You are on page 1of 16

Sozietateen Kontabilitatea 2023

5. GAIA: URTEKO KONTUAK

1. SARRERA

Finantza Egoera-Orriak, kontabilitate informazio metatuaren sailkatutako


laburpena dira, erregistratu eta ondo baloratutako egitate kontableetatik lortuak.

Finantza egoera-orriak kontabilitatearen tresna espezifiko eta propioak dira.


Beraien bitartez gertatzen da enpresen informazio ekonomiko finantzarioaren
komunikazioa enpresa horietan interesatuta daudenei (bazkideak, hartzekodunak,
hornitzaileak, bezeroak, langileak, ogasuna, sindikatuak, gizarte segurantza, ea.).

Kontabilitate Plan Orokorrari jarraituta, Finantza Egoera-Orriak, Urteko Kontuak


dira.

2. URTEKO KONTUAK

Bost dokumentu dira:

- Egoera-Balantzea.
- Galdu-Irabazien kontua.
- Ondare Garbiaren aldaketen egoera.
- Diruzaintzako fluxuen orria.
- Memoria.

Agiri hauek batasun bat osatzen dute eta argi idatzi beharko dira elkartearen
ondarearen, finantza egoeraren eta baita emaitzen irudi fidela azaldu behar
dutelarik.

1
Sozietateen Kontabilitatea 2023

Urteko kontuak hamabi hilabeteko periodikotasunarekin idatziko dira, eraketa,


zatiketa edo fusio kasuetan izan ezik. Urteko kontuetan biltzen den informazioa
ulergarria, nabarmena, fidagarria, alderagarria eta garaikoa izan behar da.

Ekitaldia itxi eta hiru hilabeteko epe maximoan formulatu beharko dira.

Agiri bakoitzean zein enpresari eta zein ekitaldiri dagozkion ondo identifikatuta egon
beharko dira.

Urteko kontuen balioak eurotan adieraziz landuko dira. Tamaina handiko


kopuruak badira, milatan edo milioietan idatzi daitezke.

Bazkideen Batzar Orokorrak onartuko ditu Urteko Kontuak. Ekitaldiko lehen sei-
hilabetean bilduko dira derrigorrez:
1. Kudeaketa txostena baieztatzeko.
2. Aurreko ekitaldiko urteko kontuak onartzeko.
3. Emaitzen banaketa erabakitzeko.

Onarpena egin eta ondorengo hilabetearen barruan Merkatal Erregistroan


aurkeztu beharko dira.

Urteko Kontuak, elkartearen tamainaren arabera, eredu arruntean edo eredu


laburtuan aurkeztu daitezke:

- Balantzea, Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera eta Memoria eredu


laburtuan aurkeztu ditzakete, azkenengo bi urteetan (jarraian) zehar
ondorengo gutxieneko bi baldintza betetzen dituzten enpresek:

2
Sozietateen Kontabilitatea 2023

- Aktiboa guztira 2.850.000 euro baino gutxiagokoa izatea.


- Urteko negozio zifraren zenbateko garbia 5.700.000 euro
baino txikiagoa izatea.
- Urtean zehar batazbesteko langileen kopurua 50tik gorakoa ez
izatea.

- Galdu-Irabazien kontua laburtua aurkez dezakete, azkenengo bi urtetan


(jarraian) zehar ondorengo gutxieneko bi baldintza betetzen dituzten
enpresek:
- Aktiboa guztira 11.400.000 euro baino gutxiagokoa izatea.
- Urteko negozio zifraren zenbateko garbia 22.800.000 euro
baino txikiagoa izatea.
- Urtean zehar batazbesteko langileen kopurua 250tik gorakoa
ez izatea.

Balantzea eta Ondare Garbiaren Aldaketen Egoera eredu laburtuetan aurkeztea


posible denean, ez dago Diruzaintza-Fluxuen Orriaren egiteko beharrik.

2. EGOERA BALANTZEA

Enpresa batek une zehatz batetan daukan egoera ekonomiko finantzarioa


adierazten du Egoera Balantzeak. Aktiboa, Pasiboa eta Ondare Garbia separatuta
azalduko dira.

