You are on page 1of 4

BEZa KANPO-MERKATARITZAN

Kanpo merkataritzan BEZaren zergapekoak diren zerga egitateak:

Ondasunak ematea eta Ondasun-esportazioak


zerbitzugintzak

Elkartebarneko ondasun-
ZERGA Elkartebarneko ondasun- emateak
EGITATEA eskuraketak

Ondasun-inportazioak

A. Elkartebarneko ondasun-eskuraketak
Zerga egitatea:

 Enpresariek, profesionariek edo pertsona juridiko gisa ez diharduten pertsona


juridikoek kostu bidez burutzen dituzten elkartebarneko ondasun-eskuraketak,
eskualdatzailea enpresari edo profesionaria denean.

 Elkartebarneko garraiobide berrien eskuraketak, bai eta enpresari edo


profesionari izatea ez duen beste edozein pertsonak burutzen dituenak,
eskualdatzailearen izatea edozein dela ere.
Eragiketa horiek helmugan ordaintzen dira, eta, beraz, jatorrizko herrialdean
ondasunak entregatzea zergatik salbuetsita geratzen da, zergapeko egitatea
helmugako herrialdean gauzatzen da.
Subjetu pasiboa: Subjetu pasiboa, kasu honetan, ondasun hartzailea izango da, eta
beharrezkoa izango da enpresaria edo profesionaria izatea.
Sortzapena: Barneko eragiketetan aplikatzen diren erizpide berdinak jarraituko dira.
Salbuespena aurrerakinetan daukagu. Aurrerakinen ordainketak ez dute zergaren
sortzapena eragiten. Zergaren sortzapena ondasuna eskuratzen denean sortuko da
eragiketaren zenbateko osoagatik.

Elkartebarneko eskuraketak autolikidazio araubideari lotuta daude. Honek betebehar


formalak eta informazioa ematera behartzen gaitu.

 Fakturazioaren beharra: hornitzaile atzerritarrak igorritako faktura originalak


eragiketa egin deneko dokumentu egiaztatzailea izango da.
 IFZ elkartebarnekoa eta VIES errolda: eragiketa hauetan parte hartzen duten
subjetuak elkartebarneko zenbakiarekin identifikatuta egon behar dira eta VIES
erroldan altan emanda.
 Informatzeko betebehar espezifikoak: egindako elkartebarneko eragiketak
aurkezteko betebeharra dago. 349 eredua aurkeztu beharko da.
 Subjetu pasiboa: eragiketa autolikidatu behar duena da, dagokion idazpena
eginez eta Jasanarazitako BEZ eta jasandako BEZ aldi berean kontabilizatuz.

B. Ondasun-inportazioak

Ondasun inportaziotzat hartuko da hirugarren herrialde batetik, Kanarietatik edo Ceuta


eta Melillatik datorren ondasun bat herrialdean sartzea.

Elkartebarneko ondasun-eskuraketak ez bezala, inportatzailea ez da zertan enpresaria


edo profesionaria izan behar, partikular batek zerga egitatea egin bait dezake.
Eragiketa hauek ondasunen helmugako herrialdean ordaintzen dira.

Adibidea; Elkartebarneko ondasun-eskuraketak


JCP SA enpresa Madrilen dago eta Italian helbidea duen ITALIAN SA enpresari salgaiak erosi
dizkio. BEZari dagokionez, ze eragiketa izango da enpresa bakoitzarentzako?

- ITALIAN SA. enpresarentzat elkartebarneko ondasun-ematea da eta salgaien helmuga


Europar Batasuneko enpresa bat da. Salbuespen osoko eragiketa da, ezin du BEZa
jasanarazi baina salgaiak erosterakoan jasandako BEZa kengarria izango da.
- JPG SA enpresarentzat ekartebarneko ondasun-eskuraketa da, zergapeko eragiketa da
eta BEZa helmugan ordainduko da, Espainian ordainduko da.

