You are on page 1of 2

MAILEGU ETA LEASING ARIKETAK

1. Enpresa batek 01.01.2022an mailegu bat eskatzen du ondorengo


baldintzetan:  
o Eskatutako zenbatekoa: 100.000 euro.  
o Iraupena: 4 URTE  
o Interes tasa: 8%   
o Amortizazio sistema: lineala
o Interesak 3 hilero ordaintzen dira.
2. Egin aurreko maileguaren amortizazio taula, lehen HIRUHILEAN ez balitz
ezer ordainduko.
3. Enpresa batek 01.07.2022an mailegu bat eskatzen du ondorengo
baldintzetan:  
o Eskatutako zenbatekoa: 50.000 euro.  
o Iraupena: 3 URTE  
o Seihileko Interes tasa: 3% (Interesak 6 hilero ordainduko dira)    
o Amortizazioa: lineala  
o Interesak 6 hilero ordainduko dira eta amortizazioa berriz urtero.
4. Egin ezazu 2 urtean itzuliko den 24.000 euroko mailegu baten amortizazio-
taula. Mailegua hilero ordainduko da, eta % 7ko urteko interes-tasa
aplikatuko zaio. Amortizazio sistema frantsesa.
5. Egin aurreko maileguaren amortizazio taula, lehen 5 hiletan ez balitz ezer
ordainduko.
6. Eta lehen 5 hiletan interesak ordainduko balira?
7. Banku batek urtebetean eta lau kuotatan (hiru hilean behin) bueltatu behar
duen 10.000 euroko mailegua eman dio bezero bati. Baldintzak hauek dira:
o Formalizazio-data: 2009/01/02
o Urteko Interes-tasa % 8
o Amortizazio sistema: frantsesa
8. Egin esazu aurreko maileguaren amortizazio taula, sistema lineal bidez
amortizatuko balitz.
9. Enpresa batek kotxe bat erosten du errentamendu finantzario bidez:
o Kotxearen balioa: 35.000
o Erosketa aukera: 2.000
o Iraupena: 5 urte
o Kuotak eta interesak urtekoak.
o Urteko interés tasa: %5
10. Enpresa batek kotxe bat erosten du errentamendu finantzario bidez:
o Kotxearen balioa: 35.000
o Erosketa aukera: 5.000
o Iraupena: 2 urte
o Kuotak eta interesak hilero ordainduko dira.
o Urteko interés tasa: %5

You might also like