Hiru atalez osatuta dago:

3
Sozietateen Kontabilitatea 2023

2.1 AKTIBOA
Ondasunak eta eskubideak dira aktiboan azaltzen diren elementuak, elkartearen
egitura ekonomikoa eratuz.
Aktiboko elementuen ezaugarriak hauek dira:
- Etorkizuneko mozkin ekonomiko probableak sortarazi behar dituzte.
- Enpresak lortuak edo kontrolatuak dira, hau da, erabilera mugagabea
izatea.
- Iraganeko eragiketa edo gertaeren emaitza edo ondorio dira.

Aktiboan, aktibo ez korrientea eta aktibo korrientea azaltzen zaizkigu ondo


separatuta. Aktiboen izaera oso desberdina izan daiteke, honela, baliabide
ekonomiko ukigarriak (izaera fisikoa) edo ukiezinak (izaera fisikorik ez) izan
daitezke.

Aktibo korrientean esplotazio epe normalean saldu, kontsumitu edota bihurtzeko


dauden ondare-elementuak agertzen dira eta baita, ekitaldi itxieraren datatik
urtebeteko epean, epemuga duten eskubideak. Negoziatzeko finantza aktiboak,
diruzaintza eta antzeko aktibo likidoak ere badaude aktibo korrientean.

Bestelako aktibo elementuak ez korrientetzat hartuko dira.

4
Sozietateen Kontabilitatea 2023

AKTIBOA

A) AKTIBO FINKOA (EZ-KORRIENTEA)

I- Ibilgetu Ukiezina
II- Ibilgetu Materiala
a. Higiezinetan Inbertsioak
b. Bestelako Ibilgetu Materiala
III- Taldeko Enpresa eta Enpresa Elkartuetan Inbertsioak
IV- Epe Luzerako Finantza Inbertsioak
V- Geroratutako Zergengatik Aktiboak
B) AKTIBO ZIRKULATZAILEA (KORRIENTEA)

I- Salmentarako Aktibo Finkoak


II- Izakinak
III- Merkataritza Zordunak eta Kobratzeko beste zenbait partida
a. Salmentengatik eta Zerbitzu Prestazioengatik Bezeroak
b. Beste zenbait Zordun
IV- Taldeko Enpresa eta Enpresa Elkartuetan Inbertsioak
V- Epe Laburrerako Finantza Inbertsioak
VI- Eskudirua eta beste zenbait Aktibo Likido Baliokide
VII- Aldizkapenak
AKTIBOA GUZTIRA

2.2 PASIBOA
Enpresak orain dauzkan obligazioek sortarazitako etorkizuneko mozkin
ekonomikoen sakrifizio probablea. Kanpoko fondoen jatorria edo kanpoko
finantzaketa iturriak adierazten ditu.

Pasiboko elementuen ezaugarriak hauek dira:


- Mozkin ekonomikoen sakrifizio probableak dakartzate.
- Enpresaren gaurko zorrak dira, hau da, betebehar eta ordainketa
konpromisuak.

5
Sozietateen Kontabilitatea 2023

- Iraganeko gertaeren emaitza dira.

Pasiboan ere ondo separatuta agertuko dira ez korrientea den pasiboa eta
korrientea.
Pasibo korrientean esplotazio epe normalean enpresak likidatzea espero dituen
obligazioak agertzen dira eta baita, ekitaldi itxieraren datatik urtebete bateko
epean, epemuga duten bestelako betebeharrak ere. Negoziatzeko finantza
pasiboak ere badaude pasibo korrientean.

Bestelako pasibo elementuak ez korrientetzat hartuko dira.

Ondo bereiztuta azalduko dira obligazioak edo hornidurak, noiz edota


zenbatekoak izango direnaren ziurgabetasuna badago.

2.3 ONDARE GARBIA

Ondare garbian ondo bereiztuta azaldu behar dira baliabide propioak. Enpresako
aktiboei bere pasibo guztiak kentzean geratzen den partea da: A - P
= O.G.

Enpresak bere bazkideekin dauzkan betebeharrak adierazten ditu. Enpresari eta


bazkideen ekarpenekin osatzen da, eta bere bizitzan zehar, hauek egindako
gainerako inbertsioen bidez gehitua izan daiteke, eta enpresak egiten dizkien
banaketa edo hasieran jarritako baliabideak itzultzeagatik gutxitua izan daiteke.