Adibidea; elkartebarneko ondasun-eskuraketak. BEZaren likidazioa


ACEOR SA enpresak, Espainian kokatua, ekitaldiko lehenengo hiruhilekoan hurrengo
eragiketak burutu ditu:
- Espainiako enpresa bati salgaiak saltzen dizkio 38.000 €-tan eta Portugaleko enpresa bati
10.000 €-tan.
- Espainiako enpresa bati salgaiak erosten dizkio 22.000 €-tan eta Belgikako enpresa bati
12.000 €-tan.
- Pertsonalaren Soldatak eta Gizarte Segurantzako kuotak 6.400 €-takoak dira.
- Ekitaldian kontsumitutako hornizioak 800 €.
- Bestelako gastuak 250 €.

Eragiketak guztietan aplikatutako zerga-tasa % 21ekoa da, faktura guztiak ditu eta zergaren
likidazioa egingo da.
Enpresak egindako eragiketak;

-Portugaleko enpresari egindako salmenta: elkartebarneko ondasun-ematea; salbuspen osoko


eragiketa da eta ondorioz ez du BEZik jasanaraziko.

-Belgikako enpresari egindako erosketa: elkartebarneko ondasun-eskuraketa da; autolikidazio


araubideari lotuta dago; zergaren autolikidazioan jasanarazitako BEZ jasandako BEZ kengarria
gehitu beharko da.

- Soldatak eta GS kuotak: ez dira zergapeko eragiketak.

SORTUTAKO BEZ 10.500 €

- Espainiako enpresa bati egindako salmenta: 38.000 x %21= 7.980 €


- Belgikako enpresa bati egindako erosketa: 12.000 x % 21 = 2.520 €.

JASANDAKO BEZ KENGARRIA (7.360,50 €)

- Espainiako enpresa bati egindako erosketa: 22.000 x % 21 = 4.620 €.


- Belgikako enpresa bati egindako erosketa: 12.000 x % 21 = 2.520 €.
- Hornizioak: 800 x % 21 = 168 €.
- Bestelako gastuak: 250 x % 21 = 52,50 €

ZERGA ZORRA = ORDAINTZEKO ZERGA = 3.139,50 €.

ARIKETAK

1. Hurrengo kanpo merkataritzako eragiketak aztertu eta adierazi ze motatako


eragiketa den, non ordaintzen (tributatzen) den eta nor den eragiketaren subjetu
pasiboa.
a) Maria Perez El Prat aireportura heldu da Chilean oporrak igaro ondoren.
Bertan erositako 12.000 €-tan baliosatatuako artisautza objetuak ekarri ditu.
b) Argentina bizi den persona bat Sevillara etorri da eta biltegi batetan 3.200 €-tan
baliostatutako salgaiak erosi ditu. Salgaiak bere Argentinako familiakoei
eramateko opariak dira.
c) Belgikako enpresa batek Jaeneko enpresa bati olibazko olioa erosi du 5.000 €-
tan.
d) Extremadurako enpresa batek Kanariar irletako enpresa bati urdaiazpikoak
saltzen dizkio 10.000 €-tan.
e) Tenerifeko kooperatiba batek Kataluniako supermerkatu kate bati platanoak
saldu dizkio 7.300 €-tan.
f) Segoviako enpresari batek Cordobako enpresa bati animalientzako janaria
saltzen dizkio.

2. ESPICE SA enpresa, Bilbon kokatuta dagoena, lehenengo hiruhilabetean egindako


eragiketen informazioa aurkezten du:
- Salgaien salmenta (BEZ %21):
o Barne eragiketak: 52.000 €.
o Portugaleko enpresak: 12.000 €.
o Brasileko enpresak: 8.000 €.
- Salgaien erosketak (BEZ % 21):
o Barne eragiketak: 22.000 €.
o Alemaniako enpresak: 6.000 €.
o Kanadako enpresak: 4.000 €.
- Enpresak jasandako gastuak: soldatak eta gizarte segurantza: 5.400 €;
telefonoa: 410 €; argia: 270 €; ura: 160 €; bulegoko materiala: 400 €;
aseguruak: 360 €; bezeroenganako arreta: 800 €; gasolina: 200 €.
Eragiketa guztien fakturak ditu gasolinaren kontsumoa ezik. Egin ekitaldiko BEZaren
aitorpen-likidazioa.

You might also like