Kasua

You might also like

You are on page 1of 2

1. Kasua.

Lehiaren babesa

Aurtengo abuztuaren azken astean, MARCA kirol egunkariaren argitaratzaileak alearen prezioa
1,80 eurotara igotzea erabaki du. Hurrengo astean bertan, AS, SPORT eta MUNDO DEPORTIVO
lehiakideek ere aldizkarien prezioak kopuru berera igo dute. Enpresa horietako zuzendariek ez
dute prezioen igoera adosteko bilerarik egin. Urte hasieran, egunkari guztientzako
amankomunak diren inprimategiko kostuek gora egin zuten.

GALDERAK

1. Zein lege aplikatuko zenuke lehia murrizten duen kasu baten aurrean gauden jakiteko?
Erantzun hurrengo galderak legea erabiliaz, hau da dagozkion artikuluak adieraziaz.

Lehia babesteko legea.

2. Lehia murrizten duen jokabide baten aurrean al gaude? Hala bada, zein jokabideren
aurrean geundeke?

Kolusioa dago, legeak dioen bezala era “Conscientemente paralela” batean egin dute.
1.1 artikuluan ikus genezake.

3. 2021. urtean zehar inprimategiko kostuek izandako igoerak, kirol egunkarien jokabidea
justifikatzen al du?

Kolusioa ezin da justifikatu salbuespen batzuk bitarte. Baina gure kasua ez da


salbuespen horietan sartzen, beraz, gure kasuan ez dago justifikatua kolusioa. (1. 3.
artikuluan ikus genezake gure kasua).
Ez du inolako abantaila positiborik ekarri kolusio honek.
Kostuak igo dira, baina prezioa ez da derrigorrez 1.80ra igo behar. E zuten zertan
denek prezio berera igo behar kostu hoiei aurre egiteko.

4. Zein izango litzateke espedientea izapidetu eta ebazteko organo eskuduna?

Merkatuen eta lehiaren batzorde nazionala. Espainia mailan eragiten duelako.


12. artikulua.

5. Egunkariren batek errukitasun-eskaera bat egiten badu, isuna ordaintzetik erabat


salbuetsita geratzeko aukerarik izango al luke?

Bai, berak salatzen badu eta bera bada lehenengoa frogak erakusten eta justifikatzen
badu, salbuetsita geratuko da.
65. artikulua.

6. Kolusiozko jokabidean parte hartu duen egunkari batek dagoeneko errukitasuna


eskatu badu, gainerako enpresek isunaren beherapen nabarmena jaso al dezakete?
Zenbatekoa da legeak zehazten duen isunaren gehieneko beherapena?

Bai beherapena jasan dezakete, informazioa ematen badute eta parte hartzen badute.
Beherapen hori %20-%50 bitartekoa izango da.
66. artikulua.

You might also like