6
Sozietateen Kontabilitatea 2023

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

A) ONDARE GARBIA
A-1) Fondo Propioak
I- Kapitala (Harpidetua ken Galdatugabea)
II- Jaulkipen Prima
III- Birbalorazio Erreserba
IV- Erreserbak
V- (Akzio eta Partaidetza Propioak)
VI- Aurreko Ekitaldietako Emaitzak
VII- Bazkideen Bestelako Ekarpenak
VIII- Ekitaldiko Emaitza
IX- (Konturako Dibidendua)
X- Ondare Garbiko beste zenbait Tresna
A-2) Arrazoizko Balioaren aldaketengatik Doikuntzak
A-3) Subentzioak, Dohaintzak eta Legatuak
B) PASIBO FINKOA
I- Epe Luzerako Hornidurak
II- Ezaugarri Berezidun Epe Luzerako Zorrak
III- Epe Luzerako Zorrak:
a. Kreditu Erakudeekin Zorrak
b. Epe Luzerako Beste Zenbait Zor
IV- Taldeko Enpresa eta Enpresa Elkartuekin Epe Luzerako Zorrak
V- Geroratutako Zergengatik Zorrak
C) PASIBO ZIRKULATZAILEA
I- Salmentarako aktiboekin lotutako Pasibo Finkoak
II- Epe Laburrerako Hornidurak
III- Ezaugarri Berezidun Epe Laburrerako Zorrak
IV- Epe Laburrerako Zorrak:
a. Kreditu Erakudeekin Zorrak
b. Epe Laburrerako Beste Zenbait Zor
V- Taldeko Enpresa eta Enpresa Elkartuekin Epe Laburrerako Zorrak
VI- Merkataritza Hartzekodunak eta Ordaintzeko Beste Zenbait Partida
a. Hornitzaileak
b. Beste Zenbait hartzekodun
VII- Aldizkapenak
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA

3. GALDU-IRABAZIEN KONTUA
Galdu-Irabazien kontuak ekitaldi horretako emaitza adierazten du ekitaldi
horretako sarrera eta gastuen arteko kendura bezala.

7
Sozietateen Kontabilitatea 2023

Galdu-Irabazien kontuak, Balantzeak ez bezala, ekitaldian sortutako fluxu


ekonomiko errealak (ikuspegi dinamikoa) adierazten ditu.

Ekitaldiko sarrera eta gastuak, galdu-irabazien kontura egotziko dira eta


emaitzaren parte hartuko dute, ondare garbira zuzen inputatu behar ezik. Kasu
honetan ondare garbiaren aldaketen egoeran azalduko dira.

Galdu-Irabazien kontuak ekitaldiko emaitza erakutsiko du, sarrera eta gastuak

8
Sozietateen Kontabilitatea 2023

4. DIRUZAINTZA FLUXUEN ORRIA

Agiri honek, gainerako egoera finantzarioekin batera erabiltzen denean,


enpresaren finantza egituraren aldaketak (kaudimenean, likidezian, etab.)
aztertzeko eta diruzaintza eta antzeko baliabide likidoak sortzeko duen gaitasuna
ebaluatzeko informazioa ematen du.

Agirian, ekitaldian zehar gertatu diren kobrantzak eta ordainketak, hiru jarduera
moten arabera islatzen dira:

□ Jarduera Arruntak: Enpresaren sarrera iturri nagusia osatzen dutenak.


□ Inbertsioko jarduerak: Epe luzerako aktiboen eskuratze eta inorenganatzeak,
baita diruzaintza edo antzeko baliabide likidoak ez diren bestelako inbertsioak
ere (beste enpresa batzuek jaulkitako zor nahiz fondo propioetako tituluekin
lotutako kobrantza eta ordainketak, etab.).
□ Finantzaketa jarduerak: Enpresaren mailegu eta kapitalaren neurri eta
osaketan aldaketak ekartzen dituzten eragiketak. Hemen bilduko dira, akzioak
nahiz obligazioak jaulkitzeagatik lortutako zenbatekoak, maileguak
kitatzeagatik ordaindutakoak, finantza errentamenduaren ordainketak, etab.

