You are on page 1of 1

EKONOMIA POLITIKOA

Politika Zientziak eta Soziologia


1. maila, 31 taldea

5.4. Aurrekontuaren inguruko ariketa1

2008ko krisialdiaren testuinguruan, Europako Batzordeak erabaki zuen gobernuek gastu


publikoa murriztu behar zutela atzeralditik ateratzeko. Krisialdietan, jarduera ekonomikoa
moteltzean, enpresen eta familien errentak txikitzen dira, eta, ondorioz, zerga-bilketa
apaltzen da. Gobernuen sarrerak murriztean, europar agintarien gomendioa izan zen
gastuei ezarritako muga ere beheratzea.

Ondorengo taulak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen bilakaera jasotzen du.

Datuak aztertu eta erantzun:

1. Zein izan zen aurreikusitako guztizko gastuaren 2008. eta 2013. urteen arteko
aldakuntza- tasa? Eta 2013-2014 tartekoa?

2. Taula batean kalkulatu atal bakoitzean 2008 eta 2013 bitartean gertatutako
aldakuntzak (eurotan eta ehunekotan). Zer ataletan gertatu ziren murrizketa
esanguratsuenak? Eta gorakada nagusiak? Saiatu gorakada horien zergatiak azaltzen.

1 Iturria: Maiza Larrarte, 2016

Ekonomia Aplikatua Saila Elisa Sainz de Murieta

You might also like