You are on page 1of 2

1.

GAIKO LANA: BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUNA

Kapitulu honetako diapositibetan azaltzen diren grafikoetatik eta koadroetatik, edo, hala
badagokio, aipatzen diren iturrietatik abiatuta, erantzun hurrengo galderei, hautatu duzuen
herrialderako.

Lehiakortasuna

1. Biztanleko BPGri erreparatuta, balora ezazue zuen herrialdeko lehiakortasunak 2007az


geroztik izan duen bilakaera eta gaur egun duen lehiakortasun maila. (1 puntu)

2. Nolakoa da zuen herrialdeko ekonomia, tamainari begiratuta: handia, ertaina, txikia? Nola
neur dezakezue tamaina hori eta zein desberdintasun aurkitzen dituzue neurri mota batzuen
eta besteen artean? Zein abantaila eta desabantaila eratortzen dira tamaina horretatik? (0,5
puntu)

3. Azaldu nola lortu duen herrialde horrek bere biztanleko errenta handitzea 2013-2019 aldian,
enplegu-tasari eta produktibitateari begiratuta. Nola baloratuko zenuke lorpen hori: modu
positiboan edo negatiboan? Zergatik? (0,5 puntu)

4. Azaldu zuen herrialdearen gaur egungo maila biztanleko BPGari dagokionez, enplegu-
tasaren eta produktibitatearen arabera. Etorkizuneko zein aukera eskaintzen ditu egoera
horrek eta zeri eman beharko lioke lehentasuna herrialdeak? (1 puntu)

Lehiakortasuna eta ongizatea

5. Nola aldatzen da zuen herrialdeak lortutako ongizatea, biztanleko BPGrekin neurtzetik Giza
Garapenaren Indizearen arabera neurtzera igarotzen garenean? Nola kokatzen da zure
herrialdea Giza Garapenaren Indizeak kontuan hartzen dituen eremuetan (GGI normalean
eta doituan)? (1 puntu)

6. Nola zuzendu beharko litzateke zuen herrialdeko lehiakortasunari ematen diogun balorazioa
biztanleko BPGrekin neurtzetik Gizarte Aurrerapeneko Indizearekin neurtzera igarotzen
garenean? Biztanleko BPGrekin eta Giza Garapenaren Indizearekin alderatuta, beste zein
arlo hartzen ditu kontuan Gizarte Aurrerapeneko Indizeak? Zein dira zuen herrialdearen
indargune eta ahultasun nagusiak Gizarte Aurrerapeneko Indizean? (1 puntu)

7. Zein toki hartzen du zuen herrialdeak World Economic Forumen Lehiakortasuneko Adierazle
Globalean? Toki hori bat al dator biztanleko BPGren, Giza Garapenaren Indizearen eta
Gizarte Aurrerapeneko Indizearen sailkapenetan duen kokapenarekin? Lehiakortasunaren
zein zutabetan ditu zuen herrialdeak abantailarik eta desabantailarik handienak? Eta zutabe
horien barruan, zein osagaitan ditu indargune eta ahultasunik handienak? (1 puntu)

8. Zure herrialdeak ba al du Garapen Iraunkorreko Helburuen agendarik? Zein adierazle


erabiltzen dituzte Helburu horien lorpena neurtzeko? Nolakoa da zuen herrialdearen
ongizate maila, Garapen Iraunkorreko Helburuen lorpen mailari begiratuta? Zein estrategia
jarraitu ditzakete enpresek Garapen Iraunkorreko Helburuak garatzen laguntzeko? Eman
aztertzen ari zareten herrialdeko enpresa batean adibidea eta azaldu zein ekarpen ari den
egiten Garapen Iraunkorreko Helburuei. (1 puntu)
Hurrengo estekan, ELGEren txosten bat duzue, analisi hori egiteko
lagungarria::https://www.oecd.org/sdd/measuring-distance-to-the-sdg-targets-2019-
a8caf3fa-eu.htm. Zuen herrialdea aukeratu eta orri honetatik jaitsi ditzakezue datuak:
StatLink 2 http://dx.doi.org/10.1787/888933962721

Berrikuntza

Zati honetarako, kapituluko diapositibetan jasotako datu, taula eta grafikoez gainera, European
Innovation Scoreboard txostena erabili behar duzue.

9. Nola baloratzen duzue zuen herrialdeak berrikuntzan duen egoera orokorra, European
Innovation Scoreboard-en azken txostenaren arabera? Krisian zehar, hobera edo okerrera
egin du berrikuntzaren egoerak? (0,5 puntu)

10. Berrikuntzari dagokionez, zein dira zuen herrialdearen indargune eta ahultasun nagusiak?
Nolako bilakaera izan dute azken hamarkadan, Europar Batasunarekin alderatuta? (0,5
puntu)

11. Zein ezaugarri ditu zuen herrialdeko egitura ekonomiko-sektorialak eta nolako eragina
izango dute ezaugarri horiek berrikuntzaren adierazle globalaren mailan? (0,5 puntu)

12. Zein ezaugarri ditu zuen herrialdeko enpresa egiturak eta nolako eragina izango dute
ezaugarri horiek berrikuntzaren adierazle globalaren mailan? (0,5 puntu)

13. Zein ezaugarri ditu zuen herrialdeko gizarte eta demografia egiturak eta nolako eragina
izango dute ezaugarri horiek berrikuntzaren adierazle globalaren mailan? (0,5 puntu)

14. Zein neurritan dira koherenteak zuen herrialdeak ikerketa eta garapenean egiten duen
gastua (BPGren ehunekoan neurtua) eta gastu horrekin lortzen duen tokia European
Innovation Scoreboard adierazlean, World Economic Forumeko lehiakortasuneko adierazle
globalean eta biztanleko BPGn? Zergatik ez datoz guztiz bat? (0,5 puntu)

Lanak gehienez 5 orriko testua izango du (taulak eta grafikoak kontuan hartu gabe). Taula eta
grafiko horiek lanaren amaieran jarriko dira. Ez da nahitaezkoa eskolako diapositibetatik
hartutako koadroak eta grafikoak txertatzea. Ez da beharrezkoa galderen enuntziatua
errepikatzea: nahikoa da hasieran galdera zenbakia hartzea.

You might also like