9
Sozietateen Kontabilitatea 2023

DIRUZAINTZAKO FLUXUEN ORRIA


USTIAPENEKO JARDUERAK
+ Bezeroen eta zordunen kobruak
- Hornitzaileen eta hartzekodunen ordainketak
GASTU ETA SARRERA FINANTZARIO ARRUNTAK
+ Interesen eta dibidenduen kobruak
- Interesen ordainketak
MOZKINEN GAINEKO ZERGA
+/- Mozkinen gaineko zergagatiko ordainketak edo kobruak
= JARDUERA ARRUNTENGATIKO DIRUZAINTZAKO FLUXUA
- Ibilgetu mat., inmat. eta finantzarioen erosketagatiko ordainketak
+ Ibilgetu mat., inmat. eta finantzarioen salmentagatiko kobruak
= INBERTSIO JARDUERENGATIKO DIRUZAINTZAKO FLUXUA
+ Bazkideen ekarpenengatiko kobruak
+ Epe luzerako maileguengatiko kobruak
- Akzio propioak erosteagatiko ordainketak
- Dibidenduak ordaintzeagatiko ordainketak
- Epe luzerako maileguak kitatzeagatiko ordainketak
+ Epe laburrerako maileguen aldaketa garbia
= FINANTZA JARDUERENGATIKO DIRUZAINTZAKO FLUXUA
= DIRUZAINTZA ETA BERE BAKIOKIDEEN HAZKUNDE GARBIA
+/- DIRUZAINTZA ETA BALIOKIDEEN HASIERAKO SALDOA
= DIRUZAINTZA ETA BALIOKIDEEN AMAIERAKO SALDOA

5. MEMORIA
Ekitaldi batean gertatzen diren aldaketa eta eragiketa ezberdinen aurrean,
Balantzea eta G/I-kontua ez dira nahikoak enpresaren irudi fidela adierazteko.
Hau dela eta, Memoriaren helburua, agiri bi horietako informazioa osatu, zabaldu
eta komentatzea da. Bertan, minimotzat jotzen den informazio guztia azalduko
da, esangarria den artean, eta Urteko Kontuak ulertzeko beharrezkoa den beste
informazio osagarriak ere erantsiko dira. Memoriaren edukia honako hau izango
da KPOaren eredu arruntaren arabera (KSL, 259-261, artikuluak):

1. Enpresaren jarduera.
2. Urteko kontuak aurkezteko oinarriak
a) Irudi fidela:
b) Kontabilitate-printzipioak:

10
Sozietateen Kontabilitatea 2023

c) Informazioaren alderaketa:
d) Kontusailen taldekatzea:
e) Hainbat kontusailetan jasotako elementuak:
3. Emaitzen banaketa.
4. Balorazio arauak: Ondorengo kontusailei buruz aplikatutako
kontabilitate-irizpideak adieraziko dira:
□ Ibilgetu ukiezina: kapitalizazio, amortizazio, balio-narriadura,..
□ Ibilgetu materiala: ondorengoari buruzko irizpideak adieraziz:
- Amortizazioa eta balio-narriaduraren zuzkidura.
- Interesen kapitalizazioa eta kanbio-diferentziak.
- Zabaltze eta hobekuntza-kostuen kontabilizazioa.
□ Ondare tresnak eta antzeko beste zenbait finantza inbertsioak, epe
laburrerakoak eta epe luzerakoak bereiziz; balorazio-irizpideak,
balorazio-zuzenketak ,...
□ Merkataritzakoak ez diren kredituak, epe laburrerakoak eta epe
luzerakoak bereiziz; balorazio-irizpideak balorazio-zuzenketak,...
□ Izakinak; balorazio-irizpideak adieraziz, eta, bereziki, balorazio-
zuzenketei buruz jarraitutakoak zehaztuz.
□ Sozietatearen esku dauden akzio propioak.
□ Subentzioak; emaitzetara egozteko irizpidea adieraziz.
□ Pentsiotarako eta antzeko obligaziotarako hornidurak; estimazio eta
kalkulurako erabilitako metodoaren deskribapena
□ Hornidurak; bildutako arrisku eta gastuen estimazio eta
kalkulurako metodoaren deskribapena.
□ Zorrak, epe laburrerako eta epe luzerakoak bereiziz; balorazio-
irizpideak adieraziz eta geroratutako interes edota primen gastuen
emaitzetarako egozpenari dagozkionak ere.
□ Mozkinen gaineko zerga; kontabilizaziorako irizpideak
□ Atzerri-monetako transakzioak; ondorengoa adieraziz:
5. Ibilgetu ukiezina: Ekitaldian zehar izandako mugimendua: amortizazio

