You are on page 1of 3

6.

GAIA: EKOIZPEN FAKTOREEN ORDAINSARIA: LAN MERKATUA

ARIKETAK

1. Familia batek bi etxebizitza ditu: bat 0,5 milioi € balio duena, bera bizi dena,
etxebizitza erosteko banketxeak mailegu bat eman zien eta oraindik 0,15 milioi
€-tako zorra du. Beste etxebizitzak 0,1 milioi € balio ditu eta guztiz ordaindua
dago, eta hilabeteko 500 €-tako errenta ematen die.

Familiak 30.000 €-tako urteko soldata badu egiten duen lanarengatik eta
bizi diren etxebizitzaren jabeak direnez, 1.000 € aurrezten dute hilero
alokairurik ez ordaintzeagatik.

Kalkulatu:
a) Familiaren aberastasuna.
b) Familiaren errenta.

2. Azpiazu familian bai amak eta bai aitak lan egiten dute: Aitak banku batean
eta 1.500 €-tako soldata du hilabeteko (ez dauka paga extrarik), eta ama
irakaslea da Unibertsitatean, urtero 22.000 € irabazten dituelarik.

Familia bere hiru seme alabekin Bilboko Alameda San Mamés kalean bizi
da 0,4 milioi €tan balioztatutako pisu batean, pisua guztiz ordaindurik dutelarik.
Baina orain dela 5 urte bigarren etxebizitza bat erosi zuten Lekeition. Azken
pisu honen balioa 0,2 milioi €-takoa da, eta oraindik 0,1 milioi € zor diote
bankuari. Lekeitioko pisu hau bakarrik erabiltzen dute Uztaila eta Abuztuan
zehar, eta urteko beste hilabeteetan bikote bati alokatzen diote, hilabeteko 800
€ jasoz.

Azpiazu andrea familia dirudunekoa da, eta lokal komertzial bat eta akzio
batzuk jaso zituen oinordetzan (herentzian): lokala Bilboko Lehendakari Agirre
kalean dago eta 400.000 € balio ditu, dendari bati alokatzen diolarik 1.000 €-
tan hilabetean. Akzioak Gamesa enpresakoa dira, eta 20.000 € balio dute. Akzio
horiengatik 750 € jasotzen ditu dibidendu bezala urtero.

Gastu guztiak ordaindu ondoren, famili honek 18.000 € aurrezten ditu urtero.

Eskatzen da:
a) Zenbatekoa da familia honen aberastasuna? Kalkulua egiteaz gainera,
azaldu aberastasun kontzeptua.
b) Zenbatekoa da familia honen errenta? Kalkulua egiteaz gain, azaldu
errenta kontzeptua.
6. GAIA: EKOIZPEN FAKTOREEN ORDAINSARIA: LAN MERKATUA

3. Familia batek bi etxebizitza ditu: bat 30 milioi balio duena, bera bizi dena,
etxebizitza erosteko banketxeak mailegu bat eman zien eta jada 24 milioi
euro ordaindu ditu. Beste etxebizitzak 15 milioi euroko balioa dauka eta
guztiz ordaindua dago, eta hilero 700.000 €-tako errenta ematen die.

Familiak 5 milioi euroko urteko soldata badu egiten duen lanarengatik eta
bizi diren etxebizitzaren jabeak direnez 100.000 euro aurrezten dute hilero
errentarik ez ordaintzeagatik, kalkula itzazu:

a) Familiaren aberastasuna.
b) Familiaren errenta.

4. Jone Agirrek 20 milioi eurotan baloratutako lurra, 40 milioi eurotako


etxebizitza eta 10 milioi eurotako BBVA-ko akzioak ditu. Etxea erosteko 10
milioiko mailegu bat eskatu zuen eta guztiz ordainduta dago, gainontzeko
ondasunak aurrezkiaren bitartez finantzatuz.

Jone Agirrek bere kontura lan egiten du, urtean 5 milioi eurotako etekina
lortuz, eta BBVA-ko akzioengatik 500.000 €-tako interesak jaso ditu.

Kalkula ezazu bere errenta eta aberastasuna. Ze desberdintasun dago


errenta eta aberastasunaren artean?

5. Famili batek bi etxebizitza ditu: bat 20 milioi euro balio duena, bera bizi
dena. Etxebizitza erosteko banketxeak mailegu bat eman zien eta oraindik 5
milioi eurotako zorra du. Beste etxebizitzak 10 milioi euro balio du eta guztiz
ordaindua dago eta hilero 50.000 €-ko errenta ematen die.

Familiak 3 milioi eurotako urteko soldata badu egiten duen lanarengatik,


eta bizi diren etxebizitzaren jabeak direnez 100.000 euro aurrezten dutenez
hilero alokairurik ez ordaintzeagatik, eskatzen da:

c) Familiaren aberastasuna kalkulatu.


d) Familiaren errenta kalkulatu.

6. Idoia Bilbao 120.202 eurotako lur-sail baten jabea da, 240.404 eurotako
etxebizitza dauka eta 60.101 euro balio duten BBVAko akzioak ditu. Etxea
erosteko 60.101 euroko mailegu bat eskatu zuen eta oraindik 20.000 eurotak
zorra dauka bankuarekin, gainerako ondasunak aurrezkiaren bitartez
finantzatuz.
6. GAIA: EKOIZPEN FAKTOREEN ORDAINSARIA: LAN MERKATUA

Idoia Bilbaok 30.050 eurotako soldata garbia du urtean, eta BBVAko


akzioen truke 3.005 eurotako dibidenduak jaso ditu.

Idoia Bilbaoren errenta eta aberastasuna kalkula ezazu. Kontzeptu bien


arteko desberdintasuna azal ezazu.

7. Pedro Uriarte 150.000 €-tako balioa duen lursail baten jabe da, baita
250.000 €-tako etxebizitza batena eta 60.000 €-tako BBVAren akzio batzuena.
Etxebizitza eskuratzeko 120.000 €-tako mailegu bat eskatu zuen kreditu
erakunde batean, guztiz ordainduta dagoena.

Pedro Uriarteren urteko soldata garbia 36.000 €-takoa da eta 3.000 €


kobratu ditu hilero akzioen dibidenduak direla eta.

Kalkula itzazu Pedro Uriarteren aberastasuna eta errenta. Azaldu bi


kontzeptuen arteko ezberdintasuna.

You might also like