaren finantza beharrizanak handiak izango
publikoa
dira eta horrek interes tasak gora bultzatuko ditu, inbertsio pribatuaren
kaltetan.

JARDUERA: Joan zaitez INEren web orrira eta bila itzazu azken datuak:

inflazioa

langabezia

nazio produktuaren igoera

defizit publikoa

3.3 Nazio produktua

Makroekonomiak ekonomiaren funtzionamendu orokorra ezagutzeko zenbait kontzeptu


erabiltzen ditu. Jarduera ekonomikoaren neurketa nazio kontabilitatearen bidez egiten da eta
osagai adierazgarriena nazio produktua da.

Nazio produktua ekonomia batek epe jakin batean ekoiztu duen guztiaren balio osoa neurtzen
du. Horretarako metodo zuzenena hauxe da: urtean zehar zerbait ekoiztu duten enpresa

16
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

guztiak aztertu, ekoiztutakoaren balioa kalkulatu eta bere emaitzak batu. Baina, metodo hori
ezin da horrela erabili, zenbait salgai behin baino gehiagotan zenbatuko baikenituzke. Hau
horrela gertatuko litzateke produktu asko etapa desberdinetatik igarotzen direlako ekoizpen
prozesuan (bitarteko ondasun bezala) eta behin baino gehiagotan saltzen dira azkeneko
erabiltzailearengana iritsi baino lehen.

Hau gerta ez dadin, bi aukera ditugu: bata, ekoizpen fase bakoitzaren balio erantsia
kalkulatzea da eta, bestea, kontsumora bideraturiko azken produktuen balioa batzea
da.

Nazio produktua, epe batean, oro har urtebete, ekonomia batek


sortutako amaierako ondasun eta zerbitzu guztien balioa da.

BALIO ERANTSIA = OUTPUT – INPUT

ENPRESA GUZTIEN BALIO ERANTSIA = NAZIO PRODUKTUA

Esan behar da nazio produktuak ez dituela kontuan hartzen merkatuaren bitartez egiten ez
diren jarduerak: etxekoandreek egindakoa, norberak egindako lana eta legez kanpoko
jarduerak.

3.4 Euro korronte eta euro konstantea

Nazio produktua urte batean ekoiztutako ondasun eta zerbitzuen guztizko balioa da, hau
da, hainbat kopuru (ondasun + zerbitzuak) haien prezioekin biderkatzearen emaitza. Baina
prezioak urtetik urtera aldatzen direnez, nazio produktua prezio korronteetan edo prezio
konstanteetan adieraz daiteke.

Ondasun ezberdinen prezioak proportzio ezberdinetan aldatzen direnez, hauen aldaketa


orokorra zehaztu behar da. Honetarako prezio indizeak erabiltzen dira.
Deflaktatzea gaur egungo diruari inflazioaren ondorioz galdutako balioa kentzea da
(urtebeteko epean). Adibidez: iaz 5 €kin zinera joan zintezkeen, baina aurten sarrera berak
5,20 € balio du, %4ko inflazioa egon delako. Orduan 5,20 € deflaktatzen badugu (inflazioaren
gorakada kendu) 5€ bihurtzen dira.

JARDUERA: Joan zaitez INEren web orrira eta kalkulatu zu jaio zinen urteko
1.000 pzta. zenbat euro izango liratekeen orain.

17
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

3.5 Barne produktua eta nazio produktua


Nazio produktua hiru ikuspuntutik azter daiteke. Ikus ondorengo azalpena:

BARNE PRODUKTU GORDINA

1. Neurketa: Familien
gastua merkatu
preziotan neurtzen da

Familiek merkatuan
Enpresek bere
kontsumitzen dute
salmentatik diru-
sarrera lortzen dute

BEZa estatuari
ordaintzen zaio

Familiek enpresetan
inbertitzen dute

3. Neurketa. Familien
2. Neurketa. Ekoizpena
diru-sarrerak: soldatak
faktore kostutan
eta interesak

Enpresek ekoizpen
Ordaindu soldatak eta faktoreak erosten
mozkinak dituzte
Ekoizpen faktoreak:
lurra, lana eta kapitala