11
Sozietateen Kontabilitatea 2023

metatuak eta balio-narriadurak, … Prezio bidez eskuratutako emakida,


patente, baimen, marka eta enpresak berak sorturikoen arteko bereizketa
egingo da.
6. Ibilgetu materiala: Ekitaldian zehar izandako mugimendua: amortizazio
metatuak eta balio-narriadurak, … Eguneratzeak burutzen direnean, adierazi
beharko da: Hori baimentzen duen legea, kontusail bakoitzerako
birbalorazioaren zenbatekoa eta amortizazio metatuaren gehikuntza,
amortizazioren zuzkiduran eta hurrengo ekitaldiko emaitzan, duen eragina.
Ekitaldian kapitalizatutako interes eta kanbio- diferentzien zenbatekoa,...
7. Finantza inbertsioak: Ekitaldian zehar "Finantza ibilgetzeak" eta
"Finantza inbertsio iragankorrak" kontusail bakoitzaren eta horniduren
mugimenduaren analisia: Hasierako saldoa, amaierako saldoa,...
Banakatuko da, kapital-partaidetzak, zorra adierazten duten baloreak,
kredituen eta interesengatiko kredituen artean bereiziz.
8. Taldeko enpresei eta elkartuei buruzko informazioa, ondorengoa
zehaztuz: izena eta helbidea, Burutzen dituzten jarduerak, Zuzenean edo
zeharka duten kapital-zatia,...
9. Izakinak: salmenta- eta erosketa- konpromiso irmoak, bai eta izakinei
dagozkien etorkizuneko kontratuei buruzko informazioa,...
10. Fondo propioak: ekitaldiko mugimenduaren analisia: gehikuntzen eta
gutxikuntzen arrazoiak, saldoak, eta Akzio propioen mugimendua.
Akzio-kopurua eta bakoitzaren balio nominala, emandako eskubideak,
mugak,... Egiteko dauden despoltsapenak eta galdagarritasun-data.
Bidean dagoen kapital-zabalkuntza, akzio- kopurua, balio nominala,
jaulkipen-prima, hasierako despoltsapena, akziodun edota
obligaziodunen aldeko lehentasunezko harpidetza- eskubideak eta
harpidetzarako emandako epea. Kapital Baimendua,

11. Subentzioak.
12. Pentsio eta antzeko obligaziotarako hornidurak.

12
Sozietateen Kontabilitatea 2023

14. Merkataritzakoak ez diren zorrak.


15. Egoera fiskala: ekitaldiari eta aurreko ekitaldiei egotzitako zama
fiskalaren eta ordaindu den zama fiskalaren arteko diferentzia, aktibo
zirkulatzailearen eta aktibo ibilgetuaren elementuen aparteko balio-
zuzenketei dagokien balorazioen arteko diferentziak, Fiskalki
konpentsatzeko dauden oinarri ezargarri negatiboak, pizgarri fiskalen
izaera eta zenbatekoa, hala nola, inbertsio, enplegu-sorkuntza,
etab.engatiko kenkari eta zergarinketak, etab., bai eta kengarri daudenak
ere,...
16.Hirugarrenekin hitzartutako bermeak eta beste zenbait pasibo
kontingente.
17.Sarrerak eta gastuak: "Sagaien kontsumoa", "Lehengaien eta
kontsumagarriak diren bestelako gaien kontsumoa", "Sozial-zamak",
"Trafiko-horniduren aldaketa eta kreditu kobraezinen galerak",...
18.Bestelako informazioa: Administrazio-organoko kideek ekitaldian zehar
sortutako edozein motatako soldata, dieta eta ordainsariak, nolabaiteko
bermea duten eragiketak, hauei lotutako aktiboak adieraziz, bai eta
erabilgarritasun likidoari dagokienean ere, horrelakoetan,
erabilgarritasunaren mugak adieraziz.
19. Itxi ondorengo gertakizunak.
20.Ingurugiroarekin lotutako eragiketen informazioa: inbertsioak, gastuak, etb.

Helburua, nahitaez bete behar diren ereduak izan ordez, gainerako agirietan
ematen den informazioa osatzea izanik, Espainiako erreformarako batzordeak,
gaurko Memoriari honako puntu hauek gehitzea gomendatu du:

- Jarduera segmentukako eta geografi eremukako informazioa.


- Jarraikakoak ez diren eragiketak (discontinuas).
- Ibligetuen artean, jarduerarako diren ala inbertsioarako diren bereiztea.
- Autokarterari buruzko informazioa.

13
Sozietateen Kontabilitatea 2023

- Akzio bakoitzeko lortu den mozkina.


- Administrazio Kontseiluko kideen eragiketak (jasotako ordainketak,
bestelako negozioak, etab.).

6. KUDEAKETA-TXOSTENA

Administratzaileak, Urteko Kontuekin batera, Kudeaketa Txostena idaztera eta


Merkataritza Erregistroan entregatzera behartuta daudela esaten du legeak. Beraz,
Gestio-Txostena ez da “Urteko-Kontu” bat nahiz eta bere osaketa nahitaezkoa
izan.

Inolako forma edo itxura bereziri jarraitu behar ez dion arren, bere edukia
KSLaren 262. artikuluan zehazten da:

- Negozioen bilakaerari eta sozietatearen egoerari buruzko azalpena,


aurreikusitako arriskuak eta eragin diezaioketen ziurgabetasunak barne.
Esanguratsua den neurrian, ingurugiroari buruz eta pertsonalari buruzko
azalpenak gehituko dira.
- Itxiera ondorengo gertaerak.
- Sozietatearen aurreikusitako bilakaera.
- I+G eremuan burututako jarduerak.
- Akzio propioen erosketak.
- Inbertsio-finantzaketa tresnak. Erakundearen aktiboen, pasiboen, egoera
finantzarioaren eta emaitzen baloraziorako esanguratsua denean honako
informazio hau bilduko da inbertsio-fianntzaketa tresnei buruz:
□ Sozietatearen finantza arriskurako kudeaketaren helburuak eta
politikak.
□ Sozietatearen arrisku maila prezioetan, kredituetan, likidezian
eta kutxa fluxuetan.

14
Sozietateen Kontabilitatea 2023

Oharrak:

- Ez da kontabilitate agiri bat, finantza informazioa azaltzen duen txostena,


baizik.
- Bere edukietako batzuk memorian ere agertzen dira.
- Bere osaketarako oztopo batzuk agertzen dira, enpresek estrategikotzat
jotzen duten informazioa ixildu egiten dutelako edo aurreikuspenen
aurrean erantzukizuna eskatuko zaien beldur direlako.
- Ikuskariaren lana: bertan aipatzen diren datuak urteko kontuetan jarri
direnekin bat datozen egiaztatzea baino ez.

7. ONDARE GARBIAREN ALDAKETEN AGIRIA


Agiri honen helburua, ekitaldian zehar Ondare Garbia aldatzeko gertatu diren
arrazoiak azaltzea da. Dakigunez, ekitaldian zehar emandako Ondare Garbiaren
aldaketa, bazkideekin gertatu diren elkartrukeez gain, enpresaren jardueratik
lortutako “Orotariko mozkina”ren ondorioa da.

Agiri honek gutxienez islatu beharko du:

- Ekitaldiko Emaitz Garbia (GI orrian ere badagoena).


- Zuzenean Fondo Propioetara eramandako gastu edo sarrerak.
- Irizpide kontableetan gertatuko aldaketen eragin bateratua.
- Azken bi hauek bazkideekin egin ez diren Ondare Garbiaren gehikuntza
edo gutxikuntzak dira.
- Gainera, agiri honetan, edo beste batean (Oharretan) bazkideekin
egindako eragiketei buruzko informazioa agertu beharko litzateke
(kapital zabalkuntza edo murrizketak, dibidendu ordainketak, etab.).

15

You might also like