18
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Esan bezala, Nazio produktua hiru ikuspuntutik azter daiteke:

• Ekonomia batek epe jakin batean eta ekoizpen sektore ezberdinek ekoiztutako
ondasun eta amaierako zerbitzuak
• Etxeko ekonomiek, enpresek, sektore publikoak eta gainerako guztiek egindako
ondasun eta zerbitzuetako gastuen batura.
• Guztizko kostuen edo ekonomiaren ekoizkin osoari ekarritakoagatik faktoreei
ordaindutako errenten fluxua: soldatak eta mozkinak.

Nazio hitzak herrialdean nahiz atzerrian dauden ekoizpen faktoreek lortutako ekoizpenaren
balioa adierazten du. Barne hitzak aldiz, herrialde batek egiten duen ekoizpen jarduerari
deritzo, erabilitako ekoizpen baliabideen jabeak nongoak diren kontuan hartu gabe. Beraz,
barne produktua herrialde baten mugen barnean, urte betean ekoiztutakoaren guztizko
balioa da.

Nazio produktu gordina (NPG) honela definitzen da: barne


produktu gordina (BPG) ken herrialdean bizi diren atzerritarrek
lortutako errentak (BAE) gehi herrialdekoek atzerrian lortu
dituzten errentak (HAE).

NPG = BPG – BAE + HAE

Barne produktu gordinaren osagaiak honakoak dira merkatu prezioetan:

BARNE PRODUKTU GORDINA: BPGmp = K + I + G + S - N

Kontsumo gastu pribatua Etxeko ekonomien beharrizan arruntak


(K) asetzera bideraturiko gastuak.

Inbertsio gastuak Kapital finkoko ondasunak erostera


(I) bideraturiko gastua.
Gastu publikoa Sektore publikoak ondasun eta zerbitzuetan
(G) egindako gastua.
Esportazioak
Kanpora saltzen diren ondasun eta zerbitzuak.
(S)
Inportazioak Atzerrian egindako ondasun eta zerbitzuen
(N) erosketak.

19
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Adibidez, BPG merkatu prezioetan kalkulatzeko, osagai hauek kontabilizatu beharko


genituzke:

ƒ Gure kontsumoa: jantziak, janaria, turismoa...


ƒ Gure inbertsioa: etxebizitza, enpresa baten akzioen erosketa....
ƒ Inbertsio publikoa: udalak egindako errepide berria, gobernuak egindako trenbidea...
ƒ Esportazioak: gure enpresek atzerrian saltzen dituzten makinak
ƒ Inportazioak: guk erosten ditugun produktuak kanpoan diru fluxu negatiboa eragiten
digute.

JARDUERA: Bila itzazu zure lurralde eta autonomia erkidegoko BPG azken bi
urtetan. EUSTAT (http://www.eustat.es/elem/ele0003200/tbl0003214_e.html)

3.6 Ezkutuko ekonomia: diru beltza

Ezkutuko ekonomiak ogasunaren aurrean aitortzen ez diren jarduera ekonomiko guztiak


izendatzen ditu. Bi jarduera mota desberdin daitezke: legez kanpokoak, adibidez, drogak
nahiz sozialki desiragarriak diren zerbitzuak baina zergak ordaindu gabe burutzen direnak,
hala nola, igeltsero baten aparteko orduak. Adibidez: ezkutuko ekonomiako enpresa batek
edozein ondasun edo zerbitzu sortuko ditu, langile guztien alta eman gabe, edota BEZa
ordaindu gabe....

Funtsean arrazoi justifika ezinengatik gizarteak baztertzen dituen langileekin garatzen da.
Langile hauek legez kanpo kontratatzen dira (ez zergarik, ez zama sozialik, ez soldata
duinik....).

Ekonomia beltzak eragiten dituen ondorioak honakoak dira:

• Langile edo enpresarien gizarte babesik eza, Gizarte Segurantzan inskribaturik ez


daudelako.
• Lan istripuak izateko arrisku handiagoa, enpresek ez duelako segurtasun nahiz higiene
araurik betetzen.
• Lan orduen gehiago eta soldata txikiagoak.
• Sarrera publikoen beherakada, ez baitira ez zerga zuzenak, ezta zeharkakoak ere
ordaintzen.
• Enpresa hauen ondasun nahiz zerbitzuak erosten dituztenen babesik eza.

Mundu osoan, lan baldintza hauek pairatzen dituzten giza talde handienak emakumeak,
etorkinak eta haurrak dira.

20
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Errenta eta ondarea

Pertsonen egoera ekonomikoa euren errentaren eta aberastasunaren arabera neurtzen dugu.
Hau da, pertsona bat aberatsa dela esaten dugunean, pertsona horrek dituen ondasunak
aipatzen ditugu (etxea, automobila...). Bi kontzeptu hauek desberdinak dira, baina biek
osatzen dute pertsona baten aberastasuna.

Era berean, gizarte baten gaitasun ekonomikoa identifikatzeko, gizarte horrek sorturiko
produkzioa edo errenta eta pilaturiko kapitala hartzen ditugu kontuan.

Aberastasuna eta errenta desberdindu beharreko kontzeptu ekonomikoak dira:

Aberastasuna denboran pilatu egiten da eta, aldi berean, garai


bakoitzeko errenta sortzen laguntzen du. Alderdi
Aberastasuna mikroekonomiakotik begiratuz, aberastasuna gizabanakoen edo
enpresei buruzkoa izan daiteke. Alderdi makroekonomiakotik
begiratuta, berriz, herri edo eskualde bati buruzkoa izan daiteke.

Errenta denbora aldi jakin batekin lotu behar da, gehienetan.


urtebete. Errenta produkzio faktoreen ordainketarekin parekatzen
Errenta
da (lana eta kapitala) edota urte batean sortzen diren ondasun
nahiz zerbitzuen balioarekin.

Aldi berean, errenta mota desberdinen aurrean aurki gaitezke:

Familien Produkzio faktoretzat jasotzen dutena izango da, hau da, lan eta euren
errenta aktiboen (kapitala) ordainketa.

Pertsonek lortzen duten nazio errentaren zatia da. Nazio errentatik


enpresek banatzen ez dituzten mozkinen gaineko zergak eta enpresek
Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak kendu eta pertsonek
Norberaren
estatutik jasotzen dituzten transferentziak gehituz lortzen da.
errenta
Norberaren errenta erabilgarria norberak daukan errentatik
gasturako erabilgarri dagoena da. Norberaren errentari pertsonek
ordaindutako zerga zuzenak kenduta lortzen da.

21
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
6. ATALA Sektore publikoa

Herrialdeko ekoizpen faktoreek (langile, enpresari, nekazari..) jaso eta


kontsumora edo aurrezkira bideratzen duten guztizko errenta da.

Ekoizpen faktoreek eskainitako zerbitzuak ordainketen truke egiten


dira. Funtsean lau mailatan sailka daitezke:

• Soldatak eta alokairuak: lan zerbitzuen truke jasotako


Nazio ordainketak dira.
errenta • Lurraren errentak: lurrak emandako zerbitzuen arrazoiez
jasotako ordainketak dira.
• Interesak eta mozkinak: kapital zerbitzuengatik jasotako
ordainketak dira.
• Transferentziak: sektore publikotik datozen ordainketak dira.

Nazio errenta hauen guztien batura eginez lortuko dugu.

Y = soldatak eta alokairuak + lurraren errentak + interesak eta


NE (Y)
mozkinak + transferentziak

NE = Y- enpresek banatu gabeko mozkinak - mozkinen gaineko


NE (Norberaren
zergak - enpresek gizarte segurantzari ordaintzen dizkioten kuotak +
errenta)
estatuak etxeko ekonomiei egindako transferentziak

NEE NEE = NE - Zuzeneko zergak

22

